21
Prentsa-txostena Basajaunaren Ibilbidearen aurkezpena

Basajauna: Prentsa-txostena

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Basajaunaren Ibilbidea. Prentsa-txostena.

Citation preview

Page 1: Basajauna: Prentsa-txostena

Prentsa-txostena

Basajaunaren Ibilbidearen aurkezpena

Page 2: Basajauna: Prentsa-txostena

IDATZIZKO PRENTSA

23/03/2013 Un Basajaun gigante abre la ruta de arte mitológico de

Urdaibai.......................................................................................EL CORREO

(Ediciones Bizkaia, Gipuzkoa, La Rioja)

23/03/2013 Basajaun camina por los bosques de

Urdaibai....................................................................................................DEIA

23/03/2013 Busturialdeko Basajaunak esnatu dira Rober Garayren lanari

esker.......................................................................................................GARA

27/03/2013 Basajauna, euskal mitologiaren zaindari............BUSTURIALDEKO HITZA

29/03/2013 Mitología Vasca.......................................Suplemento GPS de EL CORREO (Bizkaia, Gipuzkoa, La Rioja)

05/04/2013 Charla sobre la oferta turística.................................................EL CORREO

Page 3: Basajauna: Prentsa-txostena

IRRATIA

22/03/2013 Edorta Jimenizi elkarrizketa............................................ BIZKAIA IRRATIA

22/03/2013 Edorta Jimeniz elkarrizketa Informatiboetarako...........EUSKADI IRRATIA

22/03/2013 Basajaunari buruzko informazioa..................................GERNIKA IRRATIA

22/03/2013 Piezas en los informativos y en Kultura.com..................RADIO EUSKADI

25/03/2013 Entrevista e información en el magazine Euskadi Hoy .......ONDA VASCA

25/03/2013 Entrevista a Edorta y Rober en La casa de la palabra....RADIO EUSKADI

04/04/2013 Entrevista a Edorta Jiménez en La Galería...................... RADIO EUSKADI

Page 4: Basajauna: Prentsa-txostena

TELEBISTA

22/03/2013 Basajaunaren Ibilbedeari buruzko errreportajea. GAUR EGUN.........ETB1

22/03/2013 Reportaje sobre Basajaunaren Ibilbidea en TELEBERRI...................ETB2

22/03/2013 Basajaunaren Ibilbedeari buruzko errreportajea....OIZMENDI TELEBISTA

Page 5: Basajauna: Prentsa-txostena

INTERNET

My BilbaoBizkaia:

http://www.mybilbaobizkaia.com/portada/index.asp?Entidad=2&Elemento=1054

Imaginador:http://santiyaniz.blogspot.com.es/2013/03/el-basajaun-que-nadie-vio.html

Hitza:http://busturialdea.hitza.info/2013/03/22/basajaunaren-ibilbidea-artelan-erakusketa-jarri-dute-ikusgai-busturian/

El Correo.comhttp://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130323/cultura/basajaun-gigante-abre-ruta-20130323.html

Bizkaie:http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&id=11085&sec=30&fecha=2013-03-23

Deia:http://www.deia.com/2013/03/23/bizkaia/basajaun-camina-por-los-bosques-de-urdaibai

Eitb.comhttp://www.eitb.com/es/cultura/arte/detalle/1294620/basajaunaren-ibilbidea-busturia-edorta-jimenez-rober-garai/?utm_campaign=General&utm_medium=RSS&utm_source=Cultura

Globedia:http://es.globedia.com/ext/5400000173001-un-basajaun-gigante-abre-la-ruta-de-arte-mitologico-de-urdaibai

Abasto de noticias:http://www.abastodenoticias.com/noticia.asp?id=44210490

Página Noticiashttp://www.paginanoticias.es/n/Cultura/74vqkxfld/trav%C3%A9s-del-recorrido-de-Basajaun.htm

Page 6: Basajauna: Prentsa-txostena

La informaciónhttp://noticias.lainformacion.com/noticias/un-basajaun-gigante-abre-la-ruta-de-arte-mitologico-de-urdaibai_1vSMxYkjjfVK8bZj6WIun1/

Deiahttp://www.deia.com/2013/03/23/bizkaia/basajaun-camina-por-los-bosques-de-urdaibai

Escritores vascoshttp://www.escritoresvascos.com/blog-alex-oviedo/62-blog/3046-un-basajaun-gigante

Qué.eshttp://www.que.es/bilbao/201303231808-basajaun-gigante-abre-ruta-arte-ecd.html

El txoko de Alberto Duranahttp://albertodurana.blogspot.com.es/2013/03/basajaun-revive-en-busturialdea.html

Kulturklikhttp://www.kulturklik.euskadi.net/lang/es/basajaunaren-ibilbidea-urdaibain-itinerario-de-basajaun-en-urdaibai/

