10
EMAKUMEA ETA KIROLA V. MINTEGIA 2015 Laguntzaileak: Antolatzailea: *** Aspasia Emakumeen Elkartearen argitalpena *** asociacionaspasia.wordpress.com [email protected] 678 49 44 29

Emakumea Eta Kirola V Mintegia 2015

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Emakumea-kirola. Aldizkari honetan, 2015eko urriaren 23an, Bilboko Carlton Hotelean Aspasia Elkarteak ospatu zuen Emakumea eta Kirolari buruzko V. Mintegiaren eduki nagusiak jaso eta laburbiltzen dira. Mintegi honetan jorratu zen gai nagusia emakume entrenatzailearena izan zen. Ezinbestekoa da kirolean benetako berdintasuna lantzeko emakumezko entrenatzaileen presentzia, kirol taldeetan eragin garrantzitsua duen irudia baita. Hori nola lortu, zeintzuk diren gainditu beharreko erronkak,... hemen eskuragarri duzun argitalpenean azaltzen dira.

Citation preview

Page 1: Emakumea Eta Kirola V Mintegia 2015

EMAKUMEAETA KIROLA

V. MINTEGIA

2015

Laguntzaileak: Antolatzailea:

***Aspasia Emakumeen

Elkartearenargitalpena

***

asoc

iaci

onas

pasi

a.wo

rdpr

ess.c

omas

ocia

cion

.asp

asia

@gm

ail.c

om67

8 49

44

29

Page 2: Emakumea Eta Kirola V Mintegia 2015

EMAKUMEA ETA KIROLA V. MINTEGIA2

2015eko urriaren 23an, hainbatkirol esparrutako 100 bat pertsona–emakumezkoak eta gizonez-koak– batu ziren Bilboko CarltonHotelean, Emakumea eta KirolaV. mintegian parte hartzeko. Ai-patutako mintegia Aspasia Elkar-teak antolatu du, eta Emakundeketa Bizkaiko Foru Aldundiak la-gundu dute diruz.

Bertaratu zirenek oso hi-tzaldi interesgarriak entzutekoaukera izan zuten, bai irekierahitzaldian, bai ondoren aur-keztutako hitzaldietan, bai Biz-kaiko Foru Aldundiaren Jau-regian egindako topaketan.Azken horretan, Enplegua, Gi-zarteratzea eta BerdintasunaSustatzeko foru diputatu Te-resa Laespadak eta Kulturaeta Euskara diputatu LoreaBilbaok hitz egin zuten.

Uxue Fernández Lasa izanzen lehenengoa hitzaldia aur-kezten. Bertan, FernándezLasa kezkatuta agertu zenemakumeek kirolean aritzekoeta jarduteko dituzten zailta-sunen inguruan. Traba horienguztien arrazoia kirolean na-gusi den maskulinotasun he-gemonikoa dela adierazi zuenFernández Lasak.

Bigarren hitzaldia, aldiz, Na-talia Astrainek eskaini zuen.Gogoratu beharra dago ema-

kume hau erreferentzia izandela neska eta emakume asko-rentzat, egindako ibilbide lu-zeagatik. Entrenatzailea izateariburuz hitz egin zuen, “Nola bi-hurtu entrenatzaile, amorerikeman gabe” izeneko hitzaldian.

Aldundiaren JauregikotopaketaLehenengo bi gonbidatuek eurenhitzaldiak es-kaini ostean,hotelean bil-dutakoak Biz-kaiko ForuAldundiarenJau reg i r aabiatu ziren,han beste hitzordu bat baitzeu-katen. Bertan, Enplegua, Gizar-

teratzea eta Berdintasuna Sus-tatzeko foru diputatu Teresa Laes-padak eta Kultura eta Euskaradiputatu Lorea Bilbaok egungoegoeraz eta aurrerantzean eginbeharrekoez hitz egin zuten, etaemakumezko kirolariak zorionduzituzten. Emakumezkoen kirola-ren alde egiteak sorrarazten dienilusioa azpimarratu zuten bi di-putatuek, etabakoitzari da-gokion kiro-lean eginda-ko lorpenguztiengatikharro senti-tzen direlaadierazi zuten. Berdintasuna ki-rolean ere gorpuztu behar delagaineratu zuten Laespadak etaBilbaok, «eskolako kiroletik kirolprofesionaleraino».

Ondoren, mintegiaren are-tora itzuli ziren parte-hartzai-leak. Élida Alfarok, MadrilgoUnibertsitate Politeknikoko INE-Feko Emakumea eta Kirola Min-tegi Iraunkorreko zuzendariak,

hitza hartuzuen, jarra-ian, work-coffee deri-tzonari hasie-ra emateko.

Bere min-tzaldian, Al-

farok emakumezkoek kirolerakundeetako buruzagitzan

duten presentzia deskribatuzuen, horretarako, modalitateeta esparru guztietako datuestatistikoak eskainita.

Parte-hartzeaeta hausnarketakBukatzeko, parte-hartzaileekmintegian azaldutakoari buruzeztabaidatzeko aukera izan

zuten, on-doren, go-goetak tru-katzeko as-moz. ÉlidaAlfarok di-n a m i z a t uzuen ezta-

baida, aurrerantzean hartudaitezkeen erabakiak eta es-trategiak abiapuntu gisa har-turik.

Horrenbestez, parte-hartzai-leak taldeka jarri ziren, eta gaia-ren inguruan eztabaidatu zuten.Ondoren, mintegiaren bukaeran,taldeka egindako hausnarketaktrukatu zituzten. Ez ziren gutxiizan, ez, parte-hartzaileek egin-dako iradokizunak, emakumez-koen kirolaren egoera ezkorraeta mingarria hobetzeko.

Bildutakoak oso pozik ateraziren mintegitik, eta horrelakoekimen gehiago egitea komenizela azpimarratu zuten: ezsoilik emakumezko kirolarienartean, baizik eta gainerakoesparruetan ere.

