6
ELKARBIZITZA PLANA (LABURPENA) 2011-2012 IKASTURTEA

elkarbizitza

Embed Size (px)

DESCRIPTION

lkjhfjkhñkj lkjhldfkjh kljhlfksdj

Citation preview

ELKARBIZITZA

PLANA (LABURPENA)

2011-2012 IKASTURTEA

2

Erregezain,12 -Tfno.: 943/21 7324 -Fax.:943/218732-20 008 DONOSTIA

EMAIL [email protected] www.jakintzaikastola.org

ELKARBIZITZA PLANA taldeko lana

SARRERA:

Donostiako Antigua auzoan gaude. Gure hizkuntz eredua “D” da eta hiru

lerroko ikastetxea dugu. Bi eraikinetan banatuta gaude. Haur Hezkuntza eta

Lehen Hezkuntzako 1.,2. eta 3. maila batean daude eta bestean LH 4.,5. eta

6.maila dago.

Zuzendaritza taldeak 2011-2012ko ikasturtean komunitate osoari

elkarbizitza plana bere ardurapean aurrera eramateko asmoa azaldu zuen eta

horretarako Berritzeguneak eskaintzen duen formakuntzan parte hartzen du

hilean behin.

Plan hori gure eskolarentzat nolakoa izan zitekeen hausnartu eta

gero,bizitzen ikastea planaren xede nagusia izango zela adostu genuen.

Lan horretan gure artean sortuko den elkarlana eta komunikazio

dinamikoa ikastetxeko eguneroko bizitzan lagungarria izango delakoan gaude.

Hezkuntza-komunitate osoaren partaidetza aktiboa garatu nahi da eta

haus-

narketa konpartituaren bitartez pertsona guztien ongizatea ikastetxearen

eguneroko jardueretan ahal den neurrian barneratu.

Guztien partaidetza eta inplikazioa urrats sendoak izango dira elkarbizitza

positibo eta atsegina eraikitzeko eta hori ikasleen arrakasta pertsonala eta

akademikoaren onerako izango dela uste dugu.

Plan honen bitartez EAEko Derrigorrezko Hezkuntzaren Curriculum

berriaren legeak dion bezala hezkuntzaren oinarrizko konpetentzia bi hauek

landu egingo dira:

- Elkarrekin bizitzen ikastea.

- Pertsona gisa garatzen ikastea.

Plana martxan jartzen hasi ginenean beharrezkoa ikusi egin zen oinarrizko

abiapun-tuak adostea eta hauek atera ziren:

- Elkarbizitzaren hobekuntzarako hezkuntza-komunitate osoaren

partaidetzaren beharra: familia,ikasle,irakasle eta langileak.

- Elkarbizitzaren hobekuntza helburu hezitzaile izatearen garrantziaz

jabetu.

- Geure sinismenei buruz eta elkarren artean komunikazioa eratzeko

hausnarketa egitearen beharra.

-

3

Erregezain,12 -Tfno.: 943/21 7324 -Fax.:943/218732-20 008 DONOSTIA EMAIL: [email protected] www.jakintzaikastola.org

- Hezkuntza-komunitatekide bakoitzak bere protagonismoa

bereganatzea.

HELBURU NAGUSIAK:

- Ikastetxeko komunikazio ona ahalbidetu komunitate osoa inplikatuz

familia, ikasle irakasle eta gainontzeko langileak.

- Gatazka-egoerei aurre egiteko baliabideak sustatuz.

- Eskola-bizitza era ordenatu eta atseginez jardutea.

Aurreko horiek garatzeko ondorengo berariazko helburu hauek landu beharko

lirateke:

- Gure arteko hartu-eman positiboak izatea.

- Gogoz eta lankidetzan lan egitea: besteekin harremanak izateko

gaitasuna landuz.

- Aniztasuna errespetatzea eta trataera egokia eman.

- Afektibotasunaren garapen armonikoa: emozio negatiboak

kontrolatzea.

- Gatazka egoeretan elkarrizketa eta negoziaziora jotzea.

- Pertsona autonomoa eta printzipio etikoei jarraitzea.

- Gela, jantoki eta zentroko arauak errebisatu, adostu eta barneratu.

ELKARBIZITZA PLANA MARTXAN JARTZEKO JARRAITU DUGUN

PROZESUA

1.-BILERA INFORMATIBOAK egin ziren: irakasleekin, familiekin eta beste

zerbitzuetako langileekin(jangela,kirola,…) non helburuak ziren:

- Plana azaldu:

* Helburu orokorra - eskola komunitate osoko partaideak

elkarrekin bizitzen ikastea

* Faseak

- Ordezkariak eskatu: estamentu bakoitza bere hitza azaldu ahal

izateko.

- Behatokia: zer da, funtzioak, osaketa…

2.- BEHATOKIA

- Zer da: ikastetxeko bizikidetza kudeatzeko organoa da.

4

Erregezain,12 -Tfno.: 943/21 7324 -Fax.:943/218732-20 008 DONOSTIA

EMAIL: [email protected] www.jakintzaikastola.org

- Xedea: elkarrekin bizitzen ikastea,harreman positiboak eta bizikidetza

osasungarria eraikitzen laguntzeko.