Kulturklikhttp://www.kulturklik.euskadi.net/lang/es/basajauna-bx4-arte-instalakuntzaren-aurkezpen-prentsaurrekoa-rueda-de-prensa-presentacion-de-la-instalacion-artistica-basajauna-bx4/

Diario ruralhttp://diariorural.com/la-ruta-mitologica-de-urdaibai/

Globediahttp://es.globedia.com/noticia/Busturia

Buy Urdaibaihttp://www.buyurdaibai.com/es/basajaunaren-ibilbidea-un-nuevo-proyecto-cultural-multidisciplinar-para-urdaibai-busturialdea/

El correohttp://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130405/costa/charla-sobre-oferta-turistica-20130405.html

Onda Vascahttp://www.ondavasca.com/2013/03/25/algunos-planes-para-semana-santa-en-euskadi-hoy-

Page 8: Basajauna: Prentsa-txostena

23/03/13 Kiosko y Más - El Correo - 23 mar 2013 - Page #49

lector.kioskoymas.com/epaper/services/OnlinePrintHandler.ashx?issue=22002013032300000000001001&page=49&paper=A3 1/1

EL CORREO 23.03.2013

Page 9: Basajauna: Prentsa-txostena
Page 10: Basajauna: Prentsa-txostena

r Zakilixut

Lander Muñagorri Garmendia Busturia

Betidanik hor egon den izaki

mitologiko bat agerira ekarri

besterik ez dugu egin», dio

Rober Garai artistak, egin

berri duen basajaunaren artelanari

begiratzen dion bitartean. Basoan ezku-

tuan zegoen izakia, baina azalera agertu

da Busturiko Axpe auzoko Berezi mui-

noan (Bizkaia). Ondo ikusteko moduan,

gainera. 4,30 metro zabal eta 2,80 metro

luze baita Garairen lana, eta 1.500 kiloko

pisua du. Baina handia izanagatik,

ezkutuan dago Basajauna (Bx4) artela-

na, eta hara iristeko Basajaunaren ibil-

bidea egin behar da lehenbiziko. Urdai-

bai On Kultura eta Aisialdirako

Zerbitzuak kooperatiba elkarte txikia-

ren proiektu berria da, eta joan den

larunbatean aurkeztu zuten. «Urdai-

bain hain presente dagoen euskal mito-

logiaren nolabaiteko interpretazio

lekua izan nahi du», dio Edorta Jimenez

kooperatibako kideak.

Ibilbidean natura eta mitologia uztar-

tzen dira. Izan ere, bertako irudi guztiak

elementu naturalekin eginda daude:

egurrak, enborrak, zuhaitz adaxkak eta

lianak. Arte brutto naturalis korronteari

jarraiki, naturak ematen dituen elemen-

tuekin jokatu du Garaik. «Urdaibai One-

koek proiektua egiteko enkargua eman

zidaten, baina ideia hori garatu dudan

arren, inguruko izaki gehienak inprobi-

sazioz sortu dira», dio. Eta ez dira gutxi.

Iratxoak, galtzagorriak eta beste hain-

bat izaki irudikatu ditu naturan topatu

dituen elementuekin. Horregatik, bere

lanaren zati nagusia inprobisazioaren

fruitu dela dio.

Irudi horiek guztiak, gainera, denbo-

ran mugatuak dira, «naturak esango du

zenbat iraungo duten». Lurretik jasota-

ko elementuekin lan egin du Garaik, eta

lurrarekin harremanetan utzi ditu bere

lanak. «Basajaunak, esaterako, ez dauka

eskubiderik hemen betiko geratzeko,

pixkanaka hondatzen joango da», dio.

Eta izakitzarraren gainbehera nondik

iritsiko den sumatzen du, gainera. Adar,

zuhaitz azal eta enborren artetik, lore-

tan lehertzeko zorian dagoen mertxika

arbola gazte bat baitauka Basajaunak.

«Iruditzen zait pixkanaka bere lekua

hartzen joango dela zuhaitza, eta, ondo-

rioz, irudia hondatzen».

Eta gainerako irudiekin ere antzeko

zerbait gertatzen da. «Ibilbidean zehar

topatu daitezkeen lanak inguratzen di-

ren bisitariek ere molda ditzakete», dio.

Hau da, iraupen gutxiko artea den arren,

horri ematen dio indarra.

Bisita gidatuak

Ibilaldia egin ahal izateko, Urdaibai

Onek bisita gidatuak antolatu ditu.

