Upload
others
View
8
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
3
Edukien aurkibidea
Gure iragana: Gizarte Ekintza Bizkaian 4
Abiapuntuko egoera: Oraina 6
Gizarte Ekintzaren ekarpen-eremuak 7
Gizarte Ekintzaren higiezinak 9
Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa 10
Misioa eta Ikuspegia 10
Balioak 11
Jarduera proiektatzeko zutabe estrategikoak 12
Ildo estrategikoak 14
Heldutasun Aktiboa 16
Kultura, Sormena eta Berrikuntza 18
Gaikuntza eta Enplegua Sustatzea 20
Mendekotasuna eta ezgaitasuna 22
Hirugarren Sektorea indartzea: Aliantza estrategikoak 24
Eraginkortasuna, hurbiltasuna eta ‘gizarte-errentagarritasuna’ 26
Familia eta haurrak 28
Argibideak eta harremanak 30
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Gure iragana: Gizarte Ekintza Bizkaian
4
BBKren Gizarte Ekintza: mende bat baino gehiagoko historia
BBKren Gizarte Ekintzaren ren historia luzea eta emankorra izan da, XX. mendearen hasieran sortu zenetik. Mende bat baino
gehiago Bizkaiko lurraldearen ongizate, gizarte-kohesio eta ekonomiaren hazkundearekin konprometituta.
BBK Gizarte Ekintza denbora honetan guztian Bilbao Bizkaia Kutxa aurrezki-kutxaren ‘gizarte-begirada’ izan da, eta kutxa hori
1990ean sortu zen Bilboko Udal Aurrezki Kutxak eta Bizkaiko Aurrezki Kutxak bat egin zutenean.
1998
Gazte Lanbidean Fundazioa sortzea
2003
BBK Solidarioa Fundazioa sortzea
1907
Gizarte Ekintza sortzea
1994
BBK Fundazioa sortzea
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Gure iragana: Gizarte Ekintza Bizkaian
5
2012
Akziodun nagusia
Kutxabanken
2014
Banku Fundazio bihurtzea
2006 - 2010
OLA Zentroaren orientabide berria, Adimen Urritasuna duten Pertsonen
Arreta Integralerako Zentro gisa.
Hainbat gizarte-programa, balio handikoak eta erabiltzaileek, herri-erakundeek, hirugarren sektoreko erakundeek eta, oro har, Bizkaiko gizarteak oso aintzat hartuak.
Lurraldeko eta gizarte-erakundeen ehuna osatzen duten eragileen gizarte- eta kultura-jardueren esperientzia eta ezagutza sakona.
Bizkaiko gizarte- eta kultura-eragileekin sorturiko lankidetza- eta harreman-sareak.
Gizarte-ekintza Bizkaiko gizarte-jardueraren bihotzean dago, eta bere ‘antena’ hedatzen du premiak antzemateko, bera ere izan delarik gizarte- eta kultura-eremuan jazotako berrikuntzaren eragile eta egile.
Gizarte Ekintza iraganeko ondare handi bilakatu da, eta babestu eta sendotzea dagokigu balioa ematen jarrai dezan, eta Bizkaiko gizarte-jardueraren bihotzaren funtsezko osagai izaten segi dezan. BBK da:
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Abiapuntuko egoera: Oraina
6
Abiapuntuko egoera: Oraina
Oraina eraldaketa sakonak markatzen du ingurune eta testuinguruaren aldetik:
2011ko irailaren 16an, BBKren Batzar Bereziak Kutxabank Bankuaren sorrera onartu zuen, eta horren bidez egiten du bere finantza-jarduera 2012ko urtarrilaren 1etik. Kutxabankeko akzioen %57 ditu BBK-k.
BBK Banku Fundazio bihurtu zen 2014ko azaroaren 24an. Ondorioz, funts propioen kudeatzaile bihurtu zen, bere ondarea erantzukizunez administratzen duena. Bere izateko arrazoi nagusia Gizarte Ekintza da.