2015Berdintasuna

kirolean ere gorpuztubeharra dago

Aurkezpena

Bizkaiko Foru Aldundia harro agertu zenemakumezko kirolariek izandako lorpenengatik.

Parte-hartzaileek Bizkaiko Foru AldundiarenJauregian, Bilbon, izan zuten hitzordua.

Funtsezkoa daberdintasuna

eskola esparrutikhasi eta esparruprofesionaleraino

sustatzea

Bildutakoek mahaigainean jarritakogaien inguruaneztabaidatzeko

aukeraizan dute

Page 3: Emakumea Eta Kirola V Mintegia 2015

EKIMENAREN aurkezpenean,Aspasia Elkarteko zuzendariConchi Manzanalek bertara-tutako emakume askok kiro-lean egindako ibilbidea txalotuzuen, eta babesleen eta he-dabideen lankidetza eskatuzuen, kirolari horien esfortzuaaitortzeko modu bakarra baita,euren kirol-ibilbidea garatudezaten.

Era berean, kirolari profe-sionalen meritua goraipatuzuen, horrek dakarren esfor-tzuagatik. Zentzu horretan,Manzanalek azpimarratu zuen,emakumezko kirolarien lanaaintzatesteko, oraindik ere ba-dagoela ibilbide luzea egiteko,esparru guztietan. Emakumeeneta gizonen arteko berdinta-suna eskatu zuen, babesa etaalbisteak emateko orduan, bai-ta familia eta lana uztartzekoorduan ere.

Erantzunkidetasunaeta uztarketa

Foru Aldundiak emakume etagizonen arteko berdintasunalortzeko duen prestutasunaerakutsi zuen Bizkaiko ForuAldundiaren Enplegua, Gizar-teratzea eta Berdintasuna Sus-tatzeko zuzendari nagusi Ma-ría Guija-rrok, eta ki-rola ere hel-buru horrieusteko bes-te bide batdela azpimarratu zuen. Ho-rregatik, erantzunkidetasunaeta uztarketa emakumezko ki-rolarien erremintak direlaadierazi zuen. Era berean,emakumezko kirolarien es-

fortzu eta ahaleginak eskertuzituen Guijarrok, eta gizarte-eraldaketarako eragileak direlaaldarrikatu zuen. «Politika pu-

blikoek eregizarte-kul-tura berriaksustatu be-har dituzte»,adierazi zu-

en Guijarrok. Horrez gain,Foru Aldundiak gizartearenzeharkako kontuetan ere lanegiten duela azaldu zien ber-taratutako lagunei. Bukatzeko,eskerrak eman zizkion Aspasia

Elkarteari, horrelako ekimenakantolatzeagatik.

Konpromisoa eta inplikazioaEmakundeko zuzendari Izas-kun Landaidak, bere aldetik,Guijarrok esandakoarekin bategin zuen;hau da, ema-kumezko ki-rolariak gi-zarte-eralda-ketarako era-gileak direlaazpimarratu zuen. Eurek eman-dako urratsak eta gizartean

duten betekizuna goraipatuzituen. Landaidak gogora eka-rri zuen Emakundek aurreradaraman BerdintasunerakoGunea (zeinetan Aspasia El-karteak parte hartzen duen),eta azaldu zuen, bertan, 150

e rakundebaino ge-hiago elkar-lanean aridirela, ber-dintasuna-ren alde. Ez

dugu ahaztu behar aipatutakoprograma 12. fasean dagoelagaur egun, “Gizartea aurreradoa berdintasunerantz. Ez de-zagun atzera egin” lelopean,eta lortutakoari eustea xededuela. «Berdintasunean aurre-ra egiteko, gizarte osoarenkonpromisoa eta inplikazioabehar dira», azpimarratu zuenLandaidak.

Azkenik, Emakundeko zu-zendariak emakumezko kiro-lariek gero eta protagonismohandiagoa dutela adierazizuen; merezita, gainera, etaahalegin ugari egin ostean.Hala ere, datuak ez direlaguztiz positiboak azpimarratuzuen, eta oraindik badagoelalana egiteko ohartarazi zienbertan bildutakoei.

EMAKUMEA ETA KIROLAV. MINTEGIA 3

Gizarte-eraldaketarako

eragileak

irekiera

«Gizarteaaurrera doa

berdintasunerantz.Ez dezagunatzera egin»

«Politika publikoekere gizarte-kultura

berria sustatubehar dute»

Emakumezko kirolariek gero eta protagonismohandiagoa dutela adierazi zuten.

Oraindik badagoela lana egitekoohartarazi zieten bildutakoei.

Page 4: Emakumea Eta Kirola V Mintegia 2015

UXUE Fernández Lasa JardueraFisikoaren Zientzietan doktoreada; kirolaren generoaren, es-kupilotaren eta eskolaren alo-rretan sakondu du. Gainera, es-kolako irakaslea dugu. Fernán-dez Lasa pilotaria izan da, baitaneskatxo zein emakumeen en-trenatzaile ere, eta GipuzkoakoEuskal Pilota Federazioko tek-nikaria izan da, klubei eta ira-kaskuntza zentroei aholkularitzazerbitzuak eskaintzeko.

Hitzaldian, emakumezkoekkirolean hasi eta jarduteko di-tuzten arazoez hitz egin zuen;izan ere, esparru horretan, gizo-nen nagusitasuna oso nabarmenada. Horren erruz, emakumezkokirolariak ezdira maiz ikus-ten, gizonez-ko kirolariekguztiz eklip-satzen dituz-telako; hau da, gizonezko kiro-lariek emakumezko kirolariakestaltzen dituzte. Doktorearenustetan, hastapenak oso zailaketa geldoak dira emakumeentzat,gizonezkoen ereduari jarraitzenbaitiote. «Emakumea, beraz, osodimentsio urrian dago, non, ka-surik onenean, emakumezko ki-rolariek oihartzuna eduki deza-keten, emakumezkoei egotzi izanzaizkien kiroletan, hala nola, ba-

lletean edota tenisean, eta, sekulaez, gizonak tradizioz aritu izan

diren kirole-tan; hau da,ez da ema-kumezkoekkirolean egin-dakoa bere

osotasunean islatzen erreali-tatean».

