18
92. zk. 2019ko maiatzaren 17a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2019/2341 (18/1) BESTELAKO XEDAPENAK HEZKUNTZA SAILA 2341 AGINDUA, 2019ko maiatzaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten bai- tzaie EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak egitea eskatzeko, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako (L2 Hezkun- tza inklusiboa eta aniztasunaren arreta). Hezkuntza Sailak eskola-eredu mistotik hezkidetzailera igarotzeko eraldaketa-prozesua sus- tatu nahi du, genero-indarkeria eta sexismoan oinarritutako indarkeria-adierazpen oro prebenitzen lagunduko duena. Horretarako, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Auto- nomia Erkidegoan ezartzen duen abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarria betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistema hobetzeko plana onar- tzen da; plan hori bikaintasuneranzko ekitatean oinarritzen da, eta «hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko arreta» ezartzen du bere lerro estrategikoen artean, «Hezkuntza Sisteman Hez- kidetza eta Genero Indarkeriaren Prebentzioa Lantzeko Gida Plana» abiapuntutzat hartuta, zeinak bigarren edizioa izango baitu hurrengo ikasturteetan. Hau da plan horien helburuetako bat: ikas- tetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero-ikuspegia txerta dezaten sustatzea, eskola-komunitateko eragile guztien laguntzaz. Genero-indarkeria da sexismoan eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-ezean oina- rritutako sistema baten ondorio larriena. Eskolak ikasleen arteko botere-harremanak aldatzen lagundu dezake, behar diren aldaketak eginez, berdintasunean oinarritutako harremanen bidezko sozializazioa ziurtatzeko. Sozializazio horrek identitate-aniztasuna errespetatu behar du, eta ikasle guztien garapen pertsonala ahalbidetu, nola neskena, hala mutilena. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak helburu hori zabaltzen du, eta horretan sakontzen du; hala, 28. artikuluan hezkuntza-sistema premiatzen du hezkidetza-eredu bat gara dezan. Zehazki, honako hau adierazten du: Hezkuntza-politika publikoek bultzatu beharreko hezkuntza-ereduek, betiere, helburu hauek izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaintzea, bereizkeria mota oro baztertzea, eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzea. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultza- tuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 29. artikuluan ezartzen duenez, Hezkuntza Administrazioak hezkidetzako proiektuak sustatuko ditu, eta hez- kidetza-helburuak integratuko ditu hezkuntzako maila ezberdinetako jakintza-arloetako eta diziplinetako curriculumaren diseinuan eta garapenean. Horregatik, kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei Buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua –Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eremuko dirulaguntzak erregulatzeari buruzkoa–, bai, halaber, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudia –zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzei buruzko aza- roaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua–, eta apirilaren 9ko 193/2013 Dekretua

EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

92. zk.

2019ko maiatzaren 17a, ostirala

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2019/2341 (18/1)

BESTELAKO XEDAPENAKHEZKUNTZA SAILA

2341AGINDUA, 2019ko maiatzaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten bai-

tzaie EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak egitea eskatzeko, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako (L2 Hezkun-tza inklusiboa eta aniztasunaren arreta).

Hezkuntza Sailak eskola-eredu mistotik hezkidetzailera igarotzeko eraldaketa-prozesua sus-tatu nahi du, genero-indarkeria eta sexismoan oinarritutako indarkeria-adierazpen oro prebenitzen lagunduko duena. Horretarako, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Auto-nomia Erkidegoan ezartzen duen abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarria betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistema hobetzeko plana onar-tzen da; plan hori bikaintasuneranzko ekitatean oinarritzen da, eta «hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko arreta» ezartzen du bere lerro estrategikoen artean, «Hezkuntza Sisteman Hez-kidetza eta Genero Indarkeriaren Prebentzioa Lantzeko Gida Plana» abiapuntutzat hartuta, zeinak bigarren edizioa izango baitu hurrengo ikasturteetan. Hau da plan horien helburuetako bat: ikas-tetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero-ikuspegia txerta dezaten sustatzea, eskola-komunitateko eragile guztien laguntzaz.

