EGILE TRESNAK

Embed Size (px)

DESCRIPTION

BOSGARREN JARDUERA : EGILE TRESNAK YANIRE SARDUY BESANGUIZ IRAKASGAIA: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK IKASTURTEA: 2011-2012 IRAKASLEA: NERE AMENABAR

Citation preview

BOSGARREN JARDUERA:EGILE TRESNAK

YANIRE SARDUY BESANGUIZIRAKASGAIA: HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAKIKASTURTEA: 2011-2012IRAKASLEA: NERE AMENABAR

AURKIBIDEA

1. ZER DIRA EGILE TRESNAK?..................................................................3

2. EGILE TRESNA EZBERDINAK................................................................4

3. JCLIC...........................................................................................................10

1. ZER DIRA EGILE TRESNAK?Egile tresnak hezkuntza materialak formatu digitalean sortzea, kudeatzea eta argitaratzea ahalbidetzen duten aplikazio informatikoak dira. Beste modu batean esanda, ikasketa-inguru interaktibo eta dinamiko bat sortzeko lan multimedia eta konstruktibista bideratzen duten aplikazioak dira.Tresna hauek, jarduera eta aplikazio txikiak sortzeko aukera ematen dute eta material didaktiko dinamikoak lantzea errazten dute, bai ariketa sinpleak zein unitate didaktiko digital osoak.Moduluetan antolaturik daude, beraien bitartez jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunetara egokitzeko aukera izango dugu.Egile tresnen programazioa ikonoen, objektuen eta aukeren menuen bitartez gauzatzen da, honela, erabiltzaileak multimedia-baliabideak sortu ditzake programatzeko lenguaia ezagutu gabe. Ulermena errazteko, fabrikatzaileek metaforak sortzen dituzte beraien programetan. Adibidez, Macromedia Director zineman oinarritzen da; aktoreak baliabideak dira, eszenatokia pantalla da eta filmearen zuzendaria erabiltzailea. Toolbook eta NeoBook, ostera, liburu bat bezala antolatzen dira: pantalla ezberdinak liburuaren orrialdeak izango dira, baliabideak orrialdeen edukiak eta erabiltzailea liburuaren idazlea.

2. EGILE TRESNA EZBERDINAKHezkuntza arloan gehien ezagutzen diren egile tresnak honako hauek dira:ARDORA. 34 jarduera mota baino gehiago ditu html formatuan (hitz-gurutzatuak, hizki-saldak, panel grafikoak, erlojuak). Aplikazio eleaniztuna da (galego, katalana, euskera, gaztelania, portuguesa (PT), ingelesa, aragonesa, errusiera, asturianoa eta rumanoa) eta proiektu pertsonalak egiteko aukera ematen du. Gainera, guztiz dohakoa da, 45 ariketa eta 10 multimedia orri mota ezberdin eskaintzen ditu eta ebaluatzeko ere balio du.

CUADERNIA. Gaztela-Mantxako Juntak sortutako tresna erraz eta funtzionala da. Modu dinamiko eta bisual batean koaderno digitalak sortzeko aukera ematen du. Hauek, Interneteko nabigatzaile baten bidez informazio eta ekintza multimedia banatuak izan ditzakete. Online bertsio bat ere badute, honen bidez posible da Interneten bidez lan egitea tresna ordenagailuan instalatu gabe.

EDILIM. Liburu digitalak (LIM) sortzeko tresna da. Eskainitako txantiloiak erabiliz liburu hauetan informazio orriak eta ariketak sortu ditzakegu. Orri teoriko nahiz praktikoak jartzen ditu eskuragarri eta ebaluatzeko aukera ere ematen du. LIM-ak erabiltzeko ez da beharrezkoa ordenagailuan programak instalatzea. Honela, internetetik erraz deskarga ditzakegu formatu digitalean dauden liburu hauek.

HOT POTATOES. Hezkuntzan aplikagarriak izan daitezkeen ariketak sortzeko webgune bat da. Programa honekin 6 ariketa mota desberdin sor daitezke (aukera multiplea, ordenazioa, asoziazioa, hutsuneen betetzea) audioa eta bideoa integratuz eta feedbacka hartuz.

ATENEX. Material multimedia sortzeko eta gestionatzeko plataforma bat da eta ikaskuntza prozesuaren jarraipenerako eta ebaluaziorako erabiltzen da. Unitate didaktiko interaktiboak sortzea posible egiten du modu erraz batean arrastatu eta itsatsi prozesuaren bitartez, honela irakasleak behar dituen elementuak soilik pantailara eramanez bere ikastaro propioa sortzeko aukera izango du. Honetaz gain, irudiak, audioak, bideoak eta animazioak ere inporta daitezke. Gainera ikaskuntza maila desberdinetara (Haur eta Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Hezkuntza Berezia eta Hizkuntzen irakaskuntza) orientatutako liburutegi bat dauka sartuta plantilla eta joku aurrediseinatuekin.