Fernández Lasak esan duenez,hori da gaur egungo gizarte-ikus-pegia, oro har. Baina, era berean,emakumezko kirolari askorenibilbidea, aldiz, oso bestelakoadela azpimarratu du; izan ere,askok oso lorpen garrantzitsuakizan dituzte, errekorrak lortu etanazioarteko txapelketetan markabikainak lortu dituztelako (adibi-

dez, Eli Pinedok Superkopa lortudu eskubaloian, María Chourroutpiraguistak domina olinpikoa lortuzuen 2012an, Londresen, etaMaider Unda K1eko Mundialeanazkenaurrekoetara heldu da, etaaskotan aritu izan da nazioartekotxapelketetan). Batzuetan, ema-kumezko ki-rolariek apar-teko markalortzean, oi-h a r t z u n aeduki deza-kete, hizlariaren iritziz, baina,betiere, oso modu mugatuan.

Esku-hartze EstrategiakEgoera horren aurrean, pro-grama erakargarrien beharraz

aritu da Fernández Lasa, ema-kumezkoek ibilbide onuraga-rriagoa izan dezaten kirolean.Hizlariaren ustetan, emakumez-ko kirolariaren figura sustatzeaezinbestekoa da, baita entre-natzailea izateko salto horretanlaguntzea ere. Horrez gain, ki-

rola generoikuspegitikjorratzea, es-tereotipoenaurka egiteaeta hedabi-

deek jarrera aldatzea ere fun-tsezkoak dira. Estrategia horiekguztiak Europako batzordeanadostu dira, eta erronkatzat jo-tzen dira. Neurri hauek hartuzgero, gizonezkoak eta emaku-mezkoak parekatu egingo dirakirolaren esparruan.

Zer esanik ez dago, hedabi-deek daukaten eginkizunari bu-ruz, sentsibilizazio, kontzien-tziazio eta hedapen publikoaribegira. Horregatik, entrenatzai-leei elkarrizketak egin eta argi-taratzea eskatu du hizlariak.

Era berean, sareak –networ-ker-ak eta sektoreen arteko lan-kidetza– garatzea ezinbestekotzatjo du Fernández Lasak, entre-natzaileei laguntza eskaintzekoeta haien jarduna gidatzeko or-duan. Sare horiek modu for-malean zein harreman ez-for-malen bidez jorratu daitezke.

EMAKUMEA ETA KIROLA V. MINTEGIA4

lehenengoHitzaldia

«Emakumeak kiroleanegindakoa ez da

errealitatean islatzen»

UxueFernándezLasaJarduera FisikoarenZientzietan doktorea

Komunikabideeneginkizuna azpimarratudu Fernández Lasak.

Emakumeei kirolean bideazabaltzeko programak eskatu

ditu Fernández Lasak.

Sentsibilizazioa,kontzientziazioa

eta hedapenpublikoa

Emakumezkokirolariak,gizonezko

kirolariek estalita

Page 5: Emakumea Eta Kirola V Mintegia 2015

EMAKUMEA ETA KIROLAV. MINTEGIA 5

BigarrenHitzaldia

NataliaAstrain

“Entrenatzailenazional” titulua

eskuratu zuenlehenengo emakumea

BIGARREN hizlaria Natalia As-train izan genuen. Neskatxoeta emakume askorentzat erre-ferentea da, eta “Nola bihurtuentrenatzaile, saiakeran amo-rerik eman gabe” hitzaldia es-kaini zuen. “Entrenatzaile na-zional” titulua eskuratu zuenlehenengo emakumea izatea-gatik da ezaguna Astrain; on-doren, Nafarroako Futbol Se-lekzioko entrenatzailea izanzen. FC Barcelona eta LevanteLas Planasen ere aritu izan daentrenatzaile gisa. Horrenbes-tez, aski ezaguna du futbolabarnetik, bai jokalari bai en-trenatzaile gisa, eta bertan an-tzemandakoa erakutsi zien ikus-entzuleei. Futbola, tradizioz,gizonezkoen kirola izanik, mugaasko aurkitu ditu, baina aukerakere ikusi ditu. Astrainek futbo-lean murgiltzea, eta, ondoren,entrenatzaile bihurtzea erronkagisa ikusi izan du beti. Hasta-penetan, zail izan zuen futbo-lean sartzea bere hirian, Iru-ñean, mutikoekin bakarrik jo-lastu ahal zuelako, betiere, ol-getarako. Hau da, ez zuen au-kerarik modu ofizialean entre-natzeko, federatu moduan, Iru-ñean ez bai-tzegoen ema-kumezkoenfutbol talde-rik. Han-he-menka ibilizen, emaku-mezkoen talde baten bila, amo-rerik eman gabe, baina denakziren gizonezkoenak.

BiraGizarteak, bere aldetik, ateakitxi zizkion haren ametsari;

«neskatxo batek futbolean jo-katu ezin dezakeen moduan,emakume batek ezin du talde

bat gidatu,are gutxia-go, arrakas-t a r e k i n » .Hori zen us-te orokorra.Horrenbes-

tez, hizlariak hainbat mugaantzeman zituen futboleanaritzeko, baina ez zuen amo-rerik eman, eta behin eta be-rriz saiatu zen. Astrainek ustehori desagerraraztea izan duhelburu, eta emakumeen al-

deko bira egin zuen; horrega-tik, ideia ezkor hori maitasuneta errespe-tu bihurtuzuen, aurre-ra egiterabultzatzengaituen gri-nari esker;horrela, hi-tzetik ekintzetara igaro zenAstrain.

