5
EAJk eta PPk adostutako aurrekontu eskuindarren aurrean, osoko zuzenketa eta zuzenketa partzialak aurkeztu ditu BILDUk 2012rako EAJ eta PPk adostu dituzten aurrekontuak, beste behin ere, ez dira herriaren interesen araberakoak izango. Argi gelditu da EAJren asmoa: PPrekin akordioa lortzea izan da hasieratik bere helburua. Araban zein Bizkaian aurrekontuak sakrifikatu dituzte, boto trukaketak argi utzi duen bezala. Ez dituzte herrialdearen beharren arabera adostu, beren interesen arabera baizik. Gainera, bi alderdi eskuindarrek adostutako aurrekontuak aurreko urteetakoen oinarri bera dute, hau da, krisialdi sakon honetara bultzatu gaituzten politika berdinak sustatzen jarraituko dute. BILDUn ez dugu inoiz halako jarrerarik bultzatuko: herrialde bakoitzeko aurrekontuak, tokiko interesen arabera adostuko ditugu beti, eta ez beste herrialde bateko negoziaketek baldintzaturik. Izan ere, aurrekontu hauek ez dute balio gaur egun Bizkaian bizi dugun krisialdi sozioekonomikotik ateratzeko, ezta horren ondorioz ditugun arazoei behar bezala erantzuteko ere. Aldaketa integrala da beharrezkoa, ezinezkoa baita aurreko urteetan jarraitutako politika berberekin, errezeta berdinekin, bizkaitarrok bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial larriari erantzutea. EAJk orain artean Foru Aldundia kudeatzeko izan duen gardentasunik gabeko eta zerbitzuen pribatizazioaren aldeko politikekin bat egin du PPk. Gero eta argiago ikusten ari da eskumako politiken aldeko aliantza berria sortzen ari direla. EAJk bizkaitarroi azaldu beharko digu PPrekin adostu duenak zer suposatuko du besteak beste, kultur eta euskara politiketan. Akordio honek berrestu besterik ez du egiten BILDUk orain arte adierazitakoa. Beste politika eredu baten alde egiten jarraituko dugu, aurrekontu parte hartzaile batzuen alde, herritik, eta herriaren interesen arabera adostutako aurrekontuen alde. Herriz-herri, zein eragile ezberdinekin biltzen, eta gure irakurketa zein haien ekarpenak jasotzen jarraituko dugu, bestelako Bizkaia solidario, sozial eta euskaldunagoaren alde lanean. Horregatik, Bizkaiko BILDUko taldeak 198 zuzenketa partzial eta osoko zuzenketa aurkeztu dugu, ondorengo puntuetan oinarriturik: 1) FISKALITATEA: ez dute aldaketarik egin nahi gehien dutenek gehiago ordain dezaten. Aurrekontuetan agertzen den aldaketa bakarra %2ko deflaktazioa da. Azkeneko momentuan Foru Aldundiak herritarren presioei erantzunez, zein Bilduk eztabaida fiskalean hartutako iniziatiba eta konpromisoaren ondotik etorri da Ondare zergaren berrezarpena, nahiz eta Gipuzkoan ezarritako muga baino handiagoa izan. Edozein kasutan, neurri horien eragina ez da 2013an izango, oraindik Batzar Nagusietan aurkeztu gabe baitaude. Eragina 2014 aurrekotuetan izango du. Halaber, behin eta berriro esaten zaigu dirurik ez dagoela, baina berriro ere aurreikusten da milaka euro jaso gabe uztea, zerga hobarien ondorioz . BILDUren proposamena: Diru gehiago dutenek gehiago ordaintzeko bidean, urratsa ugari mahai gainean jarri genituen. Besteak beste, Bi tarte berri ezartzen dira oinarri orokorreko tarifan: 120.000tik aurrera, %47a. 175.000tik aurrera, %50a. Horrela, progresibitatean eta efizientzian aurreratzea helburu, Foru Aldundiari neurri gehiago

Bizkaiko aurrekontuei Bilduk egindako zuzenketak

  • Upload
    bildu-

  • View
    242

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

PNV eta PPk Bizkaian adostutako aurrekontuei Bilduk egindako zuzenketak.

