3
BERRIKUNTZA 1. Zer da? Aurretik eman ez den aldaketa bat jasatea, ondorio positibo zein negatiboak izan ditzakeelarik. 2. Zein aspektu dira garrantzitsuak hezkuntza esparruan berrikuntza bat emateko? Berrikuntza bat ematerako garaian, irudi zitzaizkigun hainbat aspektu zirela esanguratsuak, eta horien artean honakoak lirateke aipagarrienak: irakasleen aurretikako prestakuntza bat, material berria dela eta, horiei egoki erantzuteko gai izan beharko dira. Noski, materialak ez diren aspektuak lantzeko edo erabiltzeko garaian ere prestakuntza beharrezkoa da; esaterako, klase bat ematerako garaian, hau da, klase hori ematerako garaian baliabideak aldatuz gero edota metodologia aldaketen aurrean erantzun bat emateko gaitasunak izan beharko lukete. Beste aspektu garrantzitsu bat, irakasle zein ikasleen aurretiko jarrera da. Kontziente eduki beharko genuke, jakintzaren kontrola ezin dugula erabili. Hori, irakasleen jarreran aldatu beharreko aspektua litzateke. Eta azkenik, uste dugu aspektu garrantzitsua dela bai garaia eta baita egoera ere. Bi aspektu horiek estuki lotuak daude berrikuntzarekin. Beraz, sintesia eginez, berrikuntzarako irekiak egon beharko ginatekeela azpimarratu nahi dugu.

Berrikuntza

  • Upload
    xingola

  • View
    137

  • Download
    10

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Berrikuntza

BERRIKUNTZA

1. Zer da?

Aurretik eman ez den aldaketa bat jasatea, ondorio positibo zein

negatiboak izan ditzakeelarik.

2. Zein aspektu dira garrantzitsuak hezkuntza esparruan berrikuntza bat

emateko?

Berrikuntza bat ematerako garaian, irudi zitzaizkigun hainbat aspektu

zirela esanguratsuak, eta horien artean honakoak lirateke aipagarrienak:

irakasleen aurretikako prestakuntza bat, material berria dela eta, horiei

egoki erantzuteko gai izan beharko dira. Noski, materialak ez diren

aspektuak lantzeko edo erabiltzeko garaian ere prestakuntza

beharrezkoa da; esaterako, klase bat ematerako garaian, hau da, klase

hori ematerako garaian baliabideak aldatuz gero edota metodologia

aldaketen aurrean erantzun bat emateko gaitasunak izan beharko

lukete. Beste aspektu garrantzitsu bat, irakasle zein ikasleen aurretiko

jarrera da. Kontziente eduki beharko genuke, jakintzaren kontrola ezin

dugula erabili. Hori, irakasleen jarreran aldatu beharreko aspektua

litzateke. Eta azkenik, uste dugu aspektu garrantzitsua dela bai garaia

eta baita egoera ere. Bi aspektu horiek estuki lotuak daude

berrikuntzarekin. Beraz, sintesia eginez, berrikuntzarako irekiak egon

beharko ginatekeela azpimarratu nahi dugu.

3. Hezkuntza esparruaren zein elementutan eman daiteke berrikuntza?

Teknologian, metodologian, irakasleetan, ikasleetan, … Azken finean

ikastetxe edo hezkuntza bateko elementu gehienetan, guztietan ez bada.

4. Berrikuntza hobekuntza suposatzen du beti?

Ez, ez du zertan beti berrikuntza batek aurrerapauso edo hobekuntza bat

suposatu behar. Izan ere, eta urrutira joan gabe, gaur egun jasaten ari

garen aldaketa edo berrikuntza, hobekuntza baten ideiapean agertzen

digute, baina errealitatean hobekuntza ez du suposatuko.

Page 2: Berrikuntza

5. Berrikuntza, erreforma, aldaketa kontzeptu berdinak al dira?

Gure ikuspuntutik ez. Iruditzen zaigu berrikuntza geure jakinaren gainean

eta modu batera esanda, geure onarpenarekin jasaten dugun aldaketa

bat izan daitekeela, eta horiek jasatearekin gizartearen jarrera normalean

baikorra izaten dela. Erreforma bat berriz, gizarteari galdetu gabe

inposatzen den lege moduan ikusten dugu. Noski, teorian hori guztiek

erabili beharreko legean bihurtzen da, eta gizarteak bere ohitura

zaharrak aldatu beharrean ikusten du bere burua, beti ere nahi izan

gabe.

Ikusten duzuenez, bietan aldaketa hitza agertzen da, baina azpimarratu

nahi dugu aldaketa bat jasateak ez duela esan nahi aurreko bi

kontzeptuetakoren bat gertatu denik.