INGURUNEA TESTUINGURUA Azken hamarkada hauetako ekonomia-
krisialdirik handienetako bat.
Aurrekontu-murrizketa handia 2010ean.
Aurrekontu-zurruntasun maila handia, maniobra-marjina mugatuarekin jarduera
epe laburrean berrorientatzeko.
Gaur egun BBKren Gizarte Ekintzak honako jarduera-ildo hauek ditu:
Gizarte Finantzaketa Familia eta haurrak Gazteak
Pertsona Nagusiak Irabazi asmorik gabeko erakundeak Mendekotasuna eta ezgaitasuna
Kultura eta sormena Ingurunea eta ingurumena Esku-hartzeko beste eremu batzuk
Finantzaketa gizarteratu eta laneratzeko tresna gisa, gazte ekintzaileei, gizarte-
erakundeei eta gizarteratzeko eta gizarte- ekonomiako enpresei laguntzeko.
Hezkuntza-programak, lana eta familia bateragarri egitera bideratutako zerbitzuak, balioetan heztea, aisialdiko jarduerak, etab.
Talentua garatzeko eta lan-merkatuan sartzeko bultzada, gaikuntza, lan-praktika, prestakuntza- beka, autoenpleguko proiektuentzako laguntza
eta antzeko programen bidez.
Aisialdi, prestakuntza, gizartean parte-hartze, prebentzio eta osasunera bideratutako
gizarte- eta kultura-jarduerak.
Hainbat eremutatik laguntza ematea hirugarren eta laugarren sektoreari, gizarte-
eragin handiko proiektuak garatzen dituzten neurrian.
Ezgaitasun fisiko, psikiko edo intelektuala duten pertsonentzat laguntza-programak,
baita ere zaintzen dituztenentzat eta horien familientzat.
Museoak, antzerkia, musika, hitzaldiak… BBK sala.
Garapen iraunkorreko eta ingurunea zaintzeko proiektuak.
Garapen, gizarte-bazterketa, etxebizitza eta abarretarako laguntza.
2014 Gastu erreala ggb % 2014 Aurrek. Gastua ggb %
Heldutasun Aktiboa
Kultura, Sormena eta Berrikuntza
Gaikuntza eta Enplegua Sustatzea
Mendekotasuna eta Ezgaitasuna
3. Sektorea indartzea: Aliantza estrategikoak
Eraginkortasuna, hurbiltasuna eta ‘gizarte-errentagarritasuna’
Familia eta haurrak
Ez dago egozterik ildo jakin bati
16%
21%
8%10%
5%4%
37%
15,24%
19,27%
10,05%7,59%
7,41%
6,13%
33,27%
1,05%
2014 Sarrerak ggb %
24,01%
45,76%
23,67%
1,11%
1,49%
0%
0%
0%
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Abiapuntuko egoera: Oraina
7
Gizarte Ekintzaren jarduera-eremuak
Ondorengo grafikoetan aurrekontuaren banaketa adierazten da jarduera-eremuen arabera, 2014. urteko benetako gastua eta diru-sarrerak
*Gastu erreala 2014
*Sarrerak 2014 *Gastu garbiaAutofinantzaketa
(%)
Heldutasun Aktiboa 5.088 934 4.154 18,36%
Kultura, Sormena eta Berrikuntza 6.432 1.780 4.652 27,67%
Gaikuntza eta Enplegua Sustatzea 3.355 0 3.355 0,00%
Mendekotasuna eta Ezgaitasuna 2.532 58 2.474 2,29%
3. Sektorea indartzea 2.046 0 2.046 0,00%
Eraginkortasuna, hurbiltasuna eta ‘gizarte-errentagarritasuna’
2.472 0 2.472 0,00%
Familia eta haurrak 11.106 1.075 10.031 9,68%
Ez dago egozterik ildo jakin bati 349 43 306 12,32%
GUZTIRA 33.381 3.890 29.491 100%
*Milaka euroko kantitateetan
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Abiapuntuko egoera: Oraina
8
Ondorengo taulan datu ekonomikoak balio absolutuetan daude, aurrez identifikaturiko eremuetako bakoitzari atxikita:
BBKren Gizarte Ekintzak gutxi gorabehera 32 milioi euroko gastua egin zuen guztira
2014. urtean
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Abiapuntuko egoera: Oraina
9
Gizarte Ekintzak bere eta beste batzuen higiezin asko ditu bere jarduera garatzeko. Ondoren, taula bat dago higiezinen kopuru eta banaketarekin,
atxikita dauden eremuaren arabera.
