12
ARRIGORRIAGA, ETXEBARRI, GALDAKAO, UGAO-MIRABALLES, URDUÑA-ORDUÑA AURKIBIDEA 1. ARRIGORRIAGA BHI 3. ANDRA MARI BHI 4. BENGOETXE BHI 5. EGUZKIBEGI HLBHIP 6. EPA 7. ELEXALDE BHI 2. ETXEBARRI BHI 9. URDUÑA-ORDUÑA LHI 8. UGAO-MIRABALLES LHI 2011-2012 ikasturtean, Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan honako gaiak ari gara lan- tzen: ELIKADURA OSASUNTSUA Gero eta handiagoa da gizartean gai honekiko dagoen ardura, baina zehatz-mehatz zertan datza? Pertsona oro osasuntsu mantentzeko, nahitaezko elikagaiak eta energia beharrak asetzen dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo- duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN JATORRIA ETA AZTARNA EKOLOGIKOA Munduko elikagai beharrak asetzeko erabiltzen diren teknika gogorrek desoreka sortzen dute ingurumena eta gizakiaren artean. Gizakiak orain arte ingurumenean sortu dituen presioak murriztu eta ekiditeko gaur egungo irteera “ekoizpen jasangarria” da. Ekoizpen mota honen bitartez erabilitako teknikek onura biolo- gikoak ekartzen dituzte eta ondorioz naturarentzat kaltegarriak diren sustantzia kimikoen erabi- lera saihesten da. 5. Buletina: 2012ko Martxoa ESKOLAKO AGENDA 21 10. IPUIN KONTAKETA SAIOA ZEREALAK, LEKALEAK BARAZKIAK FRUTAK ESNEKIAK ARRAINA / HARAGIA KOIPEAK URA

ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

ARRIGORRIAGA, ETXEBARRI, GALDAKAO, UGAO-MIRABALLES, URDUÑA-ORDUÑA

AURKIBIDEA

1. ARRIGORRIAGA BHI

3. ANDRA MARI BHI

4. BENGOETXE BHI

5. EGUZKIBEGI HLBHIP

6. EPA

7. ELEXALDE BHI

2. ETXEBARRI BHI

9. URDUÑA-ORDUÑA LHI

8. UGAO-MIRABALLES LHI

2011-2012 ikasturtean, Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan honako gaiak ari gara lan-

tzen:

ELIKADURA OSASUNTSUA

Gero eta handiagoa da gizartean gai honekiko dagoen ardura, baina zehatz-mehatz zertan

datza?

Pertsona oro osasuntsu mantentzeko, nahitaezko elikagaiak eta energia beharrak asetzen

dituen elikadura da.  

Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-

duari eta elikagaien jatorriari ere.

ELIKAGAIEN JATORRIA ETA AZTARNA EKOLOGIKOA

Munduko elikagai beharrak asetzeko erabiltzen diren teknika gogorrek desoreka sortzen dute

ingurumena eta gizakiaren artean.

Gizakiak orain arte ingurumenean sortu dituen presioak murriztu eta ekiditeko gaur egungo

irteera “ekoizpen jasangarria” da. Ekoizpen mota honen bitartez erabilitako teknikek onura biolo-

gikoak ekartzen dituzte eta ondorioz naturarentzat kaltegarriak diren sustantzia kimikoen erabi-

lera saihesten da.

5. Buletina: 2012ko Martxoa

ESKOLAKO AGENDA 21

10. IPUIN KONTAKETA SAIOA

ZEREALAK, LEKALEAK

BARAZKIAK FRUTAK

ESNEKIAK

ARRAINA / HARAGIA KOIPEAK

URA

Page 2: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

ARRIGORRIAGAARRIGORRIAGA ARRIGORRIAGA BHI

“JANARIA ETA INGURUMENA” LEHIAKETA

Aurreko ikasturtean izandako arrakasta ikusita, aurten ere lantzen ari garen “Janaria eta Ingurumena” gaia-

ren inguruko lan eta artikuluen bi lehiaketa antolatu ditugu:

“Elikagai baten istorioa” (DBHeko 3. eta 4. mailako ikasleentzat).

Nekazaritzaren eragina ingurumenean” (Batxilergoko ikasleentzat).

IRABAZLEENTZAT IZUGARRIZKO SARIAK EGONGO DIRA!!!!

