10
Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona T. (00) (34) 943 69 41 29 / [email protected] www.bertsozale.com - 1 - BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2013 - FINALA Irailaren 29an hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVI. edizioa. 43 bertsolarik hartu dute parte eta kanporaketa eta finalaurrekoetako 13 saiotan egin dute finalerako bidea. Abenduaren 15ean zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean 13.500 bertsozaleren aurrean. Goiz eta arratsaldeko saioa izango da. Goizean 11:00etan hasiko da saioa eta arratsaldean 16:00etan. Zortzi finalistak honako hauek dira: Maialen Lujanbio egungo txapelduna, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. Urtetan egin duen lan etengabe eta isilaren esker onez, Joanito Dorronsorok jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari. Ataundarra sortzez, Zumaian bizi da apalditik Dorronsoro eta, besteak beste, harena da bertso doinutegia egitasmo erraldoia.

Bertsolari txapelketa

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Bertsolari txapelketa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona

T. (00) (34) 943 69 41 29 / [email protected] www.bertsozale.com

- 1 -

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2013 - FINALA

Irailaren 29an hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVI. edizioa. 43

bertsolarik hartu dute parte eta kanporaketa eta finalaurrekoetako 13 saiotan

egin dute finalerako bidea.

Abenduaren 15ean zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean 13.500

bertsozaleren aurrean. Goiz eta arratsaldeko saioa izango da. Goizean

11:00etan hasiko da saioa eta arratsaldean 16:00etan.

Zortzi finalistak honako hauek dira: Maialen Lujanbio egungo txapelduna, Aitor

Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza,

Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.

Urtetan egin duen lan etengabe eta isilaren esker onez, Joanito Dorronsorok

jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari. Ataundarra

sortzez, Zumaian bizi da apalditik Dorronsoro eta, besteak beste, harena da

bertso doinutegia egitasmo erraldoia.

Page 2: Bertsolari txapelketa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona

T. (00) (34) 943 69 41 29 / [email protected] www.bertsozale.com

- 2 -

Bertsolariak

Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain, 1975)

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko bertsolaritza irakaslea da. Hernaniko

eta Andoaingo bertso-eskoletan aritua da. 1995ean eta 2007an

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Bosgarren aldiz parte

hartu du Txapelketa Nagusian.

Aitor Sarriegi Galparsoro (Beasain, 1976)

Informatika Ingeniaritza ikasia da, IKT dinamizatzailea eta irakaslea

da. Goierriko Bertso Eskolako kidea da. Lizardi eta Osinalde sariak

irabazi ditu. Egungo Gipuzkoako txapelduna da, 2011ko txapelketa

irabazi baitzuen. Bosgarren aldiz aritu da Txapelketa Nagusian.

Amets Arzallus Antia (Hendaia, 1983)

Kazetaria da, eta hedabide ugaritan kolaboratzen du. Etxean bertso

giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Lau aldiz irabazi du

Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta hirutan Xilaba txapelketa.

Laugarrenez parte hartu du Txapelketa Nagusian.

Beñat Gaztelumendi Arandia (Añorga, 1987)

Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi du, eta egun kazetari lanetan

aritzen da. Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso-eskoletan ibilia

da. Bigarren egin zuen 2007ko eta 2011ko Gipuzkoako Txapelketan.

Bigarren aldiz parte hartu du Txapelketa Nagusian.

Igor Elortza Aranoa (Durango, 1975)

Topografia Ingeniaritzako diplomaduna da. Egun, sorkuntza arloari

emana bizi da. Zazpi Eskale eta Gu ta Gutarrak proiektuen

sortzaileetako bat da. Eskolan hasi zen bertsotan, eta Durangoko

Bertso Eskolan jarraitu zuen. Seigarren Txapelketa Nagusia du.

Page 3: Bertsolari txapelketa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona

T. (00) (34) 943 69 41 29 / [email protected] www.bertsozale.com

- 3 -

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1976)

Arte Ederretako lizentziaduna da, eta sorkuntzari emana bizi da.

