8
  1 2015-201 9 legealdirako EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxoko Udala Joan den maiatzaren 24an gizarte getxotarrak berriz ere hauteskundee tan bere iritzia adierazi zuen eta bere izaera plurala eta anitza argi gelditu zen. Ildo horri eutsiz, udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen artean akordioa eta elkarrizketa ahalbidetzeko mandatua azaldu zuen gure gizarteak. Aniztasun honen errealitatetik, modu berean, akordioaren eta elkarrizketaren prozesuan buru izateko erantzukizuna EAJ-PNVri, hau da, udal-gobernua eratzeko izendatutako alderdiari, eman zion, talde honek aurkeztutako Getxoko proiektua garatzeko babes handiena jaso baitu. Halaber, EAEren eremuan, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek foru eta toki erakundeetan gehiengo iraunkorrak eratzeko 2015eko ekainaren 12an akordioa itxi zuten eta, akordio horren babesean, Getxoko alkatetzarako EAJ-PNVko hautagaiak 2015eko ekainaren 13ko inbestidura-saioan PSE-EEren botoak lortu z ituen alkate izendatzeko bozketan. Beraz, Getxo udalerrian akordioaren lehenengo adierazpena EAJ-PNVk eta PSE-EEk Getxoko Udalean iraganean egindako bide bateratuaren errealitat eari lotzen zaio. Izan ere, azkeneko azalpena 2007-2011 legealdian udal-kudeaketarako eremu erabakigarrietan (adibide z, 2009., 2010. eta 2011. urteetako aurrekontuak edo hiri- lurzoruan udal-etxebizitzari buruzko plana) lortutako akordioetan kokatzen da. Aldez aurretiko sintonia eta esperientzia tik eta bi alderdiek udala egonkortasun politiko handiagoaz hornitzeko helburu komunean aurrera egiteko behar eta borondate partekatutik abiatuta, 2015-2019rako Getxoko Udalerako gobernu-akordio hau sinatzen dugu, hurrengo ezaugarrietan oinarrituta. Helburuak, batetik, eremu desberdinetan (gizartea,ek onomia eta hirigintza edo ingurumena) udalerri bezala planteatua dugun erronka ugariri aurre egitea eta, bestetik, udal-erakundearen beraren kudeaketaren eremuan eraginkortasune z, partaidetzarek in eta gardentasunez  jardutea dira. 1. EAJ-PNVk eta PSE-EEk Getxorako proposatutakoaren arabera, bi proiektu eta ikuspegi desberdin eta bereizi daude. Hortik abiatuta, bi alderdiek akordio honen bitartez getxotarren moduko gizarte plural eta anitzari desberdinen artean elkarrizketaren eta akordioaren lehenengo mezua zabaldu nahi diogu eta horri balioa eman ere bai. 2. Gainera, udalean ordezkaritza duten gainerako alderdi politikoei irekitzen zaien proposamena da hau. Izan ere, akordio zabalagoak, gure herriak aurrera egin dezan beharrezkoak direnak, lortzeko asmoz eskua luzatzen diegu, osoko bilkuraren gehiengoei dagokienez lehenengo akordio honen b itartez lortzen diren kopuruen errealitateaz jakitun izanik.

EAJk eta PSE-EEk sinatutako Gobernu hitzarmena Getxon

Embed Size (px)

DESCRIPTION

http://www.ilanda.euhttp://www.ilanda.infoEAJk eta PSE-EEk sinatutako Gobernu hitzarmena Getxon

Citation preview

  • 1

    2015-2019 legealdirako EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa

    Getxoko Udala

    Joan den maiatzaren 24an gizarte getxotarrak berriz ere hauteskundeetan bere iritzia

    adierazi zuen eta bere izaera plurala eta anitza argi gelditu zen. Ildo horri eutsiz,

    udalean ordezkaritza duten alderdi politikoen artean akordioa eta elkarrizketa

    ahalbidetzeko mandatua azaldu zuen gure gizarteak.

    Aniztasun honen errealitatetik, modu berean, akordioaren eta elkarrizketaren

    prozesuan buru izateko erantzukizuna EAJ-PNVri, hau da, udal-gobernua eratzeko

    izendatutako alderdiari, eman zion, talde honek aurkeztutako Getxoko proiektua

    garatzeko babes handiena jaso baitu.

