Erlazino funtzinoa arkaitz

  • Upload
    lexion

  • View
    157

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

ERLAZINO FUNTZINOA

ZENTZUMENAK:ikusmena: bere organoa begia da.

Begi ninia: argia horren bidez sartzen da.

Irisa: uzkurtu eta dilatatu egiten da.

Kristalinoa: objetuak fokuratzen dauz.

Erretinea: kristalinoak fokuratutako irudiak jasoten dauz.

Ikusmen nerbioak: erretinan sortutako irudia garunera igoten dau.

Dastamena: bere organoa mihina da.

Dastamen papilak: mihinean dagoz, eta horeen bidez zaporeak ezagutze dira.

Usameina: bere organoa sudurra da.

Sudur hobiak: airea sudurretatik sartzen da eta sudur hobietara doa.

Pituitariak: airea pituitarietara heltzen da, eta horrek usain sentsazinoak garunera igoten dauz.

Entzumena: bere organoa belarria da.

Kanpoko entzumen hodia: soinua belarritik sartzen da, eta kanpoko entzumen hodian aurrera egiten dau.

Tinpanoa: soinua tinpanora heltzen da, etatinpanoa bibratzen hasten da.

Mailua, Ingudea, Estriboa: hiru hazurtzok osotutako kateak bibrazinoak jasoten dauz, eta barruko belarrira helduarazoten dau.

Barraskiloa: erdiko belarritik datozan bibrazinoak jasoten dauz eta seinale bihurtzen.

Ikumena: bere organoa azala da.

Dermisa: azaleren erdiko geruzea da, eta geruza horretan dagoz ikumen sentzazinoak jasoten dabezan nerbio amaierak.

NERBIO SISTEMEA:Nerbio sistema zentrala:Entzefaloa: garunaz, zerebeloaz, eta bizkarrezur erraboilagaz osotuta dago.

Garuna: entzefaloaren zatirik handiena hartzen dau. Oroimena, emozinoak eta borondatezko ekintzak (adibidez, ibiltea edo idaztea) kontrolatzen dauz.

Zerebeloa: orekea eta mogimendua koordinatzen dauz.

Bizkarrazur erraboilea: entzefaloa eta bizkarrezur muina lotzen dauz, eta ohartu bako mogimenduak kontrolatzen dauz.

Bizkarrezur muina: bizkarrezurraren barruan dago. Nerbio ehunezko kordoi bat da.

Nerbio sistema periferikoa:Zentzumen nerbioak: bost zentzumenek jasotako informazinoa entzefalora eroaten dabe.

Nerbio motorrak: entzefaloak erabagitako erantzuna erantzuna muskuluetaraino eroaten dabe.

Hazur sistemea:hazurrak organo gogorrak eta zurrunak dira. Giza eskeletoan 200 hazur baino gehiago dagoz, hiru motatakoak: luzeak, burrak eta zapalak. Mota bi edo gehigo alkartzen diranean artikulazinoak egiten dabez.

Muskulu sistemea:muskulu sistemea hainbat mogimendu egiten dabezan 600 muzkuluz edo organo elastikoz osotuta dago.Gure gorputzak lokomozino aparatuaren parte ez diran eta bakarrik gura bako mogimenduak egiten dabezan muskuluak ere badaukiez.