1990ean, Iñaki Artola eza-gutu zuen, eta berehala kon-turatu zen pertsona garran-tzitsua bihurtuko zela berekirol-ibilbidean. Urte berean,

Iñaki Artolak emandako bul-tzadari esker, Nafarroako Ema-

kumeen Fut-bol Selek-zioa eratuzen. Bertan,aukera pa-regabea aur-kitu zuen As-trainek, ame-

tsa egia bihurtzeko.Ahulezien artean, emaku-

meen taldeen gabezia aipatzendu, berak egiaztatu ahal izanduen bezala. Bigarrenez, ba-bes falta ere sumatzen du,bai gertuko jendearengan baigizartearengan, orokorrean.Era berean, adierazi du insti-tuzioen aldetik ere ez delabeharrezko babesa eskaini.

Hala ere, aukerak ereikusten ditu nafarrak; hauda, onurak, konpromisoa etabaliabideak eskaini dizkiotenaukerak, alegia. Esaterako,ama edota Iñaki Artola ai-patu ditu.

Horiez gain, konfiantza es-kaini dioten hedabideei ereeskerrak eman dizkie, kirol-ibilbidea leku batetik besterahedatzeagatik.

Azkenik, Astrainek posi-tibotzat jotzen du profesio-nalekin harremanak edukiizana.

«Emakume batekezin zuela talde batarrakastaz gidatuesaten zidaten»

Natalia Astrainek aukeren etaahulezien inguruan hitz egin du.

Lagunak futbol taldea ametsaegia bihurtzeko bide gisa ikusizuen Astrainek.

Astrainekpositibotzat

jotzen duprofesionalekin

harremanakeduki izana

Ahulezien artean,emakumeen

taldeen gabeziaaipatzen duAstrainek

Page 6: Emakumea Eta Kirola V Mintegia 2015

ONDOREN, Bizkaiko Foru Al-dundiko ekitalditik bueltan,hizketaldiei ekin genien ÉlidaAlfaro Madrilgo UnibertsitatePoliteknikoko INEFeko Ema-kumea eta Kirola MintegiIraunkorreko zuzendariareneskutik. Eskaini zuen hitzal-dian bi alde bereizi ditzakegu:batetik, kirol erakundeen go-bernu organoetan emakumeekduten presentzia, estatistika-datuetan aurkeztuta, eta, bes-tetik, emakume entrenatzai-

leak hezi eta diziplina guztie-tan taldeetan barneratzea sus-tatzeko neurriak. Azken edukihorrek ondoren egindakowork-coffeeari eman zion ha-siera; bertatik abiatuz, ondo-ren, taldeka bestelako espa-rruak jorratzera igaro zen.

Hasteko, Alfarok argi utzidu bidea irekitzen aritu izandiren ema-kumeek gi-zonak edukid i t u z t e l abeti alboan,ez emaku-meak; baikudeatzailegisa zein entrenatzaile gisa,kirol ibilbidea oraindik zaila-goa eginez, askotan.

Horren adibide, Estatuan(Nazioartean are sakonago ger-tatzen dira ezberdintasun ho-riek), Espainiako Batzorde Olin-pikoan guztira 18 emakumekhartzen dute parte bileretan,108 gizonen aldean; kudeaketabatzordean, aldiz, 4 emakumedaude, 116 gizonen aldean;

eta, komisioetan, 32 emakume,116 gizonen aldean.

Bereizketa esanguratsuakEstatuko kirol esparruetan

hainbat bereizketa daudelaazaldu du Alfarok, aztertu be-harreko bereizketak, hain zu-zen. Gauzak horrela, KirolKontseilu Nagusian erantzu-kizun postuak dituztenen ar-

tean orekaosasuntsuadagoela az-p imarratudu, generoikuspegitikh a r t u t a :emakumeek

postu horietako %43,75 be-tetzen dute. Unibertsitateetakokirolean, aldiz, kopuru horrekbehera egiten du nabarmen,emakumeekerantzuki-zun postuen%33 bete-tzen baitute.Hortik au-rrera, txa-rrera egitendute estatis-tikek, gene-ro ikuspegiari dagokionez: Es-painiako Batzorde Olinpikokoerantzukizun postuetan %17,2besterik ez dira emakumeak;Kirol Federazioetan, %14,8,eta, pertsonal-teknikoen ar-loan, %14,4.

Alfarok atzera bota du be-girada, izan den garapenabere osotasunean ulertu de-zagun. Horri erreparatuz, egiada urteak pasa ahala emaku-meen presentzia gero eta na-bariagoa izan dela erantzuki-zun postuetan, nahiz eta txa-lotzeko modukoa ez izan; adi-

bidez, Federazioetako Gober-nuetako Zuzendari Biltzarre-tan, %9,5 emakume zeuden2006. urtean; 2014an, aldiz,%20 ziren. Alabaina, gorakadahori ez da alde guztietan ger-tatu, izan ere, batzar oroko-rretan, 2006an %9,2 emaku-meak ziren, eta 2014an, aldiz,%12 besterik ez.

Erabakiak hartzekoesparruakBukatzeko, eta V. mintegi ho-nen gai nagusiari helduz,13.000 bat gizonek parte har-tzen dute federazioek entre-natzaile izateko eskaintzen di-tuzten heziketa-programetan,2.000 emakume besterik ezdauden bitartean (gehienak,boleibolean, %42,7; patina-jean, %28; karatean, %27,5;badmintonean, %25,7, eta sas-kibaloian, %21,1).

Madrildarraren esanetan,egiaztatuta dago kirol erakun-deen egituraketak gizonek egi-nak direla, eta gizonentzako;gizonezkoen kirol kultura danagusi (gizonezkoen lengoaia,jarrera sexistak eta gizonez-koen balioen nagusitasuna).Horregatik, Alfaroren esane-tan, erabakitze-postuak atza-marrez izendatzen dira, eta,beraz, gizonezkoen “lobbien”eszenatokia gailentzen da; ho-rrenbestez, egungo eredua na-gusitzen da behin eta berriz.Era berean, adituak antzeman

du funtzio-namenduaboluntariot-zaren bitar-tez egitendela.

