Upload
others
View
1
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
OSALANLaneko Segurtasun etaOsasunerako Euskal Erakundea
Erakunde autonomiaduna
BERARIAZKOOSASUN-ZAINKETARAKOPROTOKOLOAK
Hipersentikortasun bidezkopneumonitisa edo kanpotikoalbeolitis alergikoa
LAN-OSASUNA
Instituto Vasco de Seguridady Salud Laborales
BERARIAZKOOSASUN-ZAINKETARAKOPROTOKOLOAK
Hipersentikortasun bidezkopneumonitisa edo kanpotikoalbeolitis alergikoa
LAN-OSASUNALAN-OSASUNA
PROTOCOLOS DE VIGILANCIASANITARIA ESPECIFICA
Neumonitis porhipersensibilidad o alveolitisalérgica extrínsecaSALUD LABORAL
NEUMONITIS 7/3/02 17:43 Página 1
LAN-OSASUNA
BERARIAZKO OSASUN-ZAINKETARAKO PROTOKOLOAK
Hipersentikortasunbidezko pneumonitisa
edo kanpotikoalbeolitis alergikoa
Erakunde autonomiaduna
OSALANLaneko Segurtasuna eta Osasunerako Euskal Erakundea
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página III
PROTOKOLAREN KOORDINAZIOA:
Nafarroako Gobernuko Osasun Saila.Lan-Osasunerako Nafar Institutua.
EGILEAK:
Elena Ordoqui García. Alergologoa. NORLABOR. Iruñea.Marta Orta Martiartu. Alergologoa. NORLABOR. Iruñea.José Luis Lazcoz Rojas. Higiene Industrial. NORLABOR. Iruñea.
NORLABOR garapen-taldeak lagunduta eta Mutua Navarrarekin elkarlanean.
OSASUN PUBLIKOKO BATZORDEKO LAN-OSASUNERAKO LANTALDEA, OSASUN-SISTEMANAZIONALEKO LURRALDEZ GAINDIKO KONTSEILUKOA:
Montserrat García Gómez. Osasun eta Kontsumo Ministerioa. Madril.Félix Robledo Muga. Osasunaren Institutu Nazionala. Madril. José Antonio del Ama Manzano. Osasun Kontseilaritza. Gaztela-Mantxa.Liliana Artieda Pellejero. Lan Osasunerako Nafar Institutua. Nafarroa.Francisco Camino Durán. Osasun Kontseilaritza. Andaluzia.Rosa Maria Campos Acedo. Gizarte Ongizate Kontseilaritza. Extremadura.Rosario Castañeda López. Osasun Kontseilaritza. Madril.Juan Carlos Coto Fernández. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. EAE.Isabel Enseñat Antolí. Osasun eta Kontsumo Kontseilaritza. Balear Uharteak.Eduardo Estaún Blasco. Osasun eta Kontsumo Kontseilaritza. Kanariar Uharteak.Valentín Esteban Buedo. Osasun Kontseilaritza. Valentzia.María Teresa Fernández Calvo. Osasun eta Gizarte Ongizate Kontseilaritza. Gaztela eta Leon.Fernando Galvañ Olivares. Osasun eta Gizarte Politika Kontseilaritza. Murtzia.Mariano Gallo Fernández. Lan Osasunerako Nafar Institutua. Nafarroa.Francisco Javier Sevilla Lamana. Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Kontseilaritza. Errioxa. Isabel González García. Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Kontseilaritza. Galizia.Asunción Guzmán Fernández. Osasunaren eta Osasun Zerbitzuen Kontseilaritza. Asturias.Nieves Martínez Arguisuelas. Osasun, Gizarte Ongizate eta Lan Kontseilaritza. Aragoi.M.ª Pilar Sánchez Fabo. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. EAE. José Luis Taberner Zaragoza. Osasun eta Gizarte Segurantza Saila. Katalunia.
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página IV
AURKEZPENA
«Berariazko osasun-zainketarako protokoloak» sailaren barruan,duela urte batzuk hasitako lanaren jarraipen modura, liburuki berri hauaurkeztu da Estatuko Osasun Sistemaren Lurraldearteko KontseiluarenOsasun Publikoko Batzordearen baitan dagoen Lan-Osasunari buruzkoLan-taldeak burututako lanaren emaitza izanik.
Horrek, aurrekoek bezala, lan-osasuneko profesionalei, erizaineibereziki, ekintzazko jarraibideak eman nahi dizkie, horrela, langileenosasunaren berariazko osasun-zaintzarako protokolo horietan deskri-batutako irizpideak modu uniformean eta eraginkorrean aplika dai-tezen.
Protokolo-sail hori egiteko, autonomia-erkidegoetako ordezkariekkoordinatutako hainbat lan-talde eratu dira. Ondoren, gizarte-eragileei(CEOE, CEPYME, UGT, CCOO eta AMAT) eta zientzia-sozietateei(SEMST, SEEMT, AEETSL, SESPAS, SEE, SEMPSP eta SEMPSPH)eskatu zaie aholkua protokoloen edukia aberastuz.
Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko 31/95 Legeak eta hori garat-zeko Aurrezaintzako Zerbitzuei buruzko 39/97 Errege Dekretuak langileguztien osasun-egoera aldian-aldian zaintzeko eskubidea bermatzendute lanpostuek dakartzaten arriskuen arabera. Zaintza hori lana utzi os-tean ere gauzatuko da beharrezkoa denean.
«Hipersentikortasun bidezko pneumonitisa edo kanpotiko albe-olitis alergikoa jasaten duten langileen berariazko osasun-zaintza»-rako protokoloaren helburu nagusia, langileen osasun-zaintzan eragime-na bermatzeko tresna eraginkor eta erabilgarria izatea da. Moduhorretara, emaitzarik onenak lortu nahi ditu laneko arriskuak aurrezzaintzeko orduan, bai era bereko informazioa erabili, zein lanbide-eskar-mentua eta gure esku dauden metodo zientifiko onenak oinarritzat hartu
V
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página V
dituen aldetik. Aurrezaintzako zerbitzuek protokoloa aplikatzerakoan, ja-rraikako ebaluazioa egingo da haren gainean, aldaketa tekniko edo zien-tifikoei egokitzeko, eta eguneratua izan dadin.