Genero-indarkeria da sexismoan eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-ezean oina-rritutako sistema baten ondorio larriena. Eskolak ikasleen arteko botere-harremanak aldatzen lagundu dezake, behar diren aldaketak eginez, berdintasunean oinarritutako harremanen bidezko sozializazioa ziurtatzeko. Sozializazio horrek identitate-aniztasuna errespetatu behar du, eta ikasle guztien garapen pertsonala ahalbidetu, nola neskena, hala mutilena.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak helburu hori zabaltzen du, eta horretan sakontzen du; hala, 28. artikuluan hezkuntza-sistema premiatzen du hezkidetza-eredu bat gara dezan. Zehazki, honako hau adierazten du:

Hezkuntza-politika publikoek bultzatu beharreko hezkuntza-ereduek, betiere, helburu hauek izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaintzea, bereizkeria mota oro baztertzea, eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzea. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultza-tuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 29. artikuluan ezartzen duenez, Hezkuntza Administrazioak hezkidetzako proiektuak sustatuko ditu, eta hez-kidetza-helburuak integratuko ditu hezkuntzako maila ezberdinetako jakintza-arloetako eta diziplinetako curriculumaren diseinuan eta garapenean.

Horregatik, kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei Buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua –Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eremuko dirulaguntzak erregulatzeari buruzkoa–, bai, halaber, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudia –zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzei buruzko aza-roaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua–, eta apirilaren 9ko 193/2013 Dekretua

Page 2: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

92. zk.

2019ko maiatzaren 17a, ostirala

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2019/2341 (18/2)

–zeinaren bidez ezartzen baita Hezkuntza Sailaren Egitura Organiko eta Funtzionala–, abendua-ren 22ko 5/2017 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018KO Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, eta aplikatu daitezkeen gainerako xedapenak, honako hau

EBAZTEN DUT

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei dei egitea, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa sus-tatzeko jarduera-proiektu bat egin dezaten, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako. Proiektu horrek ahalbidetu behar die ikastetxean hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa modu global, sistematiko eta integratuan lantzea.

Gehienez ere 50 ikastetxe aukeratuko dira, 2.3 artikuluan azaltzen den lurralde-banaketari jarraituz.

2. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1.– Xede hori lortzeko, oro har, 2019-2020 ikasturtean 100.000 euro bideratuko dira Euskal Auto-nomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partiden kargura.

2.– Hautatutako ikastetxe bakoitzari bi mila (2.000) euroko diru-ekarpena egingo zaio deialdi honetan aipatzen diren hiru ikasturteetarako, irakasleak zein eskola-komunitatea trebatzeko eta proiektua koordinazio- eta zabalkunde-jardueretarako. Proiektuak hiru ikasturteko iraupena badu ere, lehenengo ikasturtean egindako gastuak soilik hartuko dira aintzat.

3.– Honako lurralde-banaketa honen arabera aukeratuko dira proiektuak:

Lurraldea Guztizkoa

Araba 8

Bizkaia 25

Gipuzkoa 17

Orotara 50

4.– Hala ere, lurraldeen araberako banaketa aldatu ahal izango da, baldin eta aukeratutako eskabideekin ez bada lortzen lurralde horietakoren baterako aurreikusitako plaza-kopurua.

5.– Hezkuntza Sailak, diru-esleipenaz gain, prestakuntza ere emango die aukeratutako ikaste-txeetako berdintasuneko ordezkariei.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Agindu honetan aipatzen diren laguntzak EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derri-gorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei esleituko zaizkie.

4. artikulua.– Betekizunak.

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretako batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

Page 3: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

92. zk.

2019ko maiatzaren 17a, ostirala

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2019/2341 (18/3)

2.– Erakunde eskatzaileak ez du eduki behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ez eta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuagatiko diskriminazioaren ondoriozko lege-debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenak arautzen duen ildotik.

3.– Erakunde eskatzaileak egunean izan behar ditu indarreko xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, arauz zehaztu den bezala.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko beste laguntza edo dirulaguntza batzuen esparruan, dirulaguntza horien itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozedura hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntza hauek emateko, edo, hala badagokio, ordaindu ahal izateko. Diru-laguntza horiek eman eta ordaintzen diren unean egiaztatu ahal izango da hori betetzen dela.

5.– Kanpo geldituko dira deialdi honetako betekizunak betetzen ez dituzten proiektuak.

6.– Aurreko deialdietan finantzaketa lortu duten ikastetxeek berriz ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta parte hartu zuten deialdiko ikastaroen epea bukatu bazaie. Hau da, betiere deialdia indarrean ez badago. Gehienez ere hiru deialditan hartu ahal izango dute parte, jarduera-proiek-tuak egiteko lehenengo deialditik aurrera kontatzen hasita, 2013-2014 ikasturtean.

5. artikulua.– Betekizunak eta egiaztatzea.

