28
ELGOIBAR - 1102. zenb. XXVI urtea - 2019-01-18 Beste urrats bat memoria historikoaren alde

Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

ELGOIBAR- 1102. zenb. XXV

I urtea - 2019-01-18

Beste urrats bat memoria historikoaren alde

1102 azala:Maquetación 1 17/01/19 11:58 Página 1

Page 2: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

1102 azala:Maquetación 1 17/01/19 11:58 Página 2

Page 3: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

IRITZIA

Honela formulatzen dira mailaguztietako azterketak, baita psi-kologia test-ak ere; erabaki

behar dugu esaldiak diona egia denbere osotasunean.

Andoaingo erregearen “traizioak”gaur egun egiarekin dugun erlazioazhausnartzera eraman nau. Engainuz be-

teriko informazioa jaso-tzen dugu bide ezberdine-tatik, gure haurrek ere bai.Noizbehinka klikatzen dugu

kuriositatez eta liluratzenuzten gara, gure haurrak be-

zala. Gai al gara egia gezurretikbereizteko? Ari al gara gure haurrak

horretarako prestatzen?Haurtzaroan oraindik bigunak, mal-

guak eta irekiak egon ohi gara; egia as-kotarikoak izan ditzakegu, aldakorrak,kontrajarriak, arrazoi hertsiak mugatu ga-beak oraindik. Haurrengan dago errea-litatea ulertzeko gogo bizia, “zergatik?”galdera amaigabea dutelarik metodozientifikoa.

Honela, fantasia eta irudimena hau-

rraren baliabideak dira, ez dakiena osa-tzeko eta nahi duena islatzeko; errealita-tean gauza bortitzak edo ulergaitzakgertatzen direnean, oso baliagarria zaiehori. Baina Gabonetako fenomenoa bi-txia da; fantasiaren munduko pertso-naiak norbere herrian agertzen dira etaeta pertsonaia horren irudikapen zehatzhori benetakotzat “saltzen” da helduonarrazoia erabiliz (mozorroak pertsonaiaosatuko dutelakoan, haurrak eurenmagia ikusteko zain dauden bitartean).Gabon guztietan bultzatzen ditugu hau-rrak ikusten eta nabaritzen duten horiukatu eta esaten duguna sinistera, mozo-rroturiko heldu ezezagunen magaleaneseri eta musuak ematera opariak jaso-tzeko prest. Ematen du zer pentsatua.

Egia ala gezurra

EDURNE IZAGIRRE

“Gabon guztietan bultzatzen ditugu haurrak ikusten eta nabaritzen duten hori ukatu eta esaten duguna sinistera, mozorrotutako heldu ezezagunen magalean eseri eta musuak ematera”

Psikologoa

3

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik ira-garkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du beregain hartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adie-razitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Ando-negi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, AinaraArgoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEALeire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLOTEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Iosu Juaristi,Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, JulenAnsola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Paula Heras, EnetzEzenarro, Ander Soraluze, Ane Astiazaran, Arantza Etxebe-rria, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 3

Page 4: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

GUTUNAK

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egon

behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

u JESUS GURE LAGUNABeti laguntzeko prest, beti irribarre

batekin… Horrela izango zaitugu go-goan, Plaentxi laguna. Etxegiña tal-dean zure laguntza behar izangenuenean, hor izan zinen, beti prest,beti alai, beti leial.

Bizitzak horrelako gauzak izatenditu, baina iaz ere aukera izan zenuengurekin egoteko une batez. Ze poza zuberriz ere ikustean!

Une horiek gogoan iltzatuak gera-tuko dira gure memorian. Ez adiorik.Beti izango zara gure gogoan Etxe-giña taldean, eta Elgoibarko zein Eus-kal Herriko jendearen bihotzetan.

Eskerrik asko, Plaentxi.

Benetako lagun batnola adierazi,Jesus Urizar betiherritar Plaentxi,kopla kantari eretxukun ta berezi.Herriko maitasunaduzu irabazi!Zure emankizunaktxaloak merezi.

Kepa Urain, Etxegiña Taldeko koplaria

u ESKERRIK ASKOSan Lazaro Egoitzaren izenean, es-

kerrak eman nahi dizkiegu, urteanzehar, ekitaldiak, jaiak... antolatzen la-guntzen diguten pertsona, talde etaerakunde guztiei. Elgoibarko Nagusi-lan elkarteko boluntarioek urte osoanzehar egiten duten lan ordainezina etaeskuzabala azpimarratu nahiko ge-nuke, baita hainbat elkartek gure egoi-liarrekin izan duten bihotz-zabaltasunaere. Bereziki, ondorengoak aipatunahiko genituzke: Udalaren MusikaBanda, I. Bereziartua Musika Eskola,Gaztelekua, Ludoteka, Argia Taldea,

Parrokiako Abesbatza, Elgoibarko Iza-rra, Aire Andaluz taldea, Elgojaiotza,San Bartolome Parrokia, Meka LanbideEskola, Elgoibarko Katekista taldeaeta Jai Alai taberna. Era berean, eske-rrak eman nahi dizkiegu, sarri askotan,bakarka eta isilpean egoitzarekin elkar-lanean diharduten beste hainbati. Gureesker ona guztiei.

San Lazaro Egoitzako zuzendaritza

u 120 ESKER MILA!Giro bikaina aurten ere urteari

agur esateko. Gabon zaharreko ferianhainbat postu, jendea nonnahi,bertakoproduktu eta animalietaz gozatzeko au-kera paregabea.... Aurten ere, Elgoi-bar Ikastolakook Kalebarren plazantxosna jartzeko aukera izan genuen.Eguraldiak lagundu egin zuen, eta ber-tan sortu zen giroa aparta izan zen.Oso pozik gaude egindako lanarekin.

Eskerrak emateko garaia da. Eske-rrik asko Elgoibarko Udalari, DebemenLanda Garapen Elkarteari eta Debaba-rrenako Mankomunitateari, hainbat ba-liabide eskaintzeagatik. Eskerrik askoArmueta eta Ziarda harategiei, euskolabel-dun sahietsa eskaintzeagatik. Ma-nuel Amarori, kamioia eskuragarri jarrieta egunean bertan zein aurretik egin-dako lanagatik. Beristain Logistika ba-naketari eta Bernardo Ecenarrori, edarizein beste material batzuk eskaintzea-gatik. Eta nola ez, mila esker eguneanbertan gerturatu zineten guztioi. Girorikez da zuek gabe-eta.

Aurten ere, bereziki pozik gaude.120 pertsona baino gehiago izangara antolaketan eta lanean aritugaren ikastolako guraso eta langileak.Izandako parte-hartzearekin harrogaude. 120 esker mila eta bejondei-zuela! Azkenik, gogorarazi nahi dugutxosnan jasotako dirua herri mailan an-tolatzen ditugun ekimenak finantza-tzeko erabiliko dugula: pilota eguna

eta Jose Gurrutxaga krosa alegia. Bereizaerari jarraituz; herritik, herriarentzat.

Elgoibar Ikastola

u ZER BERRI?Urtarrilaren 15ean urtebete egin

dute, nortasun agerian bestelako adinabadute ere. Ordura arte inor gutxik har-tzen zituen aintzakotzat, baina orain,protagonismo handia hartu dute. Beha-rrak batu egin ditu, eta oso argazki po-lita egiten dute elkarren arrimuan.Askok ez dute elkar ezagutuko. Askokerrezeloz begiratuko diote elkarri. Gai-nera, kasuren batean kenduta, gehie-nek gogo txikia izango dute abenturaberria izateko, bestelako bidea jorra-tzeko. Halarik ere, polita da arkatzaedota boligrafoa erabilitakoak hitzor-dua, eta lekua zehazteko whatsappaerabiltzen gaztetuta ikustea. Helburuabatzea da, indarra egitea, askoren in-teres bakarra dirua bada ere. Bai, po-lita da horrelako indar metaketaikustea, gizartearen sektore batek bes-telako bizi ohiturak nahi izatea, etaorain arteko tratamenduek ezer gutxibalio izan dutela ozen aldarrikatzea.Bai, oso ederra da, baldin eta orainarte hartutako pilularekiko menpekota-suna alde batera uzteko asmoa da-goen, eta hainbeste urtetan hartutakoerrezeta zaharra aldatzeko prest gau-den, bestela… zaharrak berri. Urteu-rrena ospatzeko larunbateanmanifestazioa egingo dute.

Juan Luis Mugertza

u 2019.EKO JUAN MUGUERZAKROSAREN ESKER ONA

Idatzi honen bidez, Elgoibarko Na-zioarteko Juan Muguerza KrosarenLXXVI. edizioan, Mintxeta A.T. batzor-deak eskerrak eman nahi dizkie, nolaedo hala, euren laguntza eskaini dutenerakunde eta enpresa guztiei. Izan ere,haien eskuzabaltasunari esker, berebi-

4

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 4

Page 5: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

GUTUNAK 5

ziko arrakasta izan zuen 2019ko urta-rrilaren 13an jokatu zen krosak.

Era berean, eskerrak eman nahidizkiogu Elgoibarko herriari; alde ba-tetik, ekitaldi hori antolatzeko orduanemandako laguntzagatik, eta bestetik,gure herrira krosean parte hartzeko as-motan etorri ziren atleta guztiei egin-dako harrera bero eta adeitsuagatik.Leku guztietatik zoriondu digute, etahau Elgoibar osoarekin partekatu nahidugu.

