16

Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei
Page 2: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

EE ss kk uu tt ii tt zz aa

2

Kal

egat

s

Fito Rodriguez

Euskal Idazleen Elkarteko Lehendakaria

KalegatsZemoria, 25

20013 DONOSTIA☎ 943 27 69 99 • Faxa: 943 27 72 88

[email protected] [email protected]

Lehendakaria: Fito RodriguezZuzendaritza Batzordea: David Tijero,Juan Ramon Makuso, Arantxa Urretabizkaia, Joxe Miel BidadorKoordinazioa: Hasier RekondoZuzentzailea: Jon Urruxulegi

Gipuzkoako Foru Aldundia

E disonek AEBetako ekialdekokostaldean zeuzkan patentemonopolioei ihes egin nahi-

rik, zinema industriaren inguruko-ek Kaliforniara alde egin behar izanzuten, honela sortuz gaurko Holly-wood.

Merkatua eta sorkuntza, nonbait,ez omen dira beti bateragarriak...

Hamabosgarren mendean, Guten-bergen inprimategia zabaltzen has-tearekin batera, industria berri bathasi zen kultur munduan hedatzeneta horrek, ezinbestean, esparru juri-diko-ekonomikoan legeen egokitza-pena ekarri zuen. Hastapen haietan,inprimatzaileek eskuratu zituztenegileei zegozkien eskubideak edo“pribilejioak“. Zentsuraren oniritzizbeti ere, arloko diru-ezarleek zutenargitaratzeko monopolioa, eta ezidazleek eta sortzaileek. Hemezor-tzigarren mendearen hasieran, ordea,eta “idazleen askatasuna“ aldarri,Erresuma Batuko Ana Erreginak ar-gitaletxeen monopolioaren legea eze-reztu zuen eta “egileen zuzenbidea-ri“ bidea ireki zion. Orduantxe jaiozen egun ezagutzen dugun “copy-right“ deritzana.

Mende haren bukaerarako, etaAEBtako independentziarekin bat,

“Federal Copyright Act“ amerika-rrak eredu bera onartu zuen.

Frantziako Iraultzan, aldiz, ez zu-ten kopiaren arabera legerik eginnahi izan idazleengan oinarriturikbaizik. Honela, ez bakarrik liburuak,antzerkia eta gainerako jardun artis-tikoak ere babestu nahi izan zituz-ten. Handik aurrera bi motatako le-geak daude idazleen eskubideak artatzeko, kopia oinarri duen zuzen-bide anglosaxoia eta egilea helburudaukan frantses jatorriko legeria.Lehenean ekoizleek daukate bermagehiena. Bigarrenean, berriz, sor-tzailea dugu ardatz.

Dena den, ezin esan egun goian ai-patu lege bereizketak eta haien ildo-ko merkatal praktikak batere gardendirenik. Aitzitik, esan daiteke ordu-tik honako lege garapen nahiz nazio-arteko hitzarmenek sorkuntzari la-guntzera baino gehiago merkatuasostengatzera bideratuak izan dire-la eta, ondorioz, egungo legediakegileei mesedea egin beharrean sor-mena ere trabatu egiten dutela.

Hemeretzigarren mendearen bu-kaeran (1886an) egileei geriza ema-teko nazioarteko ituna Bernan sina-tu arren, garapen teknologikoak aldebatetik eta arloko inbertitzaileen inte-

resek bestetik, mota desberdinetakosorkuntzari oztopo besterik ez dio-te jarri. Zinema, irratia, sateliteak, di-gitalizazioa, interneta eta abarrek...Argitaratzaileak, zabaltzaileak, gale-ristak, kudeaketa jagoleak, komuni-kabideak... denen merkatu interesekutzi dute egilea, idazlea gure kasuan,babesaren azken lerroan.

Hau guztia kritikatzeko Wu Ming (izengabea txineraz) izan da lauidazle italiarrek erabilitako ezizena.Bai sarean baita “Luther Blisset”izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei buruzko egun-go legeen erabilera maltzurra sala-tuz aritu izan dira ahalik eta, aipatunobelaren arrakasta dela medio, ba-koitzak bere benetako izena ezagu-tarazi zuela egile eskubideak esku-ratzeko... Merkatuaren tentaldia ezda makurra, gero!

Egungo legeek monopolioen fabo-rez jotzen dute eta egileok haienmenpe uzten gaituzte. Merkatuare-kin batera estandarizazioa da mun-duan etorkizuna aniztasunaren kal-tetan. Egileon eskubideak berma-tzeko beste zuzenbideren bat eginki-zun badugu...

Fito Rdz.

Sorkuntza eta

Merkataritza

Page 3: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

II rr aa kk uu rr kk ee tt aa gg ii dd aa

3

Kalegats

Patxo Telleria

Aktorea eta antzerki idazlea

Nire baitan iltzaturik geratu dirennobelen errepasoa ematean, gogoaurruti xamar joaten zait, 80ko ha-markadaren hasierara, ez ordukoliteratura aberatsagoa zelako, ez,orduantxe euskaraz irakurtzen (etahitz egiten) hasi nintzelako baizik.Eskolarik gabe euskaldundu nin-tzen, orduko nobelak irakurriz.Nire irakasleak Saizarbitoriaren“Ehun Metro”, Urretabizkaiaren

“Zergatik Panpox”, Lertxun-diren “Hamaiseigarrenean ai-danez”, edota Sarrionaindia-ren “Narrazioak” izan ziren.

Baina denen arteko nirekuttuna beste bat izan zen,autore (orain) ospetsuago ba-tena izan arren liburu xumeabera, gazte literaturaren alo-rrean sailkaturikoa. AutoreaAtxaga zen, eta nobela, “Biletter jaso nituen oso denbo-ra gutxian”.

Arrazoi askorengatik lilu-ratu ninduen nobelatxoak.Lehenik egilea zuzenean eza-

gutzeko aukera izan nuelako; Mas-karadan hasi berria nintzen etaartean ezezaguna zen Bernardogure lokaletik pasatu ohi zen noizedo behin.

Bigarrenik, prosa erreza eta aldiberean ederra zuelako. Orduanbiziki eskertu nuen estilo hura,nire euskara maila oraindik balda-rrera hobeki moldatzen zelako, bai-na egun oraindik ere soiltasunaren

aldekoa naiz, eta nire antzerki lane-tan hildo horretatik joaten naiz.

Bestetik, oso deigarria egin zi-tzaidalako hizkuntzarekin egitenzituen aldrebeskeriak, euskara etaingelesa nahastuz eta abar. Esteti-koki ate bat zabaldu zitzaidan, hiz-kuntzarekin jolastera zaletu nin-duen.

Bukatzeko, nobelaren egitura osoefektiboa iruditu zitzaidan, sotila,garbia eta arras funtzionala. Buka-era, Aristotelek eskatzen zuen be-zelakoa zen: ezustekoa eta aldiberean ezinbestekoa.

Arrazoiak arrazoi, dena den,nobela horrekin dudan lotura afek-tiboagoa da, intelektuala baino are-ago. Geroztik nobela hobeak ira-kurri ditut euskaraz, dudarik gabe,baina orduan sentitu nuen plaze-rra, iniziazioaren zirrara, bestebehin bakarrik sentitu dut, handikurte batzuetara (kronologia kaoti-koa) Arestiren “Harri eta Herri”nire eskuetara heldu zenean. Bai-na hori beste istorio bat da.

