8
Miren Olasagasti 4A

Bg 1 Miren O Modelatu Karstikoa

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Bg 1 Miren O Modelatu Karstikoa

Miren Olasagasti 4A

Page 2: Bg 1 Miren O Modelatu Karstikoa

Harriak disolbatzeko gai diren gainazalako eta lurpeko urak dira agente geologiko karstikoak. Ur horiek hainbat higadura forma sortzen dituzte gainazalean eta lurpean.

Page 3: Bg 1 Miren O Modelatu Karstikoa

Bi modutara sortzen da ingurune karstikoko sedimentazioa:

•Deskaltzifikazioko buztina metatuta. Kareharrietako kaltzio karbonatoa disolbatzean, buztin-hondarra geratzen da eta lurpeko aretoetan metatzen da batzuetan.

•Gatz disolbagarriak hauspeatuta. Kaltzio karbonato disolbatua hauspeatu egin daiteke, eta kareharrizko tobak, estalagmitak, estalaktitak eta beste egitura batzuk sor ditzake; trabertino esaten zaie.

Page 4: Bg 1 Miren O Modelatu Karstikoa

Paisaia karstiko gehienak kareharrietan sortzen dira, kareharriak oso ugariak direlako. Erliebearen modelatu karstikoa eragiten duen prozesua meteorizazio kimikoa da, prozesu horrek harriak disolbatuz eragiten du.

Page 5: Bg 1 Miren O Modelatu Karstikoa

Kareharriei eragiten diena ez da disoluzio soil bat; euri uraren eraso kimikoa da; izan ere, CO2 hartuta, euri ura azido ahul bihurtzen da.

CO2Euri ura

Page 6: Bg 1 Miren O Modelatu Karstikoa

Bi motatako forma karstikoak daude, izan ere, gainazaleko formak (exokarstikoak) edo barnealdeko formak (endokarstikoak) izan daitezke.

Page 7: Bg 1 Miren O Modelatu Karstikoa

•Gainazaleko formak (exokarstikoak). Disoluziko formak dira nagusi, eta hauspeaketarik ez da izaten ia. Kareharriaren gainazalean zenbait zulogune eta hodi sortzen dira, lapiaz izenekoak. Zuzeneko disoluzioaren ondorioz sortutakoak dira, edo bestela, landareen eraginez sortutakoak (landareek CO2 askatzen dute, hori erasokorra da kareharriarentzat). Torkak ere forma karstikoak dira baina handiagoak eta zirkularrak (asko batera daudenean ubalak sortzen dira) Poljeak sakonune are handiagoak dira, hondoan disoluzioan disolbatu ez diren buztina pilatzen da. Poljeetan, askotan, ibaiak desagertu egiten dira hobi batetik behera.

Page 8: Bg 1 Miren O Modelatu Karstikoa

•Barrualdeko formak (indokarstikoak). Euri ura multzo karstikoan sartzen da, hustu egiten du apurka disolbatuz edo lurpeko ibai horien higadura soilaz. Galeria sakonagoak erauzi eta lupeko urak beherago jaisten direnean, beste zenbait agerian geratzen dira, urertatik kanpo; horietan, sabaitik edo paretetatik erortzen den uraren tanta jarioak CO2 askatzen du, karbonatua hauspeatu egiten da, eta estalaktitak, estalagmitak, koladak.. sortzen dira. Lurpeko urak kanpora irteten diren iturburuetan ere gertatzen da hauspeaketa. Iturburuetan, karbonatua landareen zurtoinetan eta orrietan hauspeatzen da, eta tobak (trabertinoak) sortzen ditu.