Bat. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan bildu du- · PDF fileXABIER MENDIGUREN 22 KULTURA Euskaraz bai’ adierazpena Karmel_261 25/3/08 09:20 Página 22. euskaraz bizi den

Embed Size (px)

Citation preview

  • KONTSEILUAREN LEHEN 10 URTEAK

    Euskararen normalizazioa helburu duen erakunde baten bi-zitzan 10 urte ez dira gehiegi, ezta gutxiegi ere. Hamar urtean,gaur egun, gauza asko gertatzen da eta Euskararen GizarteErakundeen Kontseiluan joandako hamar urteotan lortu direnhelburu nagusiak zenbatzeko bi eskuetako atzamar guztiak be-har ditugu. Has gaitezen urratsez urrats:

    Bat. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan bildu du-gu euskalgintzaren atal handi bat euskararen normalizazioanaurrera egiteko helburu konpartitu eta bakarrarekin. Euskara-ren unibertsoan, kokatu genuen, aho batez, lanerako planeta.

    1995. urtean, Egunkaria Sortzen elkarteak egindako bileranbilatu behar dira mugimendu honen erroak. Euskararen egoerazkezkaturik, euskalgintzako hainbat lagunek foro berriak sortubeharra ikusi zuten, iritziak elkarri azaldu eta gogoetarako topa-guneak atontzeko. Hainbat bilera eta mintegi egin ziren ondo-ren, ordura arte egindako diagnostikoa berretsi zutenak eta eus-kalgintzaren indarrak kohesionatu eta euskararen normalizazio-an jauzi kualitatiboa eragiteko erabateko adostasuna zegoen.

    Prozesu horren haritik, 1997. urteko martxoan, EuskararenUnibertsoa jardunaldiak egin ziren Donostian. Euskalgintzarieta euskal gizarte osoari egindako deiak 400 eragile ingururenerantzuna jaso zuen eta, bi egunez, euskararen egoerari buruz-ko eztabaida mamitsuak egin ziren. Hain zuzen ere, bertanhartu zuen behin-behineko talde eragileak Euskararen GizarteErakundeen Kontseilua sortzeko agindua.

    KULTURA18

    Karmel_261 25/3/08 09:20 Pgina 18

  • Beharrezko urratsak egin eta, 1997ko abenduaren 6an, Du-rangoko Historia Museoan sortu zen Kontseilua. Geroztik,apurka-apurka, Kontseilua handituz joan da.

    Kontseilu osatzen duten Euskararen Gizarte Erakundeen ordezkariak orain dela 10urte Durangon jarduna abian jartzen

    Bi. Bai Euskarari kanpainari amaiera aparta eman zitzaion,Euskal Herriko bost kirol estadio betez Bilbon, Iruean, Do-nostian, Miarritzen eta Gasteizen. 120.000 lagun baino gehiagobildu ziren guztira eta aldi berean.

    Hiru. Gizarte-eragileen babesa bilatu dugu, geure jardunaelkarlanean oinarrituz. Hori dela eta, hainbat herritako admi-nistrazioekin, erakundeekin, sindikatuekin, eragile-politikoekineta enpresa-elkarteekin lan egiten dugu.

    Lau. Euskal Herriko lurralde guztietako 120 herritara hedatudugu euskararen aldeko mezua Bai Euskarari Akordioa He-rrietan proiektuaren bidez. Horri esker, Tafalla, Amurrio, Uzta-ritze, Basauri edo Donostian lan egiten dugu, besteak beste.

    Bost. Lan-mundua euskalduntzeko tresna asmatu dugu: BaiEuskarari Ziurtagiria. Enpresek euskararen alde hartzen dituz-ten neurriak kreditatzeko sistema eta tresna sortu dugu.Proiektu berritzaile honek jada Euskal Herri osoko 1.500 en-presa baino gehiagotan eragiten du.