Antton OLARIAGA

INIZIAZIOAREN ZIRRARA

Page 4: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

4

Kal

egat

s

Letrak enkantean

Ezaugarriak eta gomendioak merkatua lantzeko“Literatura eta merkatua” hartu du-gu langai 11. Kalegats-en. Ederra lan-gaia. Gure literaturaren merkatuatxikia izanagatik, baditu hamaikaertz. Egungo lanaren edo produk-zioaren euskarrietako bat, oso ga-rrantzizkoa, merkatua da. Alegia,nola esaten zuten antzinakoek? A...bai: “sutan ipintzean frogatzen daeltzea”. Bada, gaur egun ere halaxefrogatzen da lanaren errendimen-dua edo etekina merkatuan.

Gaia literatura izaki eta lanketaeuskaraz eginda, zein merkatu mo-tarekin egiten dugu topo ordea?Horra galdera. Gure irakurleei lite-ratura eta merkatua azaldu nahi iza-tean, galdera horri erantzutea pen-tsatu genuen. Alabaina, gure mer-katua txikia izanik, “ezin horren es-pazio txikian merkatuaren gorabe-hera guztiak bere osotasunean inolaere azaldu” pentsatu genuen aldiberean.

Lan bat egiterakoan ordea, ka-suon kazetariok —sinatzen duenazgain Hasier Rekondo kazetariak etaeditoreak— zirriborroak egin ohi di-tugu: langaiaren peskizan ideia ba-tzuk otu ohi zaizkigu, batzuk erabil-tzen ditugu —sarreran aipatutakoidazleen esperientziak biltzeko etabideratzeko ideiak, kasu— eta besteiradokizun batzuk bidean geratuohi dira.

Artistek beren obra egitean bide-an uzten dituzten zirriborroak lira-teke ideiak hauek, nolabait. Gureakapalagoak dira, nolanahi den ere.

Merkatua ulertzeko ideiak Hasteko eta behin, merkatuaz erre-portajea egiteko bidean, jomuganeuskal argitaletxeak hartu genituen,baina ez gara eurengana iritsi. Arra-zoia, besteak beste, arestian aipatu-tako espazioaren txikia eta mugatuadela-eta. Datozen lerro hauek, guremerkatua ulertzeko ideiak dira.

Merkatuaren lehen ideia edo ezau-garria hauxe da: euskal liburuarenmerkatua txikia eta mugatua dela.Alabaina, idazleak “asko” dira. Ale-gia, irakurlearekiko proportzioan“asko”, irakurleak “gutxi” direlarik.Argitaletxeak ere, proportzioan “as-ko” dira, eta salmenta “txikia”.

Bigarren ezaugarria: merkatu txi-kia izanagatik, merkatu anitza da.Aberatsa ote merkatua? Zaila da ho-rri erantzuten. “Aberatsa” hitza di-ruaren zentzu hertsiaz gain eta ha-rago ulertzen badugu, noski. Ale-gia, giza harremanak aberatsak ote?Zaila da horri ere erantzuten.

Susmoa dugu, alta, susmoa bainogehiago ere bai, horren txikia deneuskal literaturaren merkatuan,langaiaren parte direnen gizaharremanak zaila direla: idazleak,editoreak, kritikariak, kazetariak,erakundeak, elkarteak, banatzaile-ak, saltzaileak... oso hurbil dira el-karrengandik, hurbilegiak harre-man sanoa lantzeko.

Merkatuaren ezaugarriak horrela-koak izanda —guk aipatu horiekbaino gehiago dira ezaugarriak,noski—, zer egin? Zailagoa da horrierantzuten eta asmatzen. Inozo sa-mar agertuko bagara ere, ausartuko

gara gomendio batzuk ematera.Barkatuko digu irakurleak, ezjakin-tasunak eman ohi duen ausardia ba-liatuko dugu. (Pluralean idatzia ba-da ere, ausardia eta ardura artiku-luak sinatzen dituenarenak dira).

GomendioakGomendio topiko eta tipikoak dira,ausaz eta menturaz:

• Idazle bakoitzak bere helburuazein den zehatz dezala. Merkatuanari diren beste eragileekiko harre-manetan eta bereziki bere baitakoanzehatz dezala. Helburua eta nahia,alegia.

• Argitaletxe bakoitzak bere espa-rrua defini dezala, ondoko argitale-txeak errespetatuz. Halaber, kulturindustriaren helburuak —edo litera-turaren helburuak; kasuon kulturlangaia denez gero— gainerakoindustriaren helburuak parekatudaitezkeenentz, azal edo argitu di-tzatela. Hots, argitaletxeak bi espa-rru hauek parekatzen dituen azaldezala.

• Elkarrekiko errespetu, elkar eza-gutza eta elkarlana, horra liburua-ren merkatuak behar dituen besteezaugarriak, alegia langaia lantzenduten artean —barkatu topiko, tipi-koa eta moralkeria—.

Horra, liburua eta merkatuarenpeskizan bururatu zaiguna. Zuk ira-kurle, zerbait gehiago bururatuzgero, guri helaraztea besterik ez du-zu. 12. Kalegats-en agertzeko, ausazeta menturaz?

Mikel Asurmendi

“Literatura eta merkatua” gaia hautatu dugu oraingoan.Merkatura iristeko hamaika dira bideak. Bidez bide,Hasier Etxeberria, Auxtin Zamora, Karlos Linazasoroeta Andoni Salamero idazleekin egin dugu topo. Mer-

katuarekin duten harremana azaldu digute, bakoitzakberea: zenbat buru hainbat aburu. Eta halaxe egin dugugeuk ere, merkatura bidean gogoetatu duguna paratudugu artikulu sorta honen abiaburuan.

Autoedizioa

LL ii tt ee rr aa tt uu rr aa ee tt aa MM ee rr kk aa tt uu aa

Page 5: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

5

Kalegats

Autoedizioa

Jendea harritu egiten da libu-ruen diru kontuen gorabehe-rak aipatzen diren bakoitzean.Ematen du, liburuez dihardu-gunean, literaturaren bikainta-sunaz hitz egin behar dela beti,eta gustu txarrekoa dela diruasorkuntzarekin nahastea. Horinagusiki ulertzeko modukoaizan arren, ez da txarto etor-

tzen noizean behin zenbakiei begirada bat ematea,batez ere, irakurleen espekulazio alferrikako zen-bait ekidite aldera. Alegia, liburuaren erosleek (ira-kurle teorikoek), ez dute deus jakiten honetaz guz-tiaz. Jakin beharrik ere ez!, esan lezake batek edobestek, baina, zergatik ez? Zergatik ezin du libu-ruaren erosleak berak egiten duen gastu horretakodiruarekin zer gertatzen den jakin? Fortunaz horri-xe buruz idazteko eskatu didate Kalegatsetik.