1.– Diru-laguntzaren eskabidea aurkezteaz batera, eskatzaileak laguntza ematen duen orga-noari baimena ematen dio zuzenean egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; izan ere, organo kudea-tzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du hori, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako, Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagu-siaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Erakunde eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko baimen horri, baina, hala eginez gero, ziurtagiria aurkeztu beharko du, Dirulaguntzei buruzko erregelamendu orokorraren 22. artikuluan azaltzen den eran.

2.– Eskarietan aukera izango da laguntzak eskatzen dituen erakundeak berariaz adieraz dezan baimena ematen diotela organo kudeatzaileari gainerako datu edo agiri guztiak lortu edo egiaz-tatzeko, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen ahalmenak.

3.– Erantzukizunpeko adierazpen bidez (eskabide-orrian bertan azaltzen da), betebehar hauek egiaztatuko dira:

a) Helburu berarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk eman-dako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskatuz gero eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri ematea.

b) Erakunde edo pertsona eskatzaileak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak eskura-tzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ez eta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuagatiko diskriminazioaren ondoriozko lege-debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenak arautzen duen ildotik.

Page 4: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

92. zk.

2019ko maiatzaren 17a, ostirala

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2019/2341 (18/4)

c) Eskabide-orriko eta berarekin batera aurkeztutako agirietako datuak egiazkoak direla adierazi

d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autono-moek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzak direla-eta hasitako ezein itzulketa- edo zehapen-prozedura bukatuta egon beharko da.

e) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

f) Eskabidean eta agirietan jasotako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauen onuradun iza-teko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela, eta ez dagoela dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasotako egoeraren batean.

6. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

1.– Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoak erabiliko dituzte eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko.

2.– Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta Informatika eta E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa –Platea– onartu zuen Telekomunikazio zuzenda-riaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenak arautzen dute izapidetze elektronikoa.

3.– Eskabideak eta erantzukizunpeko adierazpenak elektronikoki nola egin jakiteko eta horien ereduak eskuratzeko, jo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkidetza-50/web01-tramite/eu

4.– Eskabidearen izapide hauek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan iza-pideak egiteko ordezkari bat izendatzen denean, pertsona horrek alta emanda egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Ordezkarien Erre-gistro Elektronikoan: https://www.euskadi.eus/

7. artikulua.– Eskabideak eta agiriak.

1.– Erakunde eskatzaileek «Eskabidea» formulario normalizatua aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta. Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan eskuratu ahal izango da eskabide-ere-dua, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkidetza-50/web01-tramite/eu

2.– «Eskabidea» (I. eranskina) formulario normalizatuarekin batera, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako «Jarduera-proiektua» (III. eranskina) formulario normalizatua aurkeztu beharko da, eta eduki hau izango du:

I) Justifikazioa.

II) Helburu orokorrak eta helburu orokor bakoitzarekin harramantzen diren helburu espezifikoak 2019-2021 ikasturteetarako.

III) Helburu espezifiko bakoitzari lotutako jarduerak, haien arduradunak, denborak, jarraipena-ren adierazleak eta lortutakoa zehaztuta, 2019-2020 ikasturterako, eta 2020-2021 ikasturterako aurreikuspenak.

IV) Ebaluazioa.

3.– Deialdiaren II. eranskinean, proiektua lantzeko argibideak biltzen dira.

Page 5: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

92. zk.

2019ko maiatzaren 17a, ostirala

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2019/2341 (18/5)

4.– «Eskabidea» eta «Jarduera-proiektua» formulario normalizatuekin batera, «Zuzendaritza-ren ziurtagiria» formulario normalizatua ere aurkeztu beharko da (IV. eranskina).

8. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

1.– Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritza-ren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Agiriak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektroni-koan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkidetza-50/web01-tramite/eu

3.– Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete agiriak, beraiek nahi duten eran. Prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

4.– Eskabidea aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oina-rrietan zehaztutako baldintzak.

9. artikulua.– Hautaketa-batzordea.

1.– Eskaerak barematuko ditu hautaketa-batzordeak, eta hautatutako ikastetxeen zerrendak egingo ditu. Hauek osatuko dute batzordea:

a) Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo horrek izendatzen duena; batzordeburu izango da.

b) Hezkuntza-berriztapeneko lurralde-arduradunak edo haiek eskuordetzen dituzten pertsonak.

c) Eskola Inklusiboko Berritzegune Nagusiko arduraduna eta lankidea (aniztasuna/generoa).

d) Pedagogia Berrikuntzaren Zerbitzuko pertsona bat; idazkari-lanetan jardungo du.

