16
Elefantea, munduan bizi den lurtarrik handiena da. Pleistozenoan, kontinente guztietatik zabaltzen zen, Antartidan eta Australian izan ezik. Gaur egun bi elefante mota besterik ez daude: asiarra, Indian eta Asiako Hegoaldean bizi dena, eta afrikarra, Sahararen Hegoaldean bizi dena. Asiarra 3 metroko luzera du gurutzeraino, afrikarrak berriz 4 metro neurtzen du. Elefanteen arbasoen artean mamutak (4,5 metro neurtzen zutenak) eta mastodonteak (txikiagoak zirenak) daude; bi espezie hauek Paleolitikorarte biziraun zuten; kobetan aurkitutako pinturei ezker dakigu mamutak eta mastodonteak bizi izan zirela. TRONPA: Elefanteen ezaugarri bereizleetako bat tronpa da. Elefanteak tronpa, belarrez eta hostoz elikatzeko eta ura xurgatzeko erabiltzen du. Elefanteek egunean 225 kg-ko materia begetala jaten eta 190 litro ur

Elefanteak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Elefanteak

Elefantea, munduan bizi den lurtarrik handiena da. Pleistozenoan, kontinente guztietatik zabaltzen zen, Antartidan eta Australian izan ezik. Gaur egun bi elefante mota besterik ez daude: asiarra, Indian eta Asiako Hegoaldean bizi dena, eta afrikarra, Sahararen Hegoaldean bizi dena. Asiarra 3 metroko luzera du gurutzeraino, afrikarrak berriz 4 metro neurtzen du. Elefanteen arbasoen artean mamutak (4,5 metro neurtzen zutenak) eta mastodonteak (txikiagoak zirenak) daude; bi espezie hauek Paleolitikorarte biziraun zuten; kobetan aurkitutako pinturei ezker dakigu mamutak eta mastodonteak bizi izan zirela.

TRONPA:

Elefanteen ezaugarri bereizleetako bat tronpa da. Elefanteak tronpa, belarrez eta hostoz elikatzeko eta ura xurgatzeko erabiltzen du. Elefanteek egunean 225 kg-ko materia begetala jaten eta 190 litro ur edaten dute. Tronparekin objektu txikiak zehaztasunez hartu ahal dituzte; adibidez, hosto bat edo lurrera eroritako fruitu bat. Gainera, oso organo sentikorra da, usaina eta zaporea antzeman ahal ditu.

BETORTZAK ETA HORTZAK:

Elefantearen betortzak burezurrean daude sartuta. Betortz batzuk 3,5 metro neurtzera heldu daitezke. Elefanteek hostoak, belarra, zuhaitzen egur azala nahiz egurra jaten

Page 2: Elefanteak

dute, horregatik egunero elikagai asko murtxikatu behar dute eta hortzak desgastatu egiten dira. Lehenengo hortzak 13 edo 15 urterekin ateratzen dira, eta desgastatzen direnean beste batzuk ateratzen dira 28. eta 30. urteen inguruan; bigarren hortzak ere desgastatzen dira eta beste batzuk ateratzen zaizkie 40. urte inguruan, azkeneko hortz

hauek ez dira elefanteak 60 edo 70 urte izan arte desgastatzen ; adin horretan elefantea hil egiten da ezin duelako elikatzeko behar duen janaria murtxikatu.

IBILERA:

Elefanteak, oso pisutsuak izan arren (asiarra 5000 kg eta afrikarra 7000 kg), animalia isilak dira ibiltzean. Elefanteak ibiltzean, 6,4 km/h-ko abiaduran doa, eta etsaiengatik ihes egitean 40 km/h-ko abiadura hartu dezake. Elefantea ezin da troskan ibili ez salto egin; beste aldetik, igerilari bikaina da, eta ibai zabalak igerian zeharkatzen ditu neke barik.

