20
DURANGO ESKOLAKO AGENDA 21 2016/2017 IKASTURTEA KLIMA ALDAKETA EKIDITEKO MUGI ZAITEZ

DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

DURANGO ESKOLAKO AGENDA 21 2016/2017 IKASTURTEA KLIMA ALDAKETA EKIDITEKO MUGI ZAITEZ

Page 2: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

AURKIBIDEA

1. Udal foroaren akta……………………………………………………3

2. Eranskinak

1.eranskina: 2015/2016 ikasturteko proposamenak….………6

2.eranskina: 2016/2017 ikasturteko ibilbideak……...…………8

3.eranskina: Eskolen arteko foroaren akta……………...……13

4.eranskina: 2016/2017 ikasturteko konpromiso eta

proposamak……………………………………………………...15

5.eranskina: Udal foroaren argazkia…………………………..17

6.eranskina: Ebaluazioak……………………………………….18

Page 3: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

Udal Foroaren Akta DURANGO

Data: 2017.05.25 Ordua: 11:15 Tokia: Durangoko Udaletxea

Partaideak

Udal ordezkariak: María José Balier - Durangoko alkateordea, Aitor Larruzea - Durangoko teknikaria

Durango ikastetxeak: FJ Zumarraga BHI-ko 4 ikasle, Ibaizabal Ikastolako 4 ikasle, Nevers-eko 4 ikasle, Jesuitak-eko 4 ikasle, San Antonio-Sta Ritako 4 ikasle eta Landako LH-ko 4 ikasle.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko teknikaria: Ismene Mandaluniz

Ingurugelako aholkularia: Miren Aguirrezkuenaga

Ortzadarreko teknikariak: Amaia Monasterio, Jon Imanol Antón, Pilar Silva

Helburuak

Eskolen Arteko Foroan adostutako proposamenak eta konpromisoak udalari aurkeztea.

Aurreko urteko proposamenak berrikusi eta hauen inguruan egindakoa ezagutzea.

Ikastetxeek aurten egindako lana aurkeztea.

Udala eta ikastetxeen artean harremanak estutzea.

Gai-zerrenda

11:10 Partaideen harrera

11:15 Parte hartzaile guztien aurkezpena eta batzarraren garapenaren azalpena

11:20 - Mankomunitateko agurra

- Udal ordezkarien ongi etorria

11:25 Aurreko urteko proposamenen irakurketa eta udalaren erantzuna (1.eranskina)

11:45 Aurten landutako gaiaren azalpena

11:50 Eskolek egindako lanaren aurkezpena (2.eranksina)

12:00 Eskolen arteko foroan egindakoa (3.eranskina)

12:05 Ikasleek adostutako konpromisoen eta udalari egindako proposamenen irakurketa (4.eranskina)

12:10 Alkatearen eta teknikariaren erantzuna eta agurra

12: 15 Saioaren amaiera

12:20 Argazkia (5. eranskina)

12:25 Ikasleen eta irakasleen ebaluazioak

Page 4: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

Udal Foroaren Akta DURANGO

Maiatzaren 25ean, Durangoko udaletxean, FJ Zumarragako, Ibaizabal ikastolako, Jesuitakeko, Nerveseko, Landakoko eta San Antonio-Santa Ritako ikasle eta koordinatzaileak eta Udaleko ordezkariak batzen dituen Udal Foroa egin da. Horretaz gain, Mankomunidadeko teknikaria Ismene Manaluniz eta ingurugelako aholkularia Miren Aguirrezkuenaga bertan egon dira ere. Topaketa honen helburu nagusia, Eskolen Arteko Foroan adostutako konpromisoak eta proposamenak udaletxera eramatea da, baina horretaz gain, iazko proposamenak birpasatzen dira baita ere. Aurkezpenak egin eta gero, lehenik eta behin, aurreko urteko proposamenen errepaso bat egin da eta udaletxeak horren inguruan zerbait egin duen edo zerbait egingo duten azaltzeko aukera izan du. Horretarako, ikastetxe bakoitzak aurreko urtean egindako proposamenak irakurri ditu.