Honetaz aritu ginen lehenago ere alua.munduaizeneko blogean, eta gazte zenbait harriturik gera-tu zen han ikusitakoaz. Izan ere askok uste baitu,argitaratze hutsarekin, irabazia duela eskutanautoreak eta, jakina denez, guk egile artistok,gauza profano eta merkantilista horiez ez duguhitz egiterik nahi izaten. Zertarako? Askotan ger-tatzen zaigu nahasmen hori salmentez ari garene-an: egileok salmenta kopurua aipatzen dugunean,irakurleak ditugu gehienetan buruan; irakurleek,ostera, diruaz dihardugula uste dute, ia beti.

Ederki dakizue hemen inor gutxi aberastu delaeuskaraz liburu bat argitaratzeagatik, apurrak di-rela liburu batek ematen dituen sosak eta apenasgeratzen zaigula babesik Saizarbitoriak aipatuta-ko “merkatu txikiaren bertutea” hura baino. Esannahi baita, benetako merkaturik eta negoziorikezean, euskal idazlea ez dela usu egoten beste li-burugintzetan egon ohi diren presioen menpe.Askeagoak garela, alegia, sorkuntzarako. Horixeomen dugu kontsolamendua. Bedi, beraz.

Baina atariko horiek esanda, azter dezagun,grosso modo bada ere, nola banatzen diren liburubaten diruak. Horretarako adibide zehatz bat era-biliko dugu: Mirentxu Uriguen idazleak berelehen eleberria argitaratzeko ametsa du, Hobe bai!deitzen dena. Argitaletxe batera igorri eta baietzesan diote, argitaratuko diotela, 1000 aleko tirada

eginen dutela eta liburu bakoitza 15 eurotan jarri-ko dela salgai. 15.000 euroko negozioaz ari gara,beraz.

Kontratuaren arabera, liburu dendan saltzendenaren %10 kobratuko du berak, %40 joango daeditorearentzat, eta %50 banatuko dute liburudendakoaren eta banatzailearen artean (teorian%25, nahiz eta saltzailearen zifra asko jaits daite-keen banatzailearen mesedetan). Nork bere nego-zioari dagozkion gastuak kendu beharko dituhortik. Gainera, ez dezagun ahaztu, Jaurlaritzak250 ale “erosiko dituela” BEZik gabe, liburutegipublikoetan banatzeko. Horixe duela, alegia libu-ruaren aldeko politika nagusia.

Beraz, Miren Uriguenek 1.500€ eskuratu ditu,editoreak 6.000€, banatzaileak 3.500€ eta liburuasaldu duten liburu-saltzaile guztien artean beste3.500. (Kalkulu honetan ez ditugu sartu Jaurlari-tzaren jokabideak eragindako gorabeherak).

Borobil gauzatu da, beraz, Miren Uriguenenametsa. Soilik ahaztu zaio kontu hauek errealita-tean txertatzeko, mila irakurle-erosle beharko di-tuela, eta, ai mon amie, hori ez dagoela batere erra-za gaur gurean.

Liburuaren diruak

HasierEtxeberria

LL ii tt ee rr aa tt uu rr aa ee tt aa MM ee rr kk aa tt uu aa

Page 6: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

6

Kal

egat

s

LL ii tt ee rr aa tt uu rr aa ee tt aa MM ee rr kk aa tt uu aaAuxtin Zamora

Idazlea

erakargarrietan sartzen (ez naiz euska-raz eskoletan alfabetizatua izan, hain-bat gaizto hainbat hobe!), poesiarenirakurlegoa murritza delakotz (nehorez da gure Euskal Herri honetan oler-ki liburuak salduz bizitzen), diru kon-ponketetan ez naizelakotz atrebitua,eta abar...

➤ Zerk eraman zintuen ibil moldehorretara? Zein izan da zure esperien-tzia?Hasteko eta behin, nik auto-edizioarenesperientzia sorkuntza bat dakarten li-buruetan sartzen dut, eta ez, hainbatidazlek, besteen idatziak hartuz, itxuraederrez eta zitazioekin, hornitzen dituz-ten, liburu kopiatuen komertzioan. Ni-retzat, norbaitek idazten duelarik libu-ru bat, ohartzen naiz, nola salmentenexigentzia ekonomikoek, gehiago dirueta arreta eskatzen duten, idazlearen la-naren edo idazlearen pertsona balora-tzeak baino.

Garrantzia ez dago izan behar luke-en tokian! Sentitzen dut injustizia bat!Norbaitek bere baitarik idazten duenzerbait hori, bakarra da munduan,beharbada ez aberatsa, beharbada ezaski ongi idatzia, maizetan exigentziaestetikoek, linguistikoek eta hainbatbesteen ikuspuntuk zetabetzera behar-tuko luketena, baina idatzia hor da etabaloratzearen beharra dauka, bederenahalegin bat bezala, eta ez luke bazter-turik utzia izan beharko. Horra zerga-tik, neure esperientziaz, irudi zait, au-to-edizioak autentikotasun bat identi-

“Idazleak gara, ez gestio zaleak”

Auxtin Zamora idazleak (Senpere, 1943) esperien-

tzia baikortzat jotzen du auto-edizioa: “Ez dugu ad-

ministrazioaren ez diruaren arazorik nahi, ez dugu

ez irabazirik ez neurketarik egiten inorekin”, dios-

ku. Hartara “egiazko merkatu batean sentitzen

naiz, kultura lehiaketan sartu gabe”.

Hatsa elkarteko kide honen eletan “gure ingu-

ruan sortzen dugun mundutxo zein gehiagokarik

gabekoa da. Idazleak gara gehienik, irakurleak bul-

tzatzen du idazlea eta alderantziz, idazleak irakur-

lea. Handituz doan zirkulu horretan denok aktore

eta ikusle gara!”

➤ Zer da liburuaren merkatua AuxtinZamorarentzat?Liburuen hedapenean hiru merkatuikusten ditut gaingiroki:

Lehena: ekonomiko-instituzionala,diruarekin eta boterearekin kudeatzendena (finantza eta administrazioko pa-pereriarekin), sariak, lehiaketak, mass-media guztiekin hanpatua.

Bigarrena: idealista, sentimentala,bihotzez eta gogozko trukaketa mo-duan, “hartu-emanez” egiten dena.Molde honek, diru minimo bat behardu liburuen egiteko bai erosteko, bai-na ez du diru korritua ez botere batenetekina bilatzen, erakarpen intelektualeta gizatasunezko dimentsioak baizik.Hemen nonbait, auto-edizio moduasartuko nuke.

Hirugarrena: anonimoa. Edozein li-burutako ezagutzak segituan kontsu-mitzeko prest bilakatzen dituena, libu-ru eta idatzi elektronikoaren merkatuadugu hau, jakituriaren bulimia edoanorexia ere sortu lezakeena, ia botereeta diru munduak laster menperatulezakeena. Merkatu honetan uhain az-kar batzuk dabiltza, espazioa bezainzabalean, ezin bururatuzko ezagutzabirtualetan daramazkigunak. Niretzathonek, nonbait, liburuaren merkatuagizatasunaren dimentsio batetik urrun-tzen du. Fisiko-sentimentala den lurta-sunetik, airezkoa den intelektual hotzeta birtual mundura daramagu. Idaz-lea idatziaren gibelean ezabaturik gel-ditzen da! Modu honetan gainera, li-buruak ez dira konkretuki hunkitzen

eta beraz, berek ere ez gaituzte nonbaitgehiago hunkitzen! Abstrakzio hutsa!Baina guretarik askorentzat zein zora-garria!

