16
BIZKAIKO HITZA MARISOL RAMIREZ / FOKU Arte Ederren Museoak 110. urteurrena du aurten b Bi erakusketa handi jarri ditu urteurrenaren harira: ‘ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa’ eta ‘68aren ostean’ b 14.000 artelan pilatu ditu bilduman b 2-3 Soinean 110 urte Puro Bollo Arte Lesbiko Eszenikoen jaialdia sortu dute Bilbon, lesbianismoa ikusarazteko 12 Tecuni Lan gatazka batengatik, berrogei langile kaleratzeko asmoa dauka Ortuellako enpresak 5 Ostirala 2018ko azaroaren 9a IX. urtea 374. zenbakia www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

BIZKAIKOHITZA

MARISOL RAMIREZ / FOKU

Arte Ederren Museoak 110. urteurrena du aurten bBi erakusketa handi jarri ditu urteurrenaren harira:‘ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa’ eta ‘68aren ostean’ b 14.000 artelan pilatu ditu bilduman b 2-3

Soinean 110 urte

Puro Bollo Arte LesbikoEszenikoen jaialdia sortu dute

Bilbon, lesbianismoa ikusarazteko

12Tecuni Lan gatazka batengatik,berrogei langile kaleratzeko

asmoa dauka Ortuellako enpresak

5Ostirala

2018ko azaroaren 9aIX. urtea374. zenbakia

[email protected]

Page 2: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aAstekoa

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Museoa azal-

berritu egin

dugu». Iaz-

ko martxo-

an bihurtu

zen Miguel

Zugaza durangarra Bilboko Arte

Ederren Museoaren zuzendari, eta

hura «modernizatzeko» asmoa

iragarri zuen hasieratik. Esanak

beteta hasi du ikasturtea, 31 areto

berritu baititu museoaren 110. ur-

temugarako. Urriaren 5ean ospa-

tu zuten urteurrena, eta, eraikin

berria irekitzeaz gain, literatura

eta artea elkartzen dituen ABC.

Bilboko Museoaren alfabetoa

erakusketa inauguratu zuten. Al-

fabetoaren letrei tiraka, gaika an-

tolatu dituzte museoaren bilduma

osotik aukeratutako 300 artelan

inguru. Letra bakoitzari hitz bat

jarri dio Kirmen Uribe idazleak,

eta hitzaren esanahiaren arabera

daude artelanak ikusgai.

Letra bakoitzari berritutako

areto bat eskaini zaio. 2019ko

ekainaren 2ra bitarte izango da za-

balik. «Formula ezberdinak plan-

teatu ditugu Bilboko Arte Ederren

Museoaren bilduma ikusleriari

zabaltzeko», azaldu zuen Zuga-

zak, erakusketaren irekieran. Uri-

beren komisariotza zalantzan jarri

duenik ere bada, halako lanak egi-

tea artean aditu direnen jarduna

dela argudiatuta.

Asteartean inauguratu dute

erakusketa berria: 68aren ostean.

1968. urtetik hona Euskal Herriko

arteak izan duen garapena azter-

tzen da bertan. Museoaren eraikin

modernoan izango da ikusgai,

2019ko apirilaren 28ra bitarte.

Era batean edo bestean, Zuga-

zak aurrerantzean marraztuko

duen ibilbidearen hasiera marraz-

tu du museoaren eraberritzeak.

2017ko martxoan, zuzendaritza

kargua hartu eta jarraian azpima-

rratu zuen beharrezkoa zela era-

estrategikoa idatz dezan egin zio-

ten enkargua. Iragarri duenez,

abenduan emango du Zugazak

datozen urteetan museoak har-

tuko duen norabidearen berri.

Oraingoz, bete du zuzendaritza

hartzean agindutako lehen lana;

museoaren azpiegiturak berri-

tzea. 31 areto berritu dituzte, eta,

orotara, 996.565 euroko kostua

izan dute museoaren berrerai-

kuntza lanek. Patronatuak finan-

tzatu ditu. Museoaren 110. urte-

mugarekin batera egin dute

irekiera. Ibilbide berri baten

hasiera dela uste du Zugazak.

Mendea igarotaIbilbide luzea du museoak:

1908an sortu zen, baina sei urte

beranduago ireki zuten, 1914an,

Atxuriko Ospitale Zibilean zego-

en Arte eta Lanbide Eskolan.

Handik gutxira, 1922an, Arte Mo-

dernoko Museoa sortu zen Biz-

kaiko Foru Aldundiko liburute-

gian. Museo biak batuta sortu

zen, 1945ean, gaur egungo muse-

oaren eraikin zaharra dena.

1970ean gehitu zioten eraikin

modernoa, eta 2001. urtean hartu

zuen pinakotekak gaur egun

duen itxura.

tu baitzuen zuzendaria museoa-

ren patronatuak: Eusko Jaurlari-

tzak, Bizkaiko Foru Aldundiak

eta Bilboko Udalak. Zugazak ez

daki euskaraz, eta zeresana eman

zuen horrek ere.

Espektatiba handiak jarri

zituen patronatuak zuzendari

berriarengan. Horren adierazle

da hark kargua hartu bezain

pronto museoaren ikuspegi

Bigarren aldiz hartu du Zuga-

zak museoaren zuzendari kar-

gua, postu berean aritu baitzen

1996. urtetik 2001. urtera. Madril-

go Prado museoko zuzendari jar-

dun zuen gerora, 2002tik 2017.

urtera bitarte. Urtebete darama

orain berriz ere Bilboko erakun-

dea zuzentzen; izendapenak, bai-

na, eztabaidak piztu zituen, lehia-

keta publikorik egin gabe izenda-

kundea zaharberritzea. Honela

zioen: «Aldatu egin da mundua

hamabost urteotan, ez soilik hiria

edo museo hau. Horregatik, be-

rriz ere pentsatu beharra dago zer

rol jokatu behar duen museo ho-

nen moduko erakunde publiko

batek, non eta aldaketarako mo-

tor gisa kulturaren eta artearen

aldeko hain apustu handia egin

duen hiri honetan».

Bilboko Arte Ederren Museoak 110 urte bete ditu, eta ibilbide berri bati ekitekoerronkarekin ospatu du urtemuga. 31 areto berritu eta bi erakusketa handizalejarri dituzte ikusgai: ‘ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa’ eta ‘68aren ostean’.Orain arteko ibilbidean, 14.000 artelan bildu ditu museoak bere bilduman.

Urteekin azalberritzenari den gorputz zaharra

Bilboko Arte Ederren eta Arte Modernoaren Museoa, 1945. urtean. BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

1914. urtean, Grecoren erakusketa egin zuen museoak. BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

Page 3: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

3BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko azaroaren 9a Astekoa

eraman zuten galeria, 1945. urte-

an, 1936ko gerra bukatu eta fran-

kismo garai betean. Bilboko Arte

Ederren eta Arte Modernoaren

Museoa izena hartu zuen orduan,

eta Fernando Urria eta Gonzalo

Cardenas arkitekto gazteek disei-

natu zuten eraikina. Manuel Lo-

sada izan zen museoaren lehen

zuzendaria, harik eta 1949. urte-

an Cristiano Lastarrak txanda

hartu zion arte. 1973an, Javier

Bengoetxeak hartu zuen Lasta-

rraren postua. Bederatzi urtez

izan zen Lastarra zuzendari, eta

Jorge Barandiaranek hartu zion

txanda, 1982an.

Eraikina egin eta urte gutxiren

buruan, hainbat obra eskuratu zi-

tuen museoak erosketen eta do-

haintzen bidez. Txiki geratu zen

sorrerako azpiegitura, eta,

1970eko hamarkadan, eraikin

berria gehitu zioten horregatik.

Alvaro Libano eta Ricardo Beasco

arkitektoek egin zuten gaur egun

museoaren eraikin moderno gisa

ezagutzen den kristalezko eraiki-

na. 1971n inauguratu zuten. Kan-

poko itxuran ez eze, zuzendari-

tzan ere aldaketak izan ziren hu-

rrengo hamarkadetan. Sortu

zenez geroztik, Bizkaiko Foru Al-

dundiak eta Bilboko Udalak osa-

tzen zuten museoaren patrona-

tua. 1991n, sartzea erabaki zuen

Jaurlaritzak, eta aurrekontuak

handitzea ekarri zion erabaki ho-

rrek museoari.

Handik gutxira hartu zuen zu-

zendaritza Miguel Zugazak,

1996an, eta handitze lanak egin

zituen berak ere. Orotara, 6.450

metro koadro gehitu zitzaizkion

Arte Ederren Museoari; 15 milioi

euro inbertitu zituen patronatuak

lan horietarako. Laster, Madrilgo

Pradora egin zuen Zugazak, eta

Jabier Biarrek gidatu zuen muse-

oa 2002tik 2017ra; haren aurre-

koa berriz itzuli den arte.

Mendeetako bilduma

Ezbairik gabe, 110 urtez Bilboko

Arte Ederren Museoak gibelean

pilatutako artelanak dira azpiegi-

turari balioa ematen diotenak.

Orotara, XIII. mendetik XX. men-

dera bitarteko 14.000 pieza baino

gehiago ditu gordeta: 1.621 mar-

golan, 489 eskultura, arte dekora-

tiboko 884 pieza, paper gaineko

11.152 obra eta ia beste 3.000 obra

gordailuan.

Euskal artistek sortu zuten mu-

seoa; eta, norabide horretan, eus-

kal artisten lanak erosi eta gorde

dituzte. Baina hemengo sortzaile-

ez gain, atzerriko artisten lanak

ere eskuratu ditu, kasu gehiene-

tan, euskal artearen garapenare-

kin lotura izan duten egileenak:

Aipatzekoa da bilduman dituen

lan gehienak gizonezkoenak di-

rela eta, oraindik ere, hutsune na-

barmena duela Bilboko Arte Ede-

rren Museoak generoaren ikus-

pegitik aztertuz gero.

Are gehiago, azken urteetan

apenas egin den emakumeei es-

kainitako erakusketarik. Hortaz,

bi hutsune horiei ere heldu be-

harko die datozen urteetan Zuga-

zak. Museoak jakinarazi duenez,

Emak izeneko plana abiatu dute

erakundean genero ikuspegia

txertatzeko.

Hiriburuaren giro artistikoari

lotuta dago Bilboko Arte Ederren

Museoaren sorrera. XX. mendea-

ren hasieran, Arte eta Lanbide Es-

kolan biltzen ziren artistek bul-

tzatu zuten haren sorrera, artelan

ugari dohaintzan emanez. Batu

ziren bi museoen zuzendariak ere

artistak ziren: Manuel Losada

margolariak zuzentzen zuen Arte

Ederren Museoa, eta Aurelio Ar-

tetak, berriz, Arte Modernoaren

Museoa. Bien bildumak elkartu,

eta gaur egun duen kokalekura

ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa

erakusketa jarri dute Bilboko Arte

Ederren Museoan, 110. urtemuga

ospatzeko. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Atxuriko Ospitale Zibilean egon zen museoa. BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA

1970eko hamarkadan egin zen eraikin modernoa. BIZKAIKO HITZA

Page 4: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aIritzia

RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal

Mapa

Erakutsiko diegu gure

ondorengoei mapetan

ez den herri hau maita-

tzen». Bihotza ahoan

kantatu izan dugu zenbaitzuk

Ken7ren esaldi hau, ondorengo-

ak izatetik gertuago geundenean

zerbaiten irakasle izatetik baino,

egia esan, baina «erakutsiko die-

gu» esaten genuen hala ere. Ob-

sesio normal bat da estaturik ga-

beko nazioen kasuan gure herria-

ren existentziaren transmisioa

ziurtatu behar hori. Zer geratzen

zaigu, bestela?

Mapetan agertuko bagina la-

saiago geundeke, noski. Baina

kontua da zein mapatan egon

nahi dugun. Zein mapatan ager-

tzeak lasaituko gintuzke bene-

tan? Hainbeste lasaitu, non ez ge-

nukeen beharrik sentituko herri

hau maitatzen erakusten jarrai-

tzeko? Ni ez nengoke sekula aski

bare, badagoelako zerbait mapa-

rik gabeko herriek baino gehiago

tristatzen nauena: herririk gabe-

ko mapak.