Jarraian aurtengo gaia zein izan den azaldu da eta ikasleek ikastetxe bakoitzean egindako lana erakutsi eta azaldu dute aurkezpen baten laguntzaz.

Ondoren, eskolen arteko foroan egindakoa azaldu eta bertan ikastetxeko eta udalerriko mugikortasuna jasangarriagoa izateko hartu dituzten konpromisoen eta udalari egiten dizkioten proposamenen irakurketa egin da. Udal ordezkariek esan dute badoaztela gutxinaka lan egiten eta saiatuko direla hobekuntzak egiten. Bukatzeko egindako lana eskertu eta zoriondu dute eta hurrengo urtean programan lanean jarraitzera animatu dituzte bertan bildu diren ikasle eta koordinatzaileak.

Argazkiak

Page 5: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

Udal Foroaren Akta DURANGO

Page 6: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

2015/2016 Ikasturteko Proposamenak

DURANGO

1. ERANSKINA 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan

egindako proposamenak eta udalak emandako erantzunak.

FJ ZUMARRAGA BHI

1. Eskolatik irteten garenean eta zebra-bidea gurutzatzerakoan, askok ez dugu bi

aldeetara begiratzeko ohiturarik edo mugikorra hartu eta gure arreta errepidera baino

gailura eramaten dugu. Egoera arriskutsua denez, ohitura txarra aldatzeko, zebra-

bide hasieran deigarria den ehundura desberdineko marra edo marrazki bat eta

norabide geziak irudikatzea komenigarria iruditzen zaigu.

2. Kaskoaren erabilera sustatzeko sari-sistema bat diseinatu dugu.

Udalaren erantzuna: Aurreko ikasturtean proposatu zuten zebra-bideetan mezu bat

margotzea eta bete egin dute. Ikasleak zoriondu dituzte oso ideia ona izan zelako.

IBAIZABAL IKASTOLA

3. Intxaurrondo kalean hasi eta ikastetxeraino heltzen den bidegorriak bide-itzuli handia

ematen du. Goizeko lehen orduan, bizikletan etortzen garen guztiok, Intxaurrondotik

igotzen gara. Espaloia erabiltzen dugu eta, errepidetik joanez gero kontrako

norabidean joaten gara. Goizero gertatzen den egoera hau seguruago bihurtzeko,

Intxaurrondo kaleko espaloietako bat bizikletentzako egokitzea gustatuko litzaiguke

(bizikletaren bide-seinalea jarriz nahikoa dela uste dugu, Montevideo kalean dagoen

bezala)

4. Arriluzea kalean espaloia eta bidegorria ondo bereizten duen bide-seinalea jarri sortu

daitezkeen arriskuak ekiditzeko.

Udalaren erantzuna: Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat

eman behar, Tabira kaletik. Udalak Intxaurrondo kalean proposatutakoa ezin daitekeela

egin adierazi du, espaloia estuegia delako.Kasu honetan ikasleak dira ohiturak aldatu behar

dituztenak, ezin dutelako ezer gehiago egin.

JESUITAK

5. Eskola sarrera-irteerako ordutegietan, aparkalekuak beterik egoten dira eta,gurasoek

lerro bikoitzean aparkatzen dute zirkulazioa oztopatuz. (Astarloa eta Montevideo

kaleetan). Egoera hori aldatzeko bi proposamen ditugu:

-Epe jakin batean, udaltzainen laguntzaz, isun sinbolikoak jartzea erabaki dugu,

informazio-kanpaina moduan. Egoera aldatzen ez bada, benetako isunak jartzea

eskatzen dugu.

- Eskolako nagusiok taldeak egin eta umeak jasoko ditugu herrian zehar; era

honetan, guraso askok ez dute kotxea erabili beharko.