➤ Merkatu hitza handia da, baina eus-kal merkatua tipia. Horrela sentitzenduzu?Bai. Euskal Herria, munduaren erdian,eremu tipia da, baina iruditzen zait, li-buruen hiru merkatu horiek bere es-parruan sartuak dituela. Badugu liburukomertzio bat diruari edo botereari kul-turalki lotua dena (komertzio edo kul-tural politika arloak nonahi aurki dai-

tezke berdin herri tipietan ere), bai bestemanera bat (poesia munduan dema-gun) kasik trukaketa gisa egiten dena,eta nolaz ez, beste tokietan bezala, hiru-garren merkatu bat, itsuki, espazio bir-tualean nonahi ibilarazten gaituena.

➤ Zuk auto-edizioa landu duzu. Zer-gatik?Bai, arrazoi askorengatik: neure indi-bidualismoaren eraginez, neure eus-kara ez delakotz eredu normalizatu

“Guk saltzen ditugunliburuak,

kultur asteetan, ekitaldi herrikoietan,benefiziorik egin gabe

saltzen ditugu”

Page 7: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

kotasunik, paperak betetzen dira ahalbezain zehazki, baina aurretik ez daki-gu ea diru bat ukanen dugun edo zen-bat ukanen du-gun, aurretik ere galde-ra egin ondoren ez dakigu ea baldintzaguziak betetzen ditugun ala ez. Mo-mentuan, Estatutik aparte den Iparral-deko Euskal Kultur Erakundea (EKE)erakunde publikoak laguntzen gaitu.Honi miletan eskerrak!

➤ Azkenik, Sarako liburu azoka izanda berriki. Zer da zuretzat egun hori?Egun hori idazleen eta irakurleen arte-ko topaketa da, eta ez argitaletxeenerakusketa-salmentazko gertakari bat.Iparraldea deitu eskualdeko idazleaketa beren liburuak aireztarazteko etabaloratzeko urteko hitzordu bat. Kri-tika bat hala ere: Frantziako idazleakmaite ditut asko, eta frantsesez inposa-tuzko ezagutza eta eragin literarioakez ditzaket ukatu, baina eskas handiaaurkitzen dut Saran, zeren eta Larrunmendiaren bestaldean diren idazleeuskaldun anaien aurpegiak ez ditu-dalakotz liburu mahaietara gomitatu-rik ikusten.

Mikel Asurmendi

inori. Laguntza neure baitan zegoen,besteekin nituen harremanek, ixilean,inkontzienteki, barruko indarrak az-kartzen zizkidatelakotz.

➤ Hatsa elkarteko liburuen plazara-tzea ere auto-edizioa da neurri batean.Zer azpimarratuko zenuke esperien-tzia horretatik?Bai, nahiz eta olerkarien idazlanak ar-gitaratu, ez gara diruaren dinamikan—dinamitan?— sartzen —ez gara ko-mertzialak—, gure ahalen arabera egi-ten dugu: mila euro eskuratu, mila eu-roren liburu argitaratu! Ez dugu diruzalantzarik nahi, ezta administrazio ara-zorik, idazleak gara, ez gestio zaleak.Gure liburuen gehiengoa dohainik ba-natzen dugu biblioteketan. Zeren etabai baitakigu poesiaren irakurle gu-ziek ez dituztela liburu dendetan ba-natzen diren olerki liburu guziak eros-ten ahal. Guk saltzen ditugun libu-ruak, kultur asteetan, ekitaldi herri-koietan, benefiziorik egin gabe saltzenditugu. Gainera, liburu bat argitaratubehar dugularik, aurretik jakin behardugu ea diru bat segurtatua dugun alaez. Gure esperientziaz mintzatuz, fi-nantza publikoarekin inoiz ez da fin-

7

Kalegats

LL ii tt ee rr aa tt uu rr aa ee tt aa MM ee rr kk aa tt uu aaAuxtin Zamora

Idazlea

fikatzen duela, baita ere idazlea gehia-go pertsonifikatzen.

➤ Auto-edizioa baino are gehiago dazurea: liburua idatzi, eskuz egina etazeuk plazaratu duzu. Izugarria. Arrasbakarkako lana izan duzu?Bai, neure buruaz mintzatzea ez dabeharbada egokia, baina hala ere erra-nen nuke, liburu bat baizik ez delaidazten aldian, liburu inprimatuak ko-pia batzuk baizik ez direla. Beharbada,denboran, ni, Egiptoko papiroz kana-bera azaletan idazten zuten horietarikbat izango nintzela edo bizitzaren libu-rua nor beraren liburu bakarra dela,eta abar. Ehun bat liburu, banaka, es-kuz moldatu ditut, neure marrazkipinturekin osatuz, eta, kasik dohainikezezagun batzuei banatu. Horrela egi-nez, neure burua lasaitzen nuen, ida-tzia eta jestu artistikoak elgarri lotuz,ekilibrio bat aurkituz!

Beharbada hori egin dut harrotasu-nez, ama batek bere umetxoa jantziederrenetan denei erakusteko beztitu-ko zezakeen bezala. Gainera, bakarraden liburu bat ez da “liburu-kopia”,objektu den bat bezalakoa, idazlearenbizi izan dituenaren oihartzunak bar-nean gorderik dauzka.

➤ Bidean bide lagundu dizute? Ez eta bai! Ez diot laguntzarik eskatu

“Eskas handia aurkitzen dut Saran,

zeren eta Larrun mendiarenbestaldean diren idazle euskaldunanaien aurpegiak ez ditudalakotz

liburu mahaietaragomitaturik ikusten”

Arg

azki

a: G

aizk

a Ir

oz

Page 8: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

8

Kal

egat

s

nekin kunplitzen saiatzen naizela. Bes-terik ez.

➤ Zer moduz moldatzen zara argita-letxeekin?Ongi.

➤ Gustura al zaude haiekin duzunharremanarekin? Edo eurek zureki-koan betetzen duzun lanaz?Ni gustura nago argitaletxeekin, etauste dut haiek ere gustura daudela ni-rekin. Ez dago inolako arrazoirik halaizan ez dadin.

“Irudiak saltzen du gehien”Karlos Linazasoro idazleak haur eta gazte literatu-

rako Euskadi Saria irabazi zuen Bota gorriak ipui-

narekin 2001ean. Berriki Erein-Euskadiko Kutxa

saria jaso du Diotenez ipuinari esker.

Internet Sarean sartu gara. Sareko armiarman erori

gabe Armiarmakoen sareak harrapatu gaitu, euli

baten antzo. Paradoxa ote? Literaturaren Zubitegian

topatu dugu Karlos Linazasoro: ugaria da bere lana.

➤ Asko idazten duen idazletzat alduzu zeure burua?Nahi dudana baino gehiago idaztendut, eta behar dudana baino gutxiago.

➤ Idazten duzun guztia argitaratzenduzu?Ez dut uste munduan halako idazlebakar bat ere badenik.

