20
987 Berrikuntzako sistema nazionalei buruzko lite- raturaren ikuskapena eta EAEko eta Nafarroako enpresen kooperazioko proiektuen azterketa enpiriko alderatua* (National Innovation Systems: revision of the literature and comparati- ve empirical analysis of firms' cooperation projects in the Autonomous Community of the Basque Country and in Navarre) Navarro, Mikel Deustuko Unibertsitatea Donostiako Campusa ESTE Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fak. Mundaiz, 50 20012 Donostia Txosten honetan Berrikuntzako Sistema Nazionalei buruzko literatura ikuskatzen dugu. Horretarako, lehendabizi, korronte hau sortu den inguruneari begiratzen diogu; bigarrenik, korronte hau teoria bihur dadin, BSNren osagaien definizioan (organizazio eta era- kundeetan, alegia), berrikuntzari eta ikasbideari buruzko kontzepzioan, eta BSNren funtzioetan eta mugetan dirauten arazo eta ados- tasun ezari; eta hirugarrenik, BSNri buruz analisi enpirikoak egiteko zailtasunei. Azkenik INEren berrikuntza teknologikoaren EAEri eta Nafarroari buruzko datu argitaragabe batzuk ustiatuz, enpresa berritzaileen I+Gko kooperazioko proiektuak aztertzen dira (haien zen- batekoa, partnerren izaera eta partnerren nazionalitatea), eta datu horiek Espainiarentzat eta Europako Batasunarentzat INEk eta Eurostatek emandakoekin alderatzen dira. Giltza-Hitzak: Berrikuntzako Sistema Nazionalak. Berrikuntza. Ikasbidea. Enpresa-kooperazioa. Euskal Autonomi Erkidegoa. Nafarroa. Berrikuntzaren inkesta. En esta ponencia se revisa la literatura reciente sobre sistemas nacionales de innovación, prestando especial atención prime- ro al contexto en que surge este enfoque; segundo, a los problemas y divergencias que para su conversión en teoría persisten en la definición de sus componentes (organizaciones e instituciones), en la concepción de la innovación y el aprendizaje en las funcio- nes y límites de tales sistemas; y tercero, a las dificultades existentes para la relación de análisis empíricos en esta área. Finalmente explotando datos inéditos para la CAPV y Navarra de la Encuesta de innovación del INE, se hace un análisis de los proyectos de I+D en cooperación de las empresas innovadoras (su número, en qué áreas se llevan a cabo y con qué partners), comparando tales datos con los que para España y la UE ofrecen el INE y Eurostat. Palabras Clave: Sistema Nacional de Innovación. Innovación. Aprendizaje. Cooperación empresarial. Comunidad Autónoma del País Vasco. Navarra. Encuesta de innovación. Dans cet exposé on revoit la littérature récente sur les systèmes nationaux d'innovation, en prêtant une attention spéciale, pre- mièrement, au contexte dans lequel surgit cette approche; deuxièmement, aux problèmes et aux divergences qui, pour en faire des théories persistent dans la définition de ses composants (organisations et institutions), dans la conception de I'innovation et de l'ap- prentissage, dans les fonctions et les limites de tels systèmes; et troisièmement, aux difficultés qui existent pour la réalisation d'a- nalyses empiriques dans ce domaine. Finalement, en exploitant des données inédites pour la CAB et la Navarre de l'Enquête d'in- novation de l’INE, on fait une analyse des projets d'I+D dans la coopération des entréprises innovatrices (son nombre, dans quel domaine elles ont lieu et avec quels partenaires), comparant de telles données avec celles que nous offrent l'INE et Eurostat pour l'Espagne et l'UE Mots Clés: Système National d'lnnovation. Innovation.Apprentissage. Coopération d'entreprises. Communauté Autonome du Pays Basque. Navarre. Enquête d'innovation. * Itziar Navarrori eskertu nahi dizkiot euskarazko testuan egindako estilo-zuzenketak. XV Congreso de Estudios Vascos: Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak = Ciencia y cultura vasca, y redes telemáticas = Science et culture basque, et réseaux télématiques = Basque science and culture, and telematic networks (15. 2001. Donostia). – Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2002. - P . 987-1006. - ISBN: 84-8419-906-1.

Berrikuntzako sistema nazionalei buruzko literaturaren ... · adibidez, argudiatu zuten ekonomi sektoreak lau familia teknologiko handitan sailka litezkeela: mekanikoa, elektriko-elektronikoa,

  • Upload
    vanngoc

  • View
    220

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

987

Berrikuntzako sistema nazionalei buruzko lite-raturaren ikuskapena eta EAEko etaNafarroako enpresen kooperazioko proiektuenazterketa enpiriko alderatua*(National Innovation Systems: revision of the literature and comparati-ve empirical analysis of firms' cooperation projects in the AutonomousCommunity of the Basque Country and in Navarre)

Navarro, MikelDeustuko UnibertsitateaDonostiako CampusaESTE Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fak.Mundaiz, 5020012 Donostia

Txosten honetan Berrikuntzako Sistema Nazionalei buruzko literatura ikuskatzen dugu. Horretarako, lehendabizi, korronte hausortu den inguruneari begiratzen diogu; bigarrenik, korronte hau teoria bihur dadin, BSNren osagaien definizioan (organizazio eta era-kundeetan, alegia), berrikuntzari eta ikasbideari buruzko kontzepzioan, eta BSNren funtzioetan eta mugetan dirauten arazo eta ados-tasun ezari; eta hirugarrenik, BSNri buruz analisi enpirikoak egiteko zailtasunei. Azkenik INEren berrikuntza teknologikoaren EAEri etaNafarroari buruzko datu argitaragabe batzuk ustiatuz, enpresa berritzaileen I+Gko kooperazioko proiektuak aztertzen dira (haien zen-batekoa, partnerren izaera eta partnerren nazionalitatea), eta datu horiek Espainiarentzat eta Europako Batasunarentzat INEk etaEurostatek emandakoekin alderatzen dira.

Giltza-Hitzak: Berrikuntzako Sistema Nazionalak. Berrikuntza. Ikasbidea. Enpresa-kooperazioa. Euskal Autonomi Erkidegoa.Nafarroa. Berrikuntzaren inkesta.

En esta ponencia se revisa la literatura reciente sobre sistemas nacionales de innovación, prestando especial atención prime-ro al contexto en que surge este enfoque; segundo, a los problemas y divergencias que para su conversión en teoría persisten enla definición de sus componentes (organizaciones e instituciones), en la concepción de la innovación y el aprendizaje en las funcio-nes y límites de tales sistemas; y tercero, a las dificultades existentes para la relación de análisis empíricos en esta área. Finalmenteexplotando datos inéditos para la CAPV y Navarra de la Encuesta de innovación del INE, se hace un análisis de los proyectos de I+Den cooperación de las empresas innovadoras (su número, en qué áreas se llevan a cabo y con qué partners), comparando talesdatos con los que para España y la UE ofrecen el INE y Eurostat.

Palabras Clave: Sistema Nacional de Innovación. Innovación. Aprendizaje. Cooperación empresarial. Comunidad Autónoma delPaís Vasco. Navarra. Encuesta de innovación.

Dans cet exposé on revoit la littérature récente sur les systèmes nationaux d'innovation, en prêtant une attention spéciale, pre-mièrement, au contexte dans lequel surgit cette approche; deuxièmement, aux problèmes et aux divergences qui, pour en faire desthéories persistent dans la définition de ses composants (organisations et institutions), dans la conception de I'innovation et de l'ap-prentissage, dans les fonctions et les limites de tels systèmes; et troisièmement, aux difficultés qui existent pour la réalisation d'a-nalyses empiriques dans ce domaine. Finalement, en exploitant des données inédites pour la CAB et la Navarre de l'Enquête d'in-novation de l’INE, on fait une analyse des projets d'I+D dans la coopération des entréprises innovatrices (son nombre, dans queldomaine elles ont lieu et avec quels partenaires), comparant de telles données avec celles que nous offrent l'INE et Eurostat pourl'Espagne et l'UE

Mots Clés: Système National d'lnnovation. Innovation. Apprentissage. Coopération d'entreprises. Communauté Autonome du PaysBasque. Navarre. Enquête d'innovation.

* Itziar Navarrori eskertu nahi dizkiot euskarazko testuan egindako estilo-zuzenketak.

XV Congreso de Estudios Vascos: Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak = Ciencia y cultura vasca, y redes telemáticas =Science et culture basque, et réseaux télématiques = Basque science and culture, and telematic networks (15. 2001. Donostia). –Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2002. - P. 987-1006. - ISBN: 84-8419-906-1.

1. BERRIKUNTZAKO SISTEMA NAZIONALENAZTERPIDEEN SORTZE ETA HEDAPENA

Sortu zen une beretsutik, aldaketa teknologiko-aren literatura jabetu zen sektoreak edo alor tekno-logikoak berrikuntzako eta hedakuntzako prozesuakgertatzeko moduan duten eraginaz. I+Gko lehenen-go estatistiken irakurketek agerian utzi zuten ezen,kokatuak zeuden herriak zeinahi direlarik ere, sek-tore batzuk I+G jardueretan oso intentsiboak zirela,beste batzuk intentsitate ertainekoak, eta gainera-koak intentsitate apalekoak. Rosenberg-ek eginda-ko ikerlanetan nabari gelditu zen produkzio-bideakekoizten dituzten sektoreek aldakuntza teknologiko-etan betetzen duten papera guztiz bestelakoa delabitarteko edo kontsumo-ondasunak ekoizten dituz-tenen aldean. Teknologi familiak dei genitzakeenakere identifikatu ziren; Patel eta Pavitt-ek (1994),adibidez, argudiatu zuten ekonomi sektoreak laufamilia teknologiko handitan sailka litezkeela:mekanikoa, elektriko-elektronikoa, kimikoa eta soft-warekoa, haietako bakoitzak gaitasun teknologikoeta teknologi iturri ezberdinak zituelarik. Industrisektoreen taxonomia sistematiko eta landuenetakobat Pavitt-ena (1984) dugu, literatura neo-schumpe-tiarrean arras hedatu eta erabilia izan dena: kanpojakin-iturriekiko, murru-barneko jarduera zientifikoeta teknologikoekiko, portaera dibertsifikatzaileeki-ko, industri egiturekiko eta trebetasunen erakuntza-rekiko sektoreen patroi ezberdinak aintzakotzathartuz, Pavittek industriak hiru kategoriatan sailka-tu zituen: hornitzaileek menperatutakoak, ekoizpenintentsibokoak eta zientzian oinarritutakoak.

Herrien ezaugarriek bere enpresen ahalmenberritzailean duten eragina ere oso goiz antzemanzen1. Alabaina, Berrikuntzako Sistema Nazionala-ren (BSN) termino eta azterbidea Freeman-en(1987) Japoniaren sistemari buruzko liburura arteez zen agertu. Berrikuntzaren ezaugarriak industriaeta teknologia bakoitzari berezkoak zitzaizkiolaazpimarratu izan zuten hurbiltze sektorialetan ezbezala, BSNren korronteak aldezten du herrienezaugarriek eragin handia dutela bere enpresenberrikuntzako portaera eta emaitzetan. Bestelaesanda, BSNren korrontearentzat berrikuntzako sis-tema jakin baten muga geografikoak emanak datozeta, orduan, aztertzaileen eginkizuna muga geogra-fiko horien barruko berrikuntza eta hedakuntzetandiharduten eta elkarrekin erlazionatzen direnaktore-talde ugari eta konplexua aztertzea da. (Ikusazterketa sektorial eta geografikoa egiteko aukerabikoitz horretaz Guerrieri eta Tylecote 1997 etaBresci eta Malerba 1997).

Berehala BSNren adigaia eta berrikuntza etahedakuntzen baldintzatzaile nazionalak arakatzekointeresa zabaldu zen ekonomialarien artean eta, izenhandiko aditu ugari bildu zuten hiru argitalpen bikainagertu ziren: Lundvall-ek (1992), Nelson-ek (1993)eta Edquist-ek (1997) editatuak. Baina adigai eta

azterbide hauek ez zuten erakarri aldaketa teknologi-koan adituak zirenen interesa soilik; beste hainbaterakunde ofizial eta ospetsuk ere ontzat jo eta bereargitalpen eta lan-taldeetan bultzatu zituzten. EgunELGEk, Europako Batzordeak eta UNCTADek bereazterketako tresneriaren osagai dute kontzeptu hau2.Eta hierarkizatuagoa eta ikuspegi neoklasikoa nagusidiren Munduko Bankua eta Nazioarteko Moneta-Fon-doa bezalako erakundeetan ere hura onartzearenalde gero eta seinale gehiago ageri dira.