6. Herriko zebra-bide guztietan begi bat margotzea eta zirkulazioaren norabidea gezien

bidez adieraztea begiratzeko ohitura berreskuratzeko.

Udalaren erantzuna: Mugikortasunaren astean Astarloa kalea oinezkoentzako bihurtu zen

esperimentu moduan eta ikusita ondo joan dela eta bizilagunak pozik daudela horrela

geldituko da. Gainera sari bat jaso dute eta gonbidapena luzatu dute egun horretan

bertaratzeko.

Page 7: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

2015/2016 Ikasturteko Proposamenak

DURANGO

1. ERANSKINA LANDAKO LH

7. Landako etorbidean, Goizargi tabernaren aurrean dagoen errepide zatian hurrengo

mezua idatzi: “Hau ez da oinezkoen pasabidea”. Era berean, toki horretan beste

zebra-bide bat jartzea.

8. Landako etorbidean norabide bien artean dauden zuhaixketan kable bat punta batetik

bestera jartzea.

9. Bidegorriaren gainean mezu hau idatzi: “Oinezkoa bazara, hau ez da zure bidea.”

10. Eskola-sarrera ondo bereiztu: bidegorria eta espaloia pibote batzuen bidez banandu.

11. Herriko zebrabide guztietan “Begiratu gurutzatu baino lehen” esaldia idaztea.

Udalaren erantzuna: Udaletxeko teknikariek, egoera aztertu ondoren esandako tokian

zebra-bide bat jartzeko asmoa zuten, baina diru asko suposatzen du eta hainbat

konplikazio tekniko aurkitu dituzte obra egiteko. Badakite bertan arazo bat dagoela baina

egoera aztertzen ari dira eta momentuz jendea izan beharko zen ohitura aldatu beharko

zuena.

NEVERS

12. Bruno Mauricio Zabala kalean dagoen bidegorria ez da ia ikusten, eta eskola

sarreran dagoen bidegorri zatian oinezko asko ibiltzen dira, beraz bakoitza bere

esparrutik joan dadin, bidegorria berriro ere margotzea beharrezkoa da.

13. Eskola sarreretan trafikoa bideratzeko udaltzaingoren bat egotea gustatuko

litzaiguke; eskolako sarrera-irteera ordutegia izanda

Udalaren erantzuna: Aurrekontuan kontuan hartu den gaia izan da. Bidegorriak berriro

margotuko dira (alboetako eta erdiko marrak).

SAN ANTONIO-SANTA RITA

14. San Francisco kalean udaltzaingoren bat egotea gustatuko litzaiguke eskola-sarrerra

eta eskola-irteerako ordutegietan.

15. Herriko zebra-bide guztietan begi bat margotzea eta zirkulazioaren norabidea gezien

bidez adieraztea begiratzeko ohitura berreskuratzeko.

16. San Francisco kalean, egurrezko atearen aurrealdean , beste zebra-bide bat egokitzea

gustatuko litzaiguke. Izan ere zebra-bideak erabiltzeko ohitura ez dugula ohartu gara

atetik “urrunegi” gelditzen direlako.

Udalaren erantzuna: Herrian 6-7 udaltzain daude aldi berean, eta ahal den neurrian, toki

estrategikoetan kokatzen dira. Ezin da ziurtatu beti udaltzain bat leku finko batean egon

daitekeenik.

Page 8: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

2016/2017 Ikasturteko Ibilbideak

DURANGO

2. ERANSKINA

1. 2016/2017 IKASTURTEA

Aurtengo gaia mugikortasun jasangarria da, “KLIMA ALDAKETA EKIDITEKO MUGI ZAITEZ”

lelopean.

Garraioa gizartean eta ingurumenean efektu handienetakoak eta larrienetakoak sortzen

dituzten sektoreetako bat da. Bere energia kontsumoaren ondorioz, berotegi efektuaren eta

klima aldaketaren garapena bultzatzen du.

