28
“AB URBE CONDITA” 1

ERROMAKO HISTORIA - teoria

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ERROMAKO HISTORIA - teoria

“ABURBE

CONDITA”

1

Page 2: ERROMAKO HISTORIA - teoria

1. SARRERA1. BARNEKO HISTORIA - KANPOKO HISTORIA.

Erromatar Inperioa suntsitu arte ( 13 mende geroago ) zabaltzen da eta“Erromako Historia”z hitzegiten dugunean hiriarenari buruz ari gara. Kronologikoki aipatzen den sasoia hiriaren sorreratik ( K.a. VIII.m ) Mendebaldeko gobernatzeko erak, gizarte-antolamendua, urbanismoa… ikertzen da “barneko historia” eginez.

“Kanpoko Historia”k Erroma, Italia, Europa, Asia eta Afrikako herrien arteko harremanak aztertzen ditu.

Bi alderdi hauek oso desberdinak izan arren, bakoitzeko gertaerek elkarren arteko eraginik badute.

2. ERROMAKO HISTORIAREN ETAPAK.Denboraren banaketa egiteko erabiltzen den ohizko irizpideak

barneko politikaren garapena hartzen du oinarri. Honela, hiru etapa bereizten dira , bakoitzak bi denboraldi desberdinduz:

a) Monarkia: Erromako fundaziotik (K.a. 753) azkeneko erregea bota arte (K.a. 509).

Denboraldi latino - sabinoa (lehendabiziko 4 errege, K.A. VIII - VII. m ).

Denboraldi etruskoa (azkeneko hiru errege K.a. VI.m)

b) Errepublika: K.a. 509 - K.a. 27 ( Oktabio Augusto enperadore onartua).

Demokratizazio denboraldi (k.a. III. m. arte) Oligarkia denboraldia (K.a. II - I. m ).

c) Inperioa: K.a. 27 - K.o. 476 ( azkeneko enperadorea kendu arte ).

Goi inperio denboraldia (K.a. I. m. - K.o. III.m.) Berant inperio denboraldia (K.o. III - V. m)

3. ERROMATAR INPERIOAREN ZABALKUNTZA.Kanpoko Historiak 5 alderdi bereizten ditu:

a) Lazioren Menperatzea. ( Monarkian hasi - K.a. V. m)b) Italiaren dominazioa .( K.a. V - III. m )c) Mediterraneoaldeko herriak gehitzea.( K.a. II - I. m.)d) Europa eta Ekialderanzko zabalkuntza. ( k . o. I - II.

m)e) Inperioaren banaketa eta barbaroen etengabeko

inbasioa . (K.o. III - V. m.).

2

Page 3: ERROMAKO HISTORIA - teoria

E R R O M A K O H I S T O R I ABARNEKO HISTORIA

Erregimena

MonarkiaK.a.735-K.a.509

ErrepublikaK.a.509-K.a.27

InperioaK.a.27-K.o.476

Denboraldia

Latino - sabinoaK.a.VIII-VII

EtruskoaK.a. VI

Demokratizazioa.K.a. VI-III

OligarkiaK.a. II-I

Goi- InperioaK.a.I-K.o.III

Berant-InperioaK.o.III-V

KANPOKO HISTORIAAldiak Lazio Italia -

MediterraneoZabalkuntza -

Zatiketa.

3

Page 4: ERROMAKO HISTORIA - teoria

2. MONARKIA

Sasoi honetan Erromako “protohistoria” garatzen da: erromatar historialariek mendeetako tradizioa jaso egiten dute. Ezinbestekoa da, beraz, tradizioak sasoi honi buruz zioena eta errealitate historikoa bereiztea, gaur egungo historialarien berritze lanaz lagunduta.

1. TRADIZIOA: BARNEKO HISTORIA. Denboraldi latino-sabinoa.

Remo hil ondoren, Romulo izendatu zuten Erromako lehenengo errege. Latinoen eta sabinoen arteko borroken ondorioz, Tiber muinaldeetako herriskak batzen dira biztanleria mistoa izanik. Romulok Titus Tatius errege sabonoarekin erregealdia partitu zuen azkeneko hau hil arte. Romulus hil zenean edo “zerurantz igo zenean” ( tradizioak dioen bezala) Numa Pompilius sabinoak, Tullus Hostilius latinoak eta Ancus Marcius sabinoak elkarren segidan tronoa hartu zuten.

Garai hartan Erroman hautazko monarkia zegoen. Hauteskundeetan edo interregnoan Senatutik hartutako kide gailenen artean “interrex” batek hiria gobernatzen zuen. Erregea magistratu goiena zen: gobernatu, epaitu, ejerzitoa gidatu, Senatua eta Batzarra deitzen zituen.

Romulus hartzen da lehenengo konstituzio erromatarren egiletzat. Konstituzio honen punturik garrantzitsuenak honako hauek ziren: patrizioen familiak edo “gentes” hiru “tribu”tan banatu eta “tribu” bakoitza hamar “curia”tan antolatu zituen. “Pater familias” edo familia bakoitzeko nagusiak Senatuan parte hartzen zuen, erregeari aholkuak eman, interregnoan gobernatu eta errege berria aukeratu.

Hogeita hamar “curia”tako gizon helduk “Comitia curiata”n (batzarra) parte hartzen zuten: erregearen hautaketa baieztatu, legeak hautatu, guda eta bakeari buruzko erabakiak hartzen zituzten.