Azterbide berri hau, gainera, ez zen mugatuberrikuntzako sistema nazionalen araketara soilik,baizik eta sortu eta handik gutxira zenbait ekono-mialarik (ik. adibidez Braczyk, Cooke eta Heiden-reich 1996, Cooke, Gómez Uranga eta Etxebarría1997 eta Cooke 1998) erregioen esparrura egokituzuten, eta beste hainbatek (ik. bereziki Carlson1995 eta Bresci eta Malerba 1997) esparru sekto-rialera. Azterbide hori erregioen esparrura zabalduzen industriak ingurune berezi eta onuragarriaeskaintzen duten herri bateko eskualde eta are hiri-gune batzuetan kontzentratuta agertzen direlaegiaztatu zelako, alde batetik, eta, batez ere des-zentralizazio politiko handia duten herrietan, espa-r ru horiek erregio eta tokiko Gobernuenpolitiketarako zelaia osatzen dutelako, bestetik(Porter 1990 eta 1998). Berrikuntzako sistemasektorialetan, ostera, sektore edo alor teknologikobaten kide izateak edo ez, markatzen du berrikun-tzako sistemaren muga, eta ez geografi zedarriek.

Aurreraxego erakutsiko denez, berrikuntzakosistemen aztertzaileen artean bertsio edo aldaeraezberdinak daude. Hala ere, haietan guztietanpuntu komun batzuk daude, berrikuntzako siste-men marko kontzeptualaz hitz egitea ahalbidetzendutenak (Edquist 1997):

– Azterketaren muina berrikuntza da eta, berorrilotuta, ikasbidea (Aalborg bertsioan, batez ere).

– Ikuspegi holistikoa (hau da, berrikuntzarenbaldintzatzaile garrantzitsu oro barne hartzensaiatzen dena) eta diziplinartekoa (izan ere,kontuan hartzen dira faktore ekonomikoak ezezik, erakunde eta organizazioenak, sozialaketa politikoak ere).

– Ikuspegi historikoa, berrikuntzak denboranzehar garatzen direlako (asmakuntza tekni-koa erdiesten denetik, hura ekonomi aldetikgarrantzitsua den berrikunka sortu eta zabal-ki hedatu egiten den arte denbora luzeabehar baita) eta berrikuntzak, organizazioak,erakundeak, erregioak eta baita herriak ereordura arte jarraitutako bidearen menpekodirelako (path dependent).

Navarro, Mikel

988

———————————

1. Berrikuntzako Sistema Nazionalen (BSN) korrontearenaitzindaria List ekonomialari klasiko alemaniarra da. (Ik. Free-man 1997).

———————————

2. Aipamen berezia merezi du BSNi buruz ELGEk irekitakoikerlerroak, non herri guztietarako azterketa orokorrez dihardu-ten lan-taldeak, bateko, eta BSNren alderdi bereziez (enpresaberritzaileez, enpresa berritzaileen sareez, clusterrez, giza balia-bideen higikortasunaz, erakunde-mapez eta catching-up ekono-miez), sakoneko azterketak egiten dituzten talde espezializatuakbesteko, biltzen baitira. (Ik. OECD 1997b eta 1999).

– Dauden berrikuntzako sistemak elkarrekikooso ezberdinak direla uste izatea eta, hala-ber, dauden sistema horien artean optimorikez dagoela aldeztea.

– Elkarren menpekotasuna nabarmentzea (sis-temaren ideiari berezkoa zaiona) eta berrikun-tzako prozesuari buruzko ikuspegi ez lineala.

– Erakunde eta organizazioei emandako bere-biziko garrantzia.

Derragun, bestalde, BSNren hizkera eta azterbi-dea bere egiten duten ikertzaile hauen garaikidedirelarik, terminologia eta jatorri ezberdina izanarren, aztergai antzekoa duten beste zenbaitkorronte eta aztertzaile ere badugula. Haien arteanPorter-en ikerlanak, kapitalismoaren aldaeren ara-katzaileak (Withley 2000) eta berrikuntzako eta pro-dukzioko sistema sozialei buruzko korrontefrantsesa (Amable, Petit, Boyer...) gailentzen dira.

Zer dela eta zabaldu da azterlari eta politikaegileen artean horrenbeste eta horren azkar BSN-ren ikuspegi hau? Freeman-i (1997), Lundvall etabesteri (2001) eta Mytelka eta Smith-i (2001)jarraituz, bi arrazoi nabarmenduko nituzke:

– Lehen-lehenik, Buesa eta bestek (2001) etaFreeman-ek (1994) argiro azaltzen dutenez,korronte neoklasikoak bere eredu edomodeloetan aldagai teknologikoa sartzekoerakutsitako ezintasunak azterbide alterna-tibo bat garatzera eraman zuen, teoria ebo-lut iboa deitu izan dena. Eskola ber r ihorretako kideek 70eko eta 80ko hamarka-detan burututako azterketa teoriko eta enpi-r ikoek argi eta garbi laga zuten zeindesegokia zen eskola neoklasikoak jakin-tzaz zuen ikusmoldea (neoklasikoentzatjakintza generikoa, kodifikagarria, kosturikgabe eskuragarria eta ingurunetik bananduada) eta ikusmolde horri lotua joan ohi zenberrikuntzaren “eredu lineala” (non berri-kuntzako prozesua beti I+Gtik abiatzen zeneta elkarreraginik ez zegoen).

– Mundu akademikoan nagusi zen eskola neo-klasikoak egindako azterketatik ondorioztatzenziren gomendio eta interpretazioak gero bainogero urruntzen ziren gobernari eta erakundepolitikoek ikusten zituzten errealitate eta erron-ketatik. Eskola neoklasikoaren ezintasun etagabezia hori bereziki nabarmena zen 70ekohamarkadaren hasieraz geroztiko produktibita-tearen gelditasuna eta munduko ekonomiarenlehiakortasun arazoak esplikatzeko garaian.

Sarrera moduko atal hau bukatzeko, derragunEdquist-ekin batera (1997 eta 2001), orain artekoBSNri buruzko azterketek, teoria bat baino, markoedo alor kontzeptual bat (conceptual framework edoapproach bat) osatzen dutela. Teoria izatera iriste-ko hainbat zehaztugabetasun, funts gabetasun etakontraesan kontzeptualak gainditu behar dituzte,sistemaren osagai diren limiteak mugatu, alda-

gaien arteko erlazioak zehatz eta zorrotz azaldu...azterlan honetako geroagoko ataletan agerian jar-tzen joango garenez. Garapen teknologikoaren etaberrikuntzaren azterketa sistemikoak oinarri kon-tzeptual eklektikoa du, zenbait pentsamendu eko-nomikoren teoria eta korrontetatik eratorria.OECDren arabera (1999) korronte horiek ekonomiaeboluzionista, ekonomia industriala, hazkundearenteoria berria eta ekonomia instituzionala dira3.

2. BERRIKUNTZAKO SISTEMA NAZIONALEN DEFI-NIZIOA, OSAKIDEAK ETA FUNTZIOAK

BSNren kontzeptua mugatzearren, Edquist-ek(1997) ematen digun definiziotik abiatuko gara,zeren eta haren araketa xehatuak BSNren bertsio-en arteko ezberdintasunak antzemateko aukeraeskainiko baitigu. Halaber, definizio horren azterke-tak BSNren alor kontzeptualean aurreratu edo gara-tu beharreko puntu edo gaiak zein diren ikustekoaukera emango digu. Edquist-en arabera, “berrikun-tzen garatze, hedatze eta erabiltzean eragitenduten herri bateko organizazio eta erakundeek osa-tuak dira BSNk” (14 or.).

Erakunde eta organizazioak

Korronte honetako aztertzaileen artean aurkidezakegun lehenengo ezberdintasuna, BSNren osa-kideei dagokiena, erakundeei ematen dioten asko-tariko esanahian datza. Edquist eta Johnson-ek(1997) ohartarazi dutenez, erakunde hitza bi esa-nahi nagusirekin erabili ohi da: alde batetik, portae-rak moldatu egiten dituzten arau, erregela etalegeak bezala (adib., Lundvall 1992); eta bestetik,helburu jakin bat bilatzen duten enpresa, unibertsi-tate, gobernuaren laborategi, eta abarren antzekoegitura formalak bezala (adib. Nelson eta Rosen-berg 1993). Azterketa zehatza zaildu edo ilundu etaBSNren alor kontzeptuala teoria bihurtzea eragoz-ten duten adostasun ezaren eta zehaztugabetasu-naren aurrean, Edquist eta Johnson-ek (1997)–honi dagokionean gertutik jarraituko gatzaizkie-nak– organizazioak eta erakundeak argi eta garbibereiztea proposatzen dute.

Organizazioak ageriko helburu bat duten egituraformalak lirateke, jakinaren gainean sortuak izandirenak. Organizazioak, beraz, agente edo aktoreakdira. Berrikuntzako sistemetako organizazio esan-guratsuen adibide enpresak, unibertsitateak, iker-ketako organismo publikoak, arrisku-kapitalekoelkarteak... ditugu. Organizazio horiek sailkatzekogaraian kontuan hartzeko gauza bat horien izaera

Berrikuntzako sistema nazionalei buruzko literaturaren ikuskapena eta EAEko eta Nafarroako enpresen kooperazioko...

989

———————————

3. Edquist-ek (1997 eta 2001) dio berrikuntzako sistemenkorrontea errotua dagoela teoria ebolutiboan eta ikasbide elka-rreragilearen teorian. Aztertzaile horren ustez, berrikuntzako sis-temen korronteak eta hazkundearen teoria berriak aztergaiezberdina dute: lehenengoa batik bat berrikuntzen erabakitzaile-ez ari izaten da, eta bigarrena, aldiz, berrikuntzaren eta jakintza-ren ondorioez. Alde horretatik, bi korronte horiek elkarrenosagarriak izango lirateke.

publiko edo pribatua da. BSNk osatzen dituztenorganizazio pribatuen artean enpresak leudeke,noski baino noskiago, baina baita enpresarienelkarteak eta lanbide– eta zientzia-elkarteak; etaorganizazio publikoen artean, politika teknologikoamoldatu eta aplikatzen duten organismoak, goi-ira-kaskuntzako eta ikerkuntzako organizazioak, sos-tengu teknologikoko entitateak –hala nolaheziketakoak, ikerketa eta zerbitzu bereziko organi-zazio industrialak...–, estandarrak ezartzen dituztenorganizazioak eta patenteen bulegoak.

Erakundeak, aldiz, gizabanako, talde eta organi-zazioen arteko erlazio eta elkarrekintzak arautzendituzten aztura arruntak, ohitura edo errutinak,praktika finkatuak, erregelak edo legeak dira.Joko-arauak izango lirateke, hortaz. Berrikuntzakosistemetako erakundeen adibide esanguratsuakpatente-legeak eta unibertsitateen eta enpresenarteko erlazioak zuzentzen dituzten arauak ditugu.Erakunde horietako batzuk “formalak” dira (halanola, legeak, patenteei buruzko arautegia, bankuenjardueraren Gobernuaren erregulazioak...), bainabeste batzuk “informalak” dira (ohiturazko zuzenbi-dea, azturak, tradizioak, praktikak, etab.). Era bere-an, erakunde batzuk gogorrak (hard) dira, hots,lotesleak eta haien betetze edo konplimenduabehatua dutenak; eta beste batzuk bigunak (soft),hau da, derrigor obeditu behar diren aginduak izanordez, arau praktiko eta iradokizun moduan funtzio-natzen dutenak.

Organizazio eta erakundeak bereiztea, organiza-zio eta erakunde motak ezberdintzea eta haien guz-tien arteko erlazioa ez nahastea komeni da, zereneta organizazio eta erakundeen antolamendua etahaien arteko erlazioak arras desberdinak baitiraherri batzuetatik besteetara, eta horrek guztiakBSN ezberdinen jokatzeko moduan eta emaitzetannabariki eragiten baitu.

Berrikuntza eta ikasbidea

BSNren bertsio ezberdinetan kontzeptuen alo-rrean aurkitzen den beste bat ez etortze garrantzi-tsu bat berrikuntzaren esanahiari dagokiona da.Adibidez, Nelson eta Rosenberg-ek (1993) darabil-ten berrikuntzaren kontzeptua oso murritza da,bere ikerketa berrikuntza teknologikoari eusten dio-ten erakunde eta organizazioetara mugatzen baitu-te (berrikuntza organizatiboak, instituzionalak etabestelakoak bazter utziaz)4. Freeman-ek (1987),aldiz, teknologikoak ez diren berrikuntzak ere ain-tzakotzat hartzen ditu. Lundvall-en (1998) azterke-taren muina berrikuntza eta ikasbide elkarreragilea

dira, eta, aurrerago ikusiko dugunez, ikasbideaberrikuntza baino harantzago doanez gero, Lundva-llek BSNri buruz duen ikuspegia arestian aipatuta-ko aztertzaileena baino zabalagoa da.