    Halaber, EAEren eremuan, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek foru eta toki erakundeetan

    gehiengo iraunkorrak eratzeko 2015eko ekainaren 12an akordioa itxi zuten eta,

    akordio horren babesean, Getxoko alkatetzarako EAJ-PNVko hautagaiak 2015eko

    ekainaren 13ko inbestidura-saioan PSE-EEren botoak lortu zituen alkate izendatzeko

    bozketan.

    Beraz, Getxo udalerrian akordioaren lehenengo adierazpena EAJ-PNVk eta PSE-EEk

    Getxoko Udalean iraganean egindako bide bateratuaren errealitateari lotzen zaio. Izan

    ere, azkeneko azalpena 2007-2011 legealdian udal-kudeaketarako eremu

    erabakigarrietan (adibidez, 2009., 2010. eta 2011. urteetako aurrekontuak edo hiri-

    lurzoruan udal-etxebizitzari buruzko plana) lortutako akordioetan kokatzen da.

    Aldez aurretiko sintonia eta esperientziatik eta bi alderdiek udala egonkortasun

    politiko handiagoaz hornitzeko helburu komunean aurrera egiteko behar eta

    borondate partekatutik abiatuta, 2015-2019rako Getxoko Udalerako gobernu-akordio

    hau sinatzen dugu, hurrengo ezaugarrietan oinarrituta. Helburuak, batetik, eremu

    desberdinetan (gizartea,ekonomia eta hirigintza edo ingurumena) udalerri bezala

    planteatua dugun erronka ugariri aurre egitea eta, bestetik, udal-erakundearen

    beraren kudeaketaren eremuan eraginkortasunez, partaidetzarekin eta gardentasunez

    jardutea dira.

    1. EAJ-PNVk eta PSE-EEk Getxorako proposatutakoaren arabera, bi proiektu eta

    ikuspegi desberdin eta bereizi daude. Hortik abiatuta, bi alderdiek akordio honen

    bitartez getxotarren moduko gizarte plural eta anitzari desberdinen artean

    elkarrizketaren eta akordioaren lehenengo mezua zabaldu nahi diogu eta horri balioa

    eman ere bai.

    2. Gainera, udalean ordezkaritza duten gainerako alderdi politikoei irekitzen zaien

    proposamena da hau. Izan ere, akordio zabalagoak, gure herriak aurrera egin dezan

    beharrezkoak direnak, lortzeko asmoz eskua luzatzen diegu, osoko bilkuraren

    gehiengoei dagokienez lehenengo akordio honen bitartez lortzen diren kopuruen

    errealitateaz jakitun izanik.

  • 2

    3. Ez da akordio honen helburua batera landuko ditugun udal-kudeaketaren eremu

    guztiak arautzea. Ildo horri jarraiki, Getxoko Udalean lan bateratuaren alde bi

    alderdien apustu politikoa adierazi nahi dugu. Apustuak legealdi guztirako

    jarraipenaren konpromisoa du eta, xede horrez, elkarrekiko konfiantza eta leialtasun

    politikoaren funtsezko printzipioetan oinarritzen da, hori guztia gure biztanleen bizi-

    kalitatean aurrera egin eta hori hobetzeko helburuz.

    4. Udal-kudeaketa bultzatzeko partekatzen diren helburuak eta elementuak.

    a) Gizarte-kohesioa desberdintasunik gabeko eta bidezko gizartearen aldeko

    apustutik; hala, guztiok pertsona bezala garatzeko beharrezko baldintzak izan beharko

    ditugu eta ahulezia-egoeran dauden pertsona nahiz taldeei behar bezala arreta eskaini

    eta erantzungo zaie.

    - 2008ko Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Legea, gizarte-zerbitzuen

    euskal sistemaren arautze-esparrua, eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemari buruzko

    Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa arautzen duen Dekretua, onartzeke dagoena, bertan

    definitutako udal jarduketako eremuari dagokionez, bultzatu eta garatzea, zerikusia

    duten gainerako udal-erakundeekin eta udalaz gaindiko erakundeekin batera.

    -Gizarte-arretako programak; gizarte-larrialdiko laguntzak, kudeaketa

    eta, hala badagokio, horiek aurrekontuarekin osatzea; aldizkakoak ez diren laguntzak;

    droga-mendekotasunak prebenitzeko programa komunitarioak; familian eta

    nerabeekin esku hartzea; etab.