Hori ho-rrela, ema-kumeek oz-topo gehia-

go aurkitzen dituzte erabaki-tzeko esparruetan jarduteko.Ikuspegi sozialetik, esaterako,emakumeek familiako rolakbete, eta, era berean, kiroleskakizunei aurre egin behardietelako. Hala ere, gizarteakez ditu berdin aitortzen gizonkirolariak egindako markaketa emakumeak egindakoa(hori hedabideetan islatzenda), eta, gainera, emakumeeieskainitako diru-kopurua ereaskoz txikiagoa da.

Oztopo horiei guztiei bes-telako oztopoak ere gehitu

EMAKUMEA ETA KIROLA V. MINTEGIA6

work-Coffe

Élida Alfaro:«Martxan jarridaitezkeenhamaikairtenbide daude»

Alfaro Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko INEFekoEmakumea eta Kirola Mintegi Iraunkorreko zuzendaria da.

Jarrera sexisteninguruan mintzatuda Alfaro.

«Kirol-erakundeenegituraketak

gizonekeginak dira,gizonentzat»

«Kirol alorrekoezberdintasunak

eta bereondorioak

ezagutzeaklagundu egingo

luke»

Page 7: Emakumea Eta Kirola V Mintegia 2015

BUKAERAKO work-coffeean,Élida Alfarok zenbait ekint-za-estrategia jarri ditu mahaigainean, ondoren, eztabaidahortik abiarazi nahian, baieta lortu ere, oso eztabaidaeraginkorra piztu baitu, etaguztien artean oso neurri era-ginkorrak argitaratu dira,emakumeakkirol espa-rruan biziduen egoeraezkorrari au-rre egiteko,eta, gizarte-ak aurrera egiteko, emakumekirolariek aurrera egin dutenmoduan.

Bertaratutakoek hamaikaekarpen egin dituzte. Mailaguztietan –kirolariak, entre-natzaileak, irakasleak...– he-ziketa egokia izatea behar-be-harrezkotzat jo dute bertan.Beste ekarpen esanguratsu batkirolaria garatzeko gurasoeklaguntzea funtsezkoa dela on-dorioztatu izana da.

Instituzioek eskaintzen di-tuzten diru-laguntzei dago-

kienez, bildutakoek zuzeneankirolariei beraiei eskaintzeaeskatu zuten, eraginkorra-goak izateko, eta bidetik ezgaltzeko.

Publizitate-lege eraginkorra

Bestalde, bertan azaldu zenbeste ondorioetako bat publi-

zitate-legeerag inkorbaten beha-rra izan da,k i r o l e a nmezu sexis-tak benetan

zigortuko lituzkeen publizita-te-legea, hain zuen ere.

Modu berean, iragarkiekbezain betebehar garrantzitsuabetetzen dute hedabideek, eta,beraz, horiek mezu egokiaketa parekideak igorri behardituzte.

Ordezkaritza parekatuaizan zen jorratutako bestepuntu esanguratsuetako bat.Lege horren jarraipena be-netan egitea eskatu dute par-te-hartzaileek, esaterako, ku-deaketa-postuetan.

Horrekin batera, Emakumeaeta Kirola bezalako mintegiengarrantzia goraipatu dute bildu-takoek, emakumeen eta gizonenarteko parekidetasunerako bi-dean, baina mota horretako eki-menak esparru orokorragoetanez egitea deitoratu zuten, izanere, bertan bildutakoek arazoa-rekiko kontzientzia landuagoazeukaten eta berdintasunarenkontzeptua sakonago aztertutazeukaten. Eztabaida horiek gi-zartearen esparru zabalagoetanegitea proposatu dute.

Azkenik, adierazi beharradago “gizonezkoen” eta “ema-kumezkoen” kirolaren artekomuga horiek deuseztatu be-harra iradoki dutela.

EMAKUMEA ETA KIROLAV. MINTEGIA 7

work-Coffe

behar zaizkie, zeinek emaku-meek erabakitze-postuetan jar-dutea baldintzatzen duten.Alde batetik, botere ahalmenaduten postuetan ez jardutea-gatik sortzen diren oztopoak,gehienetan hasiberriak baitira,eta, horrenbestez, erantzuki-zun handiegia hartzeko beldurere badira zenbaitetan, edotaesfera publikoetan estrategiakburutzeko ezjakintasuna, eta,horrekin lotuta, gero eta txi-kiagoa den autoestimua.

Alfarok egoera hau iraulidaitekeen galdetu zien berta-ratutakoei, eta irtenbideakegon badaudela azaldu zuen.Horretarako, hiru ildori eutsidie adituak: emakumeei be-raiei dagozkienak, inguruaridagozkionak, eta erakundeeidagozkienak.

Ekintza mesedegarriak

Kirol erakundeetako ekintzaonuragarriei dagokienez, ki-rol alorreko ezberdintasunakzehaztasunez jakiteak askolagunduko luke, eta, horrekinbatera, zein ondorio dituenaztertzea. Egiturazko alda-keta sakonak egin beharradago generoen arteko pare-kidetasuna sustatzeko (erron-ka bera egiteko aukera ber-berak), legearen aurrean au-kera berberak eduki ditzaten,eta diskriminazio positiboa-ren alde agertu da, emaku-meak erabakitze-postuetansartuz: adibidez, kuotak, di-ruz laguntzea, bestelako la-guntzak, sariak.

Hedabideetan hizkuntza ez-baztertzailea eta ez-sexistaerabiltzea ere funtsezkotzatjo du Alfarok: irudiak, argi-talpenak, argazkiak, webgu-neak...