ZENTZU PERZEPZIOA:

Elefanteak, bere belarriak, aireatzeko edota beste elefanteei keinuak egiteko erabiltzen dituzte; baina batez beste, entzuteko erabiltzen dituzte.

Page 3: Elefanteak

1980. urtean, elefanteek haien tronpekin soinu batzuk emititzen zutela ikertu zuten, gizakiak entzuteko ezinezkoak zirenak. Soinu hauek oso ondo entzuten dituzte urrunean dauden beste elefante batzuk eta elkarrekin komunikatzeko erabiltzen dituzte.

Nahiko gutxi ikusten dute eta bere begiak txikiak dira.

Usaintasuna oso garatua daukate, eta tronpa organorik sentikorrena da; organo honekin elefanteak edozein motako usainak antzeman ditzakete.

ARREMAN EGITURAK:

Elefanteak ezin dira bakarrik biziraun (gregarioak dira) eta multzoetan bizitzen dira. Multzo hori familia batek osatzen du; eme heldu bat eta bere kumeak, adin

ezberdinetakoak. Familia asko batzean elefante-taldeak sortzen dira, 15-30 elefante inguruz osatutakoak ; beti daude elefante eme heldu batez gidatuak daudenak (“materka”). Batzuetan, elefante-talde batzen dira, orduan ia mila elefanteko taldeak sortzen dituzte. Elefante harrak, helduak direnean, multzotik joaten dira eta bakarrik, bikotean, nahiz harren arteko multzoetan biltzen dira. Elefante asiarren taldeak emeez, haien kumeez eta har zahar batez osatuta daude.

Taldearen mugimenduak janariaren eta uraren kokapenagatik daude bereizita; egunean ez dira mugitzen, itzalean geratzen dira atseden hartzen, eta arratsaldean nahiz gauean, janari bila joaten dira.

Page 4: Elefanteak

UGALKETA:

Emea urteko edozein denboraldian sartzen da har-eskean, eta hau gertatzean elefante-taldetik aldentzen da har batekin, batzuetan beste har batzuk biltzen dira bikotera. Hasieran, emeagatik borrokatuko dira, baina azkenean har batek borroka irabaziko du eta emearekin geratuko da. Normalean, emeek kume bat besterik ez dute, eta kumeak elefante-taldeari jarraitzen dio jaio baino egun batzuk geroago. Kumeak bere amaren titietatik elikatuko da esnez bigarren edo bosgarren urterarte. Kumeak oso saurkorrak dira harraparien erasoetara (batez ere tigre eta gepardoenetara) eta asko, urte bat bete baino lehen hiltzen dira. Elefante eme batek, bere bizitza osoan zehar, 5-12 kume inguru izaten du.

HEZIKETA:

Elefante afrikarra etxekotu ahal izan arren, elefante asiarra gizakien laguntzaile on bat bihurtu da. Elefante asiarrak, egurrezko ustiakuntzak egiteko erabiltzen dira oraindik, eta seguraski k.a. 2000. urtean jada gizakiarekin egiten zuten lan. Normalean, gatibualdian dauden elefanteak ez dira ugaltzen, horregatik elefanteak basatiak direnean harrapatzen dituzte. Elefanteak bi modutara harrapatzen dituzte normalean:

Gizon multzo batek elefanteak ikaratzen dituzte hauek tranpara eraman arte.

Page 5: Elefanteak

Elefante kume bat harrapatzen dute, gero elefante heldua harrapatzeko. Modu hau, lehena bano gutxiago erabiltzen da.

EBOLUZIOA:

Elefanteen arbasorik zaharrena Moeritheriuma zen; txerriaren tamaina zuen eta Eozenoan bizi zen duela 60 milioi urte, Afrikan. Gaur egungo elefanteak Pleistozenoan bizi ziren espezietatik datoz: mastodonteak alde batetik, eta mamutak eta elefanteak bestetik. Lehenengo bi espezieak desagertu egin dira, eta azken hauen bi genero bakarrik geratzen dira: elefante afrikarra eta elefante asiarra.

