12
2010 // UZTAILA JULIO 146 UDALEKO BERRIAK 5 Urnieta Telebista, interneten bidez KULTURA 7 Sanmielak prestatzeko aurreneko bilerak KIROLA 8 Belar arazoa kiroldegiko solariumean Aurrekontuak, onartuak 10.791.414 euroko udal aurrekontua; inbertsio handiena, haur-eskolako lokal berriak EUSKARA 10 Abuztuko udalekuetako izen-ematea zabalik

berrittu 146. zenb

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: berrittu 146. zenb

2010 // UZTAILA JULIO

146

UDALEKO BERRIAK 5Urnieta Telebista, interneten bidez

KULTURA 7Sanmielak prestatzekoaurreneko bilerak

KIROLA 8Belar arazoa kiroldegikosolariumean

Aurrekontuak,onartuak10.791.414 euroko udal aurrekontua;inbertsio handiena, haur-eskolako lokal berriak

EUSKARA 10Abuztuko udalekuetakoizen-ematea zabalik

Page 2: berrittu 146. zenb

UDALEKO BERRIAK 146UZTAILA JULIO // 20102

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Kudeatuz III proiektuan parte hartzekoakordioa adostu dute udalak etaAldundiak, herri partaidetza sustatzekoBi gai nagusitan gauzatuko da partaidetza hori: Idiazabal kalearen etorkizuna eta herriko mugikortasuna

Ayuntamiento y Diputación participarán en el programaKudeatuz III, para fomentar la participación ciudadana

Urnietako Udalak eta Gipuzkoako ForuAldundiak Kudeatuz III proiektuan partehartzeko akordioa adostu dute. Akordiohorrek herri partaidetza sustatzekohelburua dauka, eta urnietarren iritziajasoko da herriko etorkizunean funtsez-koak diren bi gairen inguruan: Idiazabalkalearen etorkizuna, eta herriko mugi-kortasuna zehaztea. Aldundiak Pros-pektiker enpresaren esku utzi du lana,eta Udalak teknikari bat izendatu du en-

presa hori eta Udalaren arteko zubi la-na egiteko. Arduradun politiko bat ereizango du akordioak, Iñaki Mendizabal.

Udala eta Prospektiker etxea elkar la-nean hasi dira dagoeneko, zer eta nolaegin aztertzen, eta iraila aldean hartu-ko du martxa ekimenak. Bi alorretanegingo da lana orduan: alde batetik, gal-derak herritarrei, aurrez aurre edo te-lefonoz. Idiazabal kaleko gaiari dagokio-nez, bertan komertzioren bat duten la-

gunei ere inkesta moduko bat egingozaie. Bestetik, irailetik aurrera, batzarirekiak egingo dira, bizilagun eta ko-mertzianteekin ahalik eta iritzi sortazabalena biltzeko asmoz. Partaidetzaprozesua urtearen amaiera baino lehenamaitzea espero da, eta data horreta-rako Idiazabal kalearen etorkizunari bu-ruzko ondorio batzuk izatea. Ondoriohauek, Urnietako Hirigintza Plan Oroko-rrean txertatuko dira.

El Ayuntamiento de Urnieta y la Diputa-ción Foral de Gipuzkoa han acordadoparticipar en el programa Kudeatuz IIIpara fomentar la participación ciudada-na. La Diputación ha contratado a laempresa Prospektiker, y el Ayuntamien-to ha nombrado un técnico para que de-

sarrollen el trabajo: realizar un procesoparticipativo sobre el futuro de la calleIdiazabal y la movilidad en Urnieta. Sevan a realizar encuestas y preguntas alos ciudadanos, telefónicas y a pie decalle. Asimismo, a partir de septiembrese organizarán reuniones abiertas con

vecinos y comerciantes, a fin de recopi-lar el mayor número de opiniones.

Se estima que el proceso finalice pa-ra fin de año y que para esa fecha setengan unas conclusiones que se intro-ducirán en el Plan General de Ordena-ción urbana del municipio.

Idiazabal kalea. © AU

Page 3: berrittu 146. zenb

1462010 // UZTAILA JULIO 3

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

2010 urterako aurrekontua onartu da,gehiengo osoz; 10.791.414 euroko kopuruaUdalbatzak 2010. urterako aurrekon-tuak onartu zituen uztailaren 8an egin-dako plenoan. 10.791.414 euroko ko-purua onartu da. UDAko hiru zinego-tziek, EAJko beste hirurek, EzkerAbertzaleko Iñaki Mendizabalek eta He-rrigintzako Xabier Sasiainbarrenakeman zuten aldeko botoa, zortzi dene-ra. Alderdi Sozialistako lau zinegotziekkontrako botoa eman zuten. Aurrekon-tuak bizi dugun une ekonomikoaren ara-bera osatu dira, baina ez dira murriztai-leak, pasa den urtekoak bezala. Horrenzergatia honakoa da. Udalak diru gehia-go bildu du hainbat kontzepturen bitar-tez, eta soberakin kopurua ere aintzathartzeko modukoa izan da.

Bildutako diruaren inguruan,200.000 euro gehiago bildu dira urarenfaktura erregularizatu ostean. Foru Al-dundiak ere aurreikusitakoa baino356.000 euro gehiago emango ditu, etaEnplegu eta Toki Iraunkortasuna Sus-tatzeko Estatu Funtsatik ere 655.000euro jaso dira. Kopuru horiei soberakinagehitu behar zaio, 559.000 euro. Guz-

tira 1.770.000 euro gehiago. Sobera-kineko dirua hiru proiektutara bideratu-ko da, batez ere: Oiamarko ur biltegikour-arazketan 250.000 euro erabiliko di-ra; Zabaleta auzoan eraikiko den apar-kaleku berrian, 122.000 euro; skatepark bat eta herriko musika taldeentza-ko box-ak eraikitzeko, 100.000 euro.

