8
PROIEKTUAREN PROPOSAMEN TEKNIKOA 1.- BITARLAN INFORMATIKA ZERBITZUAK Bitarlan, irtenbide informatiko osoak eskaintzen dituen enpresa da, gizarte, bezeroarekiko eta konpromiso teknologiko sendoekin. Gure enpresaren filosofiari dagokionez, euskara da gure konpormiso horietariko bat, euskaraz lan egiten dugu, gure lankide guztiak euskaldunak dira, eta euskara teknologia eta informatika arloetan hedatzea dugu xede. Bestalde, bai gure lan egiteko eran, bai komunitatean software librearekiko gure konprimisoa ere azpimaratu nahiko genuke. Era berean, Irisgarritasuna, erabilgarritasuna eta ezinduekiko konpromisua ezin dugu ahaztu, teknologia irisgarria lortzeko eta zailtasunak zailtasun, mugak gainditu. Bezeroarekiko konpromisoa dugu, zeren eta lehendabizi bezeroak gurekiko konpromisoa eta konfindantza erakutsi baitigu. Konpromiso horretan Bitarlan -ek, ikertzen eta ikasten dihardu, honela, bezeroari ahalik eta zerbitzurik onena eman ahal izateko. Gure zerbiztuei dagokienez, informatika zerbitzu globalak eskaintzen ditugu: web guneak, web aplikazioak, mahaigainerako aplikazioak, mantentze- zerbitzua, sistema eta sareen aholkularitza eta kudeaketa, ikastaroak eta prestakuntza eta osagarri informatiko salmenta. Iturribide Kalea 14, 3 ezq 48006 Bilbao (Bizkaia) Tel.: 946 45 00 34 / 647 00 91 32 http://www.bitarlan.net [email protected]

Enpresa aurkezpena

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Enpresa aurkezpena

PROIEKTUAREN PROPOSAMEN TEKNIKOA

1.­ BITARLAN INFORMATIKA ZERBITZUAKBitarlan, irtenbide informatiko osoak eskaintzen dituen enpresa da, gizarte, bezeroarekiko eta konpromiso teknologiko sendoekin.

Gure enpresaren filosofiari dagokionez, euskara da gure konpormiso horietariko bat, euskaraz lan egiten dugu, gure lankide guztiak euskaldunak dira, eta euskara teknologia eta informatika arloetan hedatzea dugu xede.

Bestalde, bai gure lan egiteko eran, bai komunitatean software librearekiko gure konprimisoa ere azpimaratu nahiko genuke. Era berean, Irisgarritasuna, erabilgarritasuna eta ezinduekiko konpromisua ezin dugu ahaztu, teknologia irisgarria lortzeko eta zailtasunak zailtasun, mugak gainditu.

Bezeroarekiko konpromisoa dugu, zeren eta lehendabizi bezeroak gurekiko konpromisoa eta konfindantza erakutsi baitigu. Konpromiso horretan Bitarlan -ek, ikertzen eta ikasten dihardu, honela, bezeroari ahalik eta zerbitzurik onena eman ahal izateko.

Gure zerbiztuei dagokienez, informatika zerbitzu globalak eskaintzen ditugu: web guneak, web aplikazioak, mahaigainerako aplikazioak, mantentze- zerbitzua, sistema eta sareen aholkularitza eta kudeaketa, ikastaroak eta prestakuntza eta osagarri informatiko salmenta.

Iturribide Kalea 14, 3 ezq 48006 Bilbao (Bizkaia)Tel.: 946 45 00 34 / 647 00 91 32

http://[email protected]

Page 2: Enpresa aurkezpena

1.1.­ Gure BezeroakBesteak beste, lanak egin ditugu bezero hauentzat

✔ AEK

✔ Aise Liburuak

✔ Arteola

✔ Artez Euskara Zerbitzuak

✔ Arttegui

✔ Berria

✔ Bombas Omega S.L

✔ C.D Larramendi

✔ C.D Pelota Vasca Bilbao Jai Alaiak

✔ Club Marcopolo

✔ Codex S.L Agiritegi Kudeaketa – Gestión de Archivos

✔ Datatraducciones S.L

✔ Debako Arte Eskola

✔ Echevarri C.B

✔ Ekostat Informática S.L

✔ Elhuyar fundazioa

✔ Euskalkidetza

✔ Euskararen Jatorriaren Elkartea

✔ Fabripapel S.A

✔ Farmacia Cebreiro

✔ Fontaneria FER

✔ Gaindegia

✔ Garbialdi S.A

✔ Guitrans

✔ HDM El Submarino (Academis de teatro)