Elefante afrikarren biztanleria asko jaitsi da azkenengo hamar urte hauetan (batez ere marfila lortzeko ehizengatik). Horregatik, elefanteak parke naturaletan eta erreserbetan sartuak izan dira, hori dela eta elefanteen biztanleria asko handitu da denbora gutxian. Elefanteen biztanleriaren handiketak, ekosistema batzuk desagertzeko arriskuan jarri ditu.

Page 6: Elefanteak

SAILKAPEN ZIENTIFIKOA:

Elefanteak Elefantidoen familiakoak dira, Proboscidoen ordenaren barrukoak. Elefante asiarra Elephas maximus izenarekin sailkatzen da eta elefante afrikarra Loxonta africana izenarekin. Elefante afrikarren bi azpi-espezie daude: oihaneko elefantea (Loxonta africana cyclotis) eta sabanako elefantea (Loxonta africana afrikana). Elefante asiarraren lau azpi-espezie ere daude: Sri Lankako elefantea (Elephas maximus maximus), Sumatrako elefantea (Elephas maximus sumatrana), Indiako elefantea (Elephas maximus bengalensis) eta Malasiako elefantea (Elephas maximus hirsutus).

Page 7: Elefanteak

ELEFANTEEI BURUZKO BITXIKERIAK

ZERGAITIK EHIZATZEN DIRA ELEFANTEAK?

Batzuetan jendeak, elefanteak hiltzen ditu bere landaketak eta bizilekua zaintzeko, baina jende gehienak bere marfilezko betortzengatik ehizatzen ditu. Marfilarekin gauza asko egiten ziren, adibidez xakeko piezak. Gaur egungo legeek, marfilaren salketa debekatzen dute, baina trafikante eta ehiztari furtibo asko, marfilaren salketa ilegalarekin diruz betetzen saiatzen dira.

ZER EGIN DAITEKE ELEFANTEAK SALBATZEKO?

Marfilaren komertzioaren debekua gogortu behar da, eta ehiztari furtiboak eta trafikanteak kartzelara bidali. Gainera, elefanteen bizilekua zaindu behar da. Orain dela gutxi, elefanteekin elkarbizitzeko forma berri batzuk erabiltzen ari dira, eta aparatu elektroniko batzuk jarri dituzte elefante batzuetan baso-zainak elefante hauek ondo lokalizatuta izateko.

Page 8: Elefanteak

ELEFANTEEN ZE ARBASO DESAGERTU ZEN ORAIN DELA 11.000 URTE?

Iraganean elefante espezie eta haien ahaide hurbil asko bizi ziren. Haietako bat mamut hiletsua zen, duela 11.000

urte desagertu zena. Bere hilea oso berotsua zenez Iparraldean bizi zen, Bretainia Handiraino. Gaur egun, elefantearen ahaiderik hurbilena ugaztun bat da, damana, txakur txiki baten tamaina duena.

NEGAR EGITEN AL DUTE ELEFANTEEK?

Elefanteak ezagutzen dituzten pertsonek, elefanteak benetan negar egiten dutela esaten dute. Zoologo batzuek elefantearen malkoak tristurarekin zerikusirik ez dutela esaten dute, baina beste batzuek, beste elefante hil baten ondoan negarrez ikusi dituztela diote. Zirkoetan ere, tratu txarrak jasotzean negar egiten dutela esaten da.

NON BIZI DIRA ELEFANTEAK?

Beraien izenak dioten bezala, elefante afrikarrak Afrikan bizi dira, Kenia, Zimbaue, Hegoafrika eta Tanzania bezalako herrialdetan. Elefante asiarrak berriz, Asian bizi dira, Nepalen, Indian, Sri Lankan eta Tailandian. Bi espezieak baso tropikaletan nahiz sabanetan biziraun daitezke.

