2
2013-02-12 Aurreko asteartean, Altsasuko inauteri egunean hain zuzen, goizeko bostak aldera etxera joan nintzen gonbidatuak nituen lagun batzuekin. Zelandi kalean bizi naiz eta etxeko sukaldean geundela leihotik begiratu eta polizia foraleko agente bat gure leihoko norabidean argazkiak ateratzen ari zela ikusi genuen. Balkoira atera nintzen eta ea zer zebilen galdetu nion, ea gure etxera argazkiak ateratzen ari ote zen, jakinda kanpotik gure sukaldea oso ondo ikusi daitekeela. Berak ikerketa baterako probak zirela esan zidan eta nik etxetik jaitsiko nintzela esan nion, gertatzen zena argitzeko. Portaletik atera eta urgentzietako atean zeuden hiru foralak abiadura handian niregana hurbildu eta oso modu bortitzean identifikatzeko eskatu zidaten. Nik ez nuela zergatik nire portalean nire burua identifikatu behar esan nien eta aterata zituen argazkiak erakusteko eskatu nion. Agenteak oihuka jarraitzen zuen egiten ari ziren ikerketa baten parte zirela eta ez zituela zergatik argazkiak erakutsi behar. Eta nik ezer ulertzen ez nuela esan nion, kalean inor ez zegoela eta ez zela ezer gertatzen momentu horretan haiek ikerketa batean aritzeko eta etxera argazkiak ateratzen ibiltzeko. Azkenean, EHNA txartela eman nion eta horrek ezertarako balio ez zuela esan zidan eta ea bera bazilatzen ari nintzen. Gero, NAN-a eman nion baina berak bere plaka zenbakia emateko eskatu nion, esanez, hurrengo goizean foruzaingoen komisaldegira joango nintzela ikerketa horren inguruan galdetzeko. Beste bi foralak errepide erdian jarri ziren gure inguruan aurpegia estalirik zutela eta nik oihuka haiei ere argibideak eskatzen nizkiela, nirekin zegoen foralak denuntziatuko ninduela esan zidan, errespetu faltagatik. Argi esan nien nik ez nuela ezer egin eta lotsagabe batzuk zirela, herritarrak horrela akosatzeagatik, nik eta nire etxean nituen lagunek ez genuelako hori aguantatu behar. Hurrengo goizean ez, baina ostegunean amarekin komisaldegira jaitsi nintzen. Bertara iritsi eta identifikazioak eskatu zizkiguten eta han egoteko arrazoiak zein ziren azaltzeko. Ordenagailuan begiratu zuten eta bertan identifikatu nindutela agertzen omen zen, baina deus gehiago. Beraiek gaitasunik ez zutela informazio gehiago begiratzeko eta hurrengo goizean bueltatzeko eskatu ziguten. Hala egingo genuela esan genien. Gero, arratsaldean etxean nengoela aitak hartu zuen telefono dei bat niregatik galdezka. Nik telefonoa hartu eta ea Eider nintzen galdetu zidan gizon batek eta baietz esan nion. Iruñeako Polizia Foraletik deitzen nindutela eta ea banekien zein zen deiaren arrazoia, esan nien banekiela nondik joan zitekeen gaia goizean komisaldegian egon nintzelako. Berak harriturik ea zergatik joan nintzen esan eta ea aitarekin joan nintzen galdetu zidan. Nik ez nuela zertan informaziorik telefonotik eman behar esan nion eta hurrengo goizean bueltatuko nintzela Polizia Foralaren komisaldegira. Berak esan zidan ea aitarekin joan nintzen eta ea nire aita Jose Manuel zen eta nire informazioa behar zuela epaitegian dilijentziak jartzeko, ni denuntziatu behar nindutelako. Nik berriro esan nion ez nuela inolako informaziorik emango telefonoz eta gaur komisaldegira bueltatuko nintzela. Hurrengo goizean, komisaldegira bueltatu eta bulegoan sartu gintuzten argibideak emateko. Haiek esan zigutenaren arabera, ikerketa bat omen zegoen gau hartan nire kalean, istilu batean sartuta zegoen mutil bat nire portaletik sartu omen zelako. Guk haiek esandakoa sinesten ez genuen arren (haiek emandako arrazoiek pisurik ez zutelako), haien hitza gure hitzaren kontra egongo zela esan ziguten eta beste foralak dilijentziak jartzen bazituen nire kontra, deklaratzea joan behar izango nintzela eta bertan gertatuko zirela gertatu beharrekoak. Hala ere, bertan aurreko arratsaldeko deiaz berririk ez zeukaten eta haiek esandakoaren arabera, ezin izango nuen frogatu foral bat izan zela plakaren zenbakia ez niolako eskatu.