Elikadura osasuntsua lantzeaz gain, Arrigorriagako Institutuan elika-

gaiek bizi ziklo osoan duten aztarna ekologikoa zenbatekoa den eza-

gutzen ari gara. Bereziki elikagaien ontziratze prozesua eta ingurume-

nean sortzen dituen inpaktu negatiboak zenbatekoak diren aztertzen

ari gara.

Ikasturte hasieran ekordezkariok “Itzuli Mitzuli / Retorna” proiektua

ezagutzeko aukera izan genuen. Proiektu honetan lanean diharduen

teknikari bat etorri zen ikastetxera eta hitzaldi oso interesgarria es-

kaini zigun.

Proiektuaren helburua ontzien bizi iraupena luzatzea eta ondorioz

ingurumenari sortzen ari garen kaltea murriztea da.

ELIKAGAIEN AZTARNA EKOLOGIKOA

2

Page 3: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

ETXEBARRIETXEBARRI ETXEBARRI BHI

Azaroan, Eskolako Agenda 21 proiektuari hasiera emateko as-

moz, Etxebarriko Udala bisitatu genuen. Etxebarriko Alkate be-

rria ezagutzeko aukera izan genuen eta Eskolako Agenda 21 zer

den azaldu eta aurtengo “Elikadura” gaiaren inguruan egindako

lanen aurkezpena egin genion Alkate jaunari.

2011-2012 ikasturtean izango ditugun konpromisoak iazko berdinak izango dira:

Ura era arduratsu eta eraginkor batean erabili.

Ingurumena ez kaltetzen lan egin.

Eskolako Agenda 21 proiektuaren baliagarritasunaren inguruan informatu.

Klasean hartutako konpromisoak etxean ere bete.

Herrian egindako aldaketa positiboak mantendu eta bete.

Sortutako hondakinak berrerabili eta birziklatu.

“Txoko Berdea” zaindu.

Eskolako haritz hazitegia mantendu eta landareak haz-ten direnenean mendian landatu.

3

Ikasleak udal 1. alkateordearen azalpena entzuten .

Bisitan, Udalari aurreko ikasturteetan egindako eskaeren egoera

zein den galdetu genion. Alkateak eskaeren inguruko azalpenak

eman zizkigun eta konpromiso batzuk ere hartu zituen. Hona hemen

aipagarrienak:

Aurten iaz hasitako ibai ertzen garbiketari jarraipena

emango zaio.

Ikastetxean ura aurrezteko sistemak ezarriko dira.

Herriko landa guneetan ortuak egiteko aukera aztertuko da.

Etxebarrin mugikortasuna hobetuko duen proiektua ezarriko

da: bidegorriak, bizikletan mugitzeko erraztasunak, e.a.

Aurten ere iaz sortutako hazitegiari jarraipena emango diogu eta haritzak handitzen direnean

Etxebarriko lurretan landatuko ditugu!!

Alkatearen aurkezpena.

Page 4: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

GALDAKAOGALDAKAO ANDRA MARI BHI

IBILGAILUAK ERAGINKORTASUNEZ GIDATZEKO

IKASTAROA

Aurten ere EVE-IDAE erakundeek antolatuko “Eraginkortasunez gidatzeko”

ikastaroan parte hartu dugu Andra Mari BHIko ikasleok. Azalpen teorikoa adi-

adi entzun genuen eta jarraian autoa gidatzen aritu ginen.

4

“ELIKADURAREN INGURUKO ARGAZKI LEHIAKETA”

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere “argazki lehiaketa” bat antolatu dugu, oraingoan elikadura gaia aintzat

harturik. Ikasle askok hartu dute parte lehiaketan eta lan oso onak aurkeztu dira. Ikasleek imajinazioa landu eta

programa informatikoekin duten trebetasuna erakusteko aukera izan dute.

Urte amaieran ospatu genuen jaialdian irabazleak zein ziren ezagutu genuen eta sariak banatu genituen.

Irabazleen lanak “Txoko Berdean” ditugu ikusgai.

4

1. saria: “Gizakia eta animalien arteko elkartasuna”. 3. saria: “Horrela sentiarazten nau”. 2. saria: “Kolorean, zaporean, e.a. antzematen da, Euskal Herriko letxuga: primerakoa da!!!.