Gizarte Ekintzaren higiezinak
0Gizarte-finantzaketa
3Gazteak
5Irabazi asmorik gabeko erakundeak
2Lehen sektorea eta ingurumena
8Kultura eta sormena
17Familia eta haurrak
16Mendekotasuna eta ezgaitasuna
20Esku-hartzeko beste eremu batzuk
47Pertsona nagusiak
118GUZTIRA
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
10
Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
Misioa
Bizkaian ekonomia garatzen eta gizartea kohesionatzen laguntzeko lan egiten dugu, beste pertsona, talde eta erakunde batzuekin elkarlanean,
balioak eta helburuak partekatzen ditugun neurrian.
Ikuspegia
Euskal Herriko, eta proportzioan Estatuko, Gizarte Ekintzarik garrantzitsuena izaten jarraitu gura dugu, eta marka-nortasuna sendotu, zehazturiko bost balioei atxikita.
10
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
11
Gizarte-ekarpen garrantzitsua egitera zuzendua, trakzio eta lider lana eginez. Erronka honek ikuspegia izatea eskatzen du, eta gure jardueraren helburu den gizarteari lotuta egotea. Beste eragile batzuekin partekaturiko ikuspegia sortzera eta pertsona, lantalde eta erakundeengandik hurbil egotera konprometitzen gara.
Sormena eta berrikuntza aukeratzen dituena, proiektu guztiak aldaketetara ondo-ondo egokitzea bermatuko duen osagai batez hornitzeko funtsezko gaitasun eta trebetasun gisa, munduko joeren adibide bihurtuz gizarte, kultura, enpresa eta hezkuntza arloko berrikuntzan.
Sareko lanaren eta eragile publiko nahiz pribatuen arteko lankidetzaren alde apustu egiten duena. Gure gizarte-proiektuen garrantzia eta ahalmena beste batzuekin lankidetzan jarduteko gai garen neurrian hazten dira. Gizarte-sistemako pieza garrantzitsu izan nahi dugu, geu bakarrik edo beste batzuekin elkarlanean lider izan, betiere premien eta gure ekarpen-gaitasunaren arabera. Gure helburua da enpresekiko eta GEK (RSC) politikekiko lankidetza sartzea, horrek lankidetza-ikuspegia eremu pribatura ere irekitzea ahalbidetuko digularik.
Konprometitua garapen iraunkorrarekin, gaur egungo gizarte eta ingurumen- premiak asetzen dituena baina etorkizuna arriskuan jarri gabe, eta beren kabuz funtzionatzeko gai diren proiektuetan oinarrituta dago, BBKren baliabideetara jo beharrik gabe. Proiektu bakoitzaren iraunkortasunak gizarte-ekintza malguagoa emango digu emaitza gisa, erraz egokitzeko eta geroz eta egonkortasun gutxiagoko ingurune eta testuinguruari erantzuteko gaitasunarekin.
Gizartearekiko konpromiso hau guztia profesionaltasun, eraginkortasun eta gardentasunaren aldeko hautu irmoari lotuta dago. Gure konpromisoa izango da gure proiektuetan egindako inbertsioak ahalik eta gizarte-errentagarritasunik handiena izan dezan, eta horretarako ahalik eta eraginkortasunik handienaz kudeatu behar dugu inbertituriko euro bakoitza. Uste sendoa dugu Fundazioaren finantza-kaudimena bermerik onena dela gizarte-ekintza indartsua eta etorkizun handikoa izateko.
