20

errezeta liburua

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: errezeta liburua
Page 2: errezeta liburua

1. PLATERAK

1.1. Pistoa

1.2. Makarroiak patearekin

1.3. Kurri entsalada

1.4. Berenjena (alberjinia) mousaka

2. PLATERAK

2.1. Arroza oilasko hegoekin

2.2. Izokina gulekin

2.3. Berdela plantxan baratxuriekin

2.4. Antxoa marinatuak

3. POSTREAK

3.1. Mami tarta

3.2. Zitriko tarta

3.3. Mami flana

3.4. Gazta tarta

3.5. Arroz-esnea

3.6. Bizkotxoa

3.7. Gazta-flana

3.8. Esnegain flana

3.9. Sagar tarta

Page 3: errezeta liburua

PISTOA

Osagaiak (lau lagunentzat):

3 kalabazin

kilo erdi tomate

2tipula

2 piper gorri

2 piper berde

2 baratxuri ale

2 patata handi

Gatza eta olioa

Ontzia eta tresnak:

Kazola

Zartagina

Labana

Egiteko era:

Baratxuri aleak, tipulak eta piper berdeak

eta gorriak xehatu (zati txikitan)

Kazolan olioa jarri etab erotu ondoren,

zatitutako berdura ipini.

Frijitu samur, samur 20 minutuz.

Gero zatitutako tomateak eta kalabazinak

erantsi. Tapa jarri eta gatz pixka bat bota.

Jarraitu egosten 10 minutu gehiago.

Bitartean zartaginean laukitxotan zatitutako

patatak frijitu eta pistoari erantsi. Aukerako

da.

Beste 5 minutuz egin.

Zerbitzatu

Erraza eta oso ona da! On egin!

IRENA

Page 4: errezeta liburua

Makarroiak patearekin

Osagaiak:

200 gr. makarroi

100 gr. gurin

50 gr. gazta arrastatu

lata bat pate

basotxo bat esne

gatz pitin bat

Egiteko era:

Hasteko, makarroiak egosi.

Gero, kazolan gurina eta gazta desegin.

Ondoren, esnea nahastu eta irakiten

duenean patea ondo nahastu.

Jarraian, ontzi arrunt batean makarroiak

jarri eta nahasketa bota; aurretik gazta

arrastatua bota.

Bukatzeko, labean sartu gainerretzeko 5

edo 6 minutuz.

Besterik, ez.. On egin!

VICKY

Page 5: errezeta liburua

KURRI ENTSALADA

Osagaiak:

500 gr pasta.

maionesa.

2 koilarakada kurri.

2 sagar.

gazta. zati bat

2 oilasko bular.

Egiteko era:

Pasta lapikoan ipini, ura bota eta

irakiten utzi 7 minutuz; gatz pitin bat

gehitu.

Oilasko bularkiak frijitu eta gero

zatitu.

Maionesa eta 2 koilarakada kurri

ipini katiluan eta nahastu.

Gazta zatitu eta gero katiluan den-

dena nahastu.

Hozkailuan sartu.

Oso erraza da!!! On egin!!!!

SONIA C.

Page 6: errezeta liburua

Hasieran eta………amaieran

BERENJENA MOUSAKA

Osagaiak (lau lagunentzat):

Bi berenjena handia

Tipula bat

Zortzi tomate

Irina

Olioa

Gazta birrindua

Goxo-goxo egongo da!!

Egiteko era:

Zartaginean bota tipula erdia zatitua

gorritu arte eta labeko azpilean bota.

Berenjena xerrak irinean pasatu eta

gero zartaginean frijitu.

Gero tomatea egiteko, tipula erdia

zatitua gorritu arte oliotan zartaginean

jarri, eta gero tomate zatiak erantsi

egosi arte. Txinotik pasatu ondoren,

tomate saltsarekin estali.

Azkenean gazta birrinduarekin estali.

Labean sartu 180ºtan, 18 minutuz, eta

azken hiru minutuan gorritu.