Desberdintasun hauek, berriro ere, axolazkoakdira. Izan ere, BSNren analisiaren helbururik behi-nena berrikuntzako prozesuen erabakitzaileak age-r ian uztea denez gero, eta berrikuntzakoprozesuaren erabakitzaileak ezberdinak izateanberrikuntza-mota batetik bestera, BSNren bertsiobaten eta beste baten analisiek egitez faktore des-berdinak bilatzen edo nabarmentzen ari dira. Horihorrela, berrikuntzako prozesuaren erabakitzaileakidentifikatzeko eta, era horretan, aztergai den siste-maren mugak zedarritzeko, berrikuntzaz zer uler-tzen dugun argitu beharko genuke eta berrikuntzentaxonomia edo sailkapenak sortu.

Edquist-entzat (2001), zeini berrikuntzaren defi-nizio eta berrikuntza-moteei dagokionean jarraitukogatzaizkion, berrikuntzak dira esanahi ekonomikokosorkuntza berriak, eskuarki enpresek egindakoak.Sorkunka horiek guztiz berriak edo originalak izandaitezke, baina gehienetan jadanik dauden elemen-tuen konbinaketa berriez osatuta daude.

Berrikuntzez sailkapen bat baino gehiago egindaiteke. Batak, axola handikoa, produktuen berri-kuntza (zer egiten den) eta prozesuen berrikuntza(nola egiten den) bereizten ditu. Produktuen berri-kuntza, halaber, izan daiteke ondasunena edozerbitzuena. Eta prozesuen berrikuntza, teknologi-koa eta organizazionala. Aipatutako kategorieta-t ik , ondasun-produktuen ber r ikuntzek etateknologia-prozesuen berrikuntzek bakarrik duteizaera materiala; organizazio-prozesuen eta zerbi-tzu-produktuen berrikuntzak ukiezinak edo intan-gibleak dira. Kontuan izan, bestalde, produktuenberrikuntza batzuk (“inbertsio-ondasunei” dagoz-kienak, alegia), “bigarren gorpuzte” batean, pro-zesuen berrikuntza bilakatu ohi direla. Derragun,azkenik, produktuen berrikuntzak produkzio-egitu-ra aldatzeko bitartekorik behinenak direla; bainaprozesuen berrikuntzak produktibitatearen haz-kunderako txit garrantzizkoak direla.

Berrikuntzak sailkatzeko beste irizpide garran-tzitsu bat haien berritasunarena da. Hau axolakoada, berrikuntzak sortzeko behar diren jakintza-inpu-ten konbinaketa eta ekonomiarentzat eta enpresen-tzat ekarritako ondorioak oso bestelakoak baitirahaien berritasunaren arabera. Honi gagozkiola, eko-nomialari gehienek bereizi ohi dituzte berrikuntzahazkor (incremental) edo txikiak eta berrikuntzaerrotiko (radical) edo handiak5. Freeman eta

Navarro, Mikel

990

———————————

4. Beste alde batetik, berriz, Nelson eta Rosenberg-ekdarabilten berrikuntzaren esanahia oso zabala da, zeren eta,nahiz eta herriarentzat edo munduarentzat berriak ez izan,enpresak abian jarritako produkzio-prozesua edo merkaturatuta-ko produktua enpresarentzako berarentzako berria edo nabarikihobetua baldin bada, berrikuntzatzat jotzen baitute. Stern etabestek (2000), ostera, herrien ahalmen berritzailearen erabaki-tzaileak aztertzean, new-to-the world diren berrikuntzak bakarrikhartzen dituzte kontuan.

———————————

5. Lundvall-ek (1992) dioen bezala, berrikuntza hazkor etaerrotikoen arteko bereizketa egitean horien alderdi tekniko edoekonomikoa izan dezakegu gogoan. Berrikuntza batzuek, nahizeta ikuspuntu tekniko batetik hazkorrak izan, ekonomian berebi-ziko eragina izan dezakete; eta, aitzitik, ikuspuntu tekniko bate-tik errotiko edo funtsezkoak diren berrikuntzek, paradigmateknologiko berri batera eraman lezaketenek, ekonomian duteneragina hutsaren hurrengoa izan daiteke. Noski, berrikuntza bialderdi hauetan (teknikoa eta ekonomikoa) izaera berekoa izandaiteke, orobat.

Perez-ek (1988) proposatu dute berrikuntza hazko-rrak, berrikuntza errotikoak, sistema teknologikoa-ren aldaketak eta paradigma tekno-ekonomikoarenaldaketak bereiztea6.

BSNren aldaera batzuek berrikuntza-motabatzuen erabakitzaileetan jarri dute arreta etabeste batzuek besteenetan. Aalborg bertsiokoek(honela deituak Danimarkako unibertsitate horre-tan BSNez ikertzen diharduen talde handiagatik,zeinen artean Lundvall aitzindaria izan den) prakti-karen bidez (by doing, by using eta by interacting)egindako ikasteari eman diote garrantzia eta, hor-taz, haien hausnarketa berrikuntza hazkorren era-bakitzaileei zuzenduagoa dago; amerikar bertsioa(Nelson, Rosenberg, Mowery...), aldiz, ikerketa etaesplorazioari (searching eta exploring direlakoei)lotutako organizazio eta erakundeez arduratu daeta, beraz, haren hausnarketak argi gehiago ema-ten du berrikuntza errotiko eta sistema teknologi-koen erabakitzaileez; eta Freeman eta Perezbezalako aztertzaileek, ziklo eta uhin luzeez kezka-turik, paradigma tekno-ekonomikoen aldaketakdituzte aztergai.

Nelson-ek (1993) dioenez, BSNk oso ezberdi-nak dira elkarrekiko. Esate baterako, ikerketa for-maleko jardueren aldean praktikaren bidezkoikasteak duen garrantzia erruz aldatzen da herribatzuetatik besteetara. Nelson-en esanean, herria-ren tamainak eta garapen ekonomikoak eragitendute gehien ezberdintasun horietan. Herriaren ezau-garrien arabera, BSNren bertsio batzuk egokiagoakizango dira haren berrikuntzako sistema arakatzekoeta beste bertsio batzuk aitzitik desegokiagoak.Aalborg bertsioa, adibidez, haren sortzaileek berekaitortzen dutenez, “herri txikien hazkunde eta berri-kuntzako prozesuak ulertzearren” sortu zen (Lund-vall eta beste 2001: 7).

Era berean, berrikuntzako sistemei buruzko Aal-borg bertsioaren kontzeptualizazioak egokiagoadirudi garapen bidean dauden herrien BSNk azter-tzeko, amerikar bertsioa bezain murriztailea ezdelako eta zientzia eta teknologiari zuzenki lotuta-ko erakunde eta organizazioetan horrenbestekoarretarik jartzen ez duelako. Alderantziz, BSNrenaldaera honek praktikaren bidezko ikasteari, jendearruntaren ahalmen eta gaitasunen garapenari eta,hortaz, organizazio eta erakunde ekonomiko auke-ra zabalagoari jaramon gehiago egiten die. Gogoanizan, horri gagozkiola, herri garatuen BSNk osatua-goak daudela eta, beraz, horietan subsistemaberezi bat bakarrik aztertzeak (esate baterako,ikerketa eta esplorazioari zuzenki loturiko organiza-zio eta erakundeek osatutakoa) ez duela horren-besteko arazorik sortzen. Baina hori ez da garapen

bidean dauden herrien kasua. Herri horietan tokikoeta tradiziozko jakintzek, neurri handi batean isile-ko (tacit) izaerakoak, axola handiagoa dute eta,horregatik, herri horietan ikusmolde zabalagoakhobetsi beharko lirateke.

Garapen bidean dauden herrien errealitaterakoBSNren egokitasuna jorratzen ari garenez gero,aipa ditzagun BSNren korronte guztiek duten biahulezia herri horietan aplikatzeko –eta nahiz etaneurri txikiagoan, herri garatuetan aplikatzeko ere–,korronte horretako zenbait kidek berek aitortua (ik.Lundvall eta beste 2001: 18-20).

– Lehenengo ahulezia boterearekin eta gataz-karekin zerikusia duten BSNren alderdiakgutxi landuak izatea da. Hori zor zaio, heinbatean, Aalborg-en bertsioan, ikasbide elka-rreragileari emandako arretari, non agenteekelkarri jakinarazten dioten eta ekonomiarakobaliagarria den jakintza berriaren sorreraneta erabileran parte hartzen duten. Izan ere,geroxeago ikusiko dugunez, ikasbideak“ahanztea”, zenbait gaitasun eta trebetasunbaztertu edo suntsitzea eta jende askorensarrera eta indarra galtzea ere eskatzen du.

– BSNren korrontearen bigarren ahulezia, berri-kuntzako sistema eraiki eta sustatzekoordez, jadanik sendo eta nahiko dibertsifika-tuak diren sistemak azaldu, arakatu eta alde-ratzeko erabili izana da. Bestela esanda,ex-post moduan erabili da, ex-ante moduanerabili beharrean7.

Puntu honetara iritsita, on litzateke berrikuntzaeta ikasbidearen arteko erlazioa modu xehatuagobatean aztertzea, erlazio horrek BSNri buruz dauka-gun ikuskera bera baldintzatzen baitu. Izan ere,berrikuntza, ekonomian jakite berriak (jadanik zeu-denak konbinatuak edo jakite berri-berriak) sartzeadenez gero, ikasbidearen ondorioa da8.

Lundvall-i (1992) eta Johnson-i (1992) jarraituz,ondorengo ikasbideak bereiz litezke:

Berrikuntzako sistema nazionalei buruzko literaturaren ikuskapena eta EAEko eta Nafarroako enpresen kooperazioko...

991

———————————

6. Edquist-ek (2001) berrikuntza errotikoekin eta sistemateknologikoaren aldaketekin bat egiten du eta hiru kategoriabakarrik uzten ditu: aldaketa jarraiki, txiki eta hazkorrak; berri-kuntza errotiko eta etenak; eta xede orokorra eta erabilerahedatuko (pervasive) teknologien eraldaketa handiak, “paradig-ma tekno-ekonomikoen” aldaketak ere deiturikoak.

———————————

7. Lundvall eta besteen (2001) guraria are zabalagoa da:haien irudiko, BSNk garapen eta hazkunde ekonomikoa aztertze-ko tresna dira. Alde horretatik, ikasbidea eta berrikuntza kon-fiantzaren eta gizarte-kohesioaren beharra duten prozesuelkarreragileak direla uste duten heinean, garapen-prozesuakaurrera egingo badu kapital soziala nahitaezkoa dela, eta pro-dukzio-kapitalean eta kapital intelektualean bakarrik oinarrituta-ko garapenerako estrategiek arrakastarik izango ez dutela diote.Berebat, garapen ekonomikoak azkenean huts egingo luke, bal-din eta naturaren inguruneari so egiten ez bazaio. Hori dela eta,egile horien irudiz, bai kapital sozialaren berreraikuntza eta bainaturaren ingurunearen iraunkortasuna BSNren ikuspegian bar-neratu behar dira esplizituki.

8. Berrikuntzak, ikastea ez ezik, ahaztea ere eskatzen du.Bestela, emankorrak izan litezkeen ikasbideak blokeatuta geldilitezke. Batzuetan ahaztea ez erabiltzearen poderioz gertatzenda (just forgetting). Besteetan, berrikuntza errotikoetan batezere, ahazte sortzailea (creative forgetting) ere noraezekoa da.Alde horretatik, ahaztea ikasbidearen atal bat da. (Johnson1992: 29).

– Ikerketaren bidezko ikastea (learning by sear-ching), edo ikerketa (searching) soilik deitua.Jarduera honek jakintza handitzea du bera-riazko helburua, horrela berrikuntza sustatu-ko baita.

– Esplorazioaren bidezko ikastea (learning byexploring), edo esplorazioa (exploring) soilkideitua. Ez dago aurrekoa bezain gidatuadirua irabazteko asmoagatik, eta unibertsita-tea eta antzeko organizazioek egindako oina-rrizko ikerketatik eratorri ohi da ikaste hau.Horren helburu edo xede gidaturik ez duenezgero, batzuetan ustekabeko edo ez bilatuta-ko emaitzak sortzen ditu, garapenaren ohikometatze-bidetik irten eta paradigma teknolo-giko berri baterako oinarria ezartzen dute-nak, horrela aldaketa teknologikoaridimentsio dinamikoa erantsiz, epe luzeraarras garrantzitsua dena.

