Upload
anadeantonio6157
View
104
Download
0
Embed Size (px)
DESCRIPTION
ESAERAK 1 - 100
Citation preview
ESAERAK
1) Ez gara luzatuko, ez, ________________ a) Laster batean amaituko dugu b) Presaka bukatuko dugu c) Lasterka bukatuko dugu
2) Ez zen batere lan zaila; _____________ abiada handiz amaitu genuen a) Abiada handiz b) Aitaren batean c) Arineketan
3) Ez deritzozu denbora sako behar dela hori egiteko? a) Noski baietz, gehiegi! b) Bai zera! Aitaren batean egiten da! c) Baietz izan
4) Lehertu beharrean nago! Nola esan daiteke beste era batera a) Lehertzeko gogoekin nago! b) Lehertzeko irrikan nago! c) Lehertzeko zorian nago!
5) Lehen oso pertsona alaia zen, baina gizona hil zitzaionez gero ___________ a) Hondoratuta dago b) Bereak egin du c) Behea jo du
6) Norbaitekin zer eginik ez daukazula adierazteko: a) Libre bago horrekin b) Bost axola hori niri c) Jai dut horrekin
7) Etxetik atera eta ahoa bete hortz gelditu zen. Izan ere, gutxien espero zuena gertatu zen: _________________ a) Alaba alkate berarekin ikusi! b) Alaba norekin eta alkatearekin ikusi! c) Alaba alkatea berarekin ikusi!
8) Giro informalean zaudela, batere gustuko ez duzun zerbait gertatzen zaizunean: a) Amaitu da! b) Kaka zaharra!
c) Auskalo
9) Berak egin badu, zaude lasai, a) Larrutik pagatuko du b) Gogotik eskatuko diot c) Bere eskutik eman beharko du
10) Hori esan baduzu, bete egin beharko duzu; alegia _______________ a) Hitzari eutsi b) Hitza gorde c) Esanak esan
11) Gauza jakina da hori, logikoa ____________ a) Behin-behinekoa b) Nahi eta ezinezkoa c) Begi-bistakoa
12) Oheratu aurretik kafea edan nuen, eta gau osoan ______________ . a) Lozorroan egon naiz b) Betazalak itsatsi ezinik egon naiz c) Ez dut begirik batu
13) Zein da esaldi honen esanahia? Ez zuten gure aholkua aintzakotzat hartu a) Ez zieten gure esanei jaramonik egin b) E zuguten guztiz ongi ulertu aholkatu geniena c) Ez zuguten aurpegira begiratu ere egin
14) Behin bakarrik esango dizuet; beraz, ___________ a) Kargu egin b) Kontu eman c) Adi egon
15) Inoiz ez ziren ongi moldatu Mikelekin. Izan ere, ________________ a) Begiko zuten b) Begitan hartua zeukaten c) Begiz jota zeukaten
16) Errukirik gabe egiten zuten lan. Bestela esanda: a) Oso langileak ziren
b) Gogo handirik gabe egiten zuten lan c) Oso alferrak ziren
17) Gautxori galanta duzu hori: __________ sentitzen da ondoen a) Gaubeilan b) Gaueko ordu txikietan c) Gaueko ordu altuetan
18) Hobe beharrez egin zuen. Bestela esanda: a) Hobeki egin zuen b) Behartuta egin zuen c) Asmorik onenaz egin zuen
19) Badu patxada Andonik! Aukeratu erantzun egokia a) Bai, horrelako gibel handirik ez dut sekula ikusi b) Ez, daki ez, geldi egoten c) Bai zera! Gibelak ere bai!
20) Barkatu, baina ezingo dizut egin nahi duzuna, _____________ a) Toperaino lango lanetaz b) Oso lanpetua daukat c) Galtzak bete lan daukat
21) Zoria aldekoa izan duzu. Zein da esaldi horren baliokidea a) Noraezean ibili zarea b) Kukuak jo dizu c) Ezikusiarena egin duzu
22) Partida batean etxekoek jokaldi on bat egitean a) Horrelakorik! b) Horiek komeriak! c) Hori duk eta!
23) Zerbait askotan esan duzula adierazteko a) Ehun bider esana dizut! b) Hogei bider esan dizut! c) Hamaika bider esan dizut!
