13
Soziolinguistika aldizkaria GUREAN ATALA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa) ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90 Laburpena. 2016ko abenduaren 17an, Europako hogeita hamar hizkuntza-komunitate baino gehiagoko ehunetik gora eragilek adostutako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zen Donostian. Egoera gutxiagotuan dauden hizkuntzetako hiztunen eskubideak bermatzeko 185 neurriren bilduma. Artikuluan Protokoloaren etorkizuneko lan-ildoak aurkeztuko dira, alegia, aipatu dokumentua Euskal Herri mailan zein Europa mailan tresna eragingarri bihurtzeko zein bide-orri zehaztu den azalduko da. Artikuluan lan-ildo guztietatik nazioarteko instituzioetan Protokoloa erreferentziazko dokumentu bihur- tzeko jorratuko duen bideak hartuko du garrantzia. Hitz gakoak: hizkuntza-eskubideak, gizarte-zibila, ahalduntzea, europa, hizkuntza-politika. Abstract. On 16 December 2016, the Protocol to Ensure Language Rights, which had been agreed upon by over one hundred stakeholders representing over thirty language communities, was officially presented to the public in the city of Donostia-San Sebastián. The Protocol is a collection of 185 measures designed to protect the rights of speakers of minoritised languages. This paper outlines the future areas of action, des- cribing the specific roadmap laid out to ensure that the Protocol becomes an effective tool in both the Basque Country and at a European level. The paper will focus particularly on the steps to be taken in order to ensure that the Protocol becomes a reference document for international institutions. Key words: Language rights, civil society, empowerment, Europe, language policy. Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? Paul Bilbao Sarria Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusia

Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

  • Upload
    others

  • View
    12

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

Soziolinguistikaaldizkaria

GUREANATALA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. 2016ko abenduaren 17an, Europako hogeita hamar hizkuntza-komunitate baino gehiagokoehunetik gora eragilek adostutako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zen Donostian.Egoera gutxiagotuan dauden hizkuntzetako hiztunen eskubideak bermatzeko 185 neurriren bilduma.Artikuluan Protokoloaren etorkizuneko lan-ildoak aurkeztuko dira, alegia, aipatu dokumentua EuskalHerri mailan zein Europa mailan tresna eragingarri bihurtzeko zein bide-orri zehaztu den azalduko da.Artikuluan lan-ildo guztietatik nazioarteko instituzioetan Protokoloa erreferentziazko dokumentu bihur-tzeko jorratuko duen bideak hartuko du garrantzia. • Hitz gakoak: hizkuntza-eskubideak, gizarte-zibila,

ahalduntzea, europa, hizkuntza-politika.

Abstract. On 16 December 2016, the Protocol to Ensure Language Rights, which had been agreed uponby over one hundred stakeholders representing over thirty language communities, was officially presentedto the public in the city of Donostia-San Sebastián. The Protocol is a collection of 185 measures designed toprotect the rights of speakers of minoritised languages. This paper outlines the future areas of action, des-cribing the specific roadmap laid out to ensure that the Protocol becomes an effective tool in both theBasque Country and at a European level. The paper will focus particularly on the steps to be taken in orderto ensure that the Protocol becomes a reference document for international institutions. • Key words:

Language rights, civil society, empowerment, Europe, language policy.

Donostiako Protokoloa: eta orain, zer?

Paul Bilbao Sarria

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusia

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página 61

Page 2: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

2016ko abenduaren 17an urte bateko prozesuaren ondorioz adostutakodokumentua aurkeztu genuen Kursaal jauregian: Hizkuntza EskubideakBermatzeko Protokoloa. Hogeita hamar hizkuntza komunitate bainogehiagoko ehundik gora eragilek adostu eta berretsitako ehun eta lau-rogeita bost neurriko dokumentuak argia ikusi zuen goraino betetakoKursaalen.

Zalantzarik ez dut erditze luzea izan zuela dokumentuak eta une ba-tzuetan bai eta mingarria ere, baina prozesu osoari perspektibatik begi-ratuta eta emaitza ikusita merezi izan duela argi dago. Izan ere gizarteeragileok gaitasuna izan dugu egoera desberdinetatik abiatuta gure es-kubideak bermatzeko bide orriak zer nolako ezaugarriak izan behar di-tuen definitzeko.

Halere, KONTSEILUtik nahiko argi genuen hasieratik horrelako prozesubatek ezin zuela amaiera izan dokumentuaren aurkezpenean. Ondorioz,dokumentuaren aurkezpenak hurrengo fasearen hasiera ekarri beharzuen, eta Soziolinguistika Klusterreko lagunen eskaerari erantzunez,saiatuko gara Protokoloaren etorkizuneko proiekzioa, balioa eta urratsakpartekatzen.