Aurrekontuetan jasotako inbertsiopotoloena, dena den, haur-eskola albo-ko lokalen egokitzapena izango da, Etxe-berri plazan. 2-3 urteko haurrak haraeramatea da helburua. Egungo haur-es-kolan ere berrikuntza lanak egingo dira.Guztira 328.000 euro bideratuko diralan horietara, eta Eusko Jaurlaritzak250.000 euroren %60 jarriko du.

Mikel Izagirre alkateak aurtengo au-rrekontuak iazkoen jarraipena direlaazaldu zuen. “Irizpide berak erabili ditu-gu, baina diru sarrera handiagoa izandugu, eta diru hori erabiltzea erabakidugu”. Alderdi Sozialistako Herme Gon-zalez bozeramaleak aurrekontuak be-randu datozela kritikatu zuen, “pasaden urtekoak bezala, uztailean”. Zine-

gotziaren ahotan, aurrekontuetan ja-sotzen den diruaren %70 erabilita da-go, dagoeneko, “eta geratzen den%30ari buruz eztabaidatzea alferrika-koa da”. Talde sozialistak egindako pro-posamenei muzin egin zaiela ere salatuzuen. Izagirre alkateak aurrekontu guz-tietan urteko lehen egunean diruaren%70a erabilita dagoela erantzun zionGonzalezi.

EAJko Maribel Vaquero bozeramaile-aren aburuz, 2010ekoak legegintzaldi-ko azken aurrekontuak izango dira, “etahori hala den neurrian, gure gustuko au-rrekontuak lortzeko ahalegina egin du-gu”. Euren baiezko botoa azaltzeko, Go-bernuan dagoen UDA alderdiarekin si-natutako akordioaz mintzatu zen Va-quero. Akordio horren arabera, UDA al-derdiak HAPN Hiri-AntolamendurakoPlan Nagusia lehenbailehen onartzekokonpromisoa hartzen du. Egingo direninbertsio gehienekin ere ados daudelaesan zuen Vaquerok. Mendizabal etaSasiainbarrena zinegotziek ere eurenadostasuna agertu zuten.

Aprobados los presupuestos para 2010: 10.791.414 eurosEl pleno municipal del 8 de julio aprobó,por mayoría absoluta, los presupues-tos para 2010. El montante total es de10.791.414 euros. Votaron a favor lostres concejales de UDA y los tres delPNV, y los concejales Iñaki Mendizabal yXabier Sasiainbarrena. Votaron en con-tra los cuatro concejales del grupo so-cialista. El Ayuntamiento ha recaudadoeste curso 1.770.000 euros más de lo

previsto debido a diferentes conceptos,y va a destinar ese dinero a proyectosque en años anteriores quedaron apar-cados por la crisis económica.

Entre ellos está el párking nuevo deZabaleta, la depuración de agua deldepósito de Oiamar, o la construcciónde un skate park y boxes para los gru-pos de música de los más jóvenes deUrnieta. Esos proyectos se financiarán

del dinero acumulado en el remanente.La inversión más importante recogi-

da en el proyecto de presupuestos es laadecuación de los locales contiguos a laguardería para los niños de 2-3 años, yla propia remodelación de la guardería,en la plaza Etxeberri. A esa obra se vana destinar 350.000 euros. El 60% de250.000 euros correrá a cargo del Go-bierno Vasco.

Bozketaren unea. © AU Haur-eskola. © SL

Page 4: berrittu 146. zenb

UDALEKO BERRIAK 146UZTAILA JULIO // 20104

Urnietako Udalak tren geltokitik Erra-tzuko zubiraino doan tartea urbaniza-tzeko lanen esleipena egin du. Guztira160.000 euro pasa bideratuko dira, etalanak abenduaren 31 baino lehen bukatubeharko ditu lanen ardura hartzen duenenpresak. Hiru hilabeteko epea beharkoda, gutxienez, lanak hasi eta bukatzeko,eta litekeena da lan horiek irailean has-tea. Dirutza hori Madrilgo GobernuarenEnplegu eta Toki Iraunkortasuna sus-tatzeko Estatu Funtsak bideratuko du.

Hainbat hobekuntza egingo dira, hel-buru garrantzitsu batekin: geltokirai-noko irisgarritasuna hobetzea. 1.000lagun inguruk erabiltzen dute egunerotrena Urnietan, beste herriren batera

mugitzen direnak, edo Urnietara laneraetortzen direnak, batez ere Erratzukoindustria-gunera. Geltokia herriko mu-tur batean dago, eta egokituko diren 44aparkalekuei esker, autoz ere bertaratuahal izango du nahi duenak.

Baina ez da berrituko den gauza baka-rra. Espaloia ere eraberritu egingo daerabat. Zabaldu egingo da, eta 2,2 me-troko zabalera izango du. Baranda be-rria jarriko da, eta argiztapena ere gauregungoa baino askoz hobea izango da.Herriko jende asko ibiltzen da oinez edokorrika geltoki pareko ibilbidetik, eta la-nera doazen askok sarri gauez egin be-har dute bidea. Lanak bukatzean eroso-ago egin ahal izango dute.