Horregatik guztiagatik, Elgoibarkoherriaren izena, mundu osoko kirolarenikuspuntuan egon da astebetez, heda-bideak Elgoibarren zer gertatzen arizen adi egon baitira.

Eskerrik asko baita ere komunikabi-deei, ikusleoi eta bereziki laguntzenegon diren hamarkada boluntarioei;handiak zarete!

Hortaz, lanean jarraitzea gustatuko

litzaiguke. Horretarako lanerako prestdauden pertsonak ere beharko ditugu,datorren urteko krosa ere, aurtengoabezain ona edo hobea izan dadin. Ba-dakigu gero eta zailago dela, bainalortuko dugu. Horrela bada, Mintxetanikusiko dugu elkar, 2020. urteko urta-rrilean krosa egiteko. Mila esker.

Mintxeta Atletismo Taldea

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 5

Page 6: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

MOTZEAN6

Mendebaldeko Saharako errefuxiatuentzako janaria eta konpresakbatzen hasi dira Elgoibarren eta Mendaron

Elgoibarko eta Soraluzeko174 umek jaso dituzte jostailuak

Gurutze Gorriari esker

Elgoibarko Gurutze Gorriak Eguberrietan eginzuen jostailu bilketa kanpainari esker, Elgoibarkoeta Soraluzeko 85 familiatako 174 umek jaso di-tuzte jostailuak. Berriak izan dira batu eta banatudituzten jostailu guztiak, eta Gurutze Gorritik eske-rrak eman dizkiete kanpainan parte hartu dutendendari, enpresa eta norbanakoei. Bereziki Dano-bat, Etxetar eta Besa enpresek egindako diru-ekar-pena eskertu dute, haiek gabe kanpaina hau ezlitzatekeela posible izango esanda. Udaleko gi-zarte zerbitzuetakoen bidez banatu zituzten opa-riak abendu bukaeran.

Zeanurin lurpetik ateratako hiru milizianoren gorpuak hobiratu dituzte Elgoibarko Kolunbarioan

Urteroko kanpaina hasi dute Saharar Ilargi Gorriak,Fronte Polisarioak eta Otsailak 27 Koordinakundeak(Bosgarren urtea da honakoa). Elikagaiak eta konpre-

sak jaso nahi dituzte Saharako errefuxiatuei eramateko. Ka-rabana otsailean abiatuko da Euskal Herritik errefuxiatuenTindufeko kanpalekuetara, eta beraz, hil azkenera arteegongo da kanpainan parte hartzeko aukera. Honako pro-duktu hauek eskatzen dituzte: arroza, pasta, lekaleak, azu-krea, hegaluze eta sardina latak, olioa eta konpresak (ahaldela kristalezko poteak sahiesteko eskatu dute). Elgoibarkoeta Mendaroko hainbat saltoki batu dira kanpainara. Elgoi-barren: BM eta Eroski supermerkatuak, eta Mendaron: Covi-ran eta Roteta supermerkatuak eta Puxika gozoki-denda.

Inguruko herrietan ere ari dira kanpainan. Eibarren, honakoleku hauek izendatu dituzte: BM, Eroski, Villalba, Isasi okin-degia eta El Corte Ingles.

2017ko azaroaren 18an atera zituzten lurpetik Altun mendian, Zeanurin.Pedro San Millan Beitiaren gorpuzkinen bila ari ziren, baina Beitiaren gorpuz-kinez gain, beste lau lagunen gorpuak eta hiruren lepoko plakak topatu zituzten36ko gerra-lubaki batean. Gorpu haiek senideei itzuli zizkien joan zen ostegu-nean Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak Gogorak Bilbon daukan egoi-tzan, eta bost miliziano horietako hiru Elgoibarko kolunbarioan hobiratu dituzteorain.

Perezagua Batailoko kideak ziren bostak. Hobian bertan topatutako lepokoplaka zenbakiari esker identifikatu zituzten haietako hiru: Pedro Garcia Gil,Pedro San Millan Beitia eta Isaias Rebollo Cardo. DNA probaren bidez jakinzuten gero Jose Maria Alberdi Ruizena zela laugarren gorpu bat eta bosgarrenaValentin Fernandez Sotorena izan daitekeela uste dute ikerketa historikoarenemaitza ikusita. Gogora Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak jardun zutenelkarlanean gorpuak lur azalera ekartzen.

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 6

Page 7: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

MOTZEAN 7

‘Laja’ soinujolea hil da, urte askoanMendaroko Trinitateen arima izan zena

Elgoibarko ekoizleak saritudituzte Debako Soro Ferian

Urteko lehen zapatuan Deban egin zutenSoro Ferian, fruta, barazki, ezti eta gazta lehia-ketak egin zituzten Debako Udalaren ekimenezeta Elgoibarko hainbat ekoizle saritu zituztenhaietan. Ezti lehiaketan, esaterako, bigarreneta hirugarren ezti onenei zegozkien saria jasozuten Julian Villena eta Nagore Dorronsoro ez-tigileek, bi erlategiko bi ezti ezberdinekin. Vi-llenak eta Dorronsorok Zortziko izenarekinkomertzializatzen dute euren eztia. TxapelketaAsier Bartin eztigile bergararrak irabazi zuen.Edonola ere, lehenengo hiru ezti onenen egi-leak sailkatzen dira Erlezain Egunean Zegamanjokatzen den Gipuzkoako Txapelketarako, etaberaz, hantxe izango dira Julian Villena eta Na-gore Dorronsoro ere.

Barazki lehiaketan, berriz, Txillarre base-rriko Peio Rubiok eskuratu zuen lehen saria. Ga-raikurra eta 200 euro jaso zituen saritzat.Horrez gain, Posturik Onenaren Saria ere ira-bazi zuen Rubiok. Azkenik, Gazta lehiaketan,Mausitxa baserriko Jesus Ansolak hirugarrenegin zuen. Arabako La Lezeko gaztak irabazizuen txapelketa eta Ordiziako Joseba Insausti-rena aukeratu zuten bigarren onenentzat.

Hautes zerrendak osatzen laguntzeko deia egin dute Elgoibarko Ahal Dugu Podemos-etik, eta hein berean, zergen gaineko hobariak eskatzeko epea zabaldu dela gogorarazi dute

Zapatu eguerdian hil zen Iñaki Garmendia Laja soinujolea, hogeita ha-mabost urtean baino gehiagoan Mendaroko Trinitate jaiak alaitu zituenmusikaria. Arizterrazun ondoezak eman eta ospitalean hil zen Laja, 74

urterekin, eta haren heriotza oso sentitua izan da musika munduan eta zer esanikez erromeria giroan. Landakandarekin osatu zuen urtetan bikotea, eta haretxekinetorri ohi zen Mendarora ere, Trinitate txiki egunez, egun osorako. Azkenekoz2015. urtean izan zen Mendaroko Trinitateetan, Agustin Lazarobaster Trinita-teko Jai Batzordeko kideak jakinarazi duenez. Geroztik, Ansorregi eta Larra-ñaga jardun dira haien ordez.

Udal hauteskundeetarako aurkeztunahi du estreinakoz Elgoibarko Ahal DuguPodemos-ek, eta hautes zerrendak osatzenlaguntzeko deia egin die herritarrei. Au-rreko legealdian ez ziren aurkeztu Udale-rako, baina Batzar Nagusietarako 464boto lortu zituzten, eta saiatu nahiko luketeElgoibarko Udalean sartzen. Zerrendaosatzeko hamazazpi lagun behar dituzte,baina, eta bila hasita daude. Interesa du-tenei honako e-postara idazteko eskatudiete. [email protected].

Bestalde, Podemosetik gogorarazidute iazko azaroaren 12tik GAOn argi-taratuta dagoela aurtengo zergen egute-gia, baina hor ez direla zehazten

kolektibo jakin batzuek jaso ditzaketen ho-bariak. Horren harira gogorarazi dute ur-tarrilaren 31a arteko epea dagoelazergen gaineko hobariak eskatzeko. Has-teko, 2019rako onartu diren ordenantzafiskalek familia ugarientzako hobariak ja-sotzen dituzte ondasun higiezinen gainekozergan, eta baita trakzio mekanikoko ibil-gailuen zergan ere (familia ugari bakoi-tzeko ibilgailu batek izango du eskatzekoaukera). Hobari horien zenbatekoa diru-sarreren eta seme-alaba kopuruaren ara-bera kalkulatuko dute. Ondasunhigiezinen gaineko zergan, GipuzkoakoForu Aldundiak emandako minusbaliota-sunaren egiaztagiria dutenek ere izango

dute hobaria jasotzeko eskubidea, bainaeskatu egin beharko dute, eta ez da atze-raeraginkortasuna aintzat hartuko. Trakziomekanikoko ibilgailuen gaineko zergan,bestalde, gutxi kutsatzen duten ibilgailuen-tzako hobariak ere jaso dituzte. Eska-tzeko, baina, ibilgailuaren azterketateknikoaren txartela aurkeztu beharko da,baita energia-eraginkortasunari buruzkoetiketa ere, ibilgailu hori ez badago sar-tuta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrez-teko Institutuak (IDAE) argitaratutako Guíade consumo de combustible y emisión deCO2 izeneko gidan. Hobari hori bi urtezemango da, ibilgailua lehenengoz matri-kulatzen denetik hasita.

