12
Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 34.alea 2013ko ABENDUA B a d a t o z G a b o n a k E t x e b a r r i r a ! ! !

Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 34.alea …Ludotekako umeak eta begiraleak Jakingo duzuen bezala, laster gabonak izango dira. Hori dela eta, ludotekak apainduko ditugu ume

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria34.alea 2013ko ABENDUA

Badatoz Gabonak Etxebarr ira !!!

2

UDALAAYUNTAMIENTO

E T X E B A R R

I

ETXEBARRI TXIKI 34.alea 2013ko ABENDUA

1 2 3 4 56 7 8 9 10 11 1213 14 15 16 17 18 1920 21 22 23 24 25 2627 28 29 30 31

12 3 4 5 6 7 89 10 11 12 13 14 15

16 17 18 19 20 21 2223/30

24/31 25 26 27 28 29

AURKIBIDEA

3

Eskolatik atera ginen eta metro geltokiraino oinez joan ginen. Metroa hartu genuen eta Casco Viejo geltokian atera ginen. Handik oinez museora

abiatu ginen. Arenaletik Arriaga antzokia ikusi genuen. Gero udaletxea aurkitu genuen Bilboko banderarekin. Itsasadarraren gainetik pasatu ginen eta udaletxeko zubitik lazunak ikusi genituen. Aurrerago Zubizuri ikusi genuen, han argazkiak egin genituen eta Isozaki kristalezko dorreek harritu gintuzten. Ondoren Guggenheim Museoaren aurrean brontzezko armiarma ikusi genuen. Museoko bisita beranduago zenez San Mames berria ikustera hurbildu eta Itsas Museoaren ondotik pasatu ginen. Gose ginenez hamaiketakoa jan genuen.

Museoan sartzean motxilak utzi genituen eta gidariek arauak azaldu zizkiguten. Museoko zoruan eseri ginen

borobil bat eginez eta bertan gidariak esan zigun egun horretan animalietan fijatuko ginela. Silikonazko txerri eme baten eskultura ikusi genuen, bi txakur eta txitatxo bat disekatuta, margolan batean tximino batzuk gizakiok egiten ditugun gauzak egiten, beste margolan batean hegaztien katalogo bat, beste batean kolore askotako astoa zegoen, Edurnezuriren eskultura handia ipotx eta txori batekin…

Azkenean artelan bat egin genuen. Animalia bat asmatu behar genuen, argazki batzuetatik ateratako animalien zatiak erabiliz. Amaitu ondoren izena ipini behar genion animaliari erabilitako animalien izenak nahastuz. Txangoan bikain pasatu genuen.

Urriko lehenengo asteartean 6. mailako neska mutilek txango polit bat egin genuen Bilboko Guggenheim Museora.

KUKULLAGATIKGUGGENHEIMERA

Egileak: Kukullaga Ikastetxeko 6. A mailakoak

4

Pasa den urriaren 17an Kukullaga eskolatik 9:00ak inguru atera ginen eta frontoirako bidea hartu genuen aldapan behera. Errepidea eta zubia zeharkatu ondoren Etxebarriko frontoira heldu ginen. Han lau begirale (hiru mutil eta neska bat) gure zain zeuden.

Lehenengo eta behin beroketa sai bat egin genuen jolas batzuen bidez, eta horretarako hiru talde egin zituzten: laranja, berdea eta zuria.

GU ERE

PILOTARI

Aurten 5.mailako ikasle guztiok esku-pilota tailer txiki batean parte hartzeko aukera izan dugu.

Beroketa amaitu eta gero prest geuden esku-pilotan aritzeko. Mini-txapelketa bat antolatu zen eta oso gustora ibili ginen lagunak animatzen.. Zer ondo aritu ziren

5

Egileak: Kukullaga Ikastetxeko 5. C mailakoak

Hamaiketakoaren ondoren begirale batek hainbat azalpen eman zizkigun esku-pilotari buruz: nola hasi zen, zeintzuk material eta tresnak erabiltzen diren,… Oso adi egon ginen azalpenetan, benetan!

Goiza arin-arin pasatu zitzaigun eta ia konturatu barik bueltatzeko ordua ailegatu zen …eta denbora gehiago ez zegoenez, Xabierrek azaldu zigun nola egin behar den esku pilotan aritzeko tresnarik garrantzitsuenetariko bat. Bai irakurleok.. asmatu duzue PILOTA!!!