J. CLIC. Aplikazio informatiko multzo batek osatzen du eta puzleak, testu ariketak, asoziazioak eta beste hainbat ariketa egiteko balio du. Open Source proiektu bat da, Java-n egindakoa. Jarduerak proiektuetan azaltzen dira eta sekuentzia bat jarraitzen dute.

WEBQUEST. Informazioa bilatzen eta eraldatzen irakasten du eta honekin goi mailako pentsamenduak prozesatzea ahalbidetu. Informazioarekin zerbait egitean oinarritzen da, galdera sinpleei erantzuten mugatu gabe.

SQUEAK. Tresna honen bidez testuak, bideoak, soinuak, musika, grafikoak (2D, 3D) eta abar erantsi daitezke. Aurkezpenak egin, animazioak gehitu eta mota orotariko artxiboak maneiatzeko aukera ematen du. LOGO programazioan oinarrituta dago eta marrazkiak ere sortzen usten du beste programarik erabili gabe.

Irakaskuntzan nahiko ezagunak eta erabiliak diren beste hainbat tresna ere badaude daude, hala nola: Malted Batez

Exe Learning

Constructor

Scrat

Win ABC...

Tuxpaint

Jelie

Egile

Lams

Myscrapbook

Quandary

Rayuela

Behar bereziak dituzten haurrekin honako hauek erabili daitezke:TICne

Herramientas de ayuda para discapacitados

Hauetaz gain, erabilera anitzeko egile tresna zerrenda zabala aurkitu dezakegu:Aurkezpenak egiteko:SlideShare

Slideboom

AutorSTREAM

Empresser

PreZentit

Tar Heel Reader

Powerbullet Presenter

Vcasmo

Vuvox

Zoho Show

Google Docs

Scrapblog

280 Slides

Prezi

Author Point Lite

Arbela digitalak, notak idazteko, marrazteko, margotzeko, eraikitzeko eta elkarbanatzeko tresnak:Herramientas online en NEA

Twiddla

Wallwisher

Listhigs

Stixy

Pizarra online para pintar y colorear

Cosketch

FlashPaint

Dibujos para pintar online

Webcanvas

Queeky

Flockdraw

Scriblink

Dabbleboard

Floopot

Kerpoof

Sketchcast

ArtPad

Zuzendu eta autozuzenketarako erreminta didaktikoak:Xuxen

Stilus

Hizkuntzak ikasteko tresnak:Forvo

Talk Spanish

Sueos

Selingua

SubIngles: aprender Ingles con canciones subtituladas

Phonetics

Dialectoteca del EspaolTraduktoreak eta hizkuntza detektatzaileak:

SILC

TextCat Languague Guesser

Babel XL

Interneten orri bat sortu eta gestionatzeko tresnak:

Blogger

WordPress

Wix

Weebly

Flavors.me

Openzine

Wikiak sortzeko tresnak:Wikispaces

Bluwiki

Kerika

MediaWikiBlog edo Web orriari ahotsa jarri edo komunikatzeko tresnak:

Websnapr2.0

Kwout

Gickr

Smilebox

Blog edo Web orriari bideoak jarri, klaseetan erabili edo bideotutorialak sortzeko tresnak:Splicd