Azken hamarkadetan, gure mugikortasuna nabarmen hazi da garapen ekonomikoa eta soziala

dela eta. Mugikortasun hazkunde horrek guztioi eragiten diguten ondorioak ekarri ditu, ibilgailu

pribatuen erabilera hazi baita garraio kolektiboen kalterako. Zentzu horretan, alde batetik,

erregai fosilekiko (petrolioa eta eratorriak) dugun mendekotasuna handiarazi digu, eta, bestetik,

CO2 isurketen ondorioz, ingurumen kutsadura arazo larria sortu dugu.

Mugikortasun arloan, Udalak, motordun ibilgailuen pasaguneari oztopoak jartzea bezalako

ekintzak egin ahal ditu eta aldi berean oinezkoei, bizikleta erabiltzaileei eta motorrik gabeko

ibilgailuei lehentasuna eman. Aurten gure herritik ibilbide batzuk egingo ditugu mugikortasun

jasangarriarekin lotuta, eta ibilbide hauen xedea, herrian eta auzoan zehar diagnostikoa egitea

izango da. Horregatik, kasu honetan kaleko ezaugarriak eta bizilagunen ohiturak behatuko

ditugu mugikortasuneko hainbat aspektuetan.

Horretarako 3 ibilbide mota diseinatu dira:

A) Zebra-bide eta bidegorrien behaketa

B) Isun sinbolikoak

C) Eskola bidea

Page 9: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

2016/2017 Ikasturteko Ibilbideak

DURANGO

2. ERANSKINA

2. IBILBIDE MOTAK

A) Bidegorri eta zebra-bideen behaketa (Landako LH)

- Herriko zebra-bideen behaketa (ikusgarritasuna, seinalizazioa, oztopoak, espaloiak,

garajeak, aparkalekuak…)

- Herriko bidegorrien behaketa (bidegorriak, hauen arteko lotura, txirrindulentzako

aparkalekuak…)

- Puntu beltzen identifikazioa eta mapa batean irudikatu

- Inkesta bidez, herritarrek egunerokotasunean mugitzeko dituzten ohiturak ikusi,

herrian mugikortasunaren inguruan dituzten kezkak…

- Herritarren ohituren behaketa: zebra-bideak errespetatzea, segurtasun uhalaren

erabilera, kaskoaren erabilera…

LANDAKO LH

Page 10: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

2016/2017 Ikasturteko Ibilbideak

DURANGO

2. ERANSKINA

B) Isun sinbolikoak (FJ Zumarraga / Jesuitak / San Antonio-Sta Rita)

- Herritarren ohituren behaketa eta isun sinbolikoak ipintzea

• Gidarien ohiturak: segurtasun uhalaren erabilera, aparkatzeko ohiturak,

mugikorrari begiratzeko ohiturak…

• Oinezkoen ohiturak: zebra-bideetatik gurutzatzea, begiratzeko ohiturak…

• Txirrindularien ohiturak: kasko erabilera, semaforoak errespetatzea…

- Inkesta bidez, herritarrek egunerokotasunean mugitzeko dituzten ohiturak ikusi, herrian

mugikortasunaren inguruan dituzten kezkak…

Page 11: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

2016/2017 Ikasturteko Ibilbideak

DURANGO

2. ERANSKINA

FJ ZUMARRAGA

JESUITAK

SAN ANTONIO - SANTA RITA

Page 12: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

2016/2017 Ikasturteko Ibilbideak

DURANGO

2. ERANSKINA

C) ESKOLA BIDEA (Ibaizabal ikastola / Nevers)

- Ikasleak eskolara joateko dituzten bide posibleak aztertu dira, puntu beltzak detektatu

eta mapa batean irudikatu ditugu.

