28
Europa Handiaren unibertsoan zehar bidaiatzea Abenturen istorio bat

Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Abenturen istorio bat An adventure story for children 6 to 10 years with the activities of the Council of Europe

Citation preview

Page 1: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Europa Handiaren unibertsoan zehar bidaiatzea

Abenturen istorio bat

Page 2: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Oso egiteko espazial

berezi bat!Bukatu du gaurkoz eskolak. Lasai zoaz etxera, egin behar dituzun etxeko lanak eta eskolara joan aurretik ari zinen jolasak gogoan dituzula…

Ai! Zerbait erori zaizu burura! Baina ez da ezer, ez dizu minik eman. Barre ere egiten duzu, meteorito bat Lurrera erori dela pentsatuta.

Eta arrazoi osoa duzu! Eroritako objektua jasotzen duzu. Kutxa txiki bat da, ze-ru-kolore urdinekoa, izar horiz apainduta. Irekitzen duzunean, ahots misteriotsu batek hau esaten dizu…

2

Page 3: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Bat-batean, zeruak oso sakona dirudi…«galaxiak», «estazio

espaziala», «Europako Kontseilua», «urrezko izarrak», «Europa Handia»…

Sinestezina da!

Oraindik ez duzu hitz horien guztien esanahia ulertzen baina

hurrengo orriek gidatuko zaituzte Europa Handiaren unibertsoan

zehar egingo duzun bidaian.

3

Bila ezazu orri honetan

ezkutatuta dagoen urrezko izarra

eta orduan… beste galaxia batera

joan zaitez, 20. orrian!

«Ongi etorri Europa Handiaren unibertsora…, hau da zure egitekoa: Kutxa magiko horretatik askatzea Europa Handiko nazio guztientzat

oso inportantea izango den mezu bat.

Zure geltoki espazialari, Europako Kontseiluari, eman behar diozu berehala informazioa.

Baina, zure estazio espazialera iritsi aurretik eta abentura hau arrakastaz bukatu baino lehenago, zenbait galaxiatatik bidaiatu beharko duzu, baita enigma guztiak konpondu ere.

Hau bezalako urrezko izar bat ezkutatzen da orri bakoitzean. 12 urrezko izarrak kutxa urdinean bildu ondoren,

mezua askatuko da. Baina kontuz ibili eta erne egon tranpekin!

Zorte ona zure abenturarekin! Orain zu zaitut! Ez ahaztu zure herrialdearen ordezkaria zarela eta, agian, Europa Handiko

haur guztiak ere beren herrialdeen ordezkariak izango direla».

Page 4: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

4

Galaxia honetan, ibilgailu espazialak irteera-lerroan daude ilaran. Lehiaketa bat hastear dago. Azkar,

zure taldea aukera ezazu! Lasterketa honen arauak eta, oro har, kirolaren erregelak ezagutzen al dituzu?

Jolastu,ez ezazu tranparik egin!

Page 5: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

5

Kirola, ezer baino lehen eta batez ere, joko bat da. Baina batzuetan indarkeria eragiten du, baita zorigaiztoko ondo-rioak, kirol estadioetako ikusleen artean batez ere, eragiten dituzten tragediak ere. Europako Kontseiluak, kirol ekitaldiak direla-eta gertatzen den indarkeriari buruzko 1985eko hitzar-menean hau dio: indarkeriari ez!

Kirola guztientzat da: haurrentzat, helduentzat, zaharrentzat, elbarrituentzat, atzerritarrentzat, gizon eta emakumeentzat.

Atleta batzuek azkarrago, urrunago joan nahi dute baina, zein preziotan? Beren osasunaren kalterako diren drogak hartzen dituzte. Europako Kontseiluak kirolean dopinga eza-batzearen alde egiten du borroka.

Jolastu,ez ezazu tranparik egin!

Bila ezazu orri honetan

ezkutatuta dagoen urrezko izarra

eta orduan… beste galaxia batera

joan zaitez, 16. orrian!

