8
2011ko maiatzaren 28a, larunbata::: 3.652zk. ::: www.kronika.net FUTBOLA Hernani hirugarren mailara, Arrasateri irabaziz gero, gaur Hernanik Arrasateren aurka jokatuko du gaur denboraldiko azken partidua. Azkena eta erabakiorra. Irabazten badu, hirugarren mailara igoko da zu- zenean. Gainerakoan, Real Unionen emaitzaren zain egon beharko du. 18:00etan hasiko da partidua, Arrasaten. Herna- niko zaletuek autobusa antola- tu dute bertara joateko. /6 OSIÑAGAKO JAIAK Joan Mari Beltranen ‘Orhiko Xoria’ emanaldia, gaur Osiñagako jaiak datorren aste- buruan hasiko dira eta giroa berotzeko, musika emanaldia antolatu dute gaur. Joan Mari Beltranen Orhiko Xoria eskai- niko dute, 20:00etan, Arriatsuko eskolan. /3 KONTZERTUA Hernaniko akordeoilariak gaur, Donostian Hernani Musika Eskola Publi- koko akordeoilariak Donostian izango dira gaur, Olatu Talka egitarauaren barruan. Jaso dezagun hiri bat joko dute, 18:00etan, Zuloaga plazan. /7 Bilduren prentsa oharra eskerrak emanez /2 Laburrak /2 KIROLAK: Mendi Lasterketa, bola, pelota, plater tiroa... /6 Eskelak /6 Txus Congili omenaldia /8 GAUR KRONIKAN Presoen aldeko aste guztiko ekintzek, gaur dute amaiera, Elkartasun Egunean HILABETEKO azkeneko ostirala izan zen atzo eta ohi bezala, kontzentrazioa egin zen Gudarien plazan, presoak etxeratzeko eskatuz. Euskal Herri osoko mobilizazioetan parte hartzeko dei berezia egin zuen AAMk, azalduz: «Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren konponbidean urrats garrantzitsuak ematen ari gara. Bide horretan beharrezkoa izango da euskal preso eta iheslariak eskubide guztien jabe libre izatea». Horrez gain, elkarta- sun ekintzak izan dira aste guztian zehar Hernanin eta gaur, Elkartasun Eguna izango da. /2 HILABETEKO azken larunbata izaki, Bigarren eskuko azoka izango da gaur Atsegindegin, eta zenbait berritasunekin dator gaurko azoka; izan ere, umeentzako tailerra eta kale animazioa izango dira. Azoka 10:30eta- tik 13:30etara egongo da zabalik eta bertan erosteko aukera izango da: arropa, zapatak, koadroak, pitxiak, jostailuak, liburuak, etxeko tresnak... Umeentzako tailerra 11:00etatik aurrera izango da. Berrerabili daitekeen materialarekin jostailuak egingo dituzte. 11:30etatik 12:30etara kale ani- mazioa izango da, Kantu Kantoi taldearen eskutik. ❙❙ Azokaz gain, tailerra eta animazioa, gaur Bigarren eskuko azoka izango da gaur 10:30etatik 13:30etara. Horrez gain, umeek jostailuak egiteko tailerra izango dute eta kale animazioa. BIGARREN ESKUKO AZOKA BURUNTZALDEKO ERREPORTAJEA: Ausartu zaitez gidabaimena euskaraz ateratzera! /4-5

BIGARREN ESKUKO AZOKA Azokaz gain, tailerra eta ...2011-V-28 larunbata 3 «EUSKAL herrietako musi ka - ren inguruko paseotxoa de la esan dezakegu; ibilaldi edo hegaldi bat paisaje

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • 2011ko maiatzaren 28a, larunbata::: 3.652zk. ::: www.kronika.net

    � F U T B O L AHernani hirugarrenmailara, Arrasateriirabaziz gero, gaur

    Hernanik Arrasateren aurkajokatuko du gaur denboraldikoazken partidua. Azkena etaera bakiorra. Irabazten badu,hirugarren mailara igoko da zu -zenean. Gainerakoan, RealUnio nen emaitzaren zain egonbeharko du. 18:00etan hasikoda partidua, Arrasaten. Herna -niko zaletuek autobusa antola-tu dute bertara joateko. /6

    � O S I Ñ A G A K O J A I A KJoan Mari Beltranen‘Orhiko Xoria’ emanaldia, gaur

    Osiñagako jaiak datorren aste -bu ruan hasiko dira eta giroabe rotzeko, musika emanaldiaan to latu dute gaur. Joan MariBel tra nen Orhiko Xoria eskai-niko dute, 20:00etan,Arriatsuko eskolan. /3

    � K O N T Z E R T U AHernaniko akordeoilariak gaur, Donostian

    Hernani Musika Eskola Publi -koko akordeoilariak Donostianizango dira gaur, Olatu Talkaegitarauaren barruan. Jaso de zagun hiri bat joko dute,18:00e tan, Zuloaga plazan. /7

    Bilduren prentsa oharra eskerrak emanez /2

    Laburrak /2

    KIROLAK: Mendi Lasterketa,bola, pelota, plater tiroa... /6

    Eskelak /6

    Txus Congili omenaldia /8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    Presoen aldeko aste guztikoekintzek, gaur dute amaiera,Elkartasun Egunean

    HILABETEKO azkeneko ostirala izan zen atzo eta ohi bezala,kontzentrazioa egin zen Gudarien plazan, presoak etxeratzekoeskatuz. Euskal Herri osoko mobilizazioetan parte hartzeko deiberezia egin zuen AAMk, azalduz: «Euskal Herrian bizi dugungatazka politikoaren konponbidean urrats garrantzitsuak ematenari gara. Bide horretan beharrezkoa izango da euskal preso etaiheslariak eskubide guztien jabe libre izatea». Horrez gain, elkarta-sun ekintzak izan dira aste guztian zehar Hernanin eta gaur,Elkartasun Eguna izango da. /2

