16
Euskara sustatzeko aldizkaria 2014ko ekaina | 2. alea Zabalgana HLHIko guraso elkartea “ Sasoian sasoikoa, tokian tokikoa”

Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

Euskara sustatzeko aldizkaria 2014ko ekaina | 2. alea

Zabalgana HLHIko guraso elkartea

“Sasoian sasoikoa, tokian tokikoa”

Page 2: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

Aldizkari honen helburua euskara sustatzea da, familiek bertatik informazioa jasotzea eta, batez ere, berarekin jolastea eta gozatzea. 

Sasoiko ale hau eskolako beteranoei eskaini diegu, 5. mailako ikasleei hain zuzen ere. Egin nahi diegun omenaldi txiki honen bitartez, hobeto ezagutarazten saiatuko gara eta haiek egindako zenbait lan argitara emango dugu. Izan ere, ikasle horiek gogor aritu dira lanean zenbait testu prestatzen aldizkarirako, eta hemen duzue euren lanaren fruitua. 

Horrez gain, 3. mailakoek ere bere aletxoa ekarri dute, eta euren bizipenak kontatu dizkigute albiste bitan. 

Eskerrak ematen dizkizuegu lagundu dizuen guztioi eta espero dugu emaitza denon gustukoa izatea. El objetivo de esta revista es fomentar el euskera, haciendo de ella un medio por el que las familias se puedan informar de lo que acontece en el centro, al tiempo que disfrutan con la publicación en compañía de sus hijos e hijas. 

Este número de Sasoi se lo dedicamos al alumnado de 5º curso, que ha colaborado activamente con interesantes trabajos.Además de publicar esos trabajos, pretendemos hacerles un pequeño homenaje mediante estas líneas y darles a conocer más al resto de la comunidad escolar. 

Además de lo anterior, el alumnado de 3º también ha aportado su granito de arena, contándonos sus vivencias en el centro en un par de noticias. 

Os agradecemos el esfuerzo realizado y esperamos que el resultado sea de vuestro agrado.

EDITORIALA

­ 2 ­ 

Zabalgana HLHI Nazio Batuen hiribidea, 10 

01015 Vitoria­Gasteiz Telefonoa: 945 06 48 62 

Faxa: 945 06 48 63 

Amezti Txiki Guraso Elkar tea [email protected] 

www.zabalganaeskola.org 

Sasoi [email protected] 

Gasteizko Udalak diruz lagundutako aldizkaria.

Page 3: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

Zer ger tatzen da Zabalganeko institutuarekin? Noizko egongo da eginda? Arabako hezkuntza­ordezkaria den Blanca Guerrerok argi eta garbi esan zigun Zabalgana institutua ez dela prest egongo 2018ra arte. 

Orduan, CEIP Zabalgana HLHIko gutxienez lehenengo bi belaunaldiek ez dute institutur ik izango. Zer ir tenbide proposatzen da ume hor ientzat? Ez bi, baizik eta hiru belaunaldi izango dira (aurten 5. mailan, 4. mailan eta 3. mailan daudenak). Konponbideak? Bada, oraindik ez dakigu ia ezer. Hezkuntza­ordezkariak lehen proposatu zigun umeak Gasteizko beste institutu batera bidaltzea, auzotik kanpora, alegia. 

Zer ir itzi duzue horr i buruz Zabalganeko familiek? Baduzue alternatibar ik? Zabalganeko familiok lehen hezkuntzako ikastetxetik 

irteten diren promozioak auzoan gera daitezela nahi dugu, eta berriro ez ditzatela pairatu desplazatuta egotearen ondorioak. Hori lortzeko irtenbide bakarra hauxe da: IES Zabalgana BHI administratiboki sortzea. Hau da: umeek haien berezko zuzendari taldea eta haien irakasleak edukiko lituzkete hasiera batetik, nahiz eta eraikina eginda egon ez. Hori lortu eta gero, faltako zen bakarra izango litzateke auzoan behin­ behineko leku egoki bat bilatzea. 