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 7

Page 8: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

ERREPORTAJEA8

Zentraletako fusilatzeen kronika

‘Elgoibar 1936. Zentral elektrikoetako fusilamenduak’ liburua argitaratu du Hodei Otegik (Baiona, 1982), Elgoibarko Udalaren eta GipuzkoakoForu Aldundiaren laguntzarekin. Memoria historikoa lantzen diharduen Elgoibar1936 taldekoa da Otegi eta Barrena eta Olaso zentraletako fa-miliek jasandako jazarpenaren bueltan ardaztu du liburua.

1936. urteko iraila. Donostia hartu ostean, Francoren tro-pak eragozpen handirik gabe datoz Gipuzkoan aurrera.Aurretik, Bizkairantz ihesi doazen ehunka errefuxiatu iritsi

dira Elgoibarrera, eta haiek dakartzaten berriekin ikaratuta,ehunka elgoibartar batuko zaizkie. Elgoibarren, hamar lagunetikbatek alde egingo du, gehienak Markina aldera. Irailaren 20an,Azkoitia hartuko dute Diez de Rivera teniente koronelaren tropeketa aurre egin nahian, Azkarate gainean zain izango dituzte erre-tiradan datozen Frente Popularrekoak eta milizianoak, formaziomilitar gabeko mutilak. Francotarren tropak gelditzeko azken aha-leginean, Aldazabal baserriaren aurreko aldean bonba bat lehe-rraraziko dute milizianoek, baina alferrik, irailaren 21ean,18:00ak aldera, Elgoibarren sartuko direlako faxistak, saldoka,banderak hartuta.

Emilio Molaren aginduak betez, Elgoibarko toki garaienakhartu zituzten ondorengo egunetan, Morkaiko hartzea helburu zu-tela: Karakate, Garatemendi, Armueta gaina... Milizianoen de-fentsa frontea, berriz, Moru, Idotorbe, Aiastia, Morkaiko, eta Bioinartean kokatu zen. Miliziano konpainia ugari zeuden defentsa-le-rroan: Gipuzkoako CNTko anarkistak, Barakaldoko batailoia,Arana Goiri EAJren batailoia, Azaña Izquierda Republicanako mi-liziak eta asaltoko goardia, besteak beste. Borroka odoltsuak izanziren irailaren azkeneko egunetan. Francotarrek Idotorbe eta Mor-kaiko hartu ostean, berriz, Errepublikaren aldekoek Kalamuanosatu zuten defentsa-lerroa (Aste horretan sortu zen Eusko Guda-rostea, EAJk aktiboki gerran parte hartuko zuela erabaki ostean).Eta zazpi hilabetez, Arrate, Kalamua eta Akondian egonkortuzen gero frontea.

Esan gabe doa hilabete gogorrak izan zirela, nola fronteanzeudenentzat hala euren etxeetan gelditu ziren herritarrentzat.Giroa erabat gaiztotu zen, eta salaketak, atxiloketak, miaketak,harpilatzeak, kanporatzeak, genero-jazarpena... izan ziren. Ema-kumeek jasandako jazarpenari, esaterako, kapitulu oso bat es-kaini dio Hodei Otegik liburuan. Izan ere, gizonak ezbezalakotzat zituzten faxistek emakumeak, eta gizonei ez beza-lako zigorrak ezarri zizkieten, bereziki, aita, senarra, semea edonebaren bat errepublikarren aldeko lurretan aurrera joanda zuteneiedota mugimendu politikoren batean aritutakoei: kanporaketak

eta ile mozketak, besteak beste. Datu zehatzik egon ez arren, usteda 90 bat emakume eta ume kanporatu zituztela Elgoibartik etaMendarotik, eta ilea arrasean moztuta erabili zuten emakumerikere izan zela, Maria eta Jeronima Alberdi ahizpak, esaterako[Olasopeko alabak].

Gerra garaian, sufritzen ez duenik ez da izaten, baina Ola-sopekoei senperrak eta bi bizitzea egokitu zitzaien. Berdin ErdikoBarrenako familiakoei. Elgoibarko bi zentral elektriko ziren Ola-sope eta Barrena, eta bi zentral horietakoek jasandakoen konta-kizunak hartzen du liburuaren zati mardulena.

BI FAMILIAREN KALBARIOAJose Alberdi Etxaniz izan zen Barrena zentraleko enkargatua

(sortzez azkoitiarra zen). Elgoibarko Armazio baserriko Maria Agi-rregomezkortarekin ezkondua zegoen Jose, eta hiru semeren gu-raso ziren biak: Jose Miguel, Jose Francisco eta Juan Casto[Liburuan, Juan Castok berak idatzitako eguneroko bat ere jasodute, aurrez beste inon argitaratu gabea. Eguneroko horretan, ge-rran eta gerra-ostean bizitako guruzbidea jasotzen du Juan Cas-tok]. Olasope zentraleko senar-emazteak ere azkoitiarrak zirenjaiotzez: Mari Ignacia Arrieta, Torrekua baserrikoa, eta senarra,Asensio Alberdi, Zaldungoa. 4 urteko semearekin etorri ziren Az-koititik, Manuelekin, eta beste lau seme-alaba izan zituzten Ola-sopen: Teodoro, Maria, Jeronima eta Jose. Bi etxeotako senideguztiek jasan zuten faxismoaren gogorra, eta gizon bera izanzuten denek salatzaile: Teodoro Espila, Lacar konpainiako erre-ketea.

Espioitzaz akusatu zituen Espilak, 1936ko abenduaren 11n.Espilak esan zuen herrian zurrumurrua zebilela Barrenakoek etaOlasopekoek errepublika zaleen aldera pasatzen laguntzen zie-tela jendeari. Are, sabotaia ekintza bat gauzatu nahi izatea ereegotzi zion Barrenako Jose Alberdi Etxanizi. Espilaren arabera,tentsio handiko kableak askatu eta tropa nazionalei ahalik etabaja gehien eragin nahi zien Josek. Salaketan jasotakoaren ara-bera, Espila bera joan zen Jose Alberdi Etxaniz atxilotzera ere,Jose Dominguez Ortiz guardia zibila lagun hartuta. Beste alderapasa nahi zutela esanez joan zirela dago jasota Espilaren testi-gantzan, eta Olasopeko alabek, Jeronimak eta Mariak, ondo

- AINARA ARGOITIA -

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 8

Page 9: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

hartu zituztela. Espilaren arabera, bi ahizpak prest agertu zirenBarrenaraino laguntzeko, lehenago ere halakoak egin izan zi-tuztela esanda, eta itxuraz, Barrenakoek ere gustura lagundukozietela esan zioten salatzaile izango zutenari. Hori entzuteazbat, atxilotu egin zituzten bi ahizpak Olaso azpiko baserrian,Laukon, eta Joxe [Alberdi Arrieta], Jeronimaren eta Mariarenneba gazteena ere atxilotu zuten, hara agertu zenean.

Barrena zentraleko enkargatu Jose Mari Alberdi Etxaniz atxi-lotzeko ere taktika bera erabil zuten Espilak eta Dominguezek,baina azken horri gerrikoa ikusi zion Alberdik eta mutu geldituei zen. Hala ere, atxilotu egin zuten, eta harekin batera, baitaMaria Agirregomezkorta emaztea eta Jose Miguel seme zaha-rrena ere. Geroago atxilotu zuten Juan Casto seme gazteena,beste hainbat lagunekin batera: Asensio Azkarate, Isidora Ga-llastegi, Antonio Aranberri eta Paula Bedoya. Etxe hartan egin-dako miaketan, Alderdi Komunistak sinatutako gutun bat aurkituzutela jaso zuen Espilak bere testigantzan, eta kartzelan sartuzituzten denak, epaiketa sumarisimoaren egunera arte. Elgoi-barko pleno aretoan egin zuten epaiketa, Pablo Cayuela te-niente koronela presidente eta Arturo Iruretagoyena militarraepaile zirela. Heriotza zigorra ezarri zieten lau laguni: Barrenazentraleko nagusi Jose Alberdi Etxanizi eta Olasopeko hiruneba-arrebari: Maria, Jeronima eta haien neba gazteenari, Jo-seri. Gainerakoak aske laga zituzten. Fusilatzeko eguna etalekua ere zehaztu zituzten: abenduaren 26an, Maltzagara bi-dean zegoen lubakian. Biharamunean, baina, Maria eta Jero-nima absolbitu egin zituzten, On Jose herriko medikuak haurdunzeudela esan zuelako. Hilgo zituztenak bi beharrean lauizango zirela arrazoitu zuen abadeak, eta horretxek libratu zi-tuen hiltzetik, baina, ez ordea, zigorretik. Izan ere, bizi osorakokartzela-zigorra ezarri zieten bi ahizpei. Ilea zerora moztu etakamioi batean sartuta erabili zituzten biak, tente, herrian atzera-aurrera, “bide aldrebesean ibiliz gero” gerta zekiekeenaz ohar-tarazteko herritarrak. Gero, Ondarretako kartzelara eramanzituzten, eta handik Saturrarangora aldatu zituzten. 1943anlaga zituzten libre, neba Manuelek zigorra berriro aztertzekoeskatu ondoren.