    HILABETEKO azken larunbata izaki, Bigarren eskuko azoka izango dagaur Atsegindegin, eta zenbait berritasunekin dator gaurko azoka; izanere, umeentzako tailerra eta kale animazioa izango dira. Azoka 10:30eta-tik 13:30etara egongo da zabalik eta bertan erosteko aukera izango da:arropa, zapatak, koadroak, pitxiak, jostailuak, liburuak, etxeko tresnak...Umeentzako tailerra 11:00etatik aurrera izango da. Berrerabili daitekeenmaterialarekin jostailuak egingo dituzte. 11:30etatik 12:30etara kale ani-mazioa izango da, Kantu Kantoi taldearen eskutik. ��

    Azokaz gain, tailerra eta animazioa, gaurBigarren eskuko azoka izango dagaur 10:30etatik 13:30etara.Horrez gain, umeek jostailuakegiteko tailerra izango dute etakale animazioa.

    � B I G A R R E N E S K U K O A Z O K A

    BURUNTZALDEKO ERREPORTAJEA:

    Ausartu zaitez gidabaimenaeuskaraz ateratzera! /4-5

  • 22011-V-28 larunbata

    Preso eta senideei elkartasunaadierazteko, hainbat ekintza gaur

    HERNANIN 27 Preso poli ti -ko daude, eta horiei eta ihes -lariei eta euren senide eta la -gunei elkartasuna adierazte -ko, Elkartasun Eguna izangoda gaur. Egun osoko egita -raua antolatu dute eta has te -ko, herri krosa izango da,11:00e tan. Ondoren, pintxolehiaketa eta bertso poteoa

    izango dira. Bazkari herri -koi a ere antolatu dute, eus -kal txerri eta guzti.

    Manifestazioa eta ekital diailunabarrean, 20:00etan izan -go dira eta eguna agur tzeko,kontzertuak gazte txe an: Bla -ka, Ze esatek! eta Ma te riagris.Sa rrerak salgai, Ga rin, Rioja,Txi li eta Zintzarrin. ��

    Herri krosa izango da goizeko 11:00etan, Elkartasun Eguna hasteko.Besteak beste, herri bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak izango dira.

    � E L K A R T A S U N E G U N A

    � B I L D U K O A L I Z I O A - P R E N T S A O H A R R A

    � G E R T A E R A K

    � U R U M E A I K A S T O L A

    Urumea ikastolako jaialdia, gaurUrumea ikastolak jaialdia antolatu du gaur, Guy Murren, 10:30etatikaurrera. Egi taraua honakoa izango da: 10:30etan, Haur Hezkuntza etaLehen Hez kun tzako emanaldia; 12:00etatik 13:00etara, tailerrak;13:30etan, haurren baz karia (fritoak, oilaskoa eta txokolate moussa);14:30etan, helduen bazkaria (antzar moussa eta perretxiku pudina,redondoa saltsan eta hojaldrea). Arra tsaldean puzgarriak eta karaokeaizango dira. Ikasleek 10:15etan egon behar dute ikastolan. ��

    � H E R N A N I E R R O T Z E N T A L D E A

    Ausa-Gaztelura mendi martxa, biharHernani Errotzen taldekoek Nabarralderekin eta bailarako beste taldebatzuekin elkarlanean, Ausa-Gaztelurako mendi martxa antolatu dutebihar. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Larraitzetik. Besteak beste, baz-karia izango da eta bertara joateko telefono honetara deitu behar da: 626 671 817. ��

    � T X I S T U K O N T Z E R T U A

    Txistularien kontzertua izango da bihar,Udaletxeko arkupetan

    Hernani Musika Eskola Publikoko txistulariek kontzertua emango dutebihar, 12:30etan, Udaletxeko arkupetan. ��

    � G A Z T E A S A N B L A D A

    Akelarrean parte hartzeko, izen emateaAkelarrean parte hartu nahi dutenentzat zerrendak jarri dituzte, Garin,Goiz Argi, Txili, Ekos eta Zintzarrin. Azpimarratu dute Akelarrea irekiadela eta adin guztietako herritarrek dutela parte hartzeko aukera. Horrezgain, ekainaren 4an hitzorduak jarri dituzte gaztetxean, jantziak egiteko:10:30etan eta 15:30etan. ��

    � Z I N E A

    ‘Piratas del Caribe: En mareas misteriosas’ pelikula ikusgai, gaur eta bihar

    Piratas del Caribe: En mareas misteriosas pelikula izango da ikusgaiasteburu ho ne tan, Biterin. Gaur, 19:30etan eta 22:30etan emango duteeta bihar, 19:30etan. ��

    � I P U I N O R D U A

    Bi saio asteartean, Maite Franco ipuin kontalariaren eskutik

    Maite Franco ipuin kontalariaren eskutik, ipuin ordua izango da astear -tean Udal Liburutegian. Ohi bezala, bi saio izango dira. Lehenengoa,arratsaldeko 17:30etan izango da 3-4 urteko haurrentzat. Bigarrena,arratsaldeko 18:00etan izango da, 5-7 urtekoentzat. Ipuin ordua Herna -niko Udalak antolatu ohi du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. ��

    Bilduk eskerrak eman ditu jasotako babesagatiketa lanerako prest eta gogoz dagoela jakinarazi du

    Hernaniar batek salatu du, erasotu egin dutela

    «ZORIONAK Hernani! Zo -rio nak zuen konfidantza gu -gan jarri eta Bilduri bozkaeman diozuen guztiei. Eske -rrik asko Hernani! Eskerrikasko garaipen hau posibleegin duzuen guztiei eta aha -legina egin duzuenei; denenahaleginak batuta gehiengoosoa lortu dugulako», eske -rrak eman ditu Bildu koali -zioak, prentsa ohar bidez.