«Gune funtzioaniztun legez asmatua eta

taxutua da. Beraz, askotariko jardueren

lekutzat» hartzen dute ibilbidearen sor-

tzaileek. Ondorioz, hiru jarduera eskai-

niko dira, hirurak ere bisitaldi gidatuen

formatuan. Batetik, Garaik berak arte-

lanen inguruko azalpenak emango ditu;

Jimenezek bisita egingo du basoan ze-

har, euskal mitologiak Urdaibai eta Bus-

turialde inguruan dituen sustraiak azal-

duz; eta, azkenik, Dorote Zorbaran ipuin

kontalariak ipuinak kontatuko ditu. De-

netarako aurretik txanda eskatu behar

da, eta gutxieneko taldeak sortu. Orain-

goz, Aste Santuko egun guztietan egon-

go dira bisitak.

Egitasmo berri hori luzeragoko

proiektu baten barnean dago: Euskal mi-

tologiaren ibilbidea Busturialdean

proiektuaren barnean, hain zuzen. Jime-

nezek azaldu duenez, etorkizunean ibi-

laldi gehiago antolatzea izango da Urdai-

bai On kooperatibaren asmoa.

Rober Garai artistak izaki mitologikoen ibilbide bat egin du Busturian Urdaibai Onelkartearen eskaerari jarraituz. Denak ere, naturak eskainitako elementuekin osatuak.

Basajaun iraunkorra

Basajaunaren artelana izango da bisitetako interesgune nagusia. LANDER MUÑAGORRI GARMENDIA

DA

ste

art

ea

20

13k

o m

art

xo

are

n 2

6a

Poesia

Badaitort: irakurle kas-

karra naiz, nortasunik

gabea. Liburuetan,

kontrazaleko laburpe-

na irakurri baino lehen, sekula

ez dakit liburua ona edo txarra

den; telebistako tertulietan, bizi-

ki eskertzen dut jendea esku-

joka astea, bertzenaz ezinen bai-

nuke jakin nork duen arrazoi

eta nor den ergel-handi arbuia-

garria; eta zinemara, aukeran,

lagunduta joaten naiz, beldu-

rrezko pasarteetan besarka na-

zaten (zoritxarrez, gutitan ger-

tatzen dena) eta, akaberan, fil-

ma nolakoa izan den argi

diezadaten.

Erdipurdiko irakurlea naiz,

zalantzatia, eta poesiaz ari baga-

ra, orduan akabo, ez dut tutik

ere ulertzen. Ez dut metafora ba-

kar bat ere harrapatzen.

Horregatik, Urkulluk Jaurla-

ritzan emandako lehen ehun

egunak baloratzeko egindako

ekitaldian, poz handia hartu

nuen haren hitzak aditu nituela-

rik: «Negua gogorra izan da Eus-

kadin, eta ez bakarrik eguraldia-

gatik». Zer nahi duzue, nik biga-

rren parteko abisua zinez

estimatzen dut: «Ez naiz Eguzki-

ne Iturriotzekin lehian ari, me-

tafora bat egiten ari naiz». Ho-

rrela bai, horrela mundu guziak

xarmantki ulertzen du, baita ni

bezalako memelook ere.

Segida, ordea, ez nuen hain

ongi ulertu. Lehen ehun egunen

buruan, udaberria ailegatu da.

Ohar meteorologikoa izan zen

hori? Edo erran nahi zuen aurre-

kontuen arbola kimatzeko teno-

rea iritsia dela? Batek daki.

Behin Audenek erran zuen

poeta batek pala bati pala deitu-

ko balio, delako poeta hari pala

bat eman eta zulo bat egitera be-

hartu beharko genukeela; zori-

txarrez, ez zigun gaztigatu zer

egin beharko genukeen krisiari

krisi deitu beharrean metafora

merkeetan galtzen diren politi-

kariekin.

Maratila

Santi Leone

Page 11: Basajauna: Prentsa-txostena

09/04/13 Kiosko y Más - El Correo (Costa) - 5 abr 2013 - Page #8

lector.kioskoymas.com/epaper/services/OnlinePrintHandler.ashx?issue=21792013040500000000001001&page=8&paper=A3 1/1

Page 12: Basajauna: Prentsa-txostena

Busturia ›

2 hitza 2013ko martxoaren 27a, eguaztena

Olaia Zabalondo

Axpe auzoko hiltegiaren eraikina

gazteei utzi die Busturiko Udalak,

eta, hain zuzen be, Otsozulo elkar-

tearen esku geratu da lokal ho-

rren kudeaketa. Bada, garai bate-

an hiltegi zena Busturiko Otsozu-

lo Gaztetxea izango da

aurrerantzean, eta Busturiko

Gazte Asanbladak apirilaren

13rako antolatu duen lehenengo

Gazte Egunean egingo dute bero-

rren aurreinaugurazioa.