ONTZIEN BIZI IRAUPENA ZENBATEKOA OTE DA?

Batek jakin!!! Hona hemen Andra Mari ikaste-

txeko ikasle batzuek ontzi berrerabiliekin egin

dituzten eskulanak.

HAUEK BAI ARTISTAK!!!

Page 5: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

BENGOETXE BHI

Bengoetxe ikastetxeko ikasleak Galindo ur

araztegia ezagutzera joan ginen kurtso ha-

sieran. Bertan ur zikinen garbitze prozesua

nola egiten den ikasteko aukera izan ge-

nuen.

Galindoko Hondakin Uren Araztegia

(HUA), Sestaon aurkitzen da eta Bizkaiko

Ur Partzuergoak duen ur saneamendu gune

nagusia da. Azpiegitura hau funtsezkoa da

ingurunea hobetzeko eta gure ibai eta hon-

dartzen egoera ona berreskuratzeko.

5

HONA HEMEN ARAZTEGIRA EGINIKO BISITAN ATERA GENITUEN

ARGAZKI BATZUK:

Galindo araztegia ezagutzera joan ginen ikasleak.

Ikasleak adi-adi Galindo araztegiko teknikarien azalpenak entzuten.

Page 6: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

EGUZKIBEGI HLBHIP IKASTOLA

6

Abenduan DBH 3.mailako ikasleak, Errigoitin dagoen

Bizkaigane baserrira joan ginen nekazaritza ekologi-

koa zer den hurbildik ezagutzera. Bisitari esker elika-

dura ekologikoa gure osasunerako eta gure inguru-

mena zaintzeko zein garrantzitsua den ikasteko au-

kera izan genuen. Baserria bisitatzeko aukera izateaz

gain, Bizkaiganeko gazta ekologikoa nola egiten den

ikusteko aukera ere izan genuen.

Abenduan DBH 1. eta 2. mailako ikasleok Ur Partzuergoak Betelurin

(Arrigorriaga) dituen instalakuntzak bisitatu genituen. Bisitan, Arabako urtegietako

urek gure etxeetara heldu orduko jasatzen duten tratamendua azaldu ziguten.

Halaber, uraren garrantziaz jabetu ginen eta Euskal Herrian nahi beste ur izan

arren, balio handiko ondasun urria dela ulertu genuen.

Beharrezkoa da guztion artean ur-kontsumoa murriztea!!!

“Laranjaren istorioa”ri esker elikagai desberdinen aztarna ekologikoa

zenbatekoa den kalkulatzen ikasi dugu.

Adibidez udan, gure fruta dendan aurkitzen ditugun laranjak Hegoafri-

katik datozela ezagutu dugu eta hain urrunetik elikagaiak ekartzeak

ingurumenean sortzen dituen arazoak zein diren ikasi dugu.

Hegoafrikatik datozen 2 laranjaren garraioak igortzen duen CO2a

xurgatzeko zuhaitz bat behar dugu!!!!

EGIN DEZAGUN KONTSUMO ARDURATSUAREN ALDEKO APUSTUA

Eskolako Agenda 21 proiektuari esker, bertako eta sa-

soiko barazkiak eta frutak zein diren jakin dugu.

Erosketak egitean gure esku dago ingurumena

zaintzearen aldeko apustua egitea!!!!

Page 7: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

ELEXALDE BHI

7

Elikadura gaia oso zabala denez, aurten elikadura osasuntsua lantzea erabaki

dugu.

Eskolako diagnostikoan ikasleok jolasaldirako ekartzen ditugun jakien osasungarri-

tasun maila aztertu dugu. Horrez gain, ekordezkariok institutuko jantokiko elika-

gaiak aztertzeko asmoa dugu (elikagaien jatorria, osasungarritasun maila, e.a.)

Ekordezkariok elikadura osasuntsuaren eta elikagaien ekoizpen prozesuaren ingu-

ruko formakuntza jaso dugu aurtengo ikasturterako prestatutako material didakti-

koaz baliatuz.

Aurkezpenean ikasitakoa, gainontzeko ikaskideei komunikatzeko konpromisoa

hartu dugu!!!

Page 8: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

E.P.A.