    Gehiengo osoa lortuta,aha l e gina orain beraiei dago -

    kiela gaineratu du eta lane ra -ko prest eta gogoz dagoela lantaldea. Ahalegin horre tan, la -gun tza beharko dutela nabar -men du du: «laguntza es ka tu -ko du gu eta zuen parte har -tzea es kertuko dugu. Her na -nia rren parte hartzea beharkodugu auzotan, kul tu ran, in gu -ru giroan, kirole an, merka ta ri -tzan, hezkun tzan... eta bes tehainbat es pa rrutan eta egitas -mo orokor zein zeha tze tan.Zuekin egin beharko dugu lan

    Hernani ho bea izan dadin etahorre ta rako bideak eta eskain -tzak landuko ditugu».

    Gatazka gainditzeko, ilusioaBilduk Euskal Herrian lortu -tako emaitzak historikoak etaoso garrantzitsuak direla az -pi marratu du, «honek bizi du -gun gatazka gainditzeko pro -zesua babesten duelako etailu sioa eta gogoa da ka rrelakogure herrira. Beraz, bil du gu -re kin lanera», egin du dei. ��

    HERNANIAR batek salatudu erasotua izan zela aurre kolarunbatean, 17:00 ak aldera,Antziola auzo an. Ertzainetanjarri du sala keta. Azaldu due -nez, oi nez zijoala modu bor -titzean atze tik bultza egin

    zioten eta lu rre ra bota zuten.Ondo ri oz, zau riak ditu, batezere, aur pe gian. Lurrean ze -goe la, pol tsa lapurtzen saiatuziren era sotzaileak. Altxatzealor tu zue nean, kokotsetikodo le tan zegoela konturatu

    zen eta bui laka hasi eta bigizo nez kok alde egin zutelaiku si zu en. Bertatik pasa zi renEr tzai nei eskatu zien la guntzaeta an bulategira era man zuteneta handik, Os pi talera. Ez dituerasotzaileak ezagutzen. ��

    «Gure ahaleginean laguntza beharko dugu. Zuekin eginbeharko dugu lan Hernani hobea izan dadin eta horretarakobideak eta eskaintzak landuko ditugu», azaldu du koalizioak.

    Egitaraua:11:00 Herri krosa12:00 Pintxo lehiaketa etabertso poteoa15:00 Bazkari herrikoiaOndoren haurrentzat jolasak16:30 Enkantea18:00 ‘Desafiyua’20:00 Manifa eta ekitaldia22:30 Kontzertuak gaztetxean. Sarrer ak salgai Garin, Rioja, Txili eta Zintzarri tabernetan.

  • 2011-V-28 larunbata

    3

    «EUSKAL herrietako musi ka -ren inguruko paseotxoa de laesan dezakegu; ibilaldi edohegaldi bat paisaje ezber -dinetan, hots eta melo dia al -detik. Bertan bil tzen den mu -sika da, ipa rralde, hegoalde,ekialde eta mende baldekoa.Horrez gain, alboka, xirula,txanbela, txa la parta, dultzai na,txis tua... bil tzen ditu. Ba serritaringu ru ko erreperto rio tik hirikoerrepertoriora goaz. Estilo ez -berdinetako kan tak ere badi ra:epikoak, amodiozkoak... Errit -mo ak ere ezberdinak di ra».Hori dena biltzen du OrhikoXoria la nak; Juan Ma ri Bel tra -

    nen proiek tuak. Eta horre kinguz tia rekin gozatze ko aukeraizan go da gaur Hernanin. Eus -kal Herriko hainbat txokotan,Espainiar Estatuan eta Ameri -ketan barrena ibili ostean irit si -ko da Hernanira, Orhiko Xoria.Ema naldia Osiñaga auzokoArria tsuko eskolan izango da,20:00etan.

    Orhiko Xoriak eskaintzen

    duen nahasketa eta hegaldizabal hori medio, gaurkoema naldia jendearentzat en -tre tenigarria izango dela ustedu Beltranek.

    Osiñagara egokitutakoemanaldiaEgitaraua berez, 14 abestikoada; gehienak Orhiko Xoria ko akdira, baina beste abesti ba tzuk

    ere joko dituzte, Arditu rrikoproiektukoak (aurreko lana),esaterako: Charmagarri bat ba dit,Sigi-sagan... Izan ere, ema naldiaizango den lekua ren araberaegitaraua egokitu ohi dute etagaurkoa ere Osiñagara ego ki -tua izango da. «Esate ra ko,abes ti entzunerrazak eta osoeza gunak ere sartu ditugu.Mu neinak Orhiko Xoriako abes ti

    bat da, baina entzuteko gogorxamarra eta ez dugu sartu.Branlea, berriz, ez da lan ho rre -takoa, baina sartu egin dugu».

    Berez, ordu bete ingurukoema nal dia izango da, bainajendeak nahi izanez gero, lu -zatzeko prest dago seikotea.