Jose Alberdi Etxaniz eta Jose Alberdi Arrieta, berriz, esan-dako egunean fusilatu zituzten, 1936ko abenduaren 26an, etaOlasoko hilerrian lurperatu zituzten gero, ustez hobi komun ba-tean. Jose Miguel Alberdi Agirregomezkorta, Barrena zentralekoseme zaharrena, berriz, 50 urtera zigortu zuten, aitari laguntzealeporatuta. Guztira, bederatzi urte egin zituen kartzelan.

ERREPORTAJEA 9

Ezkerrean, Barrena familiakoak: Jose Alberdi eta Maria Agirregomez-korta senar-emazteak eta hiru semeak. Jose Miguel, Jose Francisco etaJuan Casto. Eskuinean, Olasopekoak: Goian. Jose, Jeronima, Manuel,Maria eta Teodoro neba-arrebak. Behean: Asensio Alberdi aita, Gui-llerma eta Maria Ignacia Arrieta ama.

HODEI OTEGI1936Elgoibar

w Non dago liburu honen abiapuntua?Olasopeko fusilatzeen berri banuen aspalditik eta beti egin

zait deigarria. Hasita geunden datu bila, baina 2017an, ar-tikulu bat idatzi nuen webgunerako Olasopeko kontuen ingu-ruan, eta hara non, Juan Mari Alberdi izeneko batek idatzizidan esanez uste zuela datu batzuk oker zeudela, fusilatue-tako bat euren aitona izan zelako eta Barrenakoa zelako [JoseAlberdi Etxaniz]. Juan Mari Alberdiren aitak, Juan Casto Alber-dik, eguneroko batean jaso zituen gerran bizitako guztiak, itxu-raz bilobaren batek eskatuta, eta dokumentu horrek, inoizaurrez inon argitaratu gabeak, harrituta laga ninduen. Gero,Juan Mariren bitartez, Luciano Elkoroiribe ezagutu genuen,bere bizilaguna, eta Olasope zentralekoekin senide egitendena. Lucianok datu pila bat eman zizkigun eta hark kontatu-takoak erabakigarriak izan zaizkigu.w Teodoro Espila salatzailearen testigantza ere jaso duzue.Zein zen Teodoro? Besteren baten topatu duzue bere izena?

Teodoro Espila erreketea zen, nafarra, Azkonakoa. Elgoi-barko testigantzetan ez dugu beste inon topatu bere izena,baina Saturrarango kartzelan oinarritutako Izarren Argia do-kumentalean ere aipatzen dute bere izena, salatzaile gisa.Izango zen beraz norbait! Gero jakin dugu, gainera, frankistekeurek ere epaitu zutela gero Teodoro Espila hau.w Noiz hasi zinen zu Elgoibar 1936 taldean, eta zergatik?Zer duzue orain esku artean?

2007an hasi ginen, gudariak lurpetik ateratzeko asmoz.Bistan da, baina, inozo samarrak izan ginela. Hasi ginen,eta geroztik, datu pila bat batu ditugu. Eta konturatzen zarahonek ez duela azkenik, datu batek beste baten bila hasteaeskatzen duelako eta konturatzerako lotu egiten zaituelako.Denbora asko eskatzen du lan honek, baina aldi berean,presaz egin beharreko lana da, gerra bizi izan zutenen be-launaldi hori galtzen ari delako, baina asmoa bada noizbaitdatu guztiak liburu batean batzea. Eta Elgoibarren MemoriaHistorikoaren legea betearaztea ere nahiko nuke, oraindikikur frankista asko dauzkagulako herrian, Udalak kendukozituela agindu zuen arren.

“Denbora asko eskatzen duen lana da,

eta aldi berean, presazkoa”

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 9

Page 10: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

MUGERTZA KROSA10

Obiri eta Kipruto kenyarren erakustaldiak Mugertza Krosean

Bi antxitxikari kenyar nabarmendu ziren 76. Mugertza krosean, Hellen Obiri emakumezkoetan eta Rhonex Kipruto gizonezkoetan. Erakustaldiaemanez irabazi zuten biek, nagusitasunez. Obiri munduko txapelduna da 5.000 metroko lasterketan eta zilarrezko domina lortu zuen Rio deJaneiroko (Brasil) Olinpiar Jokoetan. Stella Chesang (Uganda, 1996) ailegatu zen bigarren postuan, eta Beatrice Chepkoechek (Kenya, 1991)egin zuen hirugarren. Probak izan zuen mailaren adierazgarri da 3.000 metro oztopo-lasterketako munduko errekorra daukan Chepkoechekekhirugarren egin izana. Gizonezkoen proba nagusian Rhonex Kipruto (Kenya, 1999) izan zen azkarrena 20 urteren bueltan dabiltzan hiru atletaafrikarren arteko lehian. Iazko irabazle Selemon Barega (Etiopia, 2000) garaipena errepikatzen saiatu zen arren, Kiprutok bere legea ezarrizuen, hala nahi izan zuenean. Errege Egunean Zornotzako Nazioarteko Krosa irabaztetik zetorren Stanley Waithaka (Kenya 2000) sailkatuzen hirugarren postuan. Bi urtean behin jokatzen den Munduko Kros Txapelketa jokatuko dute martxoaren 30ean Danimarkako Aarhus hirian.Adi egon beharko da Elgoibarren protagonista izan diren antxitxikariak zer egiteko gai diren ikusteko. Mamo Wolde Sariaren 17. edizioansaltakari ingelesak gailendu ziren: Amelia Samuels emakumezkoetan, eta, Zakariya Mahamed gizonezkoetan.

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 10

Page 11: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

11

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 11

Page 12: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

MUGERTZA KROSA12

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 12

Page 13: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 13

Page 14: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

ELKARRIZKETA

“Indar guztia aurrera egitean jartzendute minbizidun haurrek”

Haur minbiziadunen elkarteko boluntarioa da Oier Etxaniz(Elgoibar, 1988) eta Kristian Pérez eta Carmen Valois el-kartekideekin batera ‘Itsasoan barrena’ liburua kaleratuberri du, Aspanogiren eskutik. Lan kolektiboa izan da,beste lagun askok ere parte hartu dutelako prozesuan,tartean Ane Odria elgoibartarrak. Euskararen ardurahartu du Odriak. Otsailaren 13an, hitzaldia eskainiko duEtxanizek, Kultur Etxeko sotoan, 18:00etan, Aspanogiketa Gazte Asanbladak antolatuta.

w Zer beharrek eraman zintuen liburu hau idaztera?Minbizidun haurren inguruan euskaraz ezer gutxi idatzi delako

ekin genion honi. Liburuak egon badaude beste hizkuntza batzue-tan, baina horietan ere, minbizia zeharkako protagonista da; gu-txitan tratatzen da gaitza bera zuzenean. Behar horretatik abiatuginen, baina egia da minbiziaz naturaltasun osoz hitz egitekosaioa ere badela liburua. Edonork dauka minbizia duen edo izanduen norbait inguruan, eta normalizatu nahi izan dugu hori ere.Minbiziaren inguruko topiko nagusia ere gezurtatu nahi izan dugu,minbiziak ez duelako beti heriotza esan nahi.w Nola egituratu duzue liburua?

Ume zirela minbizia izan zuten zazpi lagunen arteko mahai-inguru antzeko baten transkribapena da liburua. Adin ezberdine-kin diagnostikatu zieten minbizia zazpi protagonistei eta gaitzanola bizi izan zuten kontatzen dute. Diagnostiko bera izanda ere,gaitzaren aurrean bakoitzak hartzen duen jarrera ezberdina da,eta pilatutako bizipenak ere bai. Agertzen dira jazarpen kasuak,familiako kontuak... Zazpi protagonistek aspalditik ezagutzenzuten elkar, baina sekula ez zuten euren artean minbiziaz hitzegin. w Etxe askotan sartu den gaitza izan arren, oraindik estigmahandiko gaitza da minbizia hortaz.

Bai. Izurri bat da minbizia, baina kasu bakoitza bakarrada. Aldaera asko dituen gaitza da, eta ez dago bakuna batdenak amaituko dituena. Diagnostikoa drama bat da, eragi-nak agerikoak dira, tratamenduak gogorrak, eta portzentajeez txiki batean heriotza eragiten du gaitzak. Beldur handiadiogu, eta beldur horrek eragiten digu askotan ez jakitea min-

bizia duen horrengana nola gerturatu ere. w Zer irakasgai atera duzu?Bizitzaren pertzepzioa goitik behera aldatzen zaiela gaixoei: ga-rrantzia benetan garrantzia duten gauzei ematen hasten dira gai-xoak. Protagonistetako batzuek ospitalean egindako lagunak eregaldu dituzte prozesuan eta horrek ezinbestean aldatu die bizitzazduten pertzepzioa. Irakasgai handia eman digute: edozer gerta-tzen dela ere, aurrera egin behar dela. w Haurrengan jarri duzue begia. Adinak ere aldatzen du gai-tzaz dugun pertzepzioa?

