10
Estatistika

Estatistika

  • Upload
    harris

  • View
    40

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Estatistika. Zer tenperatura izango da uda honetan Madrilen?. Zenbat neba/ahizpa dute, batez beste, nire mailako neskek?. Zein da batez besteko altura? Oso altua ala oso baxua naiz nire adinerako?. Zer adinekoak dira Play -arekin jolasten diren gehienak?. - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

Page 1: Estatistika

Estatistika

Page 2: Estatistika

Zer adinekoak dira Play-arekin jolasten diren gehienak?

Zenbat neba/ahizpa dute, batez beste, nire mailako neskek?

Zer tenperatura izango da uda honetan Madrilen?

Zer iraupen du ordenagailu eramangarri baten bateriak?

Zein da batez besteko altura? Oso altua ala oso baxua naiz nire adinerako?

Page 3: Estatistika

Aurreko galderen erantzunak aurki daitezke, behar adina datu

biltzen bada:

•neska bakoitzari zenbat neba/ahizpa duen galdetuta,

•hiri batean jende askori galdetuta Play-arekin jolasten ote diren

eta zer adinekoak diren,

•Madrilen uda bakoitzean zer tenperaturak izan diren begiratuta,

•fabrikatutako bateria guztiek zer iraupen izan duten ikertuta,

•leku askotako pertsona askoren neurria hartu eta batez bestekoa

kalkulatuta…

Page 4: Estatistika

Estatistika da matematikaren adar bat

non aztertzen baitira kasu-taldeen datuak,

multzoa aztertzeko eta haien etorkizuneko

portaerak iragartzeko.

Page 5: Estatistika

Play-arekin jolasten direnak 10 edo 11 urte dute.

Nondik atera duzu hori? Nire ahizpak 15 urte ditu eta Play-arekin jolasten da.

Izan ere, bosgarren urteko guztiei galdetu die…

Bada, horrela ez du balio, lagina, hau da, Play-arekin jolasten diren eta zenbat urte duten galdetzen diezun pertsonak hobeto aukeratu behar dituzu.

Page 6: Estatistika

Zer jakin nahi duzu? Zer adinekoak diren Play-arekin jolasten direnak, munduan? Espainian? Gure hirian?

Populazioa,zehaztu behar duzu, hau da, interesatzen zaizunari buruzko informazioa duten pertsonen guztizko multzoa zehaztu.

Ez zaie munduko, hiriko edo Espainiako biztanle guztiek galdetu beharko Play-a erabiltzen duten eta zenbat urte duten. Nahikoa da lagin adierazgarri bat aukeratzea.

Page 7: Estatistika

Nik jakin nahi dut zenbat neba/ahizpa duten, batez beste, nire mailako neskek.

Zein litzateke kasu honetan populazioa, hau da, gai horri buruzko informazioa duten pertsonen guztizkoa? 1

Erantzun al diezaiokezue guztion artean galdera honi?

Page 8: Estatistika

Zure mailako neska guztiei galde diezaiekezu zenbat neba/ahizpa duten.

Eta gero, maiztasun-taula bat egin.

Eta, hori, zer da? Oso zaila izan behar du…

Page 9: Estatistika

Maitasun-taula batek datu bakoitza zenbat

aldiz agertzen den erakusten du. Adibidez,

erantzunak badira «3, 2, 2, 1, 1, 1, 0»,

maiztasun-taula hau litzateke:

Neba/ahizpen kopurua Erantzun-kopurua

0 neba/ahizpa 1 erantzun

1 neba/ahizpa 3 erantzun

2 neba/ahizpa 2 erantzun

3 neba/ahizpa 1 erantzun

2Zenbat neba eta ahizpa dituzue? Landu talde honetako neba- eta ahizpa-kopuruen maiztasun-taula.

Page 10: Estatistika

EstatistikaIrudiak: http://www.openclipart.org/