12
177 2013 APIRILA ABRIL Gailurrera bidean Urnietako Udalaren aldizkaria

berrittu 177. zenb

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: berrittu 177. zenb

1772013APIRILAABRIL

Gailurrerabidean

U r n i e t a k o U d a l a r e n a l d i z k a r i a

Page 2: berrittu 177. zenb

1772013 // APIRILA ABRILUDAL ZERBITZUAK2

Colaboración para hacerfrente a la Vespa VelutinaEn los últimos meses se han hallado nuevos nidos de la Vespa Velutina ennuestro municipio y sus alrededores. Esta avispa originaria de Asia (China, In-dia, Indonesia...) es depredadora de abejas y también se alimenta de otros in-sectos. Ya se han colocado trampas en el territorio para atrapar a estas avis-pas asesinas, ya que, provenientes de Francia, llevan tiempo haciendo de lassuyas. El Ayuntamiento de Urnieta está tomando medidas al respecto, perodesde el Consistorio remarcan que es “necesaria la implicación ciudadana”para evitar y atajar de raíz la reproducción de la especie.

Bertako erleak hil eta jaten ditu liztor asiarrak. 2004an iritsi zen Frantziara eta oso moduazkarrean ari da zabaltzen. Azken urtean, liztor horiek egindako habiak azaldu dira Ur-nietan. Ondo heldutako fruituak eta loreen nektarra jaten dute batez ere Asiako liztorrek,baina beharrezko dituzten proteinak biltzeko, erleak eta bestelako intsektuak ere jaten di-tuzte. Hortik, bertako erlauntzetan eragiten dituzten kalteak. Erlauntzaren inguruan ego-ten dira zain, eta erlea iristen denean, harrapatu, hankak eta burua moztu, eta jan egitendute. Batzuetan, erlea hartu eta habiara ere eramaten dute bertan jateko.

Herritarrei deia UdaletikUrnietako Udalak herritarrei kolaborazioa eskatzen die. “Liztor asiarrik edota egiten di-tuzten habi ikusgarri horietako bat topatuz gero, abisua eman dezatela eskatzen diegu ur-nietarrei, 092 telefonora deituz”, diote Udaltzaingotik. “Zuhaitzen azala erabiltzen dutehabia egiteko. Azala kendu, txikitu eta pixkanaka, habia handitzen joaten dira. Asko gus-tatzen omen zaie erreka inguruetan eraikitzea, baita arrautzak jartzea ere. Oso animaliaazkarrak dira eta ondo babesten dute euren burua”, berretsi dute.

“Ikusi ditugun kabi guztiak kendu ditugu.2012an bataz-beste 30 habi gabetu geni-tuen, suhiltzaileen eta mendi-guarden la-guntzarekin. Protokoloa abian da, baitasentsibilizazio kanpaina bat ere beste zor-tzi udalekin batera: 3.000 foileto banatu-ko dira Urnietan, arazo honen aurrean zeregin azalduz. Hasierako habiak suntsitze-ko, habia poltsa batean sartu, etxeko in-tsektizida bota eta, 15 bat minutu igaroondoren, paretatik kendu behar da. Ha-biaren kokapena jakiteko, garrantzitsuada Udaltzaingora deitzea (943008090 edo092 Urnietatik deituz gero )”.

Hitzaldia Biteri kulturetxeanApirilak 18 / 19:00 · Hernani

Hitzaldia Bastero kulturetxeanApirilak 24 / 19:00 · Andoain

Nola iritsi da Europara?• Ustez, Burdeosko portutik sartu zen,

2003an. Orduztik, Frantzia erdiahartu du eta Belgika, Katalunia,Aragoia eta Euskal Herrira iritsi da.

Nolakoa da?• 30 mm neurtzen ditu. Erreginak dira

handienak.• Kolorea: beltza, laranja eta horia.• Hanken amaierak horiak ditu.

Norainoko kaltea egin dezakete?Biztanlegoan:

• Eraso egiteko arriskua.• Kabi asko hirigunetik gertu daude.• Liztorrek janaria pertsonengandik

gertu bilatzen dute: merkatuak,terrazak, hondartzak…

• Ziztadek alergiak sor ditzakete.Nekazaritzan:

• Fruitua suntsitu dezakete: sagarra,mahatsak, gereziak….

• Uztari kalte handia eragindiezaiokete, uzta bera suntsituaz.

Avispa Asiática (V. Velutina)

· Tiene las patas amarillas· Tiene el tórax y el abdomen negros

expecto una banda naranja· En vuelo se ve negra· Es más pequeña que la autóctona

NIDOS· Localización: Hasta junio en zonas

protegidas (nido primario) y despuésal aire libro (árboles, tejados)

· Orificio de entrada pequeña y situadoen un lateral del nido.

Avispa autóctona (V. Cabro)

· Tiene las patas marrones· Tiene el torax marrón rojizo, y el

abdomen negro y amarillo · En vuelo parece amarillo-anaranjado· Es un poco más grande que la

asiática

NIDOS· Localización: en zonas protegidas

(troncos, árboles, almacenes)· Orificio de entrada amplio en la parte

inferior del nido

JON AGIRREZABALAURNIETAKO UDALTZAINA

¿Cómo saber diferenciarla?