- Herriko zebra-bideen behaketa (ikusgarritasuna, seinalizazioa, oztopoak,

irisgarritasuna, espaloiak…)

- Herriko bidegorrien behaketa (bidegorriak, aparkalekuak…)

- Eskola-sarrera eta irteeran ematen diren trafiko arazoak aztertu.

- Herriko jendearen ohiturak (aparkatzeko ohiturak, gidatzeko ohiturak, mugitzeko

ohiturak, kaletik ibiltzeko ohiturak…) behatu ditugu.

- Inkesta bidez, herritarrek egunerokotasunean mugitzeko dituzten ohiturak ikusi, herrian

mugikortasunaren inguruan dituzten kezkak…

SAN ANTONIO - SANTA RITA

NEVERS

Page 13: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

Eskolen Arteko Foroaren Akta DURANGO

3.ERANSKINA

Data: 2017.05.25 Ordua: 9:15 Tokia: Durangaldeko behargintza

Partaideak

Ortzadarreko teknikariak: Amaia Monasterio, Jon Imanol Antón

Durango ikastetxeak: FJ Zumarraga BHI-ko 4 ikasle, Ibaizabal Ikastolako 4 ikasle, Nevers-eko 4 ikasle, Jesuitak-eko 4 ikasle, San Antonio-Sta Ritako 4 ikasle eta Landako LH-ko 4 ikasle.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko teknikaria: Ismene Mandaluniz

Helburuak

Ikastetxe desberdinetako ikasleek euren artean ezagutzeko eta lan egiteko aukera izatea.

Lan gaiaren inguruan udal kudeaketa hobetzeko Udalakoei egingo dizkieten proposamenak lehenetsi eta adostea.

Gure mugikortasuna jasangarriagoa izateko, ikasleek, hartzen dituzten konpromisoak adostea.

Gai-zerrenda

9:10 Partaideen harrera

9:15 Parte hartzaile guztien aurkezpena eta saioaren egitaraua

9:20 Aurkezpen dinamika

9:30 Taldekideen artean elkar ezagutzeko dinamika

9:45 Konpromisoak adosteko lan dinamika talde txikietan

10:00 Adostutako konpromisoak amankomunean jartzea

10:15 Proposamenak adosteko lan dinamika talde txikietan

10:30 Adostutako proposamenak amankomunean jartzea

10:45 Ikasleen ebaluaketa

10:50 Udal foroaren antolaketa

10:55 Bukaera

Maiatzaren 25ean Durangaldeko behargintzan, 2016-2017 ikasturteko Durangoko Eskolarteko foroa ospatu da.

Topaketa honen helburu nagusia, Udal Foroan aurkeztu beharreko konpromiso eta proposamenak lantzea da baina horretaz gain, Eskolako Agenda 21eko parte-hartzaileek elkar ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko aukera izan dute.

Lehenik eta behin identifikazio txartelak ipini eta saioaren aurkezpena burutu da. Jarraian, ikasleek elkarren artean ezagutzeko dinamika bat egin dute, non ikastetxeka nahastu eta ikasle bakoitzak bere burua aurkeztu duen, lehenengo bikotean eta gero talde handian.

Ondoren, talde dinamika baten bitartez, ikasleek “mugikortasun jasangarriaren” inguruan hartzen dituzten konpromisoak adostu dituzte. Hasieran talde txikietan bildu eta bi konpromiso aukeratu dituzte ondoren talde handian amankomunean jartzeko.

Bukatzeko udalari zuzendutako proposamenak egin dituzte, lehenengo eta behin talde txikietan bi proposamen aukeratuz eta ondoren amankomunean jarriz.

Argazkiak

Page 14: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

Eskolen Arteko Foroaren Akta DURANGO

3.ERANSKINA

Page 15: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

2016/2017 Ikasturteko Konpromiso eta Proposamenak

DURANGO

4. ERANSKINA

KONPROMISOAK

Gure udalerria eta ikastetxe ingurunea aztertu ondoren, Durangoko ikasleek

Ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko hurrengo konpromisoak hartzen ditugu:

1. Zebra bidetik gurutzatuko dugu mugikorrari begiratu gabe eta bi aldeetara

begiratuko dugu.

