8
Orioko Herri Ikastolako aldizkaria / 2015eko ekaina / 13. zenbakia Bizipenen kabia eraikitzen

Bizipenen kabia eraikitzen - oriokoikastola.eus · Urte batzuk ikastolatik kanpo pasatu ondoren, Kilometroak jaiak berriz ere Ikastolara itzultzeko aukera eman dit, eta konturatu

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Bizipenen kabia eraikitzen - oriokoikastola.eus · Urte batzuk ikastolatik kanpo pasatu ondoren, Kilometroak jaiak berriz ere Ikastolara itzultzeko aukera eman dit, eta konturatu

Orioko Herri Ikastolako aldizkaria / 2015eko ekaina / 13. zenbakia

Bizipenen kabia eraikitzen

Page 2: Bizipenen kabia eraikitzen - oriokoikastola.eus · Urte batzuk ikastolatik kanpo pasatu ondoren, Kilometroak jaiak berriz ere Ikastolara itzultzeko aukera eman dit, eta konturatu

2

Pergolakooroitzapenak

Badator. Igandean, ekainak 14, goizeko 11:00etan ospatuko da.Egun horretan, ikastola osoko familia artekoak bilduko gara: ikas-leak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak, ikasle ohiak… Festa han-dia da gurean Ikastola eguna. Aurten sukaldaritza hartu dugu gaitzat.Zer dastatuko ote dugu?

Aurreko urtean, “Erria Txikota” gaitzat hartuta, adinez nahas-tutako ekitaldi bat osatu genuen. Ederra izan zen. Formatu berberaerrepikatuko da aurten, emaitza erabat aberasgarria izan baitzen.

Horrela, belaunaldien arteko harremanak sustatzen dira: han-diek txikiei laguntzen diete, handiek ardurak hartzen dituzte, eta txi-kiek irribarrea ahoan azaltzen diete handiei esker ona. Eta horikalean ere islatzen da; bat-batean, ikastolako txikienak ezagutzen ezdugun norbaiti deika hasten dira, edota handi bat atzetik etortzenzaio txikiari kasu egitera... Hori ere elkarbizitza da, ikastolatik kanpoelkar zainduz, elkar lagunduz.

Badator. Bazatoz?

Ikastolako garaiak gogoratzen hasita, irribarre txiki bat atera zaitberehala. Zenbat memento on eta bizipen!

Haur Hezkuntzako garaiaz gelako horman zegoen trenaz go-goratzen naiz; bagoi bakoitza urteko hilabete bat zen, eta hilabetebakoitzean urteak betetzen zituzten haurren argazkiak agertzenziren. Bizi ote da orduko trena? Akordatzen naiz baita ere Mirentxuandereñoaz, eta psikomotrizitatea lantzeko erabiltzen genuen fron-toiko aldapako ikastola txikiaz.

Lehen Hezkuntzara pasatuta, nola ahaztu Maribel andereñoaz,eta Belenen pastillas espabilondo ospetsu haietaz. Aitor maisua, ostera,irakasle baino gure laguna zen, eta, zentzu askotan, eredu ere bai.

DBHn jolasak albo batera utzi, eta lan gehiago egitea tokatuzitzaigun; baina gela barruan ondo pasatutako egunak ere go-goan ditut.

Urte batzuk ikastolatik kanpo pasatu ondoren, Kilometroakjaiak berriz ere Ikastolara itzultzeko aukera eman dit, eta konturatunaiz, aldaketak aldaketa, Ikastolaren esentziak berdina izaten ja-rraitzen duela. Eutsi luzaroan izaera horri, hori baita Ikastolaren in-darra eta izana!

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiot Ikastolari orain naizenaizaten lagundu didalako.

Onintza Aiestaran

Denok sukaldari!

Ikastola Eguna

Aurreko urteko formatu bera izango du aurten ere ikuskizunak

Page 3: Bizipenen kabia eraikitzen - oriokoikastola.eus · Urte batzuk ikastolatik kanpo pasatu ondoren, Kilometroak jaiak berriz ere Ikastolara itzultzeko aukera eman dit, eta konturatu

3

Elkarbizitzak. Hitzak berak esaten du: elkarrekinbizi. Hemen ikastolan, ordu asko ematen ditugu ba-tera, eta ondo asko ezagutzen dugu elkar. Baina el-

karrekin pare bat egun pasatzea oso ezberdina da.Otorduak elkarrekin egin, batera lo egin, batera esnatueta ardura txikiak hartu... Hori abentura bat da!

Batzuentzat, izugarrizko erronka da etxetik kanpo loegitea; besteentzat, otorduak dira kezka nagusia; hain-batentzat, denen aurrean arropa aldatu beharra... Ba-koitzak bere erronka txikiak gainditzeko ere baliodezakete elkarbizitzek.