Ez ditut lerro hauek amaitu nahi eskerrik eman gabe, egileei, tekni-kariei, aholkulariei, gizarte-eragileei eta sozietate zientifiko partehart-zaileei orain aurkeztu den dokumentua gauzatzeko egindako ahalegi-nagatik.
JUAN CARLOS COTO FERNÁNDEZ
OSLANeko Zuzendari Nagusia
VI
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página VI
AURKIBIDEA
1. APLIKAZIO-IRIZPIDEAK . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1
2. ARAZOAREN DESKRIBAPENA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2
2.1. Definizioak eta kontzeptuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22.2. Sorburuak eta erabilerak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 32.3. Jarduera-mekanismoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 52.4. Osasunean dituzten eraginak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5
3. ARRISKUAREN EBALUAZIOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5
3.1. Arrisku-faktoreak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 53.2. Giroan egon daitezkeen gehieneko balioak . . . . . . . . . . . . . . . 63.3. Faktoreen araberako ebaluazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 73.4. Arrisku-mailak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8
4. BERARIAZKO PROTOKOLO MEDIKOA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9
4.1. Lan-historia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 94.2. Historia klinikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 114.3. Berariazko azterketa osagarriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 154.4. Balorazio-irizpideak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16
5. BERARIAZKO PROTOKOLO MEDIKOA BETETZEKO ARAUAK . . . 17
6. HAUTEMATEN DIREN ALDAEREN ARABERA JARRAITU BEHARRE-KO JOKABIDEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18
7. EZAR DAITEKEEN ARAUDIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19
8. BIBLIOGRAFIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19
ERANSKINA. Azterketa klinikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21
VII
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página VII
1. APLIKAZIO-IRIZPIDEAK
Protokolo honetako edukia hauts organikoa arnas dezaketen lan-gileei bideratuta dago. Hauts organiko hori hainbat jatorritakoa izandaiteke: animalien eta landareen proteinek sortua, eta baita zenbaitsubstantzia ez-organikok sortua ere (hala nola, isozianatoek); eta lan-bide asko izan behar dira kontuan agente eragilearen arabera. Patolo-gia-mota desberdinak sorraraz ditzakete: akutua, subakutua edo kro-nikoa.1
Zenbait substantziarekin lan egitea2-3 hipersentikortasun bidezkopneumonitisa izateko bide da. Horiekin lanean aritzen direnek 5 motata-ko produktuen industrietan4 jarduten dute. Hona hemen mota horiek:
1. Proteina serikoak eta zirinak: hegaztien zirina, arratoien pixandauden proteinak, perretxikoentzako ongarriak (Termoactinomy-ces, bakterioak eta protozooak).
2. Lastoa eta laboreak: azukre-kanabera, kortxoa, lizundutako ze-rrautsa eta saralea, espartzua, lizundutako garagarra eta malta,garia eta beste zenbait labore, kafe-alearen hautsa, lastoz eginda-ko sabaiak (onddoek kutsatutakoak guztiak ere).
3. Egurrak: Lizundatako egur-orea (Alternaria), astigar hezearenazala.
4. Elikagaiak eta larruak: Gazta-lizunak, arrain-irina, astrakanareneta azeriaren larruko hautsa.
5. Entzima industrialak, aire girotu sistemak eta isozianatoak1-5:garbigarri entzimatikoak (Bacillus subtilis), piperrautsa (Mucor),kutsatutako urarekin egindako aerosolak (onddoak), aire girotua-ren eta hezegailuen partikulak (Actinomyces), aparra, itsastekoproduktuak eta pinturak (isozianatoak), kobre-sulfatoa.
1
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 1
2. ARAZOAREN DESKRIBAPENA
2.1. Definizioak eta kontzeptuak
Hipersentikortasun bidezko pneumonitisa edo kanpotiko albeolitisalergikoa definitzeko3-4, lehenengo eta behin, biriketako gaixotasuna delaesan beharra dago. Gaixotasun horrek oinarri inmunologikoa du, eta biri-ketara arnasaren bidez iritsi diren antigeno-mota askok sortua izan daite-ke. Antigeno horiek hauts organiko edo ez-organikoen bidez iritsi dira, etajatorri ugarikoak dira; baina gehienetan lan-munduan egoten da beraienjatorria. Gehien ezagutzen direnak «nekazariaren birika» eta «hegazti-hazlearen birika» dira. Arnas-patologia sortzen duten animalien edo lan-dareen proteinak ugariak dira. Zerikusi handiena dutenak onddoak6 dira;hona hemen aipagarrienak: Micropoliespora faeni, Termoactinomycesvulgaris eta faeni, Aspergillus fumigatus eta flavus, Penicillium, Strepto-micetos eta Mucor. Agente bakoitzak sortzen duen gaixotasuna sailkat-zerakoan horien eraginpean egon denaren lanbidea izaten da kontuan.
Gaixotasunaren ezaugarri garrantzitsuenak7 ondorengo puntuetanlabur daitezke:
– Bukaerako bronkioloen, albeoloen eta birika-interstizioaren alde-bietako erasan zehaztugabea.
– Nukleo bakarreko zelulek osaturiko infiltratu batek sortutako hantu-ra; ondoren gehienetan granulomak eta fibrosia sortzen ditu.
– Gaixotasuna patroi akutukoa, subakutukoa edo kronikoa izatea.
– Gaixoen sueroan antigorputz prezipitinikoak egotea antigeno era-gilearekiko.