Denboraldi etruskoaAncus Marcus erregea hil ondoren Priscus Tarquinius , Servius

Tullius eta Tarquinius Superbusek hartu zuten tronoa elkarren segidan. Erregimenak aldaketa izugarria jasan zuen, errege etrusko hauek azpijoko eta indarkeriaren bitartez hartu zutelako boterea, Senatua eta Batzarraren boterea murriztuz.

Servius Tulliusek Konstituzioari ondoko erreforma hau egin omen zion: familian oinarritutako partaidetza politikoak, non patrizioak ez zirenak kanpo gelditzen ziren, beste antolaketa berri baten aurrean amore eman behar du. Orain, hiritar guztiak, patrizioak zein plebeioak, bost “clasis” edo maila ekonomikotan banatzen dira, ondasuna funtsezko irizpidea izanik. Sailkapen berri hau hautaketak egiterakoan eta soldadutzan aintzakotzat hartzen zen.

4

Page 5: ERROMAKO HISTORIA - teoria

Errege etruskoen eta Senatuaren arteko harremanak gero eta zailagoak egin ziren Tarquinius Superbus boterera iritsi arte, honekin apurtu egin zirelarik. Hiriak azkeneko errege hau eta honen familia Erromatik kanporatu zituen, jauntxokeriak zirela eta. Altxamenduaren gidari J. Brutus eta T. Colatinus nagusitu ziren kontsulatuari dagozkion karguak hartuz.

Gizarte - antolamenduaErromako biztanleria bi alderdi juridiko-sozialetan banatzen

zen: gizon libreak eta esklabuak. Gizon libreen artean beste bi maila desberdin zeuden: patrizioak eta plebeioak.

Patrizioak (gutxiengo alderdia) hiriaren fundatzaileen ondorengoak ziren. Romulus fundatzaileak hauek izendatu zituen “patres” eta hauen ondorengoak “patrizioak”. Hauek lurren eta ganaduen jabeak ziren, Senatua kontrolatu eta “comitia curiata”n biltzen ziren. Sailkapena “gentes” edo familiaz egiten zen.Plebeioak (gorengo alderdia) Lazio edo italiar penintsulatik etorritako esku-langileak. Hauetako batzuek familia patrizioekin harreman berezi bat ezartzen zuten: lur zatien eta babesaren truke familia horren esanetara jartzen ziren.Beste batzuk (“equites”) merkataritza, industria eta kontrato publikoen bidez aberastu egin ziren patrizio eta plebeioen tarteko maila berri bat sortuz.Esklaboak. Inolako eskubiderik gabeko objektu soil edo tresna biziduntzat hartzen zituzten. Denbora pasa ahala hauen kopurua igo egin zen. Hasieran esklaboak gerra-presoak ziren eta soroetan, etxegintza publikoan edo etxeko lanetan ziharduten.

2. KANPOKO HISTORIA.Erromatarrek hasieratik asmo gerrazale eta espantsionista

erakutsi zuten. Palatinoko “Roma quadrata” gunetik hasita erromatar lurraldea bi eratan zabaltzen joan zen:

Bategite pazifikoen bidez, aldameneko herriskak eta zazpi muino bereganatuz.Konkisten bidez. Odolezko borroken ondoren latindar lurraldea zein etruskoa edo itsasaldekoa hartuz.Honen guztiaren ondorioz Monarkiaren bukaeran Erroma Lazioko hiririkgarrantzitsuena da.

5

Page 6: ERROMAKO HISTORIA - teoria

3. ERREALITATE HISTORIKOA.Bertsio tradizional hau zorrotz kritikatzen dute bai gaur egungo

ikertzaileek baita antzinako erromatar historiagileek ere. Garai ilun hartako datu fidagarriak gutxi dira:

Arkeologi indusketek erakusten dutenez, Erromako gunerik aintzinenekoa Palatinoa da, tradizioak dioen bezala, baina aztarna hauek K.a.1.000.urtekoak dira, Romulusek Erroma fundatu zuenean baino bi mende lehenagokoak.

Historia konparatzaileak ondorioztatzen duenez, azkeneko hiru errege etruskoen “gobernuak” herri boteretsu honen benetako konkista eta okupazioa estaltzen du.

Denboraldi luze honetan Erroma hiri etrusko bihurtu zen: hirigintzaren hasierak, harresiek, tenpluek, estolderiak hori erakusten baitute; Erroma izena bera etruskoa da eta greziar zibilizazioarekin lehenengo kontaktuak etruskoen bidez ezarri ziren.

6

Page 7: ERROMAKO HISTORIA - teoria

1.-Numa Pompilius Erroman erlijio publikoaren antolatzailea uste da eta erritoak , Vesta jainkosaren kultua ezarri zituen. Egutegia hamabi hilabetetan banatu zuen lanegunak eta ezegunak finkatuz. Saiatu zen herri “basati” bati erlijioa eta justizia irakasten.

SUCCEDIT ROMULO NUMA POMPILIUS. SACRA ET CAERIMONIAS OMNEMQUE CULTUM DEORUM INMORTALIUM DOCET; PONTIFICES, AUGURES, SALIOS, CETERAQUE POPULI ROMANI SACERDOTIA INSTITUIT; ANNUM QUOQUE IN DUODECIM MENSES, FASTOS DIES NEFASTOS DIES DESCRIBIT… IN PRIMIS FOCUM VESTAE VIRGINIBUS DAT… DENIQUE FEROCEM POPULUM REDEGIT, TU IMPERIUM RELIGIONE ATQUE IUSTITIA GUBERNARET.

