View
188
Download
3
Embed Size (px)
DESCRIPTION
ELAren balorazioa Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa sozialari buruz egindako agiriaz
Citation preview
ELAren balorazioa Eusko Jaurlaritzak elkarrizketa sozialari buruz egindako
agiriaz
Elkarrizketa SozialaSindikalgintza Otzana
Eusko Jaurlaritzaren agiria..
● Sinatu gabe dator!
Nortzuk dira ustezko “adituak”?
Nortzuk dira erreferentziak?
● “Adituen” arabera arazoa ELAren ekintza da
Ez da enpresa eta ugazaben jokabideari buruzko kritika bat agertzen
ELAren posizioari maiz hartzen zaio kargu
Agiria adostu duten pertsonen izena publikoa egitea eskatzen dugu
Zeintzuk lirateke elkarrizketa sozialeko gaiak?
● Balizko elkarrizketa sozial horretan enplegu, lan-osasun eta prestakuntzaren gaietan “kudeaketa eta exekuzio esparruetan” parte hartzea mugatuko litzateke
● Politika publikoen edukiak erabakitzea gobernuaren eskumen esklusibo direlarik
... eta garrantzitsuena orduan?
aurrekontu politikak eta fiskalitatearenak?
Sindikatuen eginkizuna mugatu nahi du
● Eredu sindikal jakin baten alde egiten du
(ez ELArena)
● Jaurlaritzaren politikaren atzean dagoen gizarte ereduarekin bat ez gatozen sindikatuoi diru laguntza kentzeko mehatxua botatzen dute
Hau erabat antidemokratikoa da
Lan harremanen eredua: enpresen interesen mesederako
● Enpresan interes kontrajarriak daudenik ukatzen du● Langilearen/enplegatzailearen menpekotasun erlazioa alde
batera utziz● Prekarietatea aipatu gabe
● Eskubideak murriztu eta negoziazio kolektiboa txikitu duen lan erreforma justifikatzen du
Langileen akordia lortuz eta gero enpresei ahalmen handiagoa ematea al da
Jaurlaritzaren lan harremanetarako eredua?
Eusko Jaurlaritza enplegu-emaile gisa
Negoziazio Kolektiborako eskubidearen ukazioa
● Dekretu bidez eta agintekeriaz jokatzen du
● Alde sindikalarekin akordioak bilatzeko aukera baztertu egiten du
Jaurlaritzak enplegu-emaile gisa arlo publikoan egiten duena arlo pribatuan
ere arau izatea nahiko luke
Negoziazio Kolektiboaren errealitatea, Jaurlaritzak esandakotik urrun
Pertsonen arteko harremanak proiektu komun baten inguruan kokatzea proposatzen du, baina ...
● Lan baldintzak okertzen ari dira (soldata, lanaldia, malgutasuna, aldi baterako enplegua, lanaldi partzialak,...)
● Harreman gero eta desberdinagoa, lege aldaketak erraztu baitute
Patronala bere aldebakarreko boterea mugatu edo murriztuko duen edozein
aldaketaren aurka agertzen da
Ondorioak
● Benetako mamirik gabeko elkarrizketa soziala da helburua eta bultzatzen duten lan harremanaren ereduarekin desberdintasun ekonomiko eta sozial hazkorra areagotu nahi dute.
● ELA ez dago prest baldintza horietan oinarritutako elkarrizketa sozial batean parte hartzeko. Maila sindikal, politiko eta ekonomikoan burujabeak gara gu.
● Ezin da ulertu gertatzen ari dena erakunde bakoitzaren autonomi politiko eta finantzario mailari erreparatu gabe.
● ELAk Jaurlaritzari eskatzen dio ez dezala Elkarrizketa Sozialeko Mahairik abiarazi. Gutxiengo sindikalarekin eratzearen parekoa litzateke 75 kide izan ordez 27 lituzkeen sasi Legebiltzar bat sortzea
Ondorioak
● ELAk ohartarazi behar du agian Jaurlaritzak zuzenean finantzatuko dituela Elkarrizketa Sozialeko Mahaian parte hartuko dituen erakundeak. Hondoa jo duen sindikalismo baten erreskate-plana besterik ez da.
● Orain dela zenbait hilabete sindikatu honek eta Jaurlaritzak enplegurako prestakuntza edota lan osasunaren moduko gaiei buruz elkarri agiriak helaraztea erabaki zuten. ELAk bere hitza bete du, baina ez du erantzunik jaso.
● Aginte politikoa, zeina aginte ekonomiko eta finantzarioaren zerbitzura dagoen, ezartzen duen politikak salatzen jarraituko dugu.
● Aurrerantzean ere erakutsiko dugu gertatzen ari denak baduela alternatibarik. Eta antolatu eta borrokatzea direla bide bakarra egoera hau iraultzeko.