Bai. Umeek aurrera egitean jartzen dute indar guztia. Badakitegaixo daudela eta tratamendu bat jaso behar dutela, eta horixelehenbailehen amaitzea nahi izaten dute. Gaixo daude, bainaume izaten jarraitzen dute, eta Aspanogiren bueltan gabiltzanonlana ere horixe da: umeek bizipoza ez galtzea. Gurasoek oke-rrago bizi dute. Heriotzaren mamua hor dute eta umea bakarriklaga ezin dutenez, bietako batek lana laga behar izaten du, etahorrek eragin ekonomikoa ere izaten du familian. Drama bat da.Minbizia nagusiagotan diagnostikatu dietenen kasuan kezkakbeste batzuk dira. Bularreko minbizia dutenen elkarteko (Kattalin)lagunekin sarri erabili dugu gai hau. 50 bat urtez gorako emaku-meak dira Kattalinera gerturatzen direnetako asko, eta eurenazgain, beste askoren zaintzak ere kezkatzen ditu.w Zein egiteko duzu Aspanogin?Boluntarioa naiz. Informatikaria naiz ikasketaz eta informatika gus-tatzen zaien haurrak entretenitzen ibiltzen naiz. Orain, bioinfor-matikan doktoregoa egiten ari naiz eta minbizia ikertzen nabilonkologoekin batera.

u OIER ETXANIZ ASPANOGI ELKARTEKO BOLUNTARIOA

- AINARA ARGOITIA -

14

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 14

Page 15: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

SEMAFOROA

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Badirudi Urazandi auzoan libre dela edononaparkatzea: “Urazandi auzoan edozein lekutan uzten

du autoa jendeak. Espaloi gainean lau edo bost auto batabestearen segidan aparkatuta egoten dira sarri, eta horrek tra-fikoa izugarri oztopoatzen du, errepidea estutzen delako etaez delako egoten lekurik bi auto gurutzatzeko. Herriguneanudaltzainak adi-adi egoten dira, baina Urazandin dena libredela dirudi”.

Pilarreko aparkalekuan bota dituzte arropak:“Pilarreko aparkalekuan arropa eta oinetako pila bat bota

dituzte, eta hori ez da horretarako lekua. Herrian arropak bo-tatzeko espreski jarritako hainbat edukiontzi daude, eta bertarabota behar dira. Arropa hori behar dutenen artean banatzendute, gainera, beraz, oso interesgarria da norberak behar ezdituenak edukiontzi horietara botatzea”.

San Frantzisko iturriaren goiko aldea oso ilunada: “San Frantzisko iturritik Pedro Migel Urruzuno kalera

doan espaloian ez dago farolarik, eta ingurune hori oso ilungeratzen da. Eskertuko genuke inguru horretako argiztapenahobetzea”. Iosu Arraiz Hirigintza Saileko arduradunak jakina-razi du Aita Agirre plazako lanekin batera ingurune horretanargiteria puntu berriak jarriko dituztela argiztapena hobetzeko.

Txapliguen inguruko legedia aldatu al da?: “Gabon zahar gauean izan zen su-festa ikusita, suzirien eta txapligueninguruko legea aldatu ote den jakin nahiko nuke. Garai batean behintzat debekatuta zegoen Elgoibarren txapliguak botatzea,

baina Gabon zahar gauekoa izugarria izan zen. Gure etxe azpian bota eta bota ibili ziren eta lotsagarria iruditzen zait. Zer dioaraudiak horren inguruan?”. Udalera jo dugu galdezka, eta Iosu Arraiz Hirigintza zinegotziak jakinarazi du, gaur gaurkoz Elgoibarrenez dagoela gai honi buruzko araudirik.

Errege Magoetako bik gaztelaniaz egin zieten berba umeei: “Errege kabalgataren ostean umeak erregeekin hitzegitera joan zirenean hiru erregetatik bik gazteleraz egin zietela esan ziguten. Atzerapauso handia iruditzen zait umeentzat an-

tolatzen den ekintza honetan erregeek umeei gazteleraz egitea. Urtean zehar hamaika ekimen egiten dira umeen artean euskararenerabilera bultzatzeko eta horrelako gauzek ez diote batere laguntzen euskararen normalizazioari. Hurrengo urterako hau kontuanhartzea gustatuko litzaidake, gure herriko umeek erregeekin euskaraz egiteko eskubidea daukate eta.”.

15

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 15

Page 16: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

I. URTEURRENA

Felisa Bergaretxe Ardanza2018ko urtarrilaren 19an hil zen, 102 urte zituela.

Zure maitasuna,

eskuzabaltasuna eta alaitasuna hain handiak izan direlako,

beti egongo zara gure oroimenean eta bihotzean.

Izan zarenagatik,

erakutsi diguzunagatik, ez zaitugu inoiz ahaztuko.

Justo Carcedo Urbina2018ko abenduaren 16an hil zen, 77 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

I. URTEURRENA

Pedro Isasti Gagor2018ko urtarrilaren 15ean hil zen, 79 urte zituela.

Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, domekan, urtarrilaren 20an, 12:30ean, Mendaroko Azpilgoetako elizan.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

VII. URTEURRENA

Mari Karmen Gabilondo Etxabe2012ko urtarrilaren 19an hil zen, 58 urte zituela.

Beti izango zaitugu gogoan.Etxekoak

I. URTEURRENA

Pedro Mari Esnaola Irusta"Musillo"

2018ko urtarrilaren 16an hil zen, 88 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, urtarrilaren 19an, 19:00etan Elgoibarko

Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Beti izango zaitugu gure bihotzetan.

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 16

Page 17: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

ELKARRIZKETA 17

w Zer da elikadura ortomolekularra?Dieta orekatuaz gain, osagarri dietetikoak hartzean datza eli-

kadura ortomolekularra. Biologo molekularrak eta biologo nutri-zionistak urte asko daramatzate esaten herrialde garatuetangehiegi janda gaudela, baina desnutrizioa dugula. Euskal Herrianhori esanez gero, berehala erantzungo dizute hemen denetik etaondo jaten dugula. Baina bi gauza bereiztu behar ditugu: jatenduguna eta jaten dugun horrek ematen diguna. w Gehiegi janda eta desnutrizio egoeran. Zer dela eta?

Demagun azalore bat hartzen duzula baratzetik. Sustraia moz-ten diozun unean bertan hasten da azalorea nutrienteak galtzen.Baratzetik hartu eta guk jan arteko bidean nutriente pila galduditu. Gaur egungo gaixotasun gehienak desnutrizioaren ondoriodira. Elikadura ortomolekularra desnutrizio hori osatzeko sortu zenEstatu Batuetan, 50eko hamarkadan. Mediku talde bat konturatuzen hainbat gaixotasun sendatzeko ematen ziren ohiko botikakeragin kaltegarri gehiago zituztela sendatzekoak baino. Konturatuziren gaixotasun horietako asko gure organismoak zituen gabeziabatzuen ondorio zirela. Azken batean, gure gorputza makina bio-logiko bat da, bizitzan zehar garatzen dena eta bere puntu go-renera iristen denean, itzaltzen hasten dena. Makina horielikatzeko erregaia behar da: bitaminak, mineralak, aminoazi-doak... Erregai horretan dago gakoa. Erregai horretan daukagugabezia gaur egun eta horretarako behar dira dietetika osaga-rriak. Laborategiek puntu gorenean daudenean hartzen dituzte eli-kagaiak eta landareak, produktu osagarri horiek ekoizteko.Produktu organikoak dira, gure organismoak bereak balira bezalahartzen dituenak. w Elikadurak zenbateko eragina dauka osasunean? Erabatekoa. Elikadura izan beharko litzateke gure botika bakarra.Hipokratesek ere jende pila bat sendatu zuen elikadura zaindutaeta landareekin. Ez zeukan oinarri zientifikorik, baina ikusi zuenjaten duguna eta osasuna eskutik doazela. Gaur egun gero etagaixotasun arraro gehiago daude, eta gehienak gure makina bio-logikoaren zahartzearekin lotuta daude. Kontua da, desnutrizioa-ren eraginez azkarregi zahartzen ari garela. Bati baino gehiagori

pasatu zaio medikuarengana joan eta hark esatea: “50 urte di-tuzu, baina 70 urteko baten organismoa daukazu”. Orain arteurteak gehitu dizkiogu bizitzari, baina kalitatezko bizitza bat nahibadugu, urteei bizitza gehitu behar zaie. 20 urtetik 40ra bitarteanegiten duguna izango da gure zahartzaroaren emaitza. w Nondik datorkizu alor honetarako interesa?

Betidanik gustatu izan zait. 21 urterekin Phytoterapia ikasinuen Bilbon. Gaixotasunak sahiesteko landareen propietate akti-boak erabiltzen ditu Phytoterapiak. Baina garai hartan terapiaosagarrietatik bizitzea ez zen posible, eta bizimodua aurreraatera ahal izateko perito industrial lanetan sartu nintzen. Hala ere,ez dut sekula mundu hau baztertu, eta orain dela urte batzuk ikas-ketak osatu nituen. Azken urteetan aholkulari lanetan aritu naiz,baina laster hartuko dut erretiroa. Liburu hau osasuna zaindu nahidutenentzako gida ona izango da. w Ziurtatu dezakezu terapia osagarri hauek funtzionatzen du-tela?