Kirolari ohiek kirolean li-dergo-postuak hartu ditzatelasustatu beharra dagoela gai-neratu du Alfarok. Aurrekon-tuak parekidetasunez kudeat-zea ere garrantzitsua da, hauda, diru kopuru berbera bi-deratzea bai gizonek egindakokirolari zein emakumeek egin-dakoari, horretarako, diru ko-puru zehatz bat bideratuzemakume kirolariei. Eta, az-kenik, emakumeek kirol ku-deaketan jarduteko eta zu-zendaritza lanak egiteko baliopositiboak ezagutaraztea es-katu du, horiek zabalduz.

Emakumearieta Kirolari buruzko

V. mintegianjasotako ekarpenak

Kirolariagaratzeko,gurasoenlaguntza

beharrezkoa da

Emakumea eta Kirolabezalako mintegiengarrantzia goraipatudute.

Bertaratutakoekhamaika ekarpenegin dituzte.

Page 8: Emakumea Eta Kirola V Mintegia 2015

EMAKUMEA ETA KIROLA V. MINTEGIA8

Nolakoak izan ziren zure hastapenakfutbolean?

Nire etxean betidanik egon da kirola-rekiko zaletasuna, oro har, eta, bere-ziki, futbolarekikoa: nire aitak, osabak,lehengusuak... futbolean jokatzen zu-ten, eta hori zen, hain zuzen, nikegunero ikusten nuena etxean. Nirelehengusuak eta bere lagunek besteedozein jokalari bezala hartu izannaute beti, eta horrela hasi nintzenni. Gero, ikastolan, mutilekin jolastennuen beti, eta, neskaren bat animatuzgero, baita berarekin ere.

Zein izan da zure kirol ibilbidekomomenturik garrantzitsuena?

Athleticen irabazi genuen lehenengoliga, 2002-2003 denboraldian. Hiruarrazoirengatik: Athleticen emaku-

mezkoen lehenengo taldea sortu berrizelako; San Mamesen jokatzeko aukeraeman zigutelako eta gutxi falta izanzitzaigulako zelaia betetzeko (35.000ikusle), eta, hirugarrenik, liga irabazigenuelako.

2006-2007 denboralditik aurreraez dugu titulurik irabazi. Barça beza-lako taldeek oso indartsu jotzen dute,baina gu gertu gaude beti, eta bestebat irabazi nahi nuke. Hori irabazteakoihartzun handia izango luke gizartean,eta bultzada emango lioke emaku-mezkoen kirolari.

Goi mailako jokalariak izanik, jar-duera horretaz bizi zaitezkete?

Egia da taldean daramadan 13 urtehauetan asko aldatu direla gauzak.Gaur egun, Ligako jokalari gutxi bizidaitezke futbolaren kontura. Gu, esa-

terako, erdian gaude. Badaude bizpa-hiru talde euren jokalariak profesio-nalizatu dituztenak. Laburbilduz, nahizeta egiteko asko gelditu, egoerak ho-bera egin du.

Etorkizunean, emakumeen goi mai-lako kirola gizonezkoenarekin pa-rekatu daiteke?

Nik argi daukat hori ez dudala biziko.Baina, gutxienez, hemendik hamar ur-tera emakume kirolariak profesionalakizatea espero dut. Gizonezkoen kirolakesku artean daukan diru kopurua ema-kumeok edukitzea ezinezkoa ikustendut, baina profesionalizazioa, bai.

Aitormen publikorik lortu duzu egin-dako lanagatik?

Egia esan, beste kirolekin alderatuzgero, guk oihartzun handia izan dugu.Azken finean, Athletic erlijio batenmodukoa da Bizkaian, eta, horren-bestez, emakumeen taldeak oihartzunhandia izan du. Hala ere, esan beharradaukat, normalean, tituluak irabaztenditugunean gure berri ematen dutelakomunikabideek; bigarren postuangelditu arren, ez gara hedabideetanirteten, bakarrik irabazten baldin ba-dugu.

Iraia Iturregi • Futbola«Beste kirolekin alderatuz gero,guk oihartzunhandia izan dugu»

Ez da ohikoa emakume bat moto-krosean ikustea. Nola hasi zinen?

Aitari esker hasi nintzen. Aita moto-rrean aritzen da, eta nik beti txunditutabegiratzen nion, egun batean neukere motorrean ibili nahi nuela esannion arte. Eta horrela hasi ginen, gu-txinaka-gutxinaka.

Zortzi urterekin hasi nintzen txa-pelketetan. Neska bakarra nintzen;ez zegoen beste neskarik modalitatebatean ere.

Zein izan da momenturik garran-tzitsuena zure kirol ibilbidean? Etazure hurrengo helburuak?

Aurtengoa izan da garrantzitsuena.Bost lasterketa izan ditugu Espainian,eta, laugarrenean, hirugarren postuangelditu nintzen. Sinetsi ezinik nengoen,poz-pozik.

Nire helburuen artean... nazioar-teko lasterketa batean parte hartzeagustatuko litzaidake. Aurten, Portu-galera joatea eskaini didate, bainahorrek kostu ekonomiko handia dakar,geure poltsikotik ordaindu beharkodugulako. Kontuan izan motorra ha-raino eraman behar dela, ekipamenduosoa, etab. Pauso hori ematea osozaila da.

Noizbait ateak itxita aurkitu dituzuemakumea izateagatik?

Moto-krosean oso giro ona dago; ni poziknago. Lasterketetan beste pilotu bat ge-hiago naiz; gainera, kaskoa daramagu,eta zailagoa da bereizketak egitea.

Lurralde Txapelketan ni naiz ema-kume bakarra; horrenbestez, gizonekinlehiatzen naiz. Jendeari arraroa iru-ditzen zaio emakume bat motor gai-nean ikustea.

Moto-krosean aritzen diren neskenkopuruak gora egin du?

Nik baietz uste dut. Duela hamar urteez zegoen horrenbeste neska, gehienez

jota, bi ginen. Baina orain gorakadadagoela dirudi. Castellón egindakoEspainiako Txapelketan neskatoak ze-tozen argazkiak eskatzeko. Egoerakhobera egin du.