En breve se adjudicará la obra para laurbanización del tramo comprendidoentre el apeadero del tren y el puentede Erratzu. Se van a destinar algo másde 160.000 euros, montante subven-cionado en su totalidad por el GobiernoCentral, mediante el Plan de Fomento

de Empleo y Sostenibilidad Local. Se es-pera que los trabajos comiencen enseptiembre, y acaben antes de que setermine el año.

Se van a adecuar un total de 44 pla-zas de parking para los más de 1.000usuarios que cada día utilizan el tren en

Urnieta. Además, se ensanchará laacera hasta 2,2 metros, y se mejoraráostensiblemente la iluminación actual,ya que, además de los urnietarras, mu-chos trabajadores que vienen diaria-mente a Urnieta utilizan este paseo enhorario nocturno.

2010eko ekainaren 23an egin zen toki-ko Gobernu Batzarrean ur-estolderieneta zaborra bildu eta ezabatzeko zer-bitzuaren tasak ordaintzen laguntzekoaraudia onartu zen. Gehienez 150 eu-roko diru-laguntza emango da, eta bete

beharreko baldintzak udaleko web gune-an ikus daitezke: www.urnieta.org. Bal-dintzetako bat da eskatzaileak ezingoduela lanbide arteko gutxieneko soldatabaino gehiago jaso. 2009 urteko datuakerabiliko dira horretarako.

La Junta de Gobierno del 23 de junioaprobó las normas de gestión sobreconcesión de ayudas para el pago de latasa del suministro de agua y alcantari-llado y la tasa por el servicio de recogi-

da y eliminación de basura. Como máxi-mo se otorgará una ayuda de 150 eu-ros. Aquellos que estén interesados,pueden informarse de las condicionesen la página web del ayuntamiento

(www.urnieta.org). Una de las condicio-nes es no haber recibido durante el pa-sado año 2009 un sueldo más alto queel establecido por el salario mínimo in-terprofesional.

Ur-estolderien eta zaborra bildu etaezabatzeko zerbitzuaren tasak ordaintzenlaguntzeko araudia onartu da

Aprobadas las normas de gestión sobre concesión de ayudas para el pago de las tasas del suministro de agua, alcantarillado y servicio de basura

160.000 euro pasa bideratuko dira tren geltokiaeta Erratzuko zubiaren arteko lanetanOinezkoen bidea zabalduko da eta 44 aparkaleku egokituko dira

160.000 euros para la urbanización entre el apeadero y el puente Erratzu

© SL

© SL

Page 5: berrittu 146. zenb

1462010 // UZTAILA JULIO 5

Urnieta Telebista, internetenAlbisteak eskainiko ditu www.urnietatelebista.info web atarian;www.urnieta.org udal webgunean ere ikusi ahal dira jadanikUrnietako Udaletxeak ikus-entzunezkoalbisteak eskainiko ditu internet sarea-ren bitartez aurrerantzean. Udalak tek-nologia berriak sustatzeko helburua du,eta nahi duen orok www.urnieta.orgUdaletxeko web orrian agertzen den lo-tura bat klikatu dezake albiste edo pro-gramazioaren berri jasotzeko (ekaina-ren 23an hasi ziren). Elkarrizketak, ikas-taro eta udal zerbitzuen inguruko infor-mazioa, agenda, kirola, kultura edo az-ken orduko albisteak aurkitu ahal izangodira bertan. Kultura artxibo batera sar-bidea ere izango dute urnietarrek. Izanere, azken urteotan bildu diren errepor-

taje eta elkarrizketak zintzilikatuko diraweb gunean. Besteak beste, Sanmie-lak, Gazte Jaiak, Helduen Astea, Saro-beko kontzertuak, Lourdes Iriondo Mu-sika Eskolako emanaldiak, Aurrera GureAmetsa, Egape Dantza Taldea edo Txan-bolin Txistu Elkarteak eskainitako ikus-kizunak… Gazteek ere euren txoko be-rezia izango dute, haiek antolatutakoekimen kulturalen berri emango baita.

Ikusle baino gehiago izan nahi duenikusleak aukera izango du interesgarriakdiren proposamenak bideratzeko. Me-zuak bidaltzeko txokoa ere eskainiko da.Bertara argazkiak bidaliz gero, urnieta-

rrek euren senide eta lagunak zorionduahal izango dituzte. Urnietako Telebis-tarekin harremanetan jartzeko honakohelbidera bidali beharko da e-posta: [email protected].

UTB Urnieta Telebistak 18 urte dara-matza airean. 1992. urtean aireratuzen, eta orduz geroztik herriko errepor-taje, albiste eta elkarrizketa anitz es-kaini ditu. Urnietaren bizimodua eta ur-tean urteko aldaketen berri emateazgain, UTB-k kultura artxibo handia sor-tu du azken urteotako gertakizunekin.Informazio guzti hori herritarren eskuegongo da aurrerantzean.

El Ayuntamiento ofrece ya contenidos audiovisuales eninternet: www.urnieta.org y www.urnietatelebista.infoEl Ayuntamiento de Urnieta ha empeza-do a emitir contenidos audiovisuales porinternet desde el 23 de junio, con la in-tención de modernizarse y fomentar eluso de las nuevas tecnologías. El acce-so a esos contenidos se podrá hacer através del portal municipal(www.urnieta.org), donde habrá un en-lace a la página web oficial de UrnietaTelebista: www.urnietatelebista.info.

Los urnietarras se van a encontrarcon noticias de última hora, informa-ción sobre cursillos y servicios munici-

pales, deporte, agenda, espectáculos,danza, música, teatro… Además, van apoder acceder a un archivo del munici-pio con entrevistas y reportajes reali-zados durante los últimos años, dondeno faltarán las fiestas de San Miguel,los conciertos de Sarobe, actuacionesde la escuela de música Lourdes Irion-do, Aurrera Gure Ametsa, Egape Dant-za Taldea o Txanbolin Txistu Elkartea.

