22

Bartlebyeskribatzailea - Erein argitaletxea...sekulanezeriezezkozakarrikesangoezdiona.Ezta azkeneangaizkinenpurgatorioraeramanaizateari ere. The Tombs presondegizaharrakpiramideen

  • Upload
    others

  • View
    17

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • Bartleby eskribatzaileaWall Street-eko historia bat

    4nak, 2

  • Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa dajabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo

    eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos,www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

    Jatorrizko izenburua:Bartleby, the scrivener

    Azalaren irudia:Iván LandaMaketazioa:

    Erein© Itzulpen eta hitzaurrearena

    Juan Garzia Garmendia© EREIN. Donostia 2016ISBN: 978-84-9109-081-6

    L. G.: SS-240/2016EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107

    20018 DonostiaT 943 218 300 F 943 218 311

    e-mail: [email protected]

    Inprimatzailea: Itxaropena, S. A.Araba kalea, 45. 20800 Zarautz

    T 943 835 008 F 943 130 822e-mail: [email protected]

    www.itxaropena.net

    1. argitalpena: 2016ko otsailean

  • Herman Melville

    Bartleby eskribatzaileaWall Street-eko historia bat

    Itzultzailea

    Juan Garzia Garmendia

    erein

  • ZORIONEKOAK JENDE OTZANAK,EZEN HAIEK IZANGO DIRA

    LURRAREN JABE

    Edota Pasioa Melvilleren arabera. Zeinean berriemaileak albait argitu nahi bailukeWall Street-ekokalbario isil horren misterioa, gizadirik eta are gu-txiago bere bururik salbatu nahi ez duen Kristoebanjeliorik gabearen sufrikarioa. Kontatzailearenaberea da, ordea, gurutze-biderik latzena, zentzurikezaren aurkako bere borroka alferrikako horretan;historia hori ulertu nahi lukeen kontzientziarentormentua, alegia, biktimarena baino areago. Ezen,saio guztiengatik ere, zer dakigu Bartlebyz, errukizjantzitako narratzailearen ezina baizik? Hura auke-ran ondo dago halaxe, edo hala dirudi behintzat.Hutsetik agertua, inondik ez etorria dirudi es-

    kribatzaileak, zerutik eroria –edo, hobeto esanda,linbotik–, eta izpiritu baten gisa biziko da bulega-rien mundu hain materialean. Izpiritu argal bezainfina, hala ere; delikatua bere aukeretan, bai, baina

    7

  • sekulan ezeri ezezko zakarrik esango ez diona. Eztaazkenean gaizkinen purgatoriora eramana izateariere.

    The Tombs presondegi zaharrak piramideentaxua du, eta Bartleby ere ez ote da Eskriba eseria-ren oso antzekoa? Bere isiltasuna haustera inko-modatzen duten esfingea irudi, hitz urriak erebeti-berdin, momifikatu, hieratiko. Bere bionbo-aren eta paretaren arteko tarte meharrean egonbeharrak ere egiptoar irudien moldera behartu oteduen eskribatzaile estilizatua, zeharka ibiltzera, di-mentsio bakarrera ia. Egipto, New York. Horma-tzar larrien arteko zuloan, hieroglifiko mehe isilbat; hil edo bizi, munduari soraio; denborarik ga-beko momia iraunkor bat. Bartleby.Enigma huts bat, beraz, eta dilema askoren sor-

    buru, harekin tratatzera behartzen denarentzat. Eza-gutzea ezinezkoa bada, edozein laguntza-eskaintzariuko egiten badio, bere miseriaz kexu denik ere ezbadakigu, zertan lagundu behar zaio? Eta nola?On-usteak erretorika luzean bihurrikatzen ditubere gogoetak; etsipena, berriz, isila da. Dirdai-tsua bata, zurbila bestea… Eta sentimendu onekedo kontzientzia txarrak ezer erremediatu ez ba-dute, zerk libra zezakeen narratzailea bere kezka

    8

  • larriotatik? Agidanean, Bartleby ezagutu ez izanakbakarrik… Eta eskribatzaile otzan egoskorra? Baote du erremediorik haren eta munduko mise-riak? Zenbat Bartleby ezezagun ez ote da gelditukoliburu baten orrietara ere erreskatatu gabe?Eskribatzailea, kopista… eta gurean eskribaua?