1. zer dUgU eSKUArTeAn

y

1.1 hizkuntza eskubideak Bermatzeko Protokoloa

Urte bateko prozesu baten ondorioz, hogeita hamar hizkuntza komu-nitatetako ehundik gora eragilek adostu duten dokumentua da. Arestianesan bezala, Protokoloa 185 neurrik osatzen dute. Neurriok 1996an Bar-tzelonan onartutako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalakbiltzen dituen artikuluekin lotura zuzena dute. Izan ere, Protokoloaosatzeko prozesua horretan oinarritu da; alegia, Deklarazioak jasotzendituen eskubideak bermatzeko zein neurri hartu beharko liratekeen ze-haztea.

Deklarazioak bezala, Protokoloak ere zazpi eremutan ditu sailkatuakneurriak: Printzipio orokorrak, administrazio publikoa, hezkuntza,eremu sozioekonomikoa, hedabideak eta teknologia berriak, onomastikaeta kultura. Horretaz gain, eremu bakoitza azpi-ataletan dago banatuta,eta aitortu behar dugu hori izan dela prozesuan Batzorde Zientifikoakeskatutako ezaugarria. Izan ere, Protokoloa baliagarria baldin bada zer-baiti erantzuten diolako izango da, eta beraz, oso garrantzitsua izan daeremu bakoitzaren azpiko kategorizazioa ahalik eta gehien xehetzea.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Protokoloakzazpi eremutanditu sailkatuakneurriak:Printzipioorokorrak,administraziopublikoa,hezkuntza, eremusozioekonomikoa,hedabideak etateknologiaberriak,onomastika etakultura.

Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer?

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página 62

Page 3: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

Adibide gisa, hona hemen administrazio publikoa eta hezkuntza atalenazpi-sailkapenak:

1.2 Kaiera

Protokoloaren proiektua hizkuntza-komunitate gutxiagotuetako eragi-leekin partekatu izan denean, ikusi da oso beharrezkoa zela gizarte era-gileok geure proposamen bateratua mahai gaineratzea, baina, aldi be-rean, oso argi ikusi da hizkuntza-komunitate bakoitzari dagokiola horrenbetetze-mailak nolakoa izan behar duen definitzea eta zehaztea.

Arras desberdinak dira egoera gutxiagotuan dauden hizkuntzen egoera,eta horrexegatik, hain zuzen ere, hizkuntza-komunitateek zeinek bereibilbide-orria zehaztu behar du, Protokoloa erabilgarria izan dadin.

Zalantzarik ez dago hizkuntza baten berreskurapen-prozesua dinamikoadela, baina arrazoi horrengatik ezinbestekoa da epeak zehaztea, proze-suak denboran amaiera izan behar duela irudikatzea ezinbestekoa da.Hartara, berreskurapen-prozesuari so gauden honetan, lehen urratsahizkuntza-komunitateen eskubideak bermatzea da lehen geltokia, etaKaierak hizkuntza-komunitatearen esku utziko du epeen denboralizaziohori zehaztea.

Kaiera Protokoloan jasotako neurrien betetze-maila neurtu, aurrera be-girako helburuak ezarri eta horien jarraipena egiteko balio duen tresnamalgua da. Hizkuntza-eskubideak gizarte-esparru espezifiko batean

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Arrasdesberdinak dira

egoeragutxiagotuan

daudenhizkuntzenegoera, eta

horrexegatik,hizkuntza-

komunitateekzeinek bere

ibilbide-orriazehaztu behar du,

Protokoloaerabilgarria izan

dadin.

Donostiako protokoloa: eta orain, zer? – Paul Bilbao

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página 63

Page 4: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

edo lurralde-eremu zehatz batean bermatzeko lan egiten duten eragileekProtokoloko neurri batzuk bete daitezen lortzean jarriko dute arreta.

Horregatik, Kaierak bi erabilera eredu izan ditzake:

1. Kaieraren erabileraren eredu integrala legoke. Hizkuntza-ko-munitate oso baten beharren inguruan lan egiten duen eragile batek,edo hainbat eragilek elkarlanean egingo lukete hau. Hiztunen hiz-kuntza-eskubide guztiak behatu eta horien bermatze-mailari neurriahartzeko asmoz, Protokoloko neurri guztiekin osatu beharko litza-teke Kaiera kasu horretan. Gainera, aukera legoke hizkuntza-ko-munitate gutxiagotuetako gizarte eragileek neurrien betetzea hu-rrenkera baten arabera zehazteko.

Izan ere, guztion desioa neurri guztiak epealdian osoki betea-raztea baldin bada ere, hizkuntzen egoeren arabera aukera izangoda epealdi bakoitzerako bete beharreko neurriak zein izango direnzehazteko.2. Kaieraren erabileraren eredu partziala legoke. Kasu horretan,gizarte eragileek gizarte-esparru edo lurralde-eremu zehatz batekoneurriei erantzunez erabiltzeko aukera izango dute.