Abenduan urte amaierako jaialdia anto-

latu genuen. Beste urte batzuetan ez be-

zala, aurten ikasleok sasoiko produktuekin

egindako platerak eraman genituen jaial-

dira. Horrez gain, hondakinak gutxitzeko

asmoz pertsona bakoitzak edalontzi baka-

rra erabili genuen.

8

ELIKADURARI BURUZKO JARDUNALDI TEKNIKOA

LEKEITIOKO ITSAS MAREEN ERROTARA BISITA

Kurtso hasieran, elikadura gaia hobeto ezagutzeko asmoz EHNE Biz-

kaia taldeko kide bat etorri zen ikastetxera. “Sasoian sasoiko produk-

tuak- bertako produktuak - elikadura subiranotasuna” gaien inguruko

hitzaldia entzuteko aukera izan genuen.

Inguruko elikagaiak jateak ingurumenean eta gizartean positiboki era-

giten du; ingurumenarekiko inpaktua murrizten duelako eta herriko

ekonomiari (baserritarrei, abeltzainei, e.a.) laguntzen diolako.

EHNE Bizkaiak eskainitako hitzaldian ikasitako guztiarekin, on-line bi-

dez erantzuteko inkesta bat prestatu dugu. Inkestak bi helburu ditu:

batetik gure ikasleek dituzten kontsumo ohiturak ezagutza eta bestetik

garaiko produktuen inguruko ezagutza maila zein den neurtu.

Azaroan, Lekeitioko Marierrota

bisitatu genuen.

1955an eraiki zen errota honek

itsasoko mareen mugimenduari

esker egiten zuen lan. Oso erai-

kin interesgarria da eta asko

ikasi genuen.

Page 9: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

UGAOUGAO--MIRABALLESMIRABALLES UGAO-MIRABALLES LHI

9

Azaroan, Eskolako Agenda 21-eko ekordezkariok Udale-

txera bisita egin genuen.

Alkatesak Udaletik, Tokiko Agenda 21aren baitan, zein ekin-

tza egiten diren azaldu zigun, eta guk

aurten landuko dugun gaia aurkeztu ge-

nion: ELIKADURA.

Bisita amaitzean opari txiki bat eman

ziguten, sasoiko fruta bat, “sagarra”.

GOSARI OSASUNTSUAK AZTERTZEN...

Ikasturte honen hasieran, 4. mailako ikasleok aurreko

urtean egindako erregai desberdinei buruzko horma

irudi batzuk berreskuratu eta berriz landu ditugu.

5. eta 6. mailakoei ikasitakoa azaldu diegu.

Gure azalpenaz gain, Naturgas enpresaren

eskutik energia berriztagarrien inguruko hitzaldia

entzuteko aukera ere izan dute.

Abenduan, 2. eta 3. zikloko ikasleok eskolan bapo

gosaldu genuen: zukua, esnea, zerealak, tostadak,

mermelada eta gurina hain zuzen ere.

Oporretatik bueltan, Haur Hezkuntzako ikasleok ere

gosariaren gaia lantzen hasi gara.

BAINA EZ DITUGU ENERGIA BERRIZTAGARRIAK AHAZTU!!!!

UDALETXERA BISITA

Page 10: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

URDUÑAURDUÑA--ORDUÑAORDUÑA URDUÑA-ORDUÑA LHI

10

Inauterietan Olinpiadak eskolan...

Urduña-Orduñako eskolan lehenengoz, LHko

ikasleen esku utzi dugu aurtengo inauterietako

gaiaren hautaketa: OLINPIADAK!!!

Mozorroak ahalik eta plastiko gutxien erabiliz eta

materialak berrerabiliz egiten saiatu gara!!!! Ikasleak inauterietarako Olinpiadetako

mozorroak prestatzen.

Hondakinak kudeatzen…

Aurreko urteetan bezala, eskolan hondakin kutsako-

rrak jasotzen ari gara aurten ere: pilak, CDak, tinta

kartutxoak, e.a. Aurten ordea, “Elkartasuna” bultza-

tzeko asmoz, Gasteizko AITZINA elkartearekin bat egin dugu

eta gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko PLASTIKOZKO

TAPOIEN BILKETA egiten ari gara.

Dagoeneko ontzi oso bat bete dugu ikasle eta gurasoek etxetik

ekarritako tapoiekin.