Page 6: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Huts egin duzu bidean! Lurrera erori zara!

Ez da dena galdu, ordea; Europa Handiko bandera guztiak ditugu hemen. Zure herrialdeko bandera ikusi al duzu?

Fondo urdin baten gaineko 12 urrezko izar: hau da Europako bandera. 12 zenbakia ez da ausaz aukeratutako zifra. Ez al dizu ezer esaten? Agian urtek 12 hilabeteak al dira?

Ba al dakizu zirkulua dela herrialde guztien batasunaren sinbo-loa? Europako Kontseiluak 1955ean sortu zuen bandera hau; on-doren, gaur egun 27 estatu kidek osatzen duten Europako Bata-sunak hartu zuen 1986an.

1971n Europako Kontseiluak bere ereserki europarra auke-ratu zuen, Beethovenen 9. Sinfoniako «alaitasunaren himnoa». 1986an Europako Batasuna erabiltzen hasi zen. Gaur egun Euro-pa guztiaren himnoa da.

Lurreraitzultzea!

6

Page 7: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

itzultzea! Albania

Zipre

Liechtenstein

Austria

Suitza

Finlandia

IrlandaIslandia

Luxenburgo

Noruega

Montenegro

Mazedoniako

Errepublica

Jugoslaviar ohia

Errusiako Federazioa Suedia

Serbia

Eslovakia

Lituania

Herbereak

Armenia

Txekia

ErresumaBatua

Andorra

Azerbaijan

Dinamarka

HungariaKroazia Italia

FrantziaEstonia

Espainia

Bulgaria Bosnia- Herzegovina

Belgika

Grezia

Letonia

PortugalPolonia

Errumania San Marino

Ukraina

Turkia

Slovenia

MaltaMonako Moldavia

Alemania

Georgia

7

Bila ezazu orri honetan

ezkutatuta dagoen urrezko izarra

eta orduan… hasi zaitez berriro

2. orriko abenturarekin!

Page 8: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Hau galaxia ikaragarria! Ez dago bi izar berdinik, ez dago bi antzeko espaziontzirik…

Identitatearen misterioa aniztasunaren bidez!

Aldatzen den, mugitzen den eta sentimenduak adierazten di-tuen aurpegi bat bezalakoa da Europa. Europaren barruan mugak sarritan aldatu dira historian zehar eta pertso-nak gero eta gehiago mugitu eta herrialde batetik bestera joa-ten dira. Horrek gutxiengoen eta gehiengoaren arteko oreka aldatzen du.

Gehiengoa, gutxiengoa, magikoa da! Zeure herrial-dean bizi zara zu eta, horregatik, gehiengoan zaudela esaten dute. Beste herrialde bateko pertsonak –gutxiago direnak– gutxiengoan daude. Orain, eman dezagun zeure jaioterria uz-ten duzula eta beste herrialde batera bizitzera joaten zarela. Orduan, magiaz, bat-batean gutxiengo bihurtzen zara beste herrialdean.

Identitateaaniztasunaren bidez

8

Page 9: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Mutila edo neska zara zu. Haur eta heldu guztiek kolore des-berdineko azala dute. Batzuk ezin dira ibili, gaixotasun bat dute edo ez dute zuk bezala pentsatzen. Hots, denok desber-dinak gara baina denok eskubide berberak ditugu, gizakiak garen aldetik ditugun eskubideak. Denok desberdinak baina berdinak gara!

Itxuraz gu bezalakoa ez den edo desberdin bizi den batekiko hartzen dugun jarrera da arrazakeria edo xenofobia. Eraso bortitza edo atzerritarrei buruzko broma izan daiteke. Arra-zakeriaren kontra egin behar dugu borroka, bide-gabea delako eta kalte handia egin ahal duelako.