Citation preview

Page 1: Bizkaiko aurrekontuei Bilduk egindako zuzenketak

EAJk eta PPk adostutako aurrekontu eskuindarren aurrean, osoko zuzenketa eta zuzenketa partzialak aurkeztu ditu BILDUk

2012rako EAJ eta PPk adostu dituzten aurrekontuak, beste behin ere, ez dira herriaren interesen araberakoak izango. Argi gelditu da EAJren asmoa: PPrekin akordioa lortzea izan da hasieratik bere helburua. Araban zein Bizkaian aurrekontuak sakrifikatu dituzte, boto trukaketak argi utzi duen bezala. Ez dituzte herrialdearen beharren arabera adostu, beren interesen arabera baizik. Gainera, bi alderdi eskuindarrek adostutako aurrekontuak aurreko urteetakoen oinarri bera dute, hau da, krisialdi sakon honetara bultzatu gaituzten politika berdinak sustatzen jarraituko dute. BILDUn ez dugu inoiz halako jarrerarik bultzatuko: herrialde bakoitzeko aurrekontuak, tokiko interesen arabera adostuko ditugu beti, eta ez beste herrialde bateko negoziaketek baldintzaturik.

Izan ere, aurrekontu hauek ez dute balio gaur egun Bizkaian bizi dugun krisialdi sozioekonomikotik ateratzeko, ezta horren ondorioz ditugun arazoei behar bezala erantzuteko ere. Aldaketa integrala da beharrezkoa, ezinezkoa baita aurreko urteetan jarraitutako politika berberekin, errezeta berdinekin, bizkaitarrok bizi dugun egoera ekonomiko eta sozial larriari erantzutea.

EAJk orain artean Foru Aldundia kudeatzeko izan duen gardentasunik gabeko eta zerbitzuen pribatizazioaren aldeko politikekin bat egin du PPk. Gero eta argiago ikusten ari da eskumako politiken aldeko aliantza berria sortzen ari direla. EAJk bizkaitarroi azaldu beharko digu PPrekin adostu duenak zer suposatuko du besteak beste, kultur eta euskara politiketan.

Akordio honek berrestu besterik ez du egiten BILDUk orain arte adierazitakoa. Beste politika eredu baten alde egiten jarraituko dugu, aurrekontu parte hartzaile batzuen alde, herritik, eta herriaren interesen arabera adostutako aurrekontuen alde. Herriz-herri, zein eragile ezberdinekin biltzen, eta gure irakurketa zein haien ekarpenak jasotzenjarraituko dugu, bestelako Bizkaia solidario, sozial eta euskaldunagoaren alde lanean.

Horregatik, Bizkaiko BILDUko taldeak 198 zuzenketa partzial eta osoko zuzenketa aurkeztu dugu, ondorengo puntuetan oinarriturik:

1) FISKALITATEA: ez dute aldaketarik egin nahi gehien dutenek gehiago ordain dezaten.Aurrekontuetan agertzen den aldaketa bakarra %2ko deflaktazioa da. Azkeneko momentuan Foru Aldundiak herritarren presioei erantzunez, zein Bilduk eztabaida fiskalean hartutako iniziatiba eta konpromisoaren ondotik etorri da Ondare zergaren berrezarpena, nahiz eta Gipuzkoan ezarritako muga baino handiagoa izan. Edozein kasutan, neurri horien eragina ez da 2013an izango, oraindik Batzar Nagusietan aurkeztu gabe baitaude. Eragina 2014 aurrekotuetan izango du.

Halaber, behin eta berriro esaten zaigu dirurik ez dagoela, baina berriro ere aurreikusten da milaka euro jaso gabe uztea, zerga hobarien ondorioz .