    Gure eskribauak abokatu narratzailearen antzahandiagoa luke, zeren, eskribatu, ia inork bestek ezbaitzuen artean eskribatzen gurean. Eskribauaketa apaizak idazle bakar. Melville eta Agirre Aste-asukoa garaikide ditugu, argitalpenez: Erakusaldiak1850ean argitaratu zen; Bartleby, 1856an. Erru--zama kalbinistaren nekeak abokatuaren bulegoan,eta baserritarrak leziatzeko erretolikak erretorearenpulpitutik. Munduko Gaizkia. Mea culpak etaerrietak; damua, zigorra… errukia?Erru: hutsegite/kulpa. Agirrek ez zezakeen

    konta, alabaina, halako historiarik, ez bakarrikWall Street nahiz Broadway-rik ezagutzen ez zue-lako, baizik eta, duda eta anbiguotasuna desterra-turik zeudelako haren erreinutik: balea guztiakbeltz, eta justuen arimak zuri. Ikatza eta irina.Eta euskara? Balio ote zuen –edo ba ote zuen

    nork baliaturik– asteasuarraren hizkerak NewYorkeko eskriba isil tematiaren istorioa kontatzeko,

    9

  • narratzeko, idazteko, izkributan ipintzeko… ko-piatzeko, bederen; gurera aldatu edo bihurtu, gureegiteko nolabait? Translatione baten egitekotzat,Leizarraga pastoreak, apaiz trentozaleei aurrea har-turik, erran zukeenez (kalbinismoak –hara zer bidebihurritatik agertu zaigun berriro– abantaila bai-tarama euskalgintzan: igarrezinak, baiki, Jainkoa-ren burubideak).Eta itzulbideak. Izan ote da inoiz gurean erai-

    kuntza erraldoi arteko bulegorik, ate tolesgarririk,idazmahairik, berrikusteko agiririk, luma-tinta--hareontzirik, paper-gainekorik? Ba ote dugu guketa gure hizkuntzak, arimaren gogo, egoera,grina, aldarte eta gorabeheren berri ez ezik, har-tarako lexiko eta sintaxi aski malgurik? Izen etaadjektibo; adberbio, aditz, erakusle, juntagailu;atzizki, letra eta koma nahikorik? Zehaztapen etañabardura, bereizkuntza eta kidetasun, guztiakitzulinguru ustelik gabe adierazi eta gainera haie-kin buru-jolas eder-bihurritan aritzeko zerik? Ba-gara, ala ez gara?Batzuetan, gauza gara, baina espiritua falta.

    Bestetzuetan, berriz, bagara gai, baina ez dugu go-gobetekorik gauzatzen. Orotara, hala ere, urri eta es-kas gabiltza, izan hala garen ez dakit baina. Arrazoi

    10

  • eta aitzakien gurpil sorginduan jiraka, ez da ikus-ten eguna geure zaldiko-maldiko koxkor honeta-tik salto egin eta mundura helduko garena. Feriakobeste barraketara, behintzat, non, besteak beste,kolore askotako baleak erakusten baitira, eta gizazomorroak, eta hiri ezinezkoak; pailazo anbiguoaketa tigre metafisikoak… eta non –munstroen etaikuskari bitxien galerian–, eraikin faraoniko artean,idatz-mamu zurbil batek egonezin hipnotikoa sor-tzen baitu hurbiltzen zaizkionengan, esalditxo batjaulkitzen duelarik otzan-otzan, Cityko HormaKalean ohi den doinu zainduaz: I would prefer notto, aukeran nahiago ez.

    1991ko martxoan

    * * *

    Bartlebyrekin irten nintzen ni estreina literatura--itzulpenaren plazara, 1991n. Urte asko joan dira,eta esperientzia interesgarria da urteon distantzia-tik berriro heltzea orduko saioari. Ez zen artean,hizkuntzaren normalizazioari dagokionez, HiztegiBaturik ere. Ez eta, itzulpengintzari dagokionez,Literatura Unibertsalik ere.

