5
GIDOIA 1. BASERRIKO ANIMALIAK 2. KATALOGAZIO-EZAUGARRIAK Tarteko maila erabili dugu gure objektu digitala eratzeko. Bakarkako edo taldeko lanean oinarrituta dago eta berariazko edukiak lantzen dira. Programa itxi bat da non multimediazko ariketen bitartez ikasleek baserriko animalien izenak, ezaugarriak eta hauetatik datozen produktuak ikasten duten. Tipologiari dagokionez, sekuentzia didaktiko bat da, objektu digitalean elkarrekin erlazionatuta dauden hainbat jarduera agertzen direlako eta jarduera hauek eduki multzo jakin bat irakastea dutelako helburu. Sekuentzia osatzen duten jardueren artean, ikasketa-jarduerak eta kontzeptu-mapa bat ere dago. Berez, esplorazio-jarduerak dira, gure helburua ikasleek haien inguruan dituzten objektuak ezagutzea delako. Jarduerak banaka edo talde txikitan egiteko daude pentsatuta edukiaren aldetik ez direlako oso zailak eta ikusteko ea nola moldatzen diren teknologia berri hauek erabiltzen. Formatu teknikoari dagokionez, jardueretan bideoak, argazkiak eta soinuak sartu ditugu. Beraz, argi dago multimedia erabili dugula. 3. TESTUINGURUAKETA Objektu digital hau lehenengo zikloko ikasleentzat prestatuta dago (gehienbat bigarren mailakoentzat). Objektu digital honen bitartez, ikasleek baserriko animaliei buruzko informazio gehiago jasoko dute. Baserriko animaliak direnak eta ez direnak bereizteko gai izango dira eta hauek gure eguneroko bizitzan duten garrantzia (elikagaiek adibidez) poliki-poliki konturatzen joango dira. Gainera, animalien izenak ingelesez ikasten hasiko dira eta guzti hau teknologia berriei esker.

Baserriko animaliak gidoia

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Baserriko animaliak gidoia

GIDOIA

1. BASERRIKO ANIMALIAK

2. KATALOGAZIO-EZAUGARRIAK

Tarteko maila erabili dugu gure objektu digitala eratzeko. Bakarkako edo

taldeko lanean oinarrituta dago eta berariazko edukiak lantzen dira. Programa

itxi bat da non multimediazko ariketen bitartez ikasleek baserriko animalien

izenak, ezaugarriak eta hauetatik datozen produktuak ikasten duten.

Tipologiari dagokionez, sekuentzia didaktiko bat da, objektu digitalean

elkarrekin erlazionatuta dauden hainbat jarduera agertzen direlako eta jarduera

hauek eduki multzo jakin bat irakastea dutelako helburu. Sekuentzia osatzen

duten jardueren artean, ikasketa-jarduerak eta kontzeptu-mapa bat ere dago.

Berez, esplorazio-jarduerak dira, gure helburua ikasleek haien inguruan

dituzten objektuak ezagutzea delako. Jarduerak banaka edo talde txikitan

egiteko daude pentsatuta edukiaren aldetik ez direlako oso zailak eta ikusteko

ea nola moldatzen diren teknologia berri hauek erabiltzen. Formatu teknikoari

dagokionez, jardueretan bideoak, argazkiak eta soinuak sartu ditugu. Beraz,

argi dago multimedia erabili dugula.

3. TESTUINGURUAKETA

Objektu digital hau lehenengo zikloko ikasleentzat prestatuta dago (gehienbat

bigarren mailakoentzat). Objektu digital honen bitartez, ikasleek baserriko

animaliei buruzko informazio gehiago jasoko dute. Baserriko animaliak direnak

eta ez direnak bereizteko gai izango dira eta hauek gure eguneroko bizitzan

duten garrantzia (elikagaiek adibidez) poliki-poliki konturatzen joango dira.

Gainera, animalien izenak ingelesez ikasten hasiko dira eta guzti hau

teknologia berriei esker.

Page 2: Baserriko animaliak gidoia

4. HELBURU DIDAKTIKOAK

Baserriko animalien izenak eta bizi diren ingurunea ezagutzen dituzte,

teknologia berriak eta lan teknikak erabiliz.

