17
2016ko otsailaren 22a, astelehena 21 zk. 1/17 2016-00446 L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432 www.araba.eus I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA Arabako Foru Aldundia ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA FORU ADMINISTRAZIOAREN SAILA Diputatu Kontseiluaren 11/2016 Foru dekretua, otsailaren 9koa, Arabako Foru Aldundiko Ad- ministrazio Orokorreko karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda aldatzen duena Apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, enplegatu publikoaren oinarrizko estatutua onartu zuenak, 74. artikuluan hau xedatzen du: “Herri administrazioek lanpostuen zerrenden bitartez edo antzeko antolaketa tresnak erabilita egituratuko dute beren antolamendua” . 6/1989 Legeak, euskal funtzio publikoarenak, honela dio zioen adierazpenean: “Legeak sis- temaren egituraketak oinarri duen muintzat jartzen ditu lanpostu zerrendak, administrazio karrerako funtsezko elementu, lansari sistemaren ardatzik garrantzizkoen eta, batez ere, admi- nistrazio egiturak arrazoibideratzeko eragile bilakatuz. Lanpostuak eratzeko erabili behar diren funtsezko irizpideak eta prozedura bideak ezartzen ditu legeak, baina lanpostu zerrenda horiek erakundearen beharren benetako adierazpide izan behar dute beti eta horretan datza horien indarra. Ondorioz, lanpostu zerrenda horiek izaera dinamikoa dute eta horrek administrazio publikoaren helburuak betetzeak eskatzen duen etengabeko egokitze prozesuari jarraitu beharra dakar, beharrak aldatuz baitoaz” . Antolamendu egituren, eskumenen eta lanpostuei esleitutako eginkizunen berezko ebo- luzioak beharrezko egiten du lanpostu zerrenda era egokian moldatzea eta aldatzea eta, ondo- rioz, lanpostu bakoitzean jarduteko gaitasunak eta betekizunak ere bai. Diputatuen Kontseiluak du administrazioa antolatzeko eskumena foru administrazioan. Eskumen hori erabiliz, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Araua onartu zen, Arabako Foru Aldun- diaren antolamenduari, funtzionamenduari eta lege araubideari buruzkoa. Horren babesean, Diputatu nagusiak, uztailaren 3ko 132/2015 Foru Dekretuaren bidez, Arabako Foru Aldundiaren sailak eta horien lan arloak ezarri ditu, agintaldi honetarako (2015-2019). Horren harira, Diputatuen Kontseiluak aurreko agintaldikoak ordezkatzen dituzten zenbait foru dekretu onartu ditu sail bakoitzerako, haiei esleitu zaizkien eskumenak babestu eta garatzen dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen, euskal funtzio publi- koarenaren, 18. artikuluaren 1. paragrafoan jasotakoak, arautzen du egitura organikoan eta funtzionalean aldaketak onartzeak berekin dakarrela aldi berean onartu behar izatea dagokion lanpostu zerrenda. Hortaz, lanpostu zerrendaren aldaketa horretarako, ezinbestekoa da egitura organikoaren eta funtzionalaren dekretu horiek onartzea. Diputatu Nagusiaren Sailari gagozkiola, arloko dekretu berriak aldatu egiten du azaroaren 8ko 56/2012 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Saileko egitura organikoa eta funtzionala onartu zituena, aurreko agintaldirako. Lehenik eta behin, Diputatu Nagusiaren Sailari esleitzen zaizkio berdintasun, immigrazio eta lankidetza politikak, aurreko agintaldian Gizarte Zerbitzuen Sailaren esku zeudenak. Diputatu Nagusiaren Kabinetearen Zuzendaritzari atxikitako Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekota- sun Zerbitzuari esleitzen zaizkio eginkizun horiek orain. Beraz, aldatu egiten dira zerbitzu horri atxikitako lanpostu guztiak, V. eranskinean zehaztutako eran.

ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

1/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA FORU ADMINISTRAZIOAREN SAILA

Diputatu Kontseiluaren 11/2016 Foru dekretua, otsailaren 9koa, Arabako Foru Aldundiko Ad-ministrazio Orokorreko karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenda aldatzen duena

Apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, enplegatu publikoaren oinarrizko estatutua onartu zuenak, 74. artikuluan hau xedatzen du: “Herri administrazioek lanpostuen zerrenden bitartez edo antzeko antolaketa tresnak erabilita egituratuko dute beren antolamendua”.

6/1989 Legeak, euskal funtzio publikoarenak, honela dio zioen adierazpenean: “Legeak sis-temaren egituraketak oinarri duen muintzat jartzen ditu lanpostu zerrendak, administrazio karrerako funtsezko elementu, lansari sistemaren ardatzik garrantzizkoen eta, batez ere, admi-nistrazio egiturak arrazoibideratzeko eragile bilakatuz. Lanpostuak eratzeko erabili behar diren funtsezko irizpideak eta prozedura bideak ezartzen ditu legeak, baina lanpostu zerrenda horiek erakundearen beharren benetako adierazpide izan behar dute beti eta horretan datza horien indarra. Ondorioz, lanpostu zerrenda horiek izaera dinamikoa dute eta horrek administrazio publikoaren helburuak betetzeak eskatzen duen etengabeko egokitze prozesuari jarraitu beharra dakar, beharrak aldatuz baitoaz”.

Antolamendu egituren, eskumenen eta lanpostuei esleitutako eginkizunen berezko ebo-luzioak beharrezko egiten du lanpostu zerrenda era egokian moldatzea eta aldatzea eta, ondo-rioz, lanpostu bakoitzean jarduteko gaitasunak eta betekizunak ere bai.

Diputatuen Kontseiluak du administrazioa antolatzeko eskumena foru administrazioan. Eskumen hori erabiliz, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Araua onartu zen, Arabako Foru Aldun-diaren antolamenduari, funtzionamenduari eta lege araubideari buruzkoa. Horren babesean, Diputatu nagusiak, uztailaren 3ko 132/2015 Foru Dekretuaren bidez, Arabako Foru Aldundiaren sailak eta horien lan arloak ezarri ditu, agintaldi honetarako (2015-2019).

Horren harira, Diputatuen Kontseiluak aurreko agintaldikoak ordezkatzen dituzten zenbait foru dekretu onartu ditu sail bakoitzerako, haiei esleitu zaizkien eskumenak babestu eta garatzen dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera.

Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen, euskal funtzio publi-koarenaren, 18. artikuluaren 1. paragrafoan jasotakoak, arautzen du egitura organikoan eta funtzionalean aldaketak onartzeak berekin dakarrela aldi berean onartu behar izatea dagokion lanpostu zerrenda. Hortaz, lanpostu zerrendaren aldaketa horretarako, ezinbestekoa da egitura organikoaren eta funtzionalaren dekretu horiek onartzea.

Diputatu Nagusiaren Sailari gagozkiola, arloko dekretu berriak aldatu egiten du azaroaren 8ko 56/2012 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Saileko egitura organikoa eta funtzionala onartu zituena, aurreko agintaldirako.

Lehenik eta behin, Diputatu Nagusiaren Sailari esleitzen zaizkio berdintasun, immigrazio eta lankidetza politikak, aurreko agintaldian Gizarte Zerbitzuen Sailaren esku zeudenak. Diputatu Nagusiaren Kabinetearen Zuzendaritzari atxikitako Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekota-sun Zerbitzuari esleitzen zaizkio eginkizun horiek orain. Beraz, aldatu egiten dira zerbitzu horri atxikitako lanpostu guztiak, V. eranskinean zehaztutako eran.

Page 2: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

2/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Bigarrenik, Idazkaritza Teknikoko eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuari esleitu zaizkio ALHAOko web orrian argitaratzeko egitekoak, egun arte Moldiztegi Zerbitzuaren zeregin zirenak. Aldaketa horrek berekin dakar egiteko hori betetzen zuten hiru lanpostu hauen berratxikipena: aurreinprimaketako ofizialarena (1564.005) eta fotokonposizioko ofizialena (1577.001 eta 1577.003 dotazioak).

Hirugarrenik, Komunikazio Zuzendaritza sortu berriari gagozkiola, hau proposatzen da: zuzendaritza hori zuzendaritzako idazkari batekin hornitzea eta, horretarako, egun Dipu-tatu Nagusiaren Kabinetearen Zuzendaritzari atxikitako bi zuzendaritzako idazkarietako bat berratxikitzen da; hain zuzen ere, 2043.013 dotazioa.

Era berean, diputatu nagusiaren 132/2015 Foru Dekretuaren bidez, Diputatu Nagusiaren Kabinetearen Zuzendaritzaren mende egotetik sortu berria den Komunikazio Zuzendaritzaren mende egotera igaro denez gero, Gizarte eta Erakunde Harremanen Zerbitzuari atxikitako lanpostuak ere aldatu egiten dira, V. eranskinean zehaztutako eran.

Azkenik, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak proposatzen du Idazkaritza Teknikoko eta Herrita-rrak Atenditzeko Zerbitzuaren buru lanpostuaren izena aldatzea. Horiek horrela, aurrerantzean Idazkaritza Teknikoko eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren buru (1270.001) izena izango du Diputatu Nagusiaren Idazkaritza Tekniko Juridikoko Zerbitzuaren buru ordez, zerbitzuak egun duen izenarekin bat etorriz.

Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailari dagokionez, onartu egiten da lanpostu zerrendan zenbait aldaketa eragiten dituen egitura organikoa eta funtzionala.

Lehenik eta behin, bi zuzendaritza izango ditu: Ekonomia Garapenaren Zuzendaritza eta Lurralde Orekaren Zuzendaritza.

Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzari gagozkiola, egitura organiko eta funtzionalari buruzko foru dekretuen ondorioz, banakatu egin dira aurreko agintaldian Ekonomia Sustapenaren Zuzendaritzaren esku zeuden zenbait eskumen, eta horiek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eta Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzaren esku utzi dira.

Lehen ondorioetako bat hau izan da: orain arte Ekonomia Sustapen eta Enplegu Zerbitzu zena sail honen mende jartzea, Ekonomia Garapenaren Zerbitzu izenarekin. Beraz, unitateare-kin batera hari atxikitako lanpostuak ere berratxikitzen dira, V. eranskinean zehaztutako eran.

Bestalde, Ekonomia Garapenaren Zerbitzu izena zuen administrazio unitatearen izena aldatu egiten denez gero, Ekonomia Sustapen eta Enplegu Zerbitzuaren buru lanpostuaren izena ere aldatu egiten da, eta aurrerantzean Ekonomia Garapenaren Zerbitzuaren buru (1055.001) izena izango du lanpostu horrek.

Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzak, halaber, proposatzen du, dituen egitekoak betetzeko, Ekonomia Garapenaren Zerbitzuan Ekonomia Sustapeneko teknikari lanpostuaren dotazio berri bat (1133.008) sortzea, II. eranskinean zehaztutako ezaugarriak izango dituena. Bat etorriz inda-rrean den Aurrekontu Foru Arauak ezarritakoarekin, kendu edo amortizatu egiten da Ibilgailuen Zerbitzuko biltegizain lanpostu huts bat (1573.001), langile plantilla ez handitzeko.

Lurralde Orekaren Zuzendaritzari dagokionez, haren egitura organiko berriarekin bat etorriz, zerbitzu bat sortzen da, hain zuzen ere Toki Finantzaketaren eta Administrazio Kudeaketaren Zerbitzua, zeinek, besteak beste, kendu den Toki Administrazioaren Bulegoaren eginkizunak bereganatuko dituen.

Zerbitzu berri hori dela eta, lehenik eta behin, Toki Finantzaketaren eta Administrazio Ku-deaketaren Zerbitzuaren buru lanpostua (1014.001) sortzen da, zeinek II. eranskinean adierazten diren ezaugarriak izango dituen, eta kendu edo amortizatu egiten da Toki Administrazioaren Bulegoaren buru lanpostua (1114.001), egun hutsik dagoena.

Page 3: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

3/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Bestalde, Toki Administrazioaren Bulegoaren ondorengoa baino ez denez gero Toki Finantzaketaren eta Administrazio Kudeaketaren Zerbitzua, hari atxikitako lanpostuak zuzenean atxikitzen zaizkio azken horri, unitate berrian. Hau da, Toki Administrazioaren Bulegoaren bost administrari lanpostuak zerbitzukoak bihurtzen dira; hain zuzen hauek: Toki Administrazioko administraria (2010.001, 2010.002 eta 2010.003) eta Toki Administrazioko aurrekontu kontroleko administraria (2031.001 eta 2031.002)

Zerbitzu horrek zuzendaritzari euskarri teknikoa eta ekonomikoa eskaintzen dizkionez gero, proposatzen da lanpostu tekniko batez hornitzea. Lanpostu horrek Ingurumen eta Hirigintzako Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuan du jatorria, non, LPZko deskribapenaren arabera, ez duen egitekorik. Hain zuzen ere, Ingurumeneko Idazkaritza Teknikoko kudeaketa teknikari lanpostua (1206.001) berratxikitzen da, egun dituen deskribapen eta eginkizun ezaugarri berberekin. Do-tazioaren izena baino ez da aldatzen.