    11

  • Ahal genuena egiten genuen, geu ere berdeasko baikeunden artean, berdetasunak bere dituenalderdi on eta txarrekin, asmamen bipila barne.Horrela ondu zen orduko Bartleby, eta halako la-nak eman dizkit orain gure gaurko estandar lan-duagora ekarri beharrak.Zorionez edo zoritxarrez, aspaldiko uholdean

    galdu zen Bartleby zaharra, eta bakanak izango diraorduko testua eta hau parez pare jartzeko moduanegongo direnak, baina bada alde nabarmenik xe-hetasunetan, ez baitira alferrik pasatu urteok, ez ni-reak eta ez euskararenak. Bestela, guztira, Bartlebybera dira biak, berean iraun nahiago baitu noskiBartlebyk aukeran.

    JUAN GARZIA GARMENDIA

    2016ko otsailean

    12

  • Bartleby eskribatzailea

  • Adinean sartuxea nauzue. Nire abokatu-lanenkariaz, joan deneko hogeita hamar urtean, ohiden baino harreman estuagotan egon behar izandut interesgarri ez ezik berezitzat ere jo litekeen gi-zaki sail batekin, zeinez, nik dakidala, ez baitaegundaino deus idatzi. Lege-kopiagile edo eskri-batzaileez ari naiz. Mordoxka ezagutu ditut, pro-fesionalki eta pribatuki, eta aise konta nezake his-toria bat baino gehiago, aldarte oneko jende fineiirribarre eragin eta arima sentimentalak negar--zotinka jartzeko modukorik. Beste eskribatzaileguztien biografiak alde bat utzirik, ordea, haieta-riko baten bizitzako pasarte bakan batzuk jasokoditut: Bartleby, sekula ikusi edo aditzea izan du-danik eta bitxiena. Beste lege-kopiagileez, bizitzaosoa idatz nezake; Bartlebyren kasuan, berriz, ezinhalakorik egin inola. Ez dago, ustez, nondik zertu

    15

  • gizon horren biografia konplitu bat. Erremediatuezineko aukera galdua literaturarentzat. Jatorrizkoberri-iturrietatik izan ezik berari buruz ezer egiaz-tatzerik ez dagoen izaki horietarikoa zen Bartleby,eta, kasu honetan, guztiz murritzak ditugu itu-rriok. Neronen begi txundituek ikusi zutena: ho-rra Bartlebyz dakidan guztia, salbu eta bestela ja-sotako berri argitasun gutxiko bat, orrion jarraiandatorrena.Eskribatzailea aurkeztu aitzin, komenigarri

    izango da aipamentxo bat egitea neure buruaz,neure enplegatuez, neure aferez, neure bulego etaingurumari orokorrez; izan ere, halako deskriba-pentxo bat ezinbestekoa da aurki agertuko zaigunpertsonaia nagusi hori egoki ulertzeko.Lehenengo eta behin: bizimodurik onena bi-

    zimodurik errazena delako uste sendoa izan dutnik gaztarotik. Beraz, kemena eta odol beroa –etaare, batzuetan, irakina– bere-berezkoak dituenlanbide batekoa izanik ere, ez dut haatik utzi ha-lako ezerk patxada galaraz diezadan. Ez epaimahaibaten aurrean sekula jardun ez jendeari txalorikinola ere sorrarazi ez dioten legelari anbiziogabehorietarikoa nauzue, leku erretiratu baten lasaita-sun epelean aberatsen hipoteka, akzio-obligazio