Udal eraikinen erabilera ados-

teko eta kudeatzeko Urtxintxa es-

kolaren laguntzagaz iaz egindako

parte hartze prozesuan ateratako

ondorioen ostean erabaki du Bus-

turiko Udalak lokal hori gazteei

uztea. Axpeko hiltegia, beraz,

Otsozulo elkarteak autogestiona-

tutako gaztetxea izango da aurre-

rantzean.

Oraindik lan asko egiteko

Herriko gazteak «oso pozik» dau-

dela azaldu du Berezi Etxebarria

Busturiko informazio eta parte

hartze arloko zinegotziak. «Orain

arte Aingerubiden batzen ziren,

baina han beste jarduera batzuk

be egiten direnez, ez zaukaten le-

kurik». Etxebarriak esan duenez,

asteon hasiko dira garbiketa lane-

kin, hainbat dira-eta egiteko dau-

den lanak. «Gutxi-gutxika, be-

raien kabuz egin ditzaketen gau-

zak egiten ariko dira gazteak: ba-

rra ipini, hormak alikatatu... Ha-

landa be, oraindik arkitektoaren

txostenaren zain daude, horren

arabera egin behar baitituzte

hainbat gauza».

Hiru solairuko lokala da gazte-

txe izango dena, eta herritar guz-

tien erabilerarako atonduko du-

tela adierazi du Etxebarriak,

«Otsozulo elkarteak umeei, gaz-

teei eta nagusiei zuzendutako jar-

duerak antolatzen baititu».

Besteren artean, barra bat, li-

burutegia, musika gela eta orde-

nagailuentzako gunea egiteko as-

moa dute, eta epe luzera rokodro-

mo bat egitea be aurreikusi dute,

«baina diru laguntzen arabera

izan beharko da» hori.

Gazte Egunean irekiko dute Axpe auzoko hiltegianegingo duten gaztetxea

Busturiko Udalakgazteei utzi die lokala, eta Otsozuloelkartearen esku egongo da kudeaketa

Gazteentzako kultur gune izango da aurrerantzean antzinako hiltegia. O. Z.

Endika Urlezaga

Basajaunak Euskal Herriko

basoetan darrai. Euskal

mitologiaren pertsonaia

famatua bizirik dago, eta basoko

zaindaria batetik bestera dabil

oraindik. Halako batean, gainera,

Busturialdeko basoak bisitatzea

erabaki du Basajaunak. Urdaibai

On kultura eta aisialdi zerbitzuen

kooperatibak eskatuta, Busturi-

ko Berezi muinoan kokatu du

bere bizileku barria.

Euskal mitologiaren aberasta-

suna ezagutaraztea da talde sus-

tatzailearen helburua. Hala, arte

brutto naturaliskorrontearen ba-

rruan dauden zenbait artelan bi-

sitatzeko aukera emongo du koo-

peratibak Aste Santuko oporre-

tan, tartean Basajauna.

Rober Garai artista gernikarra-

ren artelanak dira erakusketan

ikusgai jarri dituztenak. Naturak

emondako materialekin egin ditu

Garaik lanok. Hala, etorri den be-

zala, joan be egingo da Basajau-

na. Artistaren berbetan, «natu-

rak sortu du, eta naturak esango

du noiz arte iraungo duen Bustu-

rian».

Basajauna eta gainontzeko ar-

telanak ezagutarazteko bisita gi-

datuak antolatu ditu Urdaibai On

taldeak. Bisita gidatua egiteko,

izango du hizpide hilaren 24an,

26an, 28an, 30ean eta 31n. Jimene-

zek, bestalde, Busturialdeko eta

Euskal Herriko mitologiaz egin-

go du berba, eta Doro Zobaranek

ipuinen bitartez emongo du ber-

toko mitologiaren barri.

Jimenezek eta Zobaranek egu-

nero egingo dituzte bisita gida-

tuak. Idazleak 12:00etan hasiko

ditu saioak, eta antzerkigileak

19:30ean.

Bisita gidatuetan parte hartu

gura dutenek aurretiaz egin be-

har dute erreserba, 626-859 477 te-

lefono zenbakira deituz edota ur-

[email protected]

dera idatziz.

Urdaibai On kultura eta aisialdi zerbitzuen kooperatibak ‘arte brutto naturalis’ korronteko erakusketa bat jarri du ikusgai, euskalmitologiaren aberastasuna ezagutarazteko; Rober Garai artista gernikarrak egin ditu artelanak, naturak emondako materialak erabiliz.

Basajauna, euskal mitologiaren zaindari

Berezi muinoan dagoen Basajauna; Mari jainkosa gurtzen dabil. E. URLEZAGA

gainera, hiru aukera emongo di-

tuzte. Garaik berak, Edorta Jime-

nez idazle mundakarrak eta Doro

Zobaran antzerkigile busturia-

rrak egingo dituzte bisitak.