Zuek nahi baduzue jakin oraintxe bertan azalduko dizuegu:

Hasteko boti-boti izeneko pilota bat hartu behar dugu, gero artilezko haria pilotaren inguruan kokatu behar da forma esferikoa emanez. Ondoren larrua jarri behar da. Azkenik, pilotara josi behar da pilotara. Urrats hauek jarraitzen badituzue lortuko duzue.

Gero, Xabier begiraleak azaldu zigun

5 era daudela esku-pilotan aritzeko: zesta punta,

erremontea, eskuz, sarea … hauetako batzuetan

aritzeko aukera izan genuen.

6

Pasa den astelehenean 2. Cko ikasleak Sukarrietara joan ginen Egoitz eta Juliorekin, baina azkenean Esti ere etorri zen. Ailegatu ginenean, etxe osoa erakutsi ziguten. Ondoren, hango ludotekara joan ginen eta beste ikastetxeari klasean egindako aurkezpena egin genion, eta gero bazkaltzera.

Nire mahaian klaseko hiru neska zeuden: Yara, Naroa eta Claudia. Proiektuan (basoa) hiru irakasle genituen: Ainara, Ainara eta Jon. Baina Jon arratsaldeetan etortzen zen. Hurrengo egunean basora joan ginen eta ibai batean sartu ginen harrien azpian zeuden “zomorroak” hartzeko eta ondoren lupa batekin begiratzeko. Arratsalde guztietan orain eskolan dagoen mural bat osatzen genuen.

Asteazkenean pinudi batera joan ginen eta pinuak aztertu genituen. Ondoren ezkutaketan jolastu genuen pinuen artean. Gauean diskotekara joan ginen.

Lehenendabizi asperturik nengoen, baina gero dantza egiten hasi nintzen eta azkenean oso ondo pasatu nuen.

Arratsalde guztietan tailerrak egiten genituen. Nik sukaldaritza egin nuen Juliorekin. Patata tortila txapelduna, pizza, tartaletak eta gailetak egin genituen eta den-dena oso gozo zegoen.

Ostegunean, Ainararekin paper birziklatua egiten ikasi genuen, papera aurrezteko. Oso polita geratu zitzaigun koloreetako kartulina erabili genuelako.

Aste honetan, lagun asko egin ditut: Naroa, Marina, Alazne eta Oihane adibidez. Izarok haien telefonoak hartu ditu, orduan, behar bada, beste aldi batean ikusi ahal izango ditugu.

Hau da dena.

OSO ONDO PASATU DUT ASTE HORRETAN!!!!!!

Oso goiz altzatu ginen Sukarrietara joateko.

Denok irrikitan geunden hara joateko. Autobusean igo eta momentu batean han geunden.

Lehengo batean batek zurrunga egin zuen eta denok esnatu ginen. Gutxi falta izan zen gu mutil hori leihotik behera botatzeko. Bigarren gauean Albak mendekua hartu zion Ikerri, eta Nerea eta Ainizeren laguntzaz, guztioi aurpegia margotu zigun.

Azken gauean diskoteka egon zen. Piloa dantzatu genuen baina Andrea M. izan zen diskotekako erregina. Zelako dantzak!!! Zorionak Andrea!!!

Gure egonaldia Sukarrietan positiboa izan da. Asko ikasi dugu urari buruz, gure proiektua ura izan delako, baina garrantzitsuena jende berria ezagutu dugula izan da.

SUKARRIETAKO ESPERIENTZIA

Egileak: Iker, Nekane, Helder eta Alba,

Institutuko 2. A mailakoak

SUKARRIETA

Egilea: Laura, Institutuko 2. C mailakoa

7

Egunez egun bertsoa herriz herri, plazaz plazaz eta eskolaz eskola ibiltzen da Euskal Herriko bazter guztietan. Kukullaga esko-lako 6.mailako ikasleak gara eta aurten gu ere bertsolaritzan hasi gara.

Gure irakaslea Arkaitz Estiballes Ormaetxea da, 2010.

eta 2012. urtean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Nagusian irabazlea izan-dakoa.

Oso pozik eta gustura gaude berare-kin, oso bromista, barregarria da eta

ondo irakasten duelako. Berarekin denbora labur egiten zaigu, astero saio bakarra du-gulako.

Bertsolaritza gustoko dugu, orduan ez dugu uste aspertuko garenik!