➤ Beste ezaugarri bat, zure lanak mer-katuratzeko argitaletxeak asko dira:Ibaizabal, Elkar, Pamiela, Alberdania,Anaya-Haritza, Aizkorri... Zer adie-

razten du horrek?Bada, esan nahi du, haur eta gazte lite-raturaren kasuan batik bat, argitaletxe-ek orijinalak eskatzen dituztela, eta de-

Karlos Linazasoro

Idazlea

“Fikzioak paperaeskatzen du derrigor,

fisikoki eta kulturalki,

eta uste dut liburuakbeti eutsiko diola”

LL ii tt ee rr aa tt uu rr aa ee tt aa MM ee rr kk aa tt uu aa

Arg

azki

a: I

ñigo

Azk

ona

Page 9: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

9

Kalegats

ko. Nire ustean, egun inoiz izan ditu-gun kritiko eta iruzkingile onenak di-tugu, baina arazoa da kritika horiekkritikoek berek eta idazleek soilik ira-kurtzen dituztela, eta, beraz, kritikakez duela bere lehen funtzio hori bete-tzen. Ahoz ahoko transmisioak eraginhandiagoa du liburu baten zabalkun-dean, iruzkinik onenak baino.

➤ 2001ean Haur eta Gazte literatura-ko Euskadi Saria irabazi zenuen etaoraindik orain Erein-Euskadiko KutxaDiotenez ipuin liburuarekin. Sarieklaguntzen dute lana merkaturatzen?Zein neurritan?Sarien eragina gehiago da ekonomi-koa, literarioa baino. Gurean, sari ba-ten oihartzuna segituan itzaltzen da.Sari batek akaso lagunduko dizu alegehiago saltzen, baina nekez lagundu-ko dizu beste merkatu batzuetara iris-ten. Eta gure merkatua, mundu orokdakien bezala, oso ttikia da. Euskalidazleak, itzulia izan ezean, ezin du etaezin izango du inoiz bere lanetik bizi.

➤ Azkenik, idazle ofizioz eta biblio-tekaria ogibidez, nolako etorkizunaikusten diozu liburuari?Interneten zabalkunde basatiarekingauzak asko aldatu dira liburutegie-tan. Orain, ia-ia, alferrik daude errefe-rentzia liburuak eta entziklopediak.Inork gutxik egiten ditu kontsultakpaperezko liburuetan. Dena Interne-ten dago. Beraz, nik uste dut bukatudela entziklopedien garaia. Ehun li-burukitan zegoena, diskete bateandago orain. Horrek espazioen aldake-ta eragingo du. Liburutegien funtzioagoitik behera aldatuko da. Besterikda, uste dut, literatura. Nobelak, poe-mak, ipuinak, fikzioak papera eska-tzen du derrigor, fisikoki eta kultural-ki, eta uste dut liburuak beti eutsikodiola, mendeetan eta mendeetan eu-tsi dion legez, teknologia beldurga-rrienen erasoari.

Mikel Asurmendi

➤ Hona esaera berri bat: “Nolako ba-gagea halako merkatua”. Ados? Nire kasuan, ez dut uste hala denik.Nire bagagea eta nire merkatua ez da-toz bat, inolaz ere. Nire bagageak ez dusaltzeko balio.

➤ Alegia, ezaguna eta saldua izatekolan handia egin behar dela esan nahidut. Edo ez da berebizikoa asko publi-katzea? Nik lan handiak hartzen ditut, askoidazten dut, baina ez naiz ezaguna, etaoso gutti saltzen dut. Hori da errealita-tea. Beraz, zure sententziak, nirekinbehintzat, huts egiten du.

➤ Merkatuak ondo tratatzen al zaitusalmenta kontuetan?Esan dudan legez, nik gutxi saltzendut. Oso gutxi esango nuke, gainera.Bota gorriak (Anaya-Haritza) ipuinasalbuespena da, dena den.

➤ Zer da zure ustez lanak merkatura-tzeko orduan “eskas edo faltan” har-tzen duzuna?Nik ez ditut merkatuaren legeak eza-gutzen. Ez dakit zertan egiten duenhuts. Niretzat arazo nagusia, euskal li-teraturaren arazo nagusia, irakurlehelduen urritasuna da. Oso irakurlegutxi dauzka euskal literaturak. Gureherrian, Tolosan, %10era iristen da doi-doi euskal irakurlea. Hori nola kon-pontzen den? Haur eta gazte literatu-rak dauzkan irakurle-kopuruei eutsiz.Hori nola lortzen den? Ez dakit. Bainabadakit hortxe dagoela gakoa eta kora-piloa, eta horixe askatzen saiatu behar-ko lukeela arazoaz kezkatzen den edo-nork.

➤ Zein dira berriz “onurak”?Liburua irakurlearen eskuetara iristendela, jakina.

➤ Argitaletxe askorekin plazaratuduzula aipatu dugu arestian. Antzer-kia, haur eta gazte literatura, narrazioa

edo ipuinak, nobela, poesia eta saia-kera landu dituzu. Genero ugari lan-tzeak laguntzen du merkatuan izaten?Berez hala izan behar luke. Zenbat etaesparru zabalagoetan mugitu, zenbateta genero gehiago landu, ba irakurlegehiagorengana iristeko aukera duzu.Baina, praktikan, zalantzak ditut idaz-le espezialistek ez ote duten idazle de-katlonianoek baino gehiago saltzen.Nola nahi ere den, nik uste dut irudiaksaltzen duela gehien, nik ematen du-danetik oso urrun dagoen profil batek,bistan denez.

➤ Zuk imajinatzen duzu zure irakur-learen profila?Ez dakit. Baina irakurzale amorratuairudikatzen dut, injeniosoa, umore-tsua, gauza ttikiak maitatzen dakie-na... Eta azkarra, neu baino askoz ereazkarragoa, jakina. Emakumezkoa etaederra dela uste dut gainera, %74an.

➤ Armiarmari erreparaturik, Kritikakderitzan harian erruz dira agertzendiren iruzkinak. Horrek zer munta dumerkaturatzeko orduan?Iruzkinek eta kritikek liburua ezaguta-razteko balio behar lukete, irakurlearihalako estraineko pista batzuk emate-

Karlos Linazasoro

Idazlea

“Nik ez ditut merkatuaren legeak

ezagutzen. Ez dakit zertan

egiten duen huts.Niretzat

arazo nagusia, euskal literaturaren

arazo nagusia, irakurle helduen urritasuna da.”

LL ii tt ee rr aa tt uu rr aa ee tt aa MM ee rr kk aa tt uu aa

Page 10: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

10

Kal

egat

s

aren inpresioak partekatzea, berakzure lanari itxura egoki bat emangobaitio. Era berean, liburuan esku har-tu behar duten beste laguntzaileenideiak idazten joatea, solasaldi horie-tan haien arnasetan eta gogoan zeregosten ari den jakitea: hala nola liburua argitaratzean, aurkezpen-emanaldian zure liburuari biziaemango dioten musikariekin entzu-lego-ikuslegoaren atseginerako ema-naldiaren nondik norakoak ondo-ondo zaintzea.

Ez dut esaten hau egiten ez denik,ez! Baina hau azkar eta presaka egi-ten dela azpimarratu nahi nuke. Ho-rrexegatik, denbora lasterraren pre-siorik gabe, komunikazioaren bidez,hitz eginez, ondo igaroz, une horiekgertutik norberak biziz besteei bizia-raztea da nire asmoa. Hortik sortzenda benetako poesia, bizitakoa etasentitutakoa, kontzientzian oinarri-tuta dagoelako.