Ikastolako bertso-eskolan hasi zen bertsotan, eta 15 urterekin ekin

zion plazaz plazako ibiliari. Bertsotik abiatutako zenbait proiektu

egin ditu. 2009ko Txapelketa Nagusiko txapelduna da.

Sustrai Colina Acordarrementeria (Urruña, 1982)

Zuzenbidean lizentziatua da. Kazetaritza lanak egiten ditu.

Hendaiako Bertso Eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, irakasle

gero. Laugarren aldiz parte hartu du Bertsolari Txapelketa

Nagusian. Aurreko hiruretan ere finalista izan da.

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza(Durango, 1974)

13 urterekin hasi zen bertsotan. Garai bertsuan, Durangaldeko

Bertso Eskolako kide egin zen. Bitan irabazi du Bizkaiko Txapelketa.

Seigarren aldiz parte hartu du Txapelketa Nagusian. 1993an

finalerako sailkatu zen, eta hala egin du ondorengo guztietan ere.

Epaileak

Eneko Bidegain, Karlos Ibarguren, Martin Aramendi, Nerea Bruño, Ekaitz

Elorriaga, Mirari Azula eta Josu Telleria

Aurkezleak

Joana Itzaina, Saroi Jauregi, Zuriñe Iarritu eta Alaitz Rekondo

Page 4: Bertsolari txapelketa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona

T. (00) (34) 943 69 41 29 / [email protected] www.bertsozale.com

- 4 -

Egin beharreko lanak

Goizean - (15 bertso puntuagarri)

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.

Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.

Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta

neurrian.

Arratsaldean - (10 bertso puntuagarri)

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.

Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.

Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Buruz burukoa - (10 bertso puntuagarri)

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.

Kartzelako lana:

Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.

Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Page 5: Bertsolari txapelketa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona

T. (00) (34) 943 69 41 29 / [email protected] www.bertsozale.com

- 5 -

Txapeldunak Txapelketaren historian

Urtea Lekua Txapelduna

1935 Donostia Iñaki Eizmendi "Basarri"

1936 Donostia Manuel Lujanbio "Txirrita"

1960 Donostia Iñaki Eizmendi "Basarri"

1962 Donostia Manuel Olaizola "Uztapide"

1965 Donostia Manuel Olaizola "Uztapide"

1967 Donostia Manuel Olaizola "Uztapide"

1980 Donostia Xabier Amuriza

1982 Donostia Xabier Amuriza

1986 Donostia Sebastian Lizaso

1989 Donostia Jon Lopategi

1993 Donostia Andoni Egaña

1997 Donostia Andoni Egaña

2001 Donostia Andoni Egaña

2005 Barakaldo Andoni Egaña

2009 Barakaldo Maialen Lujanbio

Page 6: Bertsolari txapelketa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona

T. (00) (34) 943 69 41 29 / [email protected] www.bertsozale.com

- 6 -

Joanito Dorronsoro (Ataun,1936)

Apaiz ikasketak egin zituen Saturraranen eta Donostiako Seminarioan; apaiz

eginik, langintza hori bete zuen Gaintza eta Itziarren eta apaiz izateari utzi egin

zion 1977an.

Torreaga Fundizioan aritu zen lanean lehenik eta Zumaiako Aita Mari Ikastolan

ondoren (1980-1999) aritu zen lanean, bihotzeko gaixotasun batek garaia baino

lehen jubilatzea behartu zuen arte. Apaiz zereginak eta fundiziokoak

bateraturik eraman zituen 1975a arte, apaiz izateari uztea deliberatzen hasi zen

urtea. Libe Senosiainekin ezkondu zen 1977an.

60-70 hamarkadan apaiz-langile bihurtuz, ikastolak sortzen ibili zen, bertsolaritza

irakasten. Bestelako meriturik asko baldin badu ere, ezpairik gabe,

bertsolaritzaren ikerlari eta aztertzaile aintzindari eta garrantzitsu gisara pasako

da bertsolaritzaren historiara.

