7
ARKUMEAREN ARRAIAREN AZTERKETA ANATOMIKOA HELBURUA: 1.- Arkumearen arraiaren organoak identifikatu. Gibelaren Egitura identifikatu. Bihotzaren egitura identifikatu eta bere funtzionamendua ezagutu. Arnasa-aparatuaren egitura identifikatu. 2.- Giza-organoen eta arkume-organoen arteko desberdintasunak ezagutu. 3.- Disekzio-esperientzia egin. 4.- Idazlan zientifikoa egin. MATERIALAK: Arkumearen erraia (birikiak, gibela eta bihotza).. Begibiko lupa. Disekzio-azpila. Disekzio-kubeta. Gomazko tutua.. Nylon-haria.. Erregela. PROZEDURA: 1 NUTRIZIOA

ESTUDIO ANATÓMICO DE LA ASADURA DE UN CORDERO · Web viewBihotza bere alde ganbila gorantz begira dago eta, goiko odol-hodia de birika arteria eta bere atzean, aorta arteria ikusten

  • Upload
    others

  • View
    12

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ESTUDIO ANATÓMICO DE LA ASADURA DE UN CORDERO · Web viewBihotza bere alde ganbila gorantz begira dago eta, goiko odol-hodia de birika arteria eta bere atzean, aorta arteria ikusten

ARKUMEAREN ARRAIAREN AZTERKETA ANATOMIKOA

HELBURUA:

1.- Arkumearen arraiaren organoak identifikatu.

Gibelaren Egitura identifikatu. Bihotzaren egitura identifikatu eta bere funtzionamendua ezagutu. Arnasa-aparatuaren egitura identifikatu.

2.- Giza-organoen eta arkume-organoen arteko desberdintasunak ezagutu.

3.- Disekzio-esperientzia egin.

4.- Idazlan zientifikoa egin.

MATERIALAK:

Arkumearen erraia (birikiak, gibela eta bihotza)..

Begibiko lupa.

Disekzio-azpila.

Disekzio-kubeta.

Gomazko tutua..

Nylon-haria..

Erregela.

PROZEDURA:

Birikiak, bihotza, eta askotan, gibelaren multzoari “erraia” esan ohi zaio.

Hartu arkumearen erraiak eta disekzio-kubetan , bihotzaren atzeko aldearen (alderik lauenaren) gainean.

1 NUTRIZIOA

Page 2: ESTUDIO ANATÓMICO DE LA ASADURA DE UN CORDERO · Web viewBihotza bere alde ganbila gorantz begira dago eta, goiko odol-hodia de birika arteria eta bere atzean, aorta arteria ikusten

Arkume-gibelaren azterketa anatomikoa

1.- Begiratu gibelari.

2.- Deskribatu bere itxura, egitura eta kolorea. Egin marrazkia edo argazkia.

3.- Banatu gibela bisturi ala artazi handiak erabiliz. Begiratu berean sartzen diren odol-hodiei (arteriak eta zainak).

4.- Konparatu gibela hau zure apuntetan agertzen den giza-gibelarekin. Idatzi ikusitako desberdintasunak.

Arkume-birikien azterketa anatomikoa

Identifikatu organoak, arnasbideak (trakea eta bronkioak) , birikien lobuluak eta odol-hodiak. Aurreko eta atzeko aldeen marrazkiak edo argazkiak egin eta ezagutzen dituzun egitura guztien izenak idatzi.

Begiratu kanpotik, behean agertzen den irudia erabiliz, bai arnas aparatuari bai bihotzari. Zein kolore diten?

2 NUTRIZIOA

Page 3: ESTUDIO ANATÓMICO DE LA ASADURA DE UN CORDERO · Web viewBihotza bere alde ganbila gorantz begira dago eta, goiko odol-hodia de birika arteria eta bere atzean, aorta arteria ikusten

1.- Begiratu trakeari. Ikusiko duzu eraztun kartilagotsu batzuk dituela. Zein alde dago esofagoaren ondoan? Zergatik dakizu?

2.- Lotu gogorki, nylon-haria erabiliz,, gomazko tutua eta trakearen muturra. Putz egin tutuan. Behatu zer gertatzen den.

3.- Trakea disekzionatu. Begiratu bere egiturari eta konprobatu lehenengo galdera azaldutako egiturarekin eta beheko irudiarenarekin bat egiten duela.

3 NUTRIZIOA

Page 4: ESTUDIO ANATÓMICO DE LA ASADURA DE UN CORDERO · Web viewBihotza bere alde ganbila gorantz begira dago eta, goiko odol-hodia de birika arteria eta bere atzean, aorta arteria ikusten

4.- Konprobatu nola trakea bi zatitan banatzen dela. Begiratu bronkioei eta idatzi trakearekiko desberdintasunak. Segi bronkio baten adarrak eta ireki bronkiolo bat. Idatzi ikusitako desberdintasunak.

5.- Konparatu disekzio-kubetan dituzun birikiak eta giza-birikiak. Idatzi ikusitako desberdintasunak.