✔ Iberba Euskara Zerbitzua

✔ Inutec Diseño SL

✔ Kide Aholkularitza

✔ Lurretik

✔ Mikoleta Elkartea

✔ Mundo Verde Garden Center Sopelana

✔ Nabarreria

✔ Paredero Quirós

✔ Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

✔ UEU

✔ Viajes Azul Marino

✔ Viajes Nervión

Iturribide Kalea 14, 3 ezq 48006 Bilbao (Bizkaia)Tel.: 946 45 00 34 / 647 00 91 32

http://[email protected]

Page 3: Enpresa aurkezpena

1.2.­ LantaldeaGure lantaldean bi informatika goi mailako ingeniariak eta informarika ingeniari tekniko bat daude. Gure profil teknikoen aldetik, web aplikazioen garapenean adituak gara eta, besteak beste, hurrengo teknologiak menperatzen ditugu: PHP, MySQL, AJAX, XHTML, CSS, Javascript, Java eta J2EE, C++, Ruby on Rails, SOA, SEO, HSQLDB, PostgreSQL, DB2, FOCUS, WebFocus, Apache, Hardware eta GNU/LInux, MS Widnows zein Mac Os X. Bestetik, UML eta proiektuak zuzentzeko baliabideak ere menperatzen ditugu.

Kide tekniko guztiek zenbait urtetako eskarmentua daukagu web proiektu zuzendaritzan eta garapenean, bai Bitarlan-en zein aurreko beste enpresa batzuetan. Hauek gara lantaldeko kideak:

•Jabi Asurmendi Sainz. Informatika goi mailako ingeniaritza, Sare eta Sistema Kudeaketa Masterra eta Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria tituluak dauzka. Hainbat enpresa teknologikoetan lan egin du 2003. urtetik: Grupo Abendi, Zuhar Informatika Zerbitzuak, Vodafone, Bitarlan. Azken enpresa honetako zuzendaria da 2006ko urtarriletik. 6 urtetako esperientzia dauka web eta mahaigaineko proiektu zuzendaritzan eta garapenean.

•Eneko Perez de Nanclares Ingelmo. Informatika Ingenieritza titulua. Information Builders enpresan lan egin du 2001etik 2007ra programazio, analisi eta kudeketa lanak eginez BBVA-rekin loturiko proiektu ezberdinetan. 2007-2008 Zilargi akademian barne garapenak egin ditu eta 2008-tik gaurko egunerarte Bitarlanen web aplikazio eta mahaigaineko aplikazioak garatzen.

•Ander Goñi Beltza. Informarika ingeniaritza teknikoa. 18 urteko esperientzia du mahaigaineko eta web proiektu garapenean eta zuzendaritzan.

1.3.­ Egindako Proiektuak.

1.3.1.­ Web guneak eta web aplikazioak:

•Proiektua: Artez.net. Bezeroa: Artez. Artez.net da Artezen web gune korporatiboa, non menua zein edukiak dinamikoak diren eta kudeaketa panel baten bitartez aldatzen diren eguneratu ahal izateko behar edo gertaeren arabera.http://www.artez.net

•Proiektua: Euskaraplanak.net. Bezeroa: Artez. Euskaraplanak.net-en Artez Euskara Zerbitzuak-ek, euskara zerbitzuak on-line eskaintzen ditu, entitateen euskaraplanak, prestakuntza eta ikastaroak on-line, hiztegiak eta kontsultak, itzulpenak, estilo liburuak eta laguntzakhttp://www.euskaraplanak.net

Iturribide Kalea 14, 3 ezq 48006 Bilbao (Bizkaia)Tel.: 946 45 00 34 / 647 00 91 32

http://[email protected]

