22

Emakumeen aurkako indarkeria ematen denerako jendaurreko ... · 3 Emakumeen aurkako indarkeria ematen denerako jendaurreko jarduerarako gomendioak SARRERA Honako dokumentu hau Berdinsareako

  • Upload
    others

  • View
    24

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

AURKIBIDEA

Sarrera ................................................................................. 3

Politikariek emakumeen aurkako indarkeriaren kasuenaurrean jendaurreko adierazpenak egiteko gomendioak ........................................................................ 5

Hedabideekin harremanetan ipintzeko eta emakumeenaurkako indarkeriaren kasuen berri emateko gomendioak ........................................................................ 11

Sexu erasoak edo emakumeen aurkako bestelako indarkeria-agerpenetan biktimarekin eta ingurukoekin harremanak edukitzeko gomendioak ....... 15

Sexu erasoak edo emakumeen aurkako bestelako indarkeria-agerpenetan mobilizatzeko deialdiak egiteko prozedurak .......................................................... 19

Editorea: EUDEL. Testuak: Berdinsarea. Diseinua eta maketazioa: ARRIN

Lanketa: 2013ko urria. Argitalpena: 2014ko urtarrila.

Inprimaketa: SACAL.

3

Emakumeen aurkako indarkeria ematen denerako

jendaurreko jarduerarako gomendioak

SARRERA

Honako dokumentu hau Berdinsareako Indarkeriko SexistakoBatzorde Teknikoak prestatu eta, ondoren, EUDELeko BatzordeEragileak eta Berdintasuneko Batzorde Politikoak onartu dute.

Emakumeen aurkako indarkeriari lotutako eraso eta hilketenaurrean, jendaurreko jardueretarako gomendioak edukitzekoudalek egindako eskaeratik sortu da.

Gomendioak hurrengo lau ataletan antolatuta daude:

1. Politikarien jendaurreko adierazpenak.

2. Hedabideekiko harremana eta emakumeen aurkako indarke-riaren kasuen berri ematea.

3. Biktimarekiko eta bere ingurukoekiko harremanak, sexu-eraso-etan edo emakumeen aurkako bestelako indarkeria-agerpene-tan.

4. Sexu-erasoak edo emakumeen aurkako bestelako indarkeria-agerpenetan mobilizatzeko deialdiak egiteko prozedurak.

5

Politikariek emakumeen aurkakoindarkeriaren kasuen aurrean

jendaurreko adierazpenakegiteko gomendioak

Honako hau aintzat hartuta:

— Jendaurrera zabaltzen diren emakumeen aurkako indarkeria-ren kasuen aurrean (heriotzak, sexu-erasoak, kalean izandakoerasoak, etxebizitzetan izandako erasoak auzokideen arteanezagunak diren eta zabaldu direnean, eta abar) udaletakopolitikarien adierazpenak eskatu ohi da.

— Adierazpen horiek oso garrantzitsuak dira herritarren arteanemakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko kultura sortzearibegira.

— Udalerrietan arin hedatu ohi diren informazio faltsuei eta esa-mesei aurre egiteko bide egoki bakarra, batzuetan, adierazpenhoriek egitea izaten da.

— Komunikabideetan agertutako udal politikarien adierazpene-tan nabarmendu beharreko gai garrantzitsuak gehitu beharraikusten da.

Proposamena:

— Berdintasun-sailek idatziz zein ahoz argudioak prestatzea poli-tikariek hurrengo ildoak nabarmentzeko:

• Erasoa testuinguruan kokatzea. "Gertaera" hitza edotahitz egiten duenaren "harridura" azaltzen duten adieraz-penak desagertu egin behar dira. Erasoak indarkeriarenaurkako borrokan eta tokian tokiko berdintasunaren alde-ko politiketan kokatu behar dira.

• Eraso guztiei garrantzia ematea. Eraso baten berri dauka-gunean, ezagutuko ez ditugun eta isilpean geratuko direnbestelako eraso asko ere badaudela azpimarratu behar da.

7

Izan ere, gizartean emakumeak “erruduntzat” jotzendituzten mito eta aurreiritzi ugarik badiraute gaur egunere. Beti azpimarratu behar da, emakumeak ez direla jasa-ten duten indarkeriaren erantzuleak; indarkeria hori ez daeuren erruz gertatzen, eta horixe azaldu behar dugu,lekua, ordua, erasotzailearekin duten harremana eta bestekontuan hartu gabe.

• Indarkeriaren erantzulea indarkeria erabiltzen duenabaino ez da. Erasoak leku guztietan azaltzen direla azpi-marratzea. Oso zabalduta dago leku "arriskutsuez" hitzegiteko joera. Edonola ere, hori garrantzitsua da espaziopublikoei baldintza hobeak eskaintzeko, emakumeentza-ko hiri eta herri seguruak eraikitze aldera. Dena dela, era-soak leku ilunekin edota bazterrekin lotzen dituen mitoahanditzea ekidin behar da. Horrelako lekuetan erasoakizaten diren arren, etxean ere gertatzen dira, tabernetakokomunetan, jaietako txosnetan, lantokietan... leku guztie-tan. Gai honen harira, leku arriskutsuak desagertzearigarrantzia emango diogu, baina kale iluna/emakumeenga-nako erasoa kausa-efektuaren ideia indartu gabe.

• Behin eta berriz azaltzea erasotzaile-profil zehatzik ezdagoela. Alderdi honi dagokionez, garrantzizko aurrera-penak egon diren arren, emakume guztiok eraso matxistabaten biktimak izan gaitezkeela eta erasotzaileen arteangizon-mota jakinik ez dagoela azpimarratu behar da. Kasuguztietan biktimaren zein erasotzailearen nazionalitateaaipatzea ekidin beharko dugu; izan ere, gehienetan, atze-rritarrak direnean baino ez dugu egiten.

• Indarkeriaren aurkako aurrerapenak nabarmentzea.Garrantzitsua da politikariek, emakumeen aurkako indar-keriaren kasu baten aurrean egindako adierazpenenbidez, jendaurrean hurrengo alorretan egondako aurrera-

8

penak azpimarratzea: berdintasun-politikak, indarkeriarenaurkako ekintzak (ikastaroak, zerbitzuak), emakumeakerasoa gelditzeko kapazak izan diren kasuak, indarkeria-ren aurkako emakumeen elkarteak, etab. Hau da, herri-erakundeetan zein elkarteetan egiten ari den guztianabarmendu behar dugu.

• Biktimak salaketarik ipini ez zuela ez esatea. Horrela egi-ten duenean, salatu ez izana ez da erabakigarria.Salaketarik ez balego ere, gertatu daiteke udal zerbitzurenbatean edo beste erakunderen batean kasuaren berri iza-tea. Alderdi hori azpimarratuta, salaketa indarkeriatik ihesegiteko bide bakarra dela sustatzen da. Salaketa ipini etageroago kendu egin badute, datu hori eman behar dabaina aipatu gabe zeinen zaila den emakumearentzat sala-ketari eustea erasotzaileen eta ingurukoen presiopean.

• Izenondoak arretaz erabiltzea. Emakumeen aurkako indar-keriari lotutako ekintzek haserrarazten gaituzten arren,adjektiboak behin eta berriz erabiltzeak ez du adierazpeninstituzionala irmoago bihurtzen. Hau da, gaitzespenezkoadierazpena gertaera eta pertsonei buruzko mespretxuzkokalifikazioz josita egoteak ez du jendea sentsibilizatzekoedota kontzientziatzeko balio. Gainera, alderdi moralaknabarmendu ditzake, berdintasun-faltaren egiturazkoalderdiak alboratuta.

Herri-erakundeen eta politikarien adierazpenak ez dira beti heda-bideetan hitzez hitz azaltzen, edo horien zati bat baino ez daagertzen. Horregatik, udalak dauzkan beste hedabide ofizial ba-tzuen bidez mezuak zabaltzea garrantzitsua da, esate baterako,udal egunkaria, webgunea, gizarte-sareak, informatzeko berripa-perak, eta abar.

9

11

Hedabideekinharremanetan ipintzeko eta

emakumeen aurkako indarkeriarenkasuen berri emateko gomendioak

Honako hau aintzat hartuta:

— Hedabideak indarkeriaren aurkako borrokan izandako aurre-rapenak zabaltzeko berebiziko bitartekoak dira.

— Hala ere, guztiek ez daukate gai hauek jorratzeko jarraibideegokirik.

— Albistea berehala eman beharrak herri-erakundeen adierazpe-nak albait arinen lortzeko presioa sortuko du.

Proposamena:

— Hedabideei erantzuteko jarraibideak zehaztea, jaso edotabidaltzeko informazioa prentsa- eta komunikazio-bulegoanzentralizatuta. Bulego horrek komunikazio arina izan beharkodu Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuetako Sailekin.

— Ez da bat-bateko erantzunik eman behar hedabideen presio-pean kasuari buruzko informazioa egiaztatu arte. Jendaurrekoadierazpenak egiteko jarraibideak kontuan hartu beharko diraemakumeen aurkako indarkeriaren kasuen aurrean hedabide-entzako erantzuna emateko orduan.

— Hedabideei profesional espezialistek osatutako gidak edotajarraibideak eskaintzea. Hala, Berdintasun Sailen laguntzaeskainiko zaie, gai honi buruzko aholkularitza eskaintzeko.

— Emakumeen aurkako indarkeria arlo zehatzetako berdintasunpolitikei lotzeko, Udalaren adierazpen politikoa egiten saiatubehar da beti, gertaera gaitzestearekin batera. Hala, udal poli-tika integral eta koordinatu batetik gai honetan lan egitenjarraitzeko konpromisoak jarraituko du.

13

14

— Beti gogorarazi behar dugu zeintzuk diren emakumeen aurka-ko indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei laguntzekobaliabideak, batez ere, hizkuntza desberdinetan erabilgarridauden eta fakturan agertzen ez diren 24 orduko doako tele-fono-zenbakiak. Halaber, gaiari buruzko kezkaren bat dutenbeste batzuk ere telefono hauetara dei dezaketela gogorarazi-ko dugu.

15

Sexu erasoak edo emakumeen aurkako bestelako

indarkeria-agerpenetan biktimarekin eta

ingurukoekinharremanak edukitzeko

gomendioak

17

Honako hau aintzat hartuta:

— Indarkeriari aurre egin dioten edo egiten dioten emakumeakizan behar dira protagonistak, eta beraiek adierazi behar dutezer eta nola nahi duten haien bizipenaren berri ematea.

— Eraildako emakumeen kasuetan, familiak ingurukoen eta uda-leko pertsonal politikoen benetako sostengua igarri behardute.

Proposamena:

— Indarkeriazko edozein ekintzaren berri dugunean (komunika-bideen, poliziaren, biktimaren, udalerriko auzokide baten edobeste inoren bidez) lehentasuna biktimarekin harremanetanjartzea izango da edo, heriotza ekarri duenean, bere familia-rekin.

— Biktima neska adingabea bada, lehenik eta behin familiarekinedo legezko tutorearekin jarriko gara harremanetan, beha-rrezko laguntza eskaintzeko eta biktimarekin harremanetanjartzeko bideak zehazteko.

— Biktimaren edota familiaren samina errespetatzea hala nolaerasoak sortarazten duen shocka gainditzeko beharrezko den-bora-tartea ematea ere ezinbestekoa da, abian jarri edo susta-tu nahi dituen ekintza publikoak elkarrekin erabakitze aldera.

— Biktima bere inguruarekin identifikatzeko edo lotzeko balioduen informaziorik ez ematea, bereziki adingabea bada, inti-mitate-eskubidea bermatzeko eta biktimizazio bikoitza ez ger-tatzeko.

— Lurraldearen arabera laguntzarako baliabideek funtzionamen-du desberdina dutenez gero, biktimari edota bere inguruariudalerrian dauden zerbitzu zehatzak eskainiko zaizkie; zerbi-tzu horiek premiaz jarriko dira martxan eta biktimaren zeinfamiliaren uneko beharrizanetara egokituko dira. Halaber,garrantzitsua da bermatu ahal diren zerbitzuak baino ezeskaintzea, biktimarengan nahiz familiarengan okerreko itxa-ropenik ez sortarazteko.

18

19

Sexu erasoak edo emakumeen aurkako bestelako

indarkeria-agerpenetanmobilizatzeko

deialdiak egiteko prozedurak

Honako hau aintzat hartuta:

— Heriotza eragiten duen emakumeen aurkako indarkeriarenkasuetan, jarduteko protokoloa badago ere, ez dago protoko-lo bateraturik biktimaren heriotza eragiten ez duten kasuenaurrean nola jardun jakiteko.

— Elkarretaratze publikoak egiteko deialdiak behin eta berrizedo jarraian egiteak indarra kendu ahal dio lortu nahi den hel-buruari edo, salbuespenetan, erasoen aurreko erantzun xume-agoekin alderatuta, bidegabekeria eman dezake.

— Herri erakundeez gain, emakumeen aurkako indarkeria gai-tzesteko xedez manifestazioak eta horietarako deialdia egite-ko eskubidea edonork dauka, baita edozein pertsonak edo tal-dek ere.

Proposamena:

— Elkarteekin ados jarrita, emakumeen aurkako indarkeria gai-tzesteko ekintza bateratuen deialdiak egitea; izan ere, bateralan egitea bide hobea da. Hala ere, bai herri-erakundeek, baielkarteek beharrezko deritzotenean herritarrak deitzeko esku-bidea dute.

— Kontzentrazioen helburuari buruzko hausnarketa egitea, izanere, kontzentrazioak ekintza matxisten aurrean isiltasunahausteko modua izan daitezke, baina sentsibilizazioa eta kon-tzientziazioa sortzeko ere balio dute. Hori dela eta, kasu jakinbatengatik kontzentrazioa antolatzen denean, garrantzitsuada eskura dugun informazio guztia kontrastatuta egotea.

21

— Kontzentrazioak, ahal den neurrian, biktimarekin adostutaegin behar dira, baina jarraian aipatuko ditugun honako arra-zoiak direla kausa, ezin dira adostasun horren mendean egon.

• Erasoei buruz ezagutzen dena, beste inor egon den tokipubliko batean gertatu bada.

• Gizarte-sareetan eduki lezakeen zabalkundea.

• Eraso guztiei erantzuteak daukan garrantzia.

• Biktimaren ordez, erasotzailea estigmatizatuko duen kul-tura sortzea.

— Behar dugun informazioa albait arinen batu ondoren (lanegu-netan gertatzen bada, 24 ordutan; eta asteburuan edo jaiegunbatean izanez gero, hurrengo lanegunean), berdintasun-sailekabian jarriko dituzte kontzentrazio-deialdia egiteko mekanis-moak (Berdintasun Kontseilua, Osoko Bilkura, eta abar); elkar-teekin koordinatzeko ahalegina egingo dute eta, azkenik, ger-tatutakoa gaitzesteko adierazpen publikoa osatuko du.Horretarako, adierazpen publikoak egiteko proposatu ditugungomendioak kontuan hartu eta antolatutako ekintzari buruz-ko informazioa zabalduko dute.

— Deialdia Udalak egin beharrean elkarte batek egiten badu, eki-men horretarako laguntza eskainiko da, protagonismoa elkar-te bati edo batzuei dagokiela argi eta garbi adierazita.

22