Beste esparru batean izaten ditugu harremanakikasleek eta irakasleek; mila abentura gertatzen dira,eta ez dira berehalakoan ahazten une horiek. Guztion

oroitzapenen kutxa beteko duten gertaerak jazokodira. Esaterako, Oihana komunean atera ezinik geratuzela, eta Iñigok atea bota zuela ez dute ahaztuko den-bora luze batean. Ordu txikietan oraindik berriketanegotea, goizeko seietan hasten diren komunerako bueltahoriek, jangelan ardura txikiak hartzea eta erratza pa-satzeko ardura izatea, norbaitek puzkerra bota duelaeta barre egitea...; horiek dira elkarbizitzak ematen di-tuen batzuk.

Horrenbestez, aurtengo esperientziei errepasoa eginnahi izan diegu, eta eurak, ikasleak, jarri ditugu beraienbizipenak kontatzen. Hemen duzue Sastarrainen, ArotzEnean eta Arantzan pasatu zena (edo kontatu izan nahidigutena).

ELKARBIZITZAK:BIZIPENEN KABIA ERAIKITZEN

Page 4: Bizipenen kabia eraikitzen - oriokoikastola.eus · Urte batzuk ikastolatik kanpo pasatu ondoren, Kilometroak jaiak berriz ere Ikastolara itzultzeko aukera eman dit, eta konturatu

4

Ikasturtea hasi zenean, denen ahotan zegoen: egunbatzuk pasatzera joan behar genuen LH-3. eta LH-4.mailakoek elkarrekin. Hori dela eta, gure barnean ner-

bioak dantzan zebiltzan, eta eguna iristear zela, geroz etaurduriago geunden.

Iritsi zen eguna, eta abiatu ginen autobus geltokira.Gure maletak eta abar sartzen zalaparta izugarria sortuzen. Abiatu eta nahikoa azkar iritsi ginen Zestoara. Hanzeuden gure zain Sastarraingo begiraleak. Maletak etaabar furgoneta batean sartu ondoren, oinez joan ginenaterpetxera.

Iritsitakoan, begiraleek taldeak egin zituzten, eta baz-terrak erakutsi ondoren, arauak aipatu zizkiguten. Handikpixka batera, lehendabizi arduradunak eta ondoren besteguztiak jangelara joan ginen bazkaltzera. Geroxeago, tai-lerretan bildu ginen. Hainbat tailer egin genituen: ogia,ukuilua, zaldian ibili, gozogintza...

Zeharo gustura ibili ginen. Hasierako nerbioak azke-nean desagertu ziren, nahiz eta gauean azaltzeko saiakerabat egin... Gure artean oso ondo moldatu ginen, eta be-rriro joateko gogoz gaude!

SASTARRAIN

LH-3 eta LH-4

Page 5: Bizipenen kabia eraikitzen - oriokoikastola.eus · Urte batzuk ikastolatik kanpo pasatu ondoren, Kilometroak jaiak berriz ere Ikastolara itzultzeko aukera eman dit, eta konturatu

5

Maletekin aurrera eta atzera aritu ginen asteazke-nean. Arotz Eneara joateko irrikaz geunden denok.Autobusera sartu ginen goizeko 09:30ean, eta gutxi

gorabehera 10:30ean iritsi ginen. Lau begirale ezagutu ge-nituen bertan: Birma, Mikel, Olatz eta Ana. Arauak arre-taz entzun eta gero, bakoitzak bere maletak hartu, etageletan utzi genituen. Geroxeago, maletako arropak prestjarrita, bazkaltzera joan ginen; bukatutakoan, botakjantzi, eta mendira joan ginen. Nola ez, denbora libreaere izan genuen lehenago. Nik botak janzteko pare batgaltzerdi behar nituen, bestela atera egiten zitzaizki-dan-eta.

Mendira gindoazela, asun artean, lasaitzeko baliozuten hostoak aurkitu genituen, limoi usaina zutenak.Eguzki zulo izeneko kobazuloa ere ezagutu genuen, etabertan, urte osorako balioko zuen desio bat eskatu ge-nuen. Nik eskatu nuena ez dizuet esango! Geroxeago, Bir-mak Margarita izeneko behiaren istorioa kontatu zigun,eta bere hezurrak ere erakutsi zizkigun.

Hurrengo egunean, gosaldu eta gero, denbora libreaizan genuen. Beranduxeago mendira joan ginen, eta bi-dearen erdian “Aldapa katxonda” izeneko malda zegoen;oso handia zen, ni ez nintzen erori gutxigatik, baina nirelagunak… Buelta beste aldetik eman genuen, eta bideanharrobi bat ikusi genuen. Arotz Eneara iritsitakoan, baz-kaldu egin genuen. Ondoren, tailerrak izan genituen; osoondo pasatu nuen, bereziki ukendu tailerrean, eta nolaez, gauean diskotekan!