Jon eta Ioritz udaltzainak. © Udala

Page 3: berrittu 177. zenb

3OSASUN BIDEAK1772013 // APIRILA ABRIL

“Mugituz, elikaduraosasuntsu bat eramanaz etatabakoa albo batera utzita,gaixotasun kronikoak%80an ekidin daitezke”Lurraldeko hainbat herritan jarri da martxan Ttipi-Ttapa bezala ezagutzenden programa. Urnietan Osasu Bidea izena hartu du ekimen hark, eta helbu-rutzat du egokitu diren bi zirkuitu edo ibilbide tarteko, pertsonen egoera fisi-koa eta psikologikoa hobetzea, haien bizi-kalitatea bermatze aldera. TomasPlazaolak, Osasun Publikoko koordinatzaileak, Osasun Bidearen zehaztape-nak ematen ditu. “Epe luzerako egitasmo bat da, gure egoneko ohiturak al-datzea da asmoa, gaixotasun mordoa ekidin daitezke-eta egunero ordu erdibatez oinez ibiliz gero”, dio.

Zertan datza Osasun Bideak? Pertsonak oinez ibiltzeko eta euren egoerasoziala hobetzeko egitasmoa da. Urnieta-ko Osasun Bideak gure programan Ttipi-ttapa izena du. Zer da hori? Programa laburbat da eta bere barnean Aktibili egitasmoasartzen da. Aktibiliren xedea da, 2020. ur-tera bitarte Euskal Herrian orain arte mugi-tu edo ariketa fisikorik egin ez duen jendeamugiaraztea. Garbi baitago mugituz, elika-dura osasuntsu bat eramanaz eta tabakoaalbora utzita, gaixotasun kronikoak%80an ekidin daitezkeela, hala nola, dia-betesa, kardiopatiak, hipertentsioa, koles-terola e.a. Orain arte, momentuan ager-tzen diren sintomak tratatzera joan garamedikura. Horri buelta bat eman behar dio-gu, txiki-txikitatik gorputza zaindu, ares-tian aipatutako hiru parametro horiek –ari-keta, elikadura eta tabakoa- kontutan har-tuz. Egape Ikastolarekin eskola bidean eki-mena martxan jarri genuen bezala, orain-goan Osasun Bidea gauzatuko dugu.

Adineko jendeari zuzendutako programabat da oro har?Bai. 60-65 urtetik gorakoei zuzenduta da-go gehienbat. Gaixorik egon ala ez, helbu-rua ohitura berriak barneratzea da. Ohitudaitezela egunero ordu erdz ibiltzera. Ho-rretarako bide labur batzuk egokitu dira,

beraientzat errazak izan daitezen, ahal ba-da taldean eginez. Modu honetara, bi gau-za lortzen ditugu: batetik, bakarrik bizi di-ren pertsonak besteekin harremantzea lor-tzen da, euren burua gizarteratzea eta,bestetik, osasunaren aldeko apustu garbiaegiten da.

Nobedade bezala, Urnietako osasun zen-troan, medikamentuekin bezala, ariketafisikoa egin beharko da medikuarenaginduz, ezta?Halaxe da. Preskripzio hori egin behar dumedikuak. Gu haiekin harremanetan jarrigara eta medikuek ezagutuko dituzte Osa-sun Bidean dauden taldeak eta bakoitza-ren egutegia. Honela, doktoreak berak go-mendatuko dio herritarrari egun zehatzbatetan eta talde zehatz batekin oinez ibil-tzera joateko.

Nola egin horren koordinazio lanak?Bigarren urratsa da egutegi bateratu bategitea. Hau da, herriko zenbait elkartere-kin bildu (emakumeen elkartea, Dena Berrijubilatu taldea, udal kiroldegia, e.a) egute-gia taxutzeko. Adibidez, emakumeen el-kartea astelehenero goizeko 11:00etanbildu daiteke zirkuituaren puntu jakin ba-tean, eta horrela beste talde guztiak: udalKiroldegia, osasun zentroa, mendizale el-

kartea… finean, elkarte desberdinek ados-tu behar dute asteko egitaraua, horietakotalde bakoitza zein ordutan eta egunetanirtengo den zehaztuz.

Beraz, edonork har dezake parte, ez ba-karrik adineko pertsonek.Noski. Osasun Bidea, azken finean, gizartemobilizazio bat da, gure osasuna apur batzaintzen hasteko. Lema eder bat dago,esaten duena “23 ordu´terdi dituzu egu-nero nahi duzuna egiteko, eta ordu erditxobat ez al duzu izango oinez ibiltzeko?”.Oso esanguratsua da esaldi hori. Badirudimedikuaren kontsultatik sendagaiekinatera behar dugula beti; baina, zientifikokifrogatuta dago dieta egoki batekin, arike-ta fisikoa eginez eta tabakoa alde baterautziaz gure bizi-kalitatea hobetzen delaikaragarri. Pertsonalki, gainera, hausnar-keta bat egin nahiko nuke: kalitatezko osa-sun publikoa nahi badugu, dohakoa, nor-berak bere aldetik zerbait jarri beharko lu-ke. Hau da, norberak bere burua zaindueta egunean 30 minutu ariketa eginez ge-ro, gastua murriztuko litzateke, zerbitzuegoki bat eskainiaz benetan behar duena-ri. Osasun Bideak kultura aldaketa bat su-posatuko du epe luzera, eta orain dauka-gun erronka da zirkuitu horiei bizia ema-tea, jendez betetzea, alegia.