    Taldea egina; lan borobilaOrhiko Xoria 2006an argitaratuzen eta diska hau izan dalehenengoa, zuzenean grabatudutena estudioan, eta emaitzaborobila izan dela dio Beltra nek.«Entzuterakoan bi zi ta su na an -tzematen da». Tal deak ze rikusihaundia izan duela nabar men -du du; «taldea oso egina baita -go». Taldea honako 6 musikarikosa tzen dute: Joan Mari Bel tran(ahotsa eta tresna herri koiak);Miriam Atxaeran dio (biolina);Aitor Gabilondo (gitarra etahotsa); Aitor Bel tran (txala par -ta); An der Barre ne txea (txala -parta eta danbo rra); eta JasoneCa mara (akor deoia eta tri ki -tixa). Hernanire kin lotura haun -dia dute ia de nek, MusikaEskolako irakasle edo ikasleakizanak bai tira; eta Barrenetxea,hernania rra ere bada.

    Hori horrela, biharko ema -naldia berezia izango dela dioBeltranek. «Orhiko Xoria Herna -nin jaio da; Musika Eskolakokla seetan. Eta beste zerbait sen -titzen da jaio den tokian jota». ��

    Joan Mari Beltraneksortutako ‘OrhikoXoria’ lanarrakastatsuarenemanaldia izango dagaur, 20:00etan,Osiñagako Arriatsukoeskolan. EuskalHerriko musika doinu,erritmo eta tresnaezberdinek bategingo dute bertan.

    Ander Barrenetxea, Aitor Beltran, Joan Mari Beltran eta Miriam Atxaerandio, seikoteko kideetako batzuk.

    OSIÑAGAKO JAIAK - ‘ORHIKO XORIA’ EMANALDIA GAUR

    Euskal herrietako musikaren ingurukopaseotxoa gaur, Osiñagatik mugitu gabe

  • Semaforo berdea!! Gida -baimena euskaraz" eki-menean parte hartzenduten pertsonek gidabaime-na euskaraz ateratzeko auke-ra izango dute eta gainera,Bu runtzaldeko Udalei esker,az terketa euskaraz egin etagain ditzen dutenen artean,zoz keta egin (auto-eskolabakoitzeko sari bat) etahamarrei matrikula batendiru-kopurua itzuliko zaie.

    Buruntzaldeko edozein he -rritan atera daiteke gidabai-mena euskaraz, guztira hamarauto eskolek parte hartzendute kanpainan, eta bakoi -tzean gi da baimena euskarazatera duen pertsona batiUdalak itzuli egingo dio parteteorikoari da gokiona (matri-kula bat, gehienez ere 400 euroizango dira).

    Hernanin eta Astigarragan,hiru dira ekimenean parte har -tzen duten auto-eskolak, Her -nani auto-eskola eta Otamendiauto-eskola (Astigarragan etaHernanin), beraz hiru izangodira zozketan sarituak. Hauekazterketaren alde praktikoari

    dagokiona soilik ordaindukodute.

    Auto eskolak iaztik prestdaude zerbitzua euskarazemateko. BuruntzaldekoUdalek iaz bultzatu zutenlehen aldiz egitasmoa, etaparte hartu zuten auto-eskoleibeharrezko zituzten bitarteko-ak lortzen lagundu zieten.Horrela, auto-eskolek badituz-te ordenagailuetan erabiltzekomultimedia aplikazioak, libu-ruak eta beste euskarri guz-tiak, euskaraz. Beraz, informa-zioa euskaraz izanagatik ez daeragozpenik azterketa gaindi -tzeko.

    Gazteleraz bezain errazEgitasmoaren bultzatzaileeknabarmendu dute, euskarazgazteleraz bezain erraz ateradaitekeela gidabaimena, kon-tutan izanik, ikastolan D ere-duan ikasi arren askok gida-baimena euskaraz ateratzeariuko egin diola.

    Antolatzaileen ustez ezdago erabaki hori hartzekoarrazoirik, euskaraz zein gaz-telaniaz, esate baterako, kotxe-ko hitz teknikoak zailak baitira

    ulertzeko. Azterketa teorikoa-ren zailtasuna berdina da eus-karaz zein gaztelaniaz, 30 gal-dera dira eta hiru oker onar -tzen dira soilik, hau da, ezdago hiru galdera baino gehia-gotan akatsa egiterik.

    Dena den, estatistikeidagokionez, oso emaitza onakizan direla adierazi duteBuruntzaldeko Udaletako

    ordezkariek: 2010ean gidabai-mena ateratzeko ikasketakeuskaraz jaso eta azterketa ereeuskaraz egin zutenen %72kgainditu zuen.

    Laurden batek soilik erre-pikatu behar izan zuen etaaipagarria da, gaztelerazko etaeuskarazko azterketen datuakparekoak direla, eskualdekoUdalek azpimarratu dutenez.

    Gero eta zabalduagoEuskaraz gidabaimena atera -tzeko egitasmo honen arrakas-ta jakina da, eta Jaurlaritzakerkidegoan zabaltzeko eraba-kia hartu du.

    Debagoiena bailaran jaiota-ko proiektua, jada besteeskualde batzuetara zabalduda eta gehiago zabaltzekoasmoa dute.

    Jaurlaritzak ahalegin bere-zia egingo du maiatza eta ekai-nean egitasmoa komunikabi-deen bidez zabaltzeko.

    Interesatuek herriko auto-eskoletara jo beharko dutezuzenean eta han jasoko duteeman beharreko pausuen be -rri. Hernanin, erraz atera daite-ke gidabaimena euskaraz: Ota -mendi (Izpizua 1) eta Hernani(Latsunbe 3 eta Urbieta 7) autoeskoletan. Astigarragan, be -rriz, Otamen di auto eskolan(Pelotari 6).

