26
L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015 p: 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ KANPOKO ERANTZUKIZUN SOZIO-EKOLOGIKOA Recibido: 2014-12-16 Aceptado: 2015-02-02 LEIRE URKIDI AZKARRAGA 1 * ENEKO GARMENDIA OLEAGA 2 * IÑAKI ARTO OLAIZOLA 3 1 Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU. Parte Hartuz eta Ekopol ikertaldeak. Politika eta Administrazio Zientzia Saila. 2 Ikerbasque; BC3– Basque Centre for Climate Change; Department of Geography- University of Cambridge. 3 BC3 – Basque Centre for Climate Change. *Corresponding authors: [email protected] and [email protected] Laburpena: Artikuluaren xede nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia oinarri hartuta, Iparralde Globaleko eskualde aberatsek beren lurraldez kanpo, bereziki Hegoaldean, eragiten dituzten kalte sozio-ekologikoak aztertzea da. Horretarako, EAEren metabolismo soziala, bere inportazioen jatorria eta hauen erauzketan sorturiko kalteak, zein euskal enpresen atzerriko jarduerak aztertzen ditugu. EAEren Eskaera Material Osoa Iparraldeko altuenen artean dagoela aurkitzen dugu. Eskaera hori atzerriko baliabideekin asetzen da %91n, non metal eta erregai fosilen inportazioak eta, berauen Ezkutuko Fluxuak gailentzen diren. Bolivian, Indonesian eta Indiar Ozeanoko kostetan garaturiko hiru ikerketa kasuren bidez, kanpo menpekotasun honek atzerrian eragiten dituen kalteak aztertzen ditugu. Ikerketaren emaitzek agerian uzten dute, mundu globalizatu honetan, euskal ekonomiak duen lurraldez kanpoko erantzukizun sozio-ekologikoa eta berau aintzakotzat hartu beharra etorkizun sostengarri eta bidezkoago bat eraikitzeko. Hitz-gakoak: Lurraldez Kanpoko Erantzukizuna, Globalizazioa, Kalte Sozio-Ekologikoak, Metabolismo Soziala, Hegoalde Globala, Euskal Autonomia Erkidegoa.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187

Lurralde : invest. espac. 38 2015 p: 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ KANPOKO ERANTZUKIZUN

SOZIO-EKOLOGIKOA

Recibido: 2014-12-16

Aceptado: 2015-02-02

LEIRE URKIDI AZKARRAGA1* ENEKO GARMENDIA OLEAGA2*

IÑAKI ARTO OLAIZOLA3

1Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU. Parte Hartuz eta Ekopol ikertaldeak.

Politika eta Administrazio Zientzia Saila.

2Ikerbasque; BC3– Basque Centre for Climate Change; Department of Geography-

University of Cambridge.

3 BC3 – Basque Centre for Climate Change.

*Corresponding authors: [email protected] and [email protected]

Laburpena:

Artikuluaren xede nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia oinarri hartuta, Iparralde Globaleko eskualde aberatsek beren lurraldez kanpo, bereziki Hegoaldean, eragiten dituzten kalte sozio-ekologikoak aztertzea da. Horretarako, EAEren metabolismo soziala, bere inportazioen jatorria eta hauen erauzketan sorturiko kalteak, zein euskal enpresen atzerriko jarduerak aztertzen ditugu. EAEren Eskaera Material Osoa Iparraldeko altuenen artean dagoela aurkitzen dugu. Eskaera hori atzerriko baliabideekin asetzen da %91n, non metal eta erregai fosilen inportazioak eta, berauen Ezkutuko Fluxuak gailentzen diren. Bolivian, Indonesian eta Indiar Ozeanoko kostetan garaturiko hiru ikerketa kasuren bidez, kanpo menpekotasun honek atzerrian eragiten dituen kalteak aztertzen ditugu. Ikerketaren emaitzek agerian uzten dute, mundu globalizatu honetan, euskal ekonomiak duen lurraldez kanpoko erantzukizun sozio-ekologikoa eta berau aintzakotzat hartu beharra etorkizun sostengarri eta bidezkoago bat eraikitzeko.

Hitz-gakoak: Lurraldez Kanpoko Erantzukizuna, Globalizazioa, Kalte Sozio-Ekologikoak, Metabolismo Soziala, Hegoalde Globala, Euskal Autonomia Erkidegoa.