Los jóvenes tendrán un apartado es-pecial donde periódicamente daráncuenta de su trabajo al frente de las

distintas iniciativas culturales que de-sarrollen. Se dispondrá asimismo de unapartado dedicado a los urnietarras.Aquellos que lo deseen podrán mandaruna fotografía y felicitar así a sus alle-gados o mandarles mensajes enviandoun correo electrónico a [email protected]. UTB lleva trabajando18 años, desde 1992, informando so-bre noticias, reportajes y entrevistasque han reflejado la realidad, transfor-mación y vida de un municipio activo ydinámico como es Urnieta.

UTB prestatzen. © UdalaUrnieta Telebistaren atala, www.urnieta.org webgunearen barnean.

Page 6: berrittu 146. zenb

KULTURA 146UZTAILA JULIO // 20106

Uztailean ere, ikasle ugari SarobenSarobe arte eszenikoen guneak uztaile-rako antolatu dituzten ikastaroek ha-rrera ona izan dute urnietarren artean.Batetik, yoga ikastaroan 11 pertsonekeman dute izena, eta funky ikastaroan,15. Bestetik, pilates jarduera dugu, ja-

rraipeneko eta hastapeneko eskolekin.Jarraipeneko ikastaroan 9 ikasle ditugugoizeko txandan eta 13, berriz, arra-tsaldeko eskolan. Hastapeneko eskole-tan 13 urnietar ditugu.

Bestalde, datorren ikasturteko kan-

painari begira, egun hauetan 2010eankurtsoren batean egon diren pertsonenaurre matrikulazioak jasotzen ari diraSarobeko bulegoetan. Irailetik aurreralehen aldiz apuntatu nahi dutenentzatirekiko da matrikulazio epea.

Los cursillos organizados por el centroSarobe para el mes de julio han tenidouna buena acogida. En yoga se hanapuntado 11 urnietarras; 15 en funkyy un total de 35 en pilates. En esta úl-tima modalidad hay cursillos de conti-nuidad y de iniciación.

La biblioteca municipal aplicará varioscambios en su servicio de atención decara a estos meses de verano. Por unlado, el horario de apertura se limitaráa las mañanas, de 9:00 a 14:00;además, cerrará sus puertas entre el 9y el 23 de agosto. Por otro lado, y paracompensar estas limitaciones, se flexi-bilizará el servicio de préstamo de li-bros. Los usuarios tendrán la opción dellevar más libros y de que el plazo de en-trega sea superior al habitual.

Udal liburutegiak zerbitzu murritzagoa,baina hainbat abantaila, eskainiko du udanUdal liburutegiak eskaintzen duen zer-bitzuak zenbait muga ditu udako sa-soian. Aldiz, abantailak ere baditu. Udanliburuak irakurtzeko asmoa duten guz-tiek zerbitzuaren aldaketak kontutanizan beharko dituzte.

Batetik, liburutegia goizez zabaldukoda irailaren 10a arte, 9:00ak eta

14:00ak bitartean. Bestetik, abuztua-ren 9tik 23ra ateak itxiko ditu egun oso-an. Baina, muga horiek orekatzeko as-moz, erabiltzaileek aukera bereziakizango dituzte: liburu gehiago eramanahal izango ditu eta horiek itzultzekoepeak ere luzeagoak izango dira. Infor-mazio gehiago, bertan (943 00 80 33).

Pilates eta funky ikastaroak, arratsaldeko txandetan.© SL

Pintura, argazki eta kartellehiaketetako oinarriakSanmieletako pintura, argazki eta kartel lehiaketetakooinarriak onartu dituzte. Hiru lehiaketetako garaileenizenak herriko festetan jakinaraziko dira, eta parte har-tu nahi duen orok udaleko web gunean, www.urnieta.orghelbidean, topatuko du oinarriei buruzko nahi beste in-formazio.

Bases para los concursos depintura, fotografía y cartelHan sido aprobadas las bases para los concursos de pin-tura, fotografía y cartel anunciador de las Fiestas deSan Miguel. Los nombres de los ganadores se publicaránen las fiestas patronales, y todos aquellos que quieranparticipar tienen a su disposición las bases en la páginadel ayuntamiento: www.urnieta.org

Page 7: berrittu 146. zenb

Las fiestas de San Miguel de este añoestán en marcha. Los representantesdel Ayuntamiento y miembros de las dis-tintas asociaciones se han reunido dosveces para perfilar el programa. La últi-ma reunión fue el 7 de julio, y el resulta-do es que el programa está muy deta-llado. Las fiestas comenzarán el día de

San Miguel, 29 de septiembre, aunqueel fin de semana anterior habrá variosactos, como la degustación de produc-tos extremeños del día 26, domingo.

El día 29 destaca el programa prepa-rado por Iñistorra euskal elkartea, concomida popular incluida, en la plaza SanJuan. El día 30 será turno de los más

txikis, con menú completo de juegos.Las fiestas finalizarán el 3 de octubre,día del baserritarra, con la ya clásicadegustación de ternera y la actuacióndel grupo musical Egan. En medio de to-do habrá bailes, bertsolaris, exhibicio-nes de herri kirolak, comidas populares,conciertos…

1462010 // UZTAILA JULIO 7

2010 urteko Sanmiel Jaietako egita-rauak itxura hartu du. Udaleko ordezka-riek eta herri elkarteetako ordezkariekbilera egin zuten uztailaren 7an, eta hanerabaki zuten pausoz pauso egitarauanola osatu. Nabarmendu beharreko le-hen kontua: datak. Aurtengo festakSanmiel egunarekin hasiko dira, iraila-ren 29an, eta bost egun geroago buka-tu, urriak 3 egun dituela. Sanmiel egu-nean izango da txupinazoa, 12:00etan,baina egun hori iritsi baino lehenago erezenbait ekitaldi izango dira.