Arkaitzekin ondo pasatzeaz gain euskara, kultura, musika, jendearen aurrean aritzeko gaitasuna eta elkarkidetza landuko ditugu.

Hona hemen, berarekin landu dugun asmaki-zuna bertsotan. Ea asmatzen duzuen!!!!!

8

Arkaitz Estiballes Ormaetxea

9Egileak: Kukullaga eskolako 6. B mailako ikasleak

4AS

MAKI

ZUNA

B

ERTS

OTAN 1. bertsoa

4. bertsoa

3. bertsoa

2. bertsoa

Inork maite ez duenzera hau zer ote da ?Eraman ta ekarridaitekeena beraetxetik kalera zeinkaletik etxeraerrez sartzen zaigunata nekez atera.

Gure lagunen etsaita etsaien lagun.Daukanak begietanomen du azagun.Baina ez dago argihain argi daukagungugan sartzen den edo gugan daramagun.

Kostatzen zaion arrengugandik joateadesagertzen denean ahaztu ta bakea.Halere beti ez dagertatzen kaltea,batzutan komeni dapixkat izatea.

Azaltzen da gutxienbehar dugunean,etxe bakartian zeinkale ilunean.Duda- mudak itotzengaituen uneandardarka jartzen gaitusartzen zaigunean.

10

Kaixo lagunok!

Ludotekako kideak gara. Orain

dela bi hilabete hasi ginela

ludotekara joaten, eta orain

arte hainbat jarduera egin

ditugu denon artean.

Hona ez gatoz soilik jolastera,

horretaz gain,

jende asko

ere ezagutzen

dugu jolas

artean. Batzuetan ospakizun

bereziak egiten ditugu, non

mozorrotzen garen eta gure

askari partikularrak egiten

ditugun. Horietako ospakizun

bat, Halloween jaia izan da.

Arratsalde beldurgarri bat eman

genuen guztiok mozorroturik

geundelarik. Dantza egiteaz

gain, argazki saio beldurgarri

bat egin genuen geure mozorroak

erakutsiz.

Egileak: Ludotekako umeak eta begiraleak

Jakingo duzuen bezala, laster

gabonak izango dira. Hori dela

eta, ludotekak apainduko ditugu

ume guztion laguntzaz, eta

jakina, gure Olentzerori gutunak

idazten hasi beharko gara.

Hau guztiagatik, gurekin

etortzera eta ondo pasatzera

gonbidatzen zaituztegu.

ANIMO!

11

Izenburua: ZenbakiakEgilea: Jordi Busquets. Argitaletxea: Susaeta, 2010.

Izenburua: Kamile oporretara doa.Egilea: Aline de Pétigny. Argitaletxea: Ttarttalo, 2012.

Izenburua: Komunean galtzen naiz.Egilea: Leire Bilbao. Argitaletxea: Elkar, 2007.

Izenburua: Nur eta denboraren liburua.Egilea: Toti Martínez de Lezea. Argitaletxea: Erein, 2013.

Izenburua: Anaren bakardadea. Egilea: Jordi Sierra i Fabra.Argitaletxea: Erein, 2006.

Izenburua: Lehen giltza.Egilea: Pierdomenico Baccalario. Argitaletxea: Mezulari, 2011.

Izenburua: Zirkua leihoekin.Egilea: Argitaletxea: Susaeta, 2013.

Izenburua: Tximeletak.Egilea: Kate Davies. Argitaletxea: Desclée, 2012.

Izenburua: Proba handia.Egilea: Ana Galán. Argitaletxea: Aizkorri, 2012.

Izenburua: Utikan hemendik, gaztakirtena.Egilea: Jerónimo Stilton. Argitaletxea: Destino, 2011.

Izenburua: Motoa.Egilea: Juan Cruz Igerabide. Argitaletxea: Alberdania, 2012.

Izenburua: Aski da nahi izatea.Egilea: Lisi Harrison. Argitaletxea: Mezulari, 2013.

RECORRIDOASTEARTEA- Martes

ALDIZKARIAN PARTE HARTU GURA BADUZUE...

Deitu edo jarri zaitez harremanetan:

*CEIP Kukullaga HLHI: 94 440 83 10*Udal Euskara Zerbitzuan: 94 449 50 43 [email protected]

ETXEBARRIKOINSTITUTUACEIP KUKULLAGA HLHI