– Produkzioaren bidezko ikastea (learning-by-producing), edo ikastea (learning) soilik dei-tua. Beste helburu nagusi bat duten jardueraekonomikoen azpiproduktu gisa agertu ohida. Produkzio eta banaketako ohiko jarduere-tan errotua dago eta, horregatik, egiturakgidatua (structuralist oriented) dela esangenezake, ikerketa eta esplorazioaren bidez-ko ikastea ez bezala, zeinak ekintzak gida-tuak diren (action oriented). Ikasketa-motahonen aldaerak izango lirateke, lehenik, lan-gileak lanean ari direnean bere jakitea handi-tzen dutenez Arrow-ek izendatutako “eginezikastea” (learning-by-doing); bigarrenik, siste-ma konplexuak erabiliz jakituria handitzenzela ohartzean Rosenberg-ek deitutako “era-biliz ikastea” (learning by using); eta hiruga-rrenik, erabiltzaileek eta ekoizleek elkareragiten dutela eta horretatik produktuenberrikuntzak datozela aurkitzean Lundvall-ekaipatutako “elkar eraginez ikastea” (learning-by-interacting)9.

Edquist-ek (2001) ongi dioenez, produktueneta prozesuen berrikuntzak (I+G) ikerketa etaesplorazioaren bidez ikasteen eta egite, erabiltzeeta elkar eragitearen bidez iritsitako ikasteenemaitzak dira. Ikasbide horien emaitzak gehiene-tan enpresek kontrolatzen dituztenez gero, “ikas-bide organizazionalak” deitu izaten zaie. Hainzuzen ere, berrikuntzei buruzko analisi enpirikoekaipaturiko ikasbide horiexek hartu ohi dituzteaztergaitzat. Badaude, ordea, beste ikasbide orga-nizazional batzuk berrikuntzei buruzko analisietanjorratzen ez direnak: errutina edo ohituren garape-na enpresetan, eskuliburuen sorrera, datu-baseeneraketa... Edquist-en iritziz, azterketak horietaraere hedatu beharko lirateke.

Edquist-en irudiz, orobat, berrikuntzako siste-mei buruzko azterketak ez dira kasik arduratu hez-kuntza-moduan eskuratzen den ikasteaz, nahiz etaBSNren zenbait ikerlanek heziketak berrikuntzanduen berealdiko garrantzia aipatzen duten. Lehen-txeago ikusitako ikasbide organizazionaletan ezbezala, zeinetan ikastearen emaitzak enpresekkontrolatzen dituzten, hezkunka “banakako ikasbi-dea” deitua izan liteke, prozesu horretan sortzenden giza kapitala gizabanakoek kontrolatzen baitu-te. Berrikuntza gerta dadin banakako ikasbidea etagiza kapitala beharrezko aurrebaldintzak direnezgero, berrikuntzako sistemen azterketek banakakoikasbidea barne hartu beharko lukete. Laburbilduz,Edquist-ek (2001:17) proposatzen du BSNrenazterketek produktuen eta prozesuen berrikuntzeta-ra modu zuzen eta berehalako batean daramatenikasbideez gainera, jakintzaren azpiegituraz moduorokorrez arduratzea; edo bestela esanda, berrikun-tzako sistemen ikusmoldea gaindituz, ikasbideensistemen azterketetan barrena aurrera egitea. Ikus-molde berriak barne hartuko lituzke ikasbide orga-nizazionala ez ezik (egiturazko kapitala sortzeradaramana), banakako ikasbidea ere (giza kapitalasortzera daramana)10.

Berrikuntzako sistemaren funtzioak

Sistema adigaiak berarekin dakar osagai mul-tzo bat eta haien arteko erlazioak egotea, elkar bal-dintzatuz eta mugatuz, osotasun bat sortuz, etafuntzio orokor garbi batekin. Edquist-ek (2001:4)egokiro dioenez, sistema bat baldin badago, harenmuga edo zedarriak ezagutu ahal izan beharko lira-teke; zer dagoen sistemaren barruan eta zer ez.Eta eginkizun hori burutzeko erabil daitekeen irizpi-deetako bat, sistemaren barruan dagoen ala ezauzitan dagoen elementuak ea benetan sistemakbere funtzioa bete dezan laguntzen duen ala ezbegiratzea da. Bestela esanda, berrikuntzako siste-mak betetzen dituen eginkizunak zehaztea estukilotua dago sistemaren limite edo mugen arazoari.Eta, ondoren egiaztatu ahal izango dugunez, BSN-ren korronteak ez du guztiz argitu arazo hau.

Lehenago BSNren funtzio orokorra zein denesan dugu: berrikuntzen produkzioa, hedatzea etaerabiltzea espazio horretan. Beraz, elementu jakinbat BSNren osagaia den ala ez erabakitzeko irizpi-dea –eta beraz, BSNren aztertzaileek elementuhorretaz arduratu behar duten ala ez argitzeko has-tapena– elementu hori berrikuntzen produkzio,hedatze eta erabiltzeen baldintzatzailea denentzbegiratzea da. Problema bat dago, ordea: berrikun-tzaren ekonomiak oraindaino berrikuntzaren baldin-tzatzaileak ez ditu guztiz zehaztu. Hori dela eta,BSNren bertsioek ez dute argibide zehatzik eskain-tzen jakiteko zer den sistemaren osagai eta zer ez.

Navarro, Mikel

992

———————————

9. Jakintza sortzeko bideen artean batzuek imitazioa ereaipatzen dute: jakite hau berria da imitatzailearentzat, baina ezdu berria izan behar berrikuntzako sistemarentzat. (Johnson2001).

———————————

10. Edquist-ek “egiturazko kapitala” deitzen dio organiza-zioek, eta ez gizabanakoek, kontrolatutako jakintzazko kapitala-ri. Egiturazko kapitala ez doa etxera ilunabarrean, hurrengoegunera arte ez itzultzeko, giza kapitalak egin ohi duen bezala.

Arlo honetan aurrera egingo bada, azterketa-mailan jaitsi behar da: BSNk betetzen omen duenfuntzio orokor horretatik BSNren funtzio espezifiko-etara igaro beharko genuke, berrikuntzako proze-suetan ustez eragiten duten faktore edobaldintzatzaileen arabera zehaztu beharko lirateke-enak. Zeregin hau baztertu samar egon da BSNriburuzko hasierako ikerlanetan, non lehentasunaeman zaien aktore eta erakunde mota ezberdinakaztertzeari, sistemak betetzen dituen funtzioenazterketaren kaltean.

Oraindik orain, ikerlan batzuek (Edquist 2001,Rickne 2001 eta Johnson 2001) BSNren funtziohoriek zehazteko beharra azpimarratu dute:

– sistemaren mugak ezarri ahal izateko (siste-maren osagaitzat hartuko lirateke, identifika-tutako funtzioetan eragiten dutenakbakarrik);

– sistemaren oraingo egoera azaltzeko, harenfuntzioen betekuntza errazten edo blokea-tzen duten mekanismoak identifikatzeko etasistemaren “funtzionalitatea” (zein egokirobetetzen diren funtzio horiek, alegia) ebalua-tzeko;

– sistemaren eboluzioa denboran zehar etaharen dinamika analizatzeko;

– sistemen funtzionalitatea alderatzeko, siste-ma batzuen eta besteen aktore eta erakun-deak alderatzeaz gainera. (Johnson 2001:16-17).

Derragun, azken puntu honi gagozkiola, BSNrenfuntzioak antzeko samar direla sistema guztietan,baina organizazio ezberdinez eta erakunde berezientestuinguru desberdinez bete daitezkeela. Ez dagoelkarrekikotasun zuzen eta zehatzik funtzio etaorganizazioen artean: funtzio bat organizazio batekbaino gehiagok bete dezake, eta, halaber, organiza-zio batek funtzio bat baino gehiago bete dezake.Erakundeei dagokienez, haien erlazioa organizazio-ekin ez da horren zuzena, organizazioek bere fun-tzioak betetzeko moduan duten eraginagatikeragiten baitiete erakundeek funtzioei. (Edquist2001: 12).

Funtzio espezifiko horiek mugatzeko, Rickne-k(2001) Suedia, Ohio eta Massachusetts-en mate-rialak eta produktu biokonpatibleak ekoizten dituz-ten oinarri teknologikoko enpresa gazteak ikertuditu eta, horretan oinarrituta, enpresen ezartze etahazkundea errazteko berrikuntzako sistemak horni-tu behar duen 11 funtzioren zerrenda eskaintzendu. Johnson-ek (2001) beste bide bat jarraitu dufuntzio espezifikoak identifikatzeko: begiratu duzein funtzio aipatu diren berrikuntzako sistemeninguruan agertuz joan diren bertsio edo aldaeraezberdinetan eta, horren ondorioz, bi funtzio oina-rrizko eta zortzi funtzio laguntzaile aurkitu du; gai-nera, Johnson-en arabera, erabilitako termino etaanalisi mailetan bertsio eta aldaera horien arteannolabaiteko nahasketa eta ezberdintasunak agertu

arren, desberdintasunek ez dirudite horren sakonakbatzuek eta besteek identifikatutako funtzioak alde-ratzerakoan.

Edozein moduz ere, Edquist-ek (2001) dioenez,oraindik ezberdintasun ugari dago hasierakobilketa-lan hauek eskaintzen dituzten berrikuntzakosistemen funtzioen zerrenden artean. Horrek esannahi du ikerlanak alor honetan atariko fase bateandaudela. Berrikuntzaren funtzio eta baldintzatzaile-en identifikazio-lanak aurrera jarraitu behar du. Etaez identifikazioa bakarrik; baita baldintzatzailehorietan hierarkiak sortzearena ere, horietakobakoitzak berrikuntzaren prozesuan duen garrantzierlatiboaren arabera eta elkar laguntzeko eta sen-dotzeko baldintzatzaile horiek duten balioaren ara-bera. Gainera, baldintzatzai leak edo haiengarrantzia berrikuntza-mota batzuetatik besteetaraaldatu egiten dela kontuan edukiz, berrikuntzentaxonomien alorrean ere aurreratu beharra dago.

3. AZTERKETA ENPIRIKOAK EGITEKO ZAILTASUNA

BSNri buruzko azterketa enpirikoak egiteko zail-tasuna franko dago. Aurreko ataletan erakutsidugunez, nahiz eta berrikuntzaren ekonomiak etaBSNren korronteak aurrerapen handiak egin, orain-dik hainbat definizio, kontzeptualizazio eta interpre-tazio-arazo teoriko dago (adib. berrikuntza-motensailkapen osoa, berrikuntzaren baldintzatzaileenezagutza, berrikuntzako sistemek betetzen dituztenfuntzioen identifikazio zehatza eta ordenazioa...).

Kontzeptuen aldetik problemak konpondutadauden alorretan ere, taxuzko neurribide eta esta-tistikak falta dira, teorian proposatutakoa zenbatueta enpirikoki egiaztatu ahal izateko. Alor honetanemandako aurrerapausoak ez dira nolanahikoak(adib. berrikitan ELGEk eta Europako Batasunakberrikuntzari buruzko inkesta abian jarri dute; ik.OECD 1997a), eta aztertzaileak oso azkarrak etaburutsuak izan dira argitaratuta zeuden estatistikezaldaketa teknologikoaren alderdi ezberdinak neur-tzeko11. Nolanahi ere, kontu hau ikuskatu eta geroFreeman-ek (1994) ondorioztatzen duenez: “orain-dik ere alor hauetan guztietan definizio, sailkatzeeta neurtze arazo larriek diraute, geroan gainditubeharko direnak” (489 or.).

Estatistika egokirik ez zegoelako, BSNren ikus-pegitik egindako azterketa enpiriko gehienak“herrien arteko ezberdintasunen azalpen kualitati-bo zehatzak” baizik ez dira (Stern eta beste 2001:5). Horri gehitu beharko genioke “lan horietan oina-rri teoriko komun eta espliziturik ez egotea etaazterturiko elementuak idiosinkrasiakoak eta egile

Berrikuntzako sistema nazionalei buruzko literaturaren ikuskapena eta EAEko eta Nafarroako enpresen kooperazioko...

993

———————————

11. Buesa eta bestek (2001) EAEko eta Nafarroako berri-kuntzako sistemak aztertzeko dauden adierazleen abantailaketa desabantailak ikuskatu dituzte. EAE eta Nafarroarentzakoeta Espainiarentzako eskuragarriak dauden adierazleak berdin-tsuak dira.

bakoitzaren interes berezien islatzaileak izatea”(Lundvall 1992: 18).