Bera izan zen Hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko ahaleginetan saiatu zen

lehenetakoa; metodologia zehatz batean oinarriturik Bertsolaritzaren Historia

sailkatua osatu eta argitaratu zuen, eta bertsotarako baliagarri diren doinuen

bildumarik zabalena egin du. Azken lan honek badu beste meriturik: doinuen

izendapena. Bertso-Doinutegia egitasmo erraldoiaren aita da. Gaur egun,

Bertsolaritzaren Datu-basean kontsulta daiteke lan hori

(http://bdb.bertsozale.com/web/doinutegia/bilaketa)

Ikastolen mugimenduaren sortzaileetakoa izan zen, eta euskara lantzeko

bertsoa baliapide egokia zela iritzita, hezkuntzan bertsolaritza txertatzeko eta

lantzeko material pedagogikoa prestatzen hasi zen. Lan horren fruitu izango

ziren Saioa saileko Hizkuntzako textu liburutan txertatutako bertso ikaskizunak,

Bertso Gida, Bertsotan I eta Bertsotan II.

Zumaiako Aita Mari ikastolaren sortzaileetakoa, borondatez, bertsoak eta

bertso-doinuak irakastera joaten zen, gero, irakasle gisara lanean hasi zenean

Bertso-eskola sortu zuen Zumaiako Ikastolan bertan, eta bertako eragile eta

irakasle izan zen 1999ra arte.

Zumaiako Bertso-Eskolako sortzailea da, eta bere omenez urtero ospatzen da

Gabonetako Bertso-Paper Lehiaketa, Joanito Dorronsoro Saria.

Page 7: Bertsolari txapelketa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona

T. (00) (34) 943 69 41 29 / [email protected] www.bertsozale.com

- 7 -

Joanito Dorronsororen bibliografia

Bapatean 88. Hitzaurrea eta doinu azterketa. EHBE. Donostia (1988)

Bertso Doinutegia, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (1995)

Bertsotan I (1789-1936), Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (1981)

Bertsotan II (1936-1980), Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (1988)

Bertsotan. Irakaslearentzat Gida-liburua. GIE. Donostia

"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 86 -an, Elkar / EHBE

(1987)

"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 89 -an, Elkar / EHBE

(1990)

"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 93 -an, Elkar / EHBE

(1994)

"Doinuak" Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 97 -an, EHBE /

Elkarlanean (1998)

"Doinuak" Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 91 -ean , EHBE / Elkar (1992)

"Doinuak" Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 95 -ean , GBE / Euskaldunon

Egunkaria (1996)

Hizkuntza 5, Saioka saila, GIE. (1975)

Hizkuntza 6, Saioka saila, GIE (Boni Urkizurekin lankidetzan) (1976)

Irriaren giltza Mattin 1916-81. (Mattin kantari lantxoa)Mixel Lekuona. EHBE

(1991)

Page 8: Bertsolari txapelketa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona

T. (00) (34) 943 69 41 29 / [email protected] www.bertsozale.com

- 8 -

Ordutegia

9:00 - Bizkaia Arenako ateen irekitzea

11:00 - Goizeko bertso saioaren hasiera

14:00 - Bazkaria. Arratsaldeko saioa hasi arte Bizkaia Arena hustu egingo da

- Bazkari txartela dutenek 6. pabiloian bazkalduko dute

- Etxeko jana ekarri dutenek ere 6. pabiloian izango dituzte mahaiak

eta eserlekuak

16:00 - Arratsaldeko saioaren hasiera

20:00-20:30ak inguru – Sari-emate ekitaldia

20:45 – Parte-hartzaileekin prentsaurrekoa

Autobus zerbitzua

Finalera joateko Euskal Herri osotik autobus zerbitzua prestatu du Bertsozale

Elkarteak. 2.750 bertsozalek baliatuko dute aukera hori BECera hurbiltzeko.

Autobusen geltokiak eta ordutegiak www.bertsozale.com webgunean

argitaratuko dira.

Gainerako bertsozaleei garraio publikoa erabiltzeko gomendatzen die

Bertsozale Elkarteak.