24) Su-etena heltzear dago. Esan beste era batera
a) Sua laster itzaliko dute b) Aramak laster isilduko dira c) Ez da sekula bakerik izango
25) Zirt edo zart egin beharrean gara! Zer esan nahi du? a) Erabaki bat hartu behar dugu b) Ez aurrera ez atzera geratuko gara, nora joan ez dakigula c) Joka hasteko zorian gaude
26) Zer adierazteko erabiliko zenuke esaldi hau? Ogi gogorrari hagin zorrotza a) Lan gogorrei kontu handiz ekin behar zaiela b) Alferrak zail aurkitzen duela edozein lan c) Gogoz ekin behar zaiela lan zailei
27) Atzekoz aurrera irakurri du. a) Birritan edo gehiagotan b) Atzetik hasi eta hasierarantz c) Gelditu gabe, arnasa batean
28) Lagun edo ezagunen bati kalean agurtu ostean esaten zaiona: a) Urte askotarako! b) Oroitzapenak familiakoei! c) Goraintziak etxekoei!
29) Zer berri? Zein da galdera honi dagokion erantzuna? a) Ongi esan beharko! b) Zaharrak berri! c) Auskalo!
30) Zerbait dagoen bezalaxe, ezer aldatu gabe utzi behar dela adierazteko: a) Dagoen-dagoenean utzi b) Bertan dago c) Bertan behera utzi
31) Zer adierazi nahi da esaldi honekin? Etorri handikoa zen zure laguna a) Jatorriz familia handikoa zela b) Bisita ugari egiten zizkigula c) Hitz egiteko trebetasun handikoa zela
32) Hor dago koska a) Hori da arazoaren muina b) Hara non datorren! c) Aurkitu dut soluzioa!
33) Zer adierazteko erabiliko zenuke esaldi hau? Hobe beharrean esan nion guztia a) Modu onean esan niola b) Mesede egiteko asmotan esan niola c) Gogorki esan niola
34) Kokolo baten plantak egiten dituzu klasean beti a) Klasean kokoloa egiten duzu beti b) Klasean kokoloarena egiten duzu beti c) Klasean kokoloarenak egiten duzu beti
35) Ezin dut gehiago _____________ ikasteaz. a) Bizkarreraino nago b) Sudurretaraino nago c) Kokoteraino nago
36) Okerreko begitik sartu zitzaion a) Triste antzean zegoen b) Ez zitzaion batere gustatu c) Une txarrean harrapatu zuen
37) Lumatu gabeko txorikumea a) Txori jaioberriari esaten zaio b) Etxetik ateratzen ez denari esaten zaio c) Esperientziarik ez duenari esaten zaio
38) Ez dute nolanahiko arazoa esku artean. Zer esan nahi du? a) Arazo handi samarra dutela b) Arazo mordoa dutela c) Ez dutela oso arazo handia
39) Athletic-ek liga irabazi behar zigula eta azkenean __________ a) Ahuntzaren gauerdiko eztula b) Zakurraren putza c) Zaharrak berri
40) Norbaiten alde apustu egitean: a) Horrek irabaz dezan! b) Baietz horrek irabazi! c) Horrexek irabaziko duela!
41) Asko jaten duen lagunari: a) Makala haiz jaten! b) Hi jatuna haiz, hi! c) Ez haizx makala jaten!
42) Aizu, mutiko, nirekin oraindik ____________ . a) Zorretan zaude b) Zorrak agerian dituzu c) Zor eta lor zaude
43) ____________________ ez dizut ezer esango. a) Oker zaude b) Alferrik zaude c) Alfer-alferrik zabiltza
44) Bera egin arte ____________________ a) Ezin zaio lasai ikusi b) Ez da inon gelditzen c) Amore ematen ez dutenetakoa da
45) Lekutan ibili dira! Adierazi esanahia. a) Oso urruti ez dagoen toki batean ibili dira b) Leku askotan ibili dira c) Oso urrun ibili dira
46) Gurekin jai duzu esaten dizunak _______________ a) Beraiek ezer ez dakitela ohartarazten dizu b) Beraiekin zer eginik ez duzula esaten dizu c) Bere ondoan barrea eta algara ziurtatzen dizkizu
47) Lagun batek esandakoak harrituta utzi zaitu. Zein esamolde EZ zenuke erabiliko? a) Sor eta lor geratu naiz! b) Aitaren eta semearen c) Ez dut sinesten
48) Horiek hitz-aspertu galantak egiten dituzte elkarrekin. Zer ulertu behar da? a) Biziki haserretzen direla b) Asper-asper eginda bukatzen dutela c) Elkarrizketa luzeak izaten dituztela
49) Lagun batzuk bazkaltzen ikustean. a) On egin! b) Ongi egin! c) Bazkari on!
50) Lehengo bizimodutik gaurkora __________________ . a) Irabazi balu! b) Ez dago alde makala! c) Ez dago alde gutxi!