Kanpotiko albeolitis alergikoa zer den zehazteko, komenigarria daHauts Organikoaren Sindrome Toxikoa-ODTS8 kontuan izatea. Sin-drome horrek baditu beste izen batzuk ere: Alearen Sukarra, Siloko Biri-ka edo Biriketako Mikotoxikosia. Koadro kliniko akutua da, toxikoa, ez dainmunologikoa, ezta idiosinkrasiakoa ere. Gune berean lan egiten dute-nei erasan dakieke, hauts organiko toxikoen edo siloetan sortutako nitro-geno-oxidoen erantzun gisa. Siloetan ikusten da patologia4 hori, batezere. Horren eragina kanpotiko albeolitis alergikoarena baino handiagoaizan daiteke, baina askotan azkeneko horrekin nahasten da.
Hauts organikoarekin (deskarga mekanikoa egin aurretik siloko tapamugitzeko lanetan) edo nitrogeno-oxidoarekin harremanak izan eta ordubatzuetara gripearen antzeko sukar-sindrome akutu baten klinika agert-zen da, mialgiak izaten dira eta biriketako edema akutu bihur daiteke. Ez
2
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 2
da sueroan prezipitinarik izaten eta toraxaren erradiografia normala iza-ten da gehienetan. Sindromea automugatua da, eta ez da epe luzerainongo ondorio kliniko edo erradiologikorik izaten. Plastikoaren edo me-talen ke asko arnastean ere antzeko koadroa izaten da; hori dela-eta, In-halazioaren Sukarra esaten zaio sindromeari.
2.2. Sorburua eta erabilerak
Agente-mota asko egon daiteke eragilearen arabera; gehienetanonddoek, bakterioek eta protozooek kutsatutako materiala arnasteagatiksortzen dira horrelako gaixotasunak. Baita pinturen isozianatoak9, apa-rrak eta itsasteko produktuak; pinturen eta plastikoen6 anhidrido ftalikoaeta anhidrido trimetilikoa arnasteagatik ere. Etengabe ari dira gehitzenhipersentikortasun bidezko pneumonitisaren eragile berriak.
Ondoren, agente eragile garrantzitsuenak zehazten dira, eta baita al-beolora nola iristen diren eta horiekin lotutako lanbideak10-11 ere:
Antigenoaren sorburua Antigenoa Gaixotasuna
Lizundutako saralea
Micropolyspora faeni M. faeni bidezko pneumonitisalergikoa edo nekazari-birika
Termoactinomyces T. vulgaris bidezko pneumonitis vulgaris alergikoa edo nekazari-birika
Lizundutako ahotza Termoactinomyces Ahotz bidezko pneumonitisa edo vulgaris bagazosia
Micropolyspora faeniM. faeni bidezko pneumonitisalergikoa edo perretxiko-hazlearenbirika
Barrengorrientzako ongarria
Termoactinomyces T. vulgaris bidezko pneumonitis
vulgaris alergikoa edo perretxiko-hazlearenbirika
Lizundutako kortxoa Penicillium frecuentan Kortxo-hautsaren bidezko pneumonitisalergikoa edo suberosia
Astigar-azalaren bidezko Astigar hezearen azala Cryptostroma corticale pneumonitis alergikoa edo
astigar-zuritzaileen gaixotasuna
Espartzua Aspergillus fumigatus Espartzuko langileen birika edoestipatosia
Sekuoiaren zerrautsa Graphium, Pullularia Graphium bidezko pneumonitis pullulans alergikoa edo sequoiosia
3
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 3
Antigenoaren sorburua Antigenoa Gaixotasuna
Egur-orearen bidezko pneumonitis Egur-orea Alternaria alergikoa edo egur-orearekin lan
egiten dutenen gaixotasuna
Lizundutako garagarra Aspergillus clavatus, Aspergilosi alergikoa edo maltarekin Aspergillus fumigatus lan egiten dutenen birika
Lizundutako lastoa Aspergillus versicolor Aspergilosi alergikoa
Usoen, papagaien eta Termoactinomyces Hegazti-antigenoaren bidezko bestelakoen zirina. Hegaztien vulgaris pneumonitis alergikoa o proteina seriko eta zirinak hegazti-hazlearen birika
Gari-irina Sitophilus granarius S. Granarius bidezko pneumonitisalergikoa edo errotarien gaixotasuna
Soia Soia-hautsa Soia-hautsaren bidezko pneumonitisalergikoa
Kafe-alea Kafe-alearen hautsa Kafe-alearen bidezko pneumonitisalergikoa
Piperrautsa Mucor Piperrautsaren bidezko pneumonitisalergikoa
Gaztaren lizuna Penicilium casei. Acaro siro Gazta-garbitzaileen birika
Tabakoa Aspergillus Tabakoa prozesatzen dutenengaixotasuna
Landareen hondakinak Streptomyces albus Ongarriekin lan egiten dutenengaixotasuna
Lizundutako hestebeteak Penicillium. Aspergillus Hestebeteak garbitzen dituztenen birika
Arrain-irina Arrain-irina Arrain-irinarekin lan egiten dutenenbirika
Aire girotuak eta hezegailuak. Termoactinomyces Aire girotuaren bidezko albeolitisaProtozooen proteinak
Azukre-kanabera Termoactinomyces Azukre-kanabera lantzen dutenenbirika
«Bordeleko mezkla» Kobre-sulfato disoluzioa Mahastiak ihinztatzen dituztenen birika
Astrakan eta azeri larruak Larruaren hautsa Larru-ontzaileen birika
Garbigarri entzimatikoak Bacillus subtilis Garbigarrien birika
Pinturak, aparrak Isozianatoak, kolofonia, Pintorearen pneumonitis alergikoaeta itsasteko produktuak Anh. ftalikoa eta trimetilikoa
Plastikoak Plastikoak, kolofonia Plastikoarekin lan egiten dutenenbirika
4
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 4
2.3. Jarduera-mekanismoak8
Arnastutako hauts organikoa trakearen eta bronkioen bidez iritsdaiteke bukaerako bronkioloetara, albeoloetara eta inguruko inters-tiziora. Horren ondorioz, Gell eta Coombs-en sailkapeneko III. motakomekanismo inmunologikoei, inmunokonplexuei, zor zaien arnas-pato-logia sortzen da12. Arnastutako materialean zeuden antigenoen aur-kako berariazko antigorputz prezipitante serikoak dira kanpotikoalbeolitis alergikoaren aurkikuntza inmunologiko esanguratsuak. In-munoelektroforesis edo gelean difusio-teknika bidez hautematen daIgG. Dena den, gaixoaren sueroan berariazko IgA eta IgM hautemandaitezke7-10.