2.– Hautaketa-batzordea ikastetxeak aukeratuko du, eta Hezkuntzako sailburuordeari igorriko dio ebazpen-proposamena.

10. artikulua.– Dirulaguntzen bateraezintasuna.

Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak bateraezinak dira 1. artikuluan xedatutako helburu bererako beste edozein erakunde publikok edo pribatuk eman dezakeen dirulaguntza ororekin.

11. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

Aurkeztutako proiektuak balioztatzean, gehienez 10 puntu emango dira, eta gutxienez 6 puntu lortu beharko dira onartuak izateko.

a) Balioztatzeko irizpideak:

1) Ikastetxearen ibilbidea eta premien zehaztapena (2,5 puntu, gehienez). Hauek hartuko dira kontuan:

i) Ikastetxeak jarduerak, programak eta proiektuak sustatzen, prestakuntzan eta abarre-tan egindako ibilbidea esparru hauetan: hezkidetzan, gizonen eta emakumeen berdintasunean, genero-indarkeriaren prebentzioan, sexu-aniztasunean, harreman afektibo-sexualetan (0,75 puntu, gehienez).

Page 6: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

92. zk.

2019ko maiatzaren 17a, ostirala

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2019/2341 (18/6)

ii) Eskualdeetako Berritzeguneek hezkidetzaz eta genero-indarkeriaren prebentzioaz antolatu-tako mintegietan parte-hartzea (0,50 puntu, gehienez).

iii) Nahiko! Programan edo Beldur Barik Programan parte-hartzea (0,25 puntu, gehienez)

iv) Premien zehaztapena (puntu 1, gehienez).

2) Helburu orokorrak eta helburu espezifikoak (1,25 puntu, gehienez).

3) Jarduerak (4,25 puntu, gehienez). Hauek hartuko dira kontuan:

i) Ikasleentzako jarduerak: estereotipoak, interakzio-plana, espazioen erabilera, genero-indar-keriaren prebentzioa, heziketa afektibo-sexuala, orientazio akademikoa... (1,50 puntu, gehienez).

ii) Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa hauetan sartzeko jarduerak: proiektuak (IHP –Ikastetxearen Heziketa Proiektua–, ICP –Ikastetxearen Curriculum Proiektua– eta AJA –Antolakuntza eta Jarduera Araudia–, aniztasunari erantzuna, bizikidetza, eta abar), agiriak (jaki-narazpenak, matrikulazioak, aktak...) eta ikastetxeko komunikazio-sistemak (puntu 1, gehienez).

iii) Klaustro guztiaren prestakuntza (0,75 puntu, gehienez).

iv) Familien prestakuntza eta parte-hartzea (0,75 puntu, gehienez).

v) Komunitate- eta gizarte-eragileen prestakuntza eta parte-hartzea (0,25 puntu, gehienez).

4) Zer neurritan egokitzen den proiektua «Hezkuntza-sisteman Hezkidetza eta Genero Indarke-riaren Prebentzioa Lantzeko II Gida Plana» delakora, eta hezkuntza-komunitateak plana prestatzen izandako parte-hartzea (puntu 1, gehienez).

5) Ebaluazioa (puntu 1, gehienez).

b) Esleipena.

i) Lortutako puntuazioaren eta 2. artikuluaren 3. zatian ezarritakoaren arabera egingo da esleipena.

ii) Berdinketa gertatuz gero, ikastetxeko irakasle-portzentaje handiena biltzen duen proiektuak izango du lehentasuna.

12. artikulua.– Ebazpena.

1.– Hezkuntzako sailburuordeari dagokio, hautaketa-batzordearen proposamenez, agindu honetan arautzen den deialdia ebaztea. Ebazpen horrek jasoko ditu zer erakundek jaso duen diru-laguntza, zer erakunderi ez zaion eman eta dirulaguntza ukatzeko arrazoiak.

2.– Aipatutako ebazpena gehienez sei hilabeteko epean jakinaraziko da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori igarota, aipatutako ebazpena jakinarazi ez bada, interesdu-nek beren eskaerak ezetsi direla ulertu ahal izango dute, hargatik eragotzi gabe Administrazioak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xeda-tutakoaren arabera, espresuki ebazteko duen betebeharra.

3.– Ebazpena banaka eta elektronikoki jakinaraziko zaie pertsona interesdunei. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean kontsultatu beharko dira.

4.– Jakinarazpena burututzat joko da pertsona interesdunak jakinarazpena jaso izana elek-tronikoki sinatzen duenean. Jakinarazpena bidali eta interesduna hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsi duela ulertuko da, eta izapidea gauzatutzat joko.