Identitatea aniztasunaren bidez. Ulertzen al duzu orain galaxiaren mezu hau? Azken finean, Europan kontraste anitz izan ezean, ez zen Europa izango!

aniztasunaren bidez

9

Bila ezazu orri honetan

ezkutatuta dagoen urrezko izarra

eta orduan… beste galaxia batera

joan zaitez, 24. orrian!

Page 10: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Hemen dago ZURE galaxia,

haurren galaxia!

Eskubide txikirik ez … Helduek bezala, oinarrizko es-kubideak dituzu: jateko, janzteko eta babestua sentitzeko eskubidea, giza beroa eta zainketak jasotzeko eskubidea. Baina, halaber, baduzu ikasi, hitz egin eta gozatzeko es-kubidea.

… ez da babes txikirik ere! Babesa eman behar zaie haurrei, batzuetan helduei baino handiagoa, gizartea-ren arriskuen kontra, ondorengoak esate baterako: behar-tutako lana, esklabotasuna, sexu abusuak, tratu txarrak, drogak, bahiketa, esplotazioa edo etxean gertatzen den krudelkeria.

Edozein tokitan agertu ahal da haurren kontrako indarke-ria: kalean, eskolan, ospitalean, komunikabideetan edo

Dena hain txikia da hemen, izarrak eta planetak esate baterako.

Haurren eskubideak hain txikiak al dira?

10

Page 11: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Internet-en, atxiloketa-zentroetan edo etxean. Toki guztietan eman behar zaie haurrei babesa. Guztiek jakin beharko lukete hau, eta zeuk lehena!

Heldu bati zaplazteko bat ematea? Ondo egongo al litzateke heldu batek beste bati, harekin ados ez ego-teagatik edo egin duena ondo ez dagoela pentsatzen duelako, zaplazteko bat ematea? Noski ezetz! Badira haur bat hezteko beste era asko, indarkeriarekin eta umilazioarekin zerikusirik ez dutenak. Horregatik, Euro-pako Kontseiluak kanpaina bat gauzatu zuen 2008ko ekainean, haurrak jo ez zitzaten pertsona guztiak anima- tzeko.

Haurraren eskubideak defenditzera eta indarkeriari aurre egitera deitzen ditu Europako Kontseiluak herrialdeak. haurrentzat eta haurrekin Europa bat eraiki izeneko kanpaina bat eraman zuen aurrera 2005ean.

Espazio-misio honek bukatu ondoren, zure eskubideak gehiago ezagutu nahi badituzu eta ondo erabili nahi baduzu, wild web woods-en bidez bidaia ezazu, www.wildwebood.org web orrian.

11

Bila ezazu orri honetan

ezkutatuta dagoen urrezko izarra

eta orduan… beste galaxia batera

joan zaitez, 8. orrian!

Page 12: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Mila eta milaka konstelaziok Libraren sinboloa osatzen dute galaxia honetan. Balantzak,

justiziaren eta eskubideen sinboloa…

Giza eskubideen galaxia

12

Page 13: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Eskolan, kalean, etxean, baita espazioan ere!, badira

egin ditzakezun gauza batzuk eta debekatuta dauden

beste batzuk. Baina badira ere inork kendu ezin diz-

kizun beste eskubide batzuk, ondorengoak esate ba-

terako: bizitzeko eskubidea, libre izateko eskubidea,

pentsatzeko eskubidea, familia bat izateko eskubidea,

lan egiteko eskubidea, eskolara joateko eskubidea, ba-

besa jasotzeko eskubidea: giza eskubideak esku-

bide horiek eta askoz gehiago dira.

Giza eskubideak toki guztietan errespetatzen direla

segurtatzeko, herrialdeek beren espazioan «nabiga-

tzeko» errespetatu behar dituzten arau batzuk egin

ditu Europako Kontseiluak. Gizakiak garen aldetik gure

giza eskubide guztiak azaltzen dituen testuan zehazten

dira arau horiek. Giza eskubideen Hi-tzarmen

Europarra da testu hori.