2.4. Osasunean dituzten eraginak
Forma akutuak daudenean pneumopatia interstiziala agertzen da,eta infiltrazio linfozitarioa eta granulomak izaten ditu7. Substantzieneraginpean egon eta 4-6 ordura agertzen dira klinikoki; eta eztula, ar-nasestua, sukar handia eta hotzikarak, mialgia eta ondoez orokorradira ezaugarriak. Horrelako elementuekin lanean jarraituz gero, anore-xia ere agertzen da, pisu-galera izaten da, eta arnasestuak okerreraegiten du.
Forma kronikoetan biriketako fibrosiak aurrera egiten du13, hedatuegiten da eta ezin izaten da sendatu. Forma akutuetako klinikak iraunegiten du, eta ahultasuna sentitzeaz gain, pisu asko galdu eta arnasestuhandia izaten da. Aireztatze patroia murriztailea izaten da (CVF < %80)eta biriken difusio-testa (DLCO)14 nabarmen jaisten da.
3. ARRISKUEN EBALUAZIOA
3.1. Arrisku-faktoreak
Hipersentikortasun bidezko pneumonitisa edo kanpotiko albeolitisalergikoa izan daitekeena hautemateko protokoloa ezarriko da orain artedeskribatu ditugun substantzia horietako edozeinen eraginpeko langile-ak sentsibilizatzeko aukerak dituenean; horretarako, ordea, langileak de-lako substantziaren eraginpean egon beharko du, eta latentzialdi4 batigaro.
5
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 5
3.1.1. Giroan egon daitezkeen arrisku-faktoreak
Lantokiko aireztapen-neurriak ez badira nahikoak giroan dagoenagente-kopuruarentzat, albeolitis alergikoa2-10 jasateko arriskua dutesubstantzia sentsibilizatzaileen kontzentrazio handien eraginpean dau-den langileek. Hiletako edo urteetako latentzialdia behar da sentsibiliza-zioa gertatzeko6.
A) Kontzentrazioa: zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handia-goa izango da substantziarekiko sentsibilizatzeko arriskua.
B) Eraginpean zenbat denbora daraman: beharrezkoa izango da,langileek inmunitate-mekanismoak gara ditzaten. Esperientziaklinikoak erakusten digunez, denbora igarotzeak ez du gaixota-sunaren arriskua murrizten, baina gutxiagotan gertatzen da.
C) Lantokia aireztatu: baldintzak eskasak badira, alergenoareneraginpean egoteagatik sentsibilizazioa gehitu egingo da. Horiebaluatzeko 486/97 Errege Dekretuan lantokietako segurtasuna-ri eta osasunari buruz aipatzen diren irizpideak izan beharko dirakontuan.
D) Aire girotua: aire girotua dagoen tokietan lan egiteak ez du esannahi hipersentikortasun bidezko pneumonitisa izateko arriskuadagoenik. Baina aire girotuaren instalazioa gaizki baldin badago,hipersentikortasunak eragindako gorabeherak sor ditzake arnas-bideetan, eta baita beste zenbait osasun-arazo ere.
3.2. Giroan egon daitezkeen gehieneko balioak14
Giroan egon daitezkeen Gehieneko Balioak, Eguneroko Eragina (GGB,EE)
Substantzia GGB EE mg/m3
1,5-naftileno diisozianatoa 0,043
1,6-hexametileno diisozianatoa 0,035
2,4-tolueno diisozianatoa 0,036
4,4-difenilmetano diisozianatoa 0,052
Subtilisina (entzima proteolitikoak). GGB-Eragin laburra besterik ez 0,00006 (GGB-EL)
6
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 6
3.3. Faktoreen araberako ebaluazioa
A) Kontzentrazioa
B) Eraginpean egindako denbora
C) Lantokiko aireztapena
Puntuak
Egokia 0Zalantzazkoa 1-2Txarra 3-4
Balorazio orokorra C)
Puntuak
Hilabete baino gutxiago 01-6 hilabete 1-26 hilabetetik 3 urtera 3-43-10 urte 5-610 urte baino gehiago 1-2
Balorazio orokorra B)
Puntuak
Kontaminatzaileen onetsitako kontzentrazio baxua.GGB-EEren %10 baino gutxiagoko balioa jasota baldin
badago (isozianatoak) 0
Kontaminatzaileen onetsitako kontzentrazio ertaina.GGB-EEren %10-25 bitartekoa. 1-2
Kontaminatzaileen onetsitako kontzentrazio altua.GGB-EEren %25-50 bitartekoa 3-4
Kontaminatzaileen onetsitako kontzentrazio oso altua.GGB-EEren %50 baino gehiagokoa 5-6
Balorazio orokorra A)
7
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 7
D) Aire girotua
Arrisku-faktoreen balorazioa
3.4. Arrisku-mailak
Murrizketak:
1. A) faktorean baloraziorik altuena lortuz gero, III. mailako arriskuaizango da.
2. Lantokiaren arabera C) edo D) faktorea ebaluatuko da, baina inoizere ez biak.
Arrisku-maila Puntuak Ebaluazioaren egoera Azterketa klinikoa
I 0-5 Arrisku onargarria.Egoera egokia 3 urte
II 6-10Arriskua. Arrisku hori murritz dezaketen aldaketak baloratu eta planifikatu.
urte 1
III 11-16 Arrisku onartezina. Arriskua txikitu 6 hilabete
(gehi.) Puntuak
A) FAKTOREA (6)B) FAKTOREA (6)C) FAKTOREA (4)D) FAKTOREA ((4))
GUZTIRA (16)
Balorazioa guztira
Puntuak
Aire giroturik ez. Baldintza onak, dokumentatuta. 0
Mantentze-baldintzak, zalantzazkoak edo txarrak 1-2Mantentze-baldintzak, txarrak 3-4
Balorazio orokorra D)
8
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 8
4. BERARIAZKO PROTOKOLO MEDIKOA
Protokolo hau nola hasierako ebaluazioan hala aldizkako azterkete-tan erabiliko da 3.4 puntuan adierazitako erritmora egokituz.