Balioak
Zenbait baliorengatik bereiziko den Gizarte Ekintza gura dugu, bultzatzen ditugun eta parte hartzen dugun egitasmo guztietan
agertu beharrekoak, eta BBK gizartean “egoteko era” bat adierazi eta marka-nortasuna ere sendotuko dutenak:
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Gure iragana: Gizarte Ekintza Bizkaian
12
Bere jardueraren eremuan, Gizarte Ekintzak…
Gizarte-ekarpen garrantzitsua
Hazkundea, enplegua eta
iraunkortasuna
Sormena eta berrikuntza Lankidetza
Trakzio- eta lidergo- gaitasunarekin
Ekonomiaren hazkundea, enplegua eta gizarte-kohesioa
sustatuko ditu
Proiektuak joera berrietara egokitzeko gaitasuna
Lana beste eragile batzuekin sarean
Bere jarduera proiektatzeko zutabeak
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Gure iragana: Gizarte Ekintza Bizkaian
13
Barne-mailan, Gizarte Ekintzak…
Prudente
Máxima rentabilidad de los proyectos
Bere jarduera proiektatzeko zutabeak
Profesionaltasuna
Zorroztasuna eta konpromiso profesionala izango ditu ezaugarri
Iraunkortasuna
Gizarte- eta ingurumen- premiei erantzutea
etorkizuna hipotekatu gabe
Zuhurra
Proiektuen ahalik eta errentagarritasunik handiena
Apalankatu gabea
Finantza-kaudimena, Gizarte Ekintza indartsuaren berme
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
14
Heldutasun AktiboaZerbitzu-eskaintza berria, integrala eta 60 urtez gorako pertsonen premietara egokitua, berauen bizi-ziklo osoan.
Kultura, Sormena eta BerrikuntzaKultura bultzatzea, ez bakarrik gizarte- kohesiorako faktore gisa, baita ere jarduera ekonomikoa sortzeko funtsezko aktibo legez.
Gaikuntza eta Enplegua SustatzeaEnplegua sortzen laguntzea, gazteak gaituz eta talentua prestatuz, baita lurralderako estrategikoak diren arlo ekonomikoak eta ekinbide berriak babestuz ere.
Ildo estrategikoakBBK Banku Fundazioaren 2016-2020 Plan Estrategikoa bere Gizarte Ekintzari dagokionez ondorengo 7 ildo estrategiko hauetan oinarritzen da:
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
15
Mendekotasuna eta ezgaitasunaMendekotasunaren eta ezgaitasunaren eremuan laguntzea proiektuak garatuz beste batzuekin lankidetzan, enplegagarritasuna sustatu eta eragin ekonomikoa sortzeko.
Hirugarren Sektorea indartzea: Aliantza estrategikoakHirugarren Sektorea indartzea erakundeekin eta beste eragile batzuekin aliantza estrategikoak, lankidetza eta elkarlana garatuz.
Eraginkortasuna, hurbiltasuna eta ‘gizarte-errentagarritasuna’Gizarte Ekintzaren kudeaketa optimizatzea eraginkortasun handiagoa lortzeko eta kalitatezko zerbitzua emateko, horrela xede edo target diren kolektiboen premia eta itxaropenei egoki erantzuteko.
Familia eta haurrakIldo estrategiko honi atxikitako programak eta proiektuak zeharka beste jarduera-ildo batzuetan integratuz joatea espero da 2020ko horizontean.
16
Heldutasun AktiboaGizarte Ekintzak apustu berria egingo du zerbitzu-eskaintza integrala eta 60 urtez gorako pertsonen premietara egokitua eskaintzeko, berauen bizi-ziklo osoan.