Bazkaria

Goizeko saioa amaituta Bizkaia Arena hustuko da guztiz. Bertsozaleek alboko 6.

pabilioian bazkalduko dute. 1.200 lagunek hartu dute bertako bazkarirako

txartela. Etxetik ekarritakoa bazkalduko dutenek ere mahaiak eta eserlekuak

izango dituzte seigarren pabilioian. Taberna egongo da bertan.

Haurtzaindegi zerbitzua

3 eta 9 urte bitarteko haurrentzako haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da

finalean, betiere gutxieneko eskari kopurua bada. Haurtzaindegia 6. pabiloian

izango da eta saioak irauten duen bitartean egongo da zabalik. Doako

zerbitzua da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Page 9: Bertsolari txapelketa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona

T. (00) (34) 943 69 41 29 / [email protected] www.bertsozale.com

- 9 -

350 laguneko lantaldea

Bertsozale Elkarteak 350 lagun baino gehiago jarriko ditu lanean final egunean

dena ongi atera dadin. Langileak ongi identifikatuta egongo dira eta entzuleak

lagunduko dituzte, saioa hasieran, bitartean eta amaieran. Bertsozale Elkarteko

langile eta borondatekoen lantalde prestua da eta momentu oro haien

argibideak segitzea eskatzen du antolakuntzak.

Mintzolaren terraza zientifikoa

Azken urteotan munduko gainerako herrialdeetako aditu, ikertzaile eta

inprobisatzaileekin harremanak estutzeko ahalegin berezia egiten ari da

Mintzola Fundazioa. Lotura horiek indartzeko asmoz finalean Terraza Zientifikoa

antolatu du eta atzerriko ordezkaritza zabala izango da bertan, Euskal Herriko

adituekin batera.

Ekimen horren gaineko xehetasun guztiak abenduaren 13an, Villabonan,

Bertsozale Elkartearen egoitzan goizeko 11etan izango den agerraldian jasoko

dituzue.

Finaleko aldizkaria entzule guztientzat

Bertsozale Elkarteak aldizkari berezia argitaratuko du finalerako. Bertsozaleak

aulkian aurkituko du 24 orrialdetako argitalpena. Finalari buruz jakin

beharrekoak, Bertsozale Elkarteari buruzko informazioa eta bertsolaritzarekin

lotutako hainbat proiekturen berri bilduko ditu finaleko aldizkariak.

Finala zuzenean Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en

Abenduaren 15eko finalerako sarrera guztiak agortu ziren orain dela hainbat

aste. Bertatik bertara finala ikusteko aukera izango ez dutenek zuzenean

segitzeko hainbat modu izango dituzte.

ETBk Hitzetik Hortzera saioaren emanaldi berezia egingo du eta oso-osorik

eskainiko du finala zuzenan. Aitzol Barandiaran, Josu Goikoetxea eta Ilaski

Serrano izango dira emaldiko aurkezleak.

Page 10: Bertsolari txapelketa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona

T. (00) (34) 943 69 41 29 / [email protected] www.bertsozale.com

- 10 -

Euskal Herriko hainbat tokitan finala pantaila handien bitartez segitzeko ekimen

bereziak antolatzen ari dira bertsozaleak.

Horrez gain, Txapelketa osoan egin duen bezala, Bertsoa.com interneteko

atariak ere zuzenean eskainiko du finala, www.bertsoa.com webgunean. Bertsolari Txapelketa Nagusiko babesleak

Bizkaiko Foru Aldundia da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren babesle

nagusia. Horrez gain, Txapelketa Nagusiko babesleak honakoak dira: Getariako

txakolina, Eusko Label sagardoa, Hazi Fundazioa eta Ampo.

Ko ntaktuak

Txapelketako Komunikazio Saila

Gontzal Agote Los Santos

Tel: 688 818 852

E-posta: [email protected]

Bertsozale Elkarteko Komunikazio Saila

Estibalitz Esteibar Iriondo

Tel: 605 71 74 88

E-posta: [email protected]

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Kale Nagusia 70, Villabona

Tel.: 943 694 129