Screencast-o-Matic

Overstream

ExtracT YouTube

Hellodeo

Zentation

Wink

Artxiboak elkarbanatzeko tresnak.Mota guztietako artxiboak:Oneeko

Adrive

Ziddu

MediaFire

EnterUpload

Megaupload

Conv2PDF

Box.net

File dropper

Dropbox

Irudiak:MusicWebTown

ImageShack

Photobucket

BubbleShare

Audioa:Goear

SoundCloud

Bideoak:YouTube

Dailymotion

Vimeo

Metacafe

E-books:Issuu

Scribd

Bubok

Beste erreminta eta erabilpen batzuk:Banco de recursos gratuitos

Generadores online de material didctico

Aplicacin para elaborar el horario escolar o escribir las tareas de clase

Fuentes tipogrficas infantiles

Programa de clculo y analisis automtico de versificacin potica

Recopilacin de programas educativos para descargar

Mathway

3. J CLICJClic hezkuntza jarduera mota ezberdinak egiteko aplikazio informatiko multzoa da: buruhausteak, asoziazio edo elkartzeak, textu ariketak, hitz gurutzatuak...Ekintzak proiektuetan multzokatuta azaltzen dira. Proiektu bat ekintza multzo bat eta sekuentzia bat edo gehiagoz osaturik dago, sekuentzia hauek jarduerak zein ordenetan erakutsi behar diren adierazten dute.JClic-en aurrekaria Clic 3.0 da, 1992.urteaz geroztik herrialde ezberdinetan ikasleentzat jarduera didaktikoak sortzeko herraminta gisa erabili izan dena.JClic Java plataforman garatua dago, kode irekia dauka eta testuinguru eta sistema operatibo ezberdinetan funtzionatzen du..Jclic-eko proiektuetan sartzeko bi modu daude:Proiektuak applet batean bisualizatzea. Hauek ez dira disko gogorrean gordeta geratzen, JClic-ek deskargatu, erabili eta ezabatu egiten ditu.

Jarduerak ordenagailuan deskargatzea. JClic-ek jarduerak deskargatu eta proiektuen liburutegian gordetzeko aukera ematen duen asistente bat dauka. Liburutegi hau JClic martxan jartzen den lehen aldiz edo proiektu baten lehen instalazioa egiten denean sortuko da. Liburutegiko proiektuak ikusteko JClic deskargatu eta instalatzea beharrezkoa izango da.JClic izeneko proiektuaren helburuak honako hauek dira:

Sarean, Internetetik zuzenean hezkuntza aplikazio multimediak erabiltzeko aukera ematea.

Clic 3.0ren aplikazioekin konpatibilitatea mantentzea.

Sistema operatibo eta plataforma ezberdinen erabilera posible egitea, hala nola Windows, Linux, Solaris edo Mac OS X.

Datuak gordetzeko formatu estandar eta ireki bat erabiltzea, beste aplikazio batzuekin bateragarria izan dadin eta baliabideen datu baseetan integratzea errazteko asmoz.

Kultura eta herrialde ezberdinetako eskola eta irakasleen artean materialak elkarbanatzeko kooperazio esparru bat zabaltzea, programaren zein sortutako jardueren egokitzapen eta itzulpena erraztuz.

Erabiltzaileen hobekuntza eta programaren garapen iradokizunak jasotzea.

Programazio talde ezberdinen arteko elkarlanaren bitartez programa zabaldu dadin posible egitea.

Jarduerak sortzeko testuinguru indartsu, sinple eta intuitiboagoa eraikitzea, programa erabiltzaileen testuinguru grafikoetara egokituz.

JClic lau aplikazioz osaturik dago:JClic applet. JClic jarduerak web orrialde batean inkrustatzeko aukera ematen duen applet bat.

JClic player. Behin instalatu ondoren jarduerak ordenagailuko disko gogorretik burutzeko aukera ematen duen programa independiente bat, Internetera konektaturik egotea beharrezko izan gabe.

JClic author. Jarduerak modu erraz, bisual eta intuitiboagoan sortzeko aukera ematen duen egile tresna.

JClic reports. Ikasleek egindako jardueren emaitzei buruzko informeak sortu eta datuak jasotzeko modulo bat.Lehen modulua automatikoki instalatzen da ordenagailuan JClic proiektuetako bat inkrustaturik duen orrialde da bisitatzen den lehen aldiz. Beste hiruak JavaWebStart-aren bitartez instalatu daitezke ordenagailuko deskargen orrialdetik.JClic proiektua Clic 3.0 programarekiko konpatibilitatea ahalik eta gehien errespetatuz garatu da, plataforma berriak lehendik dauden jarduerak automatikoki ezagutu ditzan.Hauek dira JClic-ek Clic 3.0rekin alderatuz dituen zenbait berrikuntza:

Pertsonalizatzeko aukera ematen duten testuinguru grafikoen erabilera (skinak)

BMP, GIF, JPG eta PNG grafikoen erabilera.

Baliabide multimedien ezarpena WAV, MP3, AVI, MPEG, QuickTime eta Flash 2.0 formatuan.

Ekintza edo proiektu bakoitzean konfiguratu daitezkeen soinuak (klik egitea, lotzea, asmatzea, huts egitea...)

Ekintza laukitxoen itxura kontrolatzen duten formen sorrera (shaperak). JClic-ekin ez da beharrezkoa hauek lauki formakoak izatea.

Ikusmenezko hobekuntzak: Laukiutxoetan HTML kodigoa idazteko, True Type letrak txertatzeko, kolore erdigardenak, gradienteak eta estilo ezberdinetako testuak erabiltzeko aukera.