Stern eta beste (2000) saiatu dira horri kon-ponbide bat ematen. Alde horretatik, “aldaketenneurribide burutsu (nuanced) baina ikuskorrenbidez, berrikuntzako sistemen arteko desberdinta-sun horien ondorioak atzematen” ahalegindu dira(5. or.); baina “nazio baten cluster industrialenberrikuntzarako ingurune agregatua” eta “clusterindustrialen eta berrikuntzarako azpiegitura komu-naren arteko loturen indarra” azaltzeko erabilidituzten adierazleak nahiko zakarrak dira, hots: I+Ggastu guztitik sektore pribatuak finantzatutako ehu-nekoa eta ekonomia osoaren I+G gastu guztitik Uni-bertsitateak egindakoa, hurrenez hurren. Horrenadierazle agregatuekin BSNren arteko desberdinta-sunak lausotu egiten dira.

Esandakoarekin bat datoz OECD-k (1999) iritsi-tako konklusioak: “Adibidez, datu agregatuen ara-bera, I+Gren finantzatze eta betearaztean sektorepublikoak eta pribatuak duten papera berdintsuada Suedian eta Suitzan, baina herri horietakol+Gren antolaketa eta betearaztea oso bestelakoada” (34 or.). Desberdintasun horiek agerira irtetendira sistema baten eta bestearen mapa instituzio-naletan. Hauen baliagarritasunaz oharturik, ELGEkmapa instituzionalak egiteko lan-talde bat sortu duBSNri buruzko bere proiektuaren barruan: “Mapainstituzionalak egiteak, agregatu estatistikoezharantzago joanez, ondokoa ikustea ahalbidetzendu: ikerketa-mota ezberdinen (oinarrizko, prekonpe-titibo, aplikatu eta esperimentalaren) finantzatzaileeta hornitzaile nagusiak; politiken (formalizatutako)koordinazio eta integrazioa; finantzaketaren zentra-lizazio-maila; gobernuak zuzeneko papera duen edobitarteko erakundeen bitartez jokatzen duen; trans-ferentzia teknologikoko erakundeen papera; etab.Mapa instituzionalen egintza, oraindik estandariza-turik ez egon arren, 11 herrientzat burutua dagoeta haien bidez datu agregatuen osagarriak direndesberdintasun instituzional garrantzitsuak nabaria-razten dira” (34 or.).

EAE eta Nafarroaren kasuan ere, zenbait idaz-lan saiatu dira haien berrikuntzako sistemak aditze-ra ematen. Azken urte hauetan horietako sistemabat, edo biak batera, modu orokorrean –eta ezhaien alderdi batzuetan bakarrik– azaldu dituztenidazlanak, kronologikoki ordenatuak, honako hauekdira: Lavia eta beste (1995), Zenbait autore(1995a y 1995b), Eusko Jaurlaritza (1997), Cooketa Morgan (1998), Durán eta beste (1998), Duráneta Gómez Uranga (1999), Mosso (1999), Gobier-no de Navarra (1999), Buesa (2000) eta EuskoJaurlaritza (2001). Nire ondoren doan txosten egile-ak, M. Buesa, berrikitan egindako adierazleei buruz-ko azterketa eta datu bilketan oinarrituta (ik Buesaeta beste 2000), berrikuntzako sistema horienazalpen orokorra egingo duenez, nik, hurrengo ata-lean, BSNren alderdi batez bakarrik jardungo dut:enpresa berritzaileek kooperazioan egiten dituztenI+G proiektuez. Jadanik BSNren korrontearen lehe-nengo idazlan jo daitekeen Freeman-en (1987) libu-ruan enpresek sistemako beste agenteekin

dituzten kooperaziozko harremanei apar tekogarrantzia ematen zitzaien; EAE eta Nafarroarenkasuan, ordea, egundaino gai horretaz datu estatis-tiko argitaraturik egon ez denez, arlo hori ia jorratugabe izan da12.

4. EAEko ETA NAFARROAKO ENPRESA BERRI-TZAILEEN KOOPERAZIOKO PROIEKTUAK

Iturrien aurkezpena

EAEko eta Nafarroako enpresa berritzaileekbeste organizazioekin izandako kooperaziokoproiektuei buruzko azterketa enpirikoa egiteko,datu estatistiko aldetik adierazgarriak eta nazioar-te mailan alderagarriak eskaintzen duen iturriestatistiko bakarrera joko dugu: INEren enpresenberrikuntza teknologikoei buruzko inkestara. Hainzuzen, inkesta horren diseinuan berrikuntzako sis-tema nazionalen korrontea sor tu eta sustatuzuten aztertzaileetako askok hartu zuten esku;inkesta horrekin bilatzen zena zientzia eta tekno-logiari buruzko adierazle tradizionalen hutsuneakestaltzea zen.

Hala eta guztiz ere, berrikuntzaren ekonomiakoraindik ere berrikuntza eta hedakuntzaren proze-suez duen jakite urriagatik eta berrikuntzaren inkes-tak funtzionatzen daraman denbora laburragatik,oraindik inkesta honek zenbait arazo eta ongi kon-pondu gabeko kontuak ditu: abian jarritako lehenen-go inkestetan hainbat desberdintasun egon da herribatzuetatik besteetara eta, horren ondorioz, datuenadierazgarritasuna eta errore-marjina franko alda-tzen dira herri batzuetatik besteetara eta emaitzakez dira erabat homogeneoak; berrikuntzaren inkes-tak berrikuntza teknologikoak bakarrik hartu ditukontuan, berrikuntza organizatibo eta bestelakoak,eta baita giza baliabideen alorra ere, bazter utziz;enpresa berritzaileei buruz erabilitako kontzeptuazabalegia da eta produktuaren berritasuna finkatze-ko era ez oso zehatza; datuak atzerapen handizargitaratzen dira eta oraindik eskuragarriak daudendenbora-serieak oso laburrak. (Ik. xehetasun gehia-gotarako Buesa eta beste 2001).

EAE eta Nafarroan INEk bakarrik jarri du abianinkesta hau; eta estatistikako institutu honekerkidego autonomoetarako argitaratzen dituendatu bakarrak erkidego horiei egozgarria zaienberrikuntzako gastuarenak dira soil-soilik. Halaere, INE prest egoten da berak bildutako datuak,inork eskatzen badizkio, sekretu estatistikoahausten ez duen modu agregatu batean hornitze-ra. Kasu horretan INEk erkidego autonomo batiburuz ematen dituen datuak berorretan egoitzasoziala duten enpresen jarduera osoarenak dira,

Navarro, Mikel

994

———————————

12. Gómez Uranga eta Borja-k (1997) “interfaz egiturak”deiturikoek agente ezberdinak harremanetan jartzen bete dutenpapera jorratu dute. Zubiaurre-k (2000), bestalde, ESTE-EuskoIkaskuntzaren berrikuntzaren inkestan bildutako datuetan oina-rrituta, EAEko enpresa berritzaileek sistemako beste agenteekinizandako harremanak, eta harraman horiek enpresa horienberrikuntza-patroiak nola bereizten dituzten erakutsi du.

nahiz eta horietako enpresa batzuek bere estable-zimenduen edo jardueraren parte bat beste erki-dego autonomoren batean duten; eta halaber,INEk ez dio erkidego autonomo horri egotzikoegoitza soziala beste erkidego autonomo bateanduten enpresen jardueratik deus ere, nahiz etagerta daitekeen enpresa horiek establezimenduedo jardueraren bat beste erkidego autonomobatean izatea ere. Hau honela, txosten honetanerabili ditudan EAEko eta Nafarroako datu argita-ragabeak INEri egindako eskaera batetik datozeta erkidego horietan egoitza soziala duten enpre-sa berritzaileen jarduera osoari dagozkio13. Espai-niari dagozkionak INEren (2000) argitarapenelektronikotik hartuak daude; eta Europako Bata-sunekoak (EB) European Commission eta Euros-tat-etik (2001a).

Aurreko azterlan batzuetan (ikus Buesa etabeste 2000; Navarro 2001a) erakutsi dugu zernola-ko arazoak dituen inkesta horren oinarrian dagoenINEren enpresen gida-zerrendak, eta baita inkestaaurrera eramatekoak ere. Horien ondorioz, EAEkoeta Nafarroako inkesta honen aldagai batzuetanbalio eta bilakaera harrigarri eta ulergaitzak gerta-tzen dira, batik bat 20 langile baino gutxiagokoenpresen multzoan eta sektorekako datuetan.Horregatik, sektoreka edo tamaina-tarteka emanda-ko datuetatik ateratako ondorioak zuhurtziaz etakontu handiz hartu behar dira.

INEren berrikuntza teknologikoaren inkestan,berrikuntzaren bat egin dutela aurretiaz adieraziduten enpresei galdetzen zaie ea beste agenteekinl+Gko kooperazioko proiekturik izan duten ala ez.Kooperazioa egon dadin, enpresak parte hartzeaktiboa izan behar du kooperazioko proiektuan;I+Gko proiektua kanpoan kontratatze soila ez dakooperaziotzat hartzen.

Kooperazioko proiektuen alorrean INEren berri-kuntzaren inkestak Europako Batasunaren berrikun-tzaren bigarren inkestaren aldean (CIS2 deiturikoa)dituen ezberdintasunik nabarienak honako hauekdira:

– INEren 1998ko inkesta industria eta teleko-munikazioaren sektoreetara zabaldu da;CIS2, berriz, horietaz gainera zerbitzuenbeste hainbat merkatuko sektoretara zabal-du da. EAEri eta Nafarroari buruzko azterla-nak INEren datuak erabiltzen dituenez gero,ezinbestez industri sektoretara mugatutaegon beharko du.

– INEren inkesta tamaina guztietako enpreseiaplikatu zaie: 200 langile edo gehiagoko etal+Gko gida-zerrendako enpresa oro izan ziren

inkestatuak; gainerakoetatik, lagin bat baka-rrik, baina gero haren emaitzak populazioosoarentzat jaso ziren. CIS2, ordea, 20 langi-le edo gehiagoko enpresei bakarrik aplikatuzaie. Horregatik, EAE, Nafarroa eta Espainia-ko datuak Europako Batasunekoekin aldera-tzerakoan denetarako 20 langile bainogehiagokoak soil-soilik hartu beharko ditugu.

– INEren inkesta bi urtero egiten da, eta unehonetan argitaratuta dauden datuak 1994,1996 eta 1998koak dira. ClSen datu argita-ratu berrienak, bigarren inkestakoak, 1996ridagozkio (1997ri Portugal eta Norvegiarenkasuan). Kooperazioko proiektuez ari garela-rik, INEren azken inkestak jasotzen ditu1996-98 denboraldian enpresek izandakoproiektuen datuak; ClS2k, berriz, 1994-96denboraldian izandakoak. INEk EAE eta Nafa-rroari buruz guri emandako datuak 1998koinkestarenak direnez gero, ClS2renekin alde-ratzean aldian ezberdintasun txiki bat egon-go da batzuen eta besteen artean.

– INEren inkestak jasotako kooperaziokoproiektuak l+Gkoak dira, ClS2k jasotakoak,ordea, zabalagoak dira, berrikuntzako proiek-tu oro hartzen baititu. Izan ere, berrikuntzakoproiektuek, I+Gko proiektuak ez ezik, berri-kuntzak aurrera eramatea ahalbidetzenduten beste zenbait jardueratakoak ere(adib. diseinukoak) barne hartzen dituzte.Azken hauetarako beharrezko den jakintza ezdator horrenbeste ikerketa eta esploraziotik,praktikaren bidezko ikastetik baizik (learningby doing, by using and by interacting). Lehe-nengoak lotuago daude unibertsitateei etaikerketako organismo publiko eta elkarteei;bigarrenak, aldiz, enpresen eguneroko zere-gin arruntari.

– INEren inkestaren kooperazioko proiektueta-rako aurreikusten diren partnerrak ez datozguztiz bat ClS2ren datu argitaratuetan aurrei-kusitakoekin (ikus 5 eta 6 koadroak, hurre-nez hurren). Bi iturri hauetako datuekin 6.koadroan egindako alderapenean INErenIkerketarako elkarteak CSI2ren Ikerketa-insti-tutu irabazi asmorik gabeak direlakoen pare-ko jo ditugu eta, CSI2n bezalaxe, haiendatuak Ikerketarako Organismo Publikoekin(IOP) batera eman ditugu14.

Kooperazioko proiektuen zenbatekoa

Lehenengo koadroan ikus daitekeenez, I+Gkoproiekturen bat kooperazioan izan duten enpresa

Berrikuntzako sistema nazionalei buruzko literaturaren ikuskapena eta EAEko eta Nafarroako enpresen kooperazioko...

995

———————————

13. Eskertu nahi diot Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekono-mi eta Turismo Departamentuari, Zientzia, Teknologia eta Berri-kuntzarako Sare Gipuzkoarra egitarauaren barruan sartuadagoen Características, comportamientos y resultados de lasempresas Innovadoras de la CAPV izeneko ikerketa-proiektuariemandako finantzazioa, txosten honetan ustiatuak izango direndatuen erosketa ahalbidetu duena.