Baina zenbait antolatzaile da-

goeneko puntu horretan suma

ditzaket, salbatuta, mundutar,

kosmopolita. «Honek munduko

mapan kokatuko gaitu». Urtee-

tan zehar palmera bakarreko irla

batean bizi izan den naufragoari

azkenean hegazkin bakan ba-

tzuek kasu egin izan baliote beza-

la da. Naufragoak hondarrean

mezuak idazten pasatu du bere

bizitza erdia: «Hemen nago»,

«hartu kontuan», «banaiz nor»,

«hizkuntza eta kultura propioa

ditut», «etorkizun bat nahi dut

munduan».

Hegazkinek paso egiten zuten,

gehienez «ohh, begira ze idealis-

ta», pentsatuko zuten pilotuek.

Baina naufragoak teknika aldatu

du; ez dakit zer idatzi duen zehaz-

ki bere itsasertzean: agian «Be

Basque»? Edo «etorri eta ikusi

zenbat aldatu naizen». Edo «eus-

kera? Lo hablan unos pocos».

Kondairek diote «Free sangria»

edo antzerako zerbait idatzi zuela.

Eta orduan hasi ziren etortzen he-

gazkinak eta bisitariak, bakoitza

bere mapa mentalarekin.

Eta gu pozik, ene! Euren mapak

dira, baina mapak, hala ere! Hori

nahi genuen, ezta? Munduko ma-

pan agertzea. Berdin dio eurek

nahi duten forman agertu behar

badugu, eurek nahi duten hiz-

kuntzan, eurek ulertu nahi duten

edo ikusten ez duten herria bezala.

Baina nork maitatuko du or-

duan herri hori? Bisitarientzat di-

seinatutako herria inor aseko ez

duen herri bilakatzera kondena-

tuta dago: bisitarientzat horixe

baino ez baita izango, bisitatzeko

leku bat gehiago, iragankorra eta

behin-behinekoa, eta bertakoen-

tzat hotzegia eta plastikozkoegia

bilakatuko da ordurako.

Hain gaude zain nor etorriko,

hain gaude zain gutaz munduan

zer esango, hain egin nahi dugu

besteentzat ikusgarri eta ulerte-

rraz gure bizimodua, berdin digu

bidean funtsezkoena galtzeak.

Eta bitartean isilik gaude —edo er-

daraz hizketan—, herria herritik

egiten dela ahaztu izan bagenu

bezala, gure kulturaren puntu

gorena aurresku bat bizikleta gai-

nean egitearekin lortzen dela si-

netsita.

Gure kulturaren alde egin eze-

an, ez zaigu herririk geratuko

maitatzeko, eta ezingo dugu jus-

tifikatu zergatik behar dugun

mapa propio bat.

Hori nahi genuen,ezta? Munduko

mapan agertzea.Berdin dio eurek

nahi duten formanagertu behar

badugu, eurek nahiduten hizkuntzan,eurek ulertu nahi

duten edo ikusten ezduten herria bezala

BIZKAIKO HITZAk irakurleen

eskutitzak plazaratzen ditu. Ez

dituzte 1.400 karaktere baino

gehiago izan behar, tarteak

barne, eta BIZKAIKO HITZAk

mozteko eskubidea du.

Helbide honetara bidali behar

dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Bizkaiko Hitza,

Uribitarte kalea 18, 3-C, 48001

Bilbo. Eskutitzak Internet bidez

bidaltzeko:

[email protected].

%

Hiru sexu erasosalatu dituzteazken egunetan

BILBO bHainbat sexu eraso ger-

tatu dira aspaldion Bilbon eta

Ortuellan. Ostiralean Uribitarten

20 urteko neska bati eraso egin

zioten hiru gazteren bila ari dira.

17 urteko mutil bat atxilotu zuten

larunbatean, urriaren 26an Bil-

bon emakume bati sexu erasoa

egiteagatik. Egun berean, Ortue-

llan gizon bat atxilotu zuten,

urriaren 22an adingabe bati sexu

erasoa egiteagatik. Barakaldon,

gizon bat atzeman dute bikoteki-

de ohiari eraso egiteagatik.

Irudia b Ondarroa

Kontserba langileek baldintza duinak eskatu dituzte Lan baldintza duinak aldarrikatzeko hainbat protesta egin dituzte azken asteetan Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen sektoreko langileek. Azkena

asteartean egin zuten. Markina-Xemeinen eta Berriatuan mobilizazioak egin, eta Ondarroan bukatu zuten protesta. Langileen ordezkariek salatu

dute oso lan gogorra egiten dutela, eta euren lan horri esker ugazabak aberasten ari direla gogora ekarri dute. Gogora ekarri dute emakumeak direla

behargin gehienak, eta soldata igoerak eskatu dituzte, euren kabuz bizi ahal izateko. Hitzarmena eguneratzea nahi dute. Besteak beste, lan baldin-

tzak hobetzea eta prekarizazioa desagerraraztea eskatu dute. NEREA BEDIALAUNETA / LEA ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Gizon bat hil daZornotzan, trenakharrapatuta

ZORNOTZA b66 urteko gizon bat

hil zen joan den astelehenean

Zornotzan, trenak harrapatuta.

Larrea auzoko trenbide pasagu-

nean gertatu zen istripua, eguer-

di aldera, Aita Roman Urtiaga ka-

lean. Ikerketa zabalik dago.

Page 5: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

ZOKIATANSOCIA

NS Z EA L EU S KEB A S A U R I 2 0 1

AL

AN 1 8

Uxue Gutierrez Lorenzo

Aste gutxiren buruan asko aldatuda Ortuellako Tecuni enpresakolangileen egoera. 2002an hasi zenAsier Novo (Abanto-Zierbena,1974) instalazio elektrikoen ma-txurak konpontzen dituen enpre-san lanean, Iberdrola saileko lan-gile gisa. Langileen ordezkaria da,LAB sindikatuaren izenean.

Urteak daramatzate langileeklan baldintza kaskarrak paira-tzen, baina azken hilabeteetan le-hertu da egoera: udatik hona en-presak bi langile kaleratu ditu;antzinatasun handiena dutenakdira. Langileek, egoera «jasan-gaitzaren» aurrean, lanuzteaegin zuten urriaren 30ean. Eurenasmoa enpresarekin hitz egitekobidea irekitzea zen. Hori lortzetikurrun, enpresak kaleratze gehia-go iragarri ditu. Asteartean izanzuten langileek erabakiaren be-rri, ahoz, eta aldez aurretik jaki-narazi gabe. Enpresak bi langile kaleratu ditu

udatik hona. Zer argudiatuta?

Sailean urte gehien zeramatenlangileak ziren. Hemezortzi etahamabost urteren ostean langilehorien jarduna eguneratu gabezegoela esan zuten, garapenik ezzutela izan. Bidezko kaleratzeaarrazoitu zuten horrela. Gerora,Jaurlaritzara heldu ziren kalera-tzeak eta enpresak kalte ordainakeman behar izan zizkien langileei. Agerian geratu zen paperean

jartzen zuen guztia gezurra zela.Botere hori du zuzendaritza tal-deak, kalte ordainak beregainhartu eta langileak kaleratzeko;eta horrela egin zuten. Beraz, benetako arrazoia zein

zen?

Batek matxurak konpontzera bi-dean izandako kilometraje gas-tuak eskatu zituen. Eta, besteak,ordutegiak errespetatzeko galde-gin. Enpresaren erantzuna, or-dea, kaleratzeak. Nagusiek nahidute gu 24 orduz lanerako prest

egotea; baina lan ordu horiek or-daindu gabe. Finean, enpresaren-tzat bizi gara. Egoera ikusita, lan uztea egitea

erabaki zenuten.

Joan den astean protesta bat egingenuen kaleratzeak eta gure lanbaldintzak salatzeko. Lanaldi or-duak eta atseden orduak errespe-tatu ditzatela, kilometrajea or-dain dezatela... Langile gehienaknahiko nazkatuta geunden egoe-rarekin, eta lan uzte hori egiteaerabaki genuen. Enpresa hainbattaldez osatuta dago, berrehundikgora langile gara orotara, eta askoatera ginen kalera egun hartan.Gehienek ez dute galtzeko ezerjada. Hala diote: ‘Bota nazatelanahi badute, baina lan baldintzahauek onartezinak dira’. Lan baldintzak hobetzea zen

zuen helburua?

Helburua enpresa eta langileenarteko elkarrizketa bat lortzeazen, lan hitzarmenaren araberabete behar dituzten minimo ho-riek eskatzeko: txandetako jendekopurua areagotzea, lanaldiaketa atseden orduak errespetatzea,bidaietako gastuak ordaintzea...Enpresarekin akordio bat lortze-ko asmoa genuen, minimo ba-tzuk ezarriz. Horren ordez, en-presak egoera errotik iraultzeaerabaki du: kontra egiten dion oroerditik kentzea. Lan uzteak zer ondorio izan ditu

enpresaren jarreran?

Protestaren aurreko egunean en-presak deitu gintuen bilera bategiteko ELA eta LAB sindikatue-tako ordezkariekin. Lanuztearenondoren, berriz deitu ziguten. Ba-tzarra bertan behera utzi eta eu-ren berri izango genuela esan zi-guten. Aste honetan izan duguhaien berri. Asteartean bilera bategin zuten Iberdrola taldeko lan-gile guztiekin.Bilera horretanahoz eta aurretiazko inongo kon-takturik gabe jakinarazi zigutenbezeroarekin kontratua bertanbehera uztea erabaki zutela. Hala

ere, paperean ez dugu ezer jasooraindik. Ondorioz, langile ba-tzuk berkokatuko dituzte; etagainerakoak kalera goaz. Gaine-ra, berkokatuko dituzten gutxihorien kasuan esan dute ez dutelaantzinatasuna kontuan hartuko.Enpresak erabakiko du zein bal-dintzatan emango diren berko-katzeak.Berrogei beharginetik gora

geunden bertan. Horrek esannahi du berrogei bat langile kale-an geratuko garela bizpahiru hi-labete barru. Enpresak, patxadazhitz egiteko tartea hartu beharre-an, neurri zorrotzak hartu ditu.Gainera, azaldu ziguten erabakiaatzera botatzeko aukerarik ez da-goela. Nortzuk izango dira kaleratuak?

Tecunin guztira berrehundikgora langile gaude, hainbat saile-tan banatuta. Gure kasuan, Iber-drola sailekoak izango gara kale-ratuak. Enpresaren arabera, be-zeroaren kontua baita. Zer esan nahi du enpresak beze-

roaren kontua dela dionean?

Ez digute ezer gehiago azaldu.Epea ere ez dakigu zehaztasunez;hilabete gutxi batzuk seguraski.Baina gure ustez erabakia etaerrealitatea ez datoz bat. Pasa denasteko asteartean lanuztea, aste-azkenean bertan behera utzi zu-ten batzarra, eta, handik astebe-tera, erabaki hau hartu dute.Hamabost urte daramatza Te-

cunik Iberdrolarekin kontratuaberritzen. Azkenekoz aurten, etalau urterako. Guri arraroa egitenzaigu orain bat-batean eurek esa-tea bezeroaren kontua dela. Gai-nera, enpresak udalekin eta al-dundiarekin lan egiten du; beraz,honek esan nahi du orain diru pu-blikoa erabiliko dela kaleratzeakordaintzeko. Zuen ustez, orduan, zer dago en-

presaren erabakiaren atzean?

Urteak daramatza enpresak guestutzen. Askotan entzun dugubezeroa oso ordaintzaile txarra

dela, baina guri beti berritu digutekontratua. Gu estutzen gaituztegainerako sailekin alderatuz,gure lan erritmoa askoz altuagoadelako. Duela hiru urte enpleguaerregulatzeko espedientea ezarriziguten, esaterako. Ordutegia erealdatu ziguten, otorduetako dirua

aurrezteko. Beti, bezeroak or-dainketak garaiz eta ondo egitenez dituela argudiatuz. Gu gara arazo bat dagoenean

kexatzen garen bakarrak. Or-duan, nik uste eurentzako erraze-na gu erditik kentzea izan dela.Arazo bat gutxiago.

«Berrogei bat langilekalean geratuko garabizpahiru hilabete barru»

Asier Novo b Tecuniko langilea

Tecuni enpresak Iberdrolarekin duen kontratua bertan behera uztekoasmoa iragarri du. Ondorioz, berrogei langile inguru kaleratuko lituzkeenpresak. Erabaki horren erangipean daudenetako bat da Asier Novo.