© Udala

TOMAS PLAZAOLAOSASUN PUBLIKOKO KOORDINATZAILEA

Jarritako panel bat © Udala

Page 4: berrittu 177. zenb

1772013 // APIRILA ABRILGAZTE LOKALAK4

“Gazte lokalek, nahitaez, gutxienekosegurtasun eta garbitasun baldintzakbete behar dituzte”

El Ayuntamiento de Urnieta ha dado luz verde a la orde-nanza municipal sobre los locales de jóvenes en el muni-cipio. La normativa tiene por objeto garantizar que losespacios de ocio alternativo utilizados principalmentepor las y los jóvenes reúnan las condiciones mínimas ne-cesarias de seguridad e higiene, y eviten todo tipo demolestias y riesgos para los usuarios y para el vecindario.Maribel Vaquero, edil del consistorio urnietarra, dacuenta en esta entrevista de los pormenores de esa or-denanza recién aprobada.

Urnietako gazte lokalei buruzko orde-nantza onartu berri da. Zeintzuk diraaraudi horren helburu nagusiak?Ordenantzak jasotzen duen bezala: gaztelokalek gutxieneko baldintzak bete ditza-ten ziurtatzea, hau da, bizigarritasun, hi-giene eta segurtasunari dagozkionak.Gazte lokalen erabilera eta auzotarren es-kubideak bateratzea, dagozkion neurri zu-zentzaileak hartuta. Azkenik, gazte lokale-tan sor daitezkeen arazoak murriztea etabizikidetasuna bultzatzea.

Ordenantza taxutzeko garaian gazteeneta herritarren ekarpenak jaso dituzue.Nola joan da, oro har, ordenantzaren ga-ratze prozesua?Azkeneko urratsean gaude. Hala ere, or-denantza plenora eraman aurretik sei ba-tzorde informatibo egin ziren, eta jabe, bi-zilagun eta gazteekin lau bilera; hala, bizi-kidetza protokoloaren aplikazioaren espe-rentzia bat egin ditugu. Ordenantzaren zi-rriborroa prestatzen 2011 amaieran hasiginen, eta horretarako Udal barruan lan-talde bat eratu genuen, sail ezberdinetakoteknikariez eta bi ordezkari politikoz osa-tuta. 2012 hasieran gaztei, bizilagunei etajabeei lehen zirriborroa azaldu genien, etatalde bakoitzari bere ekarpenak egitekoaukera eman zitzaion. Ekarpen horiek tal-

de politikoei ezagutarazi eta batzordeanazaldu ondoren, talde guztiek bere ekar-penak egiteko aukera izan zuten ere. Guz-tiak jasota, legez egikaritzeko aukera zute-nak, barneratu genituen.

Zirriborro berri hori Udal Batzordeanazaldu ondoren, gazteak, bizilagunak etajabeekin batzartu ginen, dokumentuaberriro azaltzeko eta beste behin ekarpe-nak egiteko epe bat zabalduz. Oraingohonetan, herritar orok izan zuen aukerahori, udal web orrialdean zintzilikatu ge-nuen, eta komunikabideen bidez honenberri eman genuen. Ekarpen gehienak bi-zilagunenak izan dira. Hala ere, oraindikere badago ekarpenak egiteko aukera,Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean onartuondoren edonork alegazioak egin baiti-tzake.

Lokaletako gazteak eta auzotarrak elkaraditzera heltzea funtsezkoa ikusten du-zu? Enpatia beharrezkoa al da kasu haue-tan?Bai, bizikidetza da bien arteko erlazioa on-do joateko baldintza nagusia. Batak bes-tearen eskubideen aurrean errespetuz jo-katzen badu, ez da arazorik izaten. Badiragure herrian bizilagun eta gazteen artekoliskarrik gabe funtzionatzen duten loka-lak. Denok dakigu ordu batetik aurrera za-

rata ateratzen badugu, bizilagunen atse-dena ez dugula bermatzen, eta egoera hauaskotan ematen bada gatazka sortzen da.Arazoa ez areagotzeko edota ekiditeko,araudi honek eskumenak ematen dizkioUdalari.

Zure aburuz, ordenantza honekin, gaztelokaletan sor daitezkeen arazoak murriz-tuko dira?Arazoak murrizteko aldeen borondateabehar da. Lokalen existentzia eta bizilagu-nekin bizikidetza normalizatu bat berma-tzea da ordenantza honek ekarriko duena.Eta Udalari elkarbizitza hori ziurtatzeko es-kumenak ematen dizkio.

Ez zen lan makala izango halako orde-nantza baten elaborazioa, Urnietan be-zalaxe, beste zenbait udalerrietan eregatazkatsua den gaia izaki. Pertsonalki,gustura al zaude onartu berri den araudihorrekin?Joan den martxoan Udalbatzak ordenan-tza hau onartu zuen. Talde batek kontrakoboza eman arren, eta emandako azalpe-nak ez partekatu errealitatearekin bat ezdatozelako, arazoen aurrean Udalak irten-bideak eman behar ditu, eta gure lanaaraudi bat izatea zen, eta ez, beste alderabegiratzea.