Page 4: Enpresa aurkezpena

•Proiektua: Hiztegia.net. Bezeroa: Artez. Web gune honek euskara hiztegi multzo bat eskaintzen du hainbat ataletan sailkatuta, hiztegi zerrenda dinamikoki elikatzen da euskaraplanak.net-etik. Proiektu honek duen berezitasuna da Euskalterm, Elhuyar eta 3000 hiztegietan bilatzen dituela hitzak eta emaitzak webgunean erakusten ditu.http://www.hiztegia.net

•Proiektua: Autonomoak.net. Bezeroa: Euskalkidetza. Atari honen bidez arlo ekonomikoa kudea daiteke: aurrekontuak, albaranak, fakturak, gastu eta zergen kudeaketa eta diru sarrerak eta irteeren kudeaketa. Autonomo eta profesionalentzat bereziki eginda dago, baina antzeko funtzionamendu maila duten elkarte edo enpresa txikiek ere erabil dezake (ondasun erkidegoak, sozietate zibilak...). Kontabilitateaz ezertxo ere ez dakitenentzat. Funtzionamendu erraz erraza da eta diru kontuez asko jakin barik, ez dago ezelango arazorik atari hau erabiltzeko. http://www.autonomoak.net

•Proiektua: Bilalan.net. Bezeroa: Euskalkidetza. Bilalan.net euskarazko lan atari bat da, non lan eskaintzak zein curriculumak sar daitezkeen eta, lana zein lankideak euskaraz bilatzeko aproposa.http://www.bilalan.net

•Proiektua: BBKCorpusa.net. Bezeroa: Iberba. BBKcorpusa.net, euskara eta gaztelania on-line hiztegia da. Non hitzak bilatu daitezkeen testuaren arabera, multzoaren arabera, iturriaren arabera edo beste irizpide batzuen arabera. Bilaketa bat egindakoan, bertan txertatzen dira hitz horren inguruko emaitzak Elhuyar, 3000 Hiztegia eta Euskalterm hiztegietatik. Honetaz aparte, hiztegia elikatu daiteke, hitzak gehitu, MS Excel edo Open Office Calc-era exportatu eta inportatu, etab .http://bbkcorpusa.net/

•Proiektua: MVGarden.com. Bezeroa: Mundo Verde-Garden Center Sopelana. MVGarden.com lorezaintza eta animaliei buruzko produktuak saltzen dituen on line denda bat da. Ordainketak era ezberdinetan gauzatu ahal dira, ordainketa pasabide baten bitartez egiten dira txartelaren bidezko ordainketak. Honetaz gain, arloaren inguruko berriak, artikuluak eta aholkuak argitaratzen dira bertan.http://www.mvgarden.com/

Iturribide Kalea 14, 3 ezq 48006 Bilbao (Bizkaia)Tel.: 946 45 00 34 / 647 00 91 32

http://[email protected]

Page 5: Enpresa aurkezpena

•Proiektua: HDMElSubmarino.com. Bezeroa: HDM El Submarino arte eszeniko akademia. HDM El Submarino, antzerki, zine eta arte eszeniko ikastaroak ematen dituen akademia da, gela birtualaren bitartez, ikastaro hauek on-line eman ditzakete hainbat baliabideri ezker, dokumentuak, ariketak, lanak, foroak, wikiak, txata, ariketak eta lanak zuzentzeko gunea. Garapena, Claroline plataforma-n oinarritu da. Horretaz aparte, web gune korporatiboan garatu da plataforman sortzen diren ikastaroak on-line kontratatzeko eta ordaintzeko aukera ordainketa pasabide baten bitartez.http://hdmelsubmarino.com .

•Proiektua: Irakurri, gozatu eta oparitu. Bezeroa: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa. Irakurri, gozatu eta oparitu web gunea, hainbat herritako euskara elkarteek zenbait liburu proposatzen dituzte adin tarte ezberdinentzat, irakurleek, liburuen inguruko iritziak eta iradokizunak egin ahal dirahttp://topagunea.org/irakurri/index.php

•Proiektua: Mintzapraktika. Bezeroa: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta AEK. Mintzapraktika web gunean, mintzapraktika online hainbat baliabide daude euskara elkarteentzat eta beren kideentzat, foroa, txat, bideoak eta argazkiak, blog ezberdinak sortzeko eta kudeatzeko aukera, dokumentuak kudeatzeko aukera, banerrak kudeatzeko aukera.http://www.mintzapraktika.org/