Irailaren 24an festak iragarriko di-tuen kartel lehiaketaren garailearenaurkezpen ekitaldia egingo da. Bihara-munean, hainbat kirol ekitaldik hartukodute lekukoa: Pilota txapelketak kontze-jupean, Eteneta elkartearen umeentza-ko jaia , txirrindulariak plazan eta herrikirolak idi probalekuan iluntzean. PoxtaZahar elkartekoek bertso bazkaria an-tolatu dute egun horretarako. Irailaren26an Urnietan bizi diren Extremadura-ko herritarrek izango dute protagonis-moa. Bere herriko produktuen dasta-

tzea antolatu dute, baita dantza era-kustaldia ere. Pintura lehiaketa ereegun honetan izango da.

Sanmiel egunean Iñistorra euskal el-kartearen hainbat ekitaldi bilduko dira:bazkari herrikoia, bertsolariak, ‘urnie-tar prestua’ sariaren 3. ekitaldia, kartajokoak, irrintzi lehiaketa…. Ekitaldi guz-tiak San Juan plazan izango dira. Eguer-dian dantza ikuskizuna eskainiko duteEgape eta Presentacion de Maria ikas-tetxeetako ikasleek. 18:30ean txupina-zoa eta brindis berezia egingo dira txos-netan, festei hasiera emateko. Iluntze-an tortilla lehiaketa egingo dute Jaku-tegi plazan, eta gauean suzko zezenenekitaldi ikusgarria, Idiazabal kalean.

Irailaren 30a haurren eguna izangoda. Alkate txikiak izendatuko dira uda-letxean eta haiek irekiko dute txikienen-tzako parkea kiroldegian. Ferietako sal-neurriak murriztuko dira; gainera, aparfesta, xexenak, txarangaren kalejira, bu-ruhandiak eta kale antzerki ikuskizunaizango dira. Iluntzean sardinak eta sa-gardoa prestatuko dituzte txosnetan.

Urriko lehen egunean, ostiralez, Pox-ta zahar elkarteak antolatutako mustxapelketa, Egape Dantza taldearenikuskizuna eta Sansonarri elkarteak an-tolatutako proba bitxia dira egitaraukoarreta gune. Parte hartzaileek egur za-ti handi bat igo beharko dute geltokitikSan Juan plazaraino, ahal duten tartetxikienean. Gauean oilasko jatea antola-tu dute txosnetan, eta bukatutakoan,rock kontzertuak.

Asteburua ere ez da makala izango.Larunbatean emakumeen koadrilarenkalejira eta Poxta Zahar elkartekoen tri-ki poteoarekin gozatzeko aukera egongoda. Ondoren bazkaria egingo dute. Kon-tzejupeko finalak ere eguerdian jokatukodira. Arratsaldean batukada eta JalgiPlazara ikuskizunak antolatu dituzte.Gau erdian, tanborrada. Festetako az-ken eguna baserritarren eguna izangoda. Bolo txapelketa, artisautza erakus-keta, meza nagusia, Sokadantza, herrikirol proba eta iluntzean txahal dasta-tzea San Juan Plazan. Egan taldeak it-xiko ditu festak.

Irailaren 29an hasiko dira jaiak, Sanmielegunarekin, eta urriaren 3an bukatu

Las fiestas de San Miguel, del 29 de septiembre al 3 de octubre

Aurtengo Gazte Jaietako irudiak. © Udala

Page 8: berrittu 146. zenb

KIROLA 146UZTAILA JULIO // 20108

Igerilekuko solariumeko 200 m2 itxi dituzte, Soliva Sessilisbelarrak eragindako kutsadura botanikoaren ondoriozLuze jo dezake arazoak, eta arduradunek txankletak erabiltzeko aholkatu dute

Acotan 200 m2 del solarium a causa de la hierba Soliva Sessilis

Urnietako igerilekuko erabiltzaileek ara-zo txiki bati egin beharko diote aurreuda honetan. Soliva Sessilis izeneko be-larra hazi da solariumeko toki batzue-tan, eta kutsadura botanikoa eragin.Belar horrek mina eragiten du ukitu edozapaltzen denean, eta deserosoa daoso bezeroentzat. Kiroldegiko ardura-dunek 200 metro koadro inguruko bela-ze zatia itxi dute, belar kaltegarria ken-du eta orain artekoa landatzeko.

Arazoa txikia da, baina luze jo dezake,kutsadura botanikoak bere denbora be-har duelako. Herbizida erabili behar daaurrena, ingurunea aratu ondoren, etabelar berria landatu azkenik. Prozesuhorrek asteak eraman ditzake, eragin-korra izateko eguraldiak lehorra izan be-har duelako. Ezin da aurreikuspen ze-hatzik egin, baina litekeena da abuztuaarte luzatzea arazoaren irtenbidea.

Urnietako igerilekuko solariumak hiru

sarrera-irteera ditu, eta itxitako zatiaksarrera-irteera horietako bat kaltetudu. Ezingo da sarrera-irteera hori era-bili, arazoa konpondu bitartean. Kirol-degiko arduradunek arduraz jokatzekoeskatu diete bezeroei, itxitako gunea ezerabiltzeko, eta aholku bat eman erebai. Txankletak erabiltzea, kutsaduraagertu den tokia itxita badago ere, lite-keena delako belar kaltegarri hori sola-riumeko beste zatiren batean agertzea.