Eutropio, Erromako Historia.(Egokitua)

2.-Tullius Hostitlius, errege borrokalaria.NUMAE POMPILIO TULLUS HOSTILIUS SUCCEDIT: BELLA REPARAT, ALBANOS VINCIT… VEIENTES ET FIDENATES BELLO AB REGE SUPERANTUR, URBS AMPLIANTUR ADIECTO CAELIO MONTE. TRIGINTA DUO ANNOS REGNAT. FULMINE ICITUR ET CUM SUA DOMO ARDET.

Eutropio, Erromako Historia.(Egokitua)

TESTU OSAGARRIAK:

Troiaren sorrera mitikoa.POETAE FABULAM TROIANAM ITA NARRANT. GRAECI TROIANOS NON AMABANT ET AD ASIAM NAVIGANT; TROIAM DIU OBSIDENT. GRAECI ET TROIANI EXTRA MUROS PUGNABANT; GRAECI MULTOS TROIANOS NECABANT.POST MULTOS ANNOS GRAECI EQUUM LIGNEUM AEDIFICANT; EQUUS CAVUS MULTOS GRAECOS PORTABAT. TROIANI EQUUM LIGNEUM VIDENT ET INTRA MUROS PORTANT. NOCTE APPARENT ET TROIANOS SUPERANT.

Aeneasen gora-beherak.AENEAS EST TROIANUS; GRAECOS NON TIMEBAT. ITAQUE DIU PUGNAT, SED TANDEM FILIUM AD ORAM PROPERAT. IBI APPARET DEA VENUS ET TROIANOS ADMONET. POSTEA AENEAS ET PAUCI AMICI PER MULTAS TERRAS ERRANT; TANDEM AD ITALIAM VENIUNT.

7

Page 8: ERROMAKO HISTORIA - teoria

3. ERREPUBLIKAEz dago oraindik garai honetako zehaztasun historikorik, datuak fidagarriagoak izan arren, gaur egungo ikasketek eskatzen duten bezala Historia dokumentatua K.a. III. mendean hasten baita.

1. BARNEKO HISTORIA.Erromatar sistema politikoak etengabeko garapena jasan zuen. Ez zegoen idatzitako konstituziorik; erakunde politikoak biztanleriaren alderdi desberdinetako tira-bira eta beharren arabera erreformatzen ziren.Errepublikak hiru oinarri zeuzkan : magistraturak (kargu publikoak), Senatua eta batzarrak (“comitia”).

MagistraturakBotere exekutibo, zibil eta militarra eta hiriko administrazioa hauen artean banatzan ziren. Bi magistratura mota zeuden: arruntak (normaltasun garaikoak) eta ezohizkoak (garai berezietan).

Magistratura arruntak edo “cursus honorem” (karrera politikoa) gobernu lanaz jabetzen ziren eta botere exekutiboa erakusten zuten. Honako hauek ziren:

Kontsulak. Bi kontsul ziren Estatu erromatarreko magistratu gorenak. Aginte militarra eta hiriaren gobernua bere esku zeuden. Ejerzitoa gidatzen zuten eta beste magistratuak hauen menpe zeuden.Pretoreak. Errepublika garaian bi ziren. Justiziaren arduradunak zirenez batek (“praetor urbanus”) hiritarren arteko eta besteak (“ praetor peregrinus”) atzerritarren arteko arazoak epaitzen zituzten.Edilak. Lau ziren: bi patrizioak (“curules”) eta bi plebeioak. Gaur egungo zinegotziak bezala hiriko administrazioaz jabetzen ziren eta hirigintzaz, jaiez, horniduraz, segurtasunaz,… arduratzen ziren.Kuestoreak. Hasiera batean bi ziren , baina Kaesarren garaian berrogei. Erroman zein probintzietan diru publikoaren administratzaileak ziren.

Lau magistratura hauek honako ezaugarri hauetan ziren berdin:Urterokotasuna. Karguen iraupena urtebetekoa zen, urtero, beraz, hautaketak egin behar ziren.Kolegiatasuna. Magistratura bakoitzak botere berdineko kide bi edo gehiago zeuzkan, elkarren arteko beto-zuzenbidea zeukatelarik.Doantasuna. Magistratuek ez zuten ordainik jasotzen, horregaitik aberatsek bakarrik bete zezaketen lan hau.

8

Page 9: ERROMAKO HISTORIA - teoria

Progresibotasuna. Karrera politikoa garrantzi gutxieneko karguaz hasten zen eta tarteko kargu guztiak bete behar ziren kontsula izan arte.Magistratura arrunt hauetaz gainera, bezeuden bereziak ziren beste batzuk :Zentsoreak. Kontsul ohien artean hautatutako bi ziren. Bost urtean behin hiritarren errolda zerrendak berrikusi eta osatzen zituzten. Ohitura onak betearazteko eta moral publikoa zaintzeko ardura ere bazuten.Plebearen tribunoak. Hamar partaidek osatua. Zeregin nagusia plebeioak babestea zen, hala magistratu patrizioen nola kontsulen balizko aginte-gehiegikerietatik. Plebeioen asanbladetako (“concilia plebis”) batzarburuak ziren.Hiriaren biziraupena aparteko arriskuan jartzen zenean

ezohizko magistraturak erabiltzen zituzten:Diktatorea. Kiderik gabeko eta botere osoko magistratua, kontsul ohien artean aukeratuta, agintaldirik luzeena sei hilabetekoa.zelarik.Zalduneriaren buruzagia. Diktatorearen loktenentea.