Gizarte eragileek helarazitako ekarpenak laurehundik gorakoak izandira. Ekarpen horiekin 185 neurri osatu dira, Batzorde Zientifikoariesker. Halere, horiek erdiesteko tarteko urratsak edo neurriak beharrez-koak izan daitezke. Kaiera betetzeko neurri bakoitzaren diagnosia eginbehar da, epealdi batean beteko diren neurrien hautaketa zehaztu, neu-rria betetzeko eskumena duen instituzio edo administrazioa identifikatueta guztia era ordenatuan planifikatu.

Kaiera taula moduan aurkezten da, gizarte-eragileek modu ordenatuanzehaztu ahal izateko zein diren hurrengo urteetarako erronkak. Taulakhonako elementu hauek jasotzen ditu:

A. NEURRIA Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloari dagokion neurriarenzenbakia B. ADIERAZLEA Neurri bakoitzari Batzorde Zientifikoak adierazle bat (edo gehiago) esleitu dio. C. NEURRI HORI BETETZEKO ESKUMENA DUTEN ERAKUNDEENIDENTIFIKAZIOANeurri hori betetzea zein erakunderi dagokion zehaztu beharko da.Batzuetan eskumen partekatua izango da, eta beste batzuetan neurri beraerakunde desberdinek bermatu beharko dute.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

KaieraProtokoloanjasotakoneurrien betetze-maila neurtu,aurrera begirakohelburuak ezarrieta horienjarraipenaegiteko balioduen tresnamalgua da.

Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer?

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página 64

Page 5: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

D. BETETZE-MAILA Neurri bakoitzak adierazle bat du. Diagnostikoan, egun neurri hori zeinmailatan betetzen den zehaztuko da,E. EGIAZTATZE-ELEMENTUAK Egiaztatze-elementuak neurriak betetze-maila modu objektiboan frogatzekoeuskarriak dira.F. LEHEN EPEALDIANeurriak bete daitezen edo haien betetze maila emendatu dadin jarribeharreko helburuek eta eman beharreko urratsek epe zehatzak behardituzte. Epealdi horretarako hautatutako neurriaren betetze maila norainoemendatu behar den zehaztuko da. Hau da, epealdirako betetze mailarenhelburua ezarriko da. Bost urteko epealdia izatea proposatzen da.F.1. TARTEKO URRATSAKKasu batzuetan Protokoloak jasotako neurriak betetzetik oso urrun egondaitezke. Horretarako, neurri bat betetzeari begira, aldez aurretik zeinurrats hartu beharko litzatekeen zehaztu daiteke.G. BIGARREN EPEALDIALehen epealdirako prozedura bera erabiliko da. Hamar urteko epealdiaizatea proposatzen da.

2. eTOrKizUnAri BegirAKO ildO nAgUSiAK

y

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak berak ezarri du zeindiren etorkizunerako ildo nagusiak. Zortzigarren artikuluaren arabera,abenduaren 17tik aurrera Protokoloaren lanketarekin jarraitu ahal iza-teko Jarraipen Batzordea eratu da. Proiektuaren jatorrizko eta oinarrizkoespirituari jarraiki, Batzordea gizarte eragileek osatuko dute. Halaber,lehen Batzordea Protokoloa bideratu duen Talde Antolatzaileko eragileekosatuko dute, hain zuzen ere, CIEMEN, ECMI, ELEN, LINGUAPAX,PEN INTERNATIONAL eta UNPO erakundeek; eta Batzordearen idaz-karitza lanak KONTSEILUAk berak egingo ditu.

Horrekin batera bost funtzio nagusi ezarri zitzaizkion Batzordeari, etafuntzio horiek dira, hain zuzen ere, etorkizunari begirako lan-ildo na-gusiak:

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Donostiako protokoloa: eta orain, zer? – Paul Bilbao

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página 65

Page 6: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

2.1 gizarte eragileak Protokoloari atxikiaraztea

Protokoloaren prestatze-prozesuan helburu bat ezarri genion geure buruari,hain zuzen ere, ahalik eta hizkuntza-komunitate gutxiagotu gehienekinharremanak egitea egoera desberdinetan oinarritutako ekarpenak jaso-tzeko. Hartara, helburua ez zen izan eragile kopuru altua erdiestea, aitzitik,egoera desberdinetarako baliagarria izango zen tresna nahi genuen, etaberaz, hizkuntza-kopuruari erreparatu zitzaion. Gainera, lehen fase ho-rretan Protokoloarekin bat egiten zuten eragileok dokumentua bere senti-tzea nahi genuen, eta guztien ekarpenak txertatzeko ahalegina egin zen.