Horrez gain, badirudi auzoan beste hutsune batzuk ere badaudela. Har remana duzue auzoko beste talde batzuekin? Bai, denok dakigun bezala, auzo honetan arazo ugari daukagu.Alde batetik, lehen aipatutakoa, institutuarena.

ELKARRIZKETA. ELENA GUERRERO LINDNER Zabalgana ikastetxeko ama eta guraso elkarteko kide. Zabalganeko hezkuntza‐beharrizanak betetzearen alde lan egiten ari da beste hainbat guraso eta auzokiderekin batera.

­ 3­

Page 4: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

Deialdir ik egin nahi duzue or r i hauetatik? Bada, bai. Laguntza behar dugu auzokide guztiei institutuari buruzko informazioa helarazteko. Eta etorkizunean zer edo zer egingo bagenu (sinadura bilketa, pankartak…) jendearen laguntza eta parte hartzea beharko dugu. Azkenean, gure seme­alaben hezkuntzari buruz hitz egiten ari gara, ezta? 

­ 4 ­ 

Beste alde batetik, CEIP Mariturri HLHI aurrefabrikatuetan dago (orain dela urte askotik hona). Haientzat egoera ez da batere erosoa eta, gainera, eskola beteta dago 2015era arte, hau da, 2015era arte ez dute lekurik izango beste ikasle batzuentzat. Berehalakoan behar dute ikastetxea. Horrez gain, aurten, auzoan bi eta hiru urteko ume asko lekurik gabe geratu dira. Horrexegatik 2014ko urtarriletik hona, Mariturriko Galtzagorri guraso elkartearekin, Zabalgana Batuz auzo elkartearekin eta Zabalturri elkartearekin lan egiten ari gara, zeren eta helburua bera da denontzat: kalitateko hezkuntza publikoa gure auzoan edukitzea. 

Zeintzuk dira egingo dituzuen hur rengo ur ratsak? Lehen esan dudan bezala, gure lehen helburua IES Zabalgana BHI administratiboki sortzea da. Eta iraileko lortu behar dugu. Izan ere, datorren otsailean (2015ean) egin behar du matrikula gure lehen belaunaldiak . Gure aldarrikapenak azaltzeko hedabideetan atera gara (bai prentsan bai irratian). Gainera, alderdi politiko guztiekin hitz egiten ari gara.

ELKARRIZKETA ‐ ELENA GUERRERO LINDNER

Page 5: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

­ 5 ­

KRONIKA ‐ Zabalganeko beteranoak Yolanda Viadero.

Bosgarren mailako umeak neska­mutiko koskorrak dira, bizkorrak eta alaiak. Udaberriko arratsalde batean eurekin izan ginen Rubén eta biok, eskolako aita­ama bi. Gure asmoa? Haiek ezagutzea, euren kezken berri izatea eta etorkizunerako euren itxaropenak ezagutzea. Abegitsu hartu gintuzten, nahiz eta arratsalde horretan bertan azterketa bat egin behar izan zuten. Pazientzia handia zutela erakutsi zuten, hainbesteren artean gure galderei erantzuteko txanda noiz hartu zain, aulkitik mugitu gabe ordubetean, noizean behin aulkian bertan kulunkan, nekeari eta asperraldiari ihesbide bakarraren gisan. Hala jakin genuen eskola gustukoa dutela, baita Gasteiz eta gure auzoa bera ere. Ondotxo ezagutzen dituzte Gasteizko bazterrik politenak: Andra Mari Zuriaren plaza, katedrala, Alde Zaharra… baita eraztun berdea, basoak eta parkeak ere. Hala ere, baten batek onartu zuen hiri handiak askoz ere dibertigarriagoak iruditzen zaizkiola, Madril, esate baterako. Langile finak dira. Itxaropentsu eta gogotsu begiratzen diote etorkizunari. Mota guztietako lanbideak dituzte 