Los responsables de la piscina han aco-tado 200 metros cuadrados del sola-rium, tras detectarse la aparición de lahierba Soliva Sessilis, una hierba que alcontacto humano pincha, y crea unasensación de dolor. La zona acotadaafecta a una de las tres entradas-sali-

das del solarium, y los usuarios tendránque utilizar las otras dos.

El tratamiento para eliminar la con-taminación botánica está en marcha,pero es imposible detallar hasta cuan-do se va a prolongar, ya que debe reali-zarse con tiempo seco. Es probable que

la zona acotada permanezca así hastabien entrado el verano, por lo que se pi-de a los usuarios que tengan paciencia.Los responsables recomiendan ademásel uso de chancletas, ya que la hierbasoliva sessilis puede haber crecido enalguna otra zona del solarium.

XIII. Tenis Openaabiatu daEkaineko azken astean abiatu zen Bu-runtzaldeako Tenis Opena udal kiroldegi-ko pistetan. 14 kirolarik eman zuten ize-na, eta bi taldetan banatu dira. Denekdenen aurka jokatuko dute, eta guztira42 partida jokatuko dira.

Talde bakoitzeko lau tenislari onenekegingo dute jauzi bigarren fasera, zor-tzi denera, eta orduan hasiko dira azkenlaurdenak eta ondorengo kanporaketak.Aurreikuspenen arabera, irailaren 17anjokatuko da final handia.

IUDAKO IKASTAROAK 2010

· Tenisa: · Adina: 8-16 urte· Prezioa: 40 euro· Txandak: uztailak 12-23

· Igeriketa: · Adina: 3-4 / 5-6 / 7-12 urte · Mailak: hastapena / hobekuntza· Prezioa: 25 euro (3-4 urte) / 40 euro (5-12 urte)· Txandak: uztailak 12-23 / uztailak 26-abuztuak 6 / abuztuak 16-27

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: UDAL KIROLDEGIA (09:00-13:00) · ✆ 943 00 83 28© SL

Tenis partida, uztailaren 8an. © SL

Page 9: berrittu 146. zenb

EUSKARA1462010 // UZTAILA JULIO 9

1.- "Ametzak" eta "ametsak" Hona hemen -tz eta -ts hizkiak ondo bereizteko ariketa bat.Zer da "ametza" eta zer da "ametsa"? Bata zuhaitza eta bes-tea nolabaiteko irudipen bat.

Lehenengoari dagokionez, "ametza" haritzaren antzekozuhaitz bat dugu; latinez "quercus pyrenaica" deritzana, etagaztelaniaz "rebollo" edo "quejigo".

Eta "ametsa"? "Ametsa", berriz, lotan-edo, nahiz eta esnaere bai batzuetan, baina, batez ere, lo gaudenean sortzen zai-gun nolabaiteko irudi edo irudipen hori.

Beraz, zuhaitz batzuk ametz, eta gutako batzuk amets!

2.- "Amuari heldu"Mutil koskorrak kaian: "amuan pikatu du"; edo hori baino segu-ruago: "ez dute pikatzen". Ea nola edo nondik heltzen diogungaurko gure "amuari"! Horretantxe lanak! Edonork pentsa de-zakeen bezala, euskaraz ez da zuzena "amuan pikatu du" esa-

tea. Horren aldean askoz ere egokiagoa da "amuari heldu dio"edo "arraina amuan lotu da" esatea.

Eta beste horrenbeste esango al genuke "amuan erori" esa-pideari buruz? Bada, bai! "Amuan erori da" esatea baino askozere esapide txukunagoa da euskaraz "amua irentsi du" esatea.

Beraz, "legatzak amuan pikatu du" esan ordez? "Legatzakamuari heldu dio" edo "legatza amuan lotu da".

3.- "Maite etxean (al) dago?"Telefonoz norbaiti deitzen diogunean, sarritan entzuten denokerra: "Ana dago?". Edo, baita ere, "dago Ana?". Forma horiekdenak gaizki daude. Beraz, har dezagun gogoan txukun gal-detzeko modua.

"Ana hor (al) dago?", edo, baita ere, "Ana etxean (al) dago?",esate baterako. Dena den, gogoan izan galdera egiteko biz-kaieraz ez dela "al" partikularik esaten, eta, ondorioz, doinuaere beste bat dela.

IEUSKALTZAINDIAREN ERANTZUNAK www.euskaltzaindia.net

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Oker hasi, oker amaitu.”

Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Quien mal empieza, mal acaba.”

2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Oker zuzenik ez.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Ni mal bueno, ni bien malo.”

‘Hezitzaileek asko egin dezakete’ daekimenaren izena, eta helburua hona-koa da: Buruntzaldeko herri ezberdine-tan udan egingo diren egitasmo ezber-dinetan (udaleku ireki, udaleku itxi...)lan egingo duten hezitzaileei, bertanparte hartuko duten haur eta gazteenartean euskararen erabilera sustatze-ko estrategiak eta tresnak eskaintzea.Bide batez, tresna eta estrategia ho-riek erabiltzeko irizpide jakin batzukemango zaizkie.