Eider Altzelai

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Eider Altzelairen testigantza

Citation preview

Page 1: Eider Altzelai

2013-02-12

Aurreko asteartean, Altsasuko inauteri egunean hain zuzen, goizeko bostak aldera etxera joan nintzen gonbidatuak nituen lagun batzuekin. Zelandi kalean bizi naiz eta etxeko sukaldean geundela leihotik begiratu eta polizia foraleko agente bat gure leihoko norabidean argazkiak ateratzen ari zela ikusi genuen. Balkoira atera nintzen eta ea zer zebilen galdetu nion, ea gure etxera argazkiak ateratzen ari ote zen, jakinda kanpotik gure sukaldea oso ondo ikusi daitekeela. Berak ikerketa baterako probak zirela esan zidan eta nik etxetik jaitsiko nintzela esan nion, gertatzen zena argitzeko. Portaletik atera eta urgentzietako atean zeuden hiru foralak abiadura handian niregana hurbildu eta oso modu bortitzean identifikatzeko eskatu zidaten. Nik ez nuela zergatik nire portalean nire burua identifikatu behar esan nien eta aterata zituen argazkiak erakusteko eskatu nion. Agenteak oihuka jarraitzen zuen egiten ari ziren ikerketa baten parte zirela eta ez zituela zergatik argazkiak erakutsi behar. Eta nik ezer ulertzen ez nuela esan nion, kalean inor ez zegoela eta ez zela ezer gertatzen momentu horretan haiek ikerketa batean aritzeko eta etxera argazkiak ateratzen ibiltzeko. Azkenean, EHNA txartela eman nion eta horrek ezertarako balio ez zuela esan zidan eta ea bera bazilatzen ari nintzen. Gero, NAN-a eman nion baina berak bere plaka zenbakia emateko eskatu nion, esanez, hurrengo goizean foruzaingoen komisaldegira joango nintzela ikerketa horren inguruan galdetzeko. Beste bi foralak errepide erdian jarri ziren gure inguruan aurpegia estalirik zutela eta nik oihuka haiei ere argibideak eskatzen nizkiela, nirekin zegoen foralak denuntziatuko ninduela esan zidan, errespetu faltagatik. Argi esan nien nik ez nuela ezer egin eta lotsagabe batzuk zirela, herritarrak horrela akosatzeagatik, nik eta nire etxean nituen lagunek ez genuelako hori aguantatu behar. Hurrengo goizean ez, baina ostegunean amarekin komisaldegira jaitsi nintzen. Bertara iritsi eta identifikazioak eskatu zizkiguten eta han egoteko arrazoiak zein ziren azaltzeko. Ordenagailuan begiratu zuten eta bertan identifikatu nindutela agertzen omen zen, baina deus gehiago. Beraiek gaitasunik ez zutela informazio gehiago begiratzeko eta hurrengo goizean bueltatzeko eskatu ziguten. Hala egingo genuela esan genien. Gero, arratsaldean etxean nengoela aitak hartu zuen telefono dei bat niregatik galdezka. Nik telefonoa hartu eta ea Eider nintzen galdetu zidan gizon batek eta baietz esan nion. Iruñeako Polizia Foraletik deitzen nindutela eta ea banekien zein zen deiaren arrazoia, esan nien banekiela nondik joan zitekeen gaia goizean komisaldegian egon nintzelako. Berak harriturik ea zergatik joan nintzen esan eta ea aitarekin joan nintzen galdetu zidan. Nik ez nuela zertan informaziorik telefonotik eman behar esan nion eta hurrengo goizean bueltatuko nintzela Polizia Foralaren komisaldegira. Berak esan zidan ea aitarekin joan nintzen eta ea nire aita Jose Manuel zen eta nire informazioa behar zuela epaitegian dilijentziak jartzeko, ni denuntziatu behar nindutelako. Nik berriro esan nion ez nuela inolako informaziorik emango telefonoz eta gaur komisaldegira bueltatuko nintzela. Hurrengo goizean, komisaldegira bueltatu eta bulegoan sartu gintuzten argibideak emateko. Haiek esan zigutenaren arabera, ikerketa bat omen zegoen gau hartan nire kalean, istilu batean sartuta zegoen mutil bat nire portaletik sartu omen zelako. Guk haiek esandakoa sinesten ez genuen arren (haiek emandako arrazoiek pisurik ez zutelako), haien hitza gure hitzaren kontra egongo zela esan ziguten eta beste foralak dilijentziak jartzen bazituen nire kontra, deklaratzea joan behar izango nintzela eta bertan gertatuko zirela gertatu beharrekoak. Hala ere, bertan aurreko arratsaldeko deiaz berririk ez zeukaten eta haiek esandakoaren arabera, ezin izango nuen frogatu foral bat izan zela plakaren zenbakia ez niolako eskatu.

Page 2: Eider Altzelai

Eider Altzelai