11
1 Egun onak LH 2019-2020 kanpaina Astelehena, otsailaren 17a ESKU BATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA EBANJELIOA: Mateo 5, 20-26 «Hara zer diotsuedan: Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan. «Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaiena: Ez hil inor; eta hiltzailea kondenatua izango da. Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da. «Beraz, aldarean zeure oparia eskaintzerakoan, zure senideak zure kontra zerbait baduela gogoratzen bazaizu, utzi oparia han, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera. «Konpon zaitez lehenbailehen zeure etsaiarekin, berarekin auzitegira zoazen bitartean; bestela, epailearen eskuetan jarriko zaitu eta epaileak ertzainaren eskuetan, eta kartzelara botako zaituzte. Benetan diotsut: Ez zara handik aterako azken txanpona ordaindu arte». IRAKURGAIA Samurai zahar jakintsua Tokiotik hur bizi zen; gazteei irakasten ematen zuen denbora. Agurea zen arren, edozeini gehiago egiteko gauza zela esaten zuten. Egun batean, gerrari bat, inolako eskrupulurik gabeko gizona, joan zitzaion. Famatua zen, probokazioaren teknika erabiltzen zuelako. Beti kontrakoak lehen mugimendua egin arte itxaroten zuen… eta orduan, aurrekoaren huts eta okerrez ohartzeko oso bizkorra zenez, berehala eta ziztuan kontraeraso egiten zion. Hala, borrokarik galdu gabea zen. Eta samuraiaren ospea handia zenez, uste zuen, hari kontra eginda irabazle edo garaile ateratzen bazen, bere fama handituko zuela. Samurai zaharraren ikasle guztiak desafioaren aurka agertu ziren, baina samuraiak, agure zaharrak, onartu egin zuen. Denak hiriko plazara joan ziren… eta han gerrari gaztea maisu zaharra iraintzen hasi zen. Harriak jaurti zizkion, aurpegira txistua bota zion, laidorik handienak esan zizkion, gauza ikaragarriak. Orduetan saiatu zen gerrari gaztea agurea zirikatzen eta probokatzen, baina samuraia ezer esan gabe eta zirkinik egin gabe egon zen denbora guztian. Ikasleek ez zuten ulertzen maisuak nola aguantatzen zituen probokazio eta irainok. Egunaren azkenean, neka-neka eginda, burua makurtuta, gerrari gaztea erretiratu egin zen. Samurai zaharraren ikasleek, harrituta, zera galdetu zioten maisuari:

ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

1 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Astelehena, otsailaren 17a

ESKU BATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA

EBANJELIOA: Mateo 5, 20-26

«Hara zer diotsuedan: Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan. «Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaiena: Ez hil inor; eta hiltzailea kondenatua izango da. Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da. «Beraz, aldarean zeure oparia eskaintzerakoan, zure senideak zure kontra zerbait baduela gogoratzen bazaizu, utzi oparia han, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera. «Konpon zaitez lehenbailehen zeure etsaiarekin, berarekin auzitegira zoazen bitartean; bestela, epailearen eskuetan jarriko zaitu eta epaileak ertzainaren eskuetan, eta kartzelara botako zaituzte. Benetan diotsut: Ez zara handik aterako azken txanpona ordaindu arte».

IRAKURGAIA Samurai zahar jakintsua Tokiotik hur bizi zen; gazteei irakasten ematen zuen denbora. Agurea zen arren, edozeini gehiago egiteko gauza zela esaten zuten.

Egun batean, gerrari bat, inolako eskrupulurik gabeko gizona, joan zitzaion. Famatua zen, probokazioaren teknika erabiltzen zuelako. Beti kontrakoak lehen mugimendua egin arte itxaroten zuen… eta orduan, aurrekoaren huts eta okerrez ohartzeko oso bizkorra zenez, berehala eta ziztuan kontraeraso egiten zion. Hala, borrokarik galdu gabea zen. Eta samuraiaren ospea handia zenez, uste zuen, hari kontra eginda irabazle edo garaile ateratzen bazen, bere fama handituko zuela.

Samurai zaharraren ikasle guztiak desafioaren aurka agertu ziren, baina samuraiak, agure zaharrak, onartu egin zuen.