Zertarako balio du hitzarmen batek? Herrial-

de desberdinen arteko akordio idatzi bat da. Giza Es-

kubideen Hitzarmen Europarra Europako Kontseiluko

hitzarmenik inportanteena da.

Zure eskubideetako bat errespetatzen ez dela uste ba-

duzu, Giza Eskubideen Auzitegi Europarrera

jo dezakezu, kexatzeko. Edozein epaitegik bezala, Giza

Eskubideen Hitzarmenari men egin zaion edo ez zeha-

zten du.

Zu bezala, giza eskubideak hazten dira. Adiera-

zpen askatasunaz, bizitzaren errespetuaz eta torturaren

prebentzioaz hitz egin dugu dagoeneko. Baina badaude

beste eskubide batzuk ere: lanean eskubideak, gizon

eta emakumeen arteko berdintasuna, langile etorkinen

eskubideak, eta lantokitik at pertsonen babesa, pobre-

ziaren kontra borroka egiteko. Horregatik, alderdi horiek

guztiak hartzeko, Europako Kontseiluak beste testu bat

du, Europako Gizarte Karta.

Ez dago gizonak emakumeak baino boteretsuagoak iza-

teko edo emakumeek baino tratu hobea jasotzeko ino-

lako arrazoirik. Historian zehar askotan bazterrean utzi

zaie emakumeei. Egoera hori Europan hobetzen ari den

arren oraindik bide luzea gelditzen zaigu genero-ber-

dintasuna, lanean eta politikan, lortzeko. Pobreziaren,

lanik ezaren eta indarkeriaren lehen biktimak izaten dira

emakumeak Gizon eta emakumeentzat eskubi-

de berberak segurtatzeko borroka egiten du Europako

Kontseiluak.

13

Bila ezazu orri honetan

ezkutatuta dagoen urrezko izarra

eta orduan… beste galaxia batera

10. orrian, joan zaitez!

Page 14: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Kultura eta natura:

babestu behar diren altxor ezin

baliotsuagoak

Galaxia zoragarri batera sartzen ari zara. Hemen izarraren hauts partikula bakoitza

bakarra eta ezin baliotsuagoa da, baita hauskorra ere. Argi urteetara dauden ur-rutiko planetak existitzen dira eta ez dira

hondatu behar. Babesten ez badituzu, desager litezke…

Kulturari eta naturari esker da altxor bat Europa Lehenal-diaren sinbolo bat, eraikin bat, beste garai batzuetako aztarna bat, altzari zahar bat, teknika bat, baita paisaia bat ere, Euro-pako Kontseiluak babestu eta onartzera animatzen gaituen kul-tur ondarearen adibideak dira, harekin batera bizi gaitezen.

Bikingoen urratsen atzetik ibiltzea, Zetazko Ibilbidetik bidaiatzea edo Mozart bizi izan zen tokiak bisitatzea dira zure ametsak. Errepideak dira gure aberastasunak eta kultur ibilbideak deritzoten jardunaldiak antolatzen ditu Europako Kontseiluak,

14

Page 15: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Kultura eta natura:

babestu behar diren altxor ezin

baliotsuagoak

denok partekatzen dugun oroimenean dauden toki horiek gogorarazteko.

Urtero, iraileko asteburu batean, 30.000 monumentuk, mu-seok, liburutegik, jauregik eta etxandik beren ateak dohain irekitzen dizkiete milioika europarri. Europako Kontseilua izan zen Europako Ondarearen egunei hasiera eman zien erakundea.

Eurimagesen bidez, Europako Kontseiluak ere ematen die Europaz hitz egiten diguten zinematografia ekoizpenei laguntza.