MARIBEL VAQUEROURNIETAKO UDALEKO ZINEGOTZIA (EAJ-PNV)

© Udala

Page 5: berrittu 177. zenb

5XIX. ANTIA SARIAK1772013 // APIRILA ABRIL

Idazlumarik onenak, Lekaion 25eanUrtero bezala, aurten ere Urnietako Udalak On Manuel Antonio Antia litera-tur lehiaketa antolatu du. 19. edizioa da aurtengoa eta herritarrei zein Urnie-tako eskoletako ikasleei zuzenduta dago.

Partaideek saria eskuratzeko oinarri batzuk bete behar dituzte ezinbestean -idazlanakeuskaraz idatziak izatea, gutxienez bi orrialdeko eta gehienez lau orrialdeko luzera izanbeharko du eta mekanografiatua-. Literatur esparruan Urnietan dagoen kalitatea erakutsidute urtetik urtera Antia lehiaketan parte hartu duten guztiek. Orain, beste behin, herri-ko idazlumarik onenak sarituko dira On Manuel Antonio Antiaren obra eta izanaren oroi-menez.

Ebazpena, apirilaren 25eanOn Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren sariak datorren apirilaren 25ean banatu-ko dira Lekaio Kultur Etxean. Lehiaketa honen aurreko edizioetan eta ipuinei dagokionez,maila handiko idazlanak aurkeztu dira, eta aurtengoan ere, halaxe izatea espero da. Ai-patu literatur lehiaketak hiru kategoria dituela: helduena, gazteena, eta haurrena. Beraz,hilaren 25ean kategoria bakoitzeko irabazleak emango dira ezagutzera Lekaion egingoden sari-banaketa irekian. Sarituak diren idazlan guztiak bilduma batean agertuko dirahurrengo urteari begira.

Lehiaketaren emaitza datorrenapirilaren 25ean ebatziko daLekaio Kultur Etxean, 19:30ean,eta orduan jakingo da aurtengosarituak zein izango diren.

Page 6: berrittu 177. zenb

1772013 // APIRILA ABRILII. MENDI LASTERKETA6

Badator UrnietakoMendi LasterketaUrnietako Mendi Lasterketa herriko kirolari talde batek sortutako ekimenada. Asmo xumearekin, antolatzaileen esanetan, “mendi lasterketek lurral-dean duten indarraz baliatuz, herriari bizia ematea” dute helburu, eta “Eus-kal Herrian –eransten dute– gure herriko paraje eta mendiak ezagutzeko au-kera ezin hobea ematea, parte hartzaileei eta proba ikustera bertaratzen di-ren guztiei”.

Urnieta-Adarramendi lasterketa zena iazUrnietako Mendi Lasterketaren lehenengoedizioan bilakatu zen. Aurreko urtean be-zala, 2013koa erakargarria baina aldi be-rean latza izango da, gogorra. Datorrenapirilaren 21ean, goizeko 9:30ean, ekingodiote lasterkariek urtetik urtera jarraitzaileeta partaide gehiago dituen mendi-probahorri. Onddi, Adarra, Zaburu eta Onddomendien gailurrek eskaintzen dituzten pa-rajeez gozatzeko aukera izango dute par-te-hartzaileek, lasterketaren zailtasunaapur bat sarmurragoa suerta dadin. Poten-tzia baita Urnietako Mendi Lasterketarenezaugarri nabarmenetako bat. Datuek ha-la berresten dute: pilatutako desnibela,3.146 metro; desnibel positiboa (igoerak),1.578 metro; desnibel negatiboa (jaitsie-

rak), 1.568 metro; distantzia osoa: 21,660km, eta gehienezko garaiera 811 metro(Adarra Mendi).

La asociación Aspanogi tambiéntiene dorsal El Ayuntamiento de Urnieta no está soloen la aventura de organizar este evento de-portivo, ya que la propuesta le llegó de laAsociación de Padres de Niños Oncológi-cos de Gipuzkoa (Aspanogi), en la inten-ción de este colectivo de darse a conocer ysocializar la problemática del cáncer entrelos menores.

Así, el consistorio urnietarra y Aspanogiorganizan de la mano una prueba deporti-va que en su segunda edición esperan quesea, una vez más, todo un éxito.

© Udala

Orrialde hauetan, iazko edizioko irudiak. © Udala

“Lasterketaren bidez herriko etaondoko herrietako gailurrikgaraienak eman nahi dituguezagutzera jendartearenbegietara: Adarra, Onddi,Aballarri, Onddo, Zaburu...Horrekin batera, baita Urnietakomonumentu historikoak ere:Munisko, Eteneta, Sansonarri,Tximistarri, Pozontarri... Bidebatez, herriko baso, zelai,bidezidor eta bista zoragarriekingozatzeko aukera izanen da”,diote antolatzaileek.