Denak hiriko plazara joan ziren… eta han gerrari gaztea maisu zaharra iraintzen hasi zen. Harriak jaurti zizkion, aurpegira txistua bota zion, laidorik handienak esan zizkion, gauza ikaragarriak. Orduetan saiatu zen gerrari gaztea agurea zirikatzen eta probokatzen, baina samuraia ezer esan gabe eta zirkinik egin gabe egon zen denbora guztian. Ikasleek ez zuten ulertzen maisuak nola aguantatzen zituen probokazio eta irainok.

Egunaren azkenean, neka-neka eginda, burua makurtuta, gerrari gaztea erretiratu egin zen.

Samurai zaharraren ikasleek, harrituta, zera galdetu zioten maisuari:

Page 2: ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

2 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

- Nola jasan dituzu lotsagarrikeria horiek? Zergatik ez duzu ezpata atera, gure aurrean kikil gisa agertu ordez?

Samurai zaharrak:

- Inork oparirik ekartzen badizue eta zuok oparia onartzen ez baduzue, norentzat izango da oparia azkenean?

- Ekarri duenarentzat, jakina -erantzun zion ikasle batek. - Tira, horixe berori gertatzen da, ba, inbidiarekin, amorruarekin eta irainekin –esan zuen maisuak-.

Onartzen ez direnean, aldean ekarri dituenarentzat dira.

GOGOETARAKO Zer ondorio atera dezakegu istorio honetatik? Zuen ustez, ondo eta zuzenki jokatu zuen samurai zaharrak? Zergatik? Zer egingo zenuketen zuek? Ziur nago denok nahi duzuela besteengandik tratu ona jaso, ezta? Ba horixe da besteei eman behar diezuena: tratu ona. Hau da, errespetua eta adeitasuna, irainik gabe. Besteek zuek errespetuz, adeitasunez eta maitasunez tratatzea nahi baduzue, trata itzazue zuek errespetuz, adeitasunez eta maitasunez besteak. IRUDIA

OTOITZA Jauna, hur sentitu nahi zaitut, nire alde egiten duzun guztia baloratzeko. Jauna, zuk askotan barkatu didazu. Zure etsenpluari jarraituz, izan nadila gauza nolabait mintzen nautenei barkatzeko, horiek maitatzeko. Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde

Page 3: ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

3 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Asteartea, otsailaren 18a

ESKU BATUAK JOKOAREN EREMUKO BORROKEN AURKA

EBANJELIOA: Joan 15, 12-17

«Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala. Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino. Zuek nire adiskide izango zarete, nik agintzen dizuedana egiten baduzue. Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan zuek aukeratu. Eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela. Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia, eman egingo dizue. Hauxe agintzen dizuet: maita dezazuela elkar».

IRAKURGAIA Mario bihotz oneko mutikoa zen, baina pazientzia gutxikoa eta oldartsua… eta hala, ia egunero, ikaskideak jotzen zituen. Andereño Laurak, orduan, osaba Perikori laguntza eskatzea erabaki zuen. Periko sorgina zen eta zoro samar zegoen… Itxuraz hutsik zegoen flasko bat eman zion.

- Tori, hemen edabe magiko bat daukazu. Ez da ikusten eta ez du usainik. Eman umeari eskuetan, krematxoa balitz bezala, eta ukabilka ibiltzeari utziko dio. Seguru.

Laura osaba zoroak adarra jo ziola pentsatuta itzuli zen eskolara, baina, badaezpada, Marioren eskuak krema ikusezin harez igurtzi zituen. Gero, unetxo batean itxaron zuen… baina ez zen ezer gertatu. Tira, tuntun samar sentitu zuen bere burua, engainatzen utzi izanagatik. Mario, beste barik, jolastera irten zen… Minutu gutxi barru Laurak haren oihu ikaragarriak entzun zituen. Arineketan joan zen… eta ohartu zen inork ez ziola ezer egiten, baina denek aho zabalik begiratzen zioten,… esku bat falta zuelako.

- Desagertu egin da!!! Truko bikaina! Egizu berriz! –esan zion Lolak.