Unibertsoan edo lurrean, bizitzeko erak nahiko era naturalean agertu edo desagertu daitezke baina giza jarduerak batzuetan bilakaera hori aldatu ahal du. Europako Kontseiluak natura, animaliak, landareak, lurra, ura eta airea babestearen alde egiten du borroka eta Bernako Hitzarmenaren (1979) bidez gauzatzen du borroka hori. Hitzarmen hori 45 herrialdek, Afri-kako batzuek barne, berretsitako testu bat da. Izan ere, natura Europako mugetatik haraindira doa!

Oso ondo! Haien energia sortzen duten izarrak erabiliz bi-daiatzen duzu espazio batean. Horrela ez duzu ingurugiroa kutsatuko. Pertsona guztiak ura eta erregaia aurrezten aha-legintzen badira eta geroago botatzeko hainbeste erosteari uzten badiote, gure planetako bizitza erabilgarria luzatuko da. Hau da Europako Kontseiluak herrialde kideen artean sustatzen duen garapen iraunkorra.

15

Bila ezazu orri honetan ezkuta-

tzen den urrezko izarra eta orduan…

beste galaxia batera joateko bide

zuzena aukera ezazu: 6. edo 4. orria!

Page 16: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Europaosasun onean

16

Page 17: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Oso ondo, gure egiteko espazialak behar bezala aurreratzen du. Geldi zaitez pixka bat gure osasunaz hitz egiten digun galaxia honetan!

Haur eta heldu gehiegik ez dute arreta medikua jasotzeko edo, be-har dutenean, ospitale batera joan ahal izateko aukerarik. Inork ez dezan behar duen arreta medikua jasotzeko oztoporik eduki bilatzen ditu irtenbideak Europako Kontseiluak. Tratamendua eskubi-de bat da guztientzat!

Gaixotzen bazara, pastilla bat edo edateko zerbait ematen al di-zute hobeto sentitzeko? Baina, ziur al gaude hartzen dituzun botikak onak direla? Nola dakigu? Europako Kontseiluari eta haren Far-makopea Europarrari eman ahal dizkiozu eskerrak, botika guztiek, pilula huts batetik tratamendurik konplexuenera arte, kalitate-araurik zorrotzenak bete ditzaten borroka egiten duelako, baita albaitaria-ren arreta jasotzeko ere. Europako Kontseiluaren lanak odol-trans-fusioak eta organoen transplanteak ere hartzen ditu.

Legez kanpoko drogak arazo bat dira Europa osoan. Europako Kon-tseiluak, bere Pompidou taldearekin, orain dela 30 urte baino gehia-go Europan drogen kontsumo eta trafikoaren kontra egiten du borroka, baita biktimei laguntza emateko ere.

Esperimentuak egitea gustatzen al zaizu? Ikerketa medikuaren sek-toreari ere gustatzen zaio baina, batzuetan, urrunegi joan daiteke eta, ondorioz, arriskutsua izan daiteke gizateriarentzat. Horregatik, bioetika esaten zaien portaera moralaren arauak ezarri ditu Euro-pako Kontseiluak.

osasun onean17

Bila ezazu orri honetan ezkuta-

tzen den urrezko izarra eta orduan…

beste galaxia baterantz doan bide

ona aukera ezazu: 12. edo 26. orria!

Page 18: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Arreta handiz bildu dituzun 12 izarrak dirdai egiten ari dira. Bat-batean, letra eta hitzen hodei bat kutxatik ateratzen da. Esaldiak zure aurrean forma hartzen hasten dira. Ez duzu mezua hedatzen. Hizkuntza ezeza-guna al da? Itxaron…! Testua alderantziz idatzita dago! Ispilu magikoa aurki ezazu eta mezua ozenki irakurri ahal izango duzu…

… Ez ahaztu eskua altxatu behar duzula beste ikasleen aurrean hitz egin aurretik!

Zorionak! Galaxia guztietatik bidaiatzea lortu duzu Europa Handiaren unibertsoan. Orain zure estazio espazialera, Europako Kontseilura, joan zaitez.

Egiteko betea!

18

www.coe.int

Page 19: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Egiteko betea!