SenatuaTradizioak dioenez, Romulusek fundatutako erakunde hau

Errepublika garaian botere politikoaren gunea zen senatoreen aginpide pertsonalarengatik zein kanpoko eta barneko politikan zeukaten eragin haundiarengatik. Senatoreek bizitza guztirako kargua zuten eta honako funtzio hauek betetzen zituzten:

Kanpoko politikan: guda eta bakeari buruzko erabakiak hartzea, probintzietako gobernatzaileak eta ejerzito buruak izendatzea.Barneko politikan: K.a.III.m. legeak berrestea, magistratuen lana zuzendu eta kontrolatzea, ondasun publikoa administratzea. Hauen erabakiak (“senatus consulta”) legearen indarra zuten.

Errepublikaren hasieran Senatuak hirurehun senatore zeuzkan. Zensoreek inoiz magistratura baten buru izan ziren senadoreen artean berritzen zuten Senatu bera, hauek “ordo senatorial” osatzen zutelarik. Senatore guztien artean karrera politikorik ospetsuena zeukanak “Princeps Senatus” tituloa zeukan. Senatore izandakoek eta hauen ondorengoek “nobilitas” osatzen zuten, politikan eta gizartean benetako gune agintaria izanik.

Komitzioak edo bilerak (“comitia”) “Comitia curiata” bat zegoen, monarkia garaiko erakundea,

baina zeregin protokolarioetara murriztua. Honetaz aparte bi bilera zeuden: “Comitia centuriata” eta “Comitia tributa”. Hauen lana, hautaketa sistema eta biltzeko tokia desberdina zen, partaideak - Erromako hiritarrak- berdinak izan arren.

Comitia centuriata. Servius Tullius ezarlea zela uste da, benetako ezarpena beranduago izan arren. Bilera hauetan

9

Page 10: ERROMAKO HISTORIA - teoria

ondasunaren arabera sailkatutako bost hiritar mailak egiten zituzten hautaketak Maila bakoitzak 193 “centuria” izeneko atalak zeuzkan “centuria” bakoitzak boto bat emanez. “Comitia centuriata”ren helburua gorengo magistratuak hautatzea zen. Marte soroan, Erromako kanpoaldean biltzen ziren.Comitia tributa. Antzinako “concilium plebis” edo plebearen bilera zeukan jatorri. K.a.III.mendetik aurrera, hiritar guztiek, patrizioek zein plebeioek, parte hartzen zuten. Hautaketak bizilekuaren arabera egindako barrutiez burutzen ziren. Lau hiri-barruti eta hogeita hamaika herri barruti zeuden. Legegintza batzarra zen eta edilak, kuestoreak eta plebearen tribunoak hautatzen ziren.

2. BARNEKO HISTORIA: GIZARTE - ANTOLAMENDUA.

Zaldunak. Iharduera ekonomikoei esker plebetik sortutako atal honek egundoko boterea lortu zuen. Finantza, industria, merkataritza, esklabu-trafikoa, zergak… kontrolatzen zituzten Inperioaren oinarri bihurtuz.Patrizioak. Gizarte mailan prestigioa eta eskubideak mantendu zituzten, baina politika munduan boterea galdu zuten zaldunen aurrean. Familia patrizio asko ondorengo edo diruezarengatik desagertu ziren, politikan sartu nahi zuten zaldunek hauen tokia bete zutelarik. Trataera motan bakarrik desberdintzen ziren: patrizioak “patres” eta zaldunak “conscripti” ziren.Plebeioak. Gehiengoak nekazariak ziren, baina Erromako zabalkuntzak ez zien mesederik egin, aitzitik, gerraren ondorioz lurrak galduta edo latifundioek bultzatuta Erroman babesa bilatu zuten. Askok ez zuten lanik, bakarrik seme-alabak (“prole, proletarii”) eta bizimodua benefizentziatik ateratzen zuten.Esklaboak. Konkistaren ondorioz gerra-presoen kopurua izugarri hasi zen Erromako alderdi ekonomiko guztien langile bihurtuz. Esklabo-tratua bera oso negozio produktiboa zen.Bestalde ,aipatu behar da Erromako hiritarren eta Inperioaren menpekoen arteko aldea oso nabaria zela. Erromako hiritarrek eskubide politikoak (boto-eskubidea eta ekintza judiziala hasteko eskubidea) eta eskubide pribatuak (jabetza, ezkontza eta merkataritza) zeuzkaten. Hiritartasun pribilegioa oso estu kontrolatzen zuten: Italiako penintsulakoei K.a. I. mendean eman zieten eta probintzietan banaka batzuk ematen ziren sari gisa.

3. KANPOKO HISTORIA: HIRITIK MUNDURA.

10

Page 11: ERROMAKO HISTORIA - teoria

Errepublika garaian Erromako boterea Tiber ertzeetatik Mediterraneo itsasaldeetara zabaldu zen, Senatu, legio eta magistratuek egindako prozesu luze eta konplexu baten ondorioz.

K. a. V. mendea eta IV. mendearen lehenengo erdia.Erromatarrek Italiako zentroaldeko konkista egiteko bertako

herrien kontra borrokatu zuten. Hauek latino, etrusko, ekuoar eta bolskoak ziren Lazioko Hegoaldean. Iparraldean, bestalde, galoen erasoak jasan behar izan zituzten, azkeneko hauek hiria bi aldiz okupatuz.

