2
ELGOIBAR IKASTOLA IKASTOLAKO PROIEKTUAK/PROGRAMAK - HIZPRO- EUSKARAZ BIZI Ikastolan lantzen diren hizkuntzen (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa) irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da. Programa honek Euskararen Normalkuntzan sakontzea du helburu. Hau da, Ikastola osatzen dugun komunitateak bizitzako esparruetan eta funtzioetan euskararen ezagutza eta erabilera orekatzea, alegia. Elgoibar Ikastolaren funtzionamendu esparru guztiei eragiten dien programa da, eta ezinbestean partaide guztien inplikazioa eskatzen du. - AGENDA 21 Elgoibarreko Ikastolak jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki du eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramaten ari da. Helburuen artean honako hauek daude: - Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu. - Gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu. - Ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu. - IKT PROIEKTUA - Elgoibarko ikastola, ikastola pilotua izan da Ikastolen IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) proiektuan 2000-2001 ikasturtetik aurrera. Urte horretan, EAEko 10 ikastola hautatu ziren ikastola pilotu izateko eta horretarako, ikastolako Artezkaritza Kontseiluak,

Elgoibar ikastola

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ikastolari buruz

Citation preview

Page 1: Elgoibar ikastola

ELGOIBAR IKASTOLA

IKASTOLAKO PROIEKTUAK/PROGRAMAK

- HIZPRO- EUSKARAZ BIZIIkastolan lantzen diren hizkuntzen (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa) irakaskuntza eta erabilerari dagozkien alderdiak era integralean bildu eta, eskola barruko eremu askotarikoan hizkuntzen trataerari koherentzia emango dion tresna da.

Programa honek Euskararen Normalkuntzan sakontzea du helburu. Hau da, Ikastola osatzen dugun komunitateak bizitzako esparruetan eta funtzioetan euskararen ezagutza eta erabilera orekatzea, alegia.

Elgoibar Ikastolaren funtzionamendu esparru guztiei eragiten dien programa da, eta ezinbestean partaide guztien inplikazioa eskatzen du.

- AGENDA 21Elgoibarreko Ikastolak jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki du eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramaten ari da. Helburuen artean honako hauek daude:

- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu. - Gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu. - Ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.

- IKT PROIEKTUA- Elgoibarko ikastola, ikastola pilotua izan da Ikastolen IKT (Informazio eta Komunikazio

Teknologiak) proiektuan 2000-2001 ikasturtetik aurrera. Urte horretan, EAEko 10 ikastola hautatu ziren ikastola pilotu izateko eta horretarako, ikastolako Artezkaritza Kontseiluak, zuzendaritzak eta irakasleriak eta zerbitzu orokorretako langileek hainbat konpromiso onartu zituzten.

Ordutik aurrera, Elgoibarko ikastolak IKT proiektuan aurrerapauso esanguratsuak eman ditu eta IKT planak dituen bost ardatzetan, bere ibilbidea eredugarria izan da:

- Ikastolaren azpiegitura teknologikoan- Profesionalen IKT prestakuntzan- IKTetarako giza-baliabideen definizioan: IKT dinamizatzailea eta mantenu

Page 2: Elgoibar ikastola

arduraduna- Baliabide digitalen erabilpenean, bai antolaketa eta kudeaketa eremuan

eta bai ikas-irakaskuntza prozesuetan: IKASDAT eta IKASWEB (kudeaketa administratiboa eta akademikoa bideratzeko aplikazio informatikoen diseinua eta garapena), IKASYS (ordenagailu eramangarri txikien bidez oinarrizko konpetentzien lorpenerako sistema berriztatzailea), TXANELA eta OSTADAR DIGITALA (Txanela eta Osatadar material didaktikoetan oinarrituta konpetentzi digitalen lanketarako programa), IT-TXARTELA (gure ikastolak komunikazio eta informazio teknologien mailako ezagutza adierazten duen ziurtagiria eskuratu ahal izateko aukera zabaltzen du; gure ikasleak horretarako formatuz eta froga ikastolan bertan eskainiz)

- Ikastola taldean IKT dinamizazio lanetan