Ohiane Albizuri• Motocross

«Jendeari arraroiruditzen zaioemakume bat

motor gaineanikustea»

2010ean Bizkaikotxapeldunordea izan zenMoto-krosean. Ipar Eremuan(Euskadi, Nafarroa, Errioxa,Kantabria, Asturias, Aragoi,eta Gaztela eta Leon) birritangelditu da txapeldunorde.Spanish Women´sChampionship-eanzortzigarrena izan da.

Duela 13 urte jolasten duAthletic Cluben; gaur egun,taldeko kapitaina dugu.IVEFen lizentziatua, COEkoErrendimendu HandikoMasterra dauka, eta FutbolEntrenatzaileen titulua erebadu.

Elkarrizketak

Page 9: Emakumea Eta Kirola V Mintegia 2015

EMAKUMEA ETA KIROLAV. MINTEGIA 9

Zein neurritan aldatzen da ikuspegiajokalari izatetik entrenatzaile izateraigarotzean?

Egia esan, beti izan naiz entrenatzailea.Jokalaria izan arren, entrenatzaileaizan naiz formakuntza-mailetan. Ezdut uste ikuspegia asko aldatzen denik.Erabakiak hartzeko erantzukizun osoazuk daukazu, baina entrenatzaileokargi eduki behar dugu jokalariekinjarduten dugula, eta, horrenbestez,eurei ere erabakiak hatzeko esparrutxiki bat laga behar diegula.

Etorkizun hurbilean, garrantzi beraemango zaio emakumeen zein gi-zonen goi mailako kirolari?

Egoera aldatzea espero dut nik. Denadela, gizonezkoen kirolean darabil-tzaten zenbakiak ezagutu hori osokonplexua da. Berdintasunari dago-kionez, ikus dezakegu duela urte ba-tzuetatik hona ez dugula aurrerapausohandirik eman. Aurrerapausoak osogeldoak dira, bizi garen XXI. men-derako. Aldaketa esanguratsuagoakeduki beharko genituzkeen: esaterako,saskibaloian emakume bat bera ereentrenatzailea ez izatea, ezta lagun-tzailea ere, hausnartzeko kontua da;edota Emakumeen Liga 1 eta Liga2n entrenatzaile gehienak gizonez-koak izatea. Txikia nintzenean, ja-rraitzeko ereduak genituen, emakumeentrenatzaileak baikenituen, baina,

goreneko mailara igarotzean, gauzakerabat aldatzen dira, eta gero etakonplexuagoa da.

Entrenatzaile gisa, txikienen arteansexismo zantzurik antzematen duzu?

Bai. “Gizartearekin doan zerbait” delaesatea gure buruaren kontra egiteada.

Ibaizabalen, gizonezkoen eta ema-kumezkoen taldeak ditugu. Entrenat-zaileok tratamendu bera ematen diegujokalariei 6-8 urtetik aurrera, bainakanpotik heltzen zaiena oso ezberdinada. Neskei esan ohi zaie...: “Zeinondo! Jolastu duzue!”, eta mutilei, al-diz, “Zein ondo jolastu duzue!”.

Nola sustatu daiteke emakumezkoenkirola?

Zuzendaritza postuetan emakumeakegotea bultzatzea, kudeaketa postuetanentrenatzaile emakumeak egotea, ema-kume arbitroak egotea, epaileak...

Horrekin guztiarekin, haurrek (nes-kek zein mutilek) jarraitzeko besteeredu batzuk ikusiko dituzte, ema-kumeena den eredua, hain zuzen,eta ez orain arte bezala, soilik gizo-nezkoak izan baitira jarraitzeko ere-duak.

Estitxu Ibarretxe • Saskibaloia«Saskibaloian emakumeentrenatzailerik ezegotea hausnartzekokontua da»

Zein izan da momenturik garran-tzitsuena zure kirol ibilbidean?

Oraintxe bertan bi liga jokatzen arigara: Erregionala, hau da, Euskadikoa,

eta, Espainiako liga. Iaz, EspainiakoLigako finalera heldu ginen, nahiz etatalde faboritoen artean ez egon. Ta-malez, galdu egin genuen. Final horijokatzea urte osoko lanaren saria izanzen.

Errugbiak gizonen kirola izaten ja-rraitzen du?

Gizartearen aurrean, bai. Gero etaemakumeen errugbi talde gehiagosortzen ari diren arren, oraindik ere,arraroa da horrelako taldeak aurkitzea.Ni kirol askotan aritu izan naiz, eta,barnetik ezagutuz gero, ikusten duzuerrugbia ez dela gizonena, ezta ema-kumeena ere: gorputz-ezaugarri ba-koitzerako funtzio ezberdinak daude.

Alde batetik, handiak gaude, buruka-dak ematen borrokatzen garenok, eta,argalak daude, korrika egiten dutenak.Bakoitzak bere betekizuna du.

Emakumeak gero garrantzi handia-goa du kirolean?

Nik baietz uste dut. Gainera, hurrengourtean errugbia kirol olinpikoa izangoda. Euskal Federazioa ez horrenbeste,baina Espainiakoa gero eta garrantzihandiagoa ematen ari da emakumeentaldeari. Olinpiadei begira, asko pres-tatzen ari dira.

Bestetik, kluben aldetik ematenzaion garrantzia oso ezberdina da ba-tetik bestera.

Emakumea izateagatik inolako diskri-minaziorik topatu al duzu kirolean?

Getxon, ez. Gai hau oso landuta dau-kate bertan. Duela hiru urte 25 urtebete zituen Getxoko emakumeen tal-deak, eta asko landu dute hori. BainaValladoliden jokatzen hasi nintzenean,bertan bai antzeman nituen horrelakozantzuak; adibidez, emakumeen taldeakimuen, benjaminen eta gainerakoguztien atzetik joaten ginen beti en-trenatzera. Zentzu horretan, gu ginenazken taldea.

Lucía Masa • Errugbia

«Errugbia ez dagizonena, eztaemakumeenaere»

Club de Rugby de Valladolidtaldeko jokalari ohia etaGetxo Artea Errugbi Taldekojokalaria.

Ibaizabalgo SaskibaloiGDKOren entrenatzailea da,eta Bilbao Basketekoaholkularia. BizkaikoSelekzioko eta BalearretakoFederazioko entrenatzaileohia izan da.

Elkarrizketak

Page 10: Emakumea Eta Kirola V Mintegia 2015

EMAKUMEA ETA KIROLA V. MINTEGIA10

Nola hasi zinen Taekwondoan?

Txikitan hasi nintzen, gurasoek bultza-tuta. Hasieran, eskolaz kanpoko jarduerazen niretzat. Baina pixkanaka gero etaserioagoa bihurtu zen; gimnasioz aldatu,eta txapelketetan hasi nintzen.

Zeintzuk dira etorkizunerako dituzunhelburuak?

Oraintxe bertan, abenduan izangoden Euskadiko txapelketa. Ondoren,Unibertsitate Txapelketa, bertan au-kera asko ditut-eta, serieko burua bai-naiz. Eta, jakina, hau guztia medi-kuntza ikasketekin uztartzea.

Emakumea izateagatik ateak itxirikaurkitu izan dituzu Taekwondoan?

Gai horretan, Taekwondoan besteekinalderatuz aurreratuago gaudela uste dut.Emakumeen eta gizonen parte-hartzeaoso orekatuta dago; emakume entrena-tzaileak daude... ni arbitroa ere banaiz.

Zein da emakumezkoen kirolarenetorkizuna?

Nik uste dut, prozesu luze baten on-doren, emakumezkoek egindako kirolaeta gizonezkoek egindakoa parekatu

egingo direla. Baina, horretarako, neu-rri ugari hartu beharra dago, adibidez,komunikabideetan.

Nola sustatu daiteke emakumeenkirola?

Hezkuntza da emakumeen kirola sus-tatzeko gakoa. Esaterako, ikastola etaeskola askok taekwondoa eskaintzendute, eta gurasoek alabak sartzen dituztebertan. Laguntzak ere garrantzitsuakdira oso.

Ezberdintasun sexistak gainditzenari gara?

Astiro gainditzen ari gara. Oraindikere komentario sexistaren bat entzun

dezakegu, surrealista bada ere. Taek-wondoan, ezberdintasun horiek de-sagerrarazi egin ditugu, txikitatik denokbatera entrenatzen. Beste kirol ba-tzuetan, entrenamendu mistoak ta-malgarriak direla entzunda daukat.

Idoia Villamor • Taekwondo

«Hezkuntza daemakumeen

kirola sustatzekogakoa»

España Universitariakotxapelduna Taekwondon, TheMasters gimnasioko kideada. Luma-pisukoborrokalaria, Euskadikotxapelduna izan da 2013an,eta 2014an Taekwondokomundialetarako sailkatu zen.

2015. urtearen hasieran,Txokoan Emakume Pilotariaksortu zuten, eta Goikoetxeatalde horretako lehenetarikopilotaria izan da. Gaur egun,gutxienez 22 kide dirataldean. Gorputz-hezkuntzako irakaslea da.

Emakumea izateagatik ateak itxirikaurkitu izan dituzu eskupilotan?

Gure kasuan guztiz kontrakoa izanda, ateak parez pare irekita aurkitubaititugu. Etxeko kasuan, Juan boomaizan zen, eta oihartzun izugarria emanziguten: ezohikoa zen egoera hura,momentu horretara arte behintzat,egunkari eta telebista ugaritan agertubaikinen.

Are gehiago, gehiegizkoa iruditzenzitzaigun hori guztia.

Belaunaldi berriek nola egiten dieteaurre bereizketa sexistari? Zentzuhorretan, aurrerapausorik ematenari gara?

Nik uste dut aurrerapausoak eman di-tugula, baina oso astiro goaz aurrera.

Gorputz-hezkuntzako irakaslea zara.Adin txikienetatik sexismo zantzurikaurkitu duzu?

Zantzu horiek toki guztietan ditugulauste dut, hedabideetatik hasita. Kontu-ratu gabe barneratzen dugu bertan sal-dutakoa, eta hori izugarria da niretzat.

Ondoren, gurasoek inkontzientekihaurrei ematen dizkieten mezuak di-tugu. Horregatik, aldez aurretik haus-narketa bat egin beharra dago, mezuhoriek guztiek bideratzeko, eta, azke-nean, zuk benetan nahi duzun mezuhori umeei helarazteko.

Hasten diren neskatoen kopuruaigo al da eskupilotan?

Nik ezetz esango nuke. Zentzu horretan,inboluzioa antzematen ari naiz. Adibidez,ni bizi naizen herrian, zortzi eta bederatziurteko bi neska daude soilik eskupilotanjokatzen. Gure taldean bai, emakumegehiago daude, baina 18 urtetik gorakotaldea da. Garapen hori ez dut pilotanikusten, ezta beste kiroletan ere. Nireinguruan ikusi dudana da, halaber, geroeta neskato gehiagok ballet edota dan-tzetan ematen dutela izena, hau da,neskatoei esleitzen dizkieten ekintzetan.

Zer egin daiteke emakumeen kirolasustatzeko?

Komunikazio kontua da hori. Saltzendiguten “printzizismoa” baztertu be-harra daukagu, eta garena aldarrikatu,emakumeak, kirolariak edo ez kirola-riak, baina gu benetan garena, ezbesteei gustatuko litzaiekeena.

Frontoietan komentario matxistarikal dago?

Frontoietan ez dut hori ikusi. Egiada, halaber, Aspen edota Asegarcenez dagoela emakumerik.

Idoia Goikoetxea • Eskupilota

«Saltzen diguten‘printzizismoa’baztertu beharradaukagu»

Elkarrizketak