Page 2: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)188

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Resumen: La responsabilidad socio-ecológica extraterritorial de la economía de la Comunidad Autónoma del País Vasco El objetivo prinicipal del artículo es, tomando como base la economía de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAV), analizar los daños socio-ecológicos que generan las regiones ricas del Norte Global fuera de sus fronteras, principalmente en el Sur. Para ello, estudiamos el metabolismo social de la CAV, el origen de sus importaciones y los daños generados en su extracción, y las actividades de las empresas vascas en el extranjero. Encontramos que los Requerimientos Totales de Materiales de la CAPV estan entre los más elevados de los países del Norte. Estos requerimientos se abastecen en un 91% de importaciones, donde destacan las importaciones de metales, los combustibles fósiles y sus Flujos Ocultos. A partir de tres casos de estudio realizados en Bolivia, Indonesia y el Océano Índico, analizamos las consecuencias de esta dependencia exterior. Los resultados de la investigación muestran la responsabilidad socio-ecológica extraterritorial que tiene la economía vasca en este mundo globalizado, y la necesidad de tenerla en cuenta para construir un futuro más sostenible y justo.

Palabras clave: Responsabilidad Extraterritorial, Globalización, Daños Socio-Ecológicos, Metabolismo Social, Sur Global, Comunidad Autónoma Vasca.

Abstract: The extraterritorial socio-ecological responsibility of the Basque economy Based on the economy of the Autonomous Community of the Basque Country (AC-BC), the article aims to analyze the socio-ecological damages that the rich regions of the Global North generate outside its borders, especially in the South. With this aim we analyze the social metabolism of the AC-BC, the origin of its imports and the associated impacts in the extraction frontiers as well as the the activities of Basque companies abroad. We found that the Total Material Requirements of the AC-BC are among the highest of Northern countries. 91% of these requirements are satisfied with inputs that are coming from abroad, where the weight of metal and fossil fuel imports and the associated Hidden Flows stands out. Using three case studies conducted in Bolivia, Indonesia and the Indian Ocean, we analyze the consequences of this external dependence. The results show the extraterritorial socio-ecological responsibility of the Basque economy in this globalized world, and the need to take it into account in order to build a more sustainable and just future.

Key words: Extraterritorial Responsibility, Globalization, Socio-Ecological Impacts, Social Metabolism, Global South, Autonomous Community of the Basque Country.

1. SARRERA

Mundu mailan, energia eta lehengaien kontsumoa modu oso kritikoan handitu da azken mendeetan. Dakigun bezala, kontsumoaren handitzeak eta baliabideen erauzketak erlazio zuzena dute ingurumen arazoekin eta bioaniztasunaren galerarekin, hauek, era berean, gizakion bizi kalitatea kaltetzen dutelarik, kasu batzuetan, biziraupena kolokan jarri arte. Joera hau areagotzen eta orokortzen ari denez, krisi ekologiko globalaz hitz egiten hasi gara azken hamarkadetan. Egoera honetan, merkataritza internazionalak berebiziko papera

Page 3: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 189

jokatu du bi arrazoi nabarmenengatik. Batetik, ekonomiaren globalizazioak kontsumoa asetzeko lehengaien erauzketa eta ekoizpena gero eta gehiago deslokalizatu dituelako. Eta bestetik, munduko herrialde eta eskualde guztiek ez dutelako presio berbera eragiten ingurumen globalarengan, hau da, ez dituzte modu berean energia eta beste lehengaiak xahutzen.

Iparraldea, Lehen Mundua, herrialde industrializatuak, eskualde aberastuak: asko izan dira munduaren konfigurazio ekonomiko orokorrean paper pribilegiatua izan duten eskualdeak aipatzeko erabilitako terminoak. Gaur egun, Iparralde Globala1 erabiltzen da garapen ekonomikoaren onurak bizi dituzten zonaldeez hitz egiteko (Chant eta McIlwaine, 2009). Dena den, banaketa hau ez da guztiz homogeneoa. Iparralde historikoaren barruan, bazterketa ekonomiko larria bizi duten eskualdeak topatzen ditugu eta, Hegoaldean, elite politiko/ekonomikoak edo sektore aberatsagoak egon badaude. Azken urteetan, gainera,, Hegoaldeko herrialde askotan garapen ekonomiko handia gertatu da, bertako gizartearen parte batentzako garapena behintzat (Txina adibide paradigmatiko bezala). Ñabardurak ñabardura, egun oraindik Iparralde Global horretan datza ingurumen globalaren kaltearen erantzule nagusia, bere garapen materialerako erauzketak eta ekoizpenak sortu dituen eraginengatik. Euskal Herria eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) Iparralde horretan kokatu behar ditugu derrigorrez, bere kontsumo mailari erreparatzen badiogu.