Page 4: ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

4 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Baina Mariok ez zuen inolako trukorik egin, eta hain zegoen haserre, ezen neskatila jo nahi izan baitzuen… Jotzeko zegoenean, berehala, geratzen zitzaion esku bakarra desagertu zen. Laurak Mario hartu eta korrika eraman zuen handik. Ondoren, gertatutakoa azaldu zion: jotzeko erabiltzen zituelako desagertu zitzaizkion eskuak. Mario lotsa-lotsa eginda geratu zen. Eskurik ez zuela inor ohartu ez zedin, mahuka luze-luzeak zituen jertsea jantzi eta ez zuen aldetik kendu. Gero, Laura eta biak osaba Perikorengana joan ziren, mutikoari sorginkeria kendu ziezaion. Baina hark ez zekien zer egin.

- Hara, inoiz ez dut pentsatu sorginkeriari buelta eman beharko nionik. Beharbada, Lukas lehengusuak jakingo du.

Kontxo, Lukas lehengusua Periko baino zoroago zegoen eta, gainera, oso urruti bizi zen! Laurak lehenbailehen abiatu behar zuen. Zera esan zion Mariori:

- Laguntzaren bila noa, baina nire bidaia luzea izango da eta denbora beharko dut etortzeko.

Bitartean saiatu inor ez jotzen… ea eskuok zureganatzen dituzun. Laura berehala atera zen, baina ez zuen ezer lortu, zeren, gau horretan, esku hegalari batzuek –Marioren eskuek, agian- hartu eta oso urruti eraman baitzuten. Hilak beharko zituen itzultzeko. Hortaz, bakarrik geratu zen gure Mario, luzaroan itzuliko ez zenaren zain. Egunetan itxaron zuen, inor jo gabe, baina ez zituen eskuak bereganatu. Mahuka luzedun jertsea aldetik kendu gabe, eskurik gabe bizitzera ohitu zen. Azkenean, eskurik ez zeukala ahaztu zitzaion. Beste umeak jotzeari utzi zionez, denak zeuden pozago, eta hobeto tratatzen zuten. Gainera, bera ere pozago zegoenez, beste umeei inor ez jotzen laguntzea erabaki zuen. Inor pazientzia galtzear zegoela ohartzen bazen, ondora joaten zitzaion eta besarkatu egiten zuen, edo bere jostailuetako bat uzten zion. Hala, inguruetako umerik estimatuena bilakatu zen. Besarkada bakoitzaz eta jarrera on bakoitzaz, Marioren eskuak hazi egiten ziren jertsearen mahuken barruan, mutikoa ohartu gabe. Andereño Laura itzuli zen egunean ohartu zen, hain justu. Besarkadarik estuenaz eta beroenaz hartu zuen andereño... Orduan jertsea erantzi ahal izan zuen eta eskuak ikusi zituen. Pozarren zegoen, berriz eskuak zeuzkalako eta inguruko umerik estimatuena zelako. Hain zegoen zoriontsu besteen estimua zuelako, ezen goizero igurzten baitzituen eskuak krema magikoaz; inor jotzeko erabiliko ez zituela ziur egon nahi zuen.

Page 5: ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

5 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

GOGOETARAKO Zuen ustez, egokiro jokatzen zuen Mariok? Zergatik? Nola erreakzionatu zuten beste umeek, Mariok jotzeari utzi zionean? Zuen ustez, nola sentitzen dira zuen ikaskideak patioan haserretu eta borrokatzen zaretenean? Ebanjelioan irakurri dugu Jesusen agindu nagusia elkar maita dezagula dela. Lagunekin borrokatzen garenean, ez dugu gure arteko maitasuna erakusten. Zuetako zenbat damutu zarete, patioan, parkean edo ikasgelan lagunekin borrokatu ondoren? Batzuetan, berotu egiten gara, pentsatu gabe jokatzen dugu eta maite gaituztenak mintzen ditugu. Hori gertatu baino lehen, gogoeta egin beharko genuke, arazoez hitz egin,… elkar maite dugula erakutsi. Ezta? IRUDIA

OTOITZA Agur Maria Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde

Page 6: ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

6 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Asteazkena, otsailaren 19a

ESKU BATUAK ERRESPETURIK EZAREN AURKA EBANJELIOA: Mateo 7, 12 «Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei: horretan datza Liburu Santuek irakatsia».