buruan. Dena den, askok artista izan nahi zutela esan zuten. Beharbada, zerikusia izango zuen horretan Rubén ikusteak, arkatz soila eskuan eta orri zuria aurrean, haien erretratuak dedikazio handiz egiten, banan­banan, bata bestearen atzetik. Eta modeloak geldi­geldirik, geroko geratuko zen aztarna horren sorreran eragin nahi izango ez balute bezala. Txirrinak jo zuen. Eskola amaitzeko ordua iritsi zen. Bakoitzak bere gauzak jaso eta jolastera abiatu zen, edo ingelesera, edo musikara, edo futbolera, edo karatera… Ez ziruditen nekatuta. Lan handia egin arren, oraindik zuten indarra beste hamaika erronkari eusteko.

Page 6: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

­ 6 ­ 

Inauter iak Zabalgana eskolan. Gure jaiak ezagutzeko eta ondo pasatzeko Zabalganeko irakasleek eta ikasleek Inauteriak ospatu zituzten otsailaren 28an eskolako kiroldegian. Aser G. eta Dona (3.B), 2014ko otsailaren 21a 

Otsailaren 28an ikasleek eta irakasleek Inauteriak ospatu zituzten. Aurtengo gaia itsasoa izan zen. Ikusi ziren mozorroak arrainak, urpekariak, arrantzaleak eta abar izan ziren. Jaialdia arratsaldeko hiruretan hasi zen eta lauretan bukatu zen. Maila bakoitzak abesti eta koreografia prestatu zituen. Bukatzean eskola osoak dantzatu zuen. Kiroldegian apainketa irakasleek egin zuten. Aurkezlea Ruth musikako andereñoa izan zen. 

Lehen hezkuntzako jaialdia. 

Zabalgana ikastetxeko ikasleak barnetegira joango dira. 4. mailako ikasleak Barriako barnetegira joango dira maiatzaren 28an eta 29an euskara ikastera eta ondo pasatzera. Ainara eta Moad (3.B), 2014ko otsailaren 21a 

Irakasleek eta ikasleek beti izan dute gogo handia joateko, baina arrazoi ezberdinengatik ezin izan da egin. Zuzendariak esan du hemendik aurrera urtero egingo dela. Tutoreak gehi beste irakasle bat joango dira beraiekin. 

Barriako barnetegia.

ALBISTEAK. 3. MAILAKOEK EGINDA

Page 7: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

­ 7 ­

ORLA. BOSGARREN MAILA A Ibon naiz: Gorrotatzen dut: krisialdia

Gustukoa dut: berua

Nadual naiz: Ez zait gustatzen: jendeak tabakoa erretzea.