Bai. Nahi beste oztopo jarri ahal zaizkie, baina diziplinaegiaztatuak dira. Dena dela, gure makina biologikoari gertatzenzaion guztia ezin da ulertu eta ezin du dena konpondu, bainaemaitza onak ematen dituzte. Batzuetan medikuntza tradiziona-leko tratamentua bera indartzen du, eta beste batzuetan medikun-tza kimikoaren zehar-kalteak arintzen ditu. Nik neuk ere hartzenditut osagarri horiek eta medikuak harritu egiten dira nire osasunegoerarekin.

Jose Ignacio Ibañez perito industriala da lanbidez, baina bere pasioeta bokazioa elikadura eta terapia osagarriak izan dira betidanik. 21urte zituenean Phytoterapia ikasketak egin zituen Bilbon, eta erretiroahartu ostean, ikasketa horietan sakondu zuen. Gaur egun nutrizionis-ten eta dietisten aholkulari lanetan aritzen da, eta horiei eta berengorputza zaindu nahi dutenei laguntzeko asmoz, elikadura ortomole-kurrarari buruzko gidaliburu bat idatzi du. Martitzenean aurkeztukodu liburua Elgoibarko Kultur Etxean, 19:00etan.

u JOSE IGNACIO IBAÑEZ

- AINHOA ANDONEGI -

ELIKADURA ORTOMOLEKULARREAN ADITUA

“Elikadura izan beharko litzateke

gure botika bakarra”

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 17

Page 18: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

KULTURA18

Mufomi Fosil eta Mineralen museoaren 25. urteurrenari eskaini diote aurten San Anton jaietako zigilu erakusketa

Altzolatarren Dorretxea elkarteakSan Anton jaien bueltan anto-latzen duen zigilu erakusketa

Mufomi Fosil eta Mineralen Museoarieskaini diote aurten, 25 urte bete di-tuelako. Atzotik dago ikusgai erakus-keta Kultur Etxeko erakusketa gelan,eta hilaren 26ra arte egongo da za-balik. Inaugurazio ekitaldian hainbatbildumagilek eta Mufomiko kideekhartu zuten parte. Zigilu erakusketaikusteko ordutegia: 12:00/14:00 -18:30/20:30 (jaiegunetan) eta18:30/20:30 (lanegunetan). Horre-kin batera, erakusketa ikusteko bisitagidatua antolatu dute biharko HaizeaEmakume Taldearekin elkarlanean.12:00etan izango da.

Urtarrilaren 28rako eman behar da izena Elgoibarko Izarrak antolatutako baserrietako santa eskean parte hartzeko

Ohitura zaharrari jarraituz, otsailaren 4an, SantaAgeda bezpera egunean, irtengo dira ElgoibarkoIzarrako kideak baserriz baserri santa eskean.1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak base-rriz baserri kantuan jarduteko ohitura, eta aurten 25.aldia izango dute. 14:30ean batuko dira Kalegoenplazan, eta bi taldetan banatuta, ahalik eta baserrigehien pasatuko dituzte kopla kantari. 21:30ak al-dera arte jardungo dute kantuan, eta eguna amai-tzeko, Aiastiako elkartean afalduko dute. Koruetanparte hartu nahi dutenek urtarrilaren 28rako emanbeharko dute izena 943 741 626 (Imanol) telefo-nora deituta edo [email protected] helbidera idatzita. Ekimen hau Udalarenlankidetzarekin antolatzen du Elgoibarko Izarrak.

Dolmenen Ibilbideari buruzko hitzaldia antolatu dute datorren barixakurakoKarakate eta Irukurutzeta bitartean dagoen Dolmenen Ibilbideari buruzko hitzaldia antolatu dute Debegesak eta Elgoibarko

Udalak urtarrilaren 25erako. Aranzadi Elkarteko Jesus Tapia eta EHUko Fernando Bazeta izango dira hizlariak. Alde batetik,dolmenen ibilbidea zer den eta horrek daukan garrantzia azalduko dute. Bestetik, pasa den udazkenean egindako lanen berriere emango dute. Amaieran, mahai-inguru txiki bat ere egingo dute. Bi ordu inguruko iraupena izango du, eta irekia izangoda. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da ekitaldia, 18:00etatik aurrera.

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 18

Page 19: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

KULTURA

‘Go!azen’ antzezlanaren bi saio eskainiko dituzte domekan

Glu-glu taldeak Go!azen 5.0 antzezlanaren bi emanaldi eskainikoditu domekan, Herriko Antzokian. 12:30ean izango da lehenen-goa, eta 16:30ean, bigarrena. Antolatzaileek jakinarazi dute bi

saioetarako sarrerak agortuta daudela. Antzerki obra musikala da Go!azen5.0, aurreko urteetakoak moduan. Telebistan ikusi ahal izango diren istorioeta gorabeherak laburtu eta moldatu dituzte oholtza gainean eskaintzeko.Uda iritsi da berriro, eta Basakabik ateak zabaldu ditu, Zuzen buru duela.Abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira, ba-tzuetan umorezkoak, beste batzuetan, berriz, tristeak.

MICE-ren kontzertua antolatu du Sinuosek datorren barixakurako

Gazte Asanbladak hiru kontzertu antolatu ditu datozen hilabeteetarako

Anttoni Eguna antolatu dute biharko

Elgoibarko Udalak, herriko gazteekin elkarla-nean, Anttoni! eguna antolatu du estreinakoz, SanAnton jaien bueltan. Bihar izango da. Egitarauaprest zuten, baina azken momentuan aldaketa ba-tzuk egin behar izan dituzte: batetik, Zubi Ondo el-kartean egin behar zuten bazkaria bertan beherautzi dute, jende gutxik eman duelako izena. Era be-rean, Malen Amenabar eta Jokin Uranga bertsola-riek eskaini behar zuten bertso-saioa ere bertanbehera gelditu da. Aldiz, Matraka Electrotxaranga-ren kalejira (19:00) eta Olatz Salvadorrek eta BadSound-en kontzertuak mantendu egin dituzte. Kon-tzertua Maalan izango da, 22:00etatik aurrera.

Orri markagailuen lehiaketa

Udal Liburutegiak orri markagailuen lehiaketaantolatu du, eta herritarren eskariz, lanak entrega-tzeko epea luzatu dute. Otsailaren 22ra arteegongo da, beraz, parte hartzeko aukera. Ipuine-tako pertsonaiak izango da gaia. Marrazkiak pa-perean edo PDF formatuan aurkeztu daitezke.Irabazleak tablet bat jasoko du saritzat.

Elgoibarko dantzariek Legazpiko aurresku txapelketan hartu dute parte

Joan zen asteburuan hasi zen aurresku txapelketa Legazpin, eta Elgoibarkoordezkariak ere hantxe izan ziren. Inazio Bereziartua dantza eskolako EnekoEtxaniz, Amaia Sasiain, Maddalen Oñederra eta Jone Gilek hartu zuten parte,eta arduradunak pozik itzuli dira egindako lanarekin. Aurten neska zein mutilekdantza berberak egin beharko dituzte. Hurrengo kanporaketa Villabonanizango da otsailaren 3an, eta bertan Malen Galarraga, Jon Etxeberria etaAmaia Sasiain izango dira Elgoibarko ordezkariak.

Sinuosek antolatuta, kontzertua eskainiko du MICE-k gaur zor-tzi, Kultur Etxeko sotoan. Miren Narbaiza musikari eibartarra dagoMICE-ren atzean. Napoka Iria utzi ostean, musika proiektu des-berdinetan aritu da Narbaiza, eta orain, bere bakarkako lanaaurkeztera etorriko da. Zortzi abestiz osatu du diskoa. Abestidenak berak idatzi eta konposatutakoak dira, eta Joseba B. Le-noirrek ekoiztu ditu. 23:00etan hasiko da saioa.

Elgoibarko Gazte Asanbladak hilean behin kontzertua an-tolatzeko dinamikarekin jarraitu nahi du 2019an ere, eta da-goeneko, hiru emanaldi lotu dituzte datozen hilabeteetarako.Otsailaren 2an Ultimatum eta Chirla records taldeek eskainikodute kontzertua. Martxoaren 15ean, berriz, Anari etorriko da,eta apirilaren 6an Perlata taldea. Sutegian izango dira kon-tzertuak.

19

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 19

Page 20: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

Ultra distantziako lasterketen aldeko apostua egingo du2019an Maite Maiora mendiko lasterkari mendaroarrak.Azken urteetan 20 eta 40 kilometro bitarteko Sky Kopako

probetan lehiatu da bereziki, ultra distantziako probaren bat edobeste ere egin izan duen arren. “Jendeak askotan galdetzen zidannoiz eman behar nuen ultretarako jauzia. Erabat konbentzitutaegon behar da horrelako erabaki bat hartzeko, zalantza izpirikgabe, eta entrenamenduak ere horrelako proba luzeetarako ego-kitu behar dira. Behin erabakia hartuta, gauza bat nuen argi:Mont Blanckeko Ultra Traila izango zela egingo nuen aurrene-koa". Munduko mendi lasterketa luzeetan ospetsuena da UTMBMont Blanceko ultratraila, duela hamabost urtetik Alpeetan joka-tzen dena. 170 kilometroko ibilbidea eta 10.000 metroko des-nibel positiboa ditu abuztuan jokatzen den probak. “Hemenbadaukagu distantzia horretako lasterketa bat, Ehunmilak, bainaUTMB da lasterketen lasterketa, probarik ezagunena eta entzute-tsuena munduan", azaldu du Maiorak denboraldiko helburu na-gusia izango duen Mont Blanceko ultratrailaz. Gainera, pixka batezagutzen du proba, izan ere CCC (Courmayeur-Champex-Chamonix) proba korritu zuen 2017an. "Mont Blanceko ultratrai-laren ibilbideko azken 100 kilometroak egin nituen, aurreneko60 kilometroak egitea falta zazkit. Ezin daitezke konparatu baina.12 orduko proba da CCC-a, eta 24 ordukoa bestea. Iluntzekozazpiretan hasten dira korrika UTMBko partaideak eta hurrengoeguneko iluntzean ailegatzen dira aurrenekoak. Dena esandadago".