IRAKURGAIA Denok nahi dugu besteek errespetuz trata gaitzaten, baina horrek esan nahi du, jakina, guk ere errespetuz tratatu behar ditugula besteak. Baina, zer da errespetua edo begirunea? Badakizue? Errespetua da pertsonen duintasuna eta eskubideak onartu eta kontuan hartzen dituen eta horien aurrean begiratuki jokatzera bultzatzen gaituen sentimendua. Pertsona orok, gizaki delako, gure errespetua merezi du, bere adina, sexua, heziketa edo kultura edozein dela, sortu denetik hil arte. Errespetua elkarrekin bizitzeko baldintza da, behar-beharrezko baldintza. Besteenganako errespetuak horiekin bizitzen laguntzen digu: elkarrekin parte hartzen, elkarrekin hazten,… Besteak errespetatzen ez baditugu, horiekin bizitzea oso zaila izango da… ez zaizkigula axola erakutsiko baitiegu. Saiatu behar dugu elkarrenganako errespetuan eta maitasunean bizitzen. Beti. Baina zer esan nahi du horrek? + Beste pertsona neure pareko ikusi, nik balio dudan beste balio baitu. + Gurasoek eta irakasleek esaten didatena bete, neure onerako ari baitira. + Denak, inor bereizi gabe, adeitasunez tratatu: agurtu, eskerrak eman, mesedez eskatu, egokiro hitz egin,… + Ez kritikatu, ez burlarik egin,…

Page 7: ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

7 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

+ Entzuten eta laguntzen jakin. + Amore ematen jakin, beti arrazoia daukadala pentsatu gabe. + Nire txanda itxaroten jakin (hitz egiteko, igarotzeko, parte hartzeko,…) + Jokoen arauak bete, joko garbia praktikatu eta jolasean denei parte hartzen utzi. + Nire gauzak eta inorenak zaindu. + Besteen ahalegina eta lana baloratu. + Neure burua zaindu. + Nire ingurua zaindu. + Besteen sentimenduak eta iritziak kontuan hartu eta onartu. GOGOETARAKO Zenbat gauza!! Hala ere, denok gara gai puntu guztiak burutzeko. Zuen ustez, errespetuz tratatzen dituzue besteak? Zer egin dezakegu denok errespetuan eta maitasunean bizitzeko? IRUDIA

OTOITZA Aita ona, gure jokabideak izan dezala besteenganako errespetua ezaugarri; joka dezagula konfiantzaz, konpromisoz eta laguntzeko borondatez. Amen Andre Maria, Kristauen Laguntzailea, egin otoitz gure alde

Page 8: ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

8 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Osteguna, otsailaren 20a

ESKU BATUAK BESTEEZ ABUSATZEN DUTENEN EDO APROBETXATZEN DIRENEN AURKA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Korintoarrei 13, 4-7 «Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen. Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da. Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten». IRAKURGAIA Herri txiki batean, Leo izeneko mutiko bat bizi zen. Argala eta txikitxoa zen eta, gaixoa, beldurrez bizi zen, ondoko herriko ume batzuek beti burla eta barre egiten baitzioten, mutikoaren lepotik dibertitzen baitiren. Egun batean, herritik igaro zen mago gazte batek Leori egiten zizkioten burla eta barreak ikusi zituen. Neska-mutil burlatiak joan zirenean, lehoi-buztan eder bat oparitu zion Leori. Zinta batez gerrira lot zitekeen.

- Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da.

Leok ez zituen magoaren hitzak zalantzan jarri, hiru-lau egun lehenago, emanaldi batean, haren botere magikoaz ohartu baitzen. Harrezkero, lehoi-buztana gerritik zintzilik eramaten zuen, neska-mutil gaiztoei eskarmentua emateko irrikan baitzegoen. Baina neska-mutilok herrira etorri zirenean, Leo beldurtu eta ihes egiten saiatu zen. Neska-mutilak atzetik joan zitzaizkion eta inguratu egin zuten. Bromak eta bultzadak laster hasiko ziren… baina orduan gure Leok lehoi-buztana sentitu zuen gerritik zintzilik… Bere kemen guztia bildu, gorputza tentetu eta burua altxatu zuen. Eskuak ukabil bihurtuta, neska-mutil guztiei begietara begiratu eta lasai, baina gogor, hitz egin zien. Une horretan baketan uzten ez bazuten, euretariko bat, bat behintzat, betiko damutuko zela esan zien, gaur, bihar edo etzi, berari egindako guztiak ordainduko zituelako. Eta denek igarri zuten esana betetzeko prest zegoela. Leok, orduan, hotzikara bat sentitu zuen. Ziur lehoi bihurtzen ari zela, neska-mutilen aurpegiera erabat aldatu baitzen. Denek atzera egin zuten, elkarri begiratu zioten eta arineketan ospa egin zuten. Leok haien atzetik