    -Kaleratzeek eragindako pertsonei arreta eskaini eta horiek

    prebenitzeko esku-hartzearen protokoloa. Lan bateratua eginez eta garapenean

    nahasiak dauden beste erakunde eta gizarte-eragileekin lankidetzan jardunez, hori

    berraztertu eta sendotzea.

    -Gizarteak baztertzearen kontra lana garatzen duten Getxoko ekimen

    eta elkarteekin lan bateratua eta lankidetza.

    - Pertsona adinduentzako hiri adiskidetsuak ekimena bultzatzeko

    azterlana; zahartze aktiboaren proiektua, Osasunaren Munduko Erakundeak

    proposatutako eredupean.

    -Pertsona adinduentzako zerbitzuak eta programak (etxean laguntza,

    zaindarientzat atseden-zerbitzua, laguntza, ke-detektagailuak).

    -Eusko Jaurlaritzak gure udalerrian familien topaketa-gunea ezartzeko

    erraztasuna ematea. Helburua Eskuinalde guztiari zerbitzua eskaintzea da.

    -Udalerriko pertsona adinduen elkarteei (Nagusien Etxea, Urtealaiak eta

    AJANE) laguntzea, beraiekin lankidetzan jardutea eta horiekin lan bateratua egitea.

  • 3

    -Garapenerako kooperazioaren eta bidezko merkataritzaren aldeko

    apustua mantentzea.

    -Berdintasunari buruzko politikak.

    Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna da gizarte-erronkarik

    nagusienetakoa. Desberdintasun horren adierazpen muturrekoena eta bortitzena

    indarkeria matxista da. Gure ahaleginak, beraz, oinarrizko eskubide bezala pertsona

    guztien arteko berdintasuna bermatzera bideratuko dira.

    Horretarako, partaidetzan oinarrituta, Getxo udalerriko emakumezkoen eta

    gizonezkoen arteko berdintasunari buruzko IV. plana garatuko dugu. Hori bai udalean,

    baita udalerrian eta, orokorrean, getxotarren gizarte-bizitzan ere, emakumezkoen eta

    gizonezkoen arteko berdintasun-politikak bultzatzeko tresna eta jarduera-esparruaren

    definizio-bitartekoa izango da.

    Era berean, arrazakeriaren, xenofobiaren eta haiekin batera doan intolerantziaren

    kontrako ekintzak bultzatuko ditugu. Arrazakeriaren, homofobiaren eta xenofobiaren

    kontrako borroka integrala eta orokorra denez, udalaren eremuan neurri politiko,

    sozial eta kultural bereziak eskatzen ditu eta neurriok ekintza horietan landuko dira.

    Horrez gain, alor horiek jorratzen dituzten udalerriko gizarte-erakundeek eta elkarteek

    parte hartuko dute ekintza horien prestaketan.

    -Eskola-gastuetan laguntzea baliabide gutxi dituzten familiei.

    -Etxebizitza-politikak bultzatzea, merkatu librean etxebizitza lortu ezin

    duten pertsonei erraztasunak emateko. Hala, Getxon alokairuan etxebizitza

    babestuaren parkea gaitu nahi da, gure biztanleen beharrei erantzuteko. Horretarako,

    zailtasun handiagoak dituzten gazteei eta taldeei arreta berezia eskainiko zaie.

    Horretarako guztirako, Hiri Lurzoruan Udal Etxebizitzari buruzko Plana berraztertu,

    hobetu eta garatuko da. Horri esker, epe labur-ertainean jardun ahal izango dugu eta

    epe luzera politika horiek bultzatzeko, egitura-tresna bezala HAPOaren

    berraztertzearen erreferentziaz hornituko gara.

    b) Suspertze ekonomikoa eta, horrekin, enplegua sortzea:

    1. Plan eta ekintza betearazleen bitartez, Getxoko sustapen ekonomikorako

    eremu estrategiko bezala sailkatutakoetatik abiatuta, garapen ekonomikoaren aukerak

    bultzatzea, beste batzuekin alderatuta gure udalerriak abantailak eta potentzial

    nabariak dituenetan.

    2. Udalerriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren sektoreei

    eraginkortasunez laguntzea.

  • 4

    3. GETXOLANek enpresetarako zerbitzuak sendotzea eta ekintzailetza sustatzea,

    besteak beste, Algortan Benturillenako enpresen haztegi berriaren moduko

    ekimenekin.