19

‘I am one of the 800 million Europeans who live “Europa Handiko 47 herrialdeetan bizi diren 800 milioi europarretatik bat naiz. Europako

Kontseilua unibertso horren antolaketa da.

Inork kendu ezin dizkigun eskubideak daude- giza eskubideak- eta haurrok ere eskubideak ditugu, helduek bezala.

Europa Handiaren altxorrak aurkitu ditut: natura, paisaiak, eraikinak eta animaliak, baina baita gizaki bakoitzak bere baitan duen altxorra

ere: kultura. Ez dut horiek desagertzea nahi.

Bidaiek eta topaketek ematen digute altxor horiek partekatzeko eta guztiok europarrak garela sentitzeko aukera, hizkuntza berberean

mintzatu ez arren.

Guztiok desberdinak izan gaitezkeela baina, hala ere, berdinak garela ikasi dut, baita haurrek beti eskubide berberak izan behar dituztela ere.

Hazten jarraituko dut eta ziur beste bidaia espazial batzuk egin ahal izango ditudala.

Horiek horrela, Europa nirekin haztea espero dut!

Page 20: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Galaxia espaziontziz, izarrez, meteoritoz, estazio espazialez, ezin konta ahala planeta txundigarriz…

beteta dago eta, hala ere, ez dago leherketarik, ezta kolisiorik ere. Horregatik, zeure buruari

galdetzen diozu: nork zuzentzen du hain ondo galaxia hori?

Boterea herritar guztien eskura dagoenean existitzen da. Herri-tarrek beren buruzagia nor izango den aukeratzen dute. Hazten zarenean, bozka eman ahal izango duzu, baita beste batzuen ordezkaria izateko hauteskundeetara aurkeztea ere. Europako Kontseilua demokraziaren zaindaria da bere 47 herrial-deetan!

Europako Kontseiluak ordezkariak izendatzen ditu, funtzio hauek betetzeko:… erabaki dezaten: Ministroen Kontseilua osatzen dute.… Asanblada Parlamentarioan testuak eztabaidatu eta onartu ditzaten.… Europako Herri eta Eskualde mailako Botereen Biltzar-rean herrialde bakoitzaren izenean hitz egin dezaten.

Demokraziaren galaxia!

20

Page 21: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Demokrazia orotan norberak bere iritziak emateko eta informazioa jasotzeko librea izan behar du, komunikabideei- egunkariei, irratiari, telebistari eta Internet-i es-ker. Ideiek libreki zirkulatu behar dute mugetan zehar. Herrial-deek askatasun horiek errespetatzeaz arduratzen da Europako Kontseilua eta horrek hau dakar, adibidez: kazetariek beren lana egin ahal izatea, baita krisi garaian edo hauteskundeetan ere, eta komunikabideek iritzi bat baino gehiago jakinarazi ahal izatea.

Imajinatu europar bakoitzak urtean 25 euro zentimo aurreztu eta itsulapiko handi batean sartzen dituela (Ai, zein zaila den burua-rekin kalkuluak egitea! Nahi baduzu, idatziz egin ditzakezu). Zifra

hau da gutxi gorabeherako urteko aurrekontua, Europako Kontseiluari bere proiektuak gauzatzeko aukera ematen diona. Errealitatea pixka bat desberdina da, herrialde bakoitzak diru ko-puru desberdina ematen duelako, haren populazio eta aberas-

tasunaren arabera. 25 zentimo x 800 milioi euro-par = 200 milioi europar: hau da Europako Kontseiluaren aurrekontua- itsulapikoa!

Demokraziaren galaxia!

21

Bila ezazu orri honetan ezkuta-

tzen den urrezko izarra eta orduan…

beste galaxia baterantz doan bide ona

aukera ezazu: 22.,6. edo 12. orria!