Egin eta dastatu!!

TXEMA

Page 7: errezeta liburua

ARROZA OILASKO HEGOEKIN

Osagaiak:

Edalontzi bat arroz

Dozena bat oilasko hego

Bi pikillo piper

Azenario bat

Tipula erdi bat

Oliba olioa

Ardo zuria

Baratxuria

Hosto bat erramu

Perrexila

Gatza eta piperbeltz

beltza

Egiteko era:

Oilasko hegoak garbitu; azenarioa ere

bai, eta xerrak egin. Zartaginean oliba

olio pixka bat ipini. Tipula eta baratxuria

zati txikitan egin. Gero, sofritoa prestatu,

tipula, baratxuria, azenario eta pikillo

piperrekin.

Bitartean, buztinezko kazolan oilasko

hegoak gorritu. Gero, sofritoa eta arroza

bota. Egurrezko koilararekin dena

nahastu. Segituan ura bota bi edalontzi

gutxi gorabehera, eta erramu hostoa ere

bai. Su bizian eduki 10 minutuz.

Azkenean, gatza, piperbeltz beltza eta

ardo zuri pixka bat bota. Edukitzen 10

minutu gehiago. Bukaeran perrexil pixka

bat ipini, sua itzali eta estali 5 minutuz.

On egin!.

SONIA F.

Page 8: errezeta liburua

Osagaiak (lau

lagunentzat:

4 xerra izokin

200 gr gula

½ txakolin edalontzi

(edo ardo zuria)

irina

oliba olioa

Egiteko era:

Zartaginean oliba olioa ipintzen da eta

sutan jartzen da.

Plater batean irina ipintzen da, izokina

hartzen dugu eta irinaz buelta eta buelta

ematen diogu.

Zartaginean frijituko ditugu 4 xerra

izokin.

Frijitu eta gero, kazolan (lapiko) utziko

dugu.

Zartaginean dagoen olioarekin (olio gutxi

geratzen bada posible da olio gehiago

botatzea) gulak egingo ditugu eta txakolin

baso erdi ere botako dugu.

Gulak egin ondoren, izokina gainetik

botako diogu.

PLATER HAU APROPOSA DA

BEZPERAN UZTEKO PRESTATUTA

ON EGIN!!!!!!

IZOKINA GULEKIN

Page 9: errezeta liburua

Osagaiak:

4 berdel solomo, hezurrik gabe, 220 g

bakoitzak

6 koilarakada oliba olio

4 baratxuri xister, zerrendatan

moztuak

3 koilarakada sagardo-ozpin

Perrexil txikitua

Gatza

Egiteko era:

Gatza bi aldeetatik eman eta padera

batean jarriko ditugu berdel solomoak

su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat

minutuan edukiko ditugu su bizi

horretan.

Erretiratu egingo ditugu, lehor ez

daitezen. Padera garbitu, olioa isuri eta

hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak.

Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren,

erne zipriztinekin!, eta segundo

batzuetan irakitan eduki ondoren

gaineratuko dugu perrexil xehatua.

Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta

mahairako prest edukiko ditugu berdel

solomoak.

ON EGIN!!!!!!

BERNAR

BERDELA PLANTXAN BARATXURI-OLIOAREKIN

Page 10: errezeta liburua

Osagaiak:

Litro erdia ozpin, ardo zuriarena

400 cl ur

100 g gatz

1,5 kg antxoa fresko

Oliba olio birjina

Egiteko era:

Nahasi egingo ditugu ozpina, ura eta gatza,

marinada prestatzeko.

Antxoak garbituko ditugu ondoren, burua,

tripak eta odola kontu handiz kendurik, ez

hondatzeko.

Osorik sartuko ditugu ondoren marinada

hotzean, hezurra eta guzti. 8 bat orduan edukiko

ditugu hozkailuaren barruan. Txikiak badira,

aski izango dira 6 ordu.