4.1. Lan-historia
Datu pertsonalak
Abizenak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Izena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Jaiotza-data . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Sexua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Egoera zibila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Pisua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Taila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Egungo ogibidea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Formakuntza/Ikasketa-maila . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Enpresa/Kodifikazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Egungo lanpostua:
Okupazioen Kodifikazio Nazionala (CNO) adierazi:
TxandakakoaEz-iraunkorraIraunkorra
Lanpostu horretan daraman denbora
Hilabeteak 0-66-12
Urteak: < 55-15> 15
4.1.1. Aurretik eraginpean egon al da?
Enpresa horretan bertan aurretik izan dituen postuak
1. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . CNO: . . . . . . . . . .2. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . CNO: . . . . . . . . . .3. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . CNO: . . . . . . . . . .
9
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 9
Beste enpresa batzuetan aurretik egindako lanak, bereziki:
Hegazti-etxaldeetan CNO: . . . . . . . . . . .Silo eta hazi-biltegietan CNO: . . . . . . . . . . .Perretxikoak hazten CNO: . . . . . . . . . . .Espartzuaren manufakturan eta erabileran CNO: . . . . . . . . . . .Pintoreak CNO: . . . . . . . . . . .
Enpresa Jarduera Hasiera- eta amaiera-data
1. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .2. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
4.1.2. Gaur egun arriskugarriak diren gaien eraginpean al dago?(zerrendak ez dira zehatzak)
– Hauts organikoa (animaliena edo landareena) eta aerosolak– lizundutako materiala – saralea, lasto bustia – ongarriak (lasto-hondakinak)– proteina serikoak eta hegaztien zirina– landatutako perretxikoentzako ongarria – aire girotua eta hezegailuak – azukre-kanabera (ahotza)– lizundutako hestebeteak – lizundutako kortxoa– astigar-azal hezea – lizundutako zerrautsa – lizundutako garagarra eta malta – garia, soia eta beste labore batzuk – lizundutako egur-orea– gaztaren lizuna – arrain-irina– larru-hautsa (astrakana eta azeria)– kafe-alearen hautsa – lizundutako lastozko sabaiak – garbigarri entzimatikoak– piperrautsa – kutsatutako urarekin egindako aerosolak – laborategiko arratoien eta animalien pixaren proteinak
10
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 10
– gasak-isozianatoak:
• pinturak• itsasteko produktuak• aparra• azido anhidridoak:
– az. ptalikoa– az. trimelitikoa– az. hexahidroptalikoa– az. himikoa– az. tetrakloroptalikoa
– kobre-sulfatoa
Langilearen babesgarriak
Eskularruak Mota: . . . . . . . . . . . . . . . Ahoa edota aurpegia estaltzekoak Mota: . . . . . . . . . . . . . . . BetaurrekoakArropa bereziaBestelakoak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Lanpostuan giroa zaintzeko dauden neurriak
Aire girotuaAireztaketaIragazkiak/haizebideak. MotaErauzgailuakAzpiegitura orokorraBestelakoak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
4.2. Historia klinikoa
4.2.1. Bakoitzaren aurrekariak
1. Atopia-historia
– Errinitisa/Konjuntibitisa
BerezkoaKanpotikoa
11
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 11
– Bronkioetako asma
BerezkoaKanpotikoa
– Janariei/sendagaiei alergia– Latexari alergia – Urtikaria-Angioedema– Ekzema atopikoa
2. Arnasbideetako infekzioak
Katarroak Urtean zenbatPneumoniak
Bronkioetako hiperraktibitatea al dute?
Bai Ez
Bestelakoak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
3. OCIA
Bronkitis Kroniko motakoaEnfisema motakoa
4. Errefluxu gastroesofagikoa hiatuko herniarekin edo gabe
Bai Ez
5. Erretzailea al da?
Ez Erretzaile pasiboa (adib. ezkontide erretzailea)Erretzaile-ohia(Noiztik) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Bai < egunean pakete 1 Zenbat urtetan?> egunean pakete 1 Zenbat urtetan?
6. Abusu-drogak
MarihuanaKokainaHeroinaBestelakoak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
12
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 12
7. Zaletasunak
BrikolajeaPinturaLorezaintzaAnimaliak haztea (usoak eta bestelako hegaztiak)Badauka maskota (zehaztu zenbat)Bestelakoak: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
4.2.2. Familiako aurrekariak
1. Gaixotasun alergikoak
Errinitisa/ErrinokonjuntibitisaBronkioetako asma Urtikaria/DermatitisaSendagaiei/janariei alergia
4.2.3. Anamnesisa
EztulaArnasestuaOpresio torazikoaEspektorazioaSukarraHotzikarakMialgiakAnorexiaPisu-galera
Eztula, opresio torazikoa edo txistu-hotsa baldin badu
Horrelakorik ez du
• Zenbatean behin
Hilean behin baino gutxiagoHilean behinAstean behinEgunean behinEgunean behin baino gehiagotan
13
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 13
• Intentsitatea
AhulaErtainaGogorra
• Noiz
Gau eta egunEgunez soilikGauez soilikGauaren amaieran
Okerrago dago astelehenetanostiraletan
• Lanaldiari dagokionez
hasieranerdi aldeanamaieran
Arnasestua du
Geldirik dagoenean Lanean ari denean
lan neketsuanlan ez hain neketsuan neke txikiko lanean
Lanpostu horretan ba al da arazo bera duen beste langilerik?