Page 7: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

92. zk.

2019ko maiatzaren 17a, ostirala

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2019/2341 (18/7)

Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo erakunde hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sarbidea.

5.– Aurrekoa hala izanik ere, organo kudeatzaileak erakunde interesdunei jakinarazpenen abisuak bidali ahal izango dizkie, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jaki-narazpen-baliorik izango.

6.– Gainera, ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan eta EHAAn argitaratuko da, jende guztiak horren berri izan dezan.

7.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

13. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea eta justifikatzea.

1.– Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren % 60, esleitutako dirulaguntza onartu eta gero egingo da.

b) Gainerakoa –dirulaguntza osoaren % 40a– «Hezkidetza – Dirulaguntzaren justifikazioa» agi-ria (V. eranskina) aurkeztu ondoren ordainduko da; 2020ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da agiri hori, behar bezala beteta. Agiri hori eta dagozkion fakturak eta ordainagiriak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkidetza-50/web01-tramite/eu

2.– Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean egon behar du erakunde onuradunak. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarre-nen erregistro telematikora jo beharko da bide elektronikoa erabiliz; bide hori Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Sailak ematen du, helbide honetan: http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-341/eu/edukiak/informazioa/regtelter_infor/eu_rtt/infor_rtt.html

3.– Programaren iraupena 2 ikasturtekoa den arren, gastu guztiak artikulu honetako 1. aparta-tuan ezarritako epean aurkeztu behar dira.

4.– Ikasturte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, «Hezkidetza – Jarduera-proiektuak – Justi-fikazioa-Memoria» agiria (VI. eranskina) behar bezala beteta aurkeztuko da bitarteko elektronikoen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkidetza-50/web01-tramite/eu

«MEMORIA» dokumentua behar besteko aurrerapenarekin argitaratuko da aipatutako helbidean.

5.– «Hezkidetza – Dirulaguntzaren justifikazioa» eta «Hezkidetza – Jarduera-proiektuak – Justifikazioa-Memoria» agiriak behar adinako aurrerapenez argitaratuko dira Euskal Auto-nomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkidetza-50/web01-tramite/eu

14. artikulua.– Ikastetxeen betebeharrak.

1.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkide-goko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte agindu honetan araututako laguntzen erakunde onuradunek, finantzaketa publikoa

Page 8: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

92. zk.

2019ko maiatzaren 17a, ostirala

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2019/2341 (18/8)

dela jakinarazteko publizitate egokia emateko neurriak barne, Dirulaguntzei buruzko lege horren 18. artikuluko 3. eta 4. apartatuetan jasotakoarekin bat; horiez gain, betiere, betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Esleitutako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, dirulaguntza eman zaiela jakinarazteko agi-ria jasotzen denetik aurrera, 15 eguneko epea izango dute erakunde onuradunek dirulaguntzari uko egiten diotela berariaz eta idatziz adierazteko; osterantzean, dirulaguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

b) Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.

c) Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren aurrean justifikatzea betetzen direla eskakizunak eta baldintzak eta egin dela laguntza esleitzeko edo erabiltzeko arrazoi izan den jarduera.

d) Dirulaguntza eman dion Administrazioari xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri ematea, hala agintzen baitu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onar-tutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluak (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).

e) Dirulaguntza eman duen Administrazioak egin beharreko egiaztapen-ekintzei eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-ekintzei laguntza ematea, aipatutako azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan bertan adierazten denez.

2.– 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako hezkidetza eta genero-indarkeriaren preben-tzioa ahalbidetzen duen jarduera-proiektu bat aurkeztea (jardueren kasuan, arduraduna, denborak eta ebaluazio-adierazleak 2019-2020 ikasturterako bakarrik zehaztu behar dira, eta 2020-2021 ikasturtekoak aurreikusi).

3.– Ikasturte bakoitzean, lan-plan bat eta hari dagokion memoria egitea. Agiriok ikastetxearen urteko planaren eta urteko memoriaren zati izango dira, hurrenez hurren.

4.– Ikastetxeko hezkidetzako eta genero-indarkeriaren prebentzioko arduraduna identifikatuta izatea. Hark horretarako ezaugarri egokiak izan beharko ditu, hala nola, egonkortasuna, ikaste-txea ezagutzea, sentsibilitatea, prozesua dinamizatzeko, koordinatzeko eta gidatzeko gaitasuna, eta Sailak antolatutako eskualde-mintegian eta prestakuntza-jardueretan parte hartzea ahalbide-tuko zaio.