Page 22: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Galaxia honetan, ahots bakoitza hizkuntza bakarra da. Izar iheskorrek mezuak ematen dituzte oraindik ulertzen ez duzun hizkuntza batean

Hizkuntza zehatz bat, edo agian gehiago, hitz egiten duzu. Agian bata zure familiarekin eta bestea eskolan? Argi dago, bada: euro-parrei ulertzeko, estatu kideetako hizkuntzak hitz egin behar dituzu, europera hizkuntza bat ez delako.

200 hizkuntza baino gehiagoko altxor ezkutua da Europa.Herrialde bateko hizkuntza ofiziala dago, biztanle gehienek hitz egi-ten dutena . Herrialde batzuetan pertsonek, hizkuntza ofizialaz gain, beste hizkuntza batzuk hitz egiten dituzte.

Europeraz mintzatzen al zara?

22

Page 23: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Herrialde bakoitzeko historiak bere data garrantzitsuak, bere bataila ospetsuak ditu. Europako Kontseilua hor dago, her-rialde desberdinetako ikasle eta irakasleak historia irakatsi eta ikasteko metodoak partekatzera animatzeko asmoz, agian inoiz ezagutu ez duzun XX. mendeko historia nahasia batez ere. Europako historiak narratzea da kontua, oroi-men komuna sortzeko eta, beraz, nazioen arteko ulermenari, tolerantziari eta adiskidetasunari laguntzeko…

23

Bila ezazu orri honetan ezkuta-

tzen den urrezko izarra eta orduan…

beste galaxia baterantz doan bide ona

aukera ezazu: 14. edo 16. orria!

Page 24: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Arretaz begira iezaiozu galaxia horri. Etengabe handitzen ari dela dirudi. Itxuraz, zein gazte diren

planetak! Elkarrengana hurbiltzen ari dira.

Haurra zara oraindik baina, agian egun batean Europa des-kubritu nahiko duzu, ikasi edo lan egiteko beste herrialde batzuk bisitatu. Europako Kontseiluak, bidaiatu eta Europako kulturak deskubritzera ez ezik, haien herrialdeko bizitza po-litika demokratikoan parte hartzera ere adoretzen ditu gazte europarrak.

Gaztea zarenean …

24

Page 25: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Bidaiak guztientzat: Europako Kontseiluak eta Trenbideen Nazioarteko Batasunak fondo batean, Gazteen Mugikortasune-rako Elkartasun Fondoan, sartzen dute dirua, gizarte-egoera ahu-leko gazteei laguntzeko asmoz. Diru horrek ematen die gazterik pobreenei taldeka dohainik bidaiatzeko aukera, pertsonak beste herrialde batzuetan nola bizi diren deskubritu eta ulertzeko.

Gazte europarrak Gazteriaren Zentro Europarretan elkartu ahal dira, Estrasburgon (Frantzia) eta Budapesten (Hungaria). Demokraziari, giza eskubideei, gutxiengoei, kultu-ren arteko topaketei eta Europako bakeari buruzko oinarrizko ideietan pentsatzen dute elkarrekin. Orduan ideia horiek haien herrialdeetan bidaian parte hartu ez duten pertsonekin parte-katzen dituzte.

Gaztea zarenean …

25

Bila ezazu orri honetan ezkuta-

tzen den urrezko izarra eta orduan…

beste galaxia baterantz doan bide ona

aukera ezazu: 22., 6. edo 14. orria!

Page 26: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Bada lurrera itzultzeko eta Europa planeta bat ez dela ulertzeko ordua. Europa Handiak munduko beste alderdi batzuekin lotura handiak izaten ditu.

Europako Kontseilua 1949ko maiatzaren 5ean ezarri zen, Bigarren Mundu Gerrak bukatu eta berehala. Estrasburgo (Frantzia) da Europako Kontseiluaren egoitza eta gaur egun 47 estatu kidek osatutako erakunde bat da. Hau da Europa Handia, 800 milioi europar bizi diren lurralde bat

Europako Kontseiluak ere mundu osoko behatzaileak hartzen ditu, Japonia, Kanada eta Estatu Batuetakoak batez ere, na-zioarteko bileretarako. Haren hitzarmen batzuk Europa-tik at izenpetzen dira.