6.- Banatu bi birikiak eta hartu bat. Begiratu odol-hodiak (arteriak eta zainak). Zeintzuk dira odol-hodirik garrantzitsuak?

7.- Behatu birikien kanpoko aldea leuna dela pleurak babestuta dago eta.

Banatu mintz hau, bisturi eta artazi meheak erabiliz, eta begiratu lupaz birikien egitura poligonala. Poligono bakoitzak biriki-lobulu bat da eta hor, 0,1 mm-ko diametrodun barrunbe edo albeoloak ikusiko dituzu.

8.- Ebaki birikiaren zati bat eta konprobatu bere elastikotasuna eskuz estutuz.

Prezipitatu-ontzia hartu eta uraz bete ezazu. Sartu birikiaren zatia ontzian. Zer gertatzen da?. Gauza bera egin gibelaren zati batekin.

Arkume-bihotzaren azterketa anatomikoa

1.- Ezarri bere bizkarraldeko aldearen gainean. Konprobatu ehun batek inguratzen duela, perikardioa. Ehun honek bi mintz ditu eta haien artean likido kopuru eskas du. Kendu gantza eta perikardioa.

2.- Begiratu bihotzaren egitura eta forma, ikustatu aurikulak eta bentrikuluak.

Bihotzaren parterik garrantzitsuena eta handiena bentrikuluak dira. Aurikulak bentrikuluak baino txikiagoak dira eta beren muskulatura ez da hain lodia. Aurikulen eta bentrikuluen artean ildo bat aurkitzen da, aurreko zeharkako-ildoa (3).

Azalean, ikus dezakegu non banatzen diren ezker (2 b) eta eskuineko bentrikuluak (2 A). Leku horri ildo interbentrikularra da eta hor agertzen da koronario arteria, bihotzari odola eramaten diona.

3.- Identifikatu birika-arteria eta aorta arteria..

4 NUTRIZIOA

Page 5: ESTUDIO ANATÓMICO DE LA ASADURA DE UN CORDERO · Web viewBihotza bere alde ganbila gorantz begira dago eta, goiko odol-hodia de birika arteria eta bere atzean, aorta arteria ikusten

Artera eta irten diren zainak eta arteriak identifikatzeko odol-hodi bakoitzean sartu lastotxo bat. Horrela ikusiko duzu non bukatzen diren eta nondik ateratzen diren odol desberdinak.

Bihotza bere alde ganbila gorantz begira dago eta, goiko odol-hodia de birika arteria eta bere atzean, aorta arteria ikusten da. Eskuineko bentrikulutik birika arteria (4) ateratzen da, eta ezkerrekotik aorta arteria (5).

4.- Begiratu orain bihotzaren bizkarraldea, ikusten dituzun odol-hodiak eskuineko aurikulan (1 a) bukatzen diren Goiko eta Beheko kaba zainak eta koronarioa dira, Lau biriki-zainak ezkerreko aurikulan (1 b) bukatzen dira.

5.- Guraizeen laguntzaz eskuineko bentrikulua ebakiko dugu ildo interbentrikularra baino 0,5 cm goragotik, hau da, birika-arteria (4) ebakitzen hasi eta I lerroari jarraitu (irudiari begiratu).

6.- Eskuineko bentrikuluaren hormak ireki eta bere barneari begiratu. Ikusitakoa marraztu eta egitura desberdinen izenak idatzi. Identifikatu balbula sigmoideoak edo semilunarrak (6) eta trikuspide balbula (7). Neurtu bentrikulu honen horma muskularraren lodiera.

Odolak atzera egin ez dezan birika-arteriaren oinean birikitako balbula sigmoideo edo semilunarrak (6) agertzen dira.

Odolak atzera egin ez dezan aurikularen eta bentrikuluaren artean trikuspide balbula aurikulo-bentrikularra (7) dago.

Balbula honek hiru mintz bihotzeko muskuluari lotuta ditu.

5 NUTRIZIOA

1 a. Eskuineko aurikula1 b. Ezkerreko aurikula2 a. Eskuineko bentrikulua2 b. Ezkerreko bentrikulua 3. Aurreko ildoa 4. Birika-arteria 5. Aorta arteria 6. Balbula sigmoideoak 7. Trikuspide balbula 8. Pilareak 9. Mitral balbula

Page 6: ESTUDIO ANATÓMICO DE LA ASADURA DE UN CORDERO · Web viewBihotza bere alde ganbila gorantz begira dago eta, goiko odol-hodia de birika arteria eta bere atzean, aorta arteria ikusten

7.- Orain aortatik hasita ebaki ea irudiko II lerroari jarraitu. Ezkerreko bentrikulua marraztu eta ikusitako egituren izenak idatzi. Aortaren oinean balbula sigmoideo aortikoa ikus dezakezu eta balbulen gainean, bi koronario arterien zulotxoak.

8.- Aurkitu balbula mitrala, bi mintz osatuta. Azaldu zein den ikusitako balbula bakoitzaren funtzioa.

9.- Ikusi eta neurtu ezkerreko bentrikuluaren hormaren lodiera. Azaldu zergatik bentrikulu bakoitzak duen lodiera desberdina.

6 NUTRIZIOA