Horretarako, Gizarte Ekintzak berriz definitu behar du bere zerbitzu-zorroa, ohiko erabiltzaileengana ez ezik, 60 urtez
gorako pertsona nagusien kolektibo zabalagora ere hedatuz. Horregatik, jardueren edukia ardatz honetan zerbitzu-zorro integral bat zehaztera bideratuko da, jendearen premietara
egokitua 60 urtetik aurrerako zahartze-prozesuan.
Gizarte Ekintzak heldutasun aktiboaren alde egiten du,
etorkizuneko lan-eremu gisa.
ERRETIRATUAK PERTSOnA nAGUSIAK
AURRETIK ERRETIRATUAK
MEndEKOTASUnA dUTEnAK
16
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
17
Pertsona nagusien bizi-premietara zuzendua.
Prestakuntza-eskaintza espezializatuan pentsatuz.
Aholkularitza eta informazioa intereseko gaiei buruz 60 urtez gorako pertsona nagusientzat.
Pertsona nagusientzako berak duen zentro-sarearen babesarekin.
Zerbitzu-eskaintza integral eta banan-banakoak honako ezaugarri hauek izango ditu:
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
Kultura, Sormena eta BerrikuntzaGizarte Ekintzak kultura bultzatuko du, ez bakarrik gizarte-kohesiorako faktore gisa, baita jarduera ekonomikoa sortzeko funtsezko aktibo legez.
Gizarte Ekintzak kulturaren, sormenaren eta berrikuntzaren alde egiten du, bere arreta ekonomiaren garapenean eta enpleguaren
sortze eta mantentzean gehien eragiten duten proiektuetara bideratuz.
1818
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
19
Kultura, Sormena eta Berrikuntza
Kulturaren eremuko jarduera-ildo eta proiektu ‘tradizionalak’ berrikustea, honako ikuspegi hauek kontuan izanda:
Gizarte Ekintzak efizientzia eta eraginkortasun handiagoa bilatuko ditu eta kasu bakoitzean dagokion ahalegin-maila balioetsiko du. Lankidetzako proiektu edo ekinbideetan, beren ibilbideagatik autofinantzatzeko gaitasun handiagoa dutenetan, berrikusi egingo da erabiltzen den aurrekontua
Gizarte Ekintzak lehentasuna emango die kultura, sormen eta berrikuntza eremuko proiektuei, ekonomia bultzatzeko eta enplegua sustatzeko diren neurrian. Gizarte Ekintzatik proiektuen edo ekinbide historikoen interesa balioetsiko da, ekonomian trakziorako eta enplegua sortu eta mantentzeko duten gaitasuna kontuan izanda.
Gizarte Ekintzak proiektu sortzaile eta berritzaile berriak identifikatuko ditu kulturaren eremuan. Proiektu hauek bat etorri behar dute BBKren Gizarte Ekintza berriaren balioekin, Bizkaian ekonomian eta enpleguan eragiteko gaitasuna izan eta kulturaren eremuan erreferente izan behar dute.
Eremu honetan, Gizarte Ekintzak bi lan-ildo nagusitan jardungo du:
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
20
Gaikuntza eta Enplegua SustatzeaGizarte Ekintzak enplegua sortzen lagunduko du, gazteak gaituz eta talentua prestatuz, baita ere Bizkaian estrategikoak diren arlo ekonomikoak eta ekinbide berriak babestuz.
Helburu nagusia da gazteei erantzun globala ematea gaur egun dituzten premien aurrean, eta talentu adituaren prestakuntza, gaikuntza
eta garapena erraztea, lan-merkatuan sartzen laguntzeko.
Etorkizunera begira Gizarte Ekintzaren apustu estrategikoa mantentzen da lehen sektorearen alde, aukera irekiz baita ere produktu autoktonoekin loturiko sektore berriekin lankidetzan
aritzeko eta berrikuntzaren eta teknologia berrien garapenerako
20
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
21
Gaikuntza eta Enplegua Sustatzea
1. Prestakuntza eta gazteria: Ardatz honetako jarduerek apustu garrantzitsua adierazten dute prestakuntzaren eta gazteriaren eremuan orientabide/aholkularitzako programarekin eta ezagutza eta ospea duten bekekin.