5.– Hezkidetzako eta genero-indarkeriaren prebentzioko arduradunak Berritzeguneen eskualde-mintegietan parte hartuko du, eta, mintegi horietan, deialdi honetan parte hartzen duten ikastetxeak elkartu eta koordinatuko dira, eta aholkuak jasoko dituzte.

6.– Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenean (OOG) berdintasuneko ordezkaria izendatua izatea, eta Sailak ematen duen prestakuntzan parte har dezan ahalbidetzea.

7.– Berdintasun-batzorde bat izatea; bertan, hezkuntza-komunitate osoak izango du ordezkaritza.

8.– Bi ikasturteen amaieran Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan memoria ekonomiko bat aurkeztea, hiru ikasturteen memoriarekin eta ebaluazioarekin batera.

15. artikulua.– Akatsak zuzentzea.

1.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ikusten badu aurkeztutako agiriak ez daudela osorik beteta, edo nahitaezko agiri guztiak aurkezten ez badira, erakunde interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean akats hori zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da; aurretik, Administrazioak

Page 9: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

92. zk.

2019ko maiatzaren 17a, ostirala

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2019/2341 (18/9)

eskabide horri buruzko ebazpena emango du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat.

2.– Akatsak zuzentzeko jakinarazpena elektronikoki egingo da. Jakinarazpenak Eusko Jaurlari-tzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean kontsultatu beharko dira.

3.– Erakunde interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean emango da egintzat jakinarazpena.

4.– Jakinarazpena bidali eta hamar egun naturaleko epean interesduna ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat joko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela edukira sartzea.

5.– Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: pertsona interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakina-razpen-baliorik izango.

16. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

17. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetan aldaketarik gertatu bada, betiere diru-laguntzaren helburua beteta, eta, hala dagokion kasuan, beste erakunde publiko edo pribaturen batetik bestelako dirulaguntza edo laguntzak ere jaso badira, aldatu egin ahal izango da dirula-guntzak ematen dituen ebazpena. Horretarako, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak dagokion likidazio-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako zenbatekoak berriz doituko dira, eta dirulaguntza horiek emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko. Hartzaileek, beraz, sobera jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte. Baldintzak aldatzeak emandako dirulaguntza osorik edo partez itzuli beharra baldin badakar, 18. artikuluan araututako itzulketa-prozedura hasiko da.

18 artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketa-prozedura.

1.– Laguntzak jaso dituzten erakunde onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan edo Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan sartzen badira, agindu hone-tan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan aipatutako baldintzak edo betebeharrak betetzen ez badituzte, edo dirulaguntza ematea arrazoitu zuten baldintzak betetzen ez badituzte, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Eus-kal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu) ezarritakoaren arabera, erakunde onuradun horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkiote bidegabe jaso dituzten kopuruak (osorik edo partez) gehi zenba-teko horiei dagozkien berandutze-interesak. Horrez gain, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren VI. tituluan jasotako oinarrizko arauen arabera eska daitezkeen zehapenak ere jarri ahal izango zaizkie.

Page 10: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

92. zk.

2019ko maiatzaren 17a, ostirala

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

2019/2341 (18/10)

2.– Baldintzak betetzen ez direnean, itzulketa-prozedura lehen aipatutako hauetan xeda-tutakoaren araberakoa izango da: Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua. Dirulaguntza edo lagun-tzaren kontzeptua dela-eta behar ez bezala jaso diren diru-kopuruak itzultzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998ko Dekretuan ezarritako modalitateei jarraituko zaie, eta itzulketa Euskal Autonomia Erki-degoko Diruzaintza Nagusiaren izenean egingo da, maiatzaren 2ko 69/2007 Dekretuaren bidez sartutako aldaketak kontuan hartuta, betiere.

19. artikulua.– Datu pertsonalen babesa.

Agindu honetako prozeduretan aurkeztutako eskabideetan eta dokumentuetan jasotako datu pertsonalen tratamendua Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak egingo du, datuen tratamendua-ren «arduradun» gisa. Datu pertsonal horien tratamenduaren xede izango da deialdi hau kudeatu eta ebazpena ematea. Horren interes publikoan eta bertan parte hartzeko eskaeran oinarritzen da xede hori.