51) Gure mutikoak denetik jaten du; erremolatxa gordina ere __________. a) Zirt-zart jaten du b) Mauka-mauka jaten du c) Dzanga-dzanga jetan du
52) Sake ona du, gero, mutil horrek! Zer esan nahi du? a) Pilotari ona dela b) Asko jaten duela c) Ateraldi onak dituela
53) Ume horrek txorikumeak adina jaten du. Zer esan nahi du? a) Umeak ez duela jaten b) Umeak txoriek bezala jaten duela c) Umeak oso gutxi jaten duela
54) Akatsak akats, itxurazko lana egin duzula uste dut. a) Akatsen batzuk baditu ere, ontzat ematen dut egin duzun lana b) Itxurari baino gehiago akatsak ez egiteari begiratu behar c) Aurkezpena ona da, baina egin duzun lana akatsez beteta dago
55) Ederra egin duk. Nork esaten du? a) Zorionak eman nahi dizkizunak b) Gaiki-eginen bat aurpegiratzen dizunak c) Mesederen bat eskertu nahi dizunak
56) Apal-apal etorri zaigu, _______________, barkamen eske a) Burumakur b) Buruaz makurtuta c) Buruarekin makurtuta
57) Lagun zirikatzaileari: a) Ez ilerik hartu! b) Broma gutxiago! c) Ez adarrik jo!
58) Gu ez bezala bizi dira horiek! Nola bizi dira? a) Gu baino txarrago b) Denaren beharrean c) Gu baino hobeto
59) Baserria erre ondoren ezer gabe geratu ziren. a) Goia eta behea hutsik zutela geratu ziren! b) Goian zerua eta behean lurra geratu ziren! c) Den-dena hutsik geratu ziren!
60) Hurrengo kukua ez du entzungo horrek. Zer esan nahi du? a) Ez dela berehala aberastuko b) Laster hartuko duela lo c) Laster hilko dela
61) Kaltea izan zitekeena baino txikiagoa izan dela adierazteko: a) Erdipurdikoa! b) Gaitzerdi! c) Auskalo!
62) Gure aldean ondo bizi dira horiek! Zer esan nahi du? a) Horiek gu baino hobeki bizi direla b) Gugandik hurbil ongo bizi direla c) Gure aldamenean ez direla ongi sentitzen
63) Leku ederrean utziko gaituzu, hori esaten baduzu. Bestela esanda: a) Urrun utziko gaituzu b) Lotsagarri utziko gaituzu c) Leku egokian utziko gaituzu
64) Ez dute nolanahiko arazoa esku artean. Zer esan nahi du? a) Ez dutela oso arazo handia b) Arazo mordoa dutela c) Arazo handi samarra dutela
65) Oso pozik zaudela adierazteko: a) Zein pozik bizi naiz! b) Ez naiz pozarren bizi c) Pozaren pozez bizi naiz
66) Zozoak beleari ipurbeltz! Esaeraren parekoa: a) Tximinoak hartzari tripa handi b) Txoriak arrainari ipurdi hotz c) Astoak mandoari belarri luze
67) Ganbara pipiak jota du horrek. Zer esan nahi du? a) Burutik eginda dagoela b) Ganbaran zahartuta duela c) Ganbara berritu behar duela
68) Usteak erdi ustel. Noiz esaten da normalean? a) Norbaiten iritzia zuzena ez dela esateko b) Gauzak uste ez bezala ateratzen direnean c) Ustez, zerbait erdi ustelduta dagoenean
69) Berrogei kilometro egingo nituzke oinez. a) Mila duro ez egin! b) Mila duro ezetzari! c) Mila duro ezetz!
70) Lehengoarekin ere badut nik autorik asko. Zer dio esaldi honek? a) Daukadan autoa nahikoa dudala b) Lehendik auto asko neukala c) Lehenagoko autoak askoz gehiago zirela
71) hi bizi haiz hi. Nori esango zenioke esaldi hau? a) Istripu larri batetik atera berri den adiskideari b) Lanez gainezka bizi den lagunari c) Patxadatsuari
72) Ez dut ariketa bakar bat ere egin. Aukeratu erantzun egokia a) Alfer-alferra! b) Alfer-alferrik! c) Alfer halakoa!
73) Badatoz Xabi-eta!. Aukeratu erantzun egokia a) Bazen denbora! b) Garai onean! c) Denbora onean!