Page 7: berrittu 177. zenb

7II. MENDI LASTERKETA1772013 // APIRILA ABRIL

“350 bat partaide izateaespero dugu aurten”

“Iazko edizioa polita izan zen, baina al-di berean gogorra. Eguraldia ez zuen la-gundu eta horrek asko zaildu zuen pro-ba. Egia esan, eskualde mailan Urnieta-ko Mendi Lasterketa gogorrenetarikoada. Lehengo urtean pare bat hilabetelehenago hasi nintzen prestatzen, zir-kuitua ondo aztertu eta entrenatzenjardun nuen. Gogotsu nago aurtengo-rako. Giro ederra sortzen da, herritarasko hurbildu zen iaz lasterkariak ani-matzera, eta edizio berri honetan ziurhalaxe izango dela. Bolondresen lanaere goraipatzekoa da, haien laguntza-rik gabe ezinezkoa litzateke halako pro-ba bat gauzatzea”.

Urnietako Mendi Lasterketaren edizioberria ate joka dugu. Nobedaderik ba alda aurten?Aurtengo edizioa aurreko urtekoaren ildoberetik joango da. Aurten erabaki da par-taide kopurua 350era igotzea, ikusita iaz-ko dortsal guztiak bukatu zirela.

Prestaketa berezirik behar da? Ala edo-nork har dezake parte?Nahiko lasterketa gogorra da. Kontutaneduki behar da lau mendi igo behar direla;beraz, horrek prestakuntza minimo bat es-katzen du.

Nola joan dira, oro har, antolakuntza la-nak? Bolondresen lana funtsezkoa al dahalako lasterketa bat antolatzeko ga-raian? Bigarren edizioa izaki, antolakuntza lanakerrazagoan izan dira oraingoan. Dena den,lasterketa egunean, bezperan eta hurren-go egunetan bolondresen lana oso beha-rrezkoa izango da.

Aspanogi elkarteak lasterketa honen al-deko apustu garbia egiten du. Zergatik?Herritarrek Aspanogiren lana ezagutze-ko aukera emango du nolabait ekimenhonek? Aspanogiren ekintzetako bat elkartea eza-gutzera ematea da hain zuzen, eta horre-tarako Gipuzkoako hainbat eskualdetanmota honetako ekintzak antolatzen ari daelkartea. Herritarrei Aspanogiren lana eza-gutzera emateko, egunean bertan infor-mazio eta merchandising postu bat egon-go da.

Iazko edizioa arrakastatsua izan zen. Aur-tengoa ildo beretik joango dela uste du-zu?Izen-emateak momentuz ondo doaz; halaere, azken astetan jende dezentek izenaematea espero dugu. Iazko edizioko sen-tsazioak oso onak izan ziren, bai antola-kuntza aldetik baita partaide aldetik ere.Aurten gutxienez sentsazio berberarekinbukatzea espero dugu.

© Udala

JOSEBA LABAKA ANTOLATZAILEA

ADRIÁN GARCÍAPARTAIDEA

INSCRIPCIONESPlazo: hasta el día 19 de abril.Límite: 300 participantes. Precio: 15 € para los federados y 20 €para los no federados.Inscripción: www.kirolprobak.com

FICHA TÉCNICADesnivel acumulado: 3.146 m

· D. positivo (ascensos): 1.578 m· D. negativo (descensos): 1.568 m

Distancia total: 21,660 kmAltitud máx.: 811 m (Adarra Mendi)Altitud mín.: 145 m (Pardiola-Erreka)Lugar de salida y meta: Barrio Xoxoka.Hora de salida: 09:30.

Llegada (aprox.): 11:20 (1er corredor).

Una vez finalizada la prueba, se ofre-cerá un hamaiketako a todos los quese hayan acercado a la zona de meta.

© Udala

Informazio gehiagoMás información:

urnietakoml.blogspot.com.es

Page 8: berrittu 177. zenb

1772013 // APIRILA ABRILAURRERA GURE AMETSA8

Ametsa errealitate bihurtua

En 1999 un grupo de padres se reú-ne con el fin de crear un grupo dedanza tradicional, sin límite de edad,abierto a todo el pueblo y que decontinuidad al aprendizaje de lasdanzas vascas, contribuyendo así almantenimiento de nuestra cultura ysu promoción. Era el nacimiento deAurrera Gure Ametsa. Además deactuaciones dentro y fuera del muni-cipio, intercambios con otros gruposdel estado español e internaciona-les, el grupo se encarga de la organi-zación en el municipio del festivalfolkloriko Jalgi Plazara, entre otros.

12 urtetik gorako gaztetxoek euskal dan-tzak uztartuz jarrai zezaten sortu zen Au-rrera Gure Ametsa. 1999 urtea zen, eta ur-nietar ugarik euskal tradizioari irmoki hel-tzeko eta euskal dantzen etorkizuna ber-matzeko jarrera tinkoa azaldu zuten. Hel-buru horrekin jaio zen dantza talde urnie-tarra, eta xede horri eusten jarraitzen duegun. 2009an eta 10.urteurrena ospatze-ko, beste ekintza batzuen artean, liburubat argitaratu zuen elkarteak, euskal dan-tzen historiaren laburpena eta parte hartuduten jaialdi eta elkartrukeen argazki bil-duma jasotzen dituena.

“Euskal dantza tradizionala berreskura-tzea eta ezagutzera ematea da elkartearenhelburua, beti ere parte-hartzea eta aisiapremisatzat hartuaz”, dio Alazne ManeroAranburuk, taldeko lehendakaria bere so-rreraz geroztik.