BILDUren proposamena:

Diru gehiago dutenek gehiago ordaintzeko bidean, urratsa ugari mahai gainean jarri genituen. Besteak beste,

Bi tarte berri ezartzen dira oinarri orokorreko tarifan: 120.000€tik aurrera, %47a. 175.000€tik aurrera, %50a.

Horrela, progresibitatean eta efizientzian aurreratzea helburu, Foru Aldundiari neurri gehiago

Page 2: Bizkaiko aurrekontuei Bilduk egindako zuzenketak

eskatzen dizkiogu, zergen baliabideak eta kargak zergadunen artean gehiago eta hobeto banatzeko.

2) GIZARTE EKINTZAk ez du lehentasunik, eta sail honetatik bultzatzen diren politikak ez du gizarte-zerbitzuen sare publikoa sendotzeko asmorik, azpikontratazioa nagusi delako.

Bizkaiko Foru Aldunditik behin eta berriro gizarte ekintza lehentasuna dela entzuten dugun arren, hori ez da egia, eta aurrekontuaren %51 sail honi eskaintzen zaiola gezurra da. Izan ere, kudeaketa propioko aurrekontuari Eusko Jaurlaritzatik datorren Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitza-Osagarriak kenduz gero, gizarte ekintzari benetan eskaintzen zaiona aurrekontuaren %31'61 da.

Era berean, sail honi dagokion langilegoaren kapituluaren diru kopuruak nabarmen gutxitzen dira, eta ondorioz, ordezkapenak ez dira beteko. Honek eragin zuzena izango du gizarte zerbitzuen kalitatean. Ez dugu onartzen gastuak aurreztearen aitzakiarekin zerbitzu publikoen kalitatearen kontra jotzea. Ildo beretik, nabarmena da gizarte zerbitzuak azpikontratatzeko joera, kanpoko zerbitzuek egindako lanek %11'16ko igoera izan baitute. Aldiz, IFAS-GUFEk duen partida bere horretan mantentzen da eta inbertsioetarako ez dago dirurik, dagoena egungo zentroen hobekuntzarako da soilik. Hitz bitan, zerbitzu publikoetan inbertitzen den euro bakoitzeko, 2'15 euro ematen zaizkie kanpoko enpresei gizarte-zerbitzua eman dezaten.

Bazterketaren aurkako programak jaitsiera izan du, esaterako bazterketari aurre egiteko lanean diharduten gizarte erakundeentzat 12 milioitatik 7ra gutxitu da diru kopurua, gero eta behar sozial handiagoa dugun honetan. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen dutenei gero eta baldintza gehiago eta gogorragoak ezartzen zaie, gero eta pertsona gehiago pobrezia-arrisku larrian daude, eta hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen gizarteratzeko laguntza bereziak %80 gutxitu ditu. Horregatik, esan dezakegu, Bizkaiko Foru Aldundia gezurretan ari dela gizarte ekintza lehentasuna dela esaten duenean, datuek kontrakoa adierazten baitute.

Gizarte Ekintzaren Aurrekontua handitzeko asmoz, legegintzaldi honetan Herritarren Eskubideak eta Berdintasun Politiketarako Zuzendaritza Gizarte Ekintza sailean kokatu dute. BILDUren aldetik, salatu behar dugu aurrekontu hauek gizon eta emakumeen berdintasuna bultzatzeko ez direla eraginkorrak. Izan ere, Herritarren Eskubideak eta Berdintasun Politiketarako Zuzendaritza Gizarte Ekintza sailean kokatzeak, zehar lerrotasunaren kontra doa. Era berean, emakumeek jasandako biolentziaren aurkako politikak Berdintasunaren aldeko politikatik at kokatzea eta “emakumea eta familia”atalean kokatzea errealitatearen ikuspegi desegokia ematen du, erasoak eta berdintasun politikak bi kontzeptu desberdin bezala tratatuak baitira. Bestalde emakume taldeentzako diru laguntzak %41'7 gutxitu dira, eta etorkin-taldeentzakoak, %8,1. Bizkaiko Foru Aldundiaren beste gezur bat Lankidetzarako dirua aurrekontuaren %0,7 dela da. Lankidetza-proiektuetara kudeaketa propioko aurrekontuaren %0,52 besterik ez da bideratzen. Eta aurrekontu baliagarriaren %0,63.