Guzti honengatik, premiazkoa da euskal ekonomiak ingurumen globalean eragiten dituen kalteak aztertzea, gure lurraldeaz kanpoko bio-erantzukizuna ebaluatzeko, hain zuzen ere. Horretarako, BIORES2 deritzan diziplina-arteko ikerketa eta hezkuntza proiektua jarri genuen abian 2011. urtean. Batetik, ikerkuntza sakon bati ekin genion, euskal ekonomiaren dimentsio transnazionala eta horren eraginak aztertuz. Bestetik, eta ikerketa orokorretik abiatuta, dibulgaziozko liburuak, dokumental bat eta bestelako material didaktikoak kaleratu genituen. Artikulu honetan ikerketaren emaitza nagusiak plazaratzen ditugu. Esan beharra dago, hasiera bateko xedea Euskal Herri osorako analisia gauzatzea bazen ere, datuen eskuragarritasuna medio, lehen urrats honetan azterketa EAEra mugatu dugula.

EAEko ekonomiaren dimentsio globala aztertzeko, lehenik eta behin gure eskaera material eta energetikoa aztertu ditugu, “metabolismo sozialaren” metodologiari jarraiki, hurrengo ataletan azaltzen dugun moduan. Abiapuntu honetatik, ondoren, gure inportazioen jatorria arakatu eta horiei lotutako kalteak aztertu ditugu. Horrez gain, euskal transnazioanalak deritzon enpresen inbertsioei lotutako proiektuak eta gure lurraldez kanpo aritutako euskal enpresen eraginak ere ikertu ditugu, euskal arrantza industriala zein finantza eta energi sektorean egindako inbertsioak adibide nagusitzat hartuta. Kalte global horietara hurbiltzeko, batetik, azterketa bibliografiko zabal eta sakona burutu dugu, Hegoalde Globalean arreta nabarmena jarriz, bertatik datorrelako kontsumitzen dugun energia eta lehengaien gehiengoa eta historian zehar Hegoaldearekiko pilatu dugun zor ekologikoagatik. Bestetik, 3 ikerketa kasu burutu dituguBolivia, Indonesian eta Mendebaldeko Indiar Ozeanoko kostaldetan, bakoitzean 2 hilabetetako landa-lana eginez.

Artikulu honen helburu nagusiak ondorengoak dira. Lehenik eta behin, EAE bezalako Iparraldeko herrialdeek beren lurraldez kanpo eragiten dituzten kalte sozial eta ekologikoak aztertzea eta ezagutaraztea, eta gure bizimoduak atzerrian sortzen dituen arriskuez hausnartzea. Horrez gain, BIORES proiektuaren hurbilketa aurkeztea, non metodologia

1 Kontzeptu hau gero eta gehiago erabiltzen da lehengo Iparralde-Hegoalde banaketa azaltzeko, “global” adjektiboak kategoria geografiko hutsa ez dela azaltzen duelako eta gaur egungo prozesu globalen garrantzia azpimarratzen duelako (Chant eta McIlwaine, 2009).2 BIORES proiektua: “Euskal zor sozio-ekologikoa: bioaniztasunaren galera globala eta garapenerako eraginak” (Eusko Jaurlaritzaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa 2011-2014; Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ekologistak Martxan garaturiko proiektua).

Page 4: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)190

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

kuantitatibo eta kualitatiboak bateratu ditugun, analisi estatistikoak, azterketa bibliografikoak, zuzeneko behaketak eta sakoneko elkarrizketak uztartuz, besteak beste. Ondorengo ataletan, testuinguru teoriko eta metodologikoak deskribatzen dira, gero, emaitzen laburpena aurkezteko (euskal metabolismo soziala eta bere eraginak; euskal enpresen kanpo eraginak; eta ikerketa kasuak). Azkenik, hauetatik eratorritako ondorio eta hausnarketa nagusiak eztabaidatzen ditugu.