Hona hemen lehen fasean ordezkatuta dauden hizkuntza-komunita-teak:

Orain, bigarren fase bati emango zaio hasiera, eta ondorioz, JarraipenBatzordeak lan egingo du hizkuntzen alde lan egiten duten gizarte era-gile gehiagok sina dezaten Protokoloa.

2.2 Protokoloaren inplementazioa barne politiketan

Hauxe izango da Protokoloaren baliagarritasunik handiena, hain zuzenere, hizkuntza bakoitzaren egoerara ekartzea eta, horren arabera, Proto-koloak biltzen dituen neurriekin eta adierazleekin hizkuntza-eskubideakbermatzeko urratsak eta horien hurrenkera nahiz tempusak zehaztea.

Hori betetzeko, lehen urratsa hizkuntza-komunitate bakoitzak arestianaipatutako Kaiera prestatzea izango da. Modu horretara Protokoloakbere translazioa izango du hizkuntza gutxitu bakoitzera eta egunerokopolitiketan eragiteko balio izango du.

Zalantzarik ez dugu herritarrengandik hurbilen dagoen instituzioa eta,ondorioz, Protokoloa barne politiketan inplementatzeko errazen egindezakeen instituzioa udala dela. Horrexegatik, hurrengo hilabeteotanlanketa berezitua egingo da Protokoloak biltzen dituen 185 neurri ho-

AlsazieraAragoieraAromanieraAsturieraBehe saxoieraBretoieraEskoziako gaelikoaEslovenieraEuskara

FrisieraFriuleraGalesaGalizieraGaloaHungarieraIrlanderaKarelieraKashubiera

KatalanaKornubieraKorsikeraLadinieraOil hizkuntzakOkzitanieraSardinieraTatareraVoro

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Protokoloarenprestatze-prozesuanhelburu batezarri geniongeure buruari,hain zuzen ere,ahalik etahizkuntza-komunitategutxiagotugehienekinharremanakegitea egoeradesberdinetanoinarritutakoekarpenakjasotzeko.

Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer?

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página 66

Page 7: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

rietatik udalen zuzeneko edo zeharkako eskumena zein diren zehazteko.Urteetan zehar egiaztatu ahal izan du euskalgintzak, bai eta egoera gu-txiagotuan dauden beste hizkuntza-komunitateetako eragileek ere, aukerahandiagoak izan direla udaletako hizkuntza-politiketan eragiteko. Gai-nera, gure eguneroko bizitzan udalekin ditugu harreman gehienak, hortaz,udaletako hizkuntza-politiketan eragiteko tresna bihurtuko dugu Proto-koloa, eta horretarako, Udal Kaiera delako dokumentua sortuko dugu.

2.3 Kaieren bateratzea eta partekatzea

Gizarte eragileek Kaiera betetzen dutenean, horren ale bat JarraipenBatzordeari helaraziko diote. Jarraipen Batzordeak horiek baliatukoditu beste hizkuntza-komunitate batzuetako eragileei Kaierak prestatzenlaguntzeko.

Uste dugu Protokoloa elkartasun linguistikoaren adibidea izan dela, etagerora ere, nahiko genuke elkartasun horrekin jarraitzea. Ikusi duguhizkuntzen egoera ez ezik, hizkuntzen berreskurapenaren alde lan egitenduten eragileen egoera ere oso desberdina dela Europan zehar. Horrela,Protokoloaren bidez guztiontzako bilgunea sortu nahi dugu hizkuntza-komunitate bakoitzak jorratutako proposamenak elkarrekin trukatzeko.

Euskarari dagokionez, Kontseiluak erantzukizunez jokatu nahi du. Egiada, bai, euskararen kaiera eredugarria izatea nahi dugula, eta horrexe-gatik Kontseiluak Kaiera hori betetzeko prozesu partehartzaile zabalaegingo du 2017an zehar. Horrela, euskalgintzako eragileez gain hiz-kuntzaren normalizazio-prozesuan zeresana eta zeregina izan dezaketengizarte eragileak ere Kaieraren prestakuntzara ekarri nahi ditugu.

Kaierak ibilbide-orri bat eskainiko du, alegia, neurri guztiak bete daite-zen epemuga zehatza. Gainera, Kaiera alor guztietako eragileen artekoariketa izango da, eta aukera emango du elkarrekin hitz egin, hausnartueta bidea jorratzeko.

2.4 Protokoloaren aitortza instituzioetan

Gizarte eragileek tokiko, eskualdeko, erregioko edo Estatuko instituzioetanProtokoloari aitortza emateko egingo duten lanketaren jarraipena egingodu Jarraipen Batzordeak. Halaber, Protokoloari aitortza egiten dioten toki,eskualde edo estatu mailako instituzioen zerrenda gaurkotuko du.