EzBai Zenbat?
Erabiltzen duen produkturen batek zerikusia izan dezakeela uste aldu?
EzBai Zeinek?: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Arazoaren latentzialdiaEz dagoBadago Zenbatekoa?: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
14
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 14
4.2.4. Hobera egiten du
Lanaldia amaitzeanAsteburuetanOporretanAstelehenetan hobeto egoten da
4.2.5. Berariazko azterketa klinikoa
– Azterketa– Miaketa:
• Bihotzaren eta biriken auskultazioa normala: BAI EZ
– Txistu-hotsa– Roncusa– Krepitatzaileak– Arnas murmurioa gutxitzea– Azala eta mukosak
4.3. Berariazko azterketa osagarriak
– Arnasketako esplorazio funtzionala:
• Oinarrizko espirometria:
– CVF– VEMS = FEV1– FEF 25/75– FEF 25– FEF 50– PEF (puntako fluxua)
– Analisi klinikoak:
• Hemograma, VSG.
– Toraxaren erradiografia:
• Noduluak biriketan• Fibrosi interstizial zehaztugabea
15
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 15
4.3.1. Lan-historia
Hipersentikortasun bidezko pneumonitisaren edo kanpotiko albeolitisalergikoaren agente etiologikoen eraginpean egon den edo dagoen jakinbehar da; eta horri buruzko datu guztiak bildu, historia klinikoaren azkenbalorazioa egiteko beharrezkoak baitira2.
4.3.2. Historia klinikoa
Gaixoak sukar handia eta hotzikarak, eztul lehorra, arnasestua etaondoeza izaten ditu hasieran. Eta agenteen eraginpean jarraitzen badu,pisua galtzen du, anorexia, mialgiak eta arnasestu larria izaten ditu1.
4.3.3. Berariazko azterketa osagarriak
Gaur egun ez dago kanpotiko albeolitis alergikoaren patognomoniko-ak izan daitezkeen irizpide kliniko, erradiologiko, inmunologiko eta zi-tohistologikorik. Badira, ordea, iradoki daitezkeen zenbait datu7; halanola, deskribatutako klinika eta antigorputz prezipitanteak izatea gaixoa-ren sueroan. Hori bronkioetako berariazko probokazio positiboarekin lot-zen da. Ezkerreranzko desbiderapena duen leukozitosia agertzea arrun-ta da; arraroa, ordea, %10 baino gehiagoko eosinofilia4.
4.4. Balorazio-irizpideak8-13
0 gradua Seinale eta sintomarik ez
1. gradua Beheko arnasbideetako infekzio arinak. CVF erreferentzia ba-lioaren %80 baino txikiagoa. Ezkerretarantz desbideratutakoleukozitosia
2. gradua Arnasbideetako infekzioak sarri edo gogorrak: sukarra, eztul leho-rra, arnasestua eta ondoeza. CVF erreferentzia-balioaren %65eta %50 bitartekoa. Ezkerretarantz desbideratutako leukozitosia
3. gradua Arnasbideetako infekzioak sarri eta gogorrak: sukarra, eztul le-horra, arnasestua eta etengabeko ondoeza. CVF erreferentziabalioaren %49 eta %35 bitartekoa. Ezkerretarantz desbidera-tutako leukozitosia. Narriadura orokorra
4. gradua Arnasbideetako infekzioak sarri eta gogorrak: sukarra, eztul le-horra, arnasestu handia eta etengabeko ondoeza. CVF erre-ferentzia balioaren %35 baino txikiagoa. Ezkerretarantz des-bideratutako leukozitosia. Narriadura orokorra, pisu galera,anorexia eta mialgiak. Fibrosi erradiologikoa. Hauts Organi-koaren Sindrome Toxikoa -ODTS (fibrosirik gabe)
16
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 16
Langileak lantegian egon daitezkeen alergenoen bidez sortutako asma-seinale edo -sintoma susmagarririk ez duenean 0 gradua emango zaio.
1. gradua, aldiz, hipersentikortasun bidezko pneumonitisa edo kan-potiko albeolitis alergikoa dagoelako susmoa dugunean jarriko da. Be-heko arnasbideetako infekzio arinak eduki ditzake eta CVF erreferentziabalioaren %80 baino txikiagoa. Ezkerretarantz desbideratutako leukozi-tosia egoten da gehienetan.
2. graduan arnasbideetako infekzio sarri edo gogorrak nabarmentzendira: sukarra, eztul lehorra, arnasestua eta ondoeza. CVF erreferentziabalioaren %65 eta %50 bitartekoa izaten da. Ezkerretarantz desbidera-tutako leukozitosia ere egoten da. Baina langileak bere lana normalta-sun osoz egin dezake, itxuraz behintzat, krisi batetik bestera egoten denaldietan.
3. graduan langileak egoera orokorrean etengabeko ondoeza du: ar-nasestua eta ondoez orokorra. CVF erreferentzia balioaren %49 eta%35 bitartekoa izango da, eta laneko eta gizarteko bestelako ekintzaknormaltasun osoz egiteko zailtasunak izango ditu.
4. graduan funtzionamendu-mailako defizita egoten da. Defizit horihipersentikortasun bidezko pneumonitisak edo kanpotiko albeolitis aler-giko oso gogorrak sortua izaten da. Arnasbideetako infekzio sarri etagogorrak izango ditu: sukarra, eztul lehorra, arnasestu handia eta eten-gabeko ondoeza. CVF erreferentzia balioaren %35 baino txikiagoa. Ez-kerretarantz desbideratutako leukozitosia. Narriadura orokorra, pisuagaldu, anorexia eta mialgiak. Fibrosi erradiologikoa, Hauts Organikoa-ren Sindrome Toxikoa-ODTS kasuan izan ezik; kasu horretan ez baitahorrelakorik gertatzen.