Gustatzen zait: polizia izatea handia izatean

Mauricio naiz: Gorrotatzen dut: brokolia

Gustukoak ditut: kirola eta irakurtzea

Eliz-za naiz: Gorrotatzen dut: irain egiten didanjendea

Gustukoak ditut: jende jatorra, makarroiak eta jolastea

Mehdi naiz: Gorrotatzen dut: jende harroputza

Gustukoa dut: futbola

Febo naiz: Gorrotatzen ditut: patatak

Gustukoa dut: txokolatea

Hocine naiz: Ez zait gustatzen: brokolia

Niri gustatzen zaizkit: Futbola eta pizza

Alan naiz: Gorrotatzen dut: ez uztea marrazten

Gustukoak ditut: marraztea eta musika entzutea

Lina naiz: Gorrotatzen dut: niri jendeak irain egitea

Gustukoa dut: abestea

Page 8: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

­ 8 ­

BOSGARREN MAILA A

Brigitte naiz: Gorrotatzen dut: niri molestatzea

Gustatzen zait: marrazkiak egitea

Paola naiz: Gorrotatzen dut: azterketetan gutxi ateratzea

Gustatzen zait: Kaora jolastea

Soulaiman naiz: Gorrotatzen dut: suspenditzea

Gustatzen zait: kirola egitea

Djallil naiz: Gorrotatzen dut: ez jakitea zer gorrotatu

Gustukoak ditut: armak

Uxue naiz: Gorrotatzen ditut: armiarmak

Gustatzen zait: nire lagunekin jolastea

Salima naiz: Ez zait guztatzen: gaizki portatzen diren pertsonak

Gustatzen zaizkit: saskibaloian jolastea eta beste gauza batzuk egitea

Erika naiz: Gorrotatzen dut: jendea zirikatzea

Gustukoa dut: abestea

Alazne naiz: Ez zaizkit gustatzen: andereño eta maisu txarrak, nirekin haserretzen direnak eta baloia kentzen didatenak

Gustatzen zait: papiroflexia eta naipezko dorreak egitea

Fatima naiz: Gorrotatzen dut: niri irain egitea

Gustukoa dut: igeri egitea

Imanol naiz: Gorrotatzen dut: Krisia egotea

Gustatzen zait: Kirola egitea

Page 9: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

­ 9 ­

ORLA. BOSGARREN MAILA B

a

Alejandro naiz: Gorrotatzen dut: ez jatea brokolia

Gustukoa dut: lagunekin futbolean jolastea

Mikel naiz: Gorrotatzen dut: jendeak irain egitea

Gustukoak ditut: nire lagunekin on line jolastea, bizikletaz ibiltzea, zinema

Raquel naiz: Gorrotatzen dut: gaixorik egotea

Gustatzen zait: jolastea nire lagunekin

Houssam naiz: Gorrotatzen dut: azterketan gutxi ateratzea

Gustatzen zait: bikain asko ateratzea azterketetan

Adrian naiz: Gorrotatzen dut: niri edo nire lagunei irain egitea

Gustukoa dut: natura marraztea

Julene naiz: Gorrotatzen dut: jendeak irain egitea

Gustukoa dut: katuekin egotea

Carolina naiz: Gorrotatzen dut: jendeak errespetu falta izatea

Gustukoa dut: nire lagunekin ondo pasatzea eta jende berria ezagutzea

Salma naiz: Gorrotatzen dut: gaztelaniaz hitz egitea

Gustukoak ditut: irakurtzea, jolastea, ikastea eta euskaraz hitz egitea

Ayoub naiz: Gorrotatzen dut: niri irain egitea

Gustukoa dut: izozkia eta pizza jatea

Page 10: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

BOSGARREN MAILA B

Yahya naiz: Gorrotatzen dut: Lomcek musika kentzea eta frantzesa jartzea bere ordez

Gustukoak ditut: futbolean jolastea, kaoman jolastea, ikastea eta abar

Sara naiz: Gorrotatzen dut: purea

Gustukoa dut: mobilarekin jolastea

Amin naiz: Gorrotatzen dut: jende gaiztoa

Gustukoa dut: futbola

Taha naiz: Gorrotatzen dut: mina egitea

Gustukoa dut: jolastea

Dani naiz: Gorrotatzen dut: jendeak niri jotzea

Gustukoa dut: Erikarekin jolastea

Aiman naiz: Gorrotatzen dut: jendea arrazista izatea

Gustukoa dut: futbolean jolastea

Yosra naiz: Gorrotatzen dut: jendeak niri irain egitea

Gustukoak ditut: marraztea eta matematika egitea

Yasmine naiz: Gorrotatzen dut: gaixorik egotea

Gustukoa dut: nire lagunekin jolastea

Javi naiz: Gorrotatzen ditut: astelehen goizean jaikitzea eta etxerako lanak

Gustukoak ditut: gozokiak jatea eta futbolean jolastea

Lander naiz

Salma naiz 

­ 10 ­

Page 11: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

­ 11 ­

BARNETEGI TXIKIA: ekainaren 7‐8an Aukera paregabea seme/alabek euren adinekoekin edo zurekin euskaraz egiten ohitzeko, seme/alabek euskaraz bizitzea posible dela ikusteko, beste familia euskaldun batzuk ezagutzeko. 