———————————

14. Bi balio horien batuketak kategoria horretan nolabaite-ko gainbalioa sortzen du, enpresa batek bi kooperazioko proiek-tu baditu, bata ikerketako organismo publiko batekin eta besteaikerketako elkarte batekin, kategoria bateratu horretan baliobikoitza agertuko baitu. INEk datuak hornitu zizkigun moduan ezdago hori ekiditerik

berritzaileen ehunekoa handiagoa da EAEn (%39),Nafarroan eta Espainian baino (%23 eta %22,hurrenez hurren). Nafarroaren batez besteko balioaEAErenaren azpitik eta Espainiarenaren pareanegotea, INEren berrikuntzaren inkestak nafar mikro-enpresetan kooperazioko proiekturik aurkitu ez iza-nari zor zaio. Ziur aski horrekin zerikusia dutetamaina txikiko enpresentzako INEren enpresengida-zerrendaren kalitate eskasak eta laginarenadierazgarritasun ezak. Tamaina ertain eta handikoenpresa nafarren kooperazio-maila Espainiakoenabaino dezente handiagoa da eta EAEkoen antze-koa. EAEkoek Espainiakoen aldean duten portaeraezberdinik nabariena tamaina txikienekoetan ager-tzen da: EAEko enpresa txiki berritzaileen koopera-zioko proiektuen ehunekoa Espainiakoena baino bibider handiagoa da.

Nahiz eta INEren inkestako eta CSI2koen arte-an desberdintasun metodologikoak dauden, garbidirudi EAEko enpresa berritzaileen kooperaziokoproiektuen ehunekoa EBkoen batez bestekoarengainetik dagoela, iparraldeko (Finlandia, Suedia,Danimarka eta Norvegia) herrien kooperazio-mailagarairaino iristen ez bada ere. Espainia, kooperazio-ari dagokionez, EBren batez bestekoaren nahikoazpitik dago, bere atzean hegoaldeko beste biherriak bakarrik daudela: Italia eta Portugal. Nafa-rroari dihoakionez, enpresa txikietatik ertainetaradauden alde handiek, hala nola enpresa ertaineta-tik handietara dagoen kooperario-mailaren jaitsie-rak (gainerako herrialdeetan gertatzen denarenalderantzizkoa), tamaina-tartekako datuen fidagarri-tasunaz zeuden zalantzak areagotzen dituzte;denak batera hartuta, enpresa nafarren kooperazio-maila EBkoen batez bestekoaren gainetik dago.

Lehenengo eta bigarren koadroen irakurketabateratuak baieztatu egiten du, berrikuntza etal+Gko kooperazioko proiektuetarako, ELGEko lan-talde espezializatu baten azterlan berri batek(Schibany eta beste, 2000), sareko funtzionamen-duari buruz erakutsitakoa: zenbat eta handiagoaizan enpresen tamaina, orduan eta handiagoa iza-ten da kooperazioko proiektuetan esku hartzenduten enpresen ehunekoa15. EB-14an kooperazio-ko proiekturen bat izandako enpresa handi berri-tzaileen ehunekoa ia hiru bider handiagoa daenpresa txiki berritzaileena baino, eta antzekoaldea ikusten da EAEn. Horri erantsi beharkogenioke berritzaileak izateko probabilitate txikia-goa dutela enpresa txikiek handiek baino (Navarro2001a; European Commission eta Eurostat2001a y 2001b).

Espainian ezberdintasun hori are nabarmena-goa da handien alde, eta berorien ratioa oraindik

handiagoa Nafarroan, azken lurralde honetakoemaitza tamaina-tartekako datuek duten adierazga-rritasun-arazoei zor balekieke ere. Espainia etaEBren batez bestekoaren arteko portaeraren des-berdintasuna ez da horrenbeste gertatzen enpresahandietan, txikietan baizik. Azken gertaera hau batdator Espainiako enpresaren internazionalizazio etaberrikuntzari buruzko azterlanek erakutsitakoarekin(Alonso eta Donoso 1998; Zubiaurre eta Navarro2001): Espainiako eta beste herrietako enpresenarteko desberdintasunik handienak enpresa txikienmultzoan ematen direla eta enpresa horien ahule-zia zuzentzea Espainiako industri eta teknologi poli-tiken lehentasunezko ardatz bihur tu beharkolitzatekeela.

Tamaina-tartekako azterketatik sektorekakoazterketara igarotzen bagara, 1. koadroko Espainia-ko datuek sare eta clusterretako literaturak lehena-go agertutakoa berresten dute: kooperaziozkoproiektuak maizago gertatzen direla teknologi alde-tik aurreratuagoak diren sektoreetan (hala nolaKimika, Material elektriko eta elektronikoa etaGarraio-materiala) eta alderantziz gertatzen da atze-ratuagoak diren sektoreetan (Beste manufakturaketa Metalurgia). EAEn eta Nafarroan Material elek-triko eta elektronikoa eta Beste manufakturak sek-toreak haietaz espero litekeen tokian agertzenbadira ere, beste sektoreen balioak nabarmenkiurruntzen dira Espainia eta beste herrietakoeneta-tik, eta ezin esan daiteke zer neurritan zor zaionhori datuen adierazgarritasun-ezari edo EAEko etaNafarroako berrikuntzako sistemen ezaugarri bati.Izan ere, Zubiaurre eta Navarro-k (2001) ere kausi-tu dute izaera berritzaile handiagoa EAEko Metalur-gian, beste herrietakoan baino. Ohartzekoa da,nolanahi ere, oso enpresa gutxiz osatua dagoenErauzleak eta energia sektorea alde batera utzita,kooperazioko proiekturen bat duten enpresa berri-tzaileen ehunekoa altuagoa dela EAEn Espainianbaino, sektore guztietan. Horrek sinistera daramaEAEko enpresen batez bestekoaren kooperazio-ratio handiago hori ez dela laginaren adierazgarrita-sun-ezak sortua, haren berrikuntzako sistemarenezaugarria baizik. Nafarroaren kasuan, ordea, Meta-lurgian eta, hein txikiagoan, Kimikan bakarrikbanantzen da kooperaziozko portaeraren balioaEspainiakoarenetik.

Lehenengo koadroko datuek erakusten dute,orobat, l+Gko kooperazioko proiektuei dagokienez,EAEko enpresa berritzaile guztien portaera antze-koa dela, zeinahi delarik ere enpresa kontrolatzenduen kapitalaren nazionalitatea. Ez da, haatik,gauza bera jazotzen Nafarroan, non atzerri-kapita-lek kontrolatutako enpresen kopuru erlatiboa han-diago baita eta non kooperazioko proiekturen batduten atzerri-kapitaleko enpresa berritzaileen ehu-nekoa ia bi bider handiagoa baita kapital nazionale-ko enpresena baino.

Azkenik, lehenengo koadroko datuek agerianuzten dute l+G egiten duten enpresek l+Gko proiek-turen bat kooperazioan maizago izaten dutela l+Gegiten ez duten enpresek baino: EAEn l+G egiten

Navarro, Mikel

996

———————————

15. Eurostat eta Europako Batzordearen EnpresarakoZuzendaritza Orokorraren Statistics on Innovation In Europe. Data1996-1997 txostenaren arabera, joera hori zor zaio tamainahandiko enpresek duten produktu-sorta zabalagoari, I+Gkoinbertsio handiagoei, eta abarri, arriskuak eta jakintza teknikoapartekatzeko asmoz kooperaziozko harremanen bat sortzeradaramatenak.

duten enpresa berritzaileetatik erdiak baino gehia-gok l+Gko kooperazioko proiekturen bat du, etaNafarroan proportzio hori are handiagoa da. Edo-zein moduz ere, harrigarria da INEren inkestarenarabera l+G sistematikoki egiten duten nafar enpre-sa berritzaileen ehunekoa horren garaia izatea eta,aldi berean, I+G noizbehinka egiten dutenena hainapala; hona hemen, seguru aski, INEren berrikun-tzaren inkestak enpresa multzo txikientzat duenadierazgarritasun ezaren beste erakusbide bat.

Kooperazioko proiektuen partnerren herria

Hirugarren koadroak argi eta garbi erakustenduenez, kooperazioan egindako l+Gko proiektuenpartnerrik gehienak nazionalak dira, batez ereenpresa txikietan. Enpresaren tamaina handituzdoan heinean, partnerren jatorri geografikoa nazio-artekotu egiten da: hasieran partnerren jatorri geo-grafikoa zabaltzen da EBren gainerako herrietara,gero Europaren gainerakora eta EEBBetara, etaazkenik, enpresa handienen kasuan, Japoniara ere.Ez dago ezberdintasun handirik, honi dagokionez,EAE, Nafarroa eta Espainiako datuen artean. Lehe-nengo begiratu batean irudi lezake Nafarroan koo-perazioko proiektuetan nazioarterako irekitasunhandiagoa dagoela; egitez, ordea, hori zor zaio INE-ren estatistikak 20 langile baino gutxiagoko nafarenpresa berritzaileengan kooperazioko proiekturikatzemateko gauza ez izateari. Nafar enpresa berri-tzaileen nazioarterako irekitasuna ez bide da han-diagoa, EAE, Nafarroa eta Espainiako 20 langileedo gehiago duten enpresa berritzaileen datuenalderapenak azaltzen duenez. Beharbada, nafarenpresa berritzaileen ezaugarririk nabariena Japo-niako enpresekin lankidetzan egindako l+Gkoproiektuen ehuneko altua da; kontroleko kapitalariburuzko datuek erakusten dutenez, Japoniakoenpresekin kooperazioan l+Gko proiektuak dituztennafar enpresa guztiak atzerri-kapitalekoak dira.

Europako gainerako herrietakoen aldean,EAEko, Nafarroako eta Espainiako enpresa berri-tzaileen kooperazioko proiektuetan partner atzerri-tar gutxiago dago, batik bat EEBBetakoak etaJaponiakoak. Maila teknologiko altueneko herriek(Suedia, Finlandia eta Alemania) eta kultura anglo-saxoniarrekoek (Erresuma Batua eta Irlanda) harre-man gehiago dute EEBBekin eta Japoniarekin.Bestalde, partner atzerritar batekin kooperaziokoproiekturen bat izandako enpresa berritzaileekenpresa berritzaile guztien aldean iritsitako ehune-korik altuena Finlandia, Suedia eta ErresumaBatuan ikus dezakegu, hain zuzen ere, partnernazionalekin kooperazioko proiektu ugari izateaga-tik ere nabarmentzen direnak: horrek frogatzen duatzerriko partnerrekin kooperazioko proiektuak iza-teak ez duela, halabeharrez, partner nazionalekikokooperazio-proiektuak izatea ukatzen. Azkenik, usteizan litekeenaren kontra, partner nazionalekin koo-perazioko proiektuetan ehunekorik altuena dutenherrietako asko tamaina txikiko herriak dira (Finlan-dia, Suedia eta Norvegia); eta handitzat hartu ohidiren herrietatik hainbatek (Alemania, Frantzia eta

Italia) partner nazionalekiko kooperazioko proiek-tuetan duten ehunekoa EBren batez bestekoarenabaino apalagoa da. Cluster geografikoen azterlanekadierazten dutenez, enpresen elkarreraginak etaerlazioak sarri askotan eremu lokalean gertatzendira (Navarro 2001b).

Hirugarren koadroko datuek adierazten digute,orobat, I+Gko kooperazio-proiektuetarako partne-rrak atzerrian zenbateraino bilatzen diren frankoaldatzen dela sektore batzuetatik besteetara. Orohar, maila teknologiko altuko sektoreetan (Energia,Material elektriko eta elektronikoa, Garraio-materia-la eta Kimika) gehiago jotzen da atzerri partnerreta-ra, eta maila teknologiko baxukoetan (Bestemanufakturak eta Metalurgia), berriz, gutxiago.Antzeko zerbait antzematen da EBri buruzkoCSI2ren datuetan (European Commission etaEurostat, 2001a eta 2001b). Nafarroaren kasuanazpimarratzekoa da, halaber, EBkoak ez direnherriekiko kooperazioko proiektuen kontzentrazioaGarraio-materiala eta, neurri txikiagoan, Makineriasektoreetan.

Bestalde, 3. koadroko datuen arabera, kapitalnazionalek kontrolatutako enpresa berritzaileekpartner nazionalekin maizago kooperatzen duteatzerri-kapitalek kontrolatuek baino, eta, alderan-tziz, partner atzerritarrekin gutxiago kooperatzendute atzerri kapitalek kontrolatuak baino. Lehenagoerakutsi bezala, EAEren aldean Nafarroak Japonia-rekin harreman gehiago du eta Europako gainerakoherriekin gutxiago. Bi erkidego autonomoen ezber-dintasun hau batean eta bestean atzerri kapitalekjarraitutako portaera ezberdinari zor zaio.