ARITZ LOIOLA/FOKU

5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Berbetan

Page 6: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

120BIZKAIAN URTERO IZATEN

DIREN TUBERKULOSI KASUAK

Osakidetzak jakinarazi duenez,

tuberkulosi kasu bat atzeman dute

asteon. EHUko ikasle bat da gai-

xoa, eta bertako ikasle zein irakas-

leen artean protokoloak agintzen

dituen neurriak hartu dituzte, bes-

te inor kutsatu ote den aztertzeko.

Lasaitasun mezua eman du Osaki-

detzak: sendatzen den gaitza da,

eta ez horren ezohikoa. Urtero 120

kasu inguru izaten dira Bizkaian.

Kurutziagaikastolak bihar duospakizun nagusia

DURANGO bMende erdia bete du

aurten Kurutziaga ikastolak, eta,

urtean zehar hainbat ekitaldi

egin ondoren, bihar du egun

handia. Belaunaldi askotako

ikasle, irakasle eta gurasoak ba-

tuko dira ospakizunean; Landako

Gunean egingo duten bazkarian,

1.300 lagun. Goizean umeentza-

ko jolasak eta kalejira izango di-

tuzte, eta bazkalondoren, ekitaldi

nagusia eta erromeria.

Gurutzetan erizainkopurua murriztudutela salatu dute

BARAKALDO bErizain laguntzai-

le gutxiago ditu Gurutzetako os-

pitaleko erditze unitateak: sei

gutxiago. ELA, LAB, ESK, UGT,

CCOO eta SAE sindikatuek salatu

dutenez, erditze kopurua gutxitu

dela arrazoituta murriztu ditu

zuzendaritzak erizain laguntzai-

leak. Zenbakiei soilik begiratzea

egotzi die zuzendaritzari; neu-

rriak osasun eta zaintza kalitatea-

ri eragingo diola ohartarazi dute.

Omenaldia egingodiete Murueta etaFernandezi, etzi

ERANDIO bKutsaduren aurkako

protestetan zirela, polizien tiro

bana jaso, eta bi pertsona hil ziren

duela 49 urte Erandion: Josu

Murueta eta Anton Fernandez.

1969ko urriaren 28an zauritu, eta

azaroaren 12an hil zen Fernan-

dez. Murueta urriaren 29an zen-

du zen, egun berean tiroa jasota.

Erandioko Oroimena elkarteak

omenaldia egingo die igandean,

Orieta kalean, 13:30ean.

Greban dira NH etaBarcelo hoteletakogarbitzaileak

BILBO b«Esklabotasunaren aur-

ka», greba mugagabean daude

NH eta Barcelo-Nerbion hotele-

tako gelak garbitzen dituzten

langileak. «Lege iruzurreko kon-

tratuak, lanaldi amaigabeak eta

ratio jasangaitzak» salatu dituz-

te, besteak beste. Eta hori guztia

jasanda, kasurik hoberenean

800 euroko soldata jasotzen du-

tela, aparteko sariak barne. Aza-

roaren 2tik daude greban.

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

Hiri hondakinen bereizketa eta

birziklatzea errazteko helburuz,

garbigune mugikorrak jarriko di-

tuzte martxan Bizkaiko Foru Al-

dundiak eta Garbikerrek. Garbi-

guneen programarekin bat egiten

duten 83 udalerri izango dira

onuradunak, eta txandaka jasoko

dituzte bilketarako ontziak. Aste-

betez egongo dira herri bakoitze-

an, astelehenetik ostiralera, herri

erdigunean. Neurriak birziklatze

kopurua nabarmen handitzea

eragingo duela seguru dago al-

dundia. «Dagoeneko inork ez du

aitzakiarik ez birziklatzeko»,

adierazi du Elena Unzueta Ingu-

rumen diputatuak.

Astelehenean bertan abiatuko

da egitasmoa, Iurretan. Baserri

itxura duen metalezko biltegian

tamaina txiki eta ertaineko tresna

eta gauza asko utzi ahalko dira:

pilak, CDak, DVDak, kaseteak,

etxeko olioa, plantxa edo mi-

krouhin labeen moduko etxe-

tresna elektriko txikiak, aeroso-

lak, kableak, sakelakoak, sukal-

deko tresneria, metalezko zein

plastikozko ontzi kutsatuak, kafe

kapsulak eta erradiografiak, bes-

teak beste.

Aurrez izena emandaBilketarako etxolek sistema digi-

talizatua dute, eta, hondakinak

bertan utzi ahal izateko,egitas-

moan izen emanda egon behar da

aurrez. Digitalki egiten da izen

ematea. Zer, non, nola eta nork

bereizten duen jakin ahal izango

da sistema horri esker, eta, datu

horiek aztertuta, sistema hobe-

tzeko neurriak hartuko dituzte.

Digitalizazio hori dela eta, egun

eta gau egongo da erabilgarri; or-

dutegien murrizketarik gabe utzi

ahalko dira hondakinak biltegie-

tan. Herri bakoitzeko bizilagunek

astebete lehenago izango dute

garbiguneak euren herrietara iri-

tsiko direnaren berri.

Garbigune egonkor gehiagoBeste neurri bat ere aurkeztu dute

foru aldundiak eta Garbikerrek:

egiten ari diren berritze prozesua-

ren barruan, bederatzi garbigune

nagusi gehiago jarri dituzte. Bara-

kaldon, Basaurin, Getxon, Du-

rangon, Erandion, Gernika-Lu-

mon, Gueñesen, Igorren eta Mar-

kina-Xemeinen jarri dira, dagoe-

neko, garbigune horiek. Egunero

egongo dira zabalik bilgune ho-

riek, astelehenetik igandera, jaie-

gunetan izan ezik, eta ohi baino

ordutegi zabalagoa izango dute:

09:00etatik 13:00etara, eta

15:30etik 18:00etara.

Antzeko biltegietan jasotzen

diren materialez gain, beste hon-

dakin batzuk ere batuko dituzte

horietan; besteak beste, etxeko

hondakin metaliko txikiak, olio

iragazkiak, produktu fotokimi-

koak, zur babesak eta aerosolak.

Baita bigarren erabilera bat izan

dezaketen gailu eta objektuak

ere, hala nola, altzariak, etxetres-

na elektrikoak, gailu elektriko eta

elektroniko txikiak eta liburuak.

Herriz herriibiliko diragarbiguneakTresna txiki eta ertainak birziklatzeko biltegiakastebetez egongo dira herri bakoitzeanbAstelehenean hasiko da zerbitzua, Iurretan

Foru Aldundiko eta Garbikerreko ordezkariak, baserri itxura duen garbigune mugikorraren aurkezpenean. FORU ALDUNDIA

6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aGaiak

Informazio gehiago

bildu nahi izanez gero,

jo webgune honetara:

garbiker.bizkaia.eus

@

Page 7: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

Bilboko euskalgintza alorreko eragileek eta instituzioek maiatzean elkarrekin egindako aurkezpena. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Aitziber Laskibar Lizarribar

Gehienak: Bizkaiko 112 herrieta-tik 93. Milaka pertsona. Prest, edoprestaketarako azken lanetan. Biaste barru hasiko da Euskaraldia,hilaren 23an, ostiralarekin. Etabertan parte hartzeko izena emanduten 93 herrietan sortu diren ba-tzordeak ahobizi izango direnpertsonak eta belarriprest izangodirenak biltzeko lanetan dabiltza.Duela bi aste kaleratutako datuenjoerak jarraitzen du oraindik: be-larriprestbaino dezente ahobizigehiago daude izena eman dute-nen artean. Baina «orekatzen»ari da, apur bat, Jon Kobeaga To-paguneko kide eta Euskaraldia-ren Bizkaiko koordinatzailearenhitzetan. Azken asteetan, belarri-prestgehiago animatzen ari dira.Pozgarritzat du gorakada hori,

eta azken asteotan are handiagoaizatea nahiko luke: «Behar ditu-gu belarriprestak». Izan ere, ho-riek gabe, nekez aldatuko dirahizkuntza ohiturak, eta horixe daEuskaraldiaren zioa: erdara hu-

tsean egiten diren elkarrizketa etaharremanak gutxienez elebidunbihurtzea.

Gehienek ulertzen duteEustaten azken datuen arabera,euskaldun direnen eta euskaraulertzen dutenen baturak erdal-dun elebakarren kopurua gaindi-tzen du Bizkaian. %56tik gora diraeuskaldun edo ia euskaldunak,eta ia %44 erdaldunak, euskaraulertzeko gai ez direnak. Zehazki,486.498 pertsona (%43,67) zirenerdaldun 2016an Eustaten arabe-ra, 407.859 (%36,61) euskaldun,eta 219.598 (%19,71) euskara uler-tzeko gai direnak. Datu horietatik urruti dago

erabilera, ordea. Areago, Sozio-linguistika Klusterrak azken ur-teetan egindako azterketek diote,euskararen jakintza gora egitenari den arren, behera egiten aridela erabilera. Eta beherakadahori gunerik euskaldunenetangertatzen ari da nabarien, gaine-ra, Bizkaian. Horiek horrela, kezka berak

batu ditu Bizkaiko herrietan Eus-karaldiaren bueltan lanean ari di-renak, Kobeagaren hitzetan. Osoerrealitate eta gune desberdinekosatzen dute Bizkaia. Euskararidagokionez, zerikusirik ez duteMeatzaldeak edo Ezkerraldeaketa Lea-Artibaik edo Arratiak.Gune oso euskaldunak daudeBizkaian, baina baita oso erdaldu-nak direnak ere.

«Kezka bera»Errealitate diferente horietan eus-kaltzaleek «kezka bera» izateakharritu du Kobeaga, herriz herridabilen honetan: «Hasiera bate-an eremu euskaldunetan Euska-raldiak izan zezakeen zereginariburuz zalantzak zeuden, bainaikusi dugu leku guztietan kezkabera dutela euskalgintzan dabil-tzanek: erabileran eragitea».Euskaraldiaren muinean egi-

ten dute topo, beraz, guztiek. Etaerabileran eragiteko, euskaragehiago egin dadin, funtsezkoada belarriprestengarrantzia. Ho-rretan egin du indar Kobeagak.

Euskaraz ulertu bai, baina bereburua hitz egiteko gai ikusten ezdutenak izango dira belarriprest.Edo, euskaldun izanda ere, Eus-karaldiak irauten duen 11 egune-tan lehen hitza beti euskarazegingo dutela agindu nahi ez du-tenak, aukera duten guztietaneuskarari eusteko konpromisoahartzen ez dutenak. Euskaraz aritu nahi dutenei

ateak irekiko dizkiete belarriarenirudia duen pina soinean dara-matenek; euskaraz egin dezatelasustatuko dute: «Niri egidazueuskaraz», esan nahi du, nola-bait, belarriprest izateak. Euskal-dunei eginiko gonbita da, belarri-prestei euskaraz egin diezaieten.Belarriprestekeuskaraz erantzundezakete, edo gazteleraz. Bainagazteleraz erantzunda ere, ahobi-zia euskaraz jarraitzera bultzatu-ko du, eta, beraz, harreman be-rriak eragingo ditu ariketa ho-rrek: lehen gaztelera hutsezkoharremanak zirenak euskaldun-duz joango dira, gutxienez elebi-dun bihurtuta.

Gune berri horiek berebizikogarrantzia dute hizkuntza ohitu-rak aldatzeko, euskaraz egin ahalizateko «esparru babestua» sor-tzen baitute. Ahobiziekbeharrez-ko dituzte belarriprestakerabile-ran eragiteko, eta, erantzunakgazteleraz jaso arren, euskararieutsiko diote. Hartarako konpro-misoa hartuko dute ahobiziek.

Egoera berriakEgoera berriak eragingo ditu ho-rrek, eta deserosotasunak ere bai,agian, euskal hiztuna ez baitagoohituta erdaraz erantzuten dio-narekiko solasaldian euskaraz ja-rraitzera. Hori dela eta, sor daitez-keen egoerak eta horien aurrekoerantzunak aurreikusteko, pres-taketa saioak egiten ari dira herrizherri. Beroketa gisara, hainbatekitaldi ere egin dituzte batzorde-ek. Baina azaroaren 23tik aben-duaren 3ra bitarteko ariketa izan-go da garrantzitsuena: egunero-koan, ohiko bizimoduko harre-manetan, harremanak euskara-gotzea. Horra hor erronka.