Zegama Aizkorri, Kilimon Trail eta Alpe D'Huez-eko triatloiaDenboraldiko helburu nagusia izango da Maiorarentzat,

baina ez bakarra. Aurten beste bi ultra lasterketa egin nahi ditu,Ultra-Trail World Tour (UTWT) zirkuito barrukoak biak: Madeiranapirilaren 27an jokatuko duten 115 kilometroko ultra eta ItaliakoDolomitetan, Lavaredon, ekainaren 28an jokatuko den 120 kilo-

metrokoa. Ultrez gainera, beste distantzia batzuetako lasterketakere sartu ditu 2019rako osatu duen lasterketen egutegian. Probakuttunak dira bi: Zegama Aizkorri maratoia, eman dion guztiaga-tik, eta, nola ez, etxeko proba, apirilean jokatuko den KilimonTrail. "Ez naiz egongo errekorra egiteko moduan, Madeirako ultrajokatu baino 15 egun lehenago izango baita, baina etxekoeiezin diet hutsik egin". Mendiko maratoiko Munduko txapeldunaizana da Maiora, eta munduko bazter eta proba askotatik jaso-tzen ditu parte hartzeko gonbidapenak. "Proba jokatzen den le-kuagatik, antolatzaileengatik edo antzerako beste irizpide batzuenarabera erabakitzen dut zeinetan parte hartu. Azken hiru urtetangonbidatu naute martxoan Kolonbian jokatzen den Pacific Trail(62 km.) mendiko lasterketatik eta aurtengoan joateko asmoa dut,besteak beste, lagun batek gonbidatu nauelako eta Kolonbia mo-duko herrialde bat ezagutzeko aukera emango didalako.

Maiorak lanarekin uztartu behar du lasterketen egutegia, etahorren arabera ere aukeratzen ditu probak. Aurrekoez gainera,begiz jota dauka parte-hartzeak ilusio handia egiten dion besteproba bat ere: Alpe D'Huez-eko triatloia (2,2 km igerian, 118 bi-zikletaz eta 20 km. korrika). "Ultrak prestatzeko entrenamendu lu-zeagoak egingo ditut, horixe izango da aldaketa nagusia nireprestakuntzan, eta bizikleta ere gehiago erabiliko dut. Eta, igerianere apuntatu naizenez, ilusio handia daukat uztailean egiten dentriatloi horretan parte hartzeko. Aldapaz betea eta gogorra da,Alpe du Grand Serre (1375 m), Col d'Ornon (1371 m) eta Alped'Huez Frantziako Tourreko mendate mitikoa igo behar baitira bi-zikletaz. Igeriketako proba Verney lakuan jokatzen da (eta hangour gardenetan igerian egitea baimenduta dagoen aukera bakarrada). Nire gustu eta ezaugarrietara primeran moldatzen den probadela uste dut. Nire prestatzale Etor Mendiak ere halaxe esanzidan: 'Triatloi bat egitekotan, dudarik gabe, horixe egin'". Azke-nik, babesle berria estreinatuko du Maiorak 2019an, La Sportivalaga eta gero. Aurki jakinaraziko du zein duen.

KIROLA20

Kilometro gehiago, ilusio bera

Arg.: FOTOIOSU

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 20

Page 21: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

KIROLA 21

Harrijasotze apustua: Goikoetxe vs Izeta IV.

Imanol Albizu Goikoetxe-k erronka bota dioHodei Iruretagoiena Izeta IV.ari, eta harri-jasotzailezarauztarrak onartu egin du elgoibartarraren desa-fioa. Azpeitiko Mendizabal erretegian elkartu zirenzapatuan, Goikoetxek botatako erronkaz berbaegiteko, eta akordiora iritsi ziren. Maiatzaren 4anAzpeitiko zezen plazan egingo dute jokoa. Bi harri-jasotzaileek hamar minutuko hiru txanda egingo di-tuzte 125 kiloko kubikoarekin.

Mendi irteera Tellamendira eta sagardotegian bazkaria

Morkaiko Mendizale Elkarteak mendi irteeraberezia antolatzen du urtero sagardo denboral-dian. Aurtengoa otsailaren 16an izango da. Tella-mendi mendira (834 m.) igo ostean AramaiokoIturrieta sagardotegian bazkalduko dute. Otsailaren6a da izena emateko azken eguna. Interesatuek e-posta idatzi behar dute [email protected] edo bestela Morkaikok Errosario kaleanduen egoitzan eman dezakete izena (Bulegoko or-dutegia: asteazkena 19:00- 20:30).

Igeriketako Master talde berria

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak IgeriketakoMaster talde berri bat eskainiko du otsailetik au-rrera, eguerdiko ordutegian. Master talde honetanigerian ondo egiten dutenek parte hartu dezakete,itsasoko zeharkaldietan edo triatloietan parte har-tzeko teknika eta prestaketa fisikoa hobetzeko edoegunerokotasuneko igerian egiteko ohitura dutenek,teknika hobetzeko. Interesa dutenek Olaizaga Ki-roldegian eman beharko dute izena, urtarrilaren28a baino lehenago.

Danobat Iriondo xake txapelketakofinalerdiak zehaztuta daude

San Anton pilota txapelketako finalak, gaur, Ikastolako frontoian

San Anton Pilota Txa-pelketaren 27. ekitaldikofinalak, promesa eta nagu-sien mailakoak, jokatukodituzte gaur, 22:00etatikaurrera, Ikastolako fron-toian. Promesetan, iazkoirabazle Alberdi II etaApezetxea bikoteak De LaFuentek eta Olidenek osa-tutakoa izango du aurkari.Nagusietan, Labakak eta Telletxeak Salaberria eta Bikuñaren aurka jokatukodute Lagunak Plota Eskolak antolatzen duen txapelketako final handia.

Iriondo tabernan jokatzen diharduten VII. Danobat Iriondo xake txapelketako bi-garren fasea amaitu da eta finalerdietarako sailkatu diren lau xakelariek bi astedituzte elkarren aurkako partidak jokatzeko. Elorrioko xakelari Aitor Gallastegik

Tomas Conde elgoibartarraren aurka jokatuko du finalerdietako bat, eta FelixManso urnietarrak Juan Manuel Navarro elgoibartarra izango du aurkari biga-rrengoan. Era berean, Ligako bigarren faserako sailkatu ez ziren xakelariek Kopatxapelketa jokatu dute. Juan Jose Gomez elgoibartarrak Iker Ruiz soraluzetarrarenaurka jokatuko du lehen finalerdia eta Jose Antonio Garrido eibartarrak Jon Esna-ola elgoibartarraren aurka bigarrena. Bestetik, joan den asteburuan hasi zen Gi-puzkoako Taldekako Xake Txapelketan, etxean jokatu zuten lehian dihardutenherriko hiru taldeek. Bigarren mailan, Createch Medical taldeak galdu egin zuenZarauzko C. Iriondo taldearen aurkako neurketa. Mikel Leonek eta Iker Ruizekpuntu erdi lortu zituzten, tablak eginda, baina Juan Manuel Navarrok eta JuanJose Gomezek galdu egin zituzten euren partidak. Hirugarren Mailan, berriz, El-goibarko bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten, eta Olan arkitektura taldeak 3eta 1 irabazi zuen ITS Security taldearen aurkako derbia.