Garaik artelanen sorkuntza

Busturiko I. Gazte Eguna

Busturiko Gazte Asanbladak le-

henengo Gazte Eguna antolatu

du apirilaren 13rako. Zenbait hila-

bete prestatzen ibili ondoren, ete-

nik gabeko hogei orduko progra-

ma antolatu dute, «herriko, es-

kualdeko zein Euskal Herriko

gainontzeko herrietako txikiei,

gazteei eta nagusiei zuzenduta».

Gazte Asanbladakoen esane-

tan, «Gazte Egunak, gainera, bes-

te proiektu bati luzatuko dio es-

kua, hau da, Busturiko Otsozulo

Gaztetxea izango denari. Gazte-

txea izango denaren aurreinau-

gurazioa prestatu dugu, ongi eto-

rria egiteko». Irekiera eta aurrei-

naugurazioa 11:30ean egingo di-

tuzte. Ondoren, jardueraz beteta-

ko eguna antolatu dute.

Txan Magoa,Triki-Festa, Gazte

Bazkaria, Busturialdeko Gazte

Asanbladen arteko herri kirol

txapelketa, Zaparrada batukada

taldea eta Urgatz, Fiachras, Sar-

kor eta Haitzamaren (erromeria)

kontzertuak izango dira, besteak

beste, Busturiko lehenengo Gazte

Egunean. DJ Bullen saioa be

egongo da.

Bazkarirako txartelak busturi-

[email protected]

helbidean edo gazte asanblada-

ren Facebookaren bidez eskura

daitezke, 5 euroren truke.

bBUSTURIALDEKO HITZA 27.03.2013

Page 13: Basajauna: Prentsa-txostena

09/04/13 Kiosko y Más - GPS - 29 mar 2013 - Page #17

lector.kioskoymas.com/epaper/services/OnlinePrintHandler.ashx?issue=37952013032900000000001001&page=17&paper=A3 1/2

RAD PDF
Highlight
Page 14: Basajauna: Prentsa-txostena

DEIA 23.03.2013

Page 15: Basajauna: Prentsa-txostena

BIDALITAKO DEIALDI ETA PRENTSA OHARRAK

Page 16: Basajauna: Prentsa-txostena

Deialdia

Urdaibai On Kultura eta Aisialdi Zerbitzuak Kooperatibak eta diziplinarteko sortzailea den Rober Garaik

Basajauna (Bx4) izeneko lana aurkeztuko dute ostiralean. Basajaunaren irudia, artistak lekuan bertan bildu

dituen begetalez sortua bera, Arte Brutto kontzeptuaren barruan kokatzen da eta Begeto Mitikoak izeneko

egitasmo barruan dago. Rober Garayren lan berri hau Basajaunaren Ibilbidea (BI) ekimenaren baitan dator.

Hau da, artistaren eskutik arte-instalaziora bisitaldi gidatuak eskainiko dira, eta bertan, aukeran, Edorta

Jimenez idazlea euskal mitologiari buruzko hitzaldiak eta/edo Doroteo Zobaran narratzaileak botatako ipuinak

entzun ahal izango dira.

Basajaunaren Ibilbidea (Bi) jabe pribatua duen natur-gunea da, Busturian, eta Urdaibai Erreserbaren ikuspegi

bikainak eskaintzen ditu.

“Basajauna (Bx4)” arte-instalakuntzaren aurkezpen-prentsaurrekoa

Eguna: Martxoaren 22a, ostirala

Ordua: 11:30

Lekua: Axpe-Busturiako tren-geltokia. Basajaunaren Ibilbidea (BI) lekuraino

oinez joango gara.

Parte-hartzaileak: Rober Garay (sortzailea), Edorta Jiménez (idazlea), Doroteo

Zobaran (ipuin-kontalaria)

Oharra: Busturirako trena Atxuriko Geltokian (Bilbo) 10:19an irteten da.

Prentsa arduraduna: Karolina Almagia – Tf: 616 84 14 77 - [email protected]

Page 17: Basajauna: Prentsa-txostena

Convocatoria

El artista multidisciplinar Rober Garay y la cooperativa de servicios culturales y de ocio Urdaibai On presentan

la instalación artística de Arte Brutto Basajauna (Bx4), realizada a base de materia vegetal recogida en el

entorno y enmarcada en el proyecto Begeto Mitikoak. Esta obra de Rober Garay es el eje de la iniciativa

turístico-cultural Basajaunaren Ibilbidea (BI), La Morada de Basajaun, que consistirá en una visita guiada a la

citada instalación, completada con una charla sobre mitología vasca a cargo del escritor Edorta Jiménez y/o un

cuenta-cuentos interpretado por el narrador Doroteo Zobaran.