2. TESTUINGURU TEORIKOA

Etengabeko aldaketan dagoen mundu batean, ekosistema bioanitzek malgutasun handiagoa erakusten dute bizirauteko eta egokitzeko. Ondorioz, bioaniztasunaren galera geratzea berebizikoa da ekosistemen oreka ziurtatzeko, eta jendarteek horietatik eskuratzen dituzten zerbitzu eta baliabideak bermatzeko, hala nola klima-erregulazioa, polinizazioa, ura edo elikagaiak (MEA, 2005). Aberastasun biologikoaren galera globalean eragiten duten faktoreak asko dira, eta oso konplexuak, esaterako: baliabide naturalen gehiegizko ustiapena (Pauly et al, 2002), kutsadura eta elementu naturalen narriadura (MEA, 2005) edota klima aldaketa (IPCC, 2007). Baina, zalantzarik gabe, herrialde batzuen neurri gabeko kontsumoa dago faktore horietako askoren jatorrian.

Gero eta gehiago kontsumitzen dugu, eta baliabide ez berriztagarri zein berriztagarriak xahutzen ari gara, azken hauek berritze tasaren gainetik ustiatzen ari baikara (Seppelt et al, 2014). Teknologiaren aurrerapenak eta efizientziaren handitzeak ez dute kontsumoaren murriztea eragin, pentsatu zitekeenaren kontra. Jevonsek aurreikusten zuen moduan, bere errebote efektuaren teorian, efizientzian emandako hobekuntzak energia eta lehengai kontsumoa murrizten dute lehenengo momentuan, baina aurrezte horrek prezioen jaitsiera dakar eta honek berriz kontsumoaren hazkundea bultzatzen du (Polimeni et al, 2007). Ekonomia globalaren metabolismo soziala, hau da energia eta materialen fluxua, handitzen doa (Wiedmann et al, 2013).

Baliabide naturalen eskaeraren hazkundea nazioarteko merkataritzari esker asetzen da hein handi batean. Hau da, beharrezko lehengaien erauztea gero eta gehiago deslokalizatzen doa: hemen kontsumitzen duguna gero eta maizago dator beste herrialde edo kontinente batetik. Adibidez, espainiar Estatuak bost hilabete eskasetan bere aurrekontu ekologiko osoa agortzen du3. Aurrekontu ekologikoa deitzen zaio, urtero, ekosistemen birsortze tasak errespetatuz, lurralde batetan kontsumitu daitezken baliabide naturalak. Ondorioztatu daitekeenez, gainontzeko 7 hilabeteetan, beste herrialdeen baliabideak inportatuz edo ekosistemen birsortze tasen gainetik kontsumitzen du Espainiak. Dena den, globalizazio honek eragin zuzenak ditu tokian tokiko eremuetan eta hainbat autorek glokalizazioaz hitz egitea hobesten dute, egungo prosezuetan eskala global eta lokalaren arteko elkarreraginak azaltzeko (Swyngedouw, 1997).

Azken 30 urtetan, lehengaien merkataritza globala %250 handitu da, termino fisikoetan, hau da, salerositako baliabideen tona kopurua kontutan izanda (Dittrich eta Bringezu, 2010; Dittrich et al, 2012). Datu hau, are handiagoa litzateke Ezkutuko Fluxuak kontutan hartuta, hau da, erabiltzen ditugun lehengaien erauzketan sortzen diren hondakinak eta erabili gabeko materialak kontutan hartuko bagenitu. Ikerketa baten arabera, azterturiko 186 herrialderen lurraldez kanpoko baliabideen kontsumoa hirukoitza litzateke ezkutuko fluxu horiek kontutan hartuko balira (Wiedmann et al, 2013).

Salerosketa internazional horren irabaziak eta arriskuak ez daude modu homogeneoan banatuta munduko eskualde ezberdinen artean. Baliabideetan aberatsak diren zonaldetatik

3 Global Footprint Network: http://www.footprintnetwork.org/es/index.php/gfn/page/earth_overshoot_day/

Page 5: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 191

lehengaiak ekartzean, Iparraldeko herrialde aberastuek etekin handiak ateratzen dituzten bitartean, Hegoalde globalak