7
Errepaso orokorra

Errepaso orokorra

Embed Size (px)

Citation preview

Errepaso orokorra

• Zeintzuk dira marketin mixaren aldagaiak?

• Definitu zure hitzekin marketina.

• Zeintzuk dira lehia perfektuaren 5 ezaugarriak?

• Noiz ematen da monopolioa?

• Bereiztu industri merkatua eta kontsumo merkatua.Eman adibide bana.

• Galdos S.A enpresak %40ko merkatu kuota du eta 120.000 pertsonako merkatu osoa.Zenbatekoa da enpresa merkatua?

• Nire bezeroak (30-45 urteko gizonak) segmentatzea erabaki dut: ezkongaiak eta familian bizi direnak.Zein izan da erabili dudan aldagaia merkatu segmentazioan?

• Zeinetan dira zintzoagoak bezeroak merkatu ikerketan: inkestetan ala behaketan?Zergatik?

• Kostuaren arabera prezioa ezarri. Kostua=1300 eta marjina=%30.

• Irudikatu produktu baten bizitza zikloa.

• Merkatuaren bilakaeran ze hiru enfoke egon dira?Ordenatu kronologikoki.

• Definitu merkatua zure hitzekin.

• Noiz ematen da merkatuan lehia inperfektua?

• Zer dira marka zuriak?

• Enpresa batek errenta mailaren arabera produktuak banatzen dituenean, zer egiten ari da?Eman adibide bat.

• Zer hiru aspektu aztertzen dira normalean merkatu ikerketan?

• Definitu bezero preskribatzailea.

• Eroslea eta kontsumitzailea pertsona bera da beti?Erantzuna ezezkoa izatekotan eman adibide bat.

• Produktu politikan zelakoa izan behar da produktuen ordezkapen maila?Zergatik?

• Aipatu marka baten izena zeinetan bere izenak produktuarekin harremana duen?

• Zer gertatzen da produktuaren bizitza zikloko gainbeheran salmentekin?Zergatik?

• Eman hazkundean dagoen produktu baten adibide bat eta arrazoitu.

• Noiz hasten dira mozkina produktuaren bizitza zikloan?

• Zer dira prezio psikologikoak?Eman adibide bat.

• Zeintzuk dira banaketan kanpo kanalak?Azaldu bakoitza

Ebaluaketa(1etik 10era)

1. Parte hartzea sustatu du.8.28

2. Edukiak era egokian azaldu ditu.8.57

3. Gaia interesgarria egin du.8.71

4. Gaiarekiko nituen igurikapenak bete dira.7.95

5. Zalantzak argitu ditu.8.57

6. Saio amaierako galderak lagungarriak iruditu zaizkit.7.80

7. Iradokizunak (erantzun irekia)