•Proiektua: Ellauri Hotela. Bezeroa: Ellauri Hotela. Ellauri Hotelaren web korporatiboa eta hotelaren kudeketarako aplikazioa da hau. Berri modulu bat eta bisita liburu on-line bat dauka, erreserbak on-line egiteko eta ordaintzeko aukera banku txartelaren bitartez, argazki galeria, orrialdeen edukiak kudeatzeko aukera, gelak eta erreserbak kudeatzeko modulua, agenda, fakturak, diru sarrerak eta irteerak, bezeroak, hornitzaileak, eskaintzak, check-in, check-out eta zerbitzu gehigarriak kudeatzeko aukera.http://www.ellaurihotela.com/

•Proiektua: Clubmarcopolo.es. Bezeroa: Club Marco Polo. Club Marco Polo bidai handizkariaren web gunea da hau, kudeaketa panelean, bidaiak kudeatzeko da modulurik handiena, horretaz aparte, herrialdeen informazioa, berriak, orrialde ezberdinak, erreserbak, curriculumak, estekak, menu dinamikoa goiburu ezberdinekin eta argazki galeria kudeatzeko moduluak ere badaude.http://www.clubmarcopolo.es/

Iturribide Kalea 14, 3 ezq 48006 Bilbao (Bizkaia)Tel.: 946 45 00 34 / 647 00 91 32

http://[email protected]

Page 6: Enpresa aurkezpena

•Proiektua: Viajesazulmarino.com. Bezeroa: Viajes Azul Marino. Viajes Azul Marino bidai agentziaren web gunea da hau, hainbat datu jasotzen dira beren hornitzaileetatik eta web gunea, hornitzaileen aplikazioekin komunikatuta dago horretarako. Horretaz aparet, itntraneta garatu da web gunea kudeatzeko eta bidai agentziaren kudeaketarako.http://www.viajesazulmarino.com/

1.3.2.­ Kudeaketa aplikazioak:

•Proiektua: Aise Liburuak kudeaketa aplikazioa. Bezeroa: Aise Liburuak. Kudeaketa aplikazioa intranet ingurunean garatu da, honela, bulegoan egon daitezkeen sistema ezberdinetan erabil daiteke soilik nabigatzaileaz baliatuta. Beste aldetik, ordenagailu eta sistema berrietan ez da aplikazioa instalatu behar, mantenimendu lana ekidituta, behin sistema berria martxan egonda nabigatzailearekin nahikoa da aplikazioa erabili ahal izateko.

Aplikazioaren bitartez, erabiltzaileak, artikuluak, hornitzaileak eta bezeroak beren kontaktu ezberdinekin, bidalketa eta correosentzako etiketa inprimaketak, deskontuak, biltegiak, erosketak albaranak eta fakturak, salmenta albaranak eta fakturak,, ordainketak, likidazioa eta kontabilitatea kudeatu daiteke, hainbat txosten ateratzeaz gain.

Beste aldetik, aplikazio osoan lana eta denbora aurrezten saiatzen da hainbat prozesu automatikoen bitartez, ordainagiri sortak, bidali ahal dira bankura zuzenean aplikaziotik botoi baten bitartez, hainbat eskaeren faktura edota alabranak sortzea posiblea da automatikoki era masibo batean, kontabilitateko idazpenak automatikoki sortzen dira salmenta eta erosketetan, beste hainbat sortzeko txantiloiak daude eta semiautomatikoki sortzen dira, hala nola, kontabilitate txostenak, eskaerak automatikoki hornitzailei bidali epostaz.

Euskaraz zein gaztelaniaz dago aplikazio osoa eta beste hizkuntz batzuetara itzultzeko prestatuta.