Page 9: Elefanteak

ZE PISU DU ELEFANTE KUME BATEK?

Jaiotzean, elefante asiar baten kume batek 200 kg baino gehiago pisatu ahal du; elefante afrikar batena berriz, handiagoa da, 264 kg ingurukoa. Asko dirudi, baina kontuan hartu behar da elefante helduek 4 tona inguru pisatzen dutela.

NOLA KOMUNIKATZEN DIRA ELEFANTEAK?

Arriskuaz ohartarazteko edota ehiztarien hurbiltasuna azaltzeko, elefanteek orroak botatzen dituzte. Oso animalia maitekorrak dira eta askotan tronparekin laztantzen dira, normalean ama eta kumearen artean.

ZER GERTATZEN ZAIE ELEFANTEEI GATIBUALDIAN?

Gatibualdian daudenean harrak erasokorrak bilakatzen dira, beraien bizilekua mehatxatuta sentitzen duten bezala. Elefante basatiek, egunero distantzia handiak ibiltzen dituzte, horregatik gatibu egotean asko estresatzen dira. Estresak bizitza laburtzen du eta ugalkortasunean eragina izan ahal du.

ZEIN DA ELEFANTEAREN ETSAIRIK HANDIENA?

Gizakia da elefantearen etsairik handiena. Elefante osasuntsuak ez daukate etsai naturalik. Beraien pisua, indarra eta taldean bizitzeko ohitura harraparietatik babesten dituzte. Elefante taldeak ere animalia zaurituak zaintzen dituzte. Elefante helduek,kumeak zaurituak bezala zaintzen dituzte.

Page 10: Elefanteak

ZERGAITIK FIJATU BEHAR DA BERAIEN BELARRIETAN?

Bi elefante espezie daude, asiarra eta afrikarra, biak desagertzeko arriskuan daudenak. Bi espezieak ezberdintzeko modurik errazena belarrietara begiratzea da: elefante asiarrarenak, afrikarrarenak baino txikiagoak ditu. Beste ezberdintasun bat beraien letaginak dira: elefante afrikar har eta emeak letaginak dituzte, baina asiar emeek ez daukate, eta harrak batzuetan, oso txikiak.

BIBLIOGRAFIA

TESTUKO INFORMAZIOA: ENCARTA 2009 ETA LABORATEGIKO FITXA.

ARGAZKIAK: ENCARTA 2009

Page 11: Elefanteak

AURKIBIDEA

SARRERA………………………………………………………2

TRONPA………………………………………………………..2

BETORTZAK ETA HORTZAK………………………………..2

IBILERA…………………………………………………………3

ZENTZU PERZEPZIOA……………………………………….3

ARREMAN EGITURAK………………………………………..4

UGALKETA……………………………………………………..5

HEZIKETA………………………………………………………5

EBOLUZIOA…………………………………………………….6

SAILKAPEN ZIENTIFIKOA……………………………………7

ELEFANTEEI BURUZKO BITXIKERIAK…………………….8

ZERGAITIK EHIZATZEN DIRA ELEFANTEAK?.........8 ZER EGIN DAITEKE ELEFANTEAK SALBATZEKO?.8 ELEFANTEEN ZE ARBASO DESAGERTU ZEN

ORAIN DELA 11.000 URTE?......................................9 NEGAR EGITEN AL DUTE ELEFANTEEK?...............9 NON BIZI DIRA ELEFANTEAK?.................................9 ZE PISU DU ELEFANTE KUME BATEK?.................10 NOLA KOMUNIKATZEN DIRA ELEFANTEAK?........10 ZER GERTATZEN ZAIE ELEFANTEEI

GATIBUALDIAN?.......................................................10 ZEIN DA ELEFANTEAREN ETSAIRIK HANDIENA?10 ZERGAITIK FIJATU BEHAR DA BERAIEN

BELARRIETAN?........................................................11