    16

  • eta jabego-agirien inguruko negozio eskuarrak egi-ten dituztenetarikoa.Ezagutzen nauten guztiek, ororen gainetik,

    konfiantzazko gizontzat naukate. John Jacob Astorzenak, gogoberotasun poetikorako joerarik apenaszuen pertsonaiak, ez zuen zalantzarik esateko nirebertuterik behinena zuhurtasuna zela; eta hurren-goa, berriz, metodoa. Ez dut banitatez aipatzen,aktan jasorik uzteko baizik, profesional gisa harkez nindukala saltzeko. John Jacob Astor: errepika-tzea izugarri gustatzen zaidan izena, aitor dut, ha-lako soinu biribil eta orbikular bat baitu, eta txin--txin egiten baitu urre-piezen gisa. Gogo onez gai-neratuko dut nik ez nuela aintzat hartu gabe uztenJohn Jacob Astor zenaren iritzi on hori.Historiatxo hau hasi aurretixe, dexenteko

    gorakada egin zuten nire abokatu-lanek. NewYorkeko estatuan orain desagerturik dagoen Auzi-tegi Gorenerako Arduradun kargu tradizio onekohorretarako izendatu ninduten. Ez zen ardura han-diko egitekoa; bai, ordea, dirubide guztiz atsegina.Gutxitan galtzen dut nik patxada; are gutxiagotanbaimentzen neure buruari oker eta bidegabeenkontrako sumindura arriskutsurik; hala ere, onarbekit honetan suhar izatea, eta aditzera ematea

    17

  • Auzitegi Gorenerako Arduradun karguaren deu-seztatze hain tupusteko, hain bat-bateko hori,Konstituzio berriaren aldetik, zera iruditzen zai-dala… arinegi hartutako erabakia; are gehiago,kontuan izanik ezen, irabazi horien errentatik bi-zitzea uste, eta bizpahiru urte laburri zegozkionakbakarrik jaso nituela. Baina hori beste kontu bat da.Wall Street-eko *** zenbakiko eraikin batean

    kokaturik zegoen nire lantokia. Alde batetik, erai-kuntza goitik beheraino zulatu eta gainaldetik ar-gia sartzen uzten zuen barrunbe zabal baten hormazurira ematen zuen.Ikuskari hori, nabarmenenik, zozoa zela esan

    liteke, paisaia-pintoreek bizitasuna esaten diotenhorretaz eskas. Hala izanik ere, ordea, lantokiarenbeste muturreko bistak kontrastea eskaintzen zuen,besterik ezer ez baina. Alde hartara, batere traba-rik gabe ageri zen leihoetatik adreiluzko horma ga-rai bat, denborak eta itzal perpetualak belztua. Ezzen halako teleskopio beharrik horma haren eder-tasun ezkutuak begietaratzeko, zeren, edozeinikusle begi-laburren mesederako, leihoetatik hi-ruzpalau metrora baino ez baitzegoen. Ingurukoeraikuntzen goratasun izugarria zela eta, eta biga-rren pisuan egonik nire bufetea, horma horren eta

    18

  • nirearen arteko tarteak ez zuen depositu karratuhalako baten itxura gutxi.Bartleby agertu aurretixeko garaian, bi per-

    tsona nituen kopiagile gisa neure zerbitzura, eta ka-rrera egin nahi zuen mutil bat mandatuetarako.Lehenbizikoa, Pauma; bigarrena, Artazi; hiruga-rrena, Jengibre-gaileta. Telefono-gidan nekez aur-kitu litekeen tankerako izenak dirudite noski. Egiaesateko, nire hiru enplegatuek elkarri erantsitakoezizenak ziren, ustez bakoitzaren nortasun edo iza-eraren adierazgarri. Pauma ingeles txiki potokobat zen, nire adin ingurukoa, hots, hirurogei urtehor nonbait. Goizean, kolore xuri-gorri bikainaageri zuen aurpegian; eguerdiko hamabietatikaurrera, ostera –bazkal ordua zuen–, Eguberri egu-neko sutegia ikatz-txingarrez betea bezala jartzenzen, gar bizitan; eta halaxe segitzen zuen –bainapixkanaka motelduz, nolabait– arratsaldeko seiakaldera arte; handik aurrera, nik ez nuen gehiagoikusten aurpegi haren jaberik, zeina, eguzkiarekinbatera gailurrera iritsirik, harekin batera gorde-tzen baitzen inondik ere, eta hurrengo egunean ir-ten, gorenera egin eta gero gainbehera etortzen,beti erregulartasun eta loria berritu berdinez. Koin-tzidentzia bitxi asko ezagutzea tokatu zait neure