BILDUren proposamena:Sare publikoa indartu behar da, zerbitzuak pribatizatu gabe, eta era horretan, enplegua sortuz.Berdintasun politikak lehendakaritzan kokatu behar dira, zehar lerroa izan daitezen, eta emakumeek jasandako biolentziaren aurkako politikak berdintasunaren barne. Bestalde, ezin dira emakumeen taldeentzako diru-laguntzak ez murriztu.

3) Guztiona den dirua gardentasunik gabe eta neurri handi batean kontrol publikotik at kudeatzen da. Merkataritzako Foru Sozietateek 472.918.790 euro kudeatzen dituzte kontrol publikotik at. Horietatik Interbiak enpresak (200 milioi) eta Azpiegiturak enpresak (118 milioi) euro kudeatzen dituzte, gehienetan egiten dituzten lanak azpikontratatzen dituztelarik. Halaber, askotan Foru Aldundiak bi aldiz ordaintzen die enpresa horiei, adibidez, Lantik enpresak 53'5 milioi euro jasoko ditu, 22'5 informatika zerbitzuak emateko eta 31 milioi informatika programak erosteko. Kopuru

Page 3: Bizkaiko aurrekontuei Bilduk egindako zuzenketak

hori Nekazaritza sailerako dagoen aurrekontu osoa baino gehiago da (52'5 milioi). Horri gehitu behar diogu Biscaytik-ek 3.120.000 euro jasoko ditu, Microsoft bidez dirutza handiarekin egiten diren proiektuak egiteko, horretarako software librea existitzen bada ere. Zenbat aurreztuko genuke software librea erabiliz?

Goi karguen pribilegioekin ez gatoz bat; osotara 10 gutxiago badaude ere, oraindik 68 daude eta denetara horien kostua 5'3 milioi eurotakoa da. Goi karguen gastuak %12'2 gutxitu diren bitartean, langileen ordezkapenetarako dirua %33'4 inguru gutxitu da sail gehienetan, onartezina zentzu guztietan. BILDUren proposamena:Merkataritzako Foru Enpresek egiten dutena era zuzenean kudeatu behar da.

4) Udalentzako finantzazio ez da nahikoa, are gutxiago bizi duten egoera larria ikusitaAurten udalei Udalkutxa funtsatik jasotzen duten dirua %0'61 gutxitzen zaie eta udalek gizarte zerbitzuak eskaintzeko duten Gizartekutxa funtsa %5'58ko jaitsiera izan du.

Gainera, “arrisku partekatua” aplikatzen da. BILDU ez dago ados. Foru Aldundiak egoeraren larritasunaz jabetu eta udalek itzuli beharreko dirua geroratzeko planteamendua egin beharko luke. Udalak dira herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak, eta beraz, aurrez aurre dituzten lanei eutsi ahal izateko, ahalmen ekonomiko gehiago izan beharko lukete. Udal autonomia bermatu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen dugu Udalkutxa eta Gizartekutxaren eraketa eta banaketa arautzen duen Foru Araua aldatzea, irizpideak udalerriekin batera adostuz.

BILDUren proposamena:Gipuzkoan egin de bezala, udalen finantziazioa handitu behar da.