Egitura organiko eta funtzionalaren Foru Dekretuak berekin dakar Toki Erakundeen Lege eta Ekonomia Aholkularitzarako Zerbitzua desagertzea eta Toki Administrazioaren Zerbitzuaren mendeko Laguntza Juridikoaren Atala sortzea. Horiek horrela, LPZ dela eta, kendu egiten da Toki Erakundeen Lege eta Ekonomia Aholkularitzarako Zerbitzuaren buru lanpostua (1033.001), egun hutsik dagoena, eta sortu egiten da Laguntza Juridikoaren Atalaren buru lanpostua (1015.001); hurrenez hurren, I. eta II. eranskinetan jasotzen denez.

Atalburu lanpostua sortzeaz gain, Laguntza Juridikoaren Atal berri hori langilez hornitze aldera, berratxiki egiten zaio Laguntza Juridikoaren Atalari Toki Erakundeen Lege eta Ekonomia Aholkularitzarako Zerbitzu ohiko legelari lanpostua (1142.007). Berratxiki egiten dira, halaber, Toki Administrazioaren Zerbitzuko ziren Toki Administrazioko teknikari legelari bi (1285.001 eta 1285.002).

Toki Administrazioaren Zerbitzuari berratxikitzen zaizkio Toki Erakundeen Lege eta Ekono-mia Aholkularitzarako Zerbitzuari, kenduko den zerbitzuari, atxikitako gainerako lanpostuak. Hain zuzen ere, lanpostu hauek: Toki Erakundeetako kontabilitate, ekonomia eta zergabilketa aholkulari lanpostua (1143.001) eta Toki Administrazioko ekonomia eta aurrekontu kontroleko laguntzako teknikari lanpostua (1359.001).

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari dagokionez, lehendabizi aldatzen da Zerga Da-tuak Aztertzeko eta Kudeatzeko Zerbitzuaren izena, aurrerantzean Zerga Sarrerak Kudeatzeko Zerbitzua izango dena. Bigarrenik, zuzendaritzak eskatu du aipatutako zerbitzuari atxikita sortzea Zerga sarreren kudeaketa teknikari izeneko lanpostua (1293.001), gero eta espezializazio han-diagoa eskatzen duten zenbait lan prozesu eta informazio eskaera egokitzeko. Honekin batera doan II. eranskinean zehazten dira lanpostuaren ezaugarriak.

Plantilla ez handitzeko, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritzak proposatzen du kentzea egungo Zerga Datuak Aztertzeko eta Kudeatzeko Zerbitzuan dagoen Zergabilketako administrari lanpostua (2041.009), hutsik baitago.

Beste alde batetik, abenduaren 23ko 21/2015 Foru Arauak, aurrekontuarenak, onartu egi-ten du Arabako Foru Aldundiaren plantilla handitzea, Arabako lurralde historikoak zerga iru-zurra kontrolatzeko eta haren aurka egiteko politikak sendotzeko (24.4 artikulua). Horregatik guztiagatik, zerga ikuskatzaile lanpostuaren bi dotazio (1131.011 eta 1131.012) sortzen dira eta zerga ikuskatzaile laguntzaile lanpostuaren hiru dotazio (1167.015, 1167.016 eta 1167.017), azken hauek Zergak Ikuskatzeko Zerbitzuari atxikita. Ikuskatzaile lanpostuaren dotazio bat (1131.011) 3. Ikuskatzaile Taldeari atxikitzen zaio. Eta, azkenik, ikuskatzaile lanpostuan sortutako bigarren dotazioa (1131.012) Dirubilketa Zerbitzu berriari atxikitzen zaio. Dotazio berri horiek guztiak honekin batera doan II. eranskinean zehazten dira.

Sail horretako egitura organikoaren eta funtzionalaren Dekretuak jasotzen du Ogasun Zuzendaritzan Dirubilketa Zerbitzua izeneko zerbitzu bat sortzea, egun zenbait administra-zio unitatetan barreiatuta dauden hainbat eginkizun biltzeko. Zerbitzu hori sortzeak berekin

Page 4: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

4/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

dakar lanpostu zerrendan zenbait aldaketa egin behar izatea, langilez hornitzeko. Lehenda-bizi, berratxikitzen zaizkio Zergak Ikuskatzeko Zerbitzuko ikuskaritza kudeaketa teknikariaren lanpostuaren bi dotazio (1277.001 eta 1277.002). Lanpostu horietan dihardutenek orain arteko egitekoak betetzen jarraituko dute; beraz, ez da ezer aldatu behar ez hartan aritzeko bete beha-rreko betekizunetan ez haien ezaugarri berezietan. Halaber, esan denez, zerga ikuskatzailearen dotazio berria (1131.012) atxikitzen zaio.

Zerbitzuak buru bat izan dezan, zuzendaritzak proposatzen du Dirubilketa Zerbitzuaren buru lanpostua (1016.001) sortzea. Lanpostu horrek II. eranskinean zehaztutako ezaugarriak izango ditu. Lanpostu sortze hori orekatzeko, proposatzen da kentzea Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuko katastroko erdi-mailako teknikari lanpostua (1222.004), egun hutsik dagoena.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailari dagokio-nez, lehenago ere aipatu dugunez, banatu egin dira aurreko agintaldian Ekonomia Sustapena-ren Zuzendaritzarenak ziren zenbait eskumen Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eta Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzaren artean.

Eskumen banaketa berri horrek ondorioak izan ditu LPZn; hain zuzen ere, kendu egin da Ekonomiako Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuaren buru lanpostua (1068.001) eta, aldi berean, sortu Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zerbitzuaren buru lanpostua, 1013.001 kode-duna. Unitate horri atxikiko zaizkio orain arte Idazkaritza Tekniko horretan zeuden lanpostuak.

