2

Click here to load reader

Ekintzak 2011 apirila-ekaina

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskaltegiak hamaika jarduera antolatu ditu zuontzat urtarriletik apirilera arte: Barnetegia, txangoak, hitzaldiak, lehiaketa...

Citation preview

Page 1: Ekintzak 2011 apirila-ekaina

2011 – Apiriletik ekainera

Euskaltegiak zuontzat antolatu dituen jarduerak.

Apirilak 26-30

PAZKO ASTEA BILBON EDO GOROZIKAN Mintzamena lantzeko /azterketak prestatzeko

Maiatzak 28

Txangoa larunbatean: Zarautzetik hurbil, Aia, Pagoeta parke naturala, “Agorregi” burdinola. Lagun arteko giroan, irteera atsegina, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.

Maiatza

Argazki lehiaketa: Oporrak

Aurtengo oporretan pentsatzen hasi eta aurreko urteetako argazki zoragarri horiek bilatu. Politena aukeratu eta gonbitea egin euskaltegiko guztioi bertara joateko aurten. Gela bakoitzean argazki bat aukeratu eta aurkeztu lehiaketara.

Irabaziz gero, saria egongo da talde osoarentzat!

Ekainak 10-11-12

Asteburua Gorozika barnetegian

Bertso afaria, irteerak eta abar Mundaka eta Urdaibai Biosfera Erreserba inguru paregabean.

Larunbatean: San Pedro de Atxarre, hondartzan bazkaldu. Bertso-afaria

Igandean: Paseoa, bazkaria eta etxera

Ekainak 2,9,15

Hamaika pauso: Hitzaldiak

Euskaltzaindiaren aretoan. Arratsaldeko 19:00etan

Ekainak 2: Pello Lizarralde eta Juan Garzia

Ekainak 9: Arantza Urretabizkaia eta Jon Juaristi

Ekainak 15: Eider Rodriguez eta Ur Apalategi

Ekainak 16

EUSKARA IKASLEEN JAIA : Ikasturte bukaeran, euskara ikasleak omentzeko ospakizuna.

Egunean zehar, Ramon Saizarbitoriaren “Hamaika pauso”ren irakurketa, Arriagan. 400 irakurle!

Eta gauean kalejira eta dantza Arenalean.

Page 2: Ekintzak 2011 apirila-ekaina