➤ Auto-edizioa baino are gehiago dazurea: liburua idatzi, inguruko lagu-nek parte hartzen dute bidean... Nire bidean —idatzia nuena argitaraeman aurretik—, batekin eta bestee-kin egonez, jabetu nintzen jende as-ko eta askoren lana ez zela liburuankontutan hartzen. Sarri agertzen zi-ren aipatuak, baina letra txikixeagoz.Nire ondoan jende ezaguna egon da,aspaldian nire bizitzan zer esan han-dia izan dutenak, nik haiekin edo

“Gune basatia da liburuaren merkatua”Andoni Salamero (Zumarraga, 1966) idazleak Zu.

Ni. Bi. Bidean... eta Bide ertzeko printzak poesia

liburuak kaleratu ditu. Auto-edizioak dira biak hala

biak. Bi liburuekin izandako esperientzia oso ona

izan dela adierazi digu.

Olatz Goibururen marrazkiek eta Gorka Salme-

ronen argazkiek osatu zuten lehen liburua. JosAn-

ton Artze eta Iñaki Bastarrika idazleak lagundu zu-

ten bidean, Karmen Esteban lanaren ikuskatzailea

izaki. Bide ertzeko printzak liburuan bere mentu-

ra gauzatu zuela esan digu: mentura propioa. Ala-

baina, honetan ere lagun franko izan ditu bidaide.

Alegia, auto-edizioa landu du, baina liburua lagu-

nen laguntzaz buruturik.

➤ Zer da liburuaren merkatua Ando-ni Salamero-rentzat? Zail zait erantzuten. Batetik, libu-ruaren zabalpen zabala burutzenduten enpresak daude. Enpresahauek salerosketa hori gauzatzeazgain, liburuen ezagutza hurbiletikeskaintzen ahalegintzen dira, era-kundeen eta komunikabideen la-guntza izanik. Bestetik, interesakdirela medio, orpoz orpo elkarlane-an ibili beharrean, ukabilka norbe-rak ringaren lau aldeetan bere pos-tua borrokatzen duen gune basatiada merkatua.

➤ Merkatu hitza handia da, bainaeuskal merkatua txikia. Horrela sen-titzen duzu?Bai. Euskal Herriko merkatua txikiada interes handiak daudelako etahalakoa da egoera argitaletxeen ka-suan. Mahai handian interes desber-dinak dituzten jaleak dira, tartahandia izanda ere jale indartsuenakzati potoloa eramaten du eta txikiekapurrak jasotzen dituzte. Mahai ho-rretan borrokan ari diren argitale-txeak ari dira, eta bestalde, auto-edi-zioan dihardugun idazleok proiek-tu jakin bat bideratu nahian gabil-tza, gure ametsetan sinesteko bideberriak urratu nahi ditugulako. Mahaihorretan ezinezkoa dugu egotea, ba-tez ere, gure proiektua inongo la-guntzarik gabe bideratu behar du-gulako.

➤ Auto-edizioa landu duzu zureliburuak plazaratzeko. Zerk eramanzintuen molde horretan aritzera?Nire sortze prozesua nire bidean lan-du dut, liburua neuk erditu nahinuelako hasieratik bukaeraraino.Alegia, besteek egiten zuten lanagertutik ikusi nahi nuen, prozesuakontrolatu, denboraz eta ganorazgauzak eginez, inongo presarik ga-be, inork ezer agindu gabe, harrema-

nak gertutik zainduz, besteen inpre-sioak ezagutuz... Sortzen ari nintzelani neu ere konturatu nendin besteekzenbat lagundu ninduten jakiteko.

➤ Esperientziarekin gustura beraz?Bai, esperientzia oso ona izan da, be-netan. Gertutik hauxe guztia antze-matea, usaintzea, sentitzea... ez dagohitzez adierazterik. Garrantzitsua damarrazkilariarekin ari zarenean bereikuspuntua ezagutzea, marrazkiakartistak berak ere nola irudikatzendituen sentitzea, inprentako langile-

Andoni Salamero

Idazlea

“Nire sortze prozesuanire bidean landu dut,

liburua neuk erditu nahi nuelako

hasieratik bukaeraraino”

LL ii tt ee rr aa tt uu rr aa ee tt aa MM ee rr kk aa tt uu aa

Page 11: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

11

Kalegats

Apatx-en egin dut nik sinesten etaamesten dudana era propio eta bere-zi batez moldatzeko. Argitaletxe ar-gitaletxea denik ez nuke esango,neure ideiak kudeatu baititut, inon-go pretentsiorik gabe, gozatzeko,ondo igarotzeko eta neu osa-bete-tzen nauen hori besteei eskaintzeko.Esperientzia horretan lagun askoezagutu dut, haien mundu ikuske-rak aberastu nau, nire bizitzaren zatiegin dira eta ate berriak, proiektuberriak bideratzeko aukera ireki dit.Ez dut ohiko merkatuen arrastoanibiltzerik nahi, oztopoak asko badiraere, azkenean, jende on askoren joka-bideak eta zintzotasunak arazoak etatrabak garaitzen lagundu didate.

➤ Zure auto-edizio lanaz aparte,ezagutzen duzu beste idazleena?Nola ikusten duzu auto-edizioarenmerkatua?Bai, bada jenderik. Urtzi UrkizukBeta liburua hala argitaratu du. Iña-ki Bastarrika lan polita egiten ari daHauts Urdina zigilupean. Bere lanakargitaratu izan ditu eta gainera, bes-teen lanak, margolarienak, idazlee-nak ezagutzeko dibulgazio, zabaltzelan ederra egiten ari da. Txalogarriabenetan.

Auto-edizioari dagokionez, gu be-zala geure lanak eta egitasmoak au-rrera ateratzeko gure poltsikotik or-dainduz ari garen idazleok sinestendugu zerbait bereziago egin behardugula entzulego-irakurlego-ikusle-goaren arreta deitzeko, berau mima-tzeko, gozatzeko. Tratuak gertutasu-netik beharko du, eta horren aldeapustu egiten ari gara. Irakur-leak-entzulegoak-ikuslegoak aldarrikatunahi duena eman nahian gabiltza etaeskaintza horri ez diogu muzin egin-go. Sentimenduen eta harremanenmundua zaintzeak eta gertutik bizi-tzeak aukera hori ematen digu. Horiegiten ahaleginduko gara!

Mikel Asurmendi

haiek nirekin egitasmoetan, hizketanaritu izan direnak. Hori dela eta,haien ekarpena kontutan hartu guranuen eta hara hor non agertu zirenKoldo Cadierno marrazkilaria, Kar-men Esteban idazle fina eta kultureragilea, Pello Biain irakasle eta idaz-lea, Karlos Rodriguez, Roayer in-pren-tako nagusia, eta Joxan Artze, lagunizateaz aparte, bere ikuspuntuak etaolerkigintzan irakaspenak gogoanizan ditudanak. Liburuarekin batera

emandako eranskinean honakook es-ku hartu zuten: Antxiñe Mendizaba-lek, Iñaki Baztarrikak, Koldo Cadier-nok eta Koldo Goitiak. Musikari lane-tan, berriz, Oihane Toledok eta Ma-riaje Arratibelek ere bai. Asko gehia-go aipa daitezke, baina zaila dahaien berri hitz gutxitan aipatzea.