Page 9: ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

9 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

joan eta, bere gorputz berriaz, denak txikitzeko gogoa sentitu zuen, … baina mugitzen saiatu zenean, bere hankak mutiko-hankak, betikoak, zirela ohartu zen. Magoak dena ikusi zuen eta, irribarre zabal batez, zorionak eman zizkion Leori. Gure mutikoa pozik zegoen, baina, aldi berean, tristetxo ere, lehoi-itxurak hain gutxi iraun ziolako eta neska-mutilekin borrokatu ezin izan zelako.

- Hala ere, ezin izango zinen borrokatu –esan zion magoak-. Inor ez da borrokatzen lehoiekin, mundu guztiak, lehoi indartsu eta kementsuak ikusi bezain laster, ihes egiten baitu. Ikusi duzu inoiz lehoirik borrokan?

Ez. Egia esan, inoiz ez zuen ikusi… Leok gogoeta egin zuen, lehoi-buztanari begiratu zion… eta berehala ulertu zuen dena. Ez zegoen magiarik, ez animalia basati bihurtzerik,… bakarrik burlati, zapaltzaile eta bestelako koldarrak benetan kementsu eta ausart direnei aurre egiten ausartzen ez direla irakatsi zion lagun zintzoa. GOGOETARAKO Zer egingo zenukete inork burla edo barre egingo balizue? Eta beste pertsona bati egingo baliote? Nori esan beharko zenioke? Zuen ustez egokia da, dibertitzearren, inor mintzea? Zer iritzi duzue pertsona “abusoiez”? San Paulok Korintoarrei idatzitako gutunaren atal ederrean maitasunean aurkitzen dugun on guztia deskribatzen da. Maitasunean ez da abusurik, burlarik eta inoren lepotik barre egiterik. Hortaz, ez dugu gure aurkako abusurik jasan behar, ez dugu inoren aurkako abusurik “burutu” behar eta ez dugu inoren aurkako abusurik onartu behar. Irakasleei, gurasoei, … abusu guztien berri eman behar zaie. Abusuak errotik gelditu behar dira. IRUDIA

OTOITZA Agur Maria Andre Maria Laguntzailea, egin otoitz gure alde

Page 10: ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

10 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Ostirala, otsailaren 21a

ESKU BATUAK BESTEAK BAZTERTZEN DITUZTENEN AURKA

EBANJELIOA: Mateo 25, 45 «Hark erantzungo die: “Benetan diotsuet: Txikien hauetako edozeini egin ez zeniotena, neuri ez zenidaten egin». IRAKURGAIA: Rosa Caramelo Margarita da arrosa-koloreko azala ez duen elefante eme bakarra. Elefante arrak eta elefante emeak desberdin hezten diren munduan, elefante emeek zapore arraroko loreak jaten dituzte, esparru itxi baten barruan bizi dira eta arrosa-koloreko apaindurak daramatzate. Dena arrosa-koloreko azala lortzearren, horrek elefante ar on batekin ezkontzeko gai egiten baititu. Bitartean, elefante arrak libre bizi dira, ibaian dutxatzen dira, nahi dutena jaten dute eta zuhaitz azpian egiten dute lo. Baina Margarita salbuespena da elefante emeen artean. Ez du lorerik jaten, azal grisa du eta, gurasoen haserrerako, esparrutik ihes egin du eta libre bizi da, elefante harrak bezala; beste elefante emeei bidea erakusten die. GOGOETARAKO Zer egiten zaizue deigarri istorio honetatik? Zer gertatzen zaio Margaritari? Zer egiten du gero? Gertatzen da halakorik gure eguneroko bizitzan?

Page 11: ESKU ATUAK IKASKIDEEKIKO IRAINEN AURKA€¦ · - Buztan magikoa da. Aldean daraman pertsonak adorez eta kemenez jokatzen duenean, pertsona hori lehoi ausart bilakatzen da. Leok ez

11 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

IRUDIA

OTOITZA: Gure Aita Andre Maria Laguntzailea, egin otoitz gure alde. Egun on eta asteburu on!