5) Ekonomia sustatzeko politikek ez dute balio krisialditik ateratzeko:Krisialdiari aurre egiteko omen den Ekonomi Sustapenaren sailaren aurrekontua gutxitzen da, nahiz eta orain arte beste Sail batean zegoen Turismoa Sustatzeko Programa sail horretan sartu. Sailaren %20 Merkataritza Foru Sozietateen akzioak eskuratzeko erabiliko da, guztiz onartezina, enpresen akzioak erosteak ez baitu balio ekonomia berpizteko. Halaber, BEC Ekonomi Sustapen Sailaren aurrekontu osoaren %14'1 eramaten du, eta 2005etik, gutxienez, ordaintzen ari zaio kopuru hori, eta denetara 156'2 milioi euro kostatuko zaigu bizkaitarroi, industrialdeen sustapenari dagokion diru kopuru ia osoa kentzen den bitartean. Bizkaiko eskualde ezberdinetan garapen sozioekonomiko integralerako planak abiatzea aldarrikatzen dugu, tokiko eragile, enpresa, sindikatu, instituzio eta herritarren partehartzearekin.

Azkenik, Etxebizitza Foru Planaren iruzurra eta porrota salatu behar dugu. Foru Aldundiak ez luke diru publikoa sozialak ez diren etxebizitza tasatuak eraikitzeko erabili behar, are gehiago egoera sozioekonomiko honetan. Plan honek diru xahuketa izugarria ekarri du azken urteetan, urrezko prezioan erosi da lurzorua, eta hasieran aurreikusten ziren 3.000tik gorako etxebizitzetatik, gaur egun soilik 471 eman dira, 572 lizitatuta edo eraikitzen daude eta soilik 11 daude gestioan. Plan hau atzera bota behar da, eta saldu ez diren etxebizitzak alokairu sozialean jarri behar dira.

6) Garraio publikoa bultzatu ordez, ibilgalu pribatuen erabilpena bultzatzenda. Azpiegitura erraldoien porrota (SuperSur, Aratxandako tunelak)Herri lanak eta Garraio sailaren aurrekontua aurten jaitsi den arren -Supersurraren lehenengo fasea bukatuta dagoelako-, sail honetako aurrekontuek argi uzten dute bide azpiegitura erraldoien aldeko apustuek mugikortasun arazoak konpondu beharrean, arazo gehiago sortu dituztela, baita ekonomikoak ere. Sail honen kudeaketa eta okerreko erabakien ondorioz, Artxandako tuneletako zuloari? aurre egin behar zaio (70 milioi euro), aurtengo aurrekontuetan 10 milioi euro bideratzen dira hauek kudeatu eta artatzeko. Zoritxarrez, badirudi bide beretik doala Hegoaldeko Sahiesbide

Page 4: Bizkaiko aurrekontuei Bilduk egindako zuzenketak

Metropolitarra ere. Inoizko obrarik garestiena Bizkaian, ingurumen aldetik ondorio oso negatiboak eragin dituena, urteetan pairatuko dugun zulo ekonomikoa bihur daiteke, eta gainera arazoak konpondu baino, berriak sortu ditu, Txorierriko igarobidearen saturazioa adibidez. Zertarako eraikitzen dira gero inork erabiltzen ez dituen azpiegiturak? Foru Aldundiak peajeekin egiten duen kudeaketa eza salatu beharrean gaude, negargarria baita. Aldiz, hainbat herrik urteetan aldarrikatu dituzten bide hobekuntza askori ezetza ematen zaio Foru Aldunditik, biribilgune berriak egitea, trafikoa lausotzeko neurriak abiatzea, tokian tokiko saihesbideei ekitea, bideen konponketa,... horretarako diru gutxi eskaintzen da.

Bitartean, garraio publikoaren egoera ikusita Bizkaian, beharrezkoak diren inbertsioak ez dira egiten, eta zerbitzuen pribatizaziorako joera nabaria da. Bizkaibusentzako 80 milioi euro emakiden bidez enpresa pribatuei ematen zaielarik. Pribatizazio honek enpresa hauen irabaziei besterik ez die mesede egiten, zerbitzuaren kalitatearen zein langileen lan baldintzen kaltetan. Halaber, hainbat herritan gabezi nabarmenak daude garraio publikoan zein honi lotutako azpiegiturei begira. Honi Bizkaiko Garraio Partzuergoan dagoen koordinazio eza eta ika-mika alderdikoiak gehitu behar dizkiogu. Oraindik ere, Txartel bakarra indarrean jarri barik dago Bizkaian.