Bigarren ondorioa hau da: berratxiki egiten zaio Ekonomia Garapenaren Zerbitzuaren eko-nomia sustapeneko teknikari lanpostua (1133.007) Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustape-naren Zerbitzuari, zeren eta betetzen zituen egitekoak oraindik ere Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailaren eskumen baitira.

Nekazaritza Sailari dagokionez, adierazi behar da beregain hartzen dituela mendi, basogintza aprobetxamendu eta zerbitzuak eta arrain eta ehiza baliabideen kudeaketa, aurreko agintaldian Ingurumen eta Hirigintza Sailaren esku zeudenak. Eskumen horiek bereganatzeak berekin dakar Mendi Zerbitzu guztia, haren lau atalak barne, Nekazaritza Sailari berratxikitzea. Lanpostu ze-rrendaren ikuspuntutik, aldaketa horrek berekin dakar haien langile guztiak (52) Nekazaritza Sailera eramatea: Mendi Zerbitzuko 9 lanpostu, Basogintza Ataleko (ekialdea) 12 lanpostu, Basogintza Ataleko (mendebaldea) 11 lanpostu, Basogintza Ataleko (erdialdea) 11 lanpostu eta Ehiza eta Arrantza Ataleko 9 lanpostu. Lekualdatze horrek ez dakar aldaketarik ez hartan jarduteko betekizunetan ez eragindako lanpostuen ezaugarri berezietan.

Mendi Zerbitzuari atxikitako bederatzi lanpostuei gagozkiela, berratxiki egingo zaizkio Nekazaritzako Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuari Mendi Zerbitzuko administrarien lau dotazio (2023.002, 2023.003, 2023.004 eta 2023.005).

Berratxiki egiten zaizkio, halaber, Ingurumeneko Idazkaritza Teknikoko teknikari lanpos-tua (1177.001) eta Ingurumeneko Idazkaritza Teknikoko administrari lanpostua (1336.001) Nekazaritzako Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuari, lanpostu bi horien eginkizunak ikusita unitate hori baita egokiena. Orain arte lanpostu horiek Nekazaritza Sailaren mendeko eskumenei lotu-tako eginkizunak egiten zituzten. Lanpostu bi horiek izena aldatzen dute: batak Nekazaritzako Idazkaritza Teknikoko teknikari izena izango du, kode berberarekin, eta besteak Mendi Zerbitzuko administrari izena izango du. Lanpostu horiek lehen zituzten deskribapena eta eginkizunak izango dituzte aurrerantzean ere.

Sailak eskatuta, aldatzen da Nekazaritzako Laguntza eta Zabalkunde Zerbitzuko teknikari lanpostuaren (1229.004) destinoaren herria, Amurriotik Gasteizera.

Azkenik, hutsik dagoela eta, kendu egiten da Nekazaritzako aholku teknikari lanpostua (1132.001); eta, aldundiko lanpostuen egitura koherentea izan dadin, sortu egiten da kudeaketa teknikari izeneko beste dotazio bat (1165.003), sortu ere Nekazaritzako Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuari atxikita eta honekin batera doan II. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituela.

Page 5: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

5/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Ingurumen eta Hirigintza Sailari dagokionez, lanpostu zerrendan ondorio handiak dituen egitura aldaketa eta berrantolaketa proposatu da.

Lehenik eta behin, Ingurumen Jasangarritasuneko teknikari lanpostua (1295.001) sortzen da Ingurumen Jasangarritasuneko Zerbitzuan, eta Obra Hidraulikoetako erdi-mailako teknikari lanpostua (1296.001) orain arte Hidrogeologia Atala zenean. Horretarako, kendu egiten dira Ingurumen eta Biodibertsitateko jagole lanpostua (1542.002) eta Ur Zerbitzuko langileburu zundari lanpostua (1401.001), biak egun hutsik egon direnak.

Ingurumen eta Hirigintza Sailaren egitura berriaren ondorioz, sail hori eratzen duten admi-nistrazio unitateetan zazpi lanpostu berratxikitzen dira, honekin batera doan III. eranskinean zehazten den eran.

Zerbitzuek beren mendeko atalen izen berdintsua izan dezaten, proposatzen da haiek eguneratzea, bat etorriz Ingurumen eta Hirigintza Sailean erabilitako izen berriekin. Hortaz, aldatu egiten dira honekin batera doan IV. eranskinean zerrendatzen diren zerbitzuen izenak.

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailean hiru dira izena aldatzen duten unitateak: Garraio Zerbitzua, Herrilan eta Garraioetako Idazkaritza Teknikoko Zerbitzua eta Herrilan eta Garraio Bulegoa. Beraz, IV. eranskinean zehaztutakoaren arabera, aldatu egiten dira zerbitzu eta atal horietako lanpostuen izenak.

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak proposatzen du koordinazioko goi mailako teknikari lanpostua (1294.001) sortzea. Lanpostu hori Euskara, Kultura eta Kiroleko Idazkaritza Tekni-koari atxikiko zaio. Bestalde, plantilla ez handitze aldera, kendu egiten da egun hutsik dagoen Zaharberrikuntzako goi-mailako teknikari lanpostua (1147.002).

Zuzendaritzak, halaber, proposatzen du kultura informazioko administrari lanpostua (2036.001) aldatzea: batetik, aurrerantzean, kulturako administrari (2003.012) izena izango du, lanpostuen izenak bateratze aldera, eta bestetik proposatzen da Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuko lanpostu hori Museo eta Arkeologia Zerbitzuari berratxikitzea.

Sail horretan egitura organikoa eta funtzionala berrantolatzeko, proposatzen da zuzendaritzako bertako kulturako teknikari legelari lanpostua (1288.001) Euskara, Kultura eta Kiroleko Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuari berratxikitzea.

Bestalde, Zaharberrikuntza Zerbitzuari atxikitako buru eta teknikari guztiei betekizun bat gehitzen zaie: B gidabaimena izan beharra, beren eginkizunak direla-eta sarri batetik bestera ibili behar izaten baitute. Era berean, bateratu egiten dira atxikitako lanpostuen izenak, dagoeneko finkatuta dagoen unitatearen izenarekin bat etortzeko, eta, ondorioz, gaztelaniaz, “Restauracio-nes” zaharraren ordez “Restauración” erabiliko da.

Uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, euskal funtzio publikoarenak, 18.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, “egitura organikoan egin daitezkeen aldaketak onartzeak, aldi berean, horiei dagozkien lanpostuen zerrendak onartzea ere eskatuko du. Nolanahi ere, lanpostuen zerrenden bidez sortu, aldatu edo kenduko dira lanpostuak.”

Interesdunei entzunaldiko izapidea egin zaie, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri adminis-trazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearenak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuak), 84. artikuluan agintzen duen moduan.

Negoziazio prozesua amaitu da sindikatuekin, arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua, arautzen duena Euskal Autonomia Er-kidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua, eta apirilaren 12ko 7/2007 Legea, onartzen duena enplegatu publikoaren oinarrizko estatutua.

Eta bat etorriz hauetan guztietan ezarritakoarekin: diputatu nagusiaren uztailaren 3ko 132/2015 Foru Dekretua, zeinaren bidez Arabako Foru Aldundiaren sailak zehaztu baitziren; Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 30eko 154/1993 Foru Dekretua, zeinaren bidez funtzio

Page 6: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

6/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

publikoaren arloko eskudantziak ezarri baitziren, eta azaroaren 8ko 60/2012 Foru Dekretua, zeinaren bidez funtzio publikoaren gaietan eskumena duen sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartu baitziren.

Arauzko txostenak ikusi dira, eta Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sai-leko foru diputatuaren proposamenez, Diputatuen Kontseiluak gaur bertan egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hau

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Onartzea Arabako Foru Aldundiko karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendaren aldaketa, ondoren xedatutakoaren arabera:

— Kentzea I. eranskinean jasotzen diren lanpostuak.

— Sortzea II. eranskinean jasotzen diren lanpostuak.

— Berratxikitzea III. eranskinean jasotzen diren lanpostuak.

— Aldatzea IV. eranskinean jasotzen diren lanpostuen izenak.

— Zaharberrikuntza Zerbitzuari atxikitako lanpostu tekniko guztiei betekizun bat gehitzen zaie: B gidabaimena izan beharra.

— Nekazaritzako Laguntza eta Zabalkunde Zerbitzuko teknikari lanpostuaren (1229.004) destinoaren herria, Amurriotik Gasteizera aldatzen da.

— Aldatzea Obra Hidraulikoen Zerbitzuaren buruaren lanpostua betetzeko eskatzen den titulazioa, Meatzeetako ingeniari teknikotik Herrilan Ingeniaritza Teknikora.

Bigarrena. Onartzea V. eranskinean zehaztutako lanpostuen lekualdatzea, haien gaineko administrazio unitateak berratxikitzearen ondorioz.

Hirugarrena. Foru dekretu honek Diputatuen Kontseiluak onartu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, ALHAOn noiz argitaratu gorabehera.

Vitoria-Gasteiz, 20016ko otsailaren 9a

Diputatu nagusiaRAMIRO GONZÁLEZ VICENTE

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren diputatuaCRISTINA GONZÁLEZ CALVAR

Funtzio Publikoko zuzendariaMARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ

Page 7: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

7/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

I. E

RA

NS

KIN

ALA

NP

OS

TUE

N Z

ER

RE

ND

ALA

NP

OS

TUA

K K

EN

TZE

A

DE

D.E

RR

EG

.LA

NP

OS

TUA

N J

AR

DU

TEK

O B

ALD

INTZ

AK

OR

DA

INS

AR

IAK

KO

DE

AIZ

EN

AM

OTA

BZT

.E

ZOR

D.

PR

ES

TB

ET.

ATX

IKIP

EN

AE

SK

ALA

IKA

SK

ETA

HIZ

KU

NTZ

AB

ER

AR

IAZK

OD

.OB

ER

AR

IAZK

OLA

NTO

KI H

ER

RIA

JAR

D.

JAR

D.

ER

A.

AD

M.

TALD

EA

AZP

IES

KA

LATI

TULU

AK

ES

KA

KIZ

UN

AE

ZAG

UP

EN

AK

MA

ILA

OS

AG

AR

RIA

10 S

aila

EK

ON

OM

IA G

AR

AP

EN

A E

TA L

UR

RA

LDE

OR

EK

A

10.2

Zuz

enda

ritz

a L

UR

RA

LDE

OR

EK

A

10.2

.00.

0.01

Bul

egoa

TO

KI A

DM

INIS

TRA

ZIO

A11

14.0

01TO

KI A

DM

INIS

TRA

ZIO

AR

EN

BU

LEG

OA

RE

N B

UR

UA

BB

3L

AFA

A 2

C 1

12 22

1

320

30.

011,

85

VIT

OR

IA-G

AS

TEIZ

10.2

.01

Zer

bitz

ua T

OK

I ER

AK

UN

DE

EN

LE

GE

ETA

EK

ON

OM

IA A

HO

LKU

LAR

ITZA

1033

.001

TOK

I ER

AK

UN

DE

EN

LE

GE

ETA

EK

ON

OM

IA

AH

OLK

ULA

RIT

ZAR

AK

O

ZER

BIT

ZUA

RE

N B

UR

UA

BB

3I

EA

EA

1

1 2

428

41.

976,

00

VIT

OR

IA-G

AS

TEIZ

20 S

aila

OG

AS

UN

A, F

INA

NTZ

AK

ETA

AU

RR

EK

ON

TUA

K

20.1

Zuz

enda

ritz

a O

GA

SU

NA

20.1

.04

Zer

bitz

ua Z

ER

GA

DA

TUA

K A

ZTE

RTZ

EA

ETA

KU

DE

ATZ

EA

2041

.009

ZER

GA

BIL

KE

TAK

O

AD

MIN

ISTR

AR

IA

EB

BL

AFA

C 1

122

17

1

7.25

4,50

V

ITO

RIA

-GA

STE

IZ

PA

G.-

1

20.1

.07

Zer

bitz

ua U

DA

L ZE

RG

AK

ETA

KA

TAS

TRO

A12

22.0

04K

ATA

STR

OK

O E

RD

I-MA

ILA

KO

TEK

NIK

AR

IA

EB

BL

AFA

A 2

212

314

320

022

28.

237,

35

VIT

OR

IA-G

AS

TEIZ

30 S

aila

EN

PLE

GU

, ME

RK

ATA

RIT

ZA E

TA T

UR

ISM

OR

EN

SU

STA

PE

NA

ETA

FO

RU

AD

MIN

ISTR

AZI

OA

30.3

Zuz

enda

ritz

a Z

ER

BIT

ZU O

RO

KO

RR

AK

30.3

.04

Zer

bitz

ua I

BIL

GA

ILU

AK

1573

.001

BIL

TEG

IZA

INA

EB

BL

AFA

C 2

222

113

15.