Interesdunek beren datuei buruzko irispide-eskubidea, zuzentzekoa, ezereztekoa eta transferi-tzekoa erabil ditzakete, bai eta datuen tratamendua mugatzekoa edo hari aurka egiteko eskubidea ere; horretarako, idazki bat bidali behar dute helbide honetara: Hezkuntza Berriztatzeko Zuzenda-ritza, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioa-rekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honetan aurreikusi gabeko orotarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea aplikatuko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Page 11: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

I. ERANSKINA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAUR HEZKUNTZAKO, LEHEN HEZKUNTZAKO, DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO ETA BATXILERGOKO ITUNPEKO IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO LAGUNTZEN ESKABIDEA, HEZKIDETZA ETA GENERO-INDARKERIAREN PREBENTZIOA LANTZEKO JARDUERA-PROIEKTUAK EGITEKO

(*) nahitaezko eremuak

Datu pertsonalak

Titularra

Izena

Identifikazio-agiria* __________

Telefonoa

Lehenengo abizena

_______________________________

Bigarren abizena

_______________________________ Sexua

O Gizona

O Emakumea

Identifikazio-agiria: ______________ Zenbakia -

Ordezkaria

Izena

___________________________________________________

Datu pertsonalak

Telefonoa

Lehenengo abizena

_______________________________

Bigarren abizena

_______________________________

Sexua O Gizona

O Emakumea

Identifikazio-agiria __________

Lurraldea / Probintzia ____________

Zenbakia -

92. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA2019ko maiatzaren 17a, ostirala

2019/2341 (18/11)

Page 12: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

Jakinarazpen eta komunikazioetarako helbidea *

Elektronikoa Telefono mugikorra ____________

Abisuak jasotzeko datuak

Doako abisu-sistema bat erabil dezakezu, helbide elektronikoaren bidezkoa edo SMS bidezkoa, jakinarazpenen edo komunikazioren bat bidaltzen dizuten bakoitzean horren berri ematen dizuna.

Abisuetarako bidea Telefono-zenbakia/Posta elektronikoa

SMSa

Helbide elektronikoa

eta

Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako hizkuntza *

Euskara Gaztelania

Erantzukizunpeko adierazpenak

□ Ez da xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik jasotzen ari administrazio publiko eta erakunde pribatuetatik.

□ Ez du zigorrik jaso, ez penalik ez administratiborik, laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea galarazten dionik.

□ Ez du dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik, berariaz aipatuta sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak1.

□ Egiazkoak dira eskabide honetan eta honi gehitutako agirietan adierazitako datuak.

□ Ez dago sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzak direla-eta hasitako ezein itzultze- edo zigor-prozeduratan.

□ Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dauzka.

□ Laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen ditu, eta ez dago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasotako egoeraren batean.

1Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena betez.

92. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA2019ko maiatzaren 17a, ostirala

2019/2341 (18/12)

Page 13: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

Lehenago aurkeztutako agiriak

Baimena ematen dut agiri hauek kontsultatzeko:

Agiriaren izena Zer egunetan

eman den Zer organotan eman den

ETA

Baimenak

Aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz, prozedura honen instrukzio-organoak datu hauek egiaztatuko ditu administrazio eskudunean:

• Tributu-betebeharrak egunean ordaindu izanaren datuak (EAEko foru-aldundiak edo Zerga Adminis-trazioko Estatu Agentzia).

• Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekiko (GSDO) betebeharrak egunean izatearen datuak.

□ HONEN KONTRA NAGO: prozedura honen instrukzio-organoak ofizioz egiaztatzearen kontra (39/2015 Legearen 28. artikulua). Kontra egonez gero, prozeduran behar diren dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

□ Administrazio publikoak erkatu egin ahal izango ditu aurkeztutako datuak, bai eta beharrezko egiaz-tapenak egin ere.

________________________, ______________________(a)

(Lekua) (Eguna)

(Sinadura)

92. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA2019ko maiatzaren 17a, ostirala

2019/2341 (18/13)

Page 14: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

II. ERANSKINA

PROIEKTUA EGITEKO ARGIBIDEAK

1.– Genero-indarkeriari aurrea hartuko dion hezkidetza-eskolaranzko bidea egiteko, hurrengo hiru

ikasturteetarako ikastetxearen proposamena deskribatuko du proiektuak. Proiektuak lagungarria izan

behar du ikastetxea gauzatzen ari den jarduerak eta gauzatu asmo dituenak antolatzeko.

2.– Justifikazioan honako hauek azalduko dira: zer arrazoi duen ikastetxeak hezkidetzari eta

genero-indarkeriari heltzeko; zer bide egin duen esparru horretan, eta zer premia bete nahi dituen.