Epe laburreko estrategiari dagokionez, Protokoloaren aitortza udaletatiketorriko delakoan gaude, eta hor kokatzen dugu, aurreko atalean azaldu

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ikusi duguhizkuntzen

egoera ez ezik,hizkuntzen

berreskurape-naren alde lanegiten duten

eragileen egoeraere oso

desberdina delaEuropan zehar.Protokoloaren

bidezguztiontzako

bilgunea sortunahi duguhizkuntza-komunitatebakoitzak

jorratutakoproposamenak

elkarrekintrukatzeko.

Donostiako protokoloa: eta orain, zer? – Paul Bilbao

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página 67

Page 8: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

bezala, udaletako kaiera. Horrela, lehen helburua Europako udalek Pro-tokoloarekin bat egin eta beraien eskumenei zuzenean zein zeharka lo-tzen zaizkien neurriak betetzea izango da. Horixe da, zalantzarik gabe,Protokoloak instituzioetan izan dezakeen aitortzarik handiena.

Halere, epe luzeagoko estrategiari ere hasiera emango zaio aurten, etahor kokatzen da Estatu mailako edo autonomia-erkidego mailako go-bernu batzuek Protokoloa bere egitea.

Behin eta berriro adierazi dugu Protokoloak ez duela inolako balio juri-dikorik edota loteslerik. Halere, kontuan hartuta Protokolora iristekoegin den bidea eta egun duen sostengua, balio sinboliko eta politikohandiko dokumentua dela uste dugu. Milioika hiztunen interesak de-fendatzen dituzten eragileek prestatutako proposamena da eta, beraz,erakundeek kontuan hartu beharrekoa.

Egun, gero eta zabalduago dago smart policies direlakoen eredua, hainzuzen ere, ingurumen-, zerbitzu- eta ekonomia-erronkei aurre egitekopolitika berritzaileak abian jartzea. Protokoloa bertan kokatu nahikogenuke, izan ere, Protokoloaren araberako politika garatzeak bi ondorionagusi duela ikustaraztea da gure erronka. Batetik, gizarte eragileeneskaeretan oinarritzen den politika egiten duen gobernu-eredua balio-estea; eta, bestetik, gizarte justuagoa edo orekatuagoa erdiesteko hiz-kuntza-eskubideen bermea lehentasunetan kokatzen duen gobernu-ere-dua aupatzea.

Egia da, honez gero, lehen urratsak egin direla gobernu batzuekin, bainamodu diskretuan garatzen ari den ildoa da.

2.5 Protokoloaren legitimazioa nazioarteko instituzioetan

Protokoloaren arabera, Jarraipen Batzordeak lanketa iraunkorra egingodu Protokoloari nazioarteko instituzioetan legitimazioa aitor diezaioten,bai eta erreferentziako dokumentu bihurtu dadin ere.

Lehenik eta behin, kontuan izan behar dugu sinatu eta jarraian Proto-koloaren eta Kaieraren ale bana igorri zitzaiela Nazio Batuen Erakun-deko, Europako Kontseiluko eta Segurtasun eta Lankidetzarako Euro-pako Erakundeko goi arduradunei. Halaber, Protokoloa prestatzerakoanBartzelonako Deklarazioa oinarri nagusia izan bada ere, hiru erakundehorietako oinarrizko itunak ere izan dira erreferente, eta beraz, oraindokumentu horien eta Protokoloaren arteko uztarketa nola egin zehaztubeharko dugu.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Lehen helburuaEuropako udalekProtokoloarekinbat egin etaberaieneskumeneizuzenean zeinzeharka lotzenzaizkien neurriakbetetzea izangoda.

Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer?

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página 68

Page 9: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

NAZIO BATUEN ERAKUNDEA

Protokoloa erreferentziazko dokumentu bihurtzeko ibilbidean NazioBatuen Erakundea ez da lehentasunetan jarri, hain zuzen ere, HizkuntzaEskubideen Deklarazio Unibertsalak bide hori hartu baitzuen lehenbizi,eta, tamalez, bidea aski arin itxi egin zioten.

Gogoratu behar dugu 1996an Deklarazioa onartu zenean, azken helburuaNBEko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren eranskin bihurtzeazela. Deklarazioa sinatutakoan UNESCO erakundeko idazkari FedericoMayor Zaragozari helarazi zitzaion. Gizarte zibilak UNESCOren mahaigainean instituzio horretan lanerako ildo gisa hizkuntza eskubideak kon-tuan hartu beharra eta abiapuntu gisa Bartzelonako Deklarazioa kontuanhartzeko eskatu zion. Izan ere, prozesuaren azken helburua oso argia zen:UNESCOk gomendioa egin ziezaiola Nazio Batuen Erakundeko AsanbladaOrokorrari Hizkuntza Eskubideen Nazioarteko Ituna bere egiteko edotaGiza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren osagarri gisa onartzeko.