408,

15

VIT

OR

IA-G

AS

TEIZ

Lite

rale

n ta

ula,

ALH

AO

n (2

8zk.

) arg

itara

tuta

koa,

201

5eko

mar

txoa

ren

6an

Page 8: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

8/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

I. E

RA

NS

KIN

ALA

NP

OS

TUE

N Z

ER

RE

ND

ALA

NP

OS

TUA

K K

EN

TZE

A

DE

D.E

RR

EG

.LA

NP

OS

TUA

N J

AR

DU

TEK

O B

ALD

INTZ

AK

OR

DA

INS

AR

IAK

KO

DE

AIZ

EN

AM

OTA

BZT

.E

ZOR

D.

PR

ES

TB

ET.

ATX

IKIP

EN

AE

SK

ALA

IKA

SK

ETA

HIZ

KU

NTZ

AB

ER

AR

IAZK

OD

.OB

ER

AR

IAZK

OLA

NTO

KI H

ER

RIA

JAR

D.

JAR

D.

ER

A.

AD

M.

TALD

EA

AZP

IES

KA

LATI

TULU

AK

ES

KA

KIZ

UN

AE

ZAG

UP

EN

AK

MA

ILA

OS

AG

AR

RIA

30.5

Zuz

enda

ritz

a E

NP

LEG

U, M

ER

KA

TAR

ITZA

ETA

TU

RIS

MO

SU

STA

PE

NA

30.5

.02

Zer

bitz

ua E

NP

LEG

U, M

ER

KA

TAR

ITZA

ETA

TU

RIS

MO

SU

STA

PE

NA

1068

.001

EK

ON

OM

IAK

O ID

AZK

AR

ITZA

TEK

NIK

OK

O Z

ER

BIT

ZUA

RE

N

BU

RU

A

BB

3L

AFA

A 1

1 2

427

39.

443,

40

VIT

OR

IA-G

AS

TEIZ

40 S

aila

NE

KA

ZAR

ITZA

40.1

Zuz

enda

ritz

a N

EK

AZA

RIT

ZA11

32.0

01N

EK

AZA

RIT

ZAK

O

AH

OLK

U-T

EK

NIK

AR

IA

EB

B3

LA

FAA

1

21

1

221

425

31.

547,

10

VIT

OR

IA-G

AS

TEIZ

60 S

aila

IN

GU

RU

ME

NA

ETA

HIR

IGIN

TZA

60.2

Zuz

enda

ritz

a IN

GU

RU

ME

NA

ETA

HIR

IGIN

TZA

PA

G.-

2

60.2

.05

Zer

bitz

ua I

NG

UR

UM

EN

A E

TA B

IOD

IBE

RTS

ITA

TEA

1542

.002

ING

UR

UM

EN

ETA

BIO

DIB

ER

TSIT

ATE

KO

JA

GO

LEA

EB

B3

LA

FAC

2

22

22

200

15

1

9.98

1,20

V

ITO

RIA

-GA

STE

IZ

60.2

.07

Zer

bitz

ua U

RA

K

60.2

.07.

1 A

tala

HID

RO

GE

OLO

GIA

1401

.001

UR

ZE

RB

ITZU

KO

LA

NG

ILE

BU

RU

ZUN

DA

RIA

EB

BL

AFA

C 1

C 2

22

22

203

15

1

9.77

4,65

V

ITO

RIA

-GA

STE

IZ

Lite

rale

n ta

ula,

ALH

AO

n (2

8zk.

) arg

itara

tuta

koa,

201

5eko

mar

txoa

ren

6an

Page 9: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

9/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

I. E

RA

NS

KIN

ALA

NP

OS

TUE

N Z

ER

RE

ND

ALA

NP

OS

TUA

K K

EN

TZE

A

DE

D.E

RR

EG

.LA

NP

OS

TUA

N J

AR

DU

TEK

O B

ALD

INTZ

AK

OR

DA

INS

AR

IAK

KO

DE

AIZ

EN

AM

OTA

BZT

.E

ZOR

D.

PR

ES

TB

ET.

ATX

IKIP

EN

AE

SK

ALA

IKA

SK

ETA

HIZ

KU

NTZ

AB

ER

AR

IAZK

OD

.OB

ER

AR

IAZK

OLA

NTO

KI H

ER

RIA

JAR

D.

JAR

D.

ER

A.

AD

M.

TALD

EA

AZP

IES

KA

LATI

TULU

AK

ES

KA

KIZ

UN

AE

ZAG

UP

EN

AK

MA

ILA

OS

AG

AR

RIA

70 S

aila

EU

SK

AR

A, K

ULT

UR

A E

TA K

IRO

LA

70.1

Zuz

enda

ritz

a E

US

KA

RA

, KU

LTU

RA

ETA

KIR

OLA

70.1

.03

Zer

bitz

ua Z

AH

AR

BE

RR

IKU

NTZ

A11

47.0

02ZA

HA

RB

ER

RIK

UN

TZA

KO

GO

I-MA

ILA

KO

TE

KN

IKA

RIA

EB

BL

AFA

A 1

211

225

425

29.

005,

80

VIT

OR

IA-G

AS

TEIZ

Lanp

ostu

Tot

ala:

10

PA

G.-

3Li

tera

len

taul

a, A

LHA

On

(28z

k.) a

rgita

ratu

tako

a, 2

015e

ko m

artx

oare

n 6a

n.