Epe horren ostean, xukatu eta kontu handiz

kenduko diegu hezurra. Erretilu batean

zabalduko ditugu antxoa guztiak. Oliotan

bustiko ditugu ondoren, egoki kontserbatzeko.

Ongi tapatu eta hozkailuan kontserbatuko

ditugu. Lauzpabost egun baino lehen

kontsumituko ditugu.

PROBETXU ON!!!!!!

BERNAR

ANTXOA MARINATUAK

Page 11: errezeta liburua

Osagaiak:

litro bat esne

sobre bat mami

sei koilarakada azukre

200gr. esne gain

12 bizkotxo txiki

Ontzia eta tresnak:

ontzi angeluzuzena

labana

eltzea

sutegia

hozkailua

Egiteko era:

Hasteko, ontzi angeluzuzena gurinaz

igurtzi,bizkotxo txikiak moztu eta ontziaren

hondoan ipini.

Aparte baso bat esne utzi eta eltzean

beste esnea ipini,esne gaina eta azukrea egosi

arte. Ondoren basoko esnea mamiarekin

nahastu eta bota eltzean dagoen esneari,utzi

irakiten bi aldiz.

Bukatzeko ipini ontzian eta sartu

hozkailuan.

Nahi baduzu,arandano

marmeladarekin jan ahal duzu.

ON EGIN!!!!!!

ANA BELEN

MAMI TARTA

Page 12: errezeta liburua

Osagaiak:

4 arrautza

300g azukre

60g margarina

150g irin

Legami sobre bat

Limoi eta laranja baten zukua

Limoi azal arraspatua

Egiteko era:

4 gorringoak, azukrea, legamia eta limoi

azal arraspatua ondo irabiatu nahasketa fin

bat geratu arte. Margarina urtu eta gero

irina, limoi eta laranja zukuak gehitu eta

nahastu.

Beste plater batean zuringoak elur

puntuan jarri eta ondoren nahasketari

gehitu. Oso inportantea da dena ondo

nahastea. Ondoren bizkotxo molde

batean sartu. Baina aurretik urineztatu

moldea.

Labea 180ºCtan berotu eta gero utzi

bizkotxoa 20 minutu inguru. Egina

dagoenean, labetik atera eta probetxu on.

ON EGIN!!!!!!

MARI LUZ

zitriko TARTA

Page 13: errezeta liburua

Osagaiak (lau lagunentzat):

500 ml esne

500 ml esne-gain

6 koilarakada azukre

2 estalki mami

Egiteko era:

Hasteko kazola batean esnea eta

esne-gaina ipini berotzen, eta 2 estalki

mami esnean desegin. Esnea eta esne-

gaina irakitean, mamia gehitu; 2-3 minutu

itxaron eta gero sutatik kendu.

Gero, nahasketa hau ontzi batera bota eta

hozkailuan sartu (2-3 orduz)

Bukatzeko, ontzia atera eta flana atera

plater batera. Orain, marrubi marmelada

bota gainean eta..

ON EGIN!!!!!!

MAITE

MAMI FLANA

Page 14: errezeta liburua

Osagaiak:

2 arrautza

6 gaztatxo

10 koilarakada azukre

2 sobre mami

Litro bat esne

Egiteko era:

Hasteko ontzi borobilean karamelu urtua

bota.

Lapikoan esnea egosi behar duzu, eta

beste osagaiak nahastu ontzi batean.

Esnea egosita dagoenean gehitu beste

lapikoan duzuna, eta irakiten duenean

ontzi borobilean bota.

Hotz dagoenean, prest duzu jateko.

ON EGIN!!!!!!

VICKY

GAZTA TARTA

Page 15: errezeta liburua

Osagaiak (lau lagunentzat):

1 ½ l esne

100gr arroz

250gr azukre

Limoi azala eta banilla

Kanela-zotza

Egiteko era:

Ipini lapiko batean esnea, banilla, limoi-

azala eta kanela-zotza. Irakiten duenean,

bota arroza eta eragin zurezko koilara

batekin, ez itsasteko.