Euskal dantzak, herritik haratagoAurrera Gure Ametsa ez da tokiko idiosin-krasiaren eta folklorearen sustapenera mu-gatzen. “Herri guztietako dantza taldeekhelburu berbera partekatzen dugu, hots,gure tradizioa mantendu, gizarteratu etadantzaren bitartez ongi pasatzea”. AlazneManerok beste herrietako dantza taldee-kin egiten duten elkartrukearen zergatiaagertzen du. Aurrera Gure Ametsak Polo-nia, Galizia, Katalunia eta beste zenbait lu-rraldetan taularatu ditu euskal dantzak.Era berean, herri horietako dantzariek Ur-nietara ekarri dituzte urtetik urtera berta-

ko kultura eta ohiturak. “Oso aberasgarriada guretzat beste iturri batzuetatik eda-tea. Hil honetan, esaterako, Asturiasera jo-ango gara, La Sidriña dantza taldeak gon-bidatuta. 2012ko urrian Urnieta bisitatuzuten eta emanaldia eskaini ez ezik, urnie-tarrokin haien musika, artea, gastronomia,e.a partekatu zituzten. Orain gu gonbida-tu gaituzte eta joateko irrikaz gaude”, dio.

Egun 22 dantzarik osatzen dute AurreraGure Ametsa taldea, 11 helduen taldeaneta beste hainbeste gazteenean. Ezinahaztu elkarteak dituen bestelako kideak:batzordekoak, kolaboratzaileak edotadantza taldearekin elkarlanean ibiltzen di-ren musikariak, hala nola, Lourdes Iriondomusika eskolako irakasle eta ikasleak, he-rriko dultzaineroak, gure taldeko txistula-riak eta Bosko Anitzeko txaranga, e.a.

Urnietako elkarteak partaidetza eta ai-sialdia lehenetsi ditu beti, eta lehen maila-ko edo eliteko talde izateari uko egin diohasieratik. “Urnietar guztiek dute gureantxoko bat. Orain, adibidez, zahar egoitzanere, eta Dendaberri elkarteak antolatuta,Euskal dantzako klaseak ematen ditugu,beraiek euskal dantzak ikasteko eta nahidutenean dantza dezaten. Apartekoa da,izan ere, eurek nahi izanez gero, guk anto-latzen ditugun jaialdietan parte hartu de-zakete, joan den urrian bezala. Hauek ezdira taldeko kideak, baina aipatu behar dutadin desberdineko herritarrak izatea abe-rasten duela dantza talde hau. Primeranpasatzen dugu gure artean”.

“Ogibidez medikua izan arren, betida-nik erakarri naute kulturak eta bere es-parru guztiek: musika, dantza…1986an etorri nintzen Urnietara, Bilbo-tik. Han ez nuen aukerarik izan euskaldantzak gertutik ezagutzeko, eta honaetortzean ikusmin handia sortu zitzai-dan. Aurrera Gure Ametsa oso garran-tzitsua da nire bizitzan, urteak joan aha-la pertsona asko ezagutzeko aukera izandut eta giro aparta eduki dugu beti”.

ALAZNE MANEROARANBURUAURRERA GURE AMETSAKOLEHENDAKARIA

© Udala

Page 9: berrittu 177. zenb

9LABURRAK1772013 // APIRILA ABRIL

Burnibide Parkeko proiektuaherritarrei aurkeztu die UdalakUrnietako Udalak Burnibide Parkeko proiektuaren nondik-norakoak azaldu dizkie urnie-tarrei joan den martxoaren 12an udaletxeko Batzar Aretoan eskainitako saio irekian.

Burnibide Parkeko egitasmoaren zehazte lanetan herriko gazteek eta beste zenbait bi-zilagunek parte hartu zuten. “Haien ekarpenak baliagarriak izan zaizkigu proiektua disei-natu eta definitzeko garaian. Jada diseinua zehaztuta, zentzuzkoa iruditu zaigu ekarpenprozesu horretan parte hartu dutenei eta, oro har, gure bizilagun guztiei proiektuaren be-rri zuzenean ematea”, dio Mikel Pagola Alkateak.

Presentado el proyecto del Parque BurnibideJóvenes del municipio y muchos otros vecinos han tomado parte activa en la configuracióndel proyecto del parque a través de sus propuestas. “Todas las aportaciones nos han sidode gran ayuda. Ya está elaborado el diseño. Ahora queremos trasladar en persona toda lainformación del proyecto tanto a los que han participado de forma activa en él como a to-dos los urnietarras”, subraya el Alcalde Mikel Pagola.

Éxito rotundo de la primera Livecycling La tarde del sábado 16 de Marzo hizo fríoen la calle; sin embargo, el PolideportivoMunicipal de Urnieta vivió una jornada alabrigo del primer Maratón de Ciclo Indoory Aeróbic+Zumba+Combat. La AsociaciónFeelFitness de Euskadi fue la encargada depromover la primera edición de Livecyclingen el municipio. “Para ello hemos contadocon los mejores apoyos posibles, como elAyuntamiento de Urnieta o la FundaciónEtiopia Utopía, que han contribuido con suayuda a hacer posible un evento en el que

hemos querido recoger a los mas perjudi-cados por esta crisis, los desempleados,quienes han podido participar de maneragratuita gracias a la colaboración del Con-sistorio”, subrayan desde la asociación.