    4. Getxoko kultur programazioen eta ekipamendu berrien potentzialtasun

    ekonomikoak areagotzea. Hori Kulturako Plan Estrategikoarekin eta Getxoko sustapen

    ekonomikorako eremu estrategikoak hautematen dituen diagnostikoaren gauzatze-

    ekintza eta -planekin koordinatuta garatuko da.

    5. Kirol-jarduera dinamizazio-iturri ekonomiko bezala eta bisitariak erakartzeko

    sendotzea.

    6. Gizarte-ekonomia bultzatzeko laugarren sektorea izenekoarekin lan

    bateratua.

    7. Getxoko Udalaren kontratazio-agirietan gizarte-klausulak, legezkotasunari

    moldatutakoak.

    8. HAPOaren berraztertze-prozesuan jarduera ekonomikoaren sustapena sartu

    behar da nahitaez, beraren garapenerako oinarrizko irizpideetako bat den aldetik.

    Bertan sartuko dira, besteak beste, Martiturriko jarduera ekonomikoen parkearen

    moduko ekimenak.

    Hori guztia udalerriko eragile ekonomikoarekin batera lan eginez gauzatuko da,

    GETXOLANen gidaritzapean, udalerriko dinamizazio ekonomikoaren epizentro bihurtu

    den GETXO ELKARTEGITIK abiatuta, alegia.

    c) Bizi-kalitatea:

    1- Espazio publikoak hobetu eta berritzea, parte hartzearen ikuspegitik.

    -San Inazio eta Alango parkeak.

    -Epe laburrera Areetako Geltokiaren plazan hobekuntzak, herritarrek

    gozatzeko, eta plaza horren behin betiko proiektuaren definizio adostua bultzatzea.

    -Mariandresena kalea hobetzea eta, xede horrez, espaloiak zabaltzea.

    -Mariandresena eta Ameztiren arteko tartean oinezkoentzako zona

    berria aztertu eta, hala badagokio, gaitzea.

    -Algortako Etorbidea eta Kale Nagusia berriz antolatzeko azterlana.

    -Lehentasunezko gune eta espazioetan oztopo arkitektonikoak kentzeko

    proposamen berriak aztertzea eta, bidezkoak badira, inplementatzea.

    -Getxoko Andra Mariko estratak hobetzea.

    -Oinezkoentzako zonetan eta iragaiteko berezietan zorupeko

    edukiontziak ezartzea.

    2- Mugikortasuna eta aparkalekuak hobetzea.

  • 5

    -Domingo Iturrate-Maidaganen Maidagan parkearen ondoko zona

    urbanizatzearen ondorioz, plaza berriak.

    -Ibarbengoako metro-geltokiari lotutako disuasio-parkingean aparkaleku

    berriak.

    -Ollarretxe kalea birmoldatzearen ondorioz, aparkaleku berriak.

    -Alangoko alokairuko babes ofizialeko etxebizitzetarako eta Algortako

    auzo horretan bizi direnentzat plaza berriak.

    -Aparkatzeko txandakako sistema (TAO) adostasunez berraztertzea.

    -Eguneroko bizirako garraio-bitarteko praktiko eta ekologiko bezala

    bizikletaren aldeko apustua egitea: bizikleten mailegua, bidegorriak, etab.

    3- Iraunkortasunaren ikuspegitik ingurumen-politikak inplementatzea.

    -Partaidetzatik abiatuta, Tokiko III. Ekintza Plana egin eta garatzea.

    Hurrengo lerro estrategikoetan oinarrituko da:

    1. Getxoko natur ondarea.

    2. Uraren kudeaketa optimizatzea eta kontsumo arrazionalari buruz herritarrak

    sentsibilizatzea.

    3 Baliabideak kudeatzea, poluzio akustikoa, udal-kudeaketan iraunkortasunaren

    irizpideak integratzea, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa.

    4. Aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan beste ekintza batzuk bultzatzea.

    4- Osasunari eta ongizateari lotutako kultura eta kirola, gure Getxoko

    udalerriko nortasuna.

    Getxoren nortasun-ikurretako bat kultur prozesuari bere ekarpena

    egitea izatearen alde lan egingo dugu. Balioa eskaintzen duen kultura, egungo gizartea

    osatzen duten sistemetan erreferentea dena. Gertatzen ari den aldaketan lagunduko

    gaitu eta proaktiboki giza baloreen posizio nagusirantz zuzenduko du emaitza. Hori

    guztia lan bateratuarekin eta gure udalerrian adierazpen artistiko eta kultural

    desberdinak sustatzen lanean diharduten taldeei lagunduz egingo da. Horrez gain,

    ekipamendu eta zerbitzu berriak (Getxo Antzokia-Musika Eskola konplexua eta Romo

    Kultur Etxea) jarriko dira abian.