Lehen bi urteetan aurrerapauso interesgarriak izan ziren. Horrela, Hiz-kuntzen barrutia sortu zen, edota Mayor Zaragozaren agintearen azkenurtean Hizkuntza Aniztasunaren Batzorde Kontsultiboa eratu zen. Hiz-kuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren Jarraipen Batzordea haie-kin bildu eta Deklarazioaren azterketa eta hizkuntza eskubideei buruzkotestu berri baten prestakuntza helburutzat hartu zuen Batzordeak.

Hala ere, Koichiro Maatsura jaunak Mayor Zaragozaren ardura hartuzuenean, gauzak zeharo aldatu ziren. Batetik, Hizkuntzen Barrutia de-sagertu zen ustezko arrazoi ekonomikoengatik eta interlokuziorik ezda izan ordutik UNESCOrekin. Estatu askok UNESCOren aurrean adie-razi zuten hizkuntza-eskubideen dimentsio indibiduala eta kolektiboabiltzen zituen edozein dokumentuk deserosotasunak sortzen zituela,bai eta hizkuntza guztien berdintasuna aldarrikatzen zuen edozerk ere.Estatu asko ez zeuden prest horrelako dokumenturik onartzeko, izanere, HEDU Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren bete beharrekoeranskin bihurtuz gero, haiei egokituko bailitzaieke hori betetzea.

Horrexegatik Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloarekin an-tzeko biderik abian ez jartzeko erabakia hartu da; izan ere, ez da aukeraerrealik ikusten izaera honetako dokumentu bat nazioarteko araudianbere horretan kokatzeko.

Hartara, NBEn egin beharreko lanketari dagokionez, lehenik eta behinalde biko dinamikari ekingo zaio, eta horretarako, Gutxiengoen Afere-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kontuan izanbehar dugusinatu etajarraian

Protokoloareneta Kaieraren ale

bana igorrizitzaiela Nazio

BatuenErakundeko,

EuropakoKontseiluko etaSegurtasun etaLankidetzarako

EuropakoErakundeko goi

arduradunei.

Donostiako protokoloa: eta orain, zer? – Paul Bilbao

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página 69

Page 10: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

tarako Aditu Independenteari Protokoloa aurkeztuko zaio. Uste duguProtokoloak jasotzen dituen neurriak arras egokiak direla 1992ko Gu-txiengo Nazional, Etniko, Erlijioso eta Linguistikoen Eskubideei buruzkoAldarrikapenarekin lotzeko. Protokoloak Aldarrikapenak biltzen ditueneskubideak bermatzeari begirako bide-orria irudikatzen du, eta, beraz,dokumentuaren aitortza bide horretatik jorratu behar delakoan gaude.

EUROPAKO KONTSEILUA

Europako Kontseiluari lotzen gatzaizkionean, Giza Eskubideen EuropakoHitzarmena datorkigu lehenik eta behin burura. Halere, zaila izaten dahizkuntza-eskubideen afera modu egokian kokatzea aipatu hitzarmenean.

Halere, biziki interesgarria da 2014an onartutako 1985. ebazpena, Eu-ropako gutxiengo nazionalei eta eskubideei buruzkoa. Bertan, AsanbladaParlamentarioak jasotakoak bat egiten du oso-osoki Protokoloak biltzendituen printzipio nagusiekin. Horrela, gutxiengoen eskubideen aldekobabesak Europa jasangarria eraikitzen laguntzen duela adierazi zuten,bai eta duintasuna, berdintasuna edota bereizkeria-eza bermatzeko la-gungarria dela ere. Are gehiago, gutxiengoen babeserako jarrerek ga-tazkak saihets ditzaketela adierazi zuen, eta Protokoloa hizkuntza-bakea, pax linguae, erdiesteko tresna gisa aurkeztu izan da.

Historikoki Europako Kontseiluko bi itun nagusi izan dira hizkuntzagutxiagotuetako herritarren eskubideekin lotu izan direnak, nahiz eta,berariaz, hizkuntza-eskubideak ez diren jasotzen horietako batean ere:Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen-markoa eta Erregio edoGutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna (Euroituna).

Europako Kontseiluari dagokionez, egia da, bai, borondatea egotera,aukera errealak egon daitezkeela eta badaudela egun indarrean daudentresnak Protokoloarekin uztartzeko. Eta, esan behar dugu, ildo hori za-baldu berri duela Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Estras-burgon eta aurreikusten dugu urte amaierarako Protokoloak aplikazio-eremu zehatzak izan ditzakeela Europako Kontseiluak abiarazitakozenbait itunetan, bereziki, Euroitunean.

