3
ENERGIA TERMIKOA 1. Esan zein atal dagozkion tenperaturari eta zein beroari: a. NSn, joulea du unitate. b. Termometroarekin neurtzen da. c. Masaren araberakoa da. d. Energia mota bat da. e. Ez da masaren araberakoa. f. Gradutan adierazten da. 2. Marmol zati bat eta zur zati bat tenperatura berean daude, baina haiek ukitzen baditugu, zurak marmolak baino tenperatura altuagoa irudituko zaigu. a. Azaldu sentsazio hori. b. Nola froga daiteke sentsazio hori errealitatearekin bat datorren? 3. Zerekiko zuzenki proportzionala da likido baten tenperatura igotzeko eman behar diogun bero kantitatea? a. Likidoaren masarekiko. b. Likidoaren bolumenarekiko. c. Likido motarekiko. d. Dentsitatearekiko. e. Tenperatura-aldaketarekiko. 4. Masa bereko hiru bola ditugu. Bata kobrezkoa da, beste bat berunezkoa, eta azkena burdinazkoa. 60ºC-an daude hirurak, argizarizko xafla mehe baten gainean: a. Zeinek zeharkatuko du xafla lehen? b. Eta zein izango da azkena?

ENERGIA TERMIKOA

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ENERGIA TERMIKOA

ENERGIA TERMIKOA

1. Esan zein atal dagozkion tenperaturari eta zein beroari:

a. NSn, joulea du unitate.

b. Termometroarekin neurtzen da.

c. Masaren araberakoa da.

d. Energia mota bat da.

e. Ez da masaren araberakoa.

f. Gradutan adierazten da.

2. Marmol zati bat eta zur zati bat tenperatura berean daude,

baina haiek ukitzen baditugu, zurak marmolak baino

tenperatura altuagoa irudituko zaigu.

a. Azaldu sentsazio hori.

b. Nola froga daiteke sentsazio hori errealitatearekin bat

datorren?

3. Zerekiko zuzenki proportzionala da likido baten tenperatura

igotzeko eman behar diogun bero kantitatea?

a. Likidoaren masarekiko.

b. Likidoaren bolumenarekiko.

c. Likido motarekiko.

d. Dentsitatearekiko.

e. Tenperatura-aldaketarekiko.

4. Masa bereko hiru bola ditugu. Bata kobrezkoa da, beste bat

berunezkoa, eta azkena burdinazkoa. 60ºC-an daude hirurak,

argizarizko xafla mehe baten gainean:

a. Zeinek zeharkatuko du xafla lehen?

b. Eta zein izango da azkena?

Datuak: Metalen bero espezifikoa (J/kg.K): kobrea→375;

beruna→125; burdina→ 460.

5. Bainuontzi batean, 50 L ur daude, 70ºC-an. 20ºC-an dauden

zenbat litro ur gehitu beharko dituzu azken tenperatura 40ºC-

koa izan dadin?

Page 2: ENERGIA TERMIKOA

6. Substantzia hauen 100 g-ri bero kantitate bera eman diogu:

Ura, Aluminioa, Olioa. Zeinetan igoko da gehien tenperatura?

Eman arrazoiak.

Datuak: bero espezifikoa (J/kg.K): ura → 4180; aluminioa →

878; olioa → 1670.

7. Non irakingo du urak tenperaturarik altuenean?

a. Bartzelonan ala Madrilen?

b. Himalaian ala Sierra Nevadan?

c. Presio-eltzeko batean ala ontzi batean?

d. Depresioa dagoenean ala antizikloia dagoenean?

8. Zilarrezko lingote bat urtzeko, 210 kJ behar izan ziren. Zer masa

zuen zilarrezko lingote horrek?

Datua: Zilarraren urtze-bero sorra = 105 kJ/kg.

9. Automobil baten motorrak 150000 J-eko energia kontsumitu eta

%50eko errendimendua ematen du.

a. Zenbateko lan egiten du?

b. Zer errendimendu izango luke egindako lana 50000 Jekoa

balitz?

10. Makina termiko baten foku beroak 100 kJ/min sortzen ditu

eta 60 kJ/min ematen dizkio foku hotzari. Kalkulatu:

a. Minutu batean eta ordu erdian egiten duen lana.

b. Makinaren errendimendua.

c. Makinak garatutako potentzia.