2

Click here to load reader

ERANTZUN POLITIKOEN LEGEA (1939-02-09)

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ERANTZUN POLITIKOEN LEGEA (1939-02-09)

ERANTZUKIZUN POLITIKOEN LEGEA (1939-09-02)

TESTUAREN SAILKAPENA:

Historiako testu politiko honen jatorria lehen mailakoa da izan ere autoreak edo egileak berak ezagutzen dituela bertako gertaerak ematen du. Gaia, aldiz, juridikoa da legeei eta derrigorrezkoa den zerbaiti buruz hitz egiten ari delako. Testu honen egilea, anonimoa da ez duelako inongo pertsonaren izen abizenik jartzen baina testuan Boletin oficial del estado-k argitaratutako testua dela dio eta aldizkari edo boletin horretan argitaratutako testu guztiak garaiko gobernuak egindakoak eta onartutakoak direla badakigu. Hartzaileak, aldiz, herri osoarentzako. Testua 1939ko otsailaren 13an argitaratu zen Estatuko aldizkari ofizialean (Boletin oficial del estado) eta testu hauek Madrilen egin ohi dira beti.

TESTUAREN AZTERKETA:

Testuak lehenbiziko paragrafoan dio, gobernuak, erantzukizun politikoen lege bat aurrera emango duela eta hori zenbait gauza kitatzeko balio izango duela. Bigarren paragrafoan lege horretan parte hartuko duten ordezkariak eta zeintzuk izango diren azaltzen du zehatz mehatz. Ondoren hiru artikuluei buruz hitz egiten du testuak eta bertan bakoitza zeri buruz dioan azaltzen du. 1.art: lehenengo artikuluan dio 1934ko urriaren 1etik 1936ko uztailaren 18ra Espainiari kalte egin zien pertsona fisiko guztiak erantzule politiko direla. 2.art: legearen kanpo gelditzen dira fronte popularra osatu zuten alderdi edo talde politiko eta sozial guztiak. 3.art: legez kanpo dauden alderdi edo talde guztiak dituzten ondasun eta eskubide guztiak galduko dituzte.

TESTUAREN IRUZKINA:

Testua egin zen garaietan gerra zibila bukatu berria zegoen eta estatuaren buru Francisco Franco zegoen. Garai horietan estatu berria sortzen ari zen baina estatu berria konstituzio, alderdi politiko eta eskubide zibilik gabe sortu zen, hau da, legezkotasun demokratikorik habe. Gabezia edo hutsune hori oinarrizko legeekin osatu zen hurrengo urteetan. Estatuaren egituran Francok botere absolutua zuen, hau da, botere guztiak beregan zituen. Testua baino egin eta argitaratu baino urte bat lehenago lan arloko legeria egin zen non bertan sindikatuei eta legeei buruzko zenbait lege eta arau aurkeztu zituzten bertan.

ONDORIOAK: Ez dakit zer jarri bertan.

Page 2: ERANTZUN POLITIKOEN LEGEA (1939-02-09)