K. a. IV mendearen bigarren erdia eta III. mendearen lehenengo erdia

Italiako hegoaldea konkistatu zuten samnitak eta greziar koloniak.

K. a. III. mendearen bigarren erdia.Kartagotarren kontrako gerrak edo Gerrate Punikoak:Lehenengo gerrate punikoa. (K.a. 264 - 241). Erromatarrek

kartagotarrak Siziliatik bota zituzten, Sizilia bera erromatar Inperioaren lehenengo probintzia izanik.

Bigarren gerrate punikoa. (K.a. 219 - 202). Erromak kartagotarren kontra gerra deklaratu zuen, hauek Sagunto, Erromaren hiri aliatua, eraso zutelako. Anibalek Alpeetatik Italia inbaditu zuen erromatar ejerzitoa bataila oroigarrietan (Cannas) garaitu zuelarik. Erromatarrek Hispanian eraso zituzten kartagotarrak: Lehenengo espedizioak K.a. 218.ean Ampurias hartu zuen ,baina Andaluzian suntsitua izan zen; bigarren espedizioak, Publius Cornelius Scipio aurrean zela, kartagotarrak garaitu, Penintsulatik bota eta Afrikaren iparraldean eraso zituen. Anibal Kartago babestera Italiatik Afrikara joan zen eta han Zamako batailan (K.a. 202.ean) suntsitua izan zen.

Bi gerrate hauen ondorioz Erroma Inperioa eraikitzen hasi zen, batez ere, Kartagotarrek menderatzen zituzten herriak -Sizilia, Korsika, Sardinia, Hispaniako hego eta mendebaldea, Afrikako iparraldea, Frantzia eta Italiako Mediterraneoaldeko ertzak eta Italiako iparraldea-azpian hartu zituelako, batez ere.

K. a. II mendearen lehenengo erdiaGarai honek ondoko gertaera hauek ematen ditu:Iberiar penintsularen mendebalde eta barrualdeko konkista lusitanoak (Viriato) eta zeltiberoak (Numanzia) garaitu ondoren. Iberiar penintsula -hemendik aurrera Hispania- bi probintziatan banandu zituzten : Hispania Ulterior (hego-mendebaldea) eta Hispania Citerior (erdia eta ekialdea ).Greziaren konkista, Mazedonia erresumaren hegemonia deuseztatu ondoren. Grezia bi probintziatan banandu zituzten: Iparraldean Mazedonia eta hegoaldean Akaia.

11

Page 12: ERROMAKO HISTORIA - teoria

Kartago hiriaren suntsiketa (3.Gerrate punikoa - K.a. 146.ean) Afrikako lurraldeak erromatar probintzia bihurtuz.Asia probintziaren sorrera, gaur egungo Turkiako itsasaldeko

herriei dagokiena.

K. a. I. mendeaBi gertaera nagusitzen dira:Ekialdean: Erromak Inperioa Itsas Beltza, Siria, Cypre eta

Kretaraino zabaltzen du.Mendebaldean: K.a. 60 - 51.ean Iulius Caesarrek Gallia

konkistatzen du.

TESTUAK:1.-Sextusek, Tarquinius Superbusen semeak, Lukrezia, T.

Collatinusen emaztea bortaxtu zuen. T. Collatinus berak eta J. Brutusek , erregearen senideak, herria altxatu eta boterea hartu zuten.

FILIUS TARQUINI SUPERBI, TARQUINIUS IUNIOR, NOBILISSIMAM FEMINAM LUCRETIAM EANDEMQUE PUDICISSIMAM, COLLATINI UXOREM STUPRAT EAQUE DE INIURAM MARITO ET PATRI ET AMICIS QUESTA EST, OB QUAM REM IN OMNIUM CONSPECTU SE OCCIDIT. IGITUR, BRUTUS, PARENS TARQUINI, POPULUM CONCITAT ETA TARQUINIO ADEMIT IMPERIUM.

Eutropio, Erromako Historia,(Egokitua).

2.-Errepublika garaian bi gertaera nagusitzen dira: Erromako zabalkuntza eta patrizio eta plebeioen arteko borroka. Patrizioek kargu politiko guztiak betetzen dituzte eta plebeioek botere haundi horren aurrean babesa nahi dute. Plebeioek, beraz, Sacer mendira joan ziren eskubideak defendatzeko magistratu berriak lortu arte.

SEXTO DECIMO ANNO POST REGES SEDITIONEM POPULUS ROMAE FACIT. TUM SIBI TRIBUNI PLEBIS QUASI PROPRI IUDICES ET DEFENSORES CREANTUR. TRIBUNI PLEBIS CONTRA SENATUM ET CONSULES PLEBEM DEFENDIT.

Eutropio, Erromako Historia,(egokitua).

3,-Patrizio eta plebeioak.UBI ROMANI BELLO ET COMMERCIO FLOREBANT, MULTI E FINITIMIS

CIVITATIBUS AD OPPIDUM VENIEBANT. MOX ROMAE ERANT DUO HOMINUM GENERA, PATRICII ET PLEBEII; PATRICII ADVENAS “PLEBEIOS” VOCABANT. PATRICII

12

Page 13: ERROMAKO HISTORIA - teoria

MULTAS INIURIAS PLEBEIIS IMPONEBANT; PLEBEII NEQUE ALIA IURA NEQUE IUS HONORUM HABEBANT. NAM ROMANI PLEBEIOS CONSULES NUNQUAM CREABANT; VIR PATRICIUS FEMINAM PLEBEIAM NUMQUAM UXOREM DUCEBAT; PATRICII SOLI AGRUM PUBLICUM INTER SE DIVIDEBANT; PRAETEREA LEGIBUS INIQUIS PLEBEIOS OPPIMEBANT.