Jardueren ezaugarri berriak: gehienezko denbora, gehienezko saikera kopurua, ebazpenaren ordena, oroimen jarduerak eduki bloke birekin etab.JClic-en arkitektura irekiak bere funtzionaltasunak alderdi ezberdinetara egokitu edo zabaltzeko aukera ematen du.JClic Cataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailak GPL lizentziapean komunitatearen esku jartzen duen software askeko proiektu bat da. Beraz lizentzia honen baldintzak errespetatzen diren bitartean modu askean erabili, banatu eta aldaketak egiteko baimena ematen du. JClic-en jatorrizko kodea garapen plataforman dago eskuragarri.JClic-eko datuak XML formatuan gordetzen dira. Honek, egitura konplexuko baliabide bankuetan integratzeko eta beste aplikazio batzuetan JClic-eko proiektuak berrerabiltzeko aukera ematen du.JClic-ek bi motako artxiboekin lan egiten du:.jclic estentsioko artxiboak:JClic proiektu baten deskribapen osoa duten XML dokumentuak dira. JClic dokumentuen sustrai elementuak izena du eta lau elementu nagusi ditu:

. Proiektuaren egile, gaikako deskribatzaile, berrikuspen etab.ei buruzko informazioa.

. motako elementuak ditu, ekintza bakoitzaren funtzionamendu eta ezaugarriak definitzen dituztenak.

. Ekintzak aurkeztu behar diren ordena eta atzera eta aurrera egiteko botoien portaera deskribatzen dute.

. Ekintzak burutzeko beharrezko osagai guztien izena eta kokapena ematen dute: irudiak, soinua, bideoa, MIDI, TTF hizkiak etab..jclic.zip estentzioko artxiboak.jclic dokumentu bakarra daukaten ZIP artxiboak dira, eta baita ekintzak burutzeko beharrezkoak diren osagai batzuk edo guztiak (irudiak, multimedia artxiboak...). Formatu hau erabiltzeak proiektu bat fitxero bakat batean gordetzeko aukera ematen du.Formatu hauetaz gain, JClic PAC eta Clic 3.0ko PCC fitxeroak inportatzeko ere gai da.JClic-eko testu eta mezu guztiak kanpo fitxeroetan aurkitzen dira beste hizkuntza batzuetara itzultzea erraztu asmoz.Programaren zein ekintzen testuak Unicode formatuan aurkitzen dira, honi esker, alfabetu eta idazmolde ez okzidentaletan ere erabili daitezke. Programak bi norabideko (eskuin-esker edo esker-eskuin) irudikapen eta idazkera ere baimentzen du erabilitako hizkuntzak hala eskatzen duenean.

JClic-eko irudiek sistema operatibo ezberdinetan funtzionatu dezakete, hona hemen adibide batzuk:

JClic-eko proiektuen liburutegiaren edizioa Mac OS X batean

JClic author-eko mediateka Mac OS X batean

KDE mahai gaina duen Suse Linux-ean JClic-ekin puzle bat egitenJClic author-ekin Mac OS X batean elkartze bat editatzenJClic author-ekinKDE mahai gaina duen Suse Linux-ean testu jarduera bat editatzenWindows 2000 eta Java 1.5ean JClic-eko proiektuen liburutegia antolatzenWindows 2000 eta Java 1.5ean JClic author-ekin elkartze bat editatzenWindows 2000 eta Java 1.5ean JClic author-ekin jarduera sekuentzia bat editatzenJClic-en erabileran trebatzeko hainbat kurtso eta tutoretza aurki ditzakegu:Creacin de actividades educativas con JClic (D 73). Cataluniako Generalitateko Hezkuntza Saileko irakasleen formakuntza plan egonkorrean txertatutako 60 orduko ikastaro telematikoa, materiala gaztelaniaz, ingelesez, katalanez eta alemanez eskuratu daiteke.

Introduccin a JClic (Averroes).Andaluziako Hezkuntza Sare Telematikoak garatutako ikastaroa.

Manual para uso do Clic. Paran estatuko Hezkuntza Atariak Brasileko Portugeraz sortutako gida.

Guia del JClic. Jaume Bartrolik katalanez sortutako materiala.

Gua de referencia rpida. Ibn Firns elkarteak sortutako gida azkarra.

Un passeig pel JClic. Pere Cornell Gironako IES-eko irakasleak katalanez sortutako materiala.

Videotutoriales de Clic y JClic. Domingo Mndez Murtziako Jaime Balmes eskolako irakasleak sortutako bideoak.

Leitfaden zu Jclic. Linz-eko Eskolarako Berrikuntza eta Teknologia Berrien Zentruak Alemanez sortutako gida.

Aan de slag met JClic. Flandeseko Hezkuntza Sailak Holanderaz sortutako dokumentua.

BOSGARREN JARDUERA: EGILE TRESNAKHEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK. 2011-2012 IKASTURTEA.