74) Lagunekin parrandan ibili eta _______________ etorri zitzaigun etxera a) Hirurak jota b) Hiruretan jota c) Hiruretan pasa
75) Hel diezaiogun gaiari. Beste era batera esanda: a) Jo dezagun iltzea b) Goazen ildora c) Goazen harira
76) Gaur ere gosaldu gabe etorri naiz. Zein erantzun ez da egokia? a) Ez da izango! b) Goizago jaikitzea aski zenuen! c) Bazen garaia!
77) Zuk, orain, eutsi daukazunari eta ______________. a) Auskalo! b) Gero gerokoak! c) Hurrengoan hobeto!
78) Hemen duzu zor nizun dirua, orain ____________. a) Kito gaude b) Parean gaude c) Garbi gaude
79) Alferkeria, _____________ Nola bukatzen da? a) Beti lantsu b) Alferraren leloa c) Askoren hondamendia
80) Zer esan nahi du honako esaera honek? Auzoko behiak errapea luze a) Inorenak norberarenak baino hobea ematen duela b) Gauzei zer diren ez zaiela lehen ikusian antzematen c) Gure albokoa gu baino eskuzabalagoa dela beti
81) Zer esan nahi du Ogi gogorrari hagin zorrotza a) Den-denetik jaten ikasi behar dela b) Arazoei aurre egin behar zaiela kementsu c) Esperientzia guztietatik ikasten dela
82) Atzoko bileran erabakia hartzea asko kostatu al zen? Aukeratu erantzun zuzena a) Ez, ahapeka erabaki zen b) Ez, aho beteka erabaki zen c) Ez, aho batez erabaki zen
83) Laguntza eskatzen diozunean, beti du aitzakiaren bat; badakizu, __________________. a) Alferrikakoa da b) Nagiak ateratzen ditu c) Alferra beti lantsu
84) Euskal herrian ekonomia gaizki dago, baina Alemanian ere ez dago hobeki. a) Han ere zakurrak oinutsik b) Askoren gaitza zozoen poza c) Ez dago gaitzik on gaberik
85) Zure ahaleginak ez du ezertarako balio, ____________. a) Alferrekoa zara! b) Alfer galanta zara! c) Alferrik ari zara!
86) Horrek niri adarra jo? __________________. a) Nahita ezinezkoa! b) Baita zera ere! c) Ezta batere!
87) Ba al zoaz? Ba, _____________. a) Eskumuinak etxekoei! b) Oroitzapenak etxekoei! c) Oroiminak etxekoei!
88) Izan al zinetan atzoko jaialdian? Zein EZ da zuzena? a) Bai, horixe! b) Jakina! c) Bai egon ginela!
89) Zerbaitekin bat ez zatozela adierazteko: a) Ezta ere! b) Bai zera! c) Bai, gero!
90) Gure txakurra kamioiak harrapatu ez duenean! Aukeratu erantzun egokia: a) A, harrapatze nahi zenuen! b) Lapurra halakoa! c) Justu-justu atera da, hortaz!
91) Ez dakizu nolako arkakusoan geneuzkan kuartelean! a) Nolanahiko arkakusoak! b) Haiek arkakuso puskak! c) Hala-nolako arkakusoak!
92) Itzultzailea nor den eta zer itzuli duen jakinda, eta harridura adierazteko: a) Aita Bixente izan da Kamasutra euskaratu duena! b) Aita Bixentek berak euskaratu du Kamasutra! c) Nork eta Aita Bixenten Kamasutra euskaratu!
93) Nik egindako kaltea ordaintzen ari dela? Aukeratu erantzun egokia: a) Zakurraren putza! b) Makina bat halakorik! c) Ordaindu, gero!
94) baso hartako haritzak ez dira txikiak. Aukeratu erantzun egokia: a) Ez, ez dira petralak! b) Ez, ez dira makalak! c) Ez, ez dira noranahikoak!
95) Ez dizudala nahikoa ordaindu? a) Esan, gero! b) Esatea ere! c) Hori esan behar!
96) ba al dakizu non dagoen Antton?. Aukeratu erantzun egokia: a) Auskalo non den! b) Arraioa non den! c) Baten batek badaki non den!
97) Eta ____________ edan nuen basokada handi bat ardo. a) Zarra-zarra b) Danba-danba c) Danga-danga
98) Tabernan bazkaltzen ari direnei esateko, zein da egokia? a) Ongi bazkaldu! b) Ongi egin! c) On egin!
99) Harearen parean jarri eta, __________, bi muturreko eman nizkion! a) Zirt-zart b) Di-da c) Dilin-dalan
100) Hartzen duzun erabakia hartzen duzula, niri ______________. a) Utikan! b) Hor konpon! c) Bost axola!