Iturribide Kalea 14, 3 ezq 48006 Bilbao (Bizkaia)Tel.: 946 45 00 34 / 647 00 91 32

http://[email protected]

Page 7: Enpresa aurkezpena

1.3.3.­ Mahaigainerako aplikazioak:

•Proiektua: GLabels moldaketa. Bezeroa: Fabripapel SA. GLabels, etiketak inprimatzeko software libredun aplikazioa da GNU/Linuxpean dabilena, eta moldaketa batzuekin MS Windows sistemetan ere ibil daitekeena, Fabripapel S.A papera hainbat formatutan ekoizten duen enpresa da, eta enpresa honentzat GLabels aplikazioren bi banaketa sortu ziren beren bi marka komertzialetarako, Sprintjet eta Digital Paper, MS Windowserako instalatzaileak garatu ziren bietarako eta, moldaketak burutu ziren bi markek eskaintzen zituzten taxntiloiak eskaintzeko etiketak inprimatzeko orduan. Azkenik, marka bakoitzaren logoa dagokion banaketa ateratzeko moldaketa ere egin zen.

1.3.4.­ Multimedia:

•Proiektua: Aho bete kanta. Bezeroa: Arteola. Aho bete kanta multimedia aplikazioa da GNU/Linux, MacOS X eta MS Windows sistema eragileetan erabil daitekeena, Java lengoaiaz garatuta dago eta antzinako zein egungo euskal musikarien eta musika taldeen abesti bilduma dakar. Abesti bakoitzeko, abestiaren soinua edo abestiaren soinuaren zati bat entzun daiteke eta hainbat informazioa azaltzen, hala nola, diskoaren azala, interpretearen fitxa, iruzkinak, hitzak, partitura orokorra eta hainbat instrumentutarako, fitxa didaktikoa eta moldatzailearen fitxa, etab. Abestiak bilatzaile baten bitartez aurki daitezke, titulua, interpretea, atala, data eta maila didaktikoaren arabera, besteak beste. Aplikazioa euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez dago eta Euskal Herriko Musika Eskoletara zuzenduta dago.

•Proiektua: Gaindegia txostena 2007. Bezeroa: Gaindegia. Gaindegia, multimedia aplikazioa da GNU/Linux, MacOS X eta MS Windows sistema eragileetan erabil daitekeena, Java lengoaiaz garatuta dago eta Euskal Heriko hainbat datu sozio-ekonimo aztertzen ditu, grafika, adierazle taula eta artikuluen bitartez. Eleanitza da, euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez dago. Grabatutako audioak ere entzun daitezke atal ezberdinetan eta zerbitzu gida bat du barnean.

Iturribide Kalea 14, 3 ezq 48006 Bilbao (Bizkaia)Tel.: 946 45 00 34 / 647 00 91 32

http://[email protected]

Page 8: Enpresa aurkezpena

1.3.5.­ Artikuluak eta elkarrizketak:

•Zibergela atala Berria egunkarian eta http://zibergela.bitarlan.net. Berria egunkariak asteazkenero argitaratzen den Zibergela atalean laguntzaileak gara eta http://zibergela.bitarlan.net blogean argitaratzen ditugu Berriarentzat idatzitako artikuluak.

•Elhuyar Zientzia eta Teknika Aldizkaria: Elhuyar Zientzia eta Teknika Aldizkarian ere hainbat artikulu idatzi ditugu laguntzaile bezala.

•Elhuyarren Norteko Ferrokarrila irratsaioa Euskadi Irratian: Euskadi Irratian ematen den Norteko Ferrokarrila irratsaioan laguntzaile bezala parte hartzen dugu hilero.

1.4.­ Elkarteak eta Ziurtagiriak

•Bai Euskarari Zerbitzua eta Lana Euskaraz: Bitarlan SL, sorreratik Bai Euskarari Zerbitzua eta Lana Euskaraz dauka, euskararekiko konpromisoaren lekuko gisa. Honez gain Ziurtagiriaren Elkartearen Zuzendaritza batzordean ere badago Bitarlan.

http://www.baieuskarari.org/

•ESLE (Euskadiko Software Libre Enpresen Elkartea): Enpresa elkarte honetan 3 urte daramagu eta aurten Zuzendaritza Batzordeko kideak gara. Enpresa Elkarte honen xedea kode irekiko lana bultzatzea da enpresa mailan

http://www.esle-elkartea.org/

Iturribide Kalea 14, 3 ezq 48006 Bilbao (Bizkaia)Tel.: 946 45 00 34 / 647 00 91 32

http://[email protected]