    Saiatu zaitez eta egin ezazuproba behean dagoen euska-razko testa eginez, ikusiko du -zu uste baino errazagoa dela!Gainera erantzunak ikus ditza-kezu www.buruntzal dea.org hel-bidean. Animatu zaitez! ��

    4

    G I D A B A I M E N A E U S K A R A Z

    Ausartu zaitez gidabaimena euskarazateratzera, uste baino errazagoa da!

    P U B L I E R R E P O R T A J E A

    Hernani eta Astigarragako hiru auto-eskoletan atera daitekegidabaimena euskaraz.

    Askok uste dute gidabaimena euskaraz ateratzea zailagoadela, baina hori ez da egia. Euskaraz zein gaztelaniaz dirahitz teknikoak zailak ulertzeko; gaiak berak baitu zailtasuna,ez da hizkuntza kontua. Buruntzaldeko Udaletakoordezkariek bildu dituzten emaitzek garbi utzi dute ez dela

    beldurrik izan behar azterketa euskaraz egiteko garaian.2010ean gidabaimena ateratzeko eskolak euskaraz jaso etaazterketa euskaraz egin dutenen artean, %70etik goragainditu dute, beraz, gaztelerazko eta euskarazko azterketendatuak parekoak dira.

    01.- Orokorrean, distrakzioengatikistripu gehiago non gertatzen dira?• Errepide bihurgunetsuetan.• Herri barruko bideetan.• Autobide eta autobietan.

    02.- Zubi mugikor batera heltzenbazara, eta langa mugikorrak mugi -menduan badaude, zer egingo duzu?• Beste irteera bat bilatuko dut.• Azkar pasatuko naiz langak guztiz jaitsi baino lehen.• Karril egokian geratuko naiz.

    03.- Gidari berri batek gehieneko alko -holemi tasa zenbatekoa izango du?• 0,25 gramo litro odoleko.• 0,5 gramo litro odoleko.• 0,3 gramo litro odoleko.

    04.- Aparkatzeko atzeraka zirkulatudaiteke?• Bai, 15 metro gehienez

    • Bai, ezinbesteko distantzia nahiz eta 15 metro gainditu.• Ez, debekatuta dago.

    05.- 2 urte baino gutxiagoko umebatek, zenbat toki betetzen ditukotxe batean?• Toki baten %50.• 2 urte baino gutxiago baditu, batere ez.• Bat.

    06.- B gidabaimena baduzu, A gida-baimenak gidatzea baimentzendituen ibilgailuak gidatu ditzakezu?• Motor-bizikletak bai, motorrak ez.• 125 cc baino gehiagoko motorrak.• Motorrak bai, motor-bizikletak ez.

    07.- Autobia uzteko...• Irteeraraino zure karriletik jarraitukoduzu.• Irteeraraino hurbilen dagoen karrilera

    joango zara eta ahalik eta arinen joangozara.• Abiadura 60 km/h gutxituko duzu.

    08.- Martxa asko moteltzeko asmoaduzula, nola adieraziko duzu?• Balazta argiak behin eta berriz era bilizedo besoa goitik behera txandaka mugituz.• Balazta argiarekin eta ezker edo eskuin norabide adierazlearekin.• Eskuineko norabide adierazlearekin.

    09.- Autobia baten matxuragatik ibil -geturik geratzen diren ibilgailukobidaiariak, galtzadatik ibili daitezke?• Bai, gailu distiragarriak eramaten badituzte.• Bai, beti ere ezkerretik badabiltza.• Ez, inoiz ere ez.

    10.- Nahitaez zein ibilgailuk izanbeharko du derrigorrezko asegurua?• Bide publikoetatik zirkulatzen dutenibilgailu guztiek.

    • Motor-bizikletek izan ezik ibilgailumotordun guztiek.• Ibilgailu motordun guztiek, motor-bizikletek, atoiek eta erdi-atoiek.

    11.- Herri barruan arau orokor beza-la zein karriletik zirkulatu beharduzu?• Beti eskuineko erreitik.• Karrilak mugatuta egon edo ez, berehelmugarako gehien komeni zaionetik.• Karrilak luzetarako bide-marrez mugatuta badaude, bere helmugarakogehien komeni zaionetik.

    12.- Gidari gazteek zirkulazio arris-kuak okerrago neurtzen dituzte?• Bai, eta horregatik batzuek istripugehiago izaten dituzte.• Ez.• Bai, baina ez dituzte trafiko-istripugehiago izaten.

    ZURE GAITASUNA NEURTU NAHI AL DUZU?

    Erantzun zuzenak, www.buruntzaldea.org helbidean

  • 5 P U B L I E R R E P O R T A J E A

  • 2011-V-28 larunbata

    6K I R O L A K

    Eskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala erres-petatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    Eskelak

    LEHENENGO URTEURRENA

    Pablo Txintxurreta Lete(1936-06-02 // 2010-05-10)

    Urtebete joan zinela gure ondotikbaina ez maite zaitugunon bihotzetatik

    Bere emazte, seme-alaba eta bilobek jakinarazten dizuete,BIHAR, IGANDEA, eguerdiko HAMABIETAN, SAN JOAN BATAIATZAILEA parroki elizan egingo dela urtemugako eukaristia ospakizuna. Aldez aurretik, mila esker.