Modu arinean gogoratzearren, Euroituna berretsi duten Estatuek bertanjasotako hainbat neurri bere egin behar dituzte, eta horiek bete. Itunakberak ezarrita duen ebaluazio-sistema baten bidez, hiru urtero betetze-maila neurtzen du aditu-batzorde batek. Batzorde horrek prestatutakotxostenean oinarrituta Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeakgomendioak egiten dizkie Estatuei.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

NBEn eginbeharrekolanketaridagokionez,lehenik eta behinalde bikodinamikariekingo zaio, etahorretarako,GutxiengoenAferetarakoAdituIndependenteariProtokoloaaurkeztuko zaio.

Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer?

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página 70

Page 11: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

Prozesu horri guztiari Euroitunaren monitorizazioa deitzen zaio, baina ezda benetan Euroitunaren betetze-mailaren jarraipen iraunkorra. Bigarrenfuntzio hori betetzeari begira Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Proto-koloaren Kaiera erabilgarria izan daitekeela ondorioztatu dute EuskararenGizarte Erakundeen Kontseiluko eta Europako Kontseiluko ordezkariek.

Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren idazkaritzakoburuak esan izan du hainbatetan ikusi dutela gomendioak behin eta be-rriro errepikatzen zaizkiela Estatuei, eta, ondorioz, ebaluaziotik ebalua-ziora ez dela aurrera egiten. Hori bi arrazoirengatik gertatzen da; batetik,Estatuek ez dutelako benetako borondaterik Ministroen Batzordetik egin-dako gomendioei erreparatzeko, eta, bestetik, benetan ez dakitelako zeinurrats egin dezaketen aurrera egiteko. Horrexegatik eta horretarako Pro-tokoloa arras erabilgarria litzateke, izan ere, gizarte eragileek honez geroonartu duten dokumentu horretatik bide-orria presta liezaiokete Estatuariebaluaziotik ebaluaziora bete beharreko neurriak proposatzeko.

Zalantzarik ez dago, Euroitunak aldaketak behar dituela. Hurrengo ur-tean, hogeita bost urte beteko ditu itunak eta elementu positiboak izanbaditu ere, ahots gehienek diote, ahots gehienok diogu, buelta berri bateman beharko litzaiokeela dokumentuari. Halere, jakin dakigu etorkizunlaburrean horrelakorik ez dela izango. Dena den, Euroituna bera alda-tuko ez den arren, horri buruzko interpretazioa edota Euroituna bete-tzeko gomendioen zerrenda egitea bai izan daiteke hogeita hamargarrenurteurrenari begira egin daitekeen ariketa.

Lehen esan bezala, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Eu-roituneko arduradunek bide hori jorratzea erabaki dute, eta Itunarenhogeita hamargarren urteurrenari begira antolatuko den kongresuanekarpena aurkezteko konpromisoa hartu dute aldeek.

EUROPAKO BATASUNA

Egia da, bai, Europako Batasunaren ikurritza Aniztasunean bat eginik

dela. Gutxiengoetako kide diren pertsonen babesa Europako Batasunekooinarrizko balorea dela esaten dute, eta halaxe dago jasota EuropakoBatasuneko Ituneko bigarren artikuluan. Itun bereko hirugarren arti-kuluak Europako Batasunak hizkuntza-aniztasuna errespetatuko duelaazaltzen du. Horrekin batera, Europako Batzordeak ere behin bainogehiagotan azpimarratu izan du erregio, gutxiengoen edo arriskuandauden hizkuntzak babestearen garrantzia, Europako Batasuneko Oi-narrizko Eskubideen Itunaren 21 eta 22. artikuluek jaso bezala. Lehenakhizkuntzarengatiko diskriminazioa debekatzen du; bigarrenak, aldiz,

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Estrasburgon etaaurreikusten

dugu urteamaierarakoProtokoloak

aplikazio-eremuzehatzak izan

ditzakeelaEuropako

Kontseiluakabiarazitako

zenbait itunetan,bereziki,

Euroitunean.

Donostiako protokoloa: eta orain, zer? – Paul Bilbao

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:56 Página 71

Page 12: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

hizkuntza-aniztasunaren errespetuari egiten dio erreferentzia. Hartara,Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa tresna interesgarria izanliteke artikulu horien betetzeari laguntzeko.

Halere, Europako Batasunak printzipio horiek bere egiten baditu ere, pra-xian ez du inolako ondoriorik Estatuek hizkuntza-kudeaketan erakustendituzten jarreretan. Europako Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Itunaren51. artikuluaren arabera Batzordeak ez du eskumen orokorrik gutxiengoenedo gutxiengoen hizkuntzen erabileraren aitortzarekin lotutako kontuekin.Ondorioz, Estatuek dute eskumen osoa gutxiengoen hizkuntzen egoerajuridikoa definitzeko, bai eta hizkuntza-eskubideak aitortzeko ere.