2. Ekintzailetza: Inbertsioa ideia berrietan eta proiektu estrategikoetan ekintzailetzaren eremuan, beste erakunde batzuekin lankidetzan, ahaleginak elkartu eta lehentasunak partekatzeko.
3. Lehen sektorea: Gizarte Ekintzak Bizkaiko sektore tradizionalei, adibidez lehen sektoreari, eskaini izan dien laguntzak jarraipena izango du, eta orain arte bete den bideratzaile-lana mantentzearen alde egingo da, baina sektorearen berrikuntzari lotutako beste eragile batzuen parte-hartzea ere bultzatuko da.
Gizarte Ekintzak hiru aldetatik lan egiten du enpleguaren arloan:
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
22
Mendekotasuna eta ezgaitasunaGizarte Ekintzak bere laguntza sendotuko du mendekotasun eta ezgaitasunaren eremuan beste batzuekin lankidetzan proiektuak garatzeko.
Gizarte Ekintzak lanean jarraituko du mendekotasunaren eta ezgaitasunaren eremuan, OLA zentroa erreferente dela;
zehar-proiektuak identifikatuko ditu enplegagarritasuna sustatzeko, eta ezgaituen eta hauen senitartekoen eta
zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko laguntza emateko.
22
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
23
Mendekotasuna eta ezgaitasuna
1. Ezgaitasunari laguntzeko ekinbideak garatzen sakonduko da, egungo zentroak eta programak mantenduz adimen-urritasun, psikiko edo sentsoriala dutenei eta horien senitarteko eta zaintzaileei lagundu ahal izateko
2. Mendekotasuna duten pertsona nagusiei (batez ere egoitzen bidez) laguntzeko proiektuak mantentzea, baita beste kolektibo ahul batzuentzat (gaixotasun arraroak, buru-gaixotasunak eta abar dituztenentzat) konponbideak identifikatzera zuzendutako proiektuak ere.
3. Proiektuen araberako lan-ikuspegi berria mendekotasun eta ezgaitasunaren eremuan. Proiektuak identifikatuko dira mendekotasun eta ezgaitasunaren eremuan, zeharka enplegua sortzen eta jarduera ekonomikoa sustatzen lagundu dezaten.
Lan-ildo nagusiak:
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
Hirugarren Sektorea indartzea: Aliantza estrategikoakGizarte Ekintzak Hirugarren Sektorea indartuko du erakundeekin eta beste eragile batzuekin aliantza estrategiko, lankidetza eta elkarlanaren bidez.
Gizarte Ekintzak Hirugarren Sektorearen azterketa sakona egingo du aliatuak bilatu eta proiektuak zehazteko xedearekin
helburu komunetan oinarrituta, BBK-k egindako ahalegina ezagutzaren eta ikusgaitasunaren aldetik epe luzera errentagarri
bihurtzeko moduan.
Era berean, bere “babesa” egikaritzea bilatuko du, azken urteetan berari lotuta izan diren erakundeen kudeaketan sakontzen
eta hobetzen aurrera egiteko.
24
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
25
Hirugarren Sektorea indartzea: Aliantza estrategikoak
1. Hirugarren Sektorearekin aliantza estrategiko eta lankidetzarako eredua zehaztuko da, funtsezko lankidetza-eragileak identifikatuz.
2. Hirugarren Sektorearekin gaur egun dauden lankidetzak berrikusi eta berregituratuko dira. Hirugarren Sektorearekiko proiektu estrategikoak bultzatzeko irizpideak aldatuko dira, lortu nahi diren helburuak gauzatzen eta Gizarte Ekintzaren kokapena hobetzen lagunduko dutenak.