2. Kotxean goazenean gidariari mugikorra ez dela erabili behar gogoraraziko

diogu.

3. Bizikleta goazenean ez diogu mugikorrari begiratuko ezta aurikularrak erabiliko.

4. Bizikletaz goazenean oinezkoen bidea eta oinezkoak errespetatuko ditugu.

5. Bizikletaz goazenean kaskoa erabiliko dugu beti (>16).

6. Kotxean goazenean segurtasun uhala erabiliko dugu eta gurekin doazenei

behartuko diegu.

7. Bidegorria eta bertako legeak errespetatuko ditugu.

8. Kaletik oinez goazenean bidegorria libre utziko dugu.

PROPOSAMENAK

Baina gure ikastetxe eta udalerriaren kalitatea hobetzeko, gure konpromisoak

betetzeaz gain, Udalaren laguntza behar dugu, beraz hurrengo hauek eskatzen

dizkiogu:

1. Kurutziagako iturriaren aurrean seinalizazioa hobetu.

2. Askatasun etorbidean Lupetza tabernaren ondoan dagoen zebrabidean, bertan

dauden edukiontziak hobeto jarri.

3. Zebrabideetako eta bidegorrietako seinaleak eraberritu eta seinale bertikalak

jarri.

4. Garaje irteeretan ispilua kokatzea derrigorrezkoa izatea.

5. Herriko bidegorri sarea mantentzea eta beste zenbait punturekin ondo lotzea.

6. Alde zaharreko kale batzuetan bidegorria egokitzea.

7. Argiztapena hobetu bidegorri eta zebrabideetan, esaterako gabean distira

egiten duten margo bereziekin.

8. Askatasun etorbideko bidegorria hobetu.

9. Bidegorrietan kaskoa erabiltzeko kartelak seinaleak ipini.

10. Durangoko biztanleei bidegorrien erabilera jakinarazi.

Page 16: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

2016/2017 Ikasturteko Konpromiso eta Proposamenak

DURANGO

4. ERANSKINA

UDALAREN ERANTZUNA AURTENGO PROPOSAMENEI

Udalak aurtengo proposamenen inguruan hurrengoa esan du:

1. Seinalizazioak hobetzen jarraituko dute.

2. Edukiontziak toki egokiago batean ipintzen saiatuko dira.

3. Seinalizazioa hobetuko dutela aipatu dute, bidegorriak berriz margotu, ondo

irudikatu…

4. Ispilua ez dituzten eta horren beharra dituzten garajeetan ispiluak ipintzen

saiatuko dira.

5. Bidegorri sarea handituz doala esan dute, eta hemendik urte batzuetara dauden

kilometroen bikoitza egotea espero da.

6. Alde zaharra bizikletentzat eta oinezkoentzat dela jakinarazi digute, bien arteko

elkarbizitza sustatu nahi da.

7. Distira egiten duten margoena bideratzen ari dira.

8. Esan duten bezala bidegorriak eta seinalizazioak hobetzen saiatuko dira.

9. Kaskoaren erabilera sustatu behar dela adostu dute.

10. Etxeetara bidali dira triptiko informatibo batzuk honen inguruan: Durangoko

bidegorrien sareari buruz, txirrindularien betebeharrei buruz…

Page 17: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

5.ERANSKINA

5.ERANSKINA

DURANGOKO UDAL FOROA 2016-2017

Page 18: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

6.ERANSKINA

Ebaluazioak

UDAL FOROA

DURANGO

Ikasleen ebaluaketa

OndoZerbait

aldatuko nuke Txarto

22 0 1

19 3 1

Ekintza hau orokorrean iruditu zait…

Udalaren erantzuna…

Zer aldatuko zenuke ekintza honetan?