Horren bitartez komunitateko kide guztiek jakin behar dute baloratu eta

entzun egingo direla eta, ikastetxean erabakiak hartzeko orduan

erantzukizuna eta partaidetza izango dutela.

- Funtzioak

- Elkarbizitza Plana abiarazi , gero horretaz jarraipena eta

ebaluazioa egin.

- Estamentu guztien partaidetza bermatu.

- Hezkuntza Komunitate guztiari harreman positiboak sustatzen

lagundu.

Harremanak hobetzeko bidean, proposamenak, egonezinak eta

iradokizunak jaso nahi ditugu estamentu guztiengandik, era

horretara, gatazkak konpontzen eta elkarbizitza osasuntsua eratzen

ikasteko.

- Ikastetxearen elkarbizitza-arauak aztertu behar dira(AJA,harrera

plana) araudiaren diagnostikoa egin eta hobetzeko neurriak ere

inplementatu behar dira.

- Eguneroko martxan sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatu

eta bideratzeko ekintza-protokoloak proposatu nahi ditugu.

- Kideak

• Ikastetxeko ikasketa burua eta zuzendaria.

• Zentroko aholkularia eta irakasle bat.

• Jantokiko arduraduna.

• Eskola Kiroletako koordinatzailea.

• Familietako 6 kide.

- Funtzionamendua

• Bere funtzioak aurrera eramateko gutxienez 3 bilera egingo dira:

ikasturte hasieran(ikasturteko plana diseinatzeko), hiruhileko

bakoitzaren amaieran

bilera bana (UBPren jarraipena eta ebaluazioa) eta beste bat

ikasturte amaieran( ebaluazioa eta memoria).

5

Erregezain,12 -Tfno.: 943/21 7324 -Fax.:943/218732-20 008 DONOSTIA EMAIL: [email protected] www.jakintzaikastola.org

3.- GARATU DIREN FASEAK:

1. Sentsibilizazioa

2. Diagnostikoa

3. Planifikazioa

Fase guztietan eta estamentu guztiekin Hezkuntza sailak eskaintzen dituen

erremintak zuzenean edo moldatuta erabili dira: familia,irakasle,ikasle eta

zerbitzuetako langileekin.

Erremintak irakasleekin lehenengo banaka, gero zikloka eta gero talde handian

landu dira.

Ikasleekin LH3.ziklo arte taldean irakaslearen laguntzarekin beraien iritziak

jaso dira. LH3.zikloan lehenengo banaka eta gero taldean.

Familiekin lehengo banaka, gero behatokiko ordezkariak datuak bildu eta

ondorioak atera

Zerbitzuetako langileekin banaka bakarrik landu egin da

OHARRA:

DOKUMENTU OSOA IKUSGAI IKASTOLAN DAGO

6

Erregezain,12 -Tfno.: 943/21 7324 -Fax.:943/218732-20 008 DONOSTIA

EMAIL: [email protected] www.jakintzaikastola.org

ELKARBIZITZA PLANA - PLANIFIKAZIOA 2012-2013 IKASTURTERAKO

ONDOEZA

Malestar

ZERGATIAK

Causas

EDUKIAK

Contenidos

JARDUERAK

Actividades

ARDURADUNAK

Responsables

*Komunikazio falta

*Informazio falta

*Funtzionamendu arau-

dia ez ezagutzea. -Desconocimiento del

reglamento de funciona-

miento

*Dauden protokoloak

jakintzat ematea. -Dar por conocidos los

protocolos existentes

*Inplikazio falta

*Araudia aplikatu arren

ez dago egina ezta

inplikatu guztien artean

adostua

-Aunque se aplique el

reglamento no está

hecho ni acordado entre

las partes implicadas.

*Ikastolako Antolakuntza

eta Jarduera Araudia(AJA)

berrikusi eta osatzen saiatu,

alderdi praktikoari lehenta-

suna emanez -Reglamento de organización y

funcionamiento(ROF) revisar e

intentar completarlo, dando

prioridad al aspecto práctico.

*Harrera plana berrikusi eta

gaurkotu:ikasle + irakasleei

-Plan de bienvenida :revisar y

actualizarlo.

*Ikasturte hasieran,

irailean , ikasleen zerren-

dak eta tutoreen izenak

ikusgai ipini.

-En septiembre poner en

el tablón las listas del

alumnado y del profeso-

rado correspondiente

*Gelako bileretan/ Reu-

niones de nivel:

-Monitoreak aurkeztu/

Presentar a las y los

monitores

*Gatazken protokoloa

adierazi/Dar a conocer el

protocolo ante situaciones

de conflicto.

*Arauak denon artean

adostu/Elaboración de la

normativa.

*Elkarbizitzako

Behatokia(E.B.)

*Zuzendaritza

taldea(Z.T.)

-ideiak jaso (E.B.)

-forma eman(Z.T.)

-onarpena(E.B.)

-inplementatu(Z.T.)