    Hernanin, 2011ko maiatzaren 28an

    � P E L O T AHernanikBidegoienen kontrapartidu zaila jokatuko du, gaur

    Partidu zaila eta gogorra esperodu gaur Hernanik, Herriarte koan.Bidegoien taldearen kontra joka-tuko du, ohikoa baino motzagoaden Bidaniako pelotalekuan.Kadetetan, Altuna anaiek jokatukodute Urdanpi lleta eta Aburuzarenkontra. Bidaniakoak dira faborito,baina hernaniarrek duten jokoaerakusten badute, irabaztekoaukera dute. Jubeniletan Lujanbioeta Murgiondok jokatuko dute,

    Zelaia eta Zinkunegiren kontra.Partidu berdindua espero da, etaHernanik Bidegoieneko aurrelariapartidutik kanpo uzten badu,aurrera egiteko aukera haundiaizango du. Azkenik, seniorretan,Ojuel eta Gorrotxategik jokatukodute Zelaia eta Zinkunegiren kon-tra, eta ohi bezala, partidua ira-bazteko faboritoak dira. Partiduak18:00etan hasiko dira, eta pelotaelkarteak dei egin die zaletueiBidaniara ikustera joateko. ��

    � M E N D I L A S T E R K E T A -E R E Ñ O T Z UPartehartzaile kopurua betetzen ari

    da, eta izen-ematekoepeak zabalik jarraitzen du

    Ereñotzun aurreneko mendi las-terketa egingo dute datorrenasteburuan. Oindira igo eta jeitsiegingo dute buelta, 12,7 km.Antolatzaileek jakinarazi dutenez,partehartzaile kopuruaren erdiabete da, eta gainontzekoek astehonetan zehar dute izena emate-ko azken aukera. Ibai Mendi kiroldendan edo www.herrikrossa.comhelbidean eman behar da izena.Horrez gain, antolatzaileek gai-neratu dute, aste honetan zeharjaso behar direla kamisetak etadortsalak, Ibai Mendin. ��

    HERNANIK esku-eskura duametsa: hiru puntu besterik ezditu behar 3garren mailako tal-dea izateko. Mondragonen kon-tra jokatuko du denboraldikoazkeneko partidua, lider pos-tuan, Arrasaten. 18:00etan hasi-ko da neurketa, eta azken urtee-tako 90 minutu garran tzitsuenakjokatuko dituzte txuri berdeek:10 urteren ondoren, 3garrenmailara bueltatzeko txartelainoiz baino gertuago dute.

    Igoera zuzena, irabazitaPartidua irabaziz gero,Hernanik zuzenean lortukoluke pasea. Berdindu edo gal-duz gero berriz, Real Unionenemaitzaren zain egon beharkoluke. Irungoak bigarren dirasailkapenean, 74 punturekin,Hernanik baino bat gutxiago;eta gol-averagea aldeko dute.

    Irungoek Ordiziaren kontrajo katuko dute, Galen, ordu be -rean: arratsaldeko 18:00etan. ��

    Errematea falta, hirugarren mailarako

    � F U T B O L A - E R R E G I O N A L O H O R E Z K O M A I L A

    Real Unionen kontrako garaipenarekin, zailena egin du Hernanik; gaur, Mondragoni irabazi, eta 3garren mailako talde izango da.

    Partidua arratsaldeko 18:00etan jokatuko da, Arrasaten.

    K I R O L A - A S T E B U R U K O P A R T I D U A K

    Hernani 3garren mailako talde

    izango da, kasu hauetan:

    � HERNANIK ORDIZIARI IRABAZITA:Hernani 78 puntuReal Union 77 (gehienez)� HERNANIK BERDINDUTA ETAREAL UNIONEK GALDUTA:Hernani 76Real Union 74� HERNANIK GALDUTA ETAREAL UNIONEK GALDUTA:Hernani 75Real Union 74

    � B O L ABeterano, emakume, gazte eta haurren txapelketa bihar, Ereñotzun

    Gipuzkoako Txapelketa amaituta, bihar, Ereñotzuko bolatokian, bete-rano, emakume, gazte eta haurren txapelketa jokatuko dute. Goizezeta arratsaldez izango da: 10:00etatik 11:30etara eta 16:30etatik17:30etara. Bestalde, joan den asteburuan GipuzkoakoTxapelketako azken tiraldia jokatu zen, eta Hernaniko bolariek ezzuten egunik onena izan. Antonio Minerrek 12garren egin zuen,Migel Burugainek 14garren, eta Migel Arrozpidek 16garren. ��

    � P L A T E R T I R O A - E R R E G U L A R I T A T E T O R N E O AMinifosoko tiraldia gaur, Santa Barbaran

    Txantxangorri elkartean plater tiroko Erregularitate Torneoa ari dirajokatzen, eta gaur Minifosoko tiraldia dute. Izena eman nahi dute-nek, 10:30ak baino lehenago egin behar dute, Santa Barbaran; tiral-dia goizeko 11:30etan hasiko da. ��

  • 72011-V-28 larunbata

    ‘HERNANI’ MUSIKA ESKOLA PUBLIKOA

    Hernaniko akordeoilariak, gaur Donostian, Olatu Talkan

    ‘Jaso dezagun hiri bat’ obra apirilean estreinatu zuten Hernanin, Akordeoi Topaketaren barruan.

    � Jasota BezalaHernaniko EAJ-PNVtik, itxaropenezAzken lau urteetan gutun askoidatzi ditut, eta bertan saiatunaiz gauzak argi esaten, etaerrea litatea zein den jakinaraz-ten. Gutun honekin ere horixenahiko nuke.

    Bilduk lortu du gehiengoosoa. Emaitza hori, legegintzaldihonetan pasatako guztia etagero, ez zuen inork esperoHernanin. Zorionak.