➤ Apatx zigilua sortu duzu. Argita-letxea ote? Ohiko merkatutik landaari zarete...

Andoni Salamero

Idazlea

“Auto-edizioak sentimenduen eta harremanen mundua zaintzeak eta gertutik bizitzeak aukera ematen digu.

Eta hori egiten ahaleginduko gara”

LL ii tt ee rr aa tt uu rr aa ee tt aa MM ee rr kk aa tt uu aaA

rgaz

kia:

Iñi

go A

zkon

a

Page 12: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

12

Kal

egat

s

Muga-aro batean bizi garela esatenda askotan (zintzoak izateko, betiesan izan da). Egia eta gezurra:non, noiz eta norentzat esaten den,noski. Ezin da ukatu, hala ere, garaizinez interesgarria dela gurea.

Halako alde handia egongo al dajoan zaigunaren eta datorkiguna-ren artean? Auskalo. Kontua da,oraingoan, teknologiak baduelazer esanik ate joka ari zaigun eten,krisi, aldaketa edo dena delako ho-rretan.

Beharbada, idazleek istorio berakontatuko dute, behin eta berriro.Baina (eta hor dago gakoa) begira-tzeko beste modu, beste formatu ba-tzuk azaldu dira urteotan. Hobeak?Ziur asko ez. Bai desberdinak. Sor-men artistiko orok senari (arrazoiazkanpoko zerbaiti) zor dio bere in-darra, eta ez inolako mekanismori.Guztiz ados. Teknologiak, ordea, ezdio bortxa egiten sen horri, bideaibiltzeko beste modu bat ekartzenbaizik. Teknologia ez da zirkulua-ren koadratura, baina gure giharnekatuentzako makulu bihur dai-teke. Bi eratara lor lezake hori:

1- Sortzaileen eguneroko lanaerraztuz eta aberastuz. Horixe ze-haztuko dut jarraian.

2- Begirada aldatu egin da. Garaibateko testuinguruek eta perspekti-bek ezer gutxi esaten diete gaurkobelaunaldiei. Gazteek ez dute (noizedo noiz iradokitzen den moduan)istorioak bereganatzeko irrika gal-du, baina beste hizkuntza (tekno-logikoago) batez mintzatzen dira.Hizkuntza hori entzuten asmatubeharko dugu, edota are... sortzen(hori bai dema!). Oso goiz da, or-dea, horretaz zentzuz jardun ahalizateko. Etorriko da, eta orduan jar-dun beharko dugu.

Idazleak hitzak maite ditu, ozto-poak oztopo, baina maitale iheskorsamarrak dira haiek. Ataka hori ez-titzeko asmoz, eta labur bada ere,idazle (itzultzaile, kazetari, sortzai-le...) batek egunerokotasunean izandezakeen laguntza pare bat zerren-datuko da jarraian.

1- INFORMAZIOA. Bilatzen...eta aurkitzen

1.1-Datu-baseakIdazteko komunikatu egin beharda, eta, horretarako, informazioalortzea ezinbestekoa da. Informa-zioa bilatzea baina errazagorik...ezta? Eta aurkitzea? Bada, askotan,beste labeko opila. Gehiegizko in-formazioa arrisku erreala da.

Behar dugun informazioa (eta be-har duguna bakarrik) aurkitzeko,dagoeneko ohikoak zaizkigun en-

tziklopedia eta hiztegi elektroniko-ez gain, badira, orobat, bestelakomodu praktikoak eta interesga-rriak. Esate baterako, oso erraza daguk geuk korpus bat sortzea, etaInforapid izeneko (edo horren an-tzeko beste) programa indartsu baterabili ondoren, hitz jakin bat aur-kitzea, edo hitz horren erabilpena,testuingurua, maiztasuna... Eta de-na di-da batean.

1.2-Web-guneetanDemagun esamolde bat (edo albis-teren bat, hitzen bat) kontsultatu

nahi dugula Interneten. Web-gune-en bilatzaileetan begira dezakegu,baina sarritan ez da azaltzen... hanegon arren. Badira beste modu ba-tzuk errazagoak eta eragingarria-goak. Web-gune osoa jaitsi daiteke,esate baterako, eta ondoren Desk-topSearch deritzen (edo antzeko)programa berezi batzuez arakatu.Programa horiek INFORMAZIOGUZTIA ateratzen dute, ohiko bi-latzaileek ez bezala.

2- INFORMAZIOA prozesatzen

Bada beste gai bat interes handiapiztu duena ikastaroetan. Gerta li-teke informazioa eskura izatea, bai-na formatu desegoki batean. Esatebaterako, irudiz osaturiko PDF ar-txibo bat izan dezakegu: testua ira-kurri daiteke, baina ezin da zuzene-an erabili. Badira OCR deritzen pro-

grama batzuk irudi batean dagoentestu guztia txukun-txukun «atera»dezaketenak.

3- Hiztegiak eta entziklopediak

Ohiturak eta usadioak estu lotzengaitu paperari, eta gogorra zaigugure betiko (paperezko) hiztegiko-teak lan-mahaitik kentzea. Loturahorri aurre eginez gero, ordea, den-bora dezente irabazi ahal izangodugu.

Gaur egun, hiztegi asko eta askodigitalizaturik daude jadanik. Bai-

GG aa ii aa

Teknologia, sorkuntzaren akuilu

Beharbada, idazleek istorio bera kontatuko dute, behin eta berriro. Baina (eta hor dago gakoa) begiratzekobeste modu, beste formatu batzuk

Page 13: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

13

Kalegats

na bada hiztegi (elektroniko) batbeste guztien gainetik dagoena:BABYLON. Zehatzagoak izateko,Babylon ez da hiztegia, EGITURAbaizik: ehunka hiztegi gorde ditza-ke bere baitan, eta aldi berean kon-tsulta daitezke haiek!

4- Denetarik pixka bat

Tresna eta jardun ugari dago aipa-tzeko, baina leku asko ez. Azaletikaipatuko dira batzuk:

• Testu-prozesadorea izango daidazlearen lan-tresna nagusia. Ba-ditu, hala ere, maiz ezezagunak

zaizkigun erabilpen «txiki» batzuk(Xuxen, sinonimoen funtzioa, alda-keten kontrola...).

• PDAk dira benetako eramanga-rriak idazlearentzat: arinak, multi-

funtzionalak eta merkeak (50 euroazpitik, batzuk).

• Testuak ahots bihurtzeko pro-gramei esker liburuak entzun ahalizango ditugu, edonon gaudela ere.

• Ahots grabagailuak, enkanteelektronikoak, brainstorming tek-nikak... Zerrenda luze samarraizan daiteke, baina merezi du jaki-naren gainean egotea. Etorkizunakadar luzeak dakartza, eta zezen ho-rrek harrapatzen bagaitu... ezeronik ez.