    KONTSEILUAREN LEHEN 10 URTEAK

    KULTURA 19

    Karmel_261 25/3/08 09:20 Pgina 19

  • 2007an Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria indartu, hobetueta hedatzeko Elkarte berri bat sortu zuen. Ondorioz, Ziurtagiria-ren kudeaketa beste entitate batzuekin elkarlanean garatzen da.Hain zuzen, hiru bazkide motak osatzen dute egungo Elkartea:

    1. Bazkide babesleek: Kontseilua osatzen duten kideek.

    2. Bazkide erabiltzaileek: Ziurtagiria duten entitateek.

    3. Bazkide laguntzaileek: Ziurtagiriaren sustapenean elkar-lanean aritu nahi duen edozein entitatek.

    Sei. Hizkuntza-eskubideak babesteko mekanismoa ereabian jarri dugu: Hizkuntz Eskubideen Behatokia, herritarrenekarpenekin zuzenean lan egiten duena, haien eskura jarritakoeuskararen telefonoaren bidez.

    Euskararen lurralde batzuetan hizkuntza-eskubideen berme-an atzera-pausoak ematen zirela eta beste batzuetan behar be-zalako aurrera-pausorik ez zegoela ohartu zen Kontseilua eta,beraz, egoeraren diagnosi objektiboa egingo zuen erakundeindependente baten beharraz jabetu zen.

    Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideezarduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo pu-blikoan zein pribatuan, babestera zuzentzen du bere jarduera.

    Behatokiak, horren aurrean,

    Euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak babestu eta de-fendatu ez ezik, urratzen direnean salatu ere egiten ditu.

    Euskal Herrian euskaraz mintzatzeko, administrazioarizuzendu eta administraziotik zerbitzuak hartzeko (osasu-na, hezkuntza, justizia, informazioa zein beste edozeinzerbitzu), bai eta orokorrean gizarteak eskaintzen dituenaukerak euskaraz baliatzeko euskal hiztunek dituztenaukerak bermatzea ere xede du.

    Euskararen telefonoa Behatokiaren zerbitzua da. Hizkun-tza-eskubideen urraketei konponbidea emateko tresna zuzeneta eraginkorra izan nahi duen zerbitzu hau Euskal Herriko

    XABIER MENDIGUREN

    KULTURA20

    Karmel_261 25/3/08 09:20 Pgina 20

  • edozein herritarren eta elkarteren eskura dago. Herritarrek he-larazitako informazioarekin Behatokiak urtero egoeraren diag-nosia egiten du, eta hori txosten batean jasotzen du.(www.euskararentelefonoa.com; 902 194 332)

    Zazpi. Gizartetik etengabeko laguntza jaso dugu; eta norba-nako askok euskararen aldeko konpromiso zehatzak hartu di-tuzte. Urtero kanpaina gisakoak egiten dira fakturak euskal-duntzea, euskara ikastea, euskarazko argitalpenetara harpide-tzea, euskal produktuak erostea eta abar proposatuz.Norbanakoen konpromiso horiek ezinbestekotzat jozen dituKontseiluak euskararen normalizazioan.

    Zortzi. Nazioarteko hainbat instituzio eta erakunderekinharremanetan gaude, eta hizkuntza gutxituei buruzko forougaritan izan gara. Estrasburgoko Parlamentuan, Bruselako ins-tituzioetan, Genevako Nazio Batuen erakundeetan eta abarre-tan. Bestalde, euskararen gisako hizkuntza gutxitu askotakoordezkariekin harreman iraunkorra dugu, esaterako, galego,kataluniar, galestar, bretoi, irlandar, okzitaniar, korsikar, saamieta abarrekin, bai eta Amerika, Asia eta Afrikako zenbait hiz-kuntza indigenaren ordezkariekin ere. Gainera ingelesezkoNewsletter bat hedatzen dugu bostehun helbide hautatu bainogehiagotara, maiztasunez, euskararen berri emanez.

    Bederatzi. Hizkuntza-politika eraginkorrak lortzeko eragite-lana burutu dugu EAEn, Nafarroan eta Iparraldean. Halaber,Euskal Herriko 66 udalerriren hizkuntza-politika neurtu dugunormalizazioan aurrera egiteko abiapuntua definituz, eta ildoberetik jarraituko dugu etorkizunean., azterketak egiten eta he-datzen eta Ordenantza eredugarriak Hegoalderako, eta Deli-bero eredugarriak Iparralderako proposatuz, Akordio Soziopo-litikoaren sinatzaile izan diren hamaika alderdi eta sindikatuenadostasunez landu direnak.