OLIM PATRICII PLEBEIIQUE INTER SE DISSENTIEBANT. PATRICII CUNCTA IURA PLEBEIIS NEGABANT, QUAMQUAM MULTI PLEBEII PROPTER COMMERCIUM MAGNAS DIVITIAS HABEBANT. ITAQUE PLEBEII EX OPPIDO CUM FILIIS UXORIBUSQUE PROCEDUNT. ERAT PROPE ROMAM MONS SACER, ET AD MONTEM SACRUM PLEBEII MIGRANT. PATRICII DESPERANT, QUOD NEQUE IN AGRIS NEQUE IN URBE PLEBEII LABORANT. LEGATOS AD PLEBEIOS MITTUNT, SED PLEBEII RESPONDENT: “PRO VOBIS NEC LABORABIMUS NEC PUGNABIMUS, NISI IURA HABEBIMUS. PRAETREA CUSTODES NOSTRORUM IURUM POSTULAMUS”. ITAQUE PATRICII PLEBEIIS TRIBUNOS DANT; TUM PLEBEII IN OPPIDUM REVENIUNT.

3.-Errepublika garaian Erromak borroka ugari bete zituen lur gehiago lortzeko zein galoen erasoez babesteko. Azkeneko hauek behin baino gehiagotan Erromara iritsi ziren, baina hango milaren bat gazte ondo eusten zituzten.

MANLIUS NOCTE CLANGORE ANSERIS EXCITATUS A SUMMA RUPE DEICIT, ET, SPEM HOSTIBUS DEMERET, QUAMQUAM IN SUMMA FAME, TAMEN AD SPECIEM FIDUCIAE PANES AB ARCE IACIUNTUR.

13

Page 14: ERROMAKO HISTORIA - teoria

4. INPERIOAInperioak beste bost mende iraun zituen eta bi denboraldi

bereizten dira : Goi Inperioa III. mendera arte eta Berant Inperioa 476. Urtera arte. Bi denboraldi hauen arteko desberdintasunak garbiak dira barneko historiari zein kanpokoari dagokienez.

1. Barneko Historia: gobernamendua. Goi Inperioa edo Printzerria.

Octavius Augustusek printzerri sistema politikoari hasiera eman zion, enperadoreak “princeps” titulua zeukalako. Teoriaz, Errepublika indarrean zegoen baina errealitatean “princeps”ek Estatuko erakunde guztiak, magistratuak, Senatua, batzarrak, menderatzen zituen. Funtsean botere monarkikora itzuli zen, etimologikoki monarkia bakar baten boterea baita.

Augusto, K.a. 31.ean Actium bataila irabazi zuenetik, Marcus Antonius garaitu zuenekoa, ohoreak eta oinarrizko karguak ez ezik hauekin lotutako boterea, batez ere, bereganatuz joan zen.

Augustusen ondorengoek ohore eta kargu hauek guztiak ejerzitoaren onespenapean hartzen zituzten. Beraz, ejerzitoak eta batez ere Erromako pretoriar kohorteak hautatzen zuten enperadorea, familia inperialaren senideen artean zein generalen artean, azkeneko hauek ospetsuak edo “eskuzabalak” zirelako.

Antzinako errepublikar erakundeak hustu egin ziren. Magistraturak nobleziaren titulu bihurtu ziren. Bilerak desagertu egin ziren. Senatuak legegintza boterea gorde zuen, baina beti enperadorearen menpe.

Denboraldi honetan kargu publiko berriak sortu ziren: prefektoak, Erromako adsministrazio arduradunak; prokuradoreak, enperadorearekin zuzen elkartuta zeuden funtzionariak; kantzelaritza-nagusiak, “ministerio”desberdinetako arduradunak. Funtzionaririk garrantzitsuenek “Consilium principis” edo Inperioaren gobernamendua kontrolatzen zuen erakundea osatzen zuten.

Berant InperioaIII. mendean Diokleziano, sistema inperiala erabat

berregituratu nahian -maila sozial, ekonomiko eta militarreko desordena haundia bait zen- monarkikotasunara itzuli zen, baina ekialdeko monarkien kutsuz jantzita: enperadorea jainkoa eta ugazaba zen, bere menpekoen bizitzen jaun eta jabe izanik. Dioklezianok bi zatitan banatu zuen Inperioa: bera ekialdekoaz (Nikomedia hiriburu) eta Maximianus mendebaldekoaz (Milan hiriburu) jabetu ziren, biak “Augustus” titulua zeukatelarik. Bakoitzak “Caesar” izeneko enperadoreordea izendatu zuten ondorengo. Lau gobernari hauen sistema tetrarkia deitzen da.

14

Page 15: ERROMAKO HISTORIA - teoria

Tetrarkia Dioklezianorekin batera bukatu zen. 304.ean bi Augustusek abdikatu zuten. Berriro arazoak egon ziren, Konstantino Inperioa batu arte (Konstantinopla hiriburu). Honek bere semeen artean berriro banandu zuen Inperioa testamendu bidez.

IV. mendean zehar batze eta banatzeak elkarren segidan gertatu ziren, Teodosio enperadoreak bere semeen artean behin betiko banaketa egin arte.