Arrozak 20 bat minutu beharko ditu

egiteko. Gero, sua moteldu. Orduan

gehitu azukrea eta etengabe eraginez, utzi

irakiten.

Atera sutatik, kendu kanela-zotza eta

limoi-azala.

Zerbitzatu bol batean eta bota gainean

kanela hautsa.

ON EGIN!!!!!!

ROSA

ARROZ-ESNEA

Page 16: errezeta liburua

Osagaiak (lau lagunentzat):

Jogurt bat (jogurt ontziarekin

hartzen dira kantitateak)

Ontzikada bat olio

Bi ontzikada azukre

Hiru ontzikada irin

Lau arrautza

Egiteko era:

Hasteko osagai guztiak prestatu behar dira.

Arrautzak kraskatu eta bota bol batean.

Ondoren bota olioa, azukrea eta irina bol

barruan eta hau egin ondoren nahastu dena

ondo.

Jarraian piztu labea berotzeko eta gero beste

ontzi batean bota nahasketa, eta bukatzeko

sartu labean eta bertan 40 minutuz utzi.

DASTATU ETA ON EGIN

KIKE

BIZKOTXOA

Page 17: errezeta liburua

Osagaiak:

3/4 l. esne

250 gr. gazta bigun

6 arrautza

250 gr. azukre

Egiteko era:

Lehenengoz esnea irakin behar dugu.

Ondoren, gazta bigunarekin nahastu,

suaren kanpoan, eta birrindu.

Ontzi batean elkarrekin ipini arrautzak eta

azukrea,

eta gehitu esnean gaztarekin. Krema hau

iragazkitik pasatu.

Jarraian, sei molde karameluarekin prestatu

(sutan ipini ontzia, azukrea ur apur batekin,

eta eragin gabe, gorritzen utzi eta banatu

moldeetan).

Labeko erretiluan ipini eta gazta-kremarekin

bete.

Bukatzeko, “Maria-bainu”-en egosi (170ºZ)

50 minutuz.

Platearen itxura:

Moldetik atera eta intxaur-saltsa eta intxaur-

gozokiekin apaindu.

...eta sukaldariok esaten dugun bezala:

“Saltsarik onena gosea da”

AITOR

GAZTA-FLANA

Page 18: errezeta liburua

Osagaiak:

Litro bat esnegain

200cl esne

Karamelua

Royal flan sobre bat

Lau koilarakada azukre

Egiteko era:

Molde angeluzuzen batean karamelua bota.

Edalontzi batean esnea, azukrea eta royal flan

sobre bat bota eta ondo nahastu.

Kazola batera bota esnegaina eta jarri

berotzen; bero dagoenean nahastu

edalontzian dagoen guztiarekin eta eragin

irakiten hasi arte. Ondoren, karamelua

dagoen ontzi laukizuzenera bota, nahasketa

utzi pixka bat hozten eta ondoren hozkailuan

sartu hurrengo egunean jan ahal izateko.

Probetxu On !

JUANI

ESNEGAIN FLANA

Page 19: errezeta liburua

Osagaiak:

hiru jogurt

hiru arrautza

200 gr. azukre

100 gr. irin

bi errege sagar

melokotoi edo abrikot

mermelada

Egiteko era:

Jogurtak, arrautzak, azukre eta irina ondo

nahastu.

Molde borobil batean gurineztatu,

gainean osagaiak ipini,bestetik

Sagarrak zuritu eta zatitxoetan txikitu,

osagaien gainean jarri.

Labean sartu 180º 30 minutoz.

Labetik atera, hozten utzi eta gero

mermelada bota.

DASTATU ETA ON EGIN

YOLANDA

SAGAR TARTA

Page 20: errezeta liburua

2010-2011 ikasturtea

A2ko 221eta-222 taldeetako

errezeta liburua