3. Hirugarren Sektoreko erakundeei laguntzeko eremuak berriz definituko dira, ahaleginak barreiatzea saihestuko duen espezializazio-estrategiaren bidez.
Jarduera-ildo nagusiak:
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
26
Eraginkortasuna, hurbiltasuna eta ‘gizarte-errentagarritasuna’Gizarte Ekintzak kudeaketaren optimizazioa planteatzen du gerorako, eraginkortasun handiagoa lortzeko, xede-publikoaren premia eta itxaropenei erantzungo dien kalitatezko zerbitzua emateko, kudeaketan gardentasuna sustatuz.
Gizarte Ekintzak funtzionamendua optimizatuko du eraginkortasun handiagoa lortzeko helburuaz. Iraunkortasuna
bermatuko dioten antolaketaz, politikez, prozedurez, pertsonez eta sistemez hornituko da.
Gizarte Ekintzak barneko eraldaketa-prozesu honi ekingo dio, zerbitzuaren kalitatea bermatuz eta dauden gizarte-premiei
beharrezko estaldura emanez.
26
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
27
Eraginkortasuna, hurbiltasuna eta ‘gizarte-errentagarritasuna’
1. Kudeaketa, eragiketa eta laguntza mailako premiak berrikustea, horiek asetzeko beharrezko baliabidez hornitzea, organigrama berriaren definizioa.
2. BBK proiekzio publiko eta gizarte-aitortza handiagoz hornitzea; markaren izen ona indartzea.
3. Barne-komunikazioa sendotzea, ezarri beharreko aldaketa posibleen antolaketa eta kudeaketa, elementu kritikotzat hartuta Gizarte Ekintzako langileen gaikuntza, prestakuntza eta birziklatzea.
4. Sinergiak sortzea Kutxabankekin.
Gizarte Ekintzaren jarduera nagusiak:
Gizarte Ekintza beharrezko baliabidez eta bitartekoz hornituko da ardatz estrategikoen hedapena bermatzeko, iraunkortasun, kalitate, hurbiltasun, profesionaltasun, eraginkortasun eta gardentasun parametroetan oinarrituta. Betiere gizarte-errentagarritasunaren horizontean arreta jarrita.
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
28
Familia eta haurrakIldo estrategiko honi atxikitako programak eta proiektuak zeharka beste jarduera-ildo batzuetan integratuz joatea espero da 2020ko horizontean.
Arlo honek erakundearen beraren jatorrietan ditu bere erroak duela mende bat baino gehiagotik. 1925. urtean,
Bilboko Udal Aurrezki Kutxak, BBKren aurrekoak, Sukarrietako instalazioak ireki zituen ume edo haurrei laguntzeko programa
hartzeko. Zentzu honetan BBK-k programa-multzo garrantzitsua du hainbat mailatan: lana eta familia bateragarri egiteko zerbitzuak (haur-eskolen sarea), hezkuntza-sistema formalari laguntzeko
programak, etab.
28
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
29
Familia eta haurrak
Ildo estrategiko honi atxikitako programak eta proiektuak zeharka beste jarduera-ildo
batzuetan integratuz joatea espero da 2020ko horizontean.
Heldutasun Aktiboa
Kultura, Sormena eta Berrikuntza
Gaikuntza eta Enpleguaren Sorkuntza
Mendekotasuna eta ezgaitasuna
Hirugarren Sektorea sendotzea: Aliantza estrategikoak
Eraginkortasuna, hurbiltasuna eta ‘gizarte- errentagarritasuna’
Familia eta haurrak
2016 2020
BBK Banku Fundazioaren Gizarte Ekintzaren Plan Estrategikoa Etorkizuna: gure enuntziatu estrategikoa
30
Edozein kontsulta edo iradokizun egin gura badiguzu, pozik eskainiko dizugu gure arreta:
www.bbk.eus
+34 944 017 000
Astelehena – ostirala: 9:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00
Argibideak eta harremanak