Fueron 4 horas de actividad compuestaspor dos de ciclo y otras dos de un mix deAeróbic, Zumba y Combat. Unas 70 bici-cletas rodando como un autentico pelotónal ritmo de la música y 80 participantes enmaratón de Aeróbic, Zumba y Combat. To-do un éxito.

Kiroldegian jende asko elkartu zen kirolaz eta aisiaz gozatzeko

© Udala

Alkateak Burnibideko egitasmoari buruzkoxehetasunak eman zizkien urnietarrei.

© Udala

81 alumnos de Urnieta participaron en el Día del Arbol de este año. © Udala

Zuhaitz Eguna ospatuko zen martxoa-ren 20an beste behin herrian. Egape etaPresentacion de Maria eskoletako 81gaztetxok -Lehen Hezkuntzako bosga-rren mailako ikasleek- zuhaitzak landa-tu zituzten Urbita Kaleko Burnibide Par-kearen ondoko zelaian.

Zehazki, hamar udareondo (Pyrus ca-lleryana Chanticleer) aldatu zituzten,eguraldi ona lagun izan zutela.

Urnietako 81ikaslek hartuzuten parte2013ko ZuhaitzEgunean

Page 10: berrittu 177. zenb

1772013 // APIRILA ABRILIKASTETXEAK10

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

Mintza-lagunafroamerikarra

Egape Lilaton lasterketanDBH 4. MAILAKO IKASLEAK

Martxoaren 3an, Ikastolako DBHko hain-bat ikaslek Lilaton izeneko emakumeen al-deko lasterketa batean hartu genuen par-te. Duela hogei urte sorturiko ekimena dahau eta 24. edizioan parte hartzeko auke-ra izan genuen. Bertan, beste 3.000 ema-kumerekin batera korri egiteko aukeragauzatu ziguten.

Dena soinketako irakasleak emandakoaukera aprobetxatuz egin genuen, izanere, berak ideia bota zuen eta guk erronkamoduan hartu. Hasiera batean, txantxetanhasi ginen, lasterketaren mezua ulertzenez genuelako, baina emakumeen alde ze-la azaldu zigutenean eta lasterketaren lu-zera jakinda, distantzia hori burutzeko gaiginela pentsatu genuen. Beraz, bazter ba-

tean utzitako zapatilak armairutik atera etagogotsu ekin genion erronkari.

Eguna iritsi zen eta goizeko 11:00ak al-dera, beroketa saio batean parte hartu on-doren, beste lasterkari guztiekin hasieragunean batu ginen.

3000 emakume, denak elkarrekin, abia-punturantz begira, kronometroari itxaro-ten, euren eskubideen alde borrokatzekoprest. Lasterketa irrintzi, barre eta algaraartean hasi eta amaitu zen, 5km-ak errazegiten ziren horrelako giroa zegoela eta. Emakume guztion begietan antzeman zi-tekeen ideia bera partekatzen genuela etapartekatzen dugula: EMAKUMEEN BO-RROKA.

Hau hasiera besterik ez da, jarraibide lu-ze baten hasiera.

Feguiapak ematen duen aukera aprobetxa-tuz, Gabonak ondoren Catia Brown afroa-merikarra Presentación de Maria Ikastetxe-ra etortzen hasi zen eta maiatza arte egon-go da. Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikas-leekin ingeleraz mintza-praktika egiten du.Catia astean behin etortzen da eta mailaguztietan egoten da.

Ikasleentzat aukera paregabea da, berta-ko doinua entzuteko, lotsa galdu eta esko-lan ikasten dutena praktikan jartzeko. Esko-la garaian, gelak bitan banatzen dira, modu

honetara Catiak ikasle guztiei denbora ber-dina eskaini ahal izateko. Berarekin mintza-menaren inguruko ariketak egiten dituzte;beraz, oso garrantzitsua da ikasle guztiekhitz egiteko aukera izatea. Berak horreladio: “Harrituta geratu naiz zuen ikas-leen ulermen mailarekin eta hauen in-gelesez mintzatzeko gaitasun eta saia-kerarekin”.

Aurtengo esperientzia oso positiboa iza-ten ari denez, datorren urteetan gure ikas-leei mintza egiteko parada emango zaie.

Page 11: berrittu 177. zenb

11AISIA1772013 // APIRILA ABRIL

IURNIETAKO KZ-GUNEA � 943 023 682 · www.kzgunea.net

IZINE KARTELERA SAROBE AEG www.sarobe.info

BONO 5: 18 €

SARRERA / ENTRADA: 4 €

BONO 10: 30 €

ICE AGE 4

APIRILEKO ORDUTEGIA: 09:00-13:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA HORARIO DE ABRIL: 09:00-13:00 DE LUNES A VIERNES

• Komunitate birtualak: KZguneak zure elkartearen doako webguneasortzeko aukera eskaintzen dizu. Informa zaitez!

• IT Txartela: teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena.

2013.04.19 11.00-13.002013.04.29 11.00-13.00

• Ikastaroak: astelehenetik ostiralera

· e-Administrazioa: Eusko jaurlaritzarekin, udaleekin eta zentral admi-nistrazioarekin, online kudeaketak egin itzazu.

• e-Administrazioa KZgunea ikastaroa (20 ordu)• Osasuna sarean (2 ordu)

· Oinarrizko Internet: Internet munduan sar zaitez. PC bat ezagutu, nabi-gazioa, posta elektronikoa nola erabili... eta gehiago.