Bukatzeko, 3. koadroko datuetatik ondorioztadaiteke, baita ere, I+G sistematikoki egiten dutenenpresa berritzaileek atzerri par tnerrekin l+Gproiektuak kooperazioan egiteko ahalmen handia-goa dutela, bereziki partner horiek EBz kanpokoakdirenean. Alde horretatik, ahalmen horren baldin-tzatzaile indartsuagoa dirudi l+Gren izaera sistema-tikoak, I+G egite soilak baino.

Partner motak kooperazioko proiekuetan

Espainiako, EAEko eta Nafarroako enpresa berri-tzaileek kooperazioko l+G proiektuetan dituztenpartner mota nagusiak Hornitzaileak eta Bezeroakdira. Jarraian, hiru lurralde horietan partner motabakoitzak duen balioen batez bestekoa egiten badu-gu –zeren eta, bestela, lurralde horietako bakoitzeanordena ezberdina baita–, Talde bereko enpresak,Aditu eta aholkulariak, Beste enpresak, Ikerketakoorganismo publikoak eta Unibertsitatea datoz. Etaazkenik, Ikerketako elkarteak eta, balio hutsal bate-kin, Lehiakideak, Baterako enpresak (joint venture)eta Besterik. Besteekin alderatuta EAEn Bezeroaketa Hornitzaileak nabarmetzen dira bere indarraga-tik, eta Aholkulariak eta Unibertsitatea bere ahule-ziagatik; Nafarroan Hornitzaile eta Aholkulariekikoharremanak ugariak dira, eta Bezero eta Besteenpresekikoak urriak; Espainian, azkenik, Beste

Berrikuntzako sistema nazionalei buruzko literaturaren ikuskapena eta EAEko eta Nafarroako enpresen kooperazioko...

997

enpresekikoak haren balio altuagatik, eta Hornitzai-leak kontrakoagatik nabarmentzen dira.

Iturrien aurkezpenean agertu dugunez, EBrekikoalderapenetan eragiten dute, bateko, inkesta bate-an eta bestean erabilitako kategoria ezberdinek;eta, besteko, INEren inkestaren kooperaziokoproiektuak l+Gkoak izateak eta ClS2renak, ostera,berrikuntzakoak. Horregatik, I+Gri lotuagoak dau-den Unibertsitateak, Ikerketako organismo publiko-ek eta Ikerketako elkarteek INEren inkestan pisuhandiagoa eduki beharko lukete CSI2n baino; eta,aitzitik, produkzioaren bidezko ikasteari lotuagodauden Hornitzaileek, Bezeroek eta AholkulariekCSI2n munta handiagoa.

Gatozen, ordea, ikustera datuek errealitateanerakusten dutena. Bada, 6. koadroko datuei erre-paratuz gero, lehenengo gauza azpimarragarria,Europako Ekonomi Areako (EEA) kooperaziokoproiektuetan lehenengo partnerra Enpresa berekotaldeak izatea da (ia %60 ratio batekin). EAEn,Nafarroan eta Espainian, ordea, partner horren par-taidetza %20 ingurukoa bakarrik da. Horrek iradoki-tzen digu azkeneko hiru lur ralde hauetanenpresa-taldeen eraikuntza eta enpresa-kontzentra-zioa atzeratuagoak doazela. Bigarrenik, lagin adie-razgarriago batetik datozenez gero Espainia etaEAEren datuak bakarrik hartzen baditugu, I+Grekinlotura txikiagoa duten organizazioen pisua (Horni-tzaileak, Bezeroak eta Aholkulariak) EEAn handia-goa dela ohar gaitezke, eta Espainia eta EAEntxikiagoa: horrek arrazoizkoa dirudi, CSI2n aintzako-tzat hartutako kooperazioko proiektuak berrikuntza-koak baitira, I+Gkoak bakarrik izan beharrean.Hirugarrenik, INEren inkestan aintzat hartutakoproiektu-motagatik eta Ikerketako organismo publi-koen eta Elkarteko elkarteen datuak batzetik sor-tzen den gainbalioagatik bestela espero balitekeere, ez da ageri l+Gri lotuago dauden organizazioe-tan abantaila garbi bat EAEn, Nafarroan eta Espai-nian, EEAren aldean. Alde horretatik, EAEn etaNafarroan kooperazioko proiektuetan Unibertsitate-ak duen partaidetza bereziki txikia da. Hori batdator EAE eta Nafarroako berrikuntzako sistemeiburuzko azterlan gehienek esandakoarekin, hau da,Unibertsitatea sistema horien kate-mailarik ahule-netakoa dela eta EAEn ahuiezia hori berdintzearrenzentro teknologikoen sare baten garapena sustatudela (azken entitate hauek enpresen erantzunetanIkerketako organismo publikoetan eta Ikerketakoelkarteetan sartuta daudelarik)16.

Goazen aztertzera orain, 5. koadroko datuetatikabiatuta, partner motaren aukeraketan enpresentamainak, sektoreak, enpresa kontrolatzen duenkapitalaren nazionalitateak eta l+G jarduerak egite-

ak duten eragina. Tamainari dagokionez, datuekagerian uzten dute zenbat eta enpresaren tamainahandiagoa den, hainbat eta harreman gehiago iza-ten direla l+Gri lotutako organizazioekin (Unibertsi-tatea, Ikerketako organismo publikoak etaIkerketako elkarteak) eta Talde bereko enpresa,Lehiakide eta Aholkulariekin; Hornitzalle eta Beze-roekiko harremanen garrantzia handiagoa izatenda, ostera, enpresaren tamaina txikiagoa denean,batik bat EAEn. Buesak (1996) eta Zubiaurrek(2000) agertu dutenez, hasieran uste izan zen,I+Gko jardueretan jokatzen duten tamaina kritikoaketa eskala-ekonomiak zirela medio, EAEko zentroteknologikoen sarearen sorrerak mesederik handie-na enpresa txikiei egingo ziela; geroak erakutsi du,ordea, zentro horien bezerorik handienak enpresaertain eta handiak izan direla.

Sektorearen eraginari dagokionez, maila tekno-logiko handieneko sektoreetan (Kimika, Materialelektriko eta elektronikoa, Garraio-materiala etaEnergia) ikerketari lotuen dauden organizazioekikokooperazio-proiektuek garrantzi handiagoa dute;alderantzizkoa gertatzen da maila teknologiko apa-lenekoekin (Metalurgia eta Beste manufakturak);Makineria sektorea bien artean gelditzen delarik.Joera hori bera ikusten da Europako Ekonomi Arean(European Commission eta Eurostat, 2001a: 103).Baina EEAn nabarmentzen diren gainerako joerak(hots, maila teknologiko apaleneko sektoreetanBezero eta Talde bereko enpresekiko kooperazioakpisu erlatibo txikiagoa, eta Hornitzaileekikoak han-diagoa) ez dira guztiz betetzen EAEn, Nafarroan etaEspainian, non, gainera, joerak elkarrekiko nahikokontrajarriak diren.

Enpresaren kapitala kontrolatzen duten kapita-len nazionalitateak kooperazioko proiektuen partne-rretan zer eragina duen ikusteko, EAEko etaNafarroako datuak bakarrik dauzkagu. Horiei begi-ratuta, atzerri kapitalek kontrolatutako enpresekTalde bereko enpresekin eta Unibertsitateekinproiektu gehiago izateko joera17 alde batera uztenbadugu, ez da joera komunik ageri bi lurraldeetakoenpresentzat.

Azkenik, pentsa litekeen bezalaxe, I+G sistema-tikoki egiten duten enpresa berritzaileek koopera-zioko proiektu gehiago izaten dute ikerketa etaaholkularitzari lotutako organizazioekin, I+G egitenez dutenek, aldiz, bere proiektuetan gehiago jotzendute Hornitzaile eta Bezeroengana.

BlBLIOGRAFIA AIPATUA

ALONSO, J.A. eta DONOSO, V. (1998): Competir en elexterior. La empresa española y los mercados interna-cionales. Madrid: ICEX, Instituto Español de Comer-cio Exterior, Madril.

Navarro, Mikel

998

———————————

16. “Lehiakideak” kategorian aurkitzen dugun EEAren alde-ko tartea ez dakigu zenbateraino zor zaion INEren inkestan“Beste enpresak” kategoria agertzeari. Enpresa berritzaileare-kin zuzenki lehian ez dauden sektore bereko enpresekiko akor-dioak baliteke INEren inkestan “Beste enpresak” kategoriansartzea, CSI2n “Lehiakideak” kategorian sartzen diren bitarte-an. Hain zuzen, “Beste enpresak” kategoriak Espainian etaEAEn balio handia iristen du.

———————————

17. Joera hori esplika liteke, besteak beste, atzerriko kapita-lek kontrolatutako enpresa horiek enpresa-talde baten barruanegoteko duten posibilitate handiagoagatik, tamaina handiagogatiketa teknologi maila handiagoko sektoreetan maizago egoteagatik.

AMABLE, B. eta PETIT, P. (2001). The Diversity of SocialSystems of Innovation and Production during the1990S. Paper presentad to DRUID Conference, Aal-borg, June 2001.

AMABLE, B.; BARRÉ, R. eta BOYER, R. (1997). Les systè-mes d’innovation à l’ère de la globalisation. Paris:Economica.

BRACZIK, H.J.; COOKE, P. eta HEIDENRIECH, R. (eds.)(1996). Regional Innovation Systems. London: Lon-don University Press.

BRESCI, S. eta MALERBA, F. (1997). Sectorial InnovationSystems: Technological Regimes, SchumpeterianDynamics, and Spatial Boundaries. In Edquist, C.(ed.). Systems of Innovation. Technologies, Institutionsand Organizations (130-155. orr.). London and Was-hington: Pinter.

BUESA, M. (1996). Empresas innovadoras y política tec-nológica en el País Vasco: una evaluación del papelde los centros tecnológicos. Economía Industrial312. zk.

BUESA, M. (2000): Ciencia y tecnología. In Jakinet 2000-2001. Curso interactivo de estudios vascos. EuskoIkaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos. Vitoria-Gasteiz.

BUESA, M.; MOLERO, J.; ARANGUREN, M.J.; NAVARRO, M.eta OLARTE, F.J. (2000): Indicadores de la ciencia, latecnología y la innovación en las Comunidades Autó-nomas del País Vasco y Navarra. Metodología y Basede datos. Madril-Donostia: Eusko Ikaskuntza.

BUESA, M.; NAVARRO, M.; MOLERO, J.; ARANGUREN, M.J. eta OLARTE, F. J. (2001). Indicadores de la ciencia,la tecnología y la innovación: metodología y fuentespara la CAPV y Navarra. Eusko Ikaskuntza, Azkoaga.Cuadernos de Ciencias Sociales y Económicas.Donostia, 9. zk. (1-75. orr.).

CARLSSON, B. (ed.) (1995). Technological systems andeconomic performance: the case of factory automa-tion. Dordrecht: Kluwer.

COOKE, P. (1998). Introduction: origins of the concept. InH.J. Braczyk, P. Cooke y M. Heidenreich (ed.) Regio-nal Innovations Systems. The role of governances in aglobalized world (2-25 orr.). London-Pensilvania: UCLPress.

COOKE, P.; GOMEZ URANGA, M. eta ETXEBARRIA, G.(1997). Regional Systems of Innovation: Institutionaland Organisational Dimensions. Research Policy, 26,474-491.

COOKE, P. eta MORGAN, K. (1998). The Basque Conun-drum: Regional Autonomy and Economic Decline. InThe Associational Economy. Firms, Regions and Inno-vation (162-192. orr.). Oxford: Oxford University Pres.

DURAN, A.; ROCHA, F.; ZAPATERO, A.; GOMEZ URANGA,M. eta OZERIN, L. (1998). Tecnologías e innovaciónpara el nuevo siglo. Un análisis del caso vasco.Madrid: Libros de la Catarata.

DURAN, A. eta GOMEZ URANGA, M. (1999): “EI caso deEuskadi”. In Durán, A. (coord) Geografía de la Innova-

ción. Ciencia, Tecnología y territorio en España (297-372. orr.). Madrid: Los libros de la Catarata.

EDQUIST, C. (ed.) (1997). Systems of Innovation. Techno-logies, Institutions and Organizations. London andWashington: Pinter.

EDQUIST, C. eta JOHNSON, B. (1997). Institutions andOrganizations in Systems of Innovation. In Edquist,C. (ed.). Systems of Innovation. Technologies, Institu-tions and Organizations ( 41-63. orr.). London andWashington: Pinter.

European Commission eta Eurostat (2001a). Statisticson Innovation in Europe. Data 1996-1997. Luxem-bourg: Office for Official Publicatons of the EuropeanCommunities.