    Hamar. Eskarmentu hau guztia metatuta hamaika gauzagehiago badugu egiteko Eta gogotsu ekingo dio Kontseiluaketorkizunean ere euskararen normalizazioaren bideari. Ziur da-

    KONTSEILUAREN LEHEN 10 URTEAK

    KULTURA 21

    Karmel_261 25/3/08 09:20 Pgina 21

  • go Kontseilua, orain arte bezala, ez zaizkiola bidelagunak etalaguntzaileak faltako beste hamar urtetan ere lanean aritzeko,oraindik asko falta baita euskararen normalizaziorako.

    Bai euskararari-tik Euskaraz bai-ra eman nahi dugun jau-zia ere azalduko dugu, herriz herri zabalduko baitugu Euska-raz bai leloa. Euskaraz Bai zikloa hasi nahi dugu. Hamar ur-te pasa eta egin dugun lanaren ondoren, gero eta garbiagoikusten dugu euskarak aurrera egingo badu zerbait gehiagobehar duela, atxikimenduaz eta aldekotasunaz gainera, batezere euskarak behar duena ikasia eta erabilia izatea dela, hots,herritarrak Euskaraz bai esatea.

    Horregatik paratu du Kontseiluak, bere 10. Urteurrenean,Euskaraz bai adierazpena, euskararen egoeraren azterketaeta etorkizuneko erronkak azaltzen dituena, helburu jakin etazabalarekin: Euskararen normalizazioaren ahaleginean baterajarduteko gonbita luzatuko diegu gizarte-eragileei, erakundeeieta jendarteari, oro har. Orain Euskaraz bai adierazpena za-baltzen hasiko da Kontseilua, eragileen atxikimendua eskatuz,euskararen normalizazioaren erronka guztiona baita.

    Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta bertanizan dezakeen garapenaren baitan bakarrik ziurta daiteke berebiziraupena. Euskarak etorkizuna behar duelako, iraungo duenhizkuntza izatea nahi dugulako eta euskal herritar guztien hiz-kuntza izatea nahi dugulako, ezinbestekoa da euskararen gara-pena ziurtatzea.

    Zorionez, nahiz eta euskal jendartean osoki euskaraz bizi-tzeko aukerarik ez egon, gaur egun, neurri handi batean eus-karaz bizi den jendarte zabala dago. Euskalgintza bilgune da

    XABIER MENDIGUREN

    KULTURA22

    Euskaraz bai adierazpena

    Karmel_261 25/3/08 09:20 Pgina 22

  • euskaraz bizi den jendarte horrentzat. Hortaz, euskaraz bizi-tzea da gure aukera. Aukera hori hartu dugunontzat euskarazbizi ahal izateko baldintzak sortu nahi ditugu eta horretarakoari gara lanean euskalgintzan. Horregatik ere hizkuntzarentzatesparruak garatu eta zabaldu nahi ditugu; geure bizitza euska-raz normaltasunez egin ahal izateko.

    XXI. mendearen hasieran euskarak bizi duen egoeraren au-rrean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Batzar Na-gusiak oinarrizko irakurketa hau egin du, euskararen egungoegoeraz:

    - Egindako lanari esker euskal herritarren euskararen alde-ko jarrerak azken hamarkadetan bilakaera baikorra izanduela ukaezina da. Gehiengo zabalaren jarrera euskararenaldekoa da, euskararen zabalkundea eta normalizazioalortzearen aldekoa. Baina euskararen garapena nahi bainomantsoago ari da gertatzen.

    - Euskal Herriko biztanleen laurdena euskalduna da. Azkenhamarkadetan egindako ahaleginak euskaldunen kopuruahanditzea ekarri badu ere, handitze hori ez da izan euska-raren normalizazioa bermatzeko adinakoa.

    - Erabileran ere hazkundea gertatu den arren, egoera nor-malizatuak izango lukeen erabilera mailaren azpitik gaudeoraindik.

    - Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez da-go bermatuta, eta nabarmenak dira egunero sortzen direnezintasunak. Euska