Belarri eta ahoak askatzeko prestBi aste barru hasiko da hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldia bBizkaian, 93 herritako batzordeekeman dute parte hartzeko izena b Joerak aldatzeko, ‘belarripresten’ garrantziaz ohartarazi dute sustatzaileek

7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Gaiak

Page 8: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

tzen ari den Izaro itsasontzia, eta

bere zintak uhartearen irudiare-

kin hasten zituen Izaro Films

ekoizlea. Ardatz horietatik abia-

tuta, Izaro izenaren iragana eta

orainaldia ezagutzera ematen

ditu zuzendariak, eta aldi berean,

zuhaitz bateko adarrak izan bali-

ra moduan, beste hainbat istorio

labur kontatzeko aprobetxatzen

du sortzaileak.

Poyok azaldu duenez, ez du gi-

doi batekin lan egiten, eta Zine-

maldira eramandako zintan azal-

dutakoa urteak pasatu ahala azal-

dutako eta aurkitutako ideien

batuketa da. «Finkatzen doala,

ideiak forma hartzen doazela,

hasten zara buru-belarri proiek-

tuarekin. Askotan dokumentala

bertan behera geldituta geratu da,

baina beti bueltatu naiz ideia be-

rriekin», azaldu du.

Soinu banda bermeotarraDokumentalaren sortze ibilbide-

an, esan bezalaxe, Izarorekin no-

labaiteko harremana, hurbilekoa

ala urrunekoa, duten edozein

motatako kontzeptu, ideia, per-

tsona edota elkarteek parte hartu

dute. Horren beste adibide bat:

Bermeoko Izaro abesbatzagaz ba-

tera egin zuen lan Poyok.

2013. urtean hurbildu zitzaien

saiakeraren zuzendaria Alex

Mendizabal musikagileagaz bate-

ra. Hortik aurrera, «inprobisazio

lan bat» sortu zuten, Mendizaba-

lek gidatuta. Azaldu dutenez, sor-

tutako soinu banda benetan bere-

zia izan da, ez da-eta ohiko abes-

tiez osatzen: talde bermeotarrak

baleen oihuak gogora ekartzen

dituen zarataz osatutako soinuak

erabili zituen Poyoren dokumen-

talaren soinu banda girotzeko.

Biotz Fradua abesbatzako zu-

zendariaren hitzetan, «ohore

handia» izan da Bermeorekin eta

abesbatzarekin hain harreman

estua eta zuzena duen proiektua-

ren parte izatea. «Ez genuen es-

pero Zinemaldia bezalako jaialdi

garrantzitsu batean azaltzea»,

dio Fraduak.

Hala ere, Izaro eta bere oinor-

dekoen ibilbidea ez da Zinemal-

dian soilik geratuko. Dokumen-

talaren zuzendariak nabarmen-

du duenez, Izaro filma ikusteko

aukera ederra edukiko dute gaur-

tik hasita Bilbon egiten duten Zi-

nebi jaialdira hurbiltzen direnek.

Zehazki, azaroaren 13an, aste-

artearekin, emango dute doku-

mentala Bilboko Kale Nagusian

dagoen BBK aretoan. Sarrera doa-

koa izango dela argitu du zuzen-

dariak, era horretara hala nahi

duen guztiari ezagutzen ez dituen

Izaro horien berri eman ahal iza-

teko.

Lander Unzueta

Lekerikabeaskoa Bermeo

Kaioek euskaraz ohiu-

katzen duten mundu-

ko toki bakarra Izaro

irla dela esaten dute.

Urdaibai biosferako erreserba ba-

rruan kokatua, Bermeo, Munda-

ka eta Elantxoberekin harreman

estua duen uhartea da Izaro. Kos-

taren aurrean dagoen irla txiki

honen inguruko historiak, erlijio-

ak eta mitologiak gaur egun ere

pertsona asko erakartzen eta ho-

riengan eraginen bat egiten ja-

rraitzen du.

Horietako bat Txuspo Poyo

zine zuzendari altsasuarra izan

da. 1991. urtean ezagutu zuen irla,

eta ordudanik berarekin eta adie-

razten duenarekin liluraturik

egon da. 2012an hasi zen Poyo

Izaroren inguruko lana sortzen.

Urteak joan ahala, proiektua ga-

ratuz eta aldatuz joan da. Irlare-

kin hasitako lanak bere jatorria,

iragana eta etorkizuna bildu ditu,

Izaro izenak berak denboran ze-

har hartu dituen esanahi eta era-

bilpenetan murgilduz.

Modu horretara jaio da Izaro

izeneko dokumentala. Orain dela

bost urte hasitako proiektuari

aurten eman dio bukaera Poyok,

era ezin hobean aurkeztuz: joan

den irailean egindako Donostiako

66. Zinemaldian. Zuzendariak

azaldu duenez, dokumental be-

zala aurkeztu du, baina saiakera

bezala hartzen du berak: «Urteak

pasa ahala material ugari batzen

eta asimilatzen aritu naiz. Hori

landuz sortu dut dokumental

hau. Hala ere, dokumental bezala

definitu beharrean, saiakera bat

dela esango nuke, ideien nahas-

keta bat».

Izarotik jaioaBost urte luzetan zehar Poyok bu-

ruan zeukana etengabe aldatzen

joan da, «su geldoan presta-

tzen». Izaro irla saiakeraren itu-

rria dela esan daiteke, baina pro-

tagonista bera, irlaren izena da.

Horrela izanik, proiekzioan Iza-

rorekin harremana duten edo-

zein motatako ideiak ikus ditza-

kegu: pertsonak, Bermeoko abes-

batza, itsasontziak edota Izaro

Films zine ekoizlea, besteak beste.

«Bakoitzak bere ideia eta kon-

tzeptu propioa dauka Izaroren in-

guruan. Irlaz gain, hainbat Izaro

daude munduan. Izen propioa da,

bai emakumeena eta baita gizo-

nena ere, baina ez da hor geldi-

tzen. Taldeak, elkarteak, zinema

ekoizleak, itsasontziak... asko

dira Bermeoko irlaren izena bere-

ganatu dutenak», azpimarratu

du Poyok.

Beraz, uhartea bera den iturri

horretatik abiatuta, Izarok adie-

razten duen «memoria, identita-

te eta ondarearekin» egin du lan

Txuspo Poyo sortzaileak ‘Izaro’ luzemetraia estreinatu du aurtengo DonostiakoZinemaldian. Dokumentalean Izaro irlaren eta bere eraginaren inguruan dihardu.

Izarotik Izarora hedatuz

Bermeoko uretan dagoen uhartearen eraginez jaiotako hainbat kontzeptu bildu ditu Poyok bere dokumentalean. TXUSPO POYO

zuzendariak, ezertara mugatu

gabe.

Hasieratik igartzen da hori: do-

kumentalaren lehen segundoe-

tan printzipioz harreman askorik

ez daukaten elementu desberdi-

nak ikusiko ditugu-eta: Madrilgo

Windsor eraikina, Seychelleetako

hondartzak, baleen gorpuak, he-

zurdurak edota maketak, eta bai-

ta uhartearen aurrean urtero Ma-

dalen Egunean bermeotarrek egi-

ten duten teilaren jaurtiketa ere.

Izan ere, 2014. urtean Bermeoko

alkateak «honaino heltzen dira

Bermeoko ituginak» esaten zuen

bitartean itsasora jaurtitzen zuen

teila Poyok berak sortutakoa izan

zen. Halere, hasiera batean elka-

rren artean deskonektaturik dau-

dela diruditen leku edota kon-

tzeptu horiek jatorri berbera par-

tekatzen dutela ikusten joango

gara.

Zuzendariaren hitzetan, doku-

mentalak hiru ardatz nagusi ditu:

Izaro uhartea bera, Seychelle

uharteetako itsasoetatik nabiga-

Hiru ardatz nagusi ditudokumentalak: Izarouhartea, izen berekoitsasontzia eta Izaro Films ekoizlea

8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aGaiak

Page 9: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

Peru Azpillaga Bilbo

Egia, justizia eta ordaina. Hori da,

hain zuzen ere, Durango 1936 el-

karteak urteetan aldarrikatu due-

na. Faxismoaren aurka altxatu zi-

ren eta errepresioa bizi izan zuten

pertsona guztientzako egia. Lege

eta epaitegi faxistek zigortutako

pertsona guztientzako justizia.

Eta herriari eta herritarrei egin-

dako kalteen ordaina. Hiru ideia

horiek aldarrikatzeko 11 urte da-

ramatzate, besteak beste, Agurrik

Gabeak ekitaldia antolatzen. Aur-

ten, azaroaren 11n izango da,

igandean, Durangoko Plateruena

kafe antzokian.

«Orain dela hamabi urte lane-

an hastea erabaki genuen, ikusita

askatasunaren, errepublikaren

eta Euskal Herriko nazio eskubi-

deen alde borrokatu ziren antifa-

xista guztiei inork ez ziela inongo

omenaldirik egin», azaldu du

Andoni Barreña Durango 1936 el-

karteko kideak. «Laurogei urte

baino gehiago igaro dira 1936ko

gerra hasi zela; badira berrogei

urte ustezko demokrazia batean

bizi garela askatasun minimo ba-

tzuetan oinarrituta; eta pertsona

horiek, oraindik ere, ez dute ino-

lako aitorpenik jaso», salatu du

Barreñak. Gogoratu duenez, ze-

haztu beharko litzateke zer den

aitorpen publikoa. «Egia histori-

koa existitzen da, herritarren ai-

torpena egon badago». Barreña-

ren aburuz, ordea, aginte publi-

koen aldetik, ez; justiziaren

arloan, kasurako: «Jarraitzen

dute esaten epaiketak epaiketa

izan zirela eta kondenatuak kon-

denatu; hau da, tribunal faxistek

egindako epaiak onartu egiten

dira». Gainera, gogoratu du per-

tsona askoren gorpuek «bide

bazterretan» jarraitzen dutela,

eta inork ez dakiela beste askore-

nak non dauden lurperatuta; eta

ez da modu sistematikoan iker-

tzen».

Nabarmendu duenez, funtsez-

koa da gazteei garai hartan gerta-

tutakoa helaraztea: «Ez da soilik

aitorpen kontua, hurrengo

belaunaldiek ere ulertu behar

dute zer izan zen gerra zibila

eta frankismoaren garaia».

Barreñak azaldu du ez zela «soi-

lik» hiru urteko gerra izan: «Argi

esan behar da gerraren ondoren-

go berrogei urteak zer izan ziren

biztanleriarentzat: milaka per-

tsonak jasan zuten errepresioa

modu sistematikoan, eta inork ez

die inolako aitorpenik eskaini».

Umiliazioak, bazterketa soziala,

gosea, kartzela... Barreñaren

ustez, «ahanzturaren

kartzelan baztertutakoei

zor zaien gorazarrea»

egiteko jaio zen Agurrik

Gabeak ekitaldia. Aldi

bakoitzean gai bat har-

tzen dute, eta horren

inguruan osatzen dute

ekitaldia. «Aurten, lan-

gileak izango dira prota-

gonista nagusiak, eta

Gasteizko 1976ko martxoaren

3ko elkarteko kideak izango ditu-

gu gurekin».

Durangon eta Durangaldean

faxismoari buruz hitz egitean,

bonben eztandek burrunba egi-

ten dute oraindik zenbait herrita-

rren belarrietan. Barreñak azaldu

duenez, Durango herri eskuinda-

rra zen, eta durangar askok egin

zuten bat altxamenduarekin.

Hala ere, azpimarratu du bazego-

ela populazioaren zati bat oso in-

plikatuta askatasunaren eta nazio

eskubideen alde: «Antolatu egin

ziren faxistei aurre egiteko, eta

errepresioa jaso zuten ordaine-

tan». Durangoko, Elorrioko eta

Otxandioko bonbardaketek

ehunka hildako eragin zituztela

azaldu du. Beste asko frontean hil

ziren, eta beste batzuk fusilatu

egin zituzten; horietako askok

oraindik ere desagertuta jarrai-

tzen dute.

Lekukotasunen urtekariaDurango 1936 elkartea sortu

zenetik hainbat egitasmo jarri

dituzte martxan, eta horietako

batzuek fruituak eman dituzte.

Adibidez, udalak lehen eman ez

zuen aitorpena ematea lortu

dute. Elkartea buru-belarri aritu

zen epaitegietan jarritako salake-

tei bultzada emateko, eta Kuru-

tziaga kalean dagoen oroitarria

jartzea lortu zuten. Agurrik

Gabeak ekitaldia egiteaz gain,

faxismoa pairatu zuten 150 per-

tsona ingururen testigantzak

bildu dituzte azken bi urteetan.

Elkarrizketatu horien testigan-

tzak eta 103 grabaketa bildu ditu

elkarteak, eta webgune bat sortu

du horiek jendearen eskura jar-

tzeko. «Hor daude jasotako leku-

kotasun guztiak, gaiaren arabera

antolatuta, gerraren kronologiari

jarraituz». Guztira 2.000 bideo

daude gerraren eta errepresioa-

ren inguruko hainbat lekukota-

sun zuzenekin. Egitasmoak izan-

dako «arrakasta» ikusita, leku-

kotasunak beste formatu batean

jartzea erabaki dute: «Urtekari

bat sortzea erabaki dugu, testi-

gantza horiei guztiei bultzada bat

emateko eta faxismoak ekarri

zuen guztia zabaltzeko». Duran-

goko Hitz, Urrike eta Etxebarria

liburu dendetan eros daiteke.

Faxismoaren biktimak omendukoditu etzi Durango 1936 elkarteakAgurrik Gabeak ekitaldiaren 11. aldia antolatu dute iganderako, Durangoko Plateruenakafe antzokian bUrteetan bildutako testigantzekin aldizkari bat argitaratuko dute aurten

Durango 1936 elkarteko kideak, asteartean egindako agerraldian. DURANGO 1936 ELKARTEA

Agurrik Gabeak ekitaldiak,urtero, gai bat lantzen du;aurten, langileak izango diraprotagonista

Durango 1936 elkarteakaldizkari bat osatuko duherrian faxismoaren garaiariburuzko 150 testigantza bilduz

9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Gaiak

Page 10: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Inguruan dauden arriskuak eza-

gutu eta prebentzioa lantzea ga-

rrantzitsua da suteei aurre egite-

ko. Bestalde, larrialdi egoera bate-

an nola jardun jakiteari ere

garrantzitsu deritzote adituek. Bi

premisa horiek kontuan hartuta,

suteetan zer egin azaltzeko ahol-

kuak eman ditu Bilboko Udalak.

Prebentzioari dagokionez,

etxean bertan edozein herritarrek

saihets ditzakeen arriskuak ze-

rrendatu dituzte. Suteak gertatze-

ko arrazoi nagusiak hauek dira:

berogailuak, kandelak, hondatu-

tako kableak, ohean eta sofan

erretzea, manta elektrikoak,

etxean egon daitezkeen likido su-

koiak, egoera txarrean dauden

etxeko tresna elektrikoak, ke

erauzgailuak behar bezain garbi

ez egotea eta konturatu gabe egin-

dako jarduerek eragin ditzakete-

nak. Besteak beste, lapikoa sutan

utzi eta kalera joatea, instalazio

elektrikoa egoera txarrean egotea

eta entxufeetan gainkarga izatea.

Horiek, kontuan hartzekoak.

Izan ere, arriskuak saihestu arren

sutea gertatuko balitz nola jardun

behar den azaldu dute. Garrantzi-

tsua da sua dagoela jakin eta bere-

hala deitzea suhiltzaileei. Ez da

itxaron behar beste norbaitek dei-

tu arte. Sua norbere etxean piztu

bada, ezer jaso gabe atera behar da

kalera, eta irteterakoan, ateak

itxi.

Ez da atera behar leihotik. Hala-

koetan, erreskatatu arte itxarotea

komeni da. Etxetik ezin aterata

geratzen direnek suak hartutako

gelako atea itxi behar dute, eta ai-

reztapen ona duen gela batean ba-

bestu. Ahal dela, kanpotik ikusiko

dituzten lekuan jartzeko gomen-

dioa egin dute.

Sua beheko solairuan piztu

bada, leihoak itxi behar dira,

kerik sar ez dadin. Sugarrak

leihoetaraino iritsi badira, leiho-

ok busti behar dira.

Kea dagoen eremuetan kata-

marka ibiltzea komeni da,

sudurra eta ahoa babestuta.

Eta, ahal den neurrian, lasai ego-

tea.

Ateetako zirrikituak eskuoihal

hezeak erabilita estali behar dira.

Ateak zabaldu behar izanez gero,

kontu handiz egin. Lehenik eta

behin, atea ukitu. Bero baldin

badago, ez da ireki behar. Eta kea

badago, ez da atera behar gelatik.

Ezta etxebizitzatik ere, eskaileran

kea badago. Sua bera baino arris-

kutsuagoa dela ekarri dute gogo-

ra: kea arnastuta pertsona gehia-

go hiltzen dira.

Bestelako gomendio batzuk

kontuan hartzeko ere eskatu

dute. Besteak beste, sua egonez

gero igogailurik ez erabiltzeko

edota etxetik ateratzea lortuz

gero suhiltzaileei itxaroteko ata-

rian, sua non dagoen edo barruan

norbait egon daitekeen jakinarazi

ahal izateko.

Neurrion berri emateaz gain,

Bilboko Udalak jakinarazi du sua

antzemateko laurehun gailu

jarriko dituztela aurten beste

horrenbeste etxetan. Laurogei

urtetik gorakoen eta arauz beste-

ko funtzionaltasuna dutenen

etxeetan jarriko dituzte.

Berangoko neurriakBeste horrenbeste egin dute

Berangon ere. Era horretako 131

aparatu jarri dituzte. Aurten,

alarma horiek jartzeko gutxiene-

ko adin muga jaitsi dute: 70 urte-

tik gorakoen etxean jarri dituzte

sua antzemateko alarmak. Orain

arte, 80 urtetik gorakoei jartzen

zizkieten. Zerbitzu horrek beste-

lako onurak ere badituela azaldu

dute. Hain zuzen, gizarte langile-

ek kolektibo gazteago horren

egoera ezagut dezakete. Urteek

aurrera egin ahala duten bilakae-

raren berri izan dezakete. Adine-

koek, gainera, behar izatekotan,

gizarte zerbitzuak ezagutuko

dituzte jada.

Berogailu etakableak zaintzekoeskatu dute,suteak saihestekoSuteak zerk eragin ditzakeen eta gertatuz gerozer egin azaldu du Bilboko Udalak b Kea suabaino arriskutsuagoa izan daitekeela esan dute

Sua antzemateko gailuak jarri dituzte Bilboko eta Berangoko udalek hainbat etxetan. SINADURA / AGENTZIA

10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aGaiak

Page 11: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

Peru Azpillaga Bilbo

Udaberriko fasea eta Udazkeneko

kanporaketak burututa, ate joka

dago Bizkaiko Bertsolari Txapel-

ketako finala. Orain dela bi urte

txapelketaren formatua aldatu

ostean, bertsolari gazteen parte

hartzea nabarmendu da txapel-

ketako etapa guztietan. Kanpora-

ketetako faseko bost irabazleek

eta saio guztiak batuta puntua-

ziorik onena lortu duten beste

bost bertsolariek, aurreko edizio-

ko zortzi finalistekin egingo dute

topo finalaurrekoetan.

Sei bertsolariz osatutako hiru

finalaurreko saio egingo dira. Saio

bakoitzeko irabazlea zuzenean

pasatuko da finalera, eta gainon-

tzekoak, puntuazioaren arabera.

Hala, erabakita geratuko da nor-

tzuk izango diren abenduaren

15ean Bilbon egingo den finaleko

bertsolariak.

«Pozik gaude, publikoak ondo

erantzun du eta saio gehienak be-

teta egon dira, beraz balorazio

ona egiten dugu momentuz»,

adierazi du Ione Narbaiza Bizkai-

ko Bertsolari Txapelketako anto-

latzaileak. Azaldu duenez, orain

arte denetariko gaiak jorratu dira

bertso saioetan, «egunerokoaren

isla» bilakatuz: «Familia, lagu-

nak, lana, gai sozialak... adibidez,

lan istripuen gaia edo erretira-

tuen pentsioen protestak jorratu

dituzte bertsolariek». Finalau-

rrekoak «oso lehiatuak» izango

direla aurreratu du. Zenbait ber-

tsolarik udaberritik daramate

txapelketan murgilduta eta saio

dezente egin dituzte finalaurre-

koetara heltzeko, beraz «maila»

dutela erakutsi dute. «Honaino

heldu badira zerbaitengatik da,

hots, maila oso onean aritu direla-

ko; hortaz, ikusi beharko da zer

gertatzen den». Bertsolari ho-

riek, aurreko edizioko finaliste-

kin egingo dute topo orain, baina

Narbaizak nabarmendu duenez,

aurre egin baino, bertsolaritzan

elkarrekin aritzea da kontua.

Saiorik saio, gauzak «dezente»

aldatzen direla gogoratu du, gai-

nera, Narbaizak. «Ez naiz ausar-

tzen esatera nor helduko den fi-

nalera. Ikusi beharko da ea aurre-

koa errepikatuko den edo ez,

baina batek baino gehiagok du

hori lortzeko gaitasuna». Hala

ere, argi du finalaurrekoetan saio

«polit eta lehiatuak» entzuteko

aukera izango dutela bertaratuta-

ko guztiek. Izan ere, orain arte za-

leek ondo erantzun duten arren,

Narbaizak publikoak saioetan

«funtsezko papera» duela ekarri

du gogora: «Publikoa egotea oso

garrantzitsua da bertso-

lariei harrera bero bat

egiteko; bertsolariek es-

kertu egiten dute plaza

bero egotea, beste modu

batean hartzen dutelako

eta giro aparta sortzen delako».

Azken finean, hiru saio horietatik

aterako dira finaleko partaideak.

Horrek «girotxoa» sortzen du eta

emozio gehigarria ematen die

saioei. «Beteranoak daude eta

baita gazteak ere. Finalaurreko

saioek azken txanparen indar eta

kutsu hori izaten dute», eta aur-

tengoak ere halakoak izango di-

rela plazaratu du Narbaizak.

Halaber, joan den urteko finala

parekidea izan zenez, horrek aur-

ten finalaurrekoetan genero de-

soreka nabarmenik ez egotea era-

gin du. Kanporaketak gainditu

dituzten hamar bertsolarien arte-

an, berriz, hiru dira emakumeak

eta, hala, aurtengo finalean ere

emakumeen presentzia «berma-

tuta» egongo dela espero du Nar-

baizak. Baliteke lehen aldiz ema-

kume batek janztea txapela.

Hiru saio,Bizkaiko bertsotxapelketakozortzi finalistakerabakitzekoKanporaketak burututa, finalaurrekoetakosaioak azaroaren 18an abiatuko dira bFaseguztiak igaro dituzten bertsolariak aurrekoaldiko finalistekin arituko dira orain

Oihana Bartra izan da finalaurrekoetara sailkatzen azkena, Berriatuako saioa irabazi ostean. BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA

Finalean saio bakoitzekoirabazlea eta puntuaziorikonena lortutako beste sei bertsolariak arituko dira

11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Gaiak

FINALAURREKO SAIOAK

Finalaurrekoetan hiru saio izango

dira eta bakoitzean sei bertsolari

ariko dira. Sarrerak eskuragai dau-

de www.bertsosarrerak.eus atarian.

Azaroaren 18an, Berrizen

17:00. Aitor Bizkarra, Imanol Uria,

Julen Erezuma, Miren Amuriza,

Unai Mendiburu eta Xabat Gallete-

beitia.

Azaroaren 25ean, Igorren

17:00. Beñat Ugartetxea, Eneko

Abasolo, Malen Amenabar, Nerea

Ibarzabal, Oihana Bartra eta Onin-

tza Enbeita.

Abenduaren 1ean, Lekeition

17:00. Ander Elortegi, Arrate Illaro,

Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeas-

koa, Jone Uria eta Txaber Altube.

Page 12: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aProposamena

1

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Irudi bat behin eta berriz

ikusarazita sortu eta eli-

katu egiten dira estereo-

tipoak: jokamolde eta

irudi zehatz batzuk per-

tsona talde batekin lo-

tzen dira, alegia, multzo horreta-

ko pertsona guztiak berdinak bai-

liran. Ile laburra, galtza bakeroak,

cowboyen ibilerak eta, sarri asko,

jokaera zakarrak. Irudi horrekin

aurkezten dituzte lesbianak hain-

bat ikus-entzunezkotan. Badira

batere lekurik ere eskaintzen ez

zaien eremuak. Arte eszenikoetan

hutsaren hurrengoa da lesbianen

presentzia. Hala ondorioztatu zu-

ten Histeria Kolektiboak eta Kan-

caneo Teatro taldeak. Hutsune

horrez jabetuta, urtebeteko lana-

ren ondoren Puro Bollo jaio da,

Arte Lesbiko Eszenikoen Jaialdia.

Histeria Kolektiboak Inunda-

ciónantzezlana egin eta taularatu

zuenean hasi zen kozinatzen

Puro Bollo. Magda de Santo ar-

gentinarraren testua duen lana

iaz aurkeztu zuten. Arrakasta

handia izan zuen. Hala azaldu du

Maria Salazarrek. Puro Bolloren

antolatzaileetako bat da: «Les-

bianismo garaikidea %100 jaso-

tzen zuen lehen antzezlana izan

zen». Interes handia piztu zuen.

«Gai lesbikoak lantzen dituen

ekoizpenik apenas dagoen; pro-

tagonistatzat gaituztenik, konta-

kizunetako tramak gureak dire-

nik eta gure aberastasun, anizta-

sun, arazo, zalantza, itxaropen

eta desioak adierazten duenik».

Gabezia horren aurrean, eraba-

ki irmoa hartu zuten: «Lanik ez

baldin bazegoen, sortu egin be-

harko genituen. Horregatik sortu

genuen jaialdia». Eta erditu dira.

Jardueraz jositako egitarau zabala

antolatu dute. Asteartean hasi zu-

ten, eta, bihar arte, hausnarketa-

rako tartea zabaldu nahi duten

ikuskizun, hitzaldi eta eztabaidak

antolatu dituzte.

Historian zehar gizartearen jo-

kabideak izan duen eraginak tes-

tuingurua jartzen die gaur egun-

go egoerari eta Puro Bollo jaial-

diaren zergatiari: «Identitate

lesbikoak isilarazita egon dira dis-

kurtso heteropatriarkal normati-

boaren azpian. Izan ere, gorputz

lesbikoa, identitate lesbikoa, gi-

zonek iragarri izan dute. Diskur-

tso orokorra haiek eraiki dute.

Hala, helburua da guk hartzea

gure diskurtsoen ardura. Alegia,

guri buruz hitz egitea eta gugan-

dik eraikitzea».

Euren asmoa ez da adierazpen

lesbikoa egitea modu esentzialis-

ta batean. «Adierazteko, egiteko

eta esateko modu anitzak» dau-

dela aldarrikatuko dute. Eta ho-

rien lagin zabala dago ikusgai eta

aztergai egunotan.

Zergatik Puro BolloJaialdiaren izenburutik bertatik

egin nahi diote aipamen lesbia-

nismoa ikusarazteko beharrari.

Bollo hitzak lesbianen aurkako

irainari egiten dio aipamen.

«Irain hori gure egiten dugu eta

hortik geure buruak aldarrika-

tzen ditugu, erresistentzia eta sa-

laketa estrategia moduan». Puro,

berriz, puru edo garbi-ari buruz

ari da. «LGTBI sigla horretatik L-

ari buruz soilik hitz egingo dugu.

Behar dugu. Uste dugu noizean

behin gu bakarrik elkartzea ego-

kia dela. Ohituta gaude beste tal-

de feminista batzuekin batera ari-

tzera, aldarrikapen feministen

alde borrokan. Estrategia femi-

nistak behar ditugu heteropa-

triarkatua hausteko, baina gure

berezitasunei buruz hitz egiteko

tartea ere behar dugu».

1.

PENKOLETAS SISTERS

Hausnarketa sakonez gain, an-

tzezlan, musika eta performance-

entzako lekua ere zabalduko du

jaialdiak. Musika eta antzerkia

uztartuko ditu, esaterako, Penko-

letas Sisters Feminista Show

ikuskizunak. Umorez jantzitako

ikuskizun desobedientea taulara-

tuko dute Kancaneo Teatrok eta

Mage Arnalek. Hiru ahizpa lotsa-

gabek agertokia argituko dute

euren hizkera ilunarekin. Eredu

nazkante patriarkalak inposa-

tzen dituen etiketa zabaltzaileak

haustea du helburu ikuskizunak,

sortzaileek eurek azaldu dutenez.

Penkoletas taldea agertokira igo-

ko da kontzertu bat emateko as-

moz. Hala ere, euren izaera zoro-

aren ondorioz, aparatu elektroni-

koen artean kateatu eta

nahastuko dira. Zailtasun guztiei

aurre egin eta ikuskizunak aurre-

ra egingo du, ordea. Beti ere,

umorearen eta kritikaren bidea

urratuta.

2.

BOLLO BERTSO SAIOA

Bizkaiko eta Euskal Herri osoko

plaza eta agertoki anitzetan ohi-

koak diren bertso saioek jaialdia-

ren izaerari helduta bestelako gai

batzuk taularatuko dituzte. Bat-

bateko kantuak heteropatriarka-

tuaren aurkako aldarri bilakatu-

ko dira Amaia Agirre, Maider

Arregi eta Saioa Alkaiza bertsola-

rien ahotan. Ainhoa Aranburuk

zuzenduko du saioa, gaiak auke-

ratu eta jarrita. Ikuspegi lesbiko

transfeminista erradikala ardatz

duen saioa iragarri dute gaurko.

Bizipen lesbikoak ikusaraziko di-

tuzte, umorea surrealismoarekin

batuta eta fikzioa autobiografia-

rekin eta egunerokotasunarekin

uztartuta.

3.

‘SOLITA’ ETA MIKROLANAK

Lesbianen errealitatea lantzen

duten lanen bila ibili dira Histeria

Kolektiboa eta Kancaneo taldea.

Deialdi publikoa egin zuten joan

den ekainean, eta hogei proposa-

men baino gehiago jaso zituzten.

Horietatik sei aukeratu dituzte

jaialdirako. Horietako bat da Soli-

ta. Lina M. S. Calderok ondu du

biodrama. Bertan ar bat abortatu

duen Solita da protagonista. Na-

hastuta, jaiki egin da, otoi egin du,

oinez doa... Internetetik Angela-

rekin hitz egingo du. Machamala-

cha jainkosa lesbianak indarra

emango dio arrak abortatzen ja-

rraitzeko. Prozesu horretan kon-

turatuko da Angela lagun bat bai-

no gehiago dela beretzat.

Puro Bollo Arte Lesbiko Eszenikoenjaialdia antolatu dute HisteriaKolektiboak eta Kancaneo antzerkitaldeak, Bilbon. Helburua argia da: arte eszenikoetan lesbianismoarendesioak, itxaropenak zein aniztasunaprotagonisten ahotik ikusaraztea.

Azaletikmundurakoaldarria

Page 13: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Proposamena

2

3

4

PURO BOLLO

Asteartean hasi zuten jaialdia,

eta egitarau zabala prestatu

dute gaurko eta biharko.

Gaur

18:00.Bollo bertso saioa.

Amaia Agirre, Maider Arregi,

Saioa Alkaiz eta Ainhoa Aran-

bururen eskutik. Urkiola taber-

nan. Sarrera librea da.

21:00.Antzezlan laburren

emanaldia: Solita, Anarkia

Relacionaleta Si alguien

pronunciara tu nombre. Saio

bakoitzak lau euro balio du.

Hirurak ikusteko sarrerak ha-

mar eurotan eskura daitezke.

Gorte kaleko 29. zenbakian

egingo dituzte emanaldiok.

Bihar

12:00. Ikuspegi sortzaile eta

artistiko batetik egindako Biz-

kaiko mugimendu lesbikoa-

ren azalpen kronologikoa

egingo du Udane Herferrek,

Karmelan.

13:00.Antzerkia lesbiko bila-

katu hitzaldia, Magda de San-

to eta Alicia Casadoren esku-

tik. Karmelan.

14:00.Sorrera prozesuak

aztergai izango dituzte M. S.

Calderon, Andrea Corrales,

Belen Cruz, Mila Espiga eta

Laia Lloretek. Karmelan.

15:00.Bazkaria Karmelan.

Menu beganoa izango da.

Izena eman behar da aurretik.

16:30.Bazkalondoan, proiek-

tu berrietara irekitako gunea

bihurtuko da Karmela.

17:00. Sokak eta lumak ikuski-

zunean poesia eta musika uz-

tartuko dituzte Idoia Carra-

miñanak, Haizea Murgiak eta

Lo Sosa Guedesek. Karmelan

egingo dute saioa.

18:00. Lesbofoniakpoesia eta

perkusio ikuskizuna: Ixa Blan-

co, Sokole eta Sare Lesbianis-

taren eskutik. Karmelan.

18:30.Flamenkoa, Safo Esko-

laren eskutik. Sormen tailerra

eta inprobisazioa. Karmelan.

19:00. Si alguien pronuncia

tu nombreperformancea.

Karmelan.

21:00. Penkoletas Sisters Fe-

minista Showa. Hika Ateneo-

an egingo da kontzertua eta

leku mugatuak egongo dira.

Sarrerak bost eurotik aurrera

eskura daitezke, Hika Ateneo-

an bertan.

00:00.Festa batekin emango

diote amaiera jaialdiari, Badu-

laken. Peskadilleis arduratuko

dira musika jartzeaz.

Ia ikuskizun guztietan ikus-en-

tzuleen borondatea eskatuko

dute sarreren ordain gisa. Sal-

buespena Penkoletasen kon-

tzertua eta mikroantzerkiak

izango dira. Lau eta bost euro

ordaindu behar dira sarrerak.

Antzezlan labur horietako bes-

te bat da Si alguien pronuncia tu

nombre. Monique Wittigen Gor-

putz Lesbianoa lana hartu dute

ardatz lana osatzeko. Wittigen

iruditeria lesbikoak behin eta be-

rriz ekartzen du gogora irlaren

ideia. Egilea Lesbos eta Safora

itzultzen da, eta Dostopias kon-

painiako artistek ere beste ho-

rrenbeste egin nahi dute. Baina

ezinezkoa izango zaie.

4.

‘ANARKIA RELACIONAL’

Lesbianismoa ikusarazten duen

beste lan bat da Anarkia relacio-

nal. Opil artisauak egiten trebeak

eta adituak diren beste garai bate-

ko bi emakume ditu protagonis-

ta: Mila Espiga eta Belen Cruz. Us-

tez nahastu egin direlako agertu-

ko dira Puro Bollo jaialdian.

Euren artearen erakustaldia egin-

go dute. Alegia, opilak egingo di-

tuzte. Jaialdian daudela, LGTB

terminologian murgilduta aurki-

tuko dute euren burua. Termino-

logia hori eta bere esanahia eta

errealitatea ulertu nahi dituzte.

Gustura egongo dira espazio li-

bertario horretan.

BESTEAK

Ikuskizun hutsez harago joan

nahi izan dute Puro Bollo jaialdia-

ren antolatzaileek. «Ataletako

batzuk ikusteko eta gozatzeko

izango dira. Baina badaude beste

batzuk esertzeko, hitz egiteko,

hausnartzeko eta batzuk beste-

engandik ikasteko. Eztabaidara-

ko eta ekintzarako espazioak

egongo dira taldean antolatutako

jardueretan zein praktika artisti-

koetan. Guretzako biak baitoaz

lotuta: praktika artistikoak ekin-

tza politikorako erreminta bat

dira».

Bihar goizean hartuko dituzte

emanaldirik teorikoenak. «Les-

bianismoa antzerkiaren mun-

duan normalizatzeko ideia azter-

tu eta landuko dugu. Hori egitea

posible bada behintzat». Zergatik

ez dago gai lesbikoak lantzen di-

tuen antzerki ekoizpenik?Galde-

ra horri erantzuten ahaleginduko

dira Alicia Casado eta Magda de

Santos.

Gozamenerako saioek okupa-

tuko dituzte hainbat arloren gai-

neko hausnarketa sakona hartu

duten agertokiak ere. Bihar, esa-

terako, Sokak eta lumak ikuski-

zunean Lesbosetik Bilborako bi-

daia poetikoa irudikatuko dute.

Bertan ariko dira Lo Sosa Guedes

Kanariar Irletan jaiotako musika-

ria eta Idoia Carramiñana eta Hai-

zea Murgia poeta bilbotarrak.

Bestalde, erritmoak eta espe-

rientziak taula gainean jarriko di-

tuzte Sare Lesbianistak eta Soko-

lek. Una de cal y otra de arena

ikuskizunean lesbofobia, itxaro-

pen galduak, errebeldia, sexua

eta sexualitatea izango dituzte az-

tergai, besteak beste. Erritmo eta

esperientziak uztartuta sortzen

dituzten polifoniak aurkeztuko

dizkiete ikus-entzuleei.

Flamenkoak bestelako doinu

eta erritmoak eramango ditu

agertokira. Doinu sentituak, in-

dartsuak, kolpeak eta takoi jotze-

ak dakartza A base de palos, solo

el flamenco lanak. Indar horixe

bera helaraziko diete Peskadilleis

taldeko kideek Badulaken jaial-

diari agur esateko antolatu duten

festara gerturatzen direnei. Han

ere, aldarrikapena izango da na-

gusi. Hitzak, doinuak, hausnar-

ketak, kolektiboaren barruan.

Puro Bollo jaialdiko hainbat

ikuskizunetarako sarrerak erosi

behar dira. Gaurko antzezlan la-

burretarako sarrerak lortzeko,

[email protected]

helbidera idatzi behar da, hain

zuzen ere. Baita bazkarirako erre-

serba egiteko ere.

Informazio gehiago

nahi izanez gero,

jo webgune honetara:

histeriak.org

@

Page 14: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

MUSIKA

AREATZA4 Villains.

bBihar, 22:30ean, Aldamin tabernan.

ARRIGORRIAGATwin Melody.

bGaur, 20:00etan, Lonbo aretoan.

BARAKALDOMystifier

eta Craven Idol.

bGaur, 20:00etan, Edaskan.

BARAKALDODowntown Brigade.

bGaur, 20:00etan, El Tubon.

BARAKALDOEl Abuelo.

bGaur, 20:00etan, La Vieja Bandan.

BARAKALDORed Soil

eta Song of Anhubis.

bBihar, 19:30ean, Mendigon.

BARAKALDOLowe Band.

bBihar, 21:00etan, Loizagan.

BASAURILurpekariak.bAsteazkenean, 20:30ean,

Social antzokian.

BERMEORise to Fall, Vhaldemar,

Morphium eta Etorkizun Beltza.

bBihar, 21:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa:

2001: A Musical Odyssey.

bGaur, 19:30ean, Euskaldunan.

BILBOPablo Perea.

bGaur, 20:00etan, Cotton Cluben.

BILBOSpiders, Sin In The Flesh

eta Chivo.

bGaur, 20:00etan, Santana 27n.

BILBORrucculla, Mark Luva

eta Kris II.

bGaur, 20:00etan, Muelle tabernan.

BILBOGospel Bilbao.

bGaur, 20:00etan, Deustuko

Unibertsitateko kapera gotikoan.

BILBOTxo Braceras.

bGaur, 20:30ean, Campa

de los Ingleses tabernan.

BILBOLos Cosmeticos eta Sua.

bGaur, 20:30ean, Shaken.

BILBOLuigi Stream.

bGaur, 21:00etan, Luber tabernan.

BILBOCoppel.

bGaur, 21:00etan, Itsas Museoan.

BILBOThe Fuzillis.

bGaur, 21:30ean, Azkenan.

BILBOMoonshine Whiskey.

bGaur, 21:30ean, Irish Stonesen.

BILBOCooper.

bGaur, 22:00etan, Stage Liven.

BILBOD Ark.

bGaur, 22:30ean, Ambigun.

BILBOMazmorra eta

Micky & The Buzz.

bGaur, 23:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOWillow eta Bihotza.

bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.

BILBOChristina Rosenvinge:

Un Cinzano entre amigos

elkarrizketa musikatua.

bBihar, 12:30ean, Satelite T-n.

BILBOCarlos Velasco Trio.

bBihar, 12:30ean, La Riberan.

BILBOLuis Guitarra & Carmen

Sara: Relatos y canciones para

despertar el alma.

bBihar, 18:00etan, Arrupe etxean.

BILBOBrothers In Band:

The Very Best of Dire Straits.

bBihar, 20:30ean, Euskaldunan.

BILBOPapawanda.

bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.

BILBOGonzalo Portugal.

bBihar, 20:30ean, RocknRollan.

BILBOTriangulo Inverso.

bBihar, 20:30ean, Shaken.

BILBOBejo eta DJ Pimp.

bBihar, 20:30ean, Santana 27n.

BILBOValkyria eta Kauce.

bBihar, 20:45ean, Bilborocken.

BILBOUzzhuaia.

bBihar, 21:00etan, Stage Liven.

BILBOLuis Alvarado, Aizpea de

Atxa, Dissolvs, Ssalnk, Fernando

Carvalho eta Oyatala.

bBihar, 21:00etan, Le Larraskiton.

BILBOPenkoletas Sisters

Feminista Show.

bBihar, 21:00etan, Hika Ateneoan.

BILBOElder.

bBihar, 21:00etan, Santana 27n.

BILBOMaribel La Canija.

bBihar, 21:00etan, Hacerian.

BILBOManolo Garcia.

bBihar, 21:00etan, Bilbao Arenan.

BILBOLa Furia eta Che Sudaka.

bBihar, 21:30ean, Itsas Museoan.

BILBOHuerfanos de Krahe.

bBihar, 22:00etan, Azkenan.

BILBOAnari.

bBihar, 22:30ean, Kafe Antzokian.

BILBOPeon Kurtz.

bBihar, 22:30ean, Ambigun.

BILBOUdaleko Musika Banda:

Topaketak zazpigarren artearekin.

b Igandean, 12:00etan,

Euskaldunan.

BILBO Irati Bilbao & Matias Kaplun

Duo.

b Igandean, 12:30ean, La Riberan.

BILBOPatricia Lazaro.

b Igandean, 13:30ean, Satelite T-n.

BILBOAdam Giles Levy.

b Igandean, 18:30ean, Coppolan.

BILBO Jaime Esteve Almeda,

Diana Perez Custodio, Xoan-Xil

Lopez, Clarence Barlow eta

Juan Jose Raposo.

b Igandean, 18:30ean,

Le Larraskiton.

BILBOThe Magpie Salute.

b Igandean, 18:45ean,

Kafe Antzokian.

BILBODiego Cruz & Marcos

Sendarrubias.

b Igandean, 19:00etan,

Itsas Museoan.

BILBOMiroslav Vitous & Emil

Viklicky.

b Igandean, 20:00etan, BBK

aretoan.

BILBOMikel Urdangarin.

bAstelehenean, 19:30ean,

Euskaltzaindiaren egoitzan.

BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa:

Bakarlari handiak errezitaldian.

bAstelehenean, 19:30ean,

Euskaldunan.

BILBOLouis Laurain: Unique Horns.

bAsteazkenean, 20:00etan,

MEM Exhibition Hall-en.

BILBOKatia eta Marielle Labeque:

Amoria.

bOstegunean, 19:30ean, Arriagan.

BILBOFerenc Nemeth Band.

bOstegunean, 20:00etan,

Conde Duque hotelean.

BILBO Josemi Carmona & Javier

Colina & Bandolero: De cerca.

bOstegunean, 20:00etan,

Campos Eliseos antzokian.

BILBO Javier Marculet

eta Arantza Gaztañaga.

bOstegunean, 20:00etan,

MEM Exhibition Hall-en.

BILBODorian.

bOstegunean, 21:30ean,

Kafe Antzokian.

DURANGOLuhartz.

bBihar, 17:00etan, Landako

gunean.

ELORRIODani Pozo Quartet.

bGaur, 22:30ean, Arriola ateneoan.

ELORRIOLonj Blues.

bBihar, 22:30ean, Arriola ateneoan.

ELORRIOBroken Brothers Brass

Band.

b Igandean, 20:00etan, gaztetxean.

ELORRIOThe Cherry Boppers.

bOstegunean, 21:30ean, Arriola

ateneoan.

GETXORed Clover.

bGaur, 21:00etan, Azkena Romon.

GETXOLove Masacre eta Urrats.

bGaur, 22:00etan, Iturgitxiko karpan.

GETXORosebud.

bGaur, 22:30ean, Zear Biden.

GETXO2zio eta Gigatron.

bBihar, 21:30ean, Iturgitxiko karpan.

GETXO Irutasun abesbatza.

b Igandean, 20:00etan, Tourseko

San Martin elizan.

IGORREEskean Kristo.bGaur, 21:30ean, Kiñu gaztetxean.

MUNGIARocksarito Band.

bBihar, 22:30ean, Zubikoan.

PORTUGALETETe Mamas

& T’Empapas.

bGaur, 20:00etan, La Perdizen.

PORTUGALETESimplemente

Iñigo.

bGaur, 20:30ean, Allende Berrin.

PORTUGALETEBanda Magnetica.

bGaur, 21:00etan, Arana tabernan.

PORTUGALETEZiztada & Rlantzeta Mugalari.

bBihar, 21:30ean, Merkatuan.

SANTURTZIDaniela Mocosch eta

Pedro Guallar organo jotzaileak.

bGaur, 20:30ean, San Jorge elizan.

SANTURTZISan Anton eta Lagun Zaharrak abesbatzak.

bBihar, 20:30ean, San Jorge elizan.

SOPELACharlie Cosh & Mikel

Gaztañaga.

bBihar, 20:30ean, Horkonponen.

SOPELAShintra eta Deimocracy.

bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzan.

ZALLAAlos Quartet, Oreka TX

eta Amaia Elizaran: Garden.

bGaur, 20:00etan, zine antzokian.

ZALLAMichael’s Legacy.

bBihar, 20:00etan, zine antzokian.

ZORNOTZAParabellum

eta Gatillazo.

bBihar, 21:30ean, Zelaieta plazan.

ANTZERKIA

ABADIÑOHuts Teatroa: Hozkailua.

bBihar, 19:00etan, Errota

kultur etxean.

ARRIGORRIAGAZirtaka: Ongi

etorri, lagun.

b Igandean, 12:30ean, Lonbo

aretoan.

Bilbo b MEM jaialdia

Arte esperimentalen plazaAzaroaren 24ra arte, MEM Arte Esperimentalen Nazioarteko Jaialdiak

gisa guztietako saioak ekarriko ditu Bilbora. Bihar, Adriano Spatolari

gorazarre egingo diote MEM Exhibition Hallen, 17:00etatik 22:00etara.

Giovanni Fontanak —argazkian— performancea ere egingo du. HITZA

14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9aAgenda

Page 15: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

BALMASEDAZanguango Teatro:

Esto no me lo esperaba.

bBihar, 20:00etan, Klaret antzokian.

BARAKALDOTeatro Paraiso:

Xocolat.

bBihar, 18:00etan, Gurutzetako

kultur etxean.

BARAKALDOTanttaka:

Izoztutako haizea bezala.

bBihar, 20:30ean, Barakaldo

antzokian.

BARAKALDOHistoria de un coche.

bBihar, 21:00etan, eta igandean,

19:00etan, Arimaktoren.

BASAURILa Enana Naranja:

Kontukantari 2. Mendian ibiltari.

b Igandean, 12:30ean, Social

antzokian.

BERANGO Juego de Damas:

Area de servicio.

bBihar, 19:00etan, Berango

antzokian.

BERRIZArena en los Bolsillos:

Kanpoaldea toki bat da.

bGaur, 17:00etan, kultur etxean.

BERRIZNode: Cronopia.

bBihar, 20:00etan, kultur etxean.

BILBOMarina Merino eta Rosa

Quintana: La gran depresión.

bGaur, 19:30ean, Begoñako

udaltegian.

BILBORafael Alvarez ‘El Brujo’:

La luz oscura.

bGaur eta bihar, 20:00etan,

eta igandean, 19:00etan,

Campos Eliseos antzokian.

BILBOEl Temple & Pabiloi 6: VES.

bGaur eta bihar, 20:00etan, eta

igandean, 19:00etan, Pabiloi 6-n.

BILBOPuro Bollo: Mila Espiga eta

Belen Cruzen Anarkia relacional,

eta Lina M.S. Calderoren Solita.

bGaur, 21:00etan, 22:00etan

eta 23:00etan, Karpinterian.

BILBONacho Garcia: Estoy mayor.

bGaur, 21:00etan, Bilborocken.

BILBOPuro Bollo. Dostopias:

Si alguien pronunciara tu nombre.

bGaur, 00:00etan, eta bihar,

19:00etan, Karmelan.

BILBOAlberto Casado eta

Rober Bodegas: Pantomima Full.

bBihar, 19:30ean eta 22:00etan,

Euskaldunan.

BILBOLa Abadia: Unamuno:

venceréis pero no convenceréis.

bBihar, 19:30ean, eta igandean,

19:00etan, Arriaga antzokian.

BILBOGiovanni Fontana, Julien

Blaine eta Bartolome Ferrando.

bBihar, 20:00etan,

MEM Exhibition Hall-en.

BILBOScartaris: Hamlet en la

oscuridad.

bBihar, 20:30ean, Campos Eliseos

antzokian.

BILBOFabricio Lamoncharen

Jaula de grilloseta Noish.

b Igandean, 12:00etatik 16:00etara,

MEM Exhibition Hall-en.

BILBOThe Funes Troup: Aukerak.

b Igandean, 13:00etan, Zawp-en.

BILBOPollo Rosa: Las amistades

de Gertrudis.

b Igandean, 19:00etan, Hacerian.

BILBOMaria Hervas & Serena:

Iphigenia en Vallecas.

bAsteartean eta asteazkenean,

19:30ean, Arriaga antzokian.

BILBOLaberinto: Cuando estemos

más tranquilas.

bOstegunean, 19:00etan,

Solokoetxe ikastetxean.

DURANGODejabu: Linbo planeta.

b Igandean, 18:00etan,

San Agustin kulturgunean.

ERMUARon Lala: Crimen y telón.

bGaur, 22:15ean, Ermua antzokian.

LEIOATurukutupa: Rezikletas.

bBihar, 13:00etan, Lamiakoko

metro geltokiko plazan; eta

igandean, 13:00etan, Manuel

de Irujo plazan.

LEIOABenetan Be: Inondik inora.

b Igandean, 18:00etan,

Kultur Leioan.

MARKINA-XEMEINAxut: Zazpi

senideko.

bBihar, 19:00etan, Uni frontoian.

MUNGIALa Enana Naranja:

Kontukantari 2. Mendian ibiltari.

bBihar, 18:30ean, Olalde aretoan.

SANTURTZITenemos Gato:

Felicidad.

bGaur, 20:30ean, Serantes

aretoan.

SANTURTZIChevi Muraday

eta Kiti Manver: Sensible.

bBihar, 20:30ean, Serantes

aretoan.

SANTURTZIPez Limbo: Oxido.

bOstegunean, 20:30ean,

Serantes aretoan.

SESTAOGorka Aginagalde

eta Gurutze Beitia: A Gussssto!.

bGaur, 19:30ean eta 21:30ean,

Musika Eskolan.

SOPELAAtx Teatroa: 7ak bat.

Gaiztoetan gaiztoenak.

bGaur, 20:00etan, Kurtzio

kultur etxean.

UGAO Itzel: Bizimiñak.

bGaur, 20:00etan, Jane jauregian.

DANTZA

ARRIETAZapatariñe: Su ganean

jantzan.

bGaur, 19:30ean, frontoian.

Elorrio b Musika

Jazz eta blues jaia ArriolanElorrioko ateneoa jazz eta blues musikak hartuko du, azaroaren 18ra arte.

Gaur, Dani Pozo Quartet ariko da; bihar, Lonj Blues; igandean, Broken

Brothers Brass Band —argazkian—, gaztetxean; eta, datorren astean,

The Cherry Boppers, Angel Unzu, Hector Watt eta Tobacco Road. HITZA

BARAKALDODantzaz: Growing

Young.

bGaur, 20:30ean, Barakaldo

antzokian.

BASAURIKukai & Sharon Fridman:

Erritu.

bBihar, 20:30ean, Social antzokian.

BILBOOlga Pericet: Enfoque.

bBihar, 20:00etan, Fundicion-en.

BILBOBallet Nacional Sodre

& Igor Yebra: Confluencias.

bAstelehenean, 20:00etan,

Euskaldunan.

BILBOGelabert Azzopardi:

Preludis, Al Caponeeta Fandango.

bAsteartean, 20:00etan,

Bizkaia aretoan.

FORUAUrdaibai taldea.

b Igandean, 13:30ean, plazan.

GALDAKAOAukeran: Maurizia.

bGaur, 21:00etan, Torrezabalen.

GETXODantza erakustaldia

eta Juanjo G. Mendibil Aurresku

Txapelketa.

bBihar, 18:00etan, Algortako

ikastolan.

GETXOAgurra: euskal dantzen

erakustaldia.

b Igandean, 12:30ean, Algortako

ikastolan.

LEIOAExcentrica: La maldición

de los hombres Malboro.

bGaur, 20:00etan, Kultur Leioan.

MUNDAKABusturialdeko

Dantzari Eguna.

bBihar, 19:30ean, Isla Kale

kiroldegian.

ZORNOTZAElirale: Artha.

bGaur, 20:15ean, Zornotza aretoan.

BERTSOLARITZA

ARRIETAXabat Galletebeitia,

Ibon Larrazabal eta Fredi Paia.

b Igandean, 13:30ean, plazan.

BILBOBollo saioa: Amaia Agirre,

Maider Arregi eta Saioa Alkaiza.

bGaur, 18:00etan, Urkiola tabernan.

BILBOBertso bazkaria:

Uxue Alberdi eta Jon Maia.

bBihar, 14:30ean, Hika Ateneoan.

GETXOBihotza Gazte: Xabier

Zeberio eta Juan Jose Eizmendi

Loidisaletxe II.a.

bGaur, 20:30ean, Azebarrin.

LEIOANerea Ibarzabal eta

Ane Labaka.

bAsteazkenean, 12:00etan, EHUn.

MALLABIABertsolari Gazteen

Mallabiko Txapelketa. Bertso afa-

ria: Peru Abarrategi, Aitor Bizkarra,

Haritz Mujika eta Mikel Tapia.

bGaur, 21:30ean, Trabaku Goiko

jatetxean.

OROZKOBertso afaria:

Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio.

bGaur, 21:00etan, eskolako

jantokian.

HITZALDIAK

BILBOErramun Osa eta Miriam

Urkia: Euskaltzaindia XXI. mendean.

bAsteazkenean, 11:00etan,

Kafe Antzokian.

GERNIKA-LUMOKeko Alonso:

Egungo basoen egoera eta Kolore

Guztietako Basoak proposamena.

bAsteartean, 20:00etan, Elai-Alai

aretoan.

GETXOKepa Altonaga: Euskara

batua, etsai ala lagun.

bBihar, 19:30ean, Azebarrin.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

BILBOZinema Kurduaren Zikloa:

El sol del Nord.

bAstelehenean, 19:30ean,

Bilborocken.

BESTELAKOAK

BARAKALDOToni Bright magoa:

No te creas la verdad.

b Igandean, 19:00etan, Barakaldo

antzokian.

BERANGOTor magoa.

b Igandean, 18:00etan, Berango

antzokian.

BERRIATUANerea Ariznabarreta

eta Mariano Hurtado: Ezberdin

bezain eder ipuin musikatua.

bOstegunean, 18:00etan, kultur

etxean.

BILBOPuro Bollo. Cuerdas y plumas

poesia emanaldi musikatua:

Idoia Carramiñana, Haizea Murgia

eta Lo Sosa Guedes.

bBihar, 17:00etan, Karmelan.

DURANGOAgurrik gabeak,

borrokalari antifaxisten omenezko

ekitaldia.

b Igandean, 18:00etan,

Plateruenan.

ERMUASan Martin azoka.

bBihar, 11:00etan, Orbe

Kardinalaren plazan.

MUSKIZSun magoa: Spectacular

Magic.

bBihar, 19:30ean, Meatzari

aretoan.

15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 9a Agenda

Page 16: BIZKAIKO HITZA - Berria · kal artisten lanak erosi eta gorde dituzte. Baina hemengo sortzaile-ez gain, atzerriko artisten lanak ere eskuratu ditu, kasu gehiene-tan, euskal artearen

Natalia Salazar Orbe

Lainoetan murgilduta,

horietatik gora egi-

nez unibertsoa kon-

kistatu guran dirudi-

ten haitzez osatutako

gailurrak agerian. Haitzak, ga-

raieran. Arbolen berdea eta ma-

rroi gorrixka, beheragoko malde-

tan. Atsedenaldi pausaturako

agertokia eskaintzen du historia

ezagutzeko aukera ematen duen

jolas eremuak, Urkiolako Parke

Naturalaren mugen barruan da-

goen Neberondoaren aurrean.

Antzina izotza zer-nola kontser-

batzen zuten ezagutzeko leku

aproposa da.

Inguruko elementurik bitxiena

horixe du: hozkailua. Kupula

itxurako eraikuntza bitxi horrek

ematen dio izena eremuari, gai-

nera. Era horretako hozkailuak

ohikoak ziren mendietan. Ba-

rruan gordetzen zen neguan jau-

sitako elurra. Biltegi horiei esker,

inguruetako herriek luzaroago

izaten zuten izotza.

Hozkailuak udalenak izaten zi-

ren, sarri asko. Ustiatzeko aukera

enkantean ateratzen zuten, eta

lortzen zuenak kudeatzen zituen.

Putzu sakonak elurrez bete, hoz-

kailua zaindu eta erosleentzat

izotza ebakitzeko betebeharra

izaten zuen.

Gaur egun ez da hozkailu gisa

erabiltzen. Bere inguruaren an-

tzera, atsedena du eginbehar na-

gusi. Baita atsedenerako tartea

hartu nahi dutenentzako aterpe

gisa jardutea ere.

Elurra bildu eta izotza gorde-

tzeko zuen hobi sakona aspaldi

zigilatu zuten. Harlanduz eraiki-

tako goialdeko kupula aterpe gisa

egokituta dago. Tximinia du ba-

rruan, eta inguruan aulki batzuk

jarri dizkiote. Mendi bidean ego-

nik, ganadua barruan ez sartzeko

ate birakaria jarri diote sarreran,

abereek barrualdea hondatzea

saihesteko.

Historian atzera egin eta arba-

soen bizimoduari buruz gehiago

ikasteko aukera emateaz gain,

ibilaldiak ikuspegi ikusgarriak

ere eskainiko dizkio bisitariari.

Begien aurrean dauden mendi

gailur guztien artean Mugarra na-

barmentzen da. Iparraldeko aur-

pegia erakusten dio Neberondo-

an atsedenerako zein gozamene-

rako tartea hartzen duenari.

Malda gogorra ikus daiteke;

gailurrerako haitzen artean ezku-

tatutako meatze ahoak agerian

dituela. Horiek ere inguruaren

historiaren lekuko isilak dira.

Haitz horietatik minerala atera-

tzen baitzuten aspaldi.

Espezieen elkarbizitzaren le-

kuko ere bada eremua. Pinuen

ondoan, jatorrizko basoaren az-

tarnak ageri dira. Malda handie-

tan Kantauriko artadiz osatutako

guneak daude. Leku preziatuak

eta babestu beharrekoak

dira. Hori guztia, atsede-

nerako zein mokadua

hartu eta eguna igarotze-

ko aukera ematen duen

eremutik begiratuta iku-

si eta azter daitekeena: eremuak

berak berezko dituen lurren go-

rabeheretan pausatuta dauden

mahaietatik behatuta, antzokiko

besaulkiak balira bezala.

Natura eta historia uztartzen ditueningurune bitxia dago Durangon.Neberondoa esaten diote, eta kupulaitxurako eraikin bati zor dio izena. Bertanneguko elurra biltzen zuten antzina,izotza luzaroan izateko.

Hozkailuaaterpebilakatuta

Gaur egun tximinia bat eta aulkiak ditu Neberondoko elur biltegia izandako eraikinak. DURANGOKO UDALA

Mugarra mendia da Neberondotik ikus daitekeen gailur ikusgarrienetako bat. DURANGOKO UDALA

BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko azaroaren 9a

Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721

www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

sBIZKAIA MAITE

Arbasoen bizimoduari buruzikasteko aukera emateaz gain,ikuspegi ikusgarriak ereeskainiko dizkio bisitariari