    Euskararen eremuan, ahaleginak egingo ditugu nahi duen getxotar oro

    Getxon euskaraz bizi ahal izateko eta, horretarako, euskararen erabilera Getxoko

    gizartearen eguneroko bizitzara zabalduko dugu. Hori bultzatzeko oinarria ESEP

    (Euskara Sustatzeko Ekintza Plana) izango da.

    Getxori kirolaren alde duen konpromisoa saritu diote Europan, kirola

    osasunaren eta ongizatearen, hazkuntza pertsonalaren eta balore-gizarte baten

    sorkuntzaren sinonimotzat hartuta. Beraz, oinarrizko kirola, kirol-jarduerak eta ariketa

    fisikoa adin guztietarako gure funtsezko konpromisoa dira.

    5. Getxoko kalitate-estandarrak mantentzea oinarrizko zerbitzuetan: garbiketa,

    hiri hondakin solidoen bilketa, lorezaintza, plazak.

  • 6

    6. Gure Udaltzaingoak Ertzaintzarekin lan profesional eta koordinatua egitea,

    Getxok biztanle eta bisitarientzat toki segurua izaten jarraitzeko.

    7. Haur eta gazteen taldeetara bideratutako udal-politikak bultzatzea:

    bebeteka, haur-liburutegia eta gaztelekua Romoko kultur etxean, Gaztelonjak

    programa, informazio-programak, hezkuntza-aisialdia, sustapena, etab.

    d) Tokiko gobernu irekia edo gardentasunaren, hiri-partaidetzaren eta lankidetza

    publiko-pribatuaren aldeko apustua, udal-gobernuaren jardueran oinarrizko ardatz

    bezala.

    -Getxoko Udala kudeatzeko orduan gardentasuna izan da nagusi eta, ondorioz,

    Euskadin nahiz Estatuan gardenenen gailurrean kokatu da. Estrategia hori sendotuko

    da eta, xede horrez, EUDELek bultzatuta, gardentasunaren aldeko euskal udalerrien

    sarean parte hartuko du.

    -Getxoko Udalaren parte hartzearen memorian definitutako herritarren parte

    hartzearen egungo eredua indartuz eta parte hartzeko formula berriak aztertuz, udal-

    erabakien eremuak herritarrei hurbiltzeko prozesuan aurrera egiten jarraituko dugu.

    Udalaren osoko bilkurak audioa eta irudiak erabiliz interneten bitartez zabaltzea

    sustatuko dugu.

    Kontsentsua bilatuz, konpromiso horren erakusgarri argiena Udal Araudi Organikoa

    berritzea izango da, eta bertan herritarrek parte hartzeko araudi edo erregulazio berria

    integratuko dugu. Berrikuntza horretan, besteak beste, udal-aurrekontuak egiteko

    orduan herritarrek parte hartzea sartuko da, egituraren ikuspegitik politika horiek

    finkatzeko.

    -

    Udalerriko eta, oro har, lurraldeko gizarte-eragileekin, erakundeekin eta herritarrekin

    batera lan eginez eta ahaleginak koordinatuz, gure herriko gizartearen erronkak

    arrakasta izateko bermez landuko ditugu.

    e) Proiektu estrategikoak. Udal-kudeaketak gure biztanleen bizi-kalitatea hobetzearen

    aldeko apustua egin behar du, gure auzoak eta oinarrizko udal-zerbitzuak egunean

    mantenduz, baina etorkizunerako ikuspegi estrategikoa izanik era berean. Ikuspegi

    estrategiko horrek koherentzia eman beharko dio udalerrian aurreratutakoari eta

    gizarte-, ekonomia-, kultura- eta kirol-ekipamenduak aurreikusi eta horietaz hornitu

    beharko da, XXI. mendean Getxoko gizarteari arreta eskaintzeko.

    Aldez aurretiko hausnarketa honetatik abiatuta, bi alderdiek batera ondoren aipatzen

    diren proiektu estrategikoen garapena bultzatzeko konpromisoa hartzen dute.

    1. Getxoko Elkartegia Areetan eta Benturrillenako (Algorta) enpresen haztegi berria.

    2. Algortan Getxo Antzokia-Musika Eskola konplexuaren obrak amaitu eta hori

    kudeatzea.