Gure eskolako 28 ikaslek, Bizkaiko eskola liburutegiek

antolatu duten lehiaketan parte hartu dute. Gaia

“Planetaren alde nire ekarpen xumea” izan da. Lan

oso interesgarriak aurkeztu dituzte.

Lehen Hezkuntzako ikasleek “Zer ekartzen duzu hamaiketakorako” iker-

keta egin dute. Orain emaitzak aztertu behar ditugu eta gero ondorioak

atera eta erabakiak hartuko ditugu gure elikadura hobetzeko.

Haur Hezkuntzako ederto dakigu hamaiketako osasuntsua zer den. Egunero

ogia jaten dugu eta astean behin “fruta eguna” ospatzen dugu.

“Mugarik gabeko Albaitariak” elkartearen eskutik ikaste-

txean hainbat ekintza egiten ari gara:

Irakasleak elikadura subiranotasunaren inguruko

ikastaroa egiten dihardute.

Etxean elikaduraren inguruko inkestak osatu ditugu.

Azaroan “Baserritik Mundura” ikuskizunaz gozatu

genuen.

Page 11: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

IPUIN KONTAKETAIPUIN KONTAKETA Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduña-Orduña

Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartzen dugun Lehen Hezkuntzako ikasleok ipuin kontaketa saioa izan dugu

otsailean. Kontu Kantoi taldeko ipuin kontalariak eskolan izan dira guri ipuinak kontatzen. I. eta II. zikloko ikasleoi

“Zapata parea” istorioa kontatu digute eta III. zikloko ikasleoi berriz “Tro antilopea”.

Ipuinen bitartez, Eskolako Agenda 21 proiektuan lantzen ditugun gaiak sakondu ditugu:

bertako eta sasoiko produktuen kontsumoa, mugikortasun jasangarria, birziklapena, berre-

rabilpena eta naturaren babesa besteak beste.

Guztira 571 ikaslek parte hartu dugu ipuin kontaketa saioetan!!!!

11

“ZAPATA PAREA” ipuinak Tino eta Nikolas zapatek itsasoaren bila, jabe batetik bestera pasatuz egiten duten bidaia

luzearen nondik norakoak kontatzen ditu.

Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduña-Orduñako Lehen Hezkuntzako ikasleen argazkiak.

“TRO ANTILOPEA” Tro izeneko antilopeak etsaietatik ihes egiteko zuhaitz batekin egiten

duen adiskidetasuna kontatzen du.

IPUIN EDER-EDERRAK ENTZUN DITUGU ETA

EDERKI PASATU DUGU!!!

Page 12: ESKOLAKO AGENDA 21 · dituen elikadura da. Baina, osasuntsu elikatzeaz gain, gizakiok arreta jarri behar diogu elikagaiak ekoizteko mo-duari eta elikagaien jatorriari ere. ELIKAGAIEN

ARRIGORRIAGA, ETXEBARRI, GALDAKAO, UGAO-MIRABALLES, URDUÑA-ORDUÑA

ESKOLAKO AGENDA 21

Neurrian eta arduraz kontsumitu, gehiegikeria gabe.

Ingurumenak eskertuko dizu!!!

2012a, energia jasangarriaren urtea da.

Martxoak 5: energia eraginkorraren Mundu Eguna.

Martxoak 21: zuhaitzaren eta basoen Mundu Eguna.

Martxoak 22: uraren Mundu Eguna.

Apirilak 17: nekazarien borrokaren Mundu Eguna.

Apirilak 22: ama lurraren Mundu Eguna.

Maiatzak 17: birziklapenaren Mundu Eguna.

Maiatzak 22: aniztasun biologikoaren Mundu Eguna.

Ekainak 5: ingurumenaren Mundu Eguna.

Ekainak 8: ozeanoen Mundu Eguna.

Ekainak 17: lehorteen eta lurraren basamortutzearen aurkako Mundu Eguna.

Irailak 16: ozono geruza babesteko Mundu Eguna.

Urriak 1: habitaten Mundu Eguna.

Urriko 1. astean: hegaztien aldeko Mundu Eguna.

Urriko 2. asteazkena: hondamendi natural handien aurkako Egun Internazionala.

Urriak 16: elikaduraren Mundu Eguna.