Udalekuek koordinatzaileak eta monito-reak dituzte. Bakoitzak bere funtzioakditu, eta horregatik, ezberdin egiten daformazio lana biekin. Koordinatzaileekeskualde mailan hartzen dituzte esko-lak, eta monitoreek, aldiz, herriz herri.Ikastaro hau egiten den hirugarren ur-tea da, eta fase ezberdinak ditu. Uda

aurretik egin zen lehen lana, besteakbeste nola jardun erakusteko. Udale-kuak indarrean direla, jarraipena egiten

da orain, eta behin udalekuak bukatuta,ebaluaketa prozesu sakona, hobetu dai-tezkeen kontuak aztertzeko.

Iazko Eguzkitan Blai! kanpainako jaialdia. © Ttakun

Udalekuetako koordinatzaile eta monitoreen jarduna hobetzeko formazioaTtakun elkartea eta Buruntzaldeko herri batzuetakoeuskara zerbitzuen ekimenez sortu da proiektua

Page 10: berrittu 146. zenb

EUSKARA 146UZTAILA JULIO // 201010

IURNIETAKO KZ-GUNEA www.kzgunea.net

UZTAILEKO ORDUTEGIA: 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA

· KOMUNITATEAK: ELKARTEENTZAKO WEB ORRIAK DISEINATU ETA GORDETZEA

· IT TXARTELA: TEKNOLOGIA BERRIETAN EZAGUPIDEEN EGIAZTAPENA

· IKASTAROAK: ASTELEHENETIK OSTIRALERAInternet + e-administrazioa KZgunea.

· MINTEGIAK: INTERNETEN PRAKTIKATZEA (2 ordu)· Gmail; Google Docs; Google Maps - Earth; Google Itzultzailea eta Euskalterm;PayPal; Softonic; WiFi; Youtube.

HORARIO DE JULIO: 16:00-20:00 DE LUNES A VIERNES

· COMUNIDADES: DISEÑO Y ALOJAMIENTO DE PÁGINAS WEB PARA ASOCIACIONES

· IT TXARTELA: CERTIFICACIÓN EN NUEVAS TECNOLOGÍAS

· CURSOS: DE LUNES A VIERNESInternet + e-administración KZgunea.

· MINTEGIAK: INTERNETEN PRAKTIKATZEA (2 ordu)· Gmail; Google Docs; Google Maps - Earth; Google Traductor y Euskalterm; Pay-Pal; Softonic; WiFi; Youtube.

Uztailaren 16an bukatuko da abuztukoudalekuetan izena emateko epeaArrakasta handia izan dute uztaileko Eguzkitan Blai!udalekuek, 176 haur eta gaztek parte hartu baitzutenEguzkitan Blai! kanpaina aurrera doa,eta arrakastatsu, gainera. Uztaileanbezala, abuztuan ere udalekuak antola-tu ditu udaleko Euskara sailak. Horietanizena emateko epea uztailaren 16a arteluzatuko da, eta inskripzioa EuskaraZerbitzuko bulegoetan egin behar da,Lekaio kultur etxean (9:00etatik13:00etara). Udalekuak abuztuaren2an hasiko dira, eta 31n, hileko azkenegunarekin bukatu. 18 plaza daude guz-tira, 1998-2006 urteen artean jaiota-ko haurrentzat, eta salneurria 83 euro-koa izango da. Anai-arrebentzat behe-rapenak egongo dira.

Interesa dutenek izen-ematea lehen-bailehen egitea gomendatzen da, uztai-leko udalekuek arrakasta handia izan du-ten neurrian, abuztuko plazak ere azkarosatzea espero baita. Uztaileko udale-kuetan 176 haur eta gaztek parte har-tuko dute. Datu alderaketa eginez gero,esanguratsua da oso aurten iaz baino17 lagun gehiagok parte hartu dutela.Igoera %15ekoa da, eta horren jatorriagurasoen beharretan, eta eskaintzenden zerbitzu onean bilatu behar da.

176 gazte horietatik gehienak herri-gunean bizi dira, 165, baina nabar-mentzekoa da beste 11 gazteak Xoxokaauzoan bizi direla. Neska eta mutilen da-tuari dagokionez, gehiago izan dira nes-kak, 99, mutilak baino: 77. Hainbat ak-tibitate egin dituzte udalekuetan, bainadenak helburu bakarrarekin: euskarazmintzatzea. Psikomotrizitatea, ur jola-sak, jokoak, eskulanak… denetarik egin-go dute uztaileko goizetan.

El 16 de julio finaliza el plazo de inscripción para las colonias de agostoEl Servicio de Euskera ha organizado colonias para el mes de agosto. Se van aofertar 18 plazas, y se recomienda a todos aquellos que tengan interés que for-malicen cuanto antes la inscripción, ya que los datos de julio indican que la de-manda es considerable. El precio de las colonias es de 83 euros.

Pueden inscribirse los niños nacidos entre 1998 y 2006, y el servicio durarátodo el mes de agosto. Para apuntarse hay que acudir a la oficina del servicio deEuskara, en la casa de cultura Lekaio (de 9:00 a 13:00 horas). El plazo de ins-cripción finalizará el 16 de julio.

Eguzkitan Blai! kanpainan San Ferminak ere ospatu dituzte. © Manjarrés, DV

Page 11: berrittu 146. zenb

IKASTETXEAK1462010 // UZTAILA JULIO 11

2009/10 ikasturte bukaerajai giroan ospatu genuenEkainean, urtero bezala, Egapeko esko-la-elkarteak ikasturtean zehar egindakolanari amaiera borobila eman zion.Maiatzaren 29tik ekainaren 19ra bitar-tean Sarobeko eskenatokian tartekatu-tako jarduera ugariek garbi utzi zutenikastetxearen zeregina: ikasleen treba-kuntza konpetentzia ezberdinetan, ira-kaslegoaren inplikazioa, eta gurasoenpartaidetza. Bestalde, jarduera hauekIkastola osatzen duten estamentu guz-tiei elkarrekin egoteko eta gozatzekoaukera paregabea eman zieten.