Basajaunaren Ibilbidea (Bi) es un espacio natural privado del municipio de Busturia, que cuenta con

espectaculares vistas sobre la Reserva de Urdaibai.

Rueda de prensa-presentación de la instalación artística 'Basajauna (BX4)'

Día: Viernes, 22 de marzo

Hora: 11:30

Lugar: Estación de tren de Axpe-Busturia. Desde allí nos dirigiremos

a pie hasta el bosque en el que se ubica Basajaunaren

Ibilbidea (BI).

Intervendrán: Rober Garay (artista), Edorta Jiménez (escritor), Doroteo

Zobaran (cuentacuentos)

Nota: El tren a Busturia sale de la Estación de Atxuri (Bilbao) a las 10:19 h.

Responsable de Prensa: Karolina Almagia – Tf: 616 84 14 77 - [email protected]

Page 18: Basajauna: Prentsa-txostena

Rober Garay artistak Arte Bruttoko arte-lan bat sortu du, Basajaun izaki mitologian oinarritua

Arte-lana Busturian dagoen Basajaunaren Ibilbidea izeneko egitasmo kultural eta turistiko berriaren ardatza da

Diziplizina anitzetako artista den Rober Garayk eta Urdaibai Onek, Kultura eta Aisialdirako Zerbitzuak Kooperatiba Elkarte Txikikak, ekimen berria abiatu dute, Urdaibaien, kultura-turismoaren arloetan kokatua bera. Basajaunaren Ibilbidea (BI) du izena, Busturia udalerrian kokatua da eta askoz arnasa luzeagoko proiektua den Euskal Mitologiaren Ibibildea Busturialdean izeneko egitasmoaren barruan dago.

Izatez, Basajaunaren Ibilbidea naturgune pribatua da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbararen ikuspegi zoragarriak ditu, Izarotik Oizera. Berezietan berezia den gune horretan Rober Garayk Basajauna (Bx4) sortu du, inguruan berak batu dituen askotariko landareak erabiliz. ArteBrutto Naturalis Begeto Mitikoak izeneko seriearen lehenengo pieza da eta inguruetan badira beste hainbat irudi, txikitxoagoak, hala nola, Numen harrapatua, Bihotzaren Kaiola eta Eukaliptus SkechBooks; horiez gain, hortxe dabiltza dantzan Ireltxo batzuk ere, hagin-sustraiez sortuak. Horiek guzti horiek talde berezia eratu dute, Urdaibaien hain present dagoen euskal mitologiaren nolabaiteko interpretazio lekua izan nahi duena.

Basajauna (Bx4) ez dator edonondik. Lianak, taketak, egurrak, enborrak, adaraxkak eta horrelako osagaietan gorpuztuz etorri da, sortzaileak osagaiok eukaliptu, sagarrondo, gurbitz, arte, pinu, urrets eta inguruko beste hainbat zuhaitz eta arbolatatik hartuta. Izan ere, egitura osoaren euskarri sendoena mertxikondo bizi baten enborra da. Zinez esan liteke gunearen eta irudien sorrera lekuan bertan lehendik ere izan diren gaien berrantolaketa hutsa izan dela, hots, betidanik hortxe egon den izaki mitologiko hori agerira ekarri duela artistak.

Basajauna (Bx4) 4,30 metro luze, 2,80 handi eta, ukalondoen artean, 3.50 metro zabal da. Jotzen zaion pisua 1.5000 bat kilokoa da. Basajaunak zangoekin huts-hutsik eusten dio eta, horietako bat mertxikondo bizia da. Bestela gorpuzkeraz dinamikoa da, sorburuan dituen zuhaitzak diren bezain; malgua, badaki eguraldi aldeketei eta urtaroen segidaren gorabeherei erantzuten. Basajaunaren patua deseginez joatea da, era organikoan deseginez hain zuzen, prozes horren buruan nora-eta ama izan duen basora itzultzeko.

Irudia iparraldetik dator, mazelan gora, han atzean itsasoa eta Izaro dituelarik. Nork daki ez ote datorren Sugaar hari ihes eginez; begien aurrean han urrunean Oiz ea Anboto ditu, hots, Mariren ohiko egoitzak. Sugaar horretaz landa, Urdaibaiko inguruotako leize, zulo, koba, erreka, osin eta halakoetan badira beste izaki batzuk, gure mundukoak erabat ez direnak.