Gaur egun ez dago isolaturik bizi ahal den herrialderik. Zuk beste toki batzuetatik datozen ondasunak erosten dituzu. Zuk bidaiatzen duzu. Zure gurasoek beste eskualde batzuetan egiten dute lan, baita Europatik at ere. Zure familiako kide batzuk munduaz bestaldean bizi dira eta orain, espazioan egindako bidaia batetik itzuli berria zaren honetan, ez zarela Europako herritarra, beste zerbait, munduko herritarra, baizik agian pentsatuko duzu.

Baina, kontuz! Ez dituzu Europako Kontseilua eta Europako Ba-tasuna nahasi behar. Europako Batasuna, beste estazio espa-zial bat? 1957an sortu zen eta gaur egun 27 estatu kide ditu.

Aurki ezazu orri honetan ezkutatzen den hama-bigarren urrezko izarra. Izar bat falta bazaizu, 20. orrira itzul zaitez, biltzen bukatzeko.

Europa ez da

planeta bat!

26

Page 27: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

1. Zenbat herrialde dira Europako Kontseiluko kide?

2. Gutxi gorabehera, zenbat pertsona bizi dira Europa Handian?

3. Boterea herritar guztien eskura dagoela esan nahi du demokraziak; egia edo gezurra?

4. Zeintzuk dira inori kendu ezin zaizkion eskubideak?

5. Lan bera egiten dute Europako Kontseiluak eta Europako Batasunak. Egia edo gezurra?

6. Europar guztiak desberdinak dira. Egia edo gezurra?

7. Gutxi gorabehera, zenbat hizkuntza hitz egiten dira Europan?

27, 47, edo 200 baino gehiago?

8. Haurrek, txikiagoak direlako, dute eskubide gutxiago. Egia edo gezurra?

9. Haurrek eskubide berberak al dituzte. Egia edo gezurra?

10. Lurra babestearekin batera aurrerapenak egiteari garapen

esaten zaio. (Falta den hitza aurki ezazu).

Europa ez da

planeta bat!

27

1. 47; 2. 800 milioi; 3.a egia; 4.a giza eskubideak; 5.a gezurra; 6.a egia; guztiok des-berdinak gara baina eskubide berberak ditugu; 7.a, 200 baino gehiago; 8.a gezurra; 9.a egia; 10.a iraunkorra.

Egitekoa betetzeko azken urratsa. Erantzuna eman iezaiezu lehiaketa espazial honen 10 galderei!

Zorionak, galdera guztiei

eman diezu erantzuna!

18. orrian azken sorpresa bat zain duzu.

Page 28: Europa Handiaren unibertsoanzehar bidaiatzea

Itzulpena Europako Kontseiluarekin batera argitaratuta dago eta erantzunkizun bakarra itzultzailearena da.

Argitaratzailea: Sophie JeleffKoordinazioa eta argitalpen produkzioa: Europako Kontseiluko Harreman Publikoetarako Zerbitzua

Ilustrazioak: Aurélie GuillereyFormatua: Juliette Robert

© Europako Kontseiluko Komunikazio Zuzendaritzak egindakoa2008ko azaroa

Euskerazko edizioaren argitaraldia: 1.a, 2009ko iraila Euskerazko edizioaren argitaratzailea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia - Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco Donostia- San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz Inprimaketa: Estudios Gráficos ZURE, S. A. Lege gordailua: BI-2834-09

Presta ezazu zeure burua abentura espazial bat Europa Handiaren unibertsoan izateko! Hain egiteko espazial honetan Europako Kontseilua, Europa Handiko 47 herrialdeen erakundea,

ezagutuko duzu.

Europako Kontseiluaren jarduerak gehiago ezagutu nahi izanez gero, web tokia bisita ezazu:

www.coe.int