  • 7

    3. Romo kultur etxeko proiektuan aurrez ikusitakotik abiatuta, obrak amaitu eta

    zerbitzuak kudeatzea.

    4. Gobelarako URA proiektua.

    5. HAPOa eta etxebizitza lortzeko politikak berraztertzea.

    6. Punta Begoako galeriak berreskuratzeko eta dagokien balioa emateko

    proposamena.

    7. Portu Zaharreko biztanleekin garatutako elkarlanean aurrera egiten jarraitzea, gure

    udalerriko espazio enblematiko eta berezi hau hobetzeko. Eusko Jaurlaritzak Portu

    Zaharra Birgaitze Integralerako Aldea aitor dezala eska lezake.

    5. Akordio honen arabera, Getxoko Udala kudeatzeko orduan, bi alderdiek lan

    bateratuaren aldeko apustua eta konpromisoa hartu dute eta hurrengo moduan

    adierazi eta garatuko da:

    a) PSE-EEk Udal Gobernu Batzarrean parte hartuko du ordezkari batekin,

    Alkateordetza bat izango duena.

    b) PSE-EEk Getxoko Udaleko Ingurumen Saila kudeatuko du.

    c) Getxoko Udalaren Legealdiko Plana (2015-2019) batera definitu eta garatuko

    dute.

    d) PSE-EE Osoko Bilkuretan gobernu-taldeak Udalerako egiten dituen

    aurrekontu-proiektuen alde azalduko da. Aurrekontu-proiektuaren zirriborroa aldez

    aurretik akordioaren jarraipen-batzordean aztertuko da.

    e) PSE-EEk gobernu-taldearen edo horretan dagoen edozein kideren kontra

    zentsura-moziorik edo kargutik kentzeko moziorik ez eragiteko ez babesteko

    konpromisoa hartzen du, zentzurik zabalenean.

    6. Akordioaren funtzionamendu-arauak.

    a) Bi udal-taldeen ekintza, oro har, etengabe gobernu-taldeari eta, bereziki,

    kudeaketa-arlo zehatz bakoitzari lagunduz garatuko da, Osoko Bilkuran edo beste

    edozein organo, erakunde edo eztabaida-gunetan, edo udalaz gaindiko erakundeetan.

    Beraien artean sartzen dira Getxoko Udalaren erakunde autonomoak: Getxo Kirolak,

    Getxoko Kultur Etxea, Andrs Isasi Musika Eskola eta Jesusen Bihotzaren Udal Egoitza.

    b) Bi udal-taldeek Akordioaren Jarraipen Batzordea eratuko dute Udaleko talde

    politikoen jarduera koordinatzeko eta dagokien erabakiei aurre egiteko. Hasieran,

    batzordea Koldo Iturbek eta Keltse Eigurenek osatuko dute EAJ-PNVren aldetik eta

    Txefo Landak eta Teresa Escalantek PSE-EEren aldetik.

    c) Udaleko gainerako talde politikoen ekimenek, gobernu-taldearen jarduerei

    buruzkoek, akordioa sinatzen duten taldeen ikuspegi adostua izan beharko dute.

  • 8

    Aipatu jarduerekin zerikusia ez duten ekimenek udal-politikan ondorioak

    badituzte, talde sinatzaileek adostu eta landu beharko dituzte, ahal den neurrian, bien

    artean ados gelditzeko.

    Gainerako kasuetan bi taldeetako bozeramaileei berri ematea nahikoa izango

    da. Bakoitzak bere postulatu edo ikuspuntu ideologiko edo programatikoekin bat

    etorriz jokatuko du, askatasunez.

    d) Arau hauek kasu bakoitzak eskatzen dituen malgutasunez eta konfiantzaren,

    leialtasunaren eta elkarrekikotasunaren irizpideei jarraiki aplikatuko dira,

    elkarrizketatik eta adostasuna bilatzetik abiatuta, akordio hau ahalik eta ongien

    funtzionatu eta aplikatzeko.

    e) Era berean, arau hauek Getxoko Udaleko erakunde autonomo guztiei eta

    udalaz gaindiko erakundeei zabalduko zaizkie, Getxoko Udalak ordezkaritza badu.

    Getxon, 2015eko ekainaren 30ean.

    Sin.: Imanol Landa (EAJ-PNV) Sin.: Jos Luis Landa (PSE-EE)