Basajaunaren Ibilbidea

Basajaunaren Ibilbidea funtzio aniztun gune legez asmatua eta taxutua da. Beraz, askotariko jardueren

Page 19: Basajauna: Prentsa-txostena

lekutzat hartzen dute haren sortzaileek. Oraingoz hiru jarduera eskainiko dira, hirurak bisitaldi gidatuen erakoak:

Rober Garayk berak gidaturiko bisitaldiak, lanaren nondik norakoak azaltzeko. Epe ez oso luzearen buruan BI gunearen making off delakoa bilduko duen leku mugatu, itxi eta aterpetua izatea espero da. Horetan zirriborroak, argazkiak, bideoak eta Rober Garayren beste lanen laginak erakusteko asmoa dute. Bisiten egutegia:Martxoan: 24an (18:00etan), 26an (12:00etan); 28an (12:00etan), 30an, (18:00etan) 31n (12:00etan). Prezioa: Buruko 10 euro. Taldeko gutxienezkoa: 10 lagun.

Bisitaldi gidatuak Urdaibai On Kooperabitako kidea den Edorta Jimenez idazlearen eskutik: Euskal Mitologiaren sustraiak Urdaibai / Busturialdearen ingurumarian. Egutegia:Egunero, eguerdiko 12:00etan.Prezioa: Buruko 8 euro. Taldeko gutxienezkoa: 10

Ipuinkontalaritza eta perfomanceak BI gunearen inguruetan, Dorote Zobaranen ahotik. Egunero, 19:30etan. Buruko 5 euro. Taldeko gutxienezkoa, 15.

Sortzaileak

Rober Garay sortzailearen adierazpide ezagunenak komikigintza eta ilustrazioa badira ere, izatez artista multimedia da. Azken urteotan unibertso berrietan ikertzen dihardu, hala nola, landarezko eskulturan, petrohukismoan, LandArtean, arte basatian eta kriptozientziaren arloetan.

Doroteo Zobaran antzezlea eta tresna aniztuneko musikaria da. Ipuin kontalari dihardu Sukarrietan (Bizkaia), BBKren Haur-Egoitzan, Arte Drama Euskal Laborategiko (ADEL) kidea da eta hamarkada bi ditu eginak Euskal Herrian barrena bere ikuskizunak eta perfomanceak plazarik plaza erakusten. Busturian bizi da eta bera da BI gunearen jabea.

Edorta Jiménez euskal idazlea da eta 24 liburu ditu argitaraturik. Ia genero guztiak landu baditu ere, agian itsasoko gaien inguruko eleberriak dira gailenenak, horiek guztiak bertoko itsasoetan bizi izan diren jazoera historikoetan oinarrituak izanik. Hiru dira Rober Garayk marrazkiak dituzten Edorta Jimenezen argitalpenak: Urdaibaiko Ipuin eta Kondairak (Alfaguara / Zubia), Arrano Zauritua eta Canterburyko Paperen Misterioa (Euskeraz Berbetan Taldea / Bermeoko Udala).

Inaugurazioa

Basajaunaren Ibilbidearen inaugurazio-ekitaldia bihar, larunbata 23, izango da, 18:30etan. Igandean bertan jarriko da martxan bisita gidatuen zerbitzua. Erreserba aurretiaz egitea gomendatzen da. Beste egun eta orduren batean egiteko aukera badago, aurretiaz adostuz gero.

Bisitaldiak adosteko : Iñaki Markuerkiaga: Tf: 626 859 477 [email protected]

www.urdaibaion.com

Prentsa arduraduna: Karolina Almagia – [email protected] Tf. 616 84 14 77

Page 20: Basajauna: Prentsa-txostena

El artista Rober Garay crea una obra de Arte Bruto inspirada en la figura mitológica del Basajaun

La pieza es el eje de Basajaunaren Ibilbidea, un nuevo proyecto turístico-cultural ubicado en Busturia

El artista multidisciplinar Rober Garay y Urdaibai On, Cooperativa de Servicios Culturales y de Ocio, han puesto en marcha una nueva iniciativa artístico-turística en Urdaibai. Se trata de Basajaunaren Ibilbidea (BI), el Rincón del Bosque de Basajauna. Está ubicado en el municipio de Busturia y se plantea como un primer paso de cara a un proyecto de futuro más ambicioso, al que sus autores denominan Euskal Mitologiaren Ibilbidea Busturialdean, o Recorrido por la Mitología Vasca en Busturialdea.

Basajaunaren Ibilbidea es un espacio natural, privado, con espectaculares vistas sobre la Reserva de Urdaibai, desde Izaro hasta Oiz. En este enclave, Rober Garay ha generado la figura Basajauna (Bx4) a base exclusivamente de materia vegetal recogida en el entorno, primera de una serie que denomina Begeto Mitikoak ArteBrutto Naturalis. En el largo proceso de creación de esta pieza, el artista ha realizado otras pequeñas intervenciones en el paisaje, como el Númen Atrapado, Bihotzaren Kaiola (La Jaula del Corazón) o los Eukaliptus SketchBooks, y ha recibido la visita de otros seres mitológicos, los Ireltxo, que danzan misteriosamente esparcidos por el bosque y están hechos de raíces de boj. Todos ellos forman un conjunto que quiere ser un particular punto de interpretación de la Mitología Vasca, tan presente en el entorno de Urdaibai.

La obra Basajauna (Bx4) ha sido creada por Rober Garay a base de lianas, palos, troncos y corteza de eucalipto, manzano, madroño, encina, pino, avellano, hiedra y zarzaparrilla. Un albérchigo vivo sirve de principal apoyo a la estructura de esta pieza, cuya génesis no es sino la reorganización de los materiales circundantes, de tal modo que casi podría decirse que la criatura mitológica ya estaba ahí. El Basajauna (Bx4) mide unos 4,30 metros de largo, unos 2,80 de alto y tiene una anchura entre codos de unos 3.50 metros. Su peso estimado es de 1.500 kilos aproximadamente. Basajauna (Bx4) se apoya únicamente sobre sus piernas, su armazón es dinámico como los árboles de los que procede, flexible, responde a los cambios de tiempo y está destinado a desaparecer de manera orgánica, reintegrándose en el bosque del que ha surgido.

La figura de Basajauna (Bx4) asciende desde la ladera norte del bosque, dejando atrás el mar y la isla de Izaro, quizás huyendo de Sugaar, y mira hacia el monte Oiz y el Anboto, tradicionales moradas de la diosa Mari. Además del mismo Sugaar, lamias y otros seres mágicos abundan en los rios, arroyos, cuevas, simas y bosques del entorno de Urdaibai.

Basajaunaren Ibilbidea

Basajaunaren Ibilbidea se concibe como un espacio multifuncional, que podrá acoger diferentes

Page 21: Basajauna: Prentsa-txostena

actividades. En principio están previstas tres:

"Creación en el bosque". Visitas guiadas a cargo de Rober Garay para explicar el proceso de creación de la obra. En un plazo corto de tiempo se espera contar con un espacio cerrado y protegido que acoja el making off, con bocetos, fotografías y videos, y una exposición permanente de la obra de Rober Garay. Calendario de Marzo: Días 24 (18 h), 26 (12:00 h), 28 (12:00) y 31 (12:00). Precio por persona: 10 €. Mínimo de personas por grupo: 10.

"Mitologia Vasca en el contexto de Urdaibai / Busturialdea". Visitas guiadas por el escritor Edorta Jiménez, miembro de la cooperativa Urdaibai On, para poner en contexto el BI, ubicándolo tanto en el espacio físico de Urdaibai como dentro de la Mitologia Vasca. Todos los días, a las 12:00. Precio por persona: 8 €. Mínimo de personas por grupo: 10.

Cuentacuentos y performances en el entorno del BI, a cargo del narrador Doroteo Zobaran. Todos los días, a las 19:30. Precio por persona: 5 €. Mínimo de personas por grupo: 15.

Los autores

Rober Garay es un artista multimedia, aunque su facetas más conocida es la de autor de cómics e ilustrador. En los últimos años ha explorado otros universos, como la novela gráfica, los sketchbooks, la instalación, el surf & skateboard art, la paleoictiología, la escultura begetal, el petrohuequismo, el LandArt, el arte bruto y la criptociencia.

Doroteo Zobaran es actor y músico multi-instrumentista. Trabaja como cuentacuentos en la Colonia de la BBK, en Sukarrieta (Bizkaia), participa en Arte Drama Euskal Laborategia (ADEL) y lleva más de dos décadas recorriendo la geografía vasca con sus propios espectáculos y performances. Vive en Busturia y es el propietario del bosque BI.

Edorta Jiménez es escritor en euskara y tiene 24 libros publicados que abarcan todos los géneros, destacando sus novelas de tema marino, muchas de ellas basadas en hechos históricos acaecidos en la costa vasca. Ha editado tres libros con ilustraciones de Rober Garay: Urdaibaiko Ipuin eta Kondairak (Alfaguara / Zubia), Arrano Zairitua y Canterburyko Paperen Misterioa (Euskeraz Berbetan Taldea / Bermeoko Udala).

Inauguración

La inauguración de Basajaunaren Ibilbidea tendrá lugar mañana, sábado 23, a las 18:30., y al día siguiente se pondrá en marcha el servicio de visitas guiadas. Se recomienda reservar las visitas con antelación y también se puede acordar otro horario diferente al anunciado.

Para reservas e información: Iñaki Markuerkiaga Tf: 626 859 477 mail: [email protected]

www.urdaibaion.com

Responsable de Prensa: Karolina Almagia – [email protected] Tf. 616 84 14 77