5. BERARIAZKO PROTOKOLO MEDIKOA BETETZEKO ARAUAK
Protokolo hau 1. eta 2.2. puntuetan zehaztutako arriskuen eraginpe-an dauden lanpostuetako langile guztiei ezarriko zaie.
Laneko hipersentikortasun bidezko pneumonitisa edo kanpotiko al-beolitis alergikoa izateko lanpostu bakoitzak duen arriskua ebaluatzeko,3. puntuan (ARRISKUEN EBALUAZIOA) aipatzen diren urratsak emanbeharko dira berariazko azterketa klinikoa planifikatzeko erabakia hartuaurretik.
Protokoloa betetzea errazagoa izan dadin, ERANSKINEAN galde-ra itxiak jarri ditugu kasu gehienetan. Bai/Ez erantzuna duten galdere-
17
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 17
tan gurutze batez adieraziko dugu dagokiona. Erantzun bat bainogehiago baldin badaude, gurutze baten bidez adieraziko da zein auke-ratu dugun. Eskatzen den datua data bat denean, berriz, gertakizunbakoitzaren eguna, hilabetea eta urtea jarriko ditugu. Datu hori zehaz-tasun osoz jakitea ezinezkoa izanez gero, jarri gutxi gorabeherakodata. Erantzuna irekia baldin bada, ahalik eta zehatzenak izaten saia-tuko gara.
4. puntuan Lan Historiaren eredu orokor bat dago, eta horrek ereerraztu egin dezake kasu atipikoen jarraipena, eta aurrea hartzeko zere-gina duten osasun-munduko langileentzat lagungarria izan daiteke. Osa-sun-zaintzarik egiten den dokumentatzeko ere balio du.
Oso garrantzitsua da ahalik eta informazio gehien ematea, bildutakodatuen bidez lan-osasunerako erabilgarriak izan daitezkeen ondorioakateratzeko.
6. HAUTEMATEN DIREN ALDAKETEN ARABERA JARRAITUBEHARREKO JOKABIDEA
Gaixoak hipersentikortasun bidezko pneumonitisa edo kanpotiko al-beolitis alergikoa duela susmarazten diguten sintomak edo seinaleakadierazten badizkigu edo geuk antzematen badizkiogu, bere lantokikogiroaren azterketa zehatza egingo da, ahal dela susmaturiko edo baiez-taturiko agentearen eraginpean egotea gutxitzeko3-8.
– Giroko kontaminatzaile-kontzentrazioa murrizteko neurriak:
• Kutsaduraren iturria eta laneko arrisku-ingurua ongi aireztatu. • Garbiketa zorrotza eta mantenimendu egokia egin, ihesik eta is-
tripurik gerta ez dadin. • Arriskurik ez duten edo hain arriskutsuak ez diren beste batzue-
kin ordezkatu arrisku-agenteak, ahal denean. • Arrisku-agentea egokitu, ez arnasteko moduan egon dadin.
– Eraginpean ez egoteko edo ahalik eta gutxien egoteko babes pert-sonaleko neurriak
• Eragin handiena duen lanpostuetan langileak txandakatu aldizka. • Agente bakoitzari aurre egiteko egokiak diren eskularruak eta
ahoa estaltzekoak erabili. Gidetan adierazten da horiek zein diren. • Aldizkako kontrol medikoak egin, sentsibilizazioak edo/eta era-
gin klinikoak hautemateko.
18
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 18
Langileak arnasbideetako patologia duela ikusiz gero, Alergologiakoespezialista batek azterketa osoa egin eta balora dezan bidaliko dugu;eta horrek erabakiko du zer proba osagarri egin behar zaizkion eta zeintratamendu den egokiena. Tratamendu eraginkorrena prebentiboa da;horretarako, aireztatze ona behar da, eta onddoak eta bakterioak gehit-zea saihestu behar da; izan ere, gaixotasun kroniko fibrosiduna izanezgero, ezer gutxi egin baitaiteke alderdi terapeutikotik.
Agentearekiko sentsibilizazioa baldin badu, langilea apartatu egingoda esposizio-iturritik.
Aurrea hartzeko zerbitzuak informazioa eta prestakuntza emangodizkie langileei, hauteman den arriskua murriztu dadin.
7. EZAR DAITEKEEN ARAUDIA
1. Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, (95-10-12ko EAO) Laneko Arris-kuei Aurrea Hartzeari buruzkoa.
2. Urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua, (97-1-31ko EAO) pre-bentzio-zerbitzuen Erregelamendua onartzen duena.
3. 1995/1978 Dekretua, (78-8-25eko EAO) gaixotasun profesionalenkoadroa onartzen zuena.
4. Maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretua, lanean agente biolo-gikoen eraginpean egotearekin zerikusia duten arriskuen aurkalangileak babesteari buruzkoa.
5. Apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretua, lantokietako gutxiene-ko segurtasun- eta osasun-disposizioak ezarri zituena.
8. BIBLIOGRAFIA
1. «Asma ocupacional». VI. liburukia, serie monografikoa. SEAIC. Fun-dación de la Sociedad Española de Alergología e Inmunología Clíni-ca, 1995.
2. IMMUNOLOGY AND ALLERGY CLINICS OF NORTH AMERICA.«Occupational asthma and allergies. Hypersensitivity pneumonitisand occupational lung disease from inhaled endotoxin». Saunders1992, (819-829).
3. HINOJOSA M. «Neumonitis por hipersensibilidad (alveolitis alérgicaextrínseca)». Honako lan honetan: Tratado de alergología e inmuno-
19
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 19
logía clínica. IV. liburukia «Alergología clínica (II)». Luzán Arg., Ma-dril, 1986,15-36. or.