- Ezer (17) - Eskolako 2 pertsona aukeratzea, bakarrik 2k irakurri dutelako (1) - Holantxe oso ondo dago (1) - Zerbait prestatuagoa eraman beharko genuke (1) - Txapa gutxiago (1) - Nola dirua eskatu (1) - Udaletxearen kolaborazioa (1)

0

5

10

15

20

25

Ekintza hau orokorrean iruditu zait…

Udalaren erantzuna…

Ondo

Zerbait aldatuko nuke

Txarto

Zer da gehien gustatu zaizuna ekintza honetan?

- Dena (3) - Oso ondo (1) - Ia dena (1) - Mikrofonoan hitz egitea (4) - Irakurri eta protestatu (1) - Jesuitak hitz egin duenean (1) - Gure iritzia partekatzea (1) - Irakurtzea (1) - Gaia eta alkateordea (1) - Udaletxeko jendea jatorra dela (1) - Gure proposamenak esatea (2) - Gure iritzia kontuan hartzea (1) - Udaletxean egotea (3) - Gure proposamenekin gauzak hobetu ahal izatea (1) - Gure erantzuna eman ahal izan dugula (1) -Ezer (1)

Page 19: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

06.2 UF-Irakasleen ebaluaketa emaitzak.xls

ANTOLAKETA ORDUTEGIA 1 0 1 02 0 2 03 0 3 14 3 4 25 3 5 3

HITZALDIA1 0 12 0 23 0 34 5 45 1 5

Iradokizunak eta oharrak:

Interesgarria eta denon inplikazioa eskertzekoa da

Aurten eta iaz antzeko puntuak landu dira, Gauza berri gutxi landu dira.Datorren ikasturtean beste gairen bat landuko nuke. Eskerrik asko!

BALORAZIO OROKORRA 00051

0%

0%

0%

50% 50%

ANTOLAKETA

1 2 3 4 5

0% 0%

17%

33% 50%

ORDUTEGIA

1 2 3 4 5

HITZALDIA

1 2 3 4 5

0%

0% 0%

83%

17%

BALORAZIO OROKORRA

1 2 3 4 5

UDAL FOROA - DURANGO Irakasleen ebaluaketa

Página 1 de 1

Page 20: DURANGO · 2015-2016 ikasturtean “Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko” gaiaren inguruan ... Bidegorria dute ikastolara joateko nahiz eta agian buelta pixka bat eman

ESKOLEN ARTEKO FOROA

DURANGO

Ikasleen ebaluaketa

Ondo Zerbait

aldatuko nuke Txarto

22 1 0

20 3 0

21 2 0

Lan taldea egon da…

Amankomuneko lana egon da…

Orokorrean nik pasatu dut…

Zer aldatuko zenuke ekintza honetan?

- Ezer ez (11)

- Ez dakit (5) - Holantxe ondo egon da (1) - Lan gutxiago egingo nuke baina ondo (1) - 2 proposamen eta 2 konpromiso esan beharrean bat egitea (1) - Hainbeste gauza izan beharrean hitz gutxitan azalduko nuke (1) - Kalean egitea (4) - Txapa gutxiago (1) - Gutxiago irautea (2) - Naturaz gehiago hitz egitea (1)

0

5

10

15

20

25

Lan taldea egon da…

Amankomuneko lana egon da…

Orokorrean nik pasatu dut…

Ondo

Zerbait aldatuko nuke

Txarto

Zer da gehien gustatu zaizuna ekintza honetan?

- Talde lana eta giroa (4) - Proposamenak (3) - Pertsonak ezagutzeko jokoa (4) - Taldean proposamenak lantzea (3) - Gaia, asko interesatzen zait (2) - Lan polita izan da baina apur bat aspertu naizela (1) - Dana (1) - Beste pertsonak ezagutzea (4) - Proposamenak eta konpromisoak esateko momentua (2) - Denon iritzia kontuan izatea (1)