2. Barneko Historia: gizarte mailak.Inperio garaian gizartearen sailkapenak bi maila hartzen ditu

oinarri: “humiliores” (pobreak, gehienak ziren) eta “honestiores” (aberatsak, gutxienak). Azkeneko maila honetan senatoreak eta zaldunak bereizten ziren.

Hiritar edo ez hiritarra izateak gero eta garrantzi gutxiago eduki zuen. Hiritartasuna lortzea errezagotzen joan zen 212.era arte, Caracalla enperadorearen garaian Inperioaren menpeko biztanle guztiak hiritarrak izatera iritsi zirelarik.

Esklaboen kopurua ikaragarrizkoa zen, baina horietako askok askatasuna lortu zuten nor bere eskuko egin zituztelako, gizarte maila berri bat osatuz: libertoak. Libertoek ez zuten hiritartasunik, baina hauen seme-alabek bai eta antzineko ugazabaren “nomen” (izena) mantentzen zuten. Liberto askok negozioetan edo administraritzan garrantzi haundiko postuak betetzen zituzten

3. KANPOKO HISTORIA: GOREN ALDETIK KRISIRA.

K. a. I. mendea.Augustusek Egipto erresuma aberatsa Inperioari gehitu zion eta

Hispania guztia menderatu zuen. Hispania hiru probintziatan banandu zuen: Betica, Lusitania eta Tarrakonense. I. mendea.

Inperioko mugak (“limes”) Danubio - Rhin ibaietan ezartzen dira. Hegoaldean Mauritania eta Iparraldean Ingalaterra gehitzen ziren. II. mendea.

Ekialderanzko zabalkuntza (Arabia, Armenia, Mesopotamia) eman zen. Europan bertan Trajanusek, hispaniar enperadoreak, Inperioko mugak sendotu eta indartu zituen. III. mendea.

Barbaroen bultzada gero eta haundiagoa zen. Ekialdean partoak eta Europan Germanoak mugak hausten hasi ziren barrualderaino inkursioak eginez. Beste herri batzuk mugaldean “tokia” hartu zuten. IV mendea.

Herri hauek guztiak gero eta lurralde haundiagoak kontrolatzen dituzte. Europako ekialdetik hunoak eta Ekialdean persak sartu ziren. Enperadoreek ezin zuten tropa barbaroez osatutako ejerzitoaren bitartez Inperioa kontrolatu.

15

Page 16: ERROMAKO HISTORIA - teoria

V mendea.Iparraldeko mugatik herri multzo haundi bat sartu zen

(Bandaloak, burgundioak,…). Herri berri hauen arteko borrokak hasi ziren Inperioko zenbait lurralde okupatzeko. Benetan, erregeek eta generalek enperadore bera menderatzen zuten eta Erroma arpilatu zuten. 476.ean Odoacio izeneko buruzagiak azkeneko enperadorea kendu zuen. Enperadore hau Romulus deitzen zen, Erromako fundatzailea bezala.

TESTUAK:1.- Errepublika sistema politikoaren bitartez erromatarrek

ezin zuten orain menderatzen zuten oso lurralde zabala kontrolatu. Octaviusek antzineko errepublikaren itxura eginez ondorengo Inperiala ezarri zuen botere guztiak bereganatuz.

COMPARO EXERCITUM PRIVATO CONSILIO ET PRIVATA IMPENSA ATQUE REM PUBLICAM OPPRESSAM IN LIBERTATEM VINDICO. SENATUS IN ORDINEM SUUM ME ADLEGIT ET IMPERIUM MIHI DAT. POPULUS ME CONSULEM ET TRIUMVIRUM CREAT. CURIAM TEMPLUMQUE APOLLINIS, AEDEM DIVI IULII,… PORTICUM AD CIRCUM FLAMINIUM,… AEDEM QUIRINI,… AEDES MINERVAE ET IUNONIS REGINA… FACIO.

Augustus, Res gestae divi Augusti.

( Egokitua).

16

Page 17: ERROMAKO HISTORIA - teoria

TEXTOS:MONARQUIA.

Numa Pompilio fue el sucesor de Romulo. Organizó las prácticas religiosas, creó colegios sacerdotales, fijó los días hábiles e inhábiles e intentó crear un marco de justicia a un pueblo de “salvajes”

SUCCEDIT ROMULO NUMA POMPILIUS. SACRA ET CAERIMONIAS OMNEMQUE CULTUM DEORUM INMORTALIUM DOCET; PONTIFICES, AUGURES, SALIOS, CETERAQUE POPULI ROMANI SACERDOTIA INSTITUIT; ANNUM QUOQUE IN DUODECIM MENSES, FASTOS DIES NEFASTOS DIES DESCRIBIT… IN PRIMIS FOCUM VESTAE VIRGINIBUS DAT… DENIQUE FEROCEM POPULUM REDEGIT, TU IMPERIUM RELIGIONE ATQUE IUSTITIA GUBERNARET.

Eutropio,Historia de Roma,,(Adaptado).

FILIUS TARQUINI SUPERBI, TARQUINIUS IUNIOR, NOBILISSIMAM FEMINAM LUCRETIAM EANDEMQUE PUDICISSIMAM, COLLATINI UXOREM STUPRAT EAQUE DE INIURAM MARITO ET PATRI ET AMICIS QUESTA EST, OB QUAM REM IN OMNIUM CONSPECTU SE OCCIDIT. IGITUR, BRUTUS, PARENS TARQUINI, POPULUM CONCITAT ETA TARQUINIO ADEMIT IMPERIUM.