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 21

Page 22: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

MERKATU TXIKIA22

LANA........................................EskaerakAdinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Orduka. ( 655 094 780 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo beste edozeinlan egiteko prest nago. ( 688 718 853 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, asteburue-tan. ( 648 039 187 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, ordukaedo etxeko langile moduan. Erreferen-tzia onak ditut. ( 612 232 312 -----------------------------------------------------------------------------------------Etxeko langile moduan egingo nuke lan.Berehala hasteko prest nago. Erreferen-tzia onak ditut. ( 631 975 260 -----------------------------------------------------------------------------------------

Ume zein nagusiak zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest nago. Ordukaedo etxeko langile moduan. ( 653 667 975 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago.Malgutasun osoa. ( 612 463 096 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzen egingo nuke lan, or-duka eta asteburuetan. ( 631 558 243 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. ( 632 412 561 -----------------------------------------------------------------------------------------Edozein lan egiteko prest nago. Ordu-tegi malgua. ( 632 480 376 -----------------------------------------------------------------------------------------Adineko gizonezkoak zainduko nituzke.( 631 724 921 -----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. ( 631 724 921 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu edo etxeak garbi-tzeko prest nago. ( 659 513 578 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zainduko ni-tuzke. Orduka. ( 631 666 099 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Etxeko lan-gile moduan aritzeko prest.( 632 265 200 -----------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, asteburue-tan. ( 632 265 200

EskaintzaMalape tabernarako zerbitzaria beharda. ( 673 481 976

PARTIKULARRAK.....................LH eta DBHko klase partikularrak ematenditugu. [email protected]( 630 055 077/ 666 667 183

BESTELAKOAK.....................Konporta Elkarteak jendea behar du di-tuen plaza libreak betetzeko. Sartzekoerraztasunak emango dituzte. ( 943 740 518-----------------------------------------------------------------------------------Urtarrilaren 12an autoko giltza galdunuen Ikastola inguruan. Mesedez esker-tuko nuke topatu duen pertsonak telefonozenbakira deituko balu. ( 615 722 974

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Etxejabeen azkeneko batzarrean, etxe bakoitzean ur be-roaren kontagailuak jartzea adostu dugu, kontsumo indibi-dualak neurtzeko. Jakin nahiko nuke kontagailu horiekjartzearen kostua nola ordaindu behar dugun eta ados ezdaudenak behartu ditzakegun ordaintzera.

Jabetza Horizontaleko legeak ematen duen aukera baliatuta,akordio horrekin lortu nahi dena ur kontsumoaren gastua indibi-dualizatzea baldin bada, ez litzateke arrazoizkoa aurrez egin be-harreko instalazio-kostuak ez indibidualizatzea. Etxebizitzabakoitzak bere kontagailua ordaindu behar du beraz, nahiz eta kon-tagailua eta haren ezaugarriak jabekideen batzarrak adostutako-arekin bat etorri behar diren beti. Izan ere, kontagailu guztiakberdinak izan behar dira, jasoko diren datuak egokiak izan daitezen.Arrazoi beragatik, etxejabe bakoitzak bere gain hartu beharko li-tuzke kontagailua konpontzeko gastuak ere.

AHOLKUA: Kontagailuak jartzeko gehiengoz hartutakoerabakiak etxejabe guztiei eragiten die. Hori bai, kontagai-lua jartzea norbanako bakoitzaren borondatearen esku gel-ditu ez dadin, komunitateak hartuko du lan horiek egingodituena kontratatzeko ardura eta denen artean ordaindukodituzte gero lan horiek.

ROSA Mª PINTADO

Narciso Caballero Caballero2019ko urtarrilaren 10ean hil zen, 83 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Zure ondoan bizitza pozgarria izan da. Ez zaitugu ahaztuko.

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 22

Page 23: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

ZORIONAK

Z o r i o n a k ,Udane, hilaren5ean 2 urte betezenituelako. Muxuhandi bat familia-koen partez.

Zorionak, Noa,gaur 7 urte betedituzulako. Osoondo ospatu etamuxu pila batetxeko guztionpartez.

Zorionak, Unai!Ondo ospatubihar zure 8. urte-betetzea. Patxohandi bat denonpartez.

Z o r i o n a k ,Beñat! Urtetxobat, dagoeneko!Muxu handi batetxeko guztionpartez.

Zorionak, Mar-tin, gaur 5 urtebete dituzulako.Ondo pasa etapatxo handi batfamiliakoen, bere-ziki, Paul eta Peru-ren partez.

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

23

Zorionak, aittitta Paulo eta Nere, 85eta 8 urte bete dituzuelako. Muxu handibana familiakoen partez.

Mekanosa

d idazmakinen salmenta

eta konponketa

d multikopistak

d fotokopiadorak

d erloju industrialak

d marrazketa

materiala

d informatika

d fax

Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00etarako) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora,edo [email protected] e-postara bidali.

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 23

Page 24: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

AGENDA

18 BARIXAKUA21:30 Bideo foruma: ‘Gloria’. Haizeakantolatuta, Loredi Salegik gidatuko dusaioa. Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 22:00 San Anton pilota txapelketako fi-nala. Ikastolako frontoian.

19 ZAPATUA12:00 Filatelia erakusketara bisita gida-tua. Antolatzaileak: Haizea eta Altzolata-rren Dorretxea filatelia elkartea. 19:00 Matraka Elektrotxarangaren kale-jira.22:00 Olatz Salvador eta Bad Sound-en kontzertua. Maalako parkean.

20 DOMEKA12:30 eta 16:30 Antzerkimusikala:Go!Azen. Glu Glu produkzioaktaldeak aurkeztuko du. Herriko Antzokian.

22 MARTITZENA11:00 San Bizente Eguneko meza etaprozesioa San Rokeko ermitan.

24 EGUENA19:00 Meditazioa eta jardunaldia: Gi-zarte dinamikoek guztia hondatzen dute,bai ohitura eta baita ziurtasun pertsonalaere (Baita erlijiosoa). Isiltasun Eskolak an-tolatuta, Kultur Etxeko sotoan.

25 BARIXAKUA20:00 Hitzaldia: Dolmenen ibilbidea.Aranzadi Elkarteko Jesus Tapia eta EHUkoFernando Bazeta izango dira hizlariak.Segidan, bi orduko mahai-ingurua egingodute. Kultur Etxeko hitzaldi gelan, Debe-gesak eta Elgoibarko Udalak antolatuta.20:30 Zartzuela: El Caserío, Sasibil.He-rriko Antzokian.23:00 Kontzertua: MICE. Sinuosek an-tolatuta, Kultur Etxeko sotoan.

GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00La Fuente - Sostoa kalea,10 (Eibar)

943 254 410

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

18 BARIXAKUA 20 ZAPATUA 21 DOMEKA 22 ASTELEHENA 23 MARTITZENA 24 EGUAZTENA 25 EGUENA 26 BARIXAKUA

Egunez Etxeberria

Egunez

*Fernandez

*Garitaonandia

Egunez

*OruesagastiEgunezYudego

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

*IbañezEgunez

Garitaonandia

Iluntzean Etxeberria

Iluntzean

*FernandezIluntzean

*OruesagastiIluntzean Yudego

IluntzeanYudego

IluntzeanBarrenetxea

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanGaritaonandia

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

24

Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 24

Page 25: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

AGENDA

‘El regreso de Mary Poppins’

18 barixakua: 21:3019 zapatua: 19:00 / 22:15 VOS

‘El amor menos pensado’

20 domeka: 19:0021 astelehena: 21:30

‘Un día más de vida’(Ongarri zinekluba)

24 eguena: 21:30

Zinea (Herriko Antzokian)

25

Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida

Abenduan hildakoak . Jose Maria Astigarraga Egaña76 urte, azaroak 19

. Lucia Zabaleta Azurmendi95 urte, abenduak 5

. Arantxa Alberdi Gabilondo81 urte, abenduak 12

. Justo Carcedo Urbina77 urte, abenduak 16

. Cruz Arriola Albizu90 urte, abenduak 16

. Francisco Fernandez Olmo64 urte, abenduak 16

. Jose Maria Aizpurua Epelde80 urte, abenduak 18

. Maria Luisa Epelde Alcelay66 urte, abenduak 23

. Jose Luis Sarriugarte Garitaonandia94 urte, abenduak 24

. Isabel Amestoy Fernandez94 urte, abenduak 27

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:55 Página 25

Page 26: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

HITZ ETA KLIK26

1962

Aste honetako erretratu zaharra Maria Lucia Arrietak ekarri du BARRENeko erredakziora. 1963-1963. urteko ikasturtean ateratakoargazkia da, Santa Klarako mojen eskolan. Ikusten den bezala denak neskak dira, garai hartan neskak eta mutilak aparte

joaten zirelako eskolara. Neskak mojen eskolara joaten ziren, eta mutilak, fraideen eskolara. Ikus dezagun zeintzuk diren argazkikoneska horiek.

Lehenengo ilaran, ezkerretik eskumara: Ana Maria Lopez, Aurora Fernandez, Gurutze Garcia eta Amaia Oñederra. Biga-rren ilaran: Mari Karmen Leiaristi, Maria Lucia Arrieta, Mari Karmen Urrutia eta Maria Angeles Gabilondo. Hirugarren ilaran:Maria Jesus Astigarraga, Lourdes Luco, Pake Garcia, Iciar Saez. Laugarren ilaran: Rosa Maria Ulazia, Basilia Toral eta Maria Je-sus Ubiria. Atzean: Pepita Salegi eta Kontxi Zulaika.

1102 alea:Maquetación 1 17/01/19 11:56 Página 26

Page 27: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA

IGELTSERITZA

ITURGINTZA LEIHOAK

Gremioen gidaAroztegiak

ElektrizitateaIgeltseritzaIturgintzaLeihoakPintura

Gremioengida

IZURRIEN KONTRAKOTRATAMENDUAK

AroztegiakElektrizitateaIgeltseritzaIturgintzaLeihoakPintura

1102 azala:Maquetación 1 17/01/19 11:58 Página 3

Page 28: Beste urrats bat memoria historikoaren alde - barren.eus · u JESUS GURE LAGUNA Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin… Horrela izango zaitugu go - goan, Plaentxi laguna

1102 azala:Maquetación 1 17/01/19 11:58 Página 4