BILDUren proposamena:Ez da azpiegitura erraldoirik eraiki behar, garraio publikoa bultzatu behar dute erakunde publikoek, eta bide horretan, txartel bakarra ezarri.8) Kultura, euskara, gazteria eta kirolean ere azpiegitura handietara bideratzen da dirua Sail honek soilik aurrekontu osoaren %4'6 jasotzen du, eta euskarak %0'5. Kulturan erabiltzen den diru gehiena Museoetara doa, artista gazteentzako beketarako, aldiz, 355.000 euro besterik ez dago, edo Euskal Antzoki sareak finantzatzeko 660.000 euro. Datu hauekin ikusten da argiro zein kultur eredu ari den sustatzen.

Kirolean, udal kirola programak bi urtetan izandako jaitsiera salatu behar dugu, 2010ean 10 milioi jasotzen zituen, aurten 1'6 milioi; berriro ere udalak galtzaile ateratzen dira aurrekontu hauekin. Aldiz, aurten 7 milioi euro bideratzen dira San Mames berrirako -iaz baino 2 gehiago- eta turismo sailetik eliteko hiru kirol talderi 5'6 milioi euro bideratzen zaizkie, partida osoaren %93a.

BILDUren proposamenak:Euskarak diru gehiago behar duela defendatzen dugu, aurrekontu osoaren %2aren norabidean, eta zehar lerro moduan tratatu beharko litzateke. Kultura herritarra sustatu da sustatu behar dena, eta beraz, inbertsio handienak ezin dira kultura elitista bati bideratuak egon.

9) Ingurumena: ur azpiegituretan inbertsioak ez dira nahikoak eta hondakin politika errausketara dago bideratuta; nekazaritzan, berriz, bestelako politika egitea ezinbestekoa daUr azpiegituretarako inbertsioak ez dira nahikoak eta Bizkaiko hainbat herritan behar nabariak daude hornidura zein saneamendu azpiegituretan inbertsioak egiteko. Adibidez, Busturialdean, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, oraindik behar bezalako saneamendurik ez dago.

Nekazaritzan, berriz, nekazari eta abeltzainek pairatzen duten egoerari buelta emateko proposamenak beharrezkoak dira; sailaren %30 soldatetan gastatzen da.

BILDUren proposamena:Hondakinen politikari begira, errausketa oinarri ez duen eredu baten alde egiten dugu, eta hartara hondakin kopuruaren sorrera gutxitzeko zein gaikako bilketa eta berrerabilpena sustatzeko proiektu eraginkorretarako inbertsio gehiago egotea eskatzen dugu. Bide horretan, Foru Aldundiak defendatzen duen bosgarren edukiontziaren ereduaren porrota agerikoa da.

Elikadura subiranotasuna bultzatu bertako produktuak kontsumitzeko sareak sortu eta indartuz. Erraldearen alde egin behar da. Izan ere, Bizkaian kontsumitzen ditugun jakien %5 soilik produzitzen dugu, eta honek nekazaritza sustatzeko eta elikadura subiranotasunaren bidetik berehalako neurriak hartzea eskatzen du, besteak beste, tokiko eskualdeko hiltegien aldeko apustua eta sustengua emanez, orain artean Foru Aldundiak egin ez duen bezala.

Page 5: Bizkaiko aurrekontuei Bilduk egindako zuzenketak

Arrazoi guzti horiez gain, Foru Aldundiak herritarrei aurrekontu hauen inguruan informatu eta haien ekarpenak jasotzeko, herrialdeko eragile sozialei haien iritzia eskatzeko erakutsi duen borondate falta ere, osoko zuzenketa aurkezteko arrazoia ere bada.