    EAJ-PNV Hernaniko biga-rren indar politikoa bihurtu da,eta %75 igo da aurreko hautes-kundeetatik; 994 bototik 1.731ra.Emaitza horiek adierazten duteondo ari garela lanean, eta pixka-naka hernaniarrak konben -tzitzen ari garela egiten duguna-rekin; eta, bide horretan jarraitubehar dugula.

    Jakitun naiz eta jabetzen naiz,gobernu taldeak gehiengo osoaduela, baina espero dut jokatzekomodua aldatu egingo dutela;aldatu egingo dutela herria eta

    udala gobernatzeko modua. Al -datzea espero dut, eta solidaritateeta elkarlan gehiago egitea es pe rodut oposizio eta hernaniarrekin.

    Azkenik, EAJ-PNVtik eske-rrak eman nahi dizkizuegubotoa eman diguzuen guztioi etagarbi izan ezazue lanean segikodugula, Hernani eta hernania-rren alde.

    Animo. 1.455 egun geratzendira.

    Andoni Amonarraiz Gómez(*erredakzioan euskeratua)

    Txus memorian bizirik biziTxusen erlojua otsailaren 14anbetiko gelditu zen. Bere erlojuamartxan aritu zen bitarteanbizitza eta denbora EuskalHerria eta ahulenen aldekodefentsan eta babesean emanzuen. Gaitasun handiko gizonaizan da, nahi izan balu aginte-postutara iritsi zitekeena. Herrihonekiko ardurak eta maitasu-nak, makina bat borroketan

    parte hartzera eraman zuten,nahiz eta horren truke ez dirurikez estatus sozialik egon, baiordea, gogobetetze pertsonalaeta kolektiboa.

    Ezingo genuke egungoEuskal Herriaren historian dro-garen fenomenoa ulertu Txusenparte-hartzerik gabe; batez eredrogen menpekotasunaren pre -ben tzioaren esparruan eta zen-bait politiko eta polizien drogatrafikoagatik salaketan eginda-ko lanagatik. Rodríguez Galin -doren “zartada” izan zen. A zerbizitza desberdinak! Bata abe-rastasun pertsonalera, erailketa-ra eta mal tzurkeriara zuzendu-ta, Txus aldiz besteei buru bela-rri eskainia.

    Drogodependentzien gizamugimenduaren sorkuntzanzutabea izan zen; bere eskutik,ordura arte familian lotsa pittinbatez eusten eta sufritzen zirenegoera mingarriei, herria gisaerantzuna ematen lagundu zien.

    80.hamarkadan belaunaldi

    oso batek sarraski bat jasan zueneta Txus hor egon zen; salatze-ko, mina arintzeko, laguntzeko,egoera aztertzeko eta horrenarduradunak eta onuradunaknortzuk ziren azpimarratzeko.

    Kontaezinak dira Txusekemandako hitzaldi eta tailerrakEuskal Herriko herri eta auzoe-tan, Nafarroako erriberatik hasi-ta Euskal Herriko mugalderairitsi arte. Gure mugetatikkanpo ere, ezaguna zen berejakituriagatik, bere drogomen-pekotasunaren fenomeno politi-ko-sozialaren diagnostiko etainterpretazio finaz aberastekoaskotan deitzen zuten.

    Txus, ameslaria izan zara.Eta zure ametsetako batAskagintza izan zela esatenzenuen. Hasie ratik gogoz etagogor ekin zenion proiektuari,hasieratik motibatu zaituen gaialandu ahal izateko… ideia hutsaizatetik errealitate bilakatudena. Zenbat aldiz entzun zaitu-gu esaten jubilatzeko grinetan

    zinela Aska gintzan buru belarriaritzeko?

    Askagintzako “alma mate-rra”, Askagintzako bihotza…guretako, behintzat. Gurekinzure jakituria konpartitu duzu,guk iturri horretatik edatekoaukera izan dugularik. Orain,isiltasuna nabari da Aska gin -tzan, hutsune nabaria sumatzendugu inguruan, zure irribarrea,zure lan egiteko gogoa, zurealaitasuna faltan ditugularik.

    Etxarri-Aranatzen jaio zenAskagintza herri erakundea,bere sortzaile eta motorra izanzara; leku berean, EuskalHerriko bihotzean, azkenekoarnasa hartu duzu. Betirakogure oroitzapenean egongozara. Marian eta Ekhi, besarka-da sakon bat; mina arintzendenean, egon ziur, benetanmerezi zuen gizon batekin,TXUS CONGIL ekin, bizitza par-tekatu izanaren pribilegioa gera-tuko zaizuela.

    Jose Paulos Vázquez

    ‘Jaso dezagun hiri bat’ obra joko dute, JoxanGoikoetxeak moldatu eta Juan Garziak euskeratua.

    18:00etan San Telmo aurrean (Zuloaga plaza).

    HERNANI Musika Eskola pu -blikoko akordeoilariak Do nos -tian izango dira gaur, Ola tuTalka egitarauaren ba rru an.Ekitaldi pila bat antolatu dituDonostiako Udalak, eta tarteanbat, hernaniarrek eman go du -ten kontzertua: Jaso dezagun hiribat, 18:00etan, Zuloaga plazan.

    Paul Hindemith konposi to -

    re alemanak 1930ean sortu zu -en opera hau, eta umeak soilikbizi diren hiri baten sorrerades kri batzen du. Joxan Goi koe -txeak akordeoirako mo l datudu, eta Juan Garziak egin zueneus ke rara itzulpena. Apirilaren16an estreinatu zuten Her na -niko Akordeoi Topaketan, etagaur Donostian izango dira. ��

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, K. Garmendia, A. Arbelaitz, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

    2011ko maiatzaren 28a, larunbata::: 3.652 zk. ::: www.kronika.net

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Igandean giro eguzkitsua etaten peraturaren gorakada na -

    gu situko dira. Hegoaldeko hai -

    ze ahul-bizia ibiliko da. Tenpe -

    ra tura: Min.12º / Max.23º.