Fernando Morillo

GG aa ii aa

‘Idazlea eta Teknologia’ Ikastaroa antolatu zuen EIEk martxoan UEUrekin lankidetzan Eibarko Markeskoa Jauregian. Bi saioprestatu zituen Fernando Morillok, lehembizikoa “erakusleiho-saio” moduko bat izan zen: gailuak eta programak ahalik etaxeheen eta ulergarrien aztertuko dira (instalaziotik hasi, erabilpena, trikimailuak...) eta betiere praktikotasuna kontuan hartuz.CD bat emango zitzaion partehartzaile bakoitzari, aztertuko diren programa eta informazioarekin. EIEk antzeko ikastaroakantolatzeko asmoa du.

Idazteko komunikatu

egin behar da, eta horretarako,

informazioa lortzea ezinbestekoa da

Page 14: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

14

Kal

egat

s

Udaberriko nobedadeak

LL ii bb uu rr uu bb ee rr rr ii aa kk

Iturrino HandiaHasier Etxeberria • Susa

Nobelan Cosme Iturrino ma-gilariaren bizitzako une go-goangarriak jaso ditu HasierEtxeberriak. Orson Wellesekesan ohi zuenez, sekula egonden magorik handienetakoazen The Great Iturrino,pertsona bat hiru zatitan egi-ten duen kaxaren asmatzai-lea: burua alde batera, oinakbestera eta enborra hirugarrenera.

Aulki bat elurretanUxue Alberdi • Elkar

Idazle gazteentzako VIII.Igartza Saria irabazi zuenUxue Alberdik ipuin-bildu-ma baten proiektuarekin,eta, lan horretan urtebetezjardun eta gero, liburu amai-tua plazaratu du orain: “Aul-ki bat elurretan”, Suedian gi-roturiko istorio gazi-gozozosatua.

Beste eguzkiaItziar Madina • Txalaparta

Asunen bordako Domingoartzain bakartiak etxaldeautzi eta gazte denborakoamodioarekin, Josefinarekin,bat egiteko asmoa daukabere bizitzaren gainbeheran.Baina egitasmo horren bide-an, bere jaioterria, Alkabehe-re, okupatu duen gazte tal-dea agertuko da.

Sua falta zaiguKatixa Agirre • Elkar

Lehenengo zigarrotik lehen-biziko ezkontzara, aurrene-ko desilusiotik zaputzaldianinstalatzera, intentsitate be-reziz jantzitako zazpi istorioehundu ditu Katixa Agirrekbere estreinako narrazio-bil-duma honetan, gaztaro mi-tifikatuaren muga lanbro-tsuak heldutasun harrigarrizmarraztuz.

Zakur kaleHarkaitz Zubiri • Susa

Hamar ipuinez osatua. Gauregungo donostiarrak dira“Zakur kale” honetakobizilagunak, estuasun eta az-pikerien artean nor gehiago,etorkizun oparoago baten bila aztarrika. Burgesiarenerretratu bat egin du HarkaitzZubirik.

BasagurinaOlatz Caminos, Xabier Etxeberria,Iskandar Hamawy, Janire Lopez,Rafa Ugalde • Txalaparta

Basauriko Euskarabila elkartea1996. urtean hasi zen ipuin eroti-koen lehiaketa antolatzen. Izerdizzipriztindutako orri horiekin Txala-partak Bero hezeak liburua argita-ratu zuen 2001. urtean. Oraingo-an gurina izango da berotasunaemango diguna, Basauriko guri-na, gurin basatia. Basa gurina.

31 BaionetaAitziber Etxeberria • Erein

1813ko uda da. Espainia-ko Independentziako Gudaazkenetan eta tropa anglo-portugaldarrak gero eta hur-bilago dauden arren, Na-poleonen tropen menpe da-go Donostia. Bere bizitzagoitik behera astinduko duenbisita egingo dio François sol-dadu frantsesak Uliako Bea-trizi.

Riag Entinak (Elkartasunabasamortuan)Joxe Iriarte Bikila • Gakoa

Liburu hau, engaiamendupolitikoa soila baino harata-go doa. Maitasuna eta se-nidetzaren isla bada ere.Herri batekikoa, hezur ma-mizko jendearekikoa. Egoe-ra bat konpartitzeak, senti-menduek korapilatzeak, bi-daide ez ezik gogaide bihur-tzen zaitu.

Markak. Gernika 1937Bernardo Atxaga • Pamiela

Imajina dezagun egoera;pentsa dezagun bonbarda-tuak, metrailatuak, erreak izanziren biktimengan, edo kar-tzelatuak, beren ondasunezdesjabetuak, beren hizkun-tzan mintzatzeagatik meha-txatuak izan zirenengan “¡Ha-bla en cristiano!”; pentsatu gai-nera hogeita hamar urte luzezez zutela gertatutakoa kontatzeko aukerarik izan...

IpuinakGabriel Aresti • IkederXabier Monasterioren edizioa

Gabriel Arestik literatur ge-nero guztiak landu zituen.Sei dira idatzi zituen ipui-nak, 1957 eta 1962 bitar-tean, urtez urte, Egan aldiz-karian azaldu zirenak. Xa-bier Monasteriok sorta horieuskara batura ekarri eta li-buru batean berrargitaratuditu.

DiotenezKarlos Linazasoro • Erein

«Idazle sendo baten lana»antzeman zuen epaimahaiakesku artean zuen lanean, etaasmatu zuen. Diotenez sari-tuan maiz eta maisuki landuizan dituen narrazio labu-rrak, oso-oso laburrak bar-ne, bildu ditu. Liburu nahikometaforikoa da; gauzakesan baino gehiago iradokiegin ditut, eta eskatzen du irakurle konplizea.

Bidaiak scriptoriumeanzeharPaul Auster • AlberdaniaItzultzailea: Oskar Arana

Gizon zahar bat gela itxibatean eserita dago. Gelakate bakarra du, leiho baka-rra, ohe bat, mahai bat etaaulkia. Memoriarik gabeesnatzen da egunero. Ezda gogoratzen ezta gelatikirtetea zilegi duen edo ez.

Page 15: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei

15

Kalegats

Erromako argitaletxe txiki eta ertainenazokan parte hartu zuen Fito Rodri-guezek, Euskal Idazleen Elkartekolehendakariak. “Galarazitako hitzak.Euskal literatura kaiolatua” izenburu-ko hitzaldia eskaintzeaz gain, euskal

literaturaren egoeraren nondik nora-koak azaldu zituen Italiako hiriburuan.

Alex Mendizabal eta Maider Elko-roren laguntzaz Italiako argitaldariezberdinei euskal literaturaren egoe-ra agertarazi zien. Erromako Euskal

Astean Sonia Gonzalez eta Leire Bil-baoren poema irakurraldiak izanziren, Kuraia taldearen emanaldia etaAsier Altuna eta Telmo Esnalen AupaEtxebeste! filmaren emanaldia eskainiziren, besteak beste.

Fito Rodriguez EIEko lehendakariaErromako Euskal Astean

EE uu ss kk aa ll ll ii tt ee rr aa tt uu rr aa mm uu nn dd uu aa nn

Page 16: Eskutitza...(izengabea txineraz) izan da lau idazle italiarrek erabilitako ezizena. Bai sarean baita “Luther Blisset” izengoitiaz literaturan ere (Q elebe-rria, esaterako) egileei