4. FINK JN: «Hipersensitivity pneumonitis». Middleton E, Reed CE,Ellis EF, et al. (arg.): Allergy Principles and Practice, de 3 St. Louis,CV Mosby, 1988, 1237-1252. or.
5. VAUHANEN M. et al. «Sensitizacion to industrial enzymes in enzy-me research and production». J Work Environ Health, 1997, 23 (5):385-391.
6. PEPYS J: «Hypersensitivity diseases of the lung due to fungi and or-ganic dusts». Monogr Allergy 4: 69, 1967.
7. EMANUEL DA, WENZEL FJ, BOWERMAN CI, et al. «Farmer’s lung:Clinical, pathologic, and immunologic study of twenty four patients».Am J Med 37: 392, 1964.
8. HARRISON. «Principios de Medicina Interna». II. liburukia. 14. argitalpe-na. McGraw-Hill-Interamericana de España arg., S.A.U. Madril, 1998.
9. SIMPSON C, GARABRAND D, TORREY S et al. «Hypersensitivitypneumonitis-like reaction and occupational asthma associated with1-3-bis (isocyanatomethyl) cyclohexane pre-polymer». Am J of In-dustrial Med, 1996, 30: 48-55.
10. QUIRCE S. «Diseño de estudios epidemiológicos en poblacionesexpuestas a alergenos inhalados en el medio laboral». Alergoara-gón-en urteroko biltzarra. Formigal. 1998ko otsaila.
11. JOHSEN CR et al. «Allergy risk in an enzyme producing plant: a retros-pective follow-up study». Occup Environ Med. 1997, 54(9): 671-675.
12. «Allergy. Principles an Practice». III Edition, 1988. Jordan N Fink.Chapter 52. «Hypersensitivity pneumonitis», 1237-1252.
13. FARRERAS-ROZMAN. «Medicina Interna», I. liburukia, XI. argital-pena. «Enfermedades pulmonares secundarias a la exposición delasbesto», (770).
14. INSHT. «Límites de exposición profesional para Agentes Químicosen España». 1999.
20
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 20
ERANSKINA
AZTERKETA KLINIKOA
Anamnesisa
Bai Ez
– Eztula
– Arnasestua
– Opresio torazikoa
– Espektorazioa
– Sukarra
– Hotzikarak
– Artromialgiak
– Anorexia
– Pisu-galera
EZTULA, OPRESIO TORAZIKOA EDO/ETA TXISTU-SOINUA BADU:
Zenbatean behin
– Hilean behin baino gutxiago
– Hilean behin
– Astean behin
– Egunean behin
– Egunean behin baino gehiago
Intentsitatea
– Ahula
– Ertaina
– Gogorra
Noiz
– Gau eta egun
– Egunez soilik
– Gauez soilik
– Gauaren amaieran
– Astelehenetan okerrago egoten da
– Ostiraletan okerrago egoten da
21
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 21
Hobera egiten du
Bai Ez
Lanaldia amaitzean
Asteburuetan
Oporretan
Hobeto egoten da:
astelehenetan
ostiraletan
Bai Ez
ARNASESTUA DU:
– Geldirik dagoenean
– Lanean ari denean
lan neketsuan
lan ez hain neketsuan
neke txikiko lanean
LANEKO INGURUA
– Lanpostu horretan ba al dago arazo berdina duen beste langilerik?
Zenbat?
– Erabiltzen duen produkturen batek zerikusia izan dezakeela uste al du?
Zein produktuk?
– Koadroaren latentzialdirik ba al dago?
Zenbatekoa?
22
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 22
Azterketa fisikoa
Azala eta mukosak
Arnas-azterketa funtzionala
Oinarrizko espirometria Teorikoa Benetan
%(litroak) duena
CVF
VEMS = FEV-1
FEF 25/75
FEF 25
FEF 50
PEF (puntako fluxua)
Bai Ez
Alteraziorik bai?
Deskribatu:
Azterketa:
Bihotz eta biriken auskultazioa:
Eskuina Ezkerra Aldebi. Ez
Roncusa Goiko eremuak
Beheko eremuak
Txistu-hotsakArnasa hartzean
Arnasa botatzean
KrepitatzaileakGoiko eremuak
Beheko eremuak
Arnas-murmurioa Goiko eremuak
gutxitu Beheko eremuak
23
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 23
Ondorioa
Seinalek eta sintomak
0 gradua Seinale eta sintomarik ez
1. gradua Beheko arnasbideetako infekzio arinak. CVF erreferentzia balioaren%80 baino txikiagoa. Ezkerretarantz desbideratutako leukozitosia
2. gradua Arnasbideetako infekzioak sarri edo gogorrak: sukarra, eztul lehorra,arnasestua eta ondoeza. CVF erreferentzia balioaren %65 eta %50 bi-tartekoa. Ezkerretarantz desbideratutako leukozitosia
3. gradua Arnasbideetako infekzioak sarri eta gogorrak: sukarra, eztul lehorra,arnasestua eta etengabeko ondoeza. CVF erreferentzia-balioaren%49 eta %35 bitartekoa. Ezkerretarantz desbideratutako leukozitosia.Narriadura orokorra
4. gradua Arnasbideetako infekzioak sarri eta gogorrak: sukarra, eztul lehorra,arnasestu handia eta etengabeko ondoeza. CVF erreferentzia balioa-ren %35 baino txikiagoa. Ezkerretarantz desbideratutako leukozito-sia. Narriadura orokorra, pisua galdu, anorexia eta mialgiak. Fibrosierradiologikoa.
Bai Ez
— Hipersentikortasun bidezko pneumonitisa edo kanpotiko albeolitis alergikoa duela ematen al du?
Zer agente(k) eraginda?:
24
00 (E) Neumonitis 8/3/02 08:48 Página 24