    (eu

    ska

    lme

    t)Goizean goiz zerua lainotuta

    egon go da, baina goizak aurrera

    egin ahala, saretzen joango da.

    Haizea eki/ipar-ekialdetik sartuko

    da, ahul-bizi. Min.10º / Max.20º.

    � G PUNTUA - G IPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

    Gaztelumendi, Rezola, Lasarte, eta Osa lehenengo faseko azken saioan,gaur eta bihar

    Hernaniko Bertso Eskolako bost ordezkari ari dira parte hartzenGipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo fasean. Aurrenekosaioa izan zuten, eta guztiek dute aurrera egiteko aukera. 60 bertso-lari ari dira parte hartzen aurreneko fase horretan, eta 32 pasakodira aurrera. Lan erdiak eginda, gaur, bihar eta datorren asteburuanizango dituzte datozen saioak. Gaur bik izango dute saioa,Usurbilen: Unai Gaztelumendik , 11:30etan eta Agin Rezolak17:30etan. Bihar ere, Bertso Eskolako beste bik izango dute saioa:Arnaitz Lasartek Gabirin, 17:30etan eta Iker Osak Aretxabaletan,17:30etan. Azkenik, datorren asteburuan, ekainaren 5ean, AsierAspirozek izango du saioa, Zumarragan, 11:30etan. ��

    TXUS Congil omenduko dutegaur Askagintzako lagunekDonostiako Haizearen Orra -zian. Azaldu dutenez, TxusCongilek gustuko zuen lekuraeramango dute bere memoria,itsaso ondora. Ome naldiaAskagintzak an to latu du, etadei egin diete Congil ezagu -tzen zuten guztiei, HaizearenOrrazira hurbildu eta omenal-diarekin bat egitera. Eguer diko12:00etan izango da.

    Hernanin ezaguna,Askagintzan egin zuen lanagatikTxus Congil otsailaren 14anhil zen, 58 urte zituela, azkenurteak gaixo pasa ostean.Askagintzako sortzaileetakobat izan zen, eta drogomen-pekotasunaren gaia askolandu zuen. Hernanin horre-gatik zen hain ezaguna. ��

    Txus Congil gogoratuko dutegaur, Donostiako Haizearen Orrazian

    Txus Congil berak gustukoen zuen lekuan gogoratuko dute gaur.

    Omenaldia eguerdiko 12:00etan egingo dute. Askagintzak antolatudu eta dei egin diete Congil ezagutzen zutenei, bertara hurbiltzera.

    � O M E N A L D I A

    � IRAGARKI MERKEAK �

    Saloirako bitrinadun altzaria salgai. Egoera onean (ia berria). Deitu: 665 742 084 / 943 55 30 95.Neska arduratsuak umeak zainduko lituzke udaran. Deitu: 680 785 082.Pisua salgai Zikuñagan, 32-1º. 3 gela, sukalde haundia, terraza, Deitu: 646 506 298Ofizinak alkilatzen dira Plaza Berrin. Ofizina errepresentatiboak. Deitu: 658 820 916Kotxea salgai, Renault SCENIC (120.000km) egoera onean. 2.300€. Deitu: 665 709 996.Okindegi batean, udaran lan egiteko, dependienta behar da. Deitu, (18:00etatik 20:00etara) 609 823 472.SENDABELARREI BURUZKO JARDUNALDIA. Maiatzaren 28a, LARUNBATA. Goizez: Leitzaranera.

    Arratsaldez:ikastaldia.Informazioa:SASOIKO (Marieluts 4 behea). 943 33 11 83 - 647 222 561.GIMNASTIKA ARMONIKOA HAURDUNENTZAT: mugimenduaren eta arnasketaren bidez haurdunaldirako eta

    erditze ondorenerako prestakuntza eta laguntza. SASOIKO (Marieluts 4 behea) 943 331 183 - 656 721 492Etxea salgai. 2 gela, eguzkitsua eta dena kanpoaldera. Deitu: 619 813 357.Pisua salgai Santa Barbaran, aukera bikaina (ikusteko pisua) eta tratu aukera haundiak. Deitu: 659 787 634.Enara Goikoetxea. Sendabide energetikoa, Kristaloterapia, Obsidiana masajea, Flores de Bach,

    Masaje metamorfikoa, Reikia, Tarot terapeutikoa. Tel.:649-700-762. (Agustindarren plaza 4)ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenak ere bai...

    Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.YOLANDA ESTETIKA ZENTRUA. Fotodepilazio berria, prezio bereziak eta pertsonalizatuak.

    “Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontrolatzen dugu. Plataforma bibra tzailea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Alicia C.C.: Modu pertsonalean eta profesionalean garapena lortzeko: Coaching, PNL, erlajazioak, Flores deBach, hipnosia…Deitu: 943 33 28 94 / 653 267 146. (Agustindarren plaza, 4)

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala, reflexologia, auriculoterapia,...:943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    � TELEFONOAK � Taxiak: 943 550093 � Udaltzaingoa: 943 248900 � DYA: 943 464622 � Autobusak: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 � Anbulatorioa: 943 006666 � Jokalari anonimoak: 943 331103 � Alkoholiko anonimoak: 943 331103 FARMAZIAK � Egunez: Chucla Kardaberaz 48 - 943 551793 � Gauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077