    19

  • denboran, baina ez da hauxe makalena; alegia,juxtu Paumak bere bisaia gorri dirdaitsuko errai-nurik sarrienak erakusten zituenean, orduantxehasten baitzen, une kritiko hartantxe, lanerakogaitasunak egun guztirako zinez endredatuak zeuz-kan eguneroko aldia. Ez, hala ere, guztizko alferedo lan-izu bihurtzen zelako; ez hurrik eman ere.Adore gehiegi jartzea, horra haren arazoa. Halakoaztoramen suhar, zalapartatsu, noraezeko, estrainiobat zerion lanean. Ez zuen arretarik ipintzen lumatintontzira eramatean. Nire dokumentuetan eginzituen orban guztiak halaxe eginak ziren, eguerdikohamabietatik aurrera. Eta ez zen arreta faltaz orba-nak egiteko joera negargarri hori bakarrik; zenbai-tetan, harago ere bazihoan, aski zaratatsu portatzenbaitzen. Halakoetan, bestetik, garrik ikusgarrienezbiziagotzen zitzaion aurpegiko sua, harrikatzarengainera egur-ikatza botatzean nola. Harrabots go-gaikarri bat egiten zuen aulkiarekin; hareontziairaultzen zuen; idazlumak antolatzerakoan, txiki-tuta uzten zituen guztiak pazientzia faltaz, eta,bat-bateko su batek harturik, lurrera jaurtitzen; zu-titu egiten zen, eta, mahai gainera eginik, kolpekabarreiatzen zituen hango paperok, guztiz moduitxuragabean; penagarria zen hura bezalako gizon

    20

  • adintsu bat hala ikustea. Hala eta guztiz, alde as-kotatik hagitz pertsona baliagarria zitzaidanez,eta, gainera, eguerdiko hamabiak arterainoko den-bora guztian izakirik bizkorren eta burutsuenabaitzen, eta izugarrizko lan pila burutzen bai-tzuen, fin-fin, parerik nekez izan lezakeen estilobatez… arrazoi horiengatik, ni prest nengoen ha-ren bitxikeriei ezikusi egiteko, nahiz eta, noizikbehin, kargu hartzen nion. Leuntasun handiz,hala ere, zeren, goizez gizonik gizatsuena ez ezikotzanen eta begirunetsuena izanik ere, arratsal-dean joera baitzuen, akuilatuz gero, arintxo dan-tzatzeko mihia… lotsagabetu egiten zela, alegia.Hala, goiz partean egiten zuen lanari hain balia-garri iritzirik, eta haren zerbitzurik gabe ez gera-tzeko asmo sendoz –baina, aldi berean, hamabie-tatik aurrera zerabiltzan aire irazeki haiekinkomodaturik–, eta gizon baketsua naizenez, nirekargu-hartzearekin harengandik behar ez beza-lako arraposturik sorrarazteko inolako gogorikgabe, azkenean, deliberatu nintzen, larunbateguerdi batez (beti egoten zen okerrago larunba-tetan), goxo-goxo iradokitzera agian, adineanaurrera baitzihoan, ez ote zitzaion komeni lan-or-duak laburtzea; hitz bitan, hamabietatik aurrera ez

    21

  • zuela nire bulegora etorri beharrik, hobe zuelabazkal ondoan bere pentsiora joan eta atsedenhartzea te-ordura arte. Ez, bada; arratsaldeko egin-kizunei eusteko gogo bizia agertu zuen. Aurpegiasuhartasun jasanezinez pizturik, oratoria handizsaiatu zitzaidan azaltzen –erregela batekin gelarenbeste aldetik espantuka– ezen, goizean baliaga-rriak baziren beraren zerbitzuak, zenbatenaz ba-liagarriago ez ote ziren bada izango arratsaldean?–Apaltasunez, nagusi jauna –esan zidan Pau-