Zalantzarik gabe horrek zailtzen du Hizkuntza Eskubideak BermatzekoProtokoloa bere horretan dokumentu erabilgarri izatea Europako Bata-sunaren mailan. Zaildu egiten du, izan ere, Estatuei haien hizkuntza-politikan aldaketak egiteko eskaerak ezin egin daitezkeelako Europatik.Halere, horrek ez du esan nahi Protokoloa erreferentziazko dokumentuizateko lanketa geratu behar denik.

Horrexegatik, eta jakinki Europako Batzordetik ez dela Estatuek aurreradaramatzaten hizkuntza-politikak bideratzeko edo zuzentzeko ezelangoarteztaraurik edo bestelako erregelamendurik garatuko, gure lana be-reizkeriarik gabeko eta aniztasunaren kudeaketa egokia sustatzekotresna bat badela gogoraraztea izango da. Horretarako, lehen urratsa,Europako Batasuneko parlamentarioekin lan-saio bat antolatzea izanda Gutxiengo Tradizionalen, Komunitate Nazionalen eta HizkuntzenTaldeko parlamentarioei tresnaren berri emateko.

Aipatu lan-saioan gogorarazi zaie haien funtzioa ere badela egun Euro-pako Batasunetik hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa desegokia egitenduten gobernuen kritika publikoa egitea, eta proposatu egin zaie modubateratuan politika egokiak garatzeko tresna gisa Protokoloa aurkeztea.

Horren adibide gisa, 2013ko irailaren 11ko Europako ParlamentukoEbazpena jarri genuen mahai gainean, hain zuzen ere, EBko hizkuntza-aniztasunari eta arriskuan daude Europako hizkuntzei buruzkoa. Au-rrera begira horrelako ekimenak abian jartzekotan, Protokoloa hizkun-tza-politika egokiak burutzeko tresna gisa aurkezteko eskaera eginzitzaien, eta halaxe egingo dutela adierazi zaigu. Kontuan hartu behardugu aipatu Ebazpena Parlamentuaren %92ko babesa izan zuela, etaberaz, Protokoloan agertzen diren neurriak aipatu Ebazpenak jasotzendituen eskaerak aurrera eramateko bide praktiko gisa balia daitezkeelaondorioztatu dugu.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

EuropakoBatzordeak behinbaino gehiagotanazpimarratu izandu erregio,gutxiengoen edoarriskuandaudenhizkuntzakbabestearengarrantzia,EuropakoBatasunekoOinarrizkoEskubideenItunaren 21 eta22. artikuluekjaso bezala.Lehenakhizkuntzaren-gatikodiskriminazioadebekatzen du;bigarrenak, aldiz,hizkuntza-aniztasunarenerrespetuariegiten dioerreferentzia.HizkuntzaEskubideakBermatzekoProtokoloatresnainteresgarriaizan litekeartikulu horienbetetzearilaguntzeko.

Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer?

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:56 Página 72

Page 13: Donostiako Protokoloa: eta orain, zer? · teknologia berriak, onomastika eta kultura. Paul Bilbao – Donostiako protokoloa: eta orain, zer? bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:55 Página

3. AzKen hiTzA

y

Egia esan behar badugu, artikulu nahiko bitxia prestatu dugu oraingoanBAT aldizkarirako. Protokoloa abenduan sinatu, eta urtarrilean egin zi-tzaigun eskaera etorkizuneko ildoei buruzko zerbait idazteko. Eta, egiaesan, Kontseilua aste horietan ari zen Protokoloaren etorkizunari bu-ruzko lehen zirriborroak prestatzen Jarraipen Batzordeari aurkezteko.

Horrexegatik, prestatu dugun artikuluak badu behin-behinekotasun han-dia plangintzaren lehen urratsak besterik ez dituelako jasotzen. Halere,lehen esan bezala, Protokoloak berak zortzigarren artikuluan zehaztenzuen etorkizuneko lan-ildoek nondik jo beharko luketen, eta artikuluhau prestatzeko ildo bakoitzaren inguruan egindako lehen hausnarketa,lehen urratsak eta aurreikusten den bidea laburtzen saiatu gara.

Zalantzarik ez abenduaren 17ko Kursaaleko argazkiak indarrez bete gin-tuela eta inflexio-puntua egina zegoela iruditzen zitzaigula, eta ordutikhiru hilabete joan diren honetan gero eta argiagoa dugu Protokoloaketorkizun handia eta oparoa izango dituela, eta horrexegatik erabakizuen Kontseiluak etorkizun hori ahalik eta lasterren marrazten hastea.l

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 103, 2017 (2) | 61-73 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Donostiako protokoloa: eta orain, zer? – Paul Bilbao

bat103_Maquetación 1 13/07/17 12:56 Página 73