Ekainaren 19an, Hamabostaldi Kultu-raleko programari bukaera emateko, Li-zardiko eskola-gunean ikastolaren jaihandia ospatu zen. Horrela, goiz goize-tik kirol lehiaketak hasi ziren. Eguerdian,aterpe berriaren inaugurazio ofizialaegin zen; Urnietako alkatea eta zinego-tziak, eta Hezkuntza Saileko lurralde or-

dezkaria bertaratu ziren. Gerotxoago,ikastalde ezberdinen ekitaldiak garatuziren ikusleen gozamenerako. Hauen er-dian, aurten jubilatzen diren hiru irakas-leri eta 25 urte ikastolan betetzen duenbeste bati omenalditxoa eskaini zi-tzaien. Ikasle-ohi, irakasle eta gurasobatzuek agurra dantzatu zieten.

Ondoren, DBH 3ko ikasle eta guraso-ek ikastolan bertan sukaldatutako jate-koa mahaiganeratu zuten. Hau izan daaurtengo programan sartu den aldake-ta aipagarrienetako bat, eta benetanarrakastatsua gainera, 300 bazkaribaino gehiago zerbitzu zirela kontuanhartuz. Arratsaldean, mus eta tokalehiaketak burutzen ari ziren bitartean,ikastolan ikasketak bukatu dituztenikasleek omenalditxoa jaso zuten. Ja-rraian, bildutako guztiek dantzan ari-tzeko aukera izan zuten.

Pasa den ekainaren 11tik 20ra Salesiarikastetxeko 7 ikasle eta irakasle batFinlandiako Pielavesi herrian egon ziren,Europar Batasunak bultzatu eta diruzlaguntzen duen Youth in Action gazteentopaketa programari esker. Bertakopartaideak, Finlandia, Gales, Alemania,Polonia eta Euskal Herriko gazteak dira.

Erabat ingelesez ospatzen diren to-paketa hauetan, gaur egun ingurugiroagarbi mantentzeko ditugun arazoak az-tertu zituzten eta ekintza ezberdine-tan hartu zuten parte. Bertako base-rriak, lakuak eta uraren propietateakezagutu zituzten eta, nola ez, horrenfamatuak diren saunetan ere egon zi-

ren. Era berean, lan tailerrak ere anto-latu zituzten: musika, argazkigintza di-gitala, aldizkaria, artea, antzezlana etasukaldaritza.

Topaketaren amaieran, gazteek egunhorietan ikasi zuten guztiaren laburpe-na azaldu zuten eta oso-oso pozik itzuliziren etxera, penaz, egia esan.

En imágenes, dos momentos de la ani-mada y concurrida Fiesta de fin de cur-so que tuvo lugar el pasado 19 de junio:un grupo de alumnos actuando y los pro-fesores que fueron homenajeados.

Un grupo de alumnos de Salesianos Ur-nieta ha participado en el programaYouth in Action, celebrado en Finlandiadel 11 al 20 de junio. Se trata de un en-cuentro de jóvenes de diferentes paí-ses (Alemania, Gales, Polonia, Finlan-dia) que por medio de talleres, visitas yotras actividades -comunicándose úni-camente en inglés-, han trabajado so-bre temas medioambientales y los re-tos con que nos vamos a encontrar enel futuro.

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

SalesiarretatikFinlandiara

Page 12: berrittu 146. zenb

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de este mes.Nota: sólo se admitirá una respuesta por cada domicilio.

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected]

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:ARANTXA LASARTE: EZKERRANEA BASERRIA

146 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den baserria?¿Qué caserío es el que aparece en imagen?

UDAKO ORDUTEGIAKLEKAIO KULTUR ETXEAEkainak 28 > irailak 3

09:00-13:00UDAL LIBURUTEGIAEkainak 14 > irailak 10

09:00-14:00SAROBE AEGEkainak 28 > irailak 3

09:00-14:00GAZTE INFORMAZIO PUNTUAEkainak 15 > urriak 1

11:00-13:30

UDAKO KANPAINA ‘10Udal kirol instalazioakIgeriketa eta tenis ikastaroek aurre-ra jarraitzen dute, txanda berriekin.+ PÁGINA 8

HORARIOS DE VERANOCC LEKAIO28 de junio > 3 de septiembre

09:00-13:00BIBLIOTECA14 de junio > 10 de septiembre

09:00-14:00CAE SAROBE28 de junio > 3 de septiembre

09:00-14:00PUNTO DE INFORMACIÓN JUVENIL 15 de junio > 1 de octubre

11:00-13:30

CAMPAÑA DE VERANO ‘10Instalaciones deportivas municipalesContinuan los cursillos de natación ytenis, con nuevas tandas.+ PÁGINA 8

ABUZTUKO UDALEKUAKUZTAILAK 16, OSTIRALAEuskara Zerbitzua / Lekaio kultur etxeaIzena emateko epea amaitzen da.Leku mugatuak.+ 10. ORRIALDEA

COLONIAS DE AGOSTO16 DE JULIO, VIERNESServicio de Euskera / C.C. LekaioFinaliza el plazo de inscripción.Plazas limitadas.+ PÁGINA 10

XIII. TENIS OPENAUZTAILAUdal kiroldegiaTenis txapelketako ligaxka faseko par-tidak jokatuko dira arratsaldeetan.+ 8. ORRIALDEA

AGENDA UZTAILA / JULIO

LEHIAKETA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO