Upload
hezkuntzaren-zoko-mokoa
View
220
Download
4
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Dekretuaren galdera nagusiak
Citation preview
1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumaren aplikazio eremua?
Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumaren aplikazio eremuak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztiak dira. 2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen
duten ETAPAK?
2 etapa daude, Lehen Hezkuntza eta Bigarren
Hezkuntza.
3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera?
Hautazkoa al da?
Izaera hezitzaile eta orientatzailea dute. Ez da
hautazkoa, derrigorrezkoa eta doakoa baizik.
4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat
ZIKLOTAN banaturik dago?
6 urte hartzen ditu Lehen Hezkuntzako
etapak, eta 3 ziklotan banaturik dago. ◦ Zikloa: 1. Eta 2. Mailak
◦ Zikloa: 3. Eta 4. Mailak
◦ Zikloa: 5. Eta 6. Mailak.
5. Zer jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum
Diseinuak oinarrizko Gaitasuntzat?
Testuinguru edo egoera askotarikoek eskatutako
jakintza, trebetasunak, jarrerak eta balioak
konbinatzean datza oinarrizko gaitasunen funtsa
6.Zein proiektutan eman zen Gaitasunen
definizioa eta hautaketa?
Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo)
izeneko proiektuan, gaitasun kontzeptuaren
definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta
Garapenerako Antolakundeak (ELGE).
7.Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?
1. Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea eta nork bere burua ezagutzen ikastea.
2. Ikasten eta pentsatzen ikastea eta informazioa interpretatzea sortzea eta ebaluatzea.
3. Hizkuntza ofizialetan, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea eta komunikabideak eta informazioko eta komunikazioko teknologiak irizpide kritikoz erabiltzen eta interpretatzen ikastea.
4. Elkarrekin bizitzen ikastea, harreman positiboak izaten eta gatazka-egoeretan elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea.
5. Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, emozio negatiboak kontrolatuz eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea.
6. Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alor guztietan.
8. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako gaitasunak?
Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna.
Ikasten ikasteko gaitasuna.
Matematikarako gaitasuna.
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Giza eta arte kulturarako gaitasuna.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak
CURRICULUM terminoa?
Oinarrizko hezkuntzako jakintza-arloen eta
irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen,
helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta
ebaluazio-irizpideen multzoa.
10. Zeintzuk dira ikastetxe bakoitzak kontuan hartu beharreko pedagogia printzipioak?
◦ Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza
eta ikaskuntzako prozesuak, eta kontzeptuzko,
prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen dituzten
oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren
xedea.
◦ Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da
oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta
jakintza-arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna.
◦ Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har,
gizartera irekitzen ari dela, beharrezkoa da ebaluazioaren
parte hartzea handitzea.
◦ Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio
handia izan behar dute eskola-antolamenduan, eta
indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera.
◦ Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko
gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako gaitasuna
sendotzeko
11. Zeintzuk dira LH-ko jakintza arloak?
◦ Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera ◦ Arte Hezkuntza ◦ Gorputz Hezkuntza ◦ Gaztelania eta Literatura ◦ Euskara eta Literatura ◦ Atzerriko Hizkuntza ◦ Matematika
12. Zein hizkuntza eredu bilatzen da Oinarrizko
Hezkuntzarako?
Elebitasuna bultzatzen da, euskara eta
gaztelerarekin. Gainera, eleaniztasunerako bidea
irekiko da (frantsesa, ingelesa,…) 13. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien
xedea?
Aniztasunaren trataerarako neurriek xede hauek
dituzte: ikasleen berariazko hezkuntza-premiei
erantzutea eta ikasleek curriculumean jasotako
oinarrizko gaitasunen gutxieneko mailak
eskuratzea. Neurri horiek bide bat ireki behar dute,
adierazitako helburuak eta xedeko titulazioak lor
ditzaten ikasleek.
14. Zein da LHn ikasleen ratioa?
1. Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, gehienezko kopurua 30 ikaslekoa izango da.
2. Mailaz igaro gabeko ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu diren ikasleak izateagatik, talderen batek gehienezko ratioa gainditu ahal izango du, baina taldeak ezingo du ehuneko hamarrean baino handiagoan gainditu adierazitako ratioa.
3. Irakasle/ikasgela erlazioa handitu ahal izango da, ikasleen ezaugarriei erreparatuta eta ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei erreparatuta.
15. Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn?
3 printzipio bereizten dira: banakatua, jarraitua eta
orokorra, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan
egindako aurrerapenari erreparatuko diote, oinarrizko
gaitasunak kontuan hartuta.
16. Zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak?
◦ Oinarrizko gaitasunen ekarpenean eragina dute arlo
guztiek
◦ Alor bakoitzaren helburuak etapa osorako dira.
◦ Edukiak zikloka banatzen dira.
◦ Ebaluazio irizpideak zikloka banatuak daude.