Page 10: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

10/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Page 11: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

11/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Page 12: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

12/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Page 13: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

13/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

III. ERANSKINA

BERRATXIKIPENAK EGUNGO ATXIKIPENA ATXIKIPEN BERRIA / IZEN BERRIA 02.1 DIPUTATU NAGUSIAREN KABINETEAREN ZUZENDARITZA

KOMUNIKAZIO ZUZENDARITZA 2043.013 ZUZENDARITZAKO IDAZKARIA

30.3.06 MOLDIZTEGI ZERBITZUA

IDAZKARITZA TEKNIKOKO ETA HERRITARRAK ATENDITZEKO ZERBITZUA

1564.005 AURREINPRIMAKETAKO OFIZIALA 1577.001 FOTOKONPOSIZIOKO OFIZIALA 1577.003 FOTOKONPOSIZIOKO OFIZIALA

10.0.00.0.01 TOKI ADMINISTRAZIOAREN BULEGOA

TOKI FINANTZAKETAREN ETA ADMINISTRAZIO KUDEAKETAREN ZERBITZUA

2010.001 TOKI ADMINISTRAZIOKO ADMINISTRARIA 2010.002 TOKI ADMINISTRAZIOKO ADMINISTRARIA 2010.003 TOKI ADMINISTRAZIOKO ADMINISTRARIA 2031.001 TOKI ADMIN. AURREKONTU KONTROLEKO ADMINISTRARIA 2031.002 TOKI ADMIN. AURREKONTU KONTROLEKO ADMINISTRARIA

60.2.06 INGURUMEN ETA HIRIGINTZAKO IDAZKARITZA TEKNIKOA TOKI FINANTZAKETA ETA ADMINISTRAZIO KUDEAKETA

1206.001 INGURUMENEKO IDAZK. TEK. KUDEAKETA TEKNIKARIA TOKI ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETA TEKNIKARIA

10.2.01 TOKI ERAKUNDEENTZAKO LEGE ETA EKONOMIA AHOLKULARITZARAKO ZERBITZUA LAGUNTZA JURIDIKOAREN ATALA 1142.007 LEGELARIA

1143.001 TOKI ERAKUNDEETAKO KONTABILITATE, EKONOMIA ETA ZERGABILKETA AHOLKULARIA TOKI ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUA

1359.001 TOKI ADMINISTRAZIOKO EKONOMIA ETA AURREKONTU KONTROLEKO LAGUNTZAKO TEKNIKARIA

10.2.02 TOKI ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUA

LAGUNTZA JURIDIKOAREN ATALA 1285.001 TOKI ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LEGELARIA 1285.002 TOKI ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LEGELARIA

20.1.02 ZERGAK IKUSKATZEKO ZERBITZUA DIRUBILKETA ZERBITZUA 1277.001 IKUSKARITZAKO KUDEAKETA TEKNIKARIA

1277.002 IKUSKARITZAKO KUDEAKETA TEKNIKARIA

10.6.01 EKONOMIA GARAPENAREN ZERBITZUA ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ZERBITZUA 1133.007 EKONOMIA SUSTAPENEKO TEKNIKARIA

40.1.06 MENDI ZERBITZUA

NEKAZARITZAKO IDAZKARITZA TEKNIKOKO ZERBITZUA

2023.002 MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA 2023.003 MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA 2023.004 MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA 2023.005 MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA

60.2.06 INGURUMEN ETA HIRIGINTZAKO IDAZKARITZA TEKNIKOA NEKAZARITZAKO IDAZKARITZA TEKNIKOA 1177.001 INGURUMENEKO IDAZKARITZA TEKNIKOKO TEKNIKARIA NEKAZARITZAKO IDAZK. TEKNIKOKO TEKNIKARIA 1336.001 INGURUMENEKO IDAZKARITZA TEKNIKOKO ADMINISTRARIA MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA (2023.006)

60.2.05 INGURUMEN ETA BIODIBERTSITATE ZERBITZUA NATURAGUNEEN ETA BIODIBERTSITATEAREN ATALA 1356.001 INGURUMEN ETA BIODIBERTSITATEKO ADMINISTRARIA

1542.003 INGURUMEN ETA BIODIBERTSITATEKO JAGOLEA NATURA ONDAREAREN ZERBITZUA

Page 14: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

14/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

60.2.07 UR ZERBITZUA

OBRA HIDRAULIKOEN ATALA 1243.001 UR ZERBITZUKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA 1312.001 UR ZERBITZUKO DELINEATZAILEA 1541.002 OBRA HIDRAULIKOEN KONTROLATZAILEA 1541.003 OBRA HIDRAULIKOEN KONTROLATZAILEA

60.2.08.1 HIRIGINTZAKO PLANEAMENDU, KUDEAKETA, DIZIPLINA ATALA LURRALDE INFORMAZIOAREN ATALA 1315.001 HIRIGINTZAKO DELINEATZAILEA

70.1.08 EUSKARA, KULTURA ETA KIROLEKO IDAZKARITZA TEKNIKOA MUSEO ETA ARKEOLOGIA ZERBITZUA 2036.001 KULTURA INFORMAZIOKO ADMINISTRARIA KULTURAKO ADMINISTRARIA (2003.012)

70.1 EUSKARA, KULTURA ETA KIROL ZUZENDARITZA EUSKARA, KULTURA ETA KIROLEKO IDAZKARITZA TEKNIKOA 1288.001 KULTURAKO TEKNIKARI LEGELARIA

Page 15: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

15/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

IV. ERANSKINA

IZENA ALDATZEA

EGUNGO IZENA IZEN BERRIA

1213.001 GIZARTE SUSTAPENAREN ZERBITZUAREN BURUA

BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KULTURARTEKOTASUN ZERBITZUAREN BURUA