• Internet KZgunea ikastaroa (20 ordu)• Netvibes, mahaigain birtual pertsonalizatua (2 ordu)

· Software librea: Software jabeduna zer den, zein baldintzak, abantai-lak eta desabantailak dituen ezagutu… KZnux sarrera.

• Ezagutu Software Librea (2 ordu)• Ubuntu (4 ordu)• OpenOffice Writer I eta II (4 ordu)• OpenOffice Impress: Oinarrizkoa (4 ordu)• OpenOffice Calc: Oinarrizkoa (2 ordu)• TABLET bat erabiltzen ikasi (Android 4.0) (4 ordu)• Creative Commons: Egile eskubideak, jabetza intelektuala eta li

zentzia askeak (2 ordu)

• Comunidades virtuales: KZgunea te ofrece la oportunidad de crearuna página web gratuita para tu asociación. ¡Infórmate!

• IT Txartela: certificación de conocimientos en nuevas tecnologías.

19.04.2013 11.00-13.0029.04.2013 11.00-13.00

• Cursos: de lunes a viernes

· e-Administración: realiza gestiones administrativas online con Gobier-no Vasco, Diputaciones, Ayuntamientos y la Administración central.

• Curso e-Administración KZgunea (20 horas)• eSalud (2 horas)

· Internet básico: entra en el mundo de Internet. Aprende qué es un PC, anavegar, a utilizar el correo electrónico y mucho más.

• Curso Internet KZgunea (20 horas)• Netvibes, escritorio virtual personalizado (2 horas)

· Software libre: qué es, requisitos, ventajas e inconvenientes frente alSoftware Propietario, tipos de licencias... Introducción a KZnux.

• Conoce el Software Libre (2 horas)• Ubuntu (4 horas)• Open Office I y II (4 horas)• OpenOffice Impress: Básico (4 horas)• OpenOffice Calc: Básico (2 horas)• Aprende a utilizar un TABLET (Android 4.0) (4 horas)• Creative Commons: Derechos de autor, propiedad intelectual

y licencias libres (2 horas)

LOS MISERABLESMADAGASCAR 3

HELDUENTZAT / ADULTOS: OSTIRALA / VIERNES: 22:00 | IGANDEA / DOMINGO: 18:30

HAURRENTZAT / MENORES: IGANDEA / DOMINGO: 16:00 / 18:30

EL ALUCINANTEMUNDO DE NORMAN

APIRILAK 19 / 2119 / 21 DE ABRIL

APIRILAK 77 DE ABRIL

APIRILAK 1414 DE ABRIL

APIRILAK 2828 DE ABRIL

Page 12: berrittu 177. zenb

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected] www.urnieta.org

AGENDA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO

ZINE KARTELERAAPIRILAK 716:00 / 18:30“EL ALUCINANTE MUNDO DE NORMAN”(HAURRENTZAT)

APIRILAK 1416:00 / 18:30“MADAGASCAR 3”(HAURRENTZAT)

APIRILAK 1922:00“LOS MISERABLES”

APIRILAK 2118:30“LOS MISERABLES”

APIRILAK 2816:00 / 18:30“ICE AGE 4”( HAURRENTZAT)

+ 11. ORRIALDEA

HITZALDIA:EUROPAN MUGIKORTASUNA:IKASKETAK BURUTZEKO, LANAAURKITZEKO ETA HIZKUNTZAKIKASTEKO AUKERAK

APIRILAK 10, ASTEAZKENA18:30 / Gaztegunea16urtetatik gorako gazteei zuzendua.

HITZALDIA:SARE SOZIALAK ETAADINGABEAK

APIRILAK 17, ASTEAZKENA18:30 / GazteguneaLH6 eta DBHko gurasoei zuzendua.saresozialaketaadingabeak.igipuzkoa.net

URNIETAKO II.MENDI LASTERKETAAPIRILAK 21, IGANDEA09:30 / Irteera: Xoxoka

+ 6. ORRIALDEA

CHARLA:MOZAMBIQUE, UNPAÍS POR DESCUBRIR24 DE ABRIL, MIÉRCOLES19:00 / GazteguneaCharla ofrecida por Adelino Timoteo, es-critor y periodista mozambiqueño afin-cado en Urnieta.

XIX. ANTIALITERATUR SARIAKAPIRILAK 25, OSTEGUNA19:30 / Lekaio kultur etxea

+ 5. ORRIALDEA

ZAHAR ETXEKOTABERNARENUSTIAKETAAPIRILABERTAN bulegoaMartxoaren 27ko Tokiko Gobernu Batza-rrak Zahar Etxeko Tabernaren ustiaketakontratatzeko pleguak onartu ditu. Es-kaintzak aurkezteko epea 15 egunekoaizango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizia-lean argitaratzen denetik.

EXPLOTACIÓN DELBAR DEL HOGAR DEL JUBILADOABRILOficina BERTANLa Junta de Gobierno Local aprobó el pa-sado 27 de marzo los pliegos para la ex-plotación del bar del Hogar del Jubilado.El plazo para la presentación de las solici-tudes será de 15 días, una vez que se pu-blique en el Boletín Oficial de Gipuzkoa.

APIRILA / ABRIL