Tertangan. 30 € pertsonako.

ZABALGANEKO IKASTURTE AMAIERAKO JAIA: ekainaren 14an Puzgarriak, apar festa, Gargantua, tallerrak, musika, zozketa,… eta ondo pasatzeko gogo handia.

DEIALDIAK

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 23. JAIA: ekainaren 1ean, Balmasedan

“Gorantz Goaz, Go, Go” 

Daukaguna babestu nahi dugu kanpotik datozen erasoetatik eta hobetu. Hainbat jarduera eta ekitaldi berezi, betiko puzgarri, umeentzako jolas, kale animazio eta musika saioekin batera. Euskal Eskola Publiko euskaldun, kalitatezko, berritzaile, integratzaile, interkulturala eta solidarioa aldarrika dezagun. 

Webgunea: http://euskaleskolapublikoarenjaia.org/

Page 12: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

­ 12 ­

IRUDIEN TXOKOA

Alazne Valenciaren argazkia. LH5

Page 13: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

Osagaiak (lau lagunentzat): 

– 1,5 kg kalabazin – 200 g gaztai suabe (Filadelfia  edo antzekoa. Horren ordez jogurt bi edo portzinozko gaztai atal bi bota daitekez) – Porru bat – Kipula bat – Azenario bat – Patata bat – Oliba­olioa – Baso erdi ur – Gatza 

Prestatzeko erea: Ura irakiten imini. Irakiten dagoela osagai guztiak bota txikituta. Gero gatza eta hiru koilarakada olio bota. Euki egosten hogei minutu inguru, eta ostean, irabaigaluagaz edo, ondo triturau. Atara mahaira eta jan bildur barik. Sasoi honetan ortuan kalabazin ugari dago, berde zein zurixka, janari arina eta osasungarria da eta ez jatzuz belarriak handiagoak haziko. On egin! 

Osagaiak (lau lagunentzat): 

– 3 arrautza – 500­700 g ogi­urin – 8 koilarakada azukre – 8 koilarakada esne – 8 koilarakada olio birgina – 3 koilarakada anis – koilarakada bat legamia – limoi baten azal birrindua – Oliba­olioa 

Prestatzeko erea: Ogi­urinari legamia bota eta nahastuko doguz. Ondoren, honeek gehituko doguz: azukrea, arrautzak, anisa eta olio epela. Osagaiak ondo nahastuko doguz eta orea trinko dagoanean, trapu batez estaliko dogu. Hozkailuan ordu pare baten gordeko dogu. Sartagin baten olio ugari iminiko dogu. Ore­puskak hartu eta erroskilla itxura emongo deutsegu. Su eztian prijituko doguz. Eskuak urinaz igurtziko doguz, erroskilak eskuetan ez itsasteko. Gustukoa bada, azukrea bota ahal jake ganetik. 

­13 ­

ANIS‐ERROSKILAK KALABAZIN KREMA

ERREZETAK (bizkaieraz)

Page 14: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

DENBORAPASA ‐ Labirintoa. Lagundu umeari institutua bilatzen

­ 14 ­

Page 15: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

­ 15 ­

DENBORAPASA ‐ Eman kolorea umeei

Page 16: Eus kara susta tzeko aldiz karia Zab alga na HLHIk o guraso ...Eus kara susta tzeko aldiz karia 2014ko ekai na |2. al ea Zab alga na HLHIk o guraso elk artea “Sasoian sasoi koa,

KOMIKIA

... hezkuntzak aldaketetarako

aldatuko zaituzte.

Ados ... baina ... uste dut dagoeneko "hezkuntza- sobredosia"

izan dugula.

Umeok, zuen irakasle berria naiz