Bai, beste behin ere joango nintzateke Arotz Eneara!

AROTZ ENEA

LH-5 eta LH-6

Page 6: Bizipenen kabia eraikitzen - oriokoikastola.eus · Urte batzuk ikastolatik kanpo pasatu ondoren, Kilometroak jaiak berriz ere Ikastolara itzultzeko aukera eman dit, eta konturatu

6

ARANTZA

Maiatzaren hasieran DBH-2ko ikasleok Arantzarajoan ginen hiru egun pasatzera. Han, aterpetxe do-tore batean hartu genuen ostatu.

Esperientzia polita izan zen; bi gelak gehiago batzeko,gure ikaskideak hobeto ezagutzeko, eta, gehienbat, gurearteko harremanak sendotzeko balio izan zigun.

Bertan, hainbat ekintza egin genituen: espeleologia,mendi buelta, gau bela, zuhaitz parkera bisita… Hangoherritarrak ezagutzeko aukera ere izan genuen, etaekintzen bidez herria ezagutu genuen. Inguruko kobazu-loetako bat ere bisitatu genuen, nahiz eta sartu bainolehen beldur pixka bat izan; elkarri lagunduz eta gure la-gunak animatuz, denok esperientzia horretaz gozatzekoaukera izan genuen. Zuhaitz parkean ere berdin jokatugenuen, gure aurrekoaren azalpenak entzun eta atzekoariesplikatuz, ia denok disfrutatu genuen ekintzaz.

Esan beharra dago, Arantzako biztanleek harrera osoona egin zigutela, eta eskerrak eman behar dizkiegu guhain ondo hartzeagatik.

Tutoreak gehiago ezagutzeko aukera ere izan genuenhiru egun horietan, eta beraien lana ere eskertzekoa da;izan ere, ez da erraza hainbeste gaztetxo zaintzea bipertsonen artean.

Beraz, bidaia hau elkarbizitzarako baliagarria izanzaigu.

DBH-2

Page 7: Bizipenen kabia eraikitzen - oriokoikastola.eus · Urte batzuk ikastolatik kanpo pasatu ondoren, Kilometroak jaiak berriz ere Ikastolara itzultzeko aukera eman dit, eta konturatu

7

Hemen dituzuen haurrakhanditzen-handitzen joan ziren,eta orain DBH-4an dauden ikaslebatzuen gurasoak dira.Ezetz asmatu zeinen gurasoak diren,eta zeintzuk diren eurak?

Datorren olatua

Page 8: Bizipenen kabia eraikitzen - oriokoikastola.eus · Urte batzuk ikastolatik kanpo pasatu ondoren, Kilometroak jaiak berriz ere Ikastolara itzultzeko aukera eman dit, eta konturatu

Iritsi zaigu Ikastolak luzatutako eskua askatu, eta heldutasunez gure bideari ekiteko garaia he-mendik kanpo. Irri eta algara ugariren sorleku, oroimenaren altxor, eta gure bizipenen kabi....Gogoan ditugu Ikastolak eskainitako memento eder guztiak! Bide honetan, koskaz koska, hainbatlaguntxorekin batera, zenbait esperientzia bizi izan ditugu: Txantxorekin ordenagailuan lehe-nengo pausoak emanez; Urdintxo eta Poxekin matematika munduan murgilduz; Hocus & Lotu-sen laguntzaz ingeleseko hitzak esanez; eta Denbora Makinaren bitartez historian zehar bidaiatuz.A zer garai ahaztezinak! Gure arteko harremanak sustatzeko aukera ere izan dugu hainbat egu-netako irteeren bitartez: Sastarrain, Arotz-Enea... Horrez gain, hainbat ekitalditan ere parte hartudugu; hala nola, Inauteriak, Santa eskea, Gabon eguneko kalejira... Eta nola ahaztu Lehen Hez-kuntzari emandako amaiera bikaina Michael Jacksonen dantza paregabearekin! Heldu ginen DBHraere, urduritasunez josita, aldaketa handia gerturatzen baitzitzaigun. Baina uste baino lehenagoBartzelonan geunden jada, abentura jardueretan murgilduz, eta Bartzelonako hiriaz gozatuz; bainaamaitu zen hura ere. Hemendik aurrera, agur eta eskerrik asko esatea besterik ez zaigu falta, be-reziki urte hauetan guztietan zehar, gure egunerokotasunean, garena izaten lagundu, eta gertuizan ditugun pertsonei (tutore, irakasle eta ikasle). Beraz, bagoaz gure bidean aurrera, Ikastolaatzean utziz, baina nondik gatozen inoiz ahaztu gabe.

DBH-4. mailako ikasleak.

GERO ARTE BATOROIMENEN ALTXORRARI