Eutropio, Historia de Roma,

(Adaptado)

.TEXTOS COMPLEMENTARIOS:

Origen mítico de Roma.POETAE FABULAM TROIANAM ITA NARRANT. GRAECI TROIANOS NON AMABANT ET AD ASIAM NAVIGANT; TRIAM DIU OBSIDENT. GRAECI ET TROIANI EXTRA MUROS PUGNABANT; GRAECI MULTOS TROIANOS NECABANT.POST MULTOS ANNOS GRAECI EQUUM LIGNEUM AEDIFICANT; QUUS CAVUS MULTOS GRAECOS PORTABAT. TROIANI EQUUM LIGNEUM VIDENT ET INTRA MUROS PORTANT. NOCTE APPARENT ET TROIANOS SUPERANT.

Aeneas.AENEAS EST TROIANUS; GRAECOS NON TIMEBAT. ITAQUE DIU PUGNAT, SED TANDEM FILIUM AD ORAM PROPERAT. IBI APPARET DEA VENUS ET TROIANOS ADMONET. POSTEA AENEAS ET PAUCI AMICI PER MULTAS TERRAS ERRANT; TANDEM AD ITALIAM VENIUNT.

REPÚBLICA.Durante la República se crean nuevos cargos políticos

destinados a proteger a la plebe de los abusos de los poderosos.SEXTO DECIMO ANNO POST REGES SEDITIONEM POPULUS ROMAE FACIT. TUM SIBI TRIBUNI PLEBIS QUASI PROPRI IUDICES ET DEFENSORES CREANTUR. TRIBUNI PLEBIS CONTRA SENATUM ET CONSULES PLEBEM DEFENDIT.

Eutropio, Historia de Roma

(adaptado).

17

Page 18: ERROMAKO HISTORIA - teoria

Patricios y plebeyos.UBI ROMANI BELLO ET COMMERCIO FLOREBANT, MULTI E FINITIMIS

CIVITATIBUS AD OPPIDUM VENIEBANT. MOX ROMAE ERANT DUO HOMINUM GENERA, PATRICII ET PLEBEII; PATRICII ADVENAS “PLEBEIOS” VOCABANT. PATRICII MULTAS INIURIAS PLEBEIIS IMPONEBANT; PLEBEII NEQUE ALIA IURA NEQUE IUS HONORUM HABEBANT. NAM ROMANI PLEBEIOS CONSULES NUNQUAM CREABANT; VIR PATRICIUS FEMINAM PLEBEIAM NUMQUAM UXOREM DUCEBAT; PATRICII SOLI AGRUM PUBLICUM INTER SE DIVIDEBANT; PRAETEREA LEGIBUS INIQUIS PLEBEIOS OPPIMEBANT.OLIM PATRICII PLEBEIIQUE INTER SE DISSENTIEBANT. PATRICII CUNCTA IURA PLEBEIIS NEGABANT, QUAMQUAM MULTI PLEBEII PROPTER COMMERCIUM MAGNAS DIVITIAS HABEBANT. ITAQUE PLEBEII EX OPPIDO CUM FILIIS UXORIBUSQUE PROCEDUNT. ERAT PROPE ROMAM MONS SACER, ET AD MONTEM SACRUM PLEBEII MIGRANT. PATRICII DESPERANT, QUOD NEQUE IN AGRIS NEQUE IN URBE PLEBEII LABORANT. LEGATOS AD PLEBEIOS MITTUNT, SED PLEBEII RESPONDENT: “PRO VOBIS NEC LABORABIMUS NEC PUGNABIMUS, NISI IURA HABEBIMUS. PRAETREA CUSTODES NOSTRORUM IURUM POSTULAMUS”. ITAQUE PATRICII PLEBEIIS TRIBUNOS DANT; TUM PLEBEII IN OPPIDUM REVENIUNT.

Durante la República dos hechos destacan: las luchas entre patricios y plebeyos y las guerras de expansión. Entre estas destacan las incursiones de los galos que llegaron varias veces a la propia Roma. En una de estas ocasiones unos jóvenes aguantan estos ataques de forma ingeniosa.

MANLIUS NOCTE CLANGORE ANSERIS EXCITATUS A SUMMA RUPE DEICIT, ET, SPEM HOSTIBUS DEMERET, QUAMQUAM IN SUMMA FAME, TAMEN AD SPECIEM FIDUCIAE PANES AB ARCE IACIUNTUR.

IMPERIOOctavio Augusto mantiene las instituciones políticas de la

República, pero les quita contenido concentrando todo el poder en sus manos.

COMPARO EXERCITUM PRIVATO CONSILIO ET PRIVATA IMPENSA ATQUE REM PUBLICAM OPPRESSAM IN LIBERTATEM VINDICO. SENATUS IN ORDINEM SUUM ME ADLEGIT ET IMPERIUM MIHI DAT. POPULUS ME CONSULEM ET TRIUMVIRUM CREAT. CURIAM TEMPLUMQUE APOLLINIS, AEDEM DIVI IULII,… PORTICUM AD CIRCUM FLAMINIUM,… AEDEM QUIRINI,… AEDES MINERVAE ET IUNONIS REGINA… FACIO.

Octavio Augusto,Hechos del divino

Augusto, (Adaptado).

18

Page 19: ERROMAKO HISTORIA - teoria

19

Page 20: ERROMAKO HISTORIA - teoria

20

Page 21: ERROMAKO HISTORIA - teoria

21

Page 22: ERROMAKO HISTORIA - teoria

22

Page 23: ERROMAKO HISTORIA - teoria

23