1075.001 KOMUNIKABIDE ETA HARREMAN PUBLIKOETARAKO ZERBITZUAREN BURUA

GIZARTE ETA ERAKUNDE HARREMANEN ZERBITZUAREN BURUA

1270.001 DIPUTATU NAGUSIAREN IDAZKARITZA TEKNIKO-JURIDIKOKO ZERBITZUAREN BURUA

IDAZKARITZA TEKNIKOKO ETA HERRITARRAK ATENDITZEKO ZERBITZUAREN BURUA

1055.001 EKONOMIA SUSTAPEN ETA ENPLEGU ZERBITZUAREN BURUA EKONOMIA GARAPENAREN ZERBITZUAREN BURUA

1059.001 ZERGABILKETA ZERBITZUAREN BURUA ZERGA SARRERAK KUDEATZEKO ZERBITZUAREN BURUA

1057.001 INGURUMEN ETA BIODIBERTSITATE ZERBITZUAREN BURUA

INGURUMEN JASANGARRITASUNAREN ZERBITZUAREN BURUA

1203.001 SAILKATUTAKO JARDUEREN ETA HONDAKINEN ATALAREN BURUA INGURUMEN PREBENTZIOAREN ATALAREN BURUA

1117.001 BIODIBERTSITATE ATALAREN BURUA NATURAGUNEEN ETA BIODIBERTSITATEAREN ATALAREN BURUA

1233.001 INGURUMEN EBALUAZIO ETA ZUZENTASUN ATALAREN BURUA INGURUMEN EBALUAZIOAREN ATALAREN BURUA

1048.001 UR ZERBITZUAREN BURUA INGURUMEN KALITATEAREN ZERBITZUAREN BURUA

1104.001 HIDROGEOLOGIA ATALAREN BURUA OBRA HIDRAULIKOEN ATALAREN BURUA

1027.001 HIRIGINTZA ZERBITZUAREN BURUA LURRALDE ANTOLAMENDUAREN ETA HIRIGINTZAREN ZERBITZUAREN BURUA

1092.001 LURRALDE INFORMAZIO ETA ANTOLAMENDU ATALAREN BURUA LURRALDE INFORMAZIOAREN ATALAREN BURUA

1083.001 PARKE NATURALEN ZERBITZUAREN BURUA NATURA ONDAREAREN ZERBITZUAREN BURUA

1074.001 GARRAIO ZERBITZUAREN BURUA MUGIKORTASUN ETA GARRAIO ZERBITZUAREN BURUA

1056.001 HERRILAN ETA GARRAIOETAKO IDAZKARITZA TEKNIKOKO ZERBITZUAREN BURUA

BIDE AZPIEGITUREN ETA MUGIKORTASUNAREN IDAZKARITZA TEKNIKOKO ZERBITZUAREN BURUA

1112.001 HERRILAN BULEGOAREN BURUA BIDE AZPIEGITUREN ETA MUGIKORTASUNAREN BULEGOAREN BURUA

1147.001 ZAHARBERRIKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA ZAHARBERRIKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA*

1253.001 ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA*

1253.002 ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA*

1253.003 ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA*

1253.004 ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA*

1253.005 ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA*

1253.006 ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA ZAHARBERRIKUNTZAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA*

*izen aldaketak ez du eraginik euskal ordainetan

Page 16: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

16/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

V. ERANSKINA

LEKUZ ALDATU DIREN UNITATEETAKO LANPOSTUAK 02.1.07 BERDINTASUNA, LANKIDETZA ETA KULTURARTEKOTASUNA

1213.001 GIZARTE SUSTAPENAREN ZERBITZUAREN BURUA

1212.001 AUKERA BERDINTASUNEKO TEKNIKARIA

1212.002 AUKERA BERDINTASUNEKO TEKNIKARIA

1266.001 GIZARTE SUSTAPENEKO KUDEAKETA TEKNIKARIA

1267.001 LANKIDETZAKO KUDEAKETA TEKNIKARIA

1267.002 LANKIDETZAKO KUDEAKETA TEKNIKARIA

1268.001 GIZARTE SUSTAPENEKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA

1357.001 GIZARTE SUSTAPENEKO ADMINISTRARIA

02.3.01 GIZARTE ETA ERAKUNDE HARREMANAK

1075.001 KOMUNIKABIDE ETA HARREMAN PUBLIKOETARAKO ZERBITZUAREN BURUA

1254.001 HARREMAN PUBLIKOETAKO TEKNIKARIA

1347.001 KOMUNIKABIDEETAKO TEKNIKARIA

2008.002 KOMUNIKABIDEETAKO ADMINISTRARIA

2008.003 KOMUNIKABIDEETAKO ADMINISTRARIA

10.6.01 EKONOMIA GARAPENAREN ZERBITZUA

1055.001 EKONOMIA SUSTAPEN ETA ENPLEGU ZERBITZUAREN BURUA

1124.001 INDUSTRIA SUSTAPENEKO TEKNIKARIA

1133.001 EKONOMIA SUSTAPENEKO TEKNIKARIA

1133.003 EKONOMIA SUSTAPENEKO TEKNIKARIA

1355.001 EKONOMIAKO ADMINISTRARIA

40.1.06 MENDI ZERBITZUA

1046.001 MENDI ZERBITZUAREN BURUA

1335.001 MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA

1335.003 MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA

2023.002 MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA

2023.003 MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA

2023.004 MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA

2023.005 MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA

2023.001 MENDI ZERBITZUKO ADMINISTRARIA

1298.001 MENDI ZERBITZUKO DELINEATZAILEA

40.1.06.1 BASOGINTZA ATALA (EKIALDEA)

1096.004 BASOGINTZA ATALAREN BURUA

1200.005 MENDI ZERBITZUKO TEKNIKARIA

1560.005 BASOZAINA

1560.008 BASOZAINA

1560.013 BASOZAINA

1560.014 BASOZAINA

1560.017 BASOZAINA

1560.018 BASOZAINA

1560.021 BASOZAINA

1560.026 BASOZAINA

1560.034 BASOZAINA

1560.037 BASOZAINA

Page 17: ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA … · 2017. 6. 23. · dituen egitura organikoa eta funtzionala ezartze aldera. Egun indarrean dagoen legediak, uztailaren 6ko

2016ko otsailaren 22a, astelehena • 21 zk.

17/17

2016-00446

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

40.1.06.2 BASOGINTZA ATALA (MENDEBALDEA)

1096.003 BASOGINTZA ATALAREN BURUA

1200.009 MENDI ZERBITZUKO TEKNIKARIA

1560.004 BASOZAINA

1560.006 BASOZAINA

1560.007 BASOZAINA

1560.009 BASOZAINA

1560.016 BASOZAINA

1560.019 BASOZAINA

1560.032 BASOZAINA

1560.033 BASOZAINA

1560.040 BASOZAINA

40.1.06.3 BASOGINTZA ATALA (ERDIALDEA)

1096.001 BASOGINTZA ATALAREN BURUA

1200.003 MENDI ZERBITZUKO TEKNIKARIA

1560.002 BASOZAINA

1560.003 BASOZAINA

1560.010 BASOZAINA

1560.012 BASOZAINA

1560.015 BASOZAINA

1560.027 BASOZAINA

1560.029 BASOZAINA

1560.030 BASOZAINA

1560.041 BASOZAINA

40.1.06.4 EHIZA ETA ARRANTZA ATALA

1088.001 EHIZA ETA ARRANTZA ATALAREN BURUA

1175.001 EHIZA ETA ARRANTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

1560.001 BASOZAINA

1560.022 BASOZAINA

1560.024 BASOZAINA

1560.025 BASOZAINA

1560.028 BASOZAINA

1560.031 BASOZAINA

1560.042 BASOZAINA