European Commission eta Eurostat (2001b). Statisticsde la science et de la technologie en Europe. Donné-es 1985-1999. Luxembourg: Office for Official Publi-catons of the European Communities.

Eusko Jaurlaritza (1997). Plan de Ciencia y Tecnología1997-2000.

Eusko Jaurlaritza (2001). Plan de Ciencia y Tecnología2001-2004.

FREEMAN, C. (1987). Technology Policy and EconomicPerformance: Lessons from Japan. London: Pinter.

FREEMAN, C. (1994). The economics of technical chan-ge: a critical survey article. Cambridge Journal of Eco-nomics, 18. 463-514.

FREEMAN, C. (1997). The “national system of innova-tion” in historical perpective. In Archibugi, D. yMichie, J. (eds.). Technology, Globalisation and Eco-nomic Performance (24-49. orr.). Cambridge: Cam-bridge University Press.

FREEMAN, C. eta PÉREZ, C. (1988). Structural crises ofadjustment, business cycles and investment beha-viour. In Dosi, G., eta beste (eds.). Technical Changeand Economic Theory (38-66. orr.). London and NewYork: Pinter.

GALLI, R. eta TEUBAL, M. (1997). Paradigmatic Shifts inNational Innovation Systems. In Edquist, C. (ed.).Systems of Innovation. Technologies, Institutions andOrganizations (342-370. orr.). London and Washing-ton: Pinter.

Gobierno de Navarra (1999). Plan Tecnológico de Navarra2000-2003.

GOMEZ URANGA, M. eta BORJA, A. (1996). Análisis deIas Estructuras de Interfaz en el Sistema de Innova-ción de la CAV. Ekonomiaz 35. zk., 213-243. arr.

GUERRIERI, P. eta TYLECOTE, A. (1997). Interindustry Dif-ferences in Technical Change and National Patternsof Technological Accumulation. In Edquist, C. (ed.).Systems of Innovation. Technologies, Institutions andOrganizations (107-129 orr.). London and Washing-ton: Pinter.

INE (2000): Encuesta sobre innovación tecnológica en lasempresas, 1998. Madril.

Berrikuntzako sistema nazionalei buruzko literaturaren ikuskapena eta EAEko eta Nafarroako enpresen kooperazioko...

999

Navarro, Mikel

1000

JOHNSON, A. (2001). Functions in Innovation SystemApproaches. Paper presentad to DRUID Conference,Aalborg, June 2001.

JOHNSON, B. (1992). Institutional learning. In Lundvall,B.-A. (ed.). National Systems of Innovation: Towards aTheory of Innovation and Interactive Learning (23-44.orr.). London: Pinter.

LAVIA, C.; OLAZARAN, M. eta URRUTIA, V. (1995). Los sis-temas de Ciencia y Tecnología de las ComunidadesAutónomas Vasca y Navarra: una visión desde losrecursos dedicados a Proyectos de Investigación.Donostia: Eusko Ikaskuntza.

LUNDVALL, B.-A. (ed.) (1992). National Systems of Innova-tion: Towards a Theory of Innovation and InteractiveLearning. London: Pinter.

LUNDVALL, B.-A., JOHNSON, B., ANDERSEN, E. S. etaDALUM, B. (2001). National systems of production,innovation and competence building. Paper presen-ted to DRUID Conference, Aalborg, June 2001.

MOSSO, M. (1999). Origen y evolución de las políticascientíficas y tecnológicas en la Comunidad Autónomadel País Vasco 1980-1998. Bilbo: Euskal Herriko Uni-bertsitatea.

MYTELKA, L. K. eta SMITH, K. (2001). Innovation Theoryand Innovation Policy: Bridging the Gap. Paper pre-sented to DRUID Conference, Aalborg, June 2001.

NAVARRO, M. (2001a). La empresa innovadora indus-trial: peso, distribución por tramos de tamaño ysectores y evolución en la CAPV, España y la UE.EKONOMIAZ. Revista Vasca de Economía. 47 zk.,12-41.

NAVARRO, M. (2001b). El análisis y la política de clus-ters. Documento de trabajo n° 27 del Instituto deAnálisis industrial y financiero, Universidad Complu-tense de Madrid.

NELSON, R. R. (ed.) (1993). National Systems of Innova-tion: A Comparative Study. Oxford: Oxford UniversityPress.

NELSON, R. R. eta ROSENBERG, N. (1993). Technicalinnovation and national systems. In Nelson, R. R.(ed.). National Systems of Innovation: A Comparati-ve Study (3-21. orr.). Oxford: Oxford UniversityPress.

OECD (1997a). Oslo Manual (2. arg.). Paris: OECD.

OECD (1997b). National Innovation Systems. [www agiria].Interneteko helbidea: http:// www.oecd.org/dsti/sti/

OECD (1999): Managing National Innovation Systems.Paris: OECD.

PATEL, P. eta PAVITT, K. (1994). Patterns of technologicalactivity. In Stoneman, P. (ed.) Handbook on the Eco-nomics of Innovation and Technical Change. Oxford:Blackwell.

PAVITT, K. (1984). Patterns of technical change: towardsa taxonomy and a theory. Research Policy vol. 7, 1-2.zk., 77-99.

PORTER, M. E. (1990). The Competitive Advantage ofNations. London eta Basingstoke: The MacmillanPress.

PORTER, M. E. (1998). Cúmulos y competencia. Nuevosobjetivos para empresas, Estados e instituciones. InPorter, M. E. Ser competitivos. Nuevas aportaciones yconclusiones (203-288. orr.). Bilbo: Ediciones Deusto.

RICKNE, A. (2001). Assessing the Functionality of anInnovation System. Paper presented to DRUID Confe-rence, Aalborg, June 2001.

SANCHEZ, P. y CHAMINADE, C. (1998): Patrones de inno-vación en España: intentando abrir la caja negra.Cuadernos COTEC, 9. zk., Madril.

SCHIBANY, A.; HÄMÄLÄINEN, T. eta SCHIENSTOCK, G.(2000). Innovation Networks. In OECD, Science, Tech-nology and Industry Outlook 2000 (201-215. orr.).Paris: OECD.

STERN, S.; PORTER, M. E. eta FURMAN, J. L. (2000). TheDeterminants of National Innovative Capacity. Wor-king paper 7876. National Bureau of EconomicResearch, INC.

Zenbait autore (1995a). Sociedad, Ciencia y Tecnología:Relaciones Ciencia, Tecnología e Industria en el PaísVasco. Donostia: Eusko Ikaskuntza.

Zenbait autore (1995b). Ciencia, Tecnología y cambiosocial en Euskal Herria, XIII Congreso de Estudios Vas-cos. Zamudio: Eusko Ikaskuntza.

WHITLEY, R. (2000). Divergent Capitalisms. The socialstructuring and change of business systems. Oxford:Oxford University Press.

ZUBIAURRE, A. (2000). La Innovación en las empresas dela CAPV. Doktore-tesia. Ekonomia eta Enpresa Zien-zien Fakultatea, Deustuko Unibertsitatea, Donostia.

ZUBIAURRE, A. eta NAVARRO, M. (2001). Comportamien-tos y resultados de las empresas innovadoras vas-cas: un análisis comparado. EKONOMIAZ. RevistaVasca de Economía. 47 zk., 42-73.

(DRUID Conference-an (Aalborg, 2001eko ekaina), aurkeztu-tako idazlanak internet-en ondorengo helbidean eskuradaitezke: http://www.business.auc.dk/druid/conferen-ces/nw/conf-papers.html)

Berrikuntzako sistem

a nazionalei buruzko literaturaren ikuskapena eta EAEko eta Nafarroako enpresen kooperazioko...

1001

Iturria: INE, Encuesta sobre Innovación Tecnológica en la Empresa, Neronek landuak.d.e.: daturik ez.

1. KOADROA: 1996-98 URTEETAN I+Gko KOOPERAZIO-PROIEKTUREN BAT IZAN DUTEN ENPRESA BERRITZAILE INDUSTRIALAK EAEn, NAFARROANETA ESPAINIAN

Navarro, Mikel

1002

2. KOADROA: KOOPERAZIOKO PROIEKTUREN BAT IZAN DUTEN ENPRESA BERRITZAILEINDUSTRIALEN EHUNEKOA

GUZTIRA Txikiak Ertainak Handiak20< 20-49 50-249 250<

42 27 54 7045 9 60 5231 d.e. d.e. d.e.

27 19 28 5032 24 33 6957 55 54 7624 22 22 3721 11 25 5035 26 35 6136 26 38 8411 8 15 3529 6 37 3729 20 30 5923 14 27 4220 19 18 3571 57 72 9359 43 63 8532 22 36 5326 19 28 4949 35 56 81

Iturria: INE, Encuesta sobre Innovación Tecnológica en las Empresas, 1998 CIS2, Eurostat etaEnterprise DG.

Oharra: EAEko, Nafarroako eta Espainiako datuak 1996-98ko proiektuei dagozkie; CSI2koak, 1994-96urteei.

Berrikuntzako sistema nazionalei buruzko literaturaren ikuskapena eta EAEko eta Nafarroako enpresen kooperazioko...

1003

3.

KO

AD

RO

A:

ENP

RES

A B

ERR

ITZA

ILE

IND

USTR

IALE

K 1

99

6-9

8 U

RTE

ETA

N I

ZAN

DA

KO I

+G

ko K

OO

PER

AZI

OKO

PR

OIE

KTU

EN B

AN

AK

ETA

HER

RIA

LDEK

A(H

errial

de h

orre

kin

proi

ektu

ak iz

anda

ko e

nper

sen

ehun

ekoa

,koo

pera

ziok

o pr

oiek

ture

n ba

t du

ten

enpr

esa

guzt

ien

alde

an)

Iturr

ia:

INE,

Encu

esta

sob

re Inn

ovac

ión

Tecn

ológ

ica

en la

Em

pres

a,N

eron

ek la

ndua

k.d.

e.:

datu

rik e

z.

Navarro, Mikel

1004

Iturria: INE, Encuesta sobre Innovación Tecnológica en las Empresas, 1998 CIS2, Eurostat etaEnterprise DG.

Oharra: EAEko, Nafarroako eta Espainiako datuak 1996-98ko proiektuei dagozkie; CSI2koak, 1994-96urteei.Datuak 20 langile baino gehiagoko enpresak dira.

(*) Kooperazioko proiekturen bat duten enpresa berritzaile guztiekiko herrialde horrekin kooperaziokoproiektuak dituzten enpresa berritzaileen ehunekoa INEren datuak I+Gko kooperazio-proiektukoakdira; CSI2renak berrikuntzakoak.

4. KOADROA: ENPRESA BERRITZAILE INDUSTRIALEN KOOPERAZIOKO PROIEKTUENHERRIALDEKAKO BANAKETA (*)

Berrikuntzako sistema nazionalei buruzko literaturaren ikuskapena eta EAEko eta Nafarroako enpresen kooperazioko...

1005

Iturr

ia:

INE,

Encu

esta

sob

re Inn

ovac

ión

Tecn

ológ

ica

en la

Em

pres

a,N

eron

ek la

ndua

k.d.

e.:

datu

rik e

z.

5.

KO

AD

RO

A:

ENP

RES

A B

ERR

ITZA

ILE

IND

USTR

IALE

K 1

99

6-9

8 U

RTE

ETA

N I

ZAN

DA

KO I

+G

ko K

OO

PER

AZI

OKO

PR

OIE

KTU

EN B

AN

AK

ETA

PA

RTN

ER M

OTA

REN

AR

AB

ERA

(Koo

pera

ziok

o pr

oiek

tuak

izan

dako

enp

ersa

guz

tieki

ko,p

artn

er m

ota

bate

kin

proi

ektu

ak b

at iz

anda

ko e

npre

sen

ehun

ekoa

)

Navarro, Mikel

1006

Iturria: INE, Encuesta sobre Innovación Tecnológica en las Empresas, 1998 CIS2, Eurostat eta Enterprise DG.Oharra: EAEko, Nafarroako eta Espainiako datuak 1996-98ko proiektuei dagozkie; CSI2koak, 1994-96 urteei.

Datuak 20 langile baino gehiagoko enpresak dira.

(*) Kooperazioko proiekturen bat duten enpresa berritzaile guztiekiko herrialde horrekin kooperazioko proiektuak dituztenenpresa berritzaileen ehunekoa INEren datuak I+Gko kooperazio-proiektukoak dira; CSI2renak berrikuntzakoak.

(**) IOP eta ikerketako institutu irabazi asmo gabeak/ikerketako elkarteak.

6. KOADROA: ENPRESA BERRITZAILE INDUSTRIALEn KOOPERAZIOKO PROIEKTUEN BANAKETA,PARTNER MOTAREN ARABERA (*)