    mak, hala egokitu ginenean–, zure eskuin eskutzatdaukat neure burua. Goizez nire osteak antolatueta zabaldu besterik ez dut egiten; arratsaldez, or-dea, haien buru jarri, eta bulartsu jausten naizarerioen gainera, honela –eta ezpata-ekinaldi ol-dartsu bat egin zuen erregelarekin.–Baina orbanak, Pauma… –jaulki nuen nik.–Egia; baina, apaltasunez, jauna, errepara nire

    ileoi! Zahartzen ari naiz. Arratsalde bero bateko or-ban bat edo beste ez dira noski ile urdinduoi aur-pegira bota eta gogor egitekoak. Zahartzaroari,nahiz orbanen bat egin idazterakoan, ohorea zorzaio. Apaltasunez, jauna, biok ari gara zahartzen.Nekez egin ziezaiokeen inork uko kidetasun-

    -sentimenduen aldabara jotze horri. Kontuak

    22

  • kontu, argi zegoen ez zuela alde egiteko asmorik.Han segitzen uztea erabaki nuen, beraz; ez, halaere, deliberatu gabe ardura hartuko nuela garran-tzi gutxieneko dokumentuei bakarrik ekin zie-zaien arratsaldeetan.Artazi, nire zerrendako bigarrena, gizon bi-

    zartsu kolore txarreko eta, oro har, pirata-itxurahandi samarreko bat zen, hogeita bost urte ingu-rukoa. Beti eduki dut nik hura bi botere malapar-taturen biktimatzat: anbizioa eta digestio gaiztoa.Anbizioa ageri-agerikoa zen kopista soil bateneginkizunetara mugatu ezin halako batean, peto--peto profesionalak diren egitekoak beretzat hartubehar itxuragabe batean, hala nola lege-agirien ja-torrizko idazketa. Digestio txarraren iragarle, be-rriz, nerbioen alditxartze inoizkako bat zen, eta ha-lako erretasun imintziotsu bat, kopiatzeanegindako hutsen aurrean entzuteko moduko ma-rraska eragiten ziena haren hortzei; alferrikakomadarikazioak, esan baino areago hortz arteantxistukatuak, lanaren beroenean; eta, bereziki, berelan-mahaiaren altuerarekin inoiz ere konforme ezegote hura. Mekanika-kontuan ageri zuen jite bi-ziki burutsua gorabehera, Artazik ezin izan zuen se-kula bere gustura moldatu mahai hura. Ezpalak

    23

  • jartzen zizkion azpian, askotariko altxagarriak, kar-toi pusketak, eta, zertaraino azkenean, halako doi-tze fin-fin bat ere saiatu zuen, paper xukagarri zatibatzuk tolestu, eta haiekin. Guztiak alferrik, ordea.Bizkarra erosotu nahian mahaigaina angelu zo-rrotzean ia kokotsaren pareraino altxatzen bazuen,eta han idazten, holandar etxe baten teilatu er-pintsua idaztokitzat hartua balu bezala, besoetakozirkulazioa geldiarazten omen zion horrek. Mahaiagerrikoaren pareraino apaltzen bazuen, berriz, etaidazteko makurtzen, ziztadazko oinazea hasten zi-tzaion orduan bizkarrean. Labur esanda, kontuazen Artazik ez zekiela zer nahi zuen. Edota, ezernahi izatekotan, nahi zuela eskribatzaile-mahaiazerabat libratu. Bere handinahi grinatuaren era-kusgarrien artean, bazuen zaletasun berezi batitxura anbiguo eta jantzi zarpaileko jendilaje batenbisitak hartzekoa, bere bezeroak omen. Nik bane-kien ezen, politikan sartu samartuta ibiltzeaz gai-nera, lantxoren bat egina zela inoiz Auzitegietanere, eta ez zen noski ezezaguna The Tombseko1 es-kaileretan. Arrazoi onak ditut, hala ere, pentsa-tzeko ezen behinola nire bulegoan Artaziren galdea

    24

    1 New York-eko kartzela zaharra, Egiptoko hilobien itxura zue-lako hala bataiatua (Itzultzailearen oharra).