Premia horiek ikastetxeak daukan informazioan oinarrituta zehatz daitezke (bizikidetzaren behategia,

aniztasunaren arretarako plana, tutore-jarduna, familien eskariak...), eta/edo diagnostiko espezifikoago

batean oinarrituta. Hala ere, batzuetan, landu behar diren esparruei buruzko diagnostiko sakonagoa

hurrengo ikasturterako planteatzen diren ekintzetako bat izan daiteke. Garrantzitsua da justifikatzea

zergatik ematen zaien lehentasuna gai batzuei, beste batzuen aurretik, eta zer antolaketa behar den

proiektua aurrera ateratzeko.

3.– Proiektuak helburu orokor batzuk zehaztuko ditu, hiru ikasturteen amaieran lortu nahi denaren

adierazgarri.

4.– Helburu orokor bakoitza helburu espezifiko batzuetan zehaztuko da. Helburu espezifiko

horietako bakoitza lantzeko, jarduerak proposatuko dira. Kasu honetan, 2019-2020 ikasturteko

jarduerak soilik zehaztu behar dira, haien arduradunak, denborak eta ebaluazio-adierazleak zehaztuta,

honez gain, 2020-2021 ikasturterako jarduerak aurreikusiko dira.

5.– Ebaluazioa: hiru ikasturteetan zer prozesu egingo den azalduko da, proiektuan aldaketak egin

behar diren ala ez jakiteko. Horretarako kontuan hartuko dira jarduera bakoitzaren ebaluazio-

adierazleak. Halaber, zehaztu behar da nola ebaluatuko den proiektua bera, hiru urteen amaieran.

92. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA2019ko maiatzaren 17a, ostirala

2019/2341 (18/14)

Page 15: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

III. ERANSKINA

JARDUERA-PROIEKTUA

Ikastetxea: ____________________________________________ Kodea: ___________________

Justifikazioa:

Ebaluazioa:

92. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA2019ko maiatzaren 17a, ostirala

2019/2341 (18/15)

Page 16: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

IV. ERANSKINA

ZUZENDARITZAREN ZIURTAGIRIA

Ikastetxea: ___________________________________________________________________

Kodea: _____________________ Udalerria: ________________________________________

_______________________________ jaunak/andreak (NAN-zk.: ________________), ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenaren zuzendari eta lehendakari gisa, hau

ADIERAZTEN DU:

Ezagutzen ditut Hezkuntzako sailburuaren agindua, zeinaren bidez dei egiten baitzaie EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko proiektuak lantzea eskatzeko 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako, eta ordezkatzen dudan ikastetxeak proiektu horietan parte hartu nahi du.

ZIURTATZEN DU:

Ikastetxeko Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du proiektuaren garapena antolatzeko eta irakasleen inplikazioa eta hezkuntza-komunitatearen partaidetza bultzatzeko.

Ordezkaritza Organo Gorenak, ......................(e)(a)n egindako bilkuran onetsi du parte hartzeko eskaera, eta konpromisoa hartzen du deialdi honen esparruan garatutako proiektua abian jartzeko eta ikastetxearen urteko planetan eta urteko memorietan sartzeko.

PROIEKTUAN PARTE HARTUKO DUTEN PERTSONAK

Ikastetxeko hezkidetzako arduraduna: __________________________________________________

Berdintasuneko ordezkaria Ordezkaritza Organo Gorenean (OOG) Estamentua: ________________

Hauek osatzen dute berdintasun-batzordea (estamentua zehaztu): ____________________________

Proiektuan parte hartuko duten irakasleen portzentajea: ____________________________________

Zuzendaria

(sinadura eta zigilua)

92. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA2019ko maiatzaren 17a, ostirala

2019/2341 (18/16)

Page 17: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

V. ERANSKINA

HEZKIDETZA – DIRU-LAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA

Izartxo (*) batekin markatutako datuak nahitaez bete beharrekoak dira

*Ikastetxea: ___________________________________________________*Kodea: _____________

*Telefono-zenbakia: ____________ *Helbide elektronikoa: __________________________________

Kontzeptua Data Zenbatekoa

92. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA2019ko maiatzaren 17a, ostirala

2019/2341 (18/17)

Page 18: EUAL HEI AGINAIAEN ALDIAIA 92. zk.berritzeguneak.net/legeria/1/2019/1902341e.pdf · izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala

VI. ERANSKINA

HEZKIDETZA – JARDUERA-PROIEKTUAK – JUSTIFIKAZIOA- MEMORIA

(EUSKO JAURLARITZAREN EGOITZA ELEKTRONIKOAN KARGATUKO DA, BEHAR BESTEKO AURRERAPENAREKIN)

92. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA2019ko maiatzaren 17a, ostirala

2019/2341 (18/18)