Animaliak identifikatu beraien ezaugarriak zehaztasunez aztertuz.

Gaiarekin lotutako ingelesezko hiztegia barneratzen dute, multimedia

erabiliz.

Gure elikadura eta osasunerako animalien garrantzia baloratzen dute,

animaliak eta hauek ekoizten dituzten elikagaiak lotuz.

Animalien soinuak identifikatu eta imitatu entzumena landuz.

Teknologia berrien inguruko interesa piztu ikaskideekin lankidetzan

arituz.

5. OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

Zientzia-, teknologia- eta osasun- kulturarako gaitasuna.

Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna.

Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

6. EDUKIAK

Animalien izenak.

Animalien sailkapena.

Haragijaleak.

Belarjaleak.

Orojaleak.

Obiparoak.

Bibiparoak

Ezaugarriak ikasita animaliak identifikatu.

Page 3: Baserriko animaliak gidoia

Animalien elikadura.

Ingeleseko hiztegia.

7. ORIENTAZIO METODOLOGIKOAK

1. Baserriaren deskribapena.

Lehenengo jarduera honetan baserria eta orokorrean bere historiari buruzko

azalpen laburra ematen da. Modu honetan, ikasleek informazio pixkat izango

dute.

2. Letra sopa.

Esaldi batzuen bitartez, ikasleek zein animaliaz hitz egiten ari den jakin behar

dute eta animaliaren izena letra sopan bilatu .

3. Izenak ingelesez.

Ariketa honetan, ikasleek bideo bat ikasten dute eta bertan zenbait animalien

izenak esaten dira ingelesez. Gainera, informazio taula bat dago izenen

itzulpenekin (euskera-ingelesa).

4. Bikoteak bilatu.

Aurreko jardueran agertzen den informazioa ondo barneratu duten jakiteko,

jolas honetan ingeleseko izena animaliaren argazkiarekin lotu behar dute.

5. Puzzlea osatu.

Baserriko animalien puzzle sinple bat osatuko dute.

6. Eskema.

Orrialde honetan, kontzeptu mapa bat agertzen da non animaliak sailkatzeko

modu desberdinak zehazten diren.

7. Haragijalearen definizioa.

Haragijaleei buruzko informazio laburra.

Page 4: Baserriko animaliak gidoia

8. Belarjalearen definizioa.

Belarjaleei buruzko informazio laburra.

9. Orojalearen definizioa.

Orojaleei buruzko informazio laburra.

10. Animaliak sailkatu.

Aurretik azaldutako informazioa erabiliz, animalia desberdinen irudiak dagokien

taulan (belarjalea edo orojalea) ipini.

11. Obiparoak eta bibiparoak informazioa.

Bi kontzeptuak definituta.

12. Animaliak sailkatu.

Aurretik azaldutako informazioa erabiliz, animalia desberdinak eskeman

(obiparoak edo bibiparoak) ipini.

13. Produktuak animaliekin lotu.

8. JARDUERA SEKUENTZIA ETA AZALPENA

1. Baserriaren deskribapena.

2. Letra sopa.

3. Izenak ingelesez.

4. Bikoteak bilatu.

5. Puzzlea osatu.

6. Eskema.

7. Haragijalearen definizioa.

8. Belarjalearen definizioa.

9. Orojalearen definizioa.

10. Animaliak sailkatu.

11. Obiparoak eta bibiparoak informazioa.

12. Animaliak sailkatu.

13. Produktuak animaliekin lotu.

Page 5: Baserriko animaliak gidoia

Jardueren ordena ematen ari ginen informazioaren arabera aukeratu dugu.

Zailtasuna, ez dauka ezer ikusirik.

9. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Banakako zein taldeko lanean parte hartzen du, kideak errespetatuz.

Ikasleak ikaskuntza trebetasunak garatzen ditu.

Ingurune naturaleko animali ezberdinak identifikatzen ditu, haien

ezaugarriak aztertuz.

Animaliak sailkatzen daki.

Animalien soinuak desberdintzen ditu.

Animalien izenak ezagutzen ditu bai euskaraz eta bai ingelesez.

Prestatutako jarduerak gogotsu egiten ditu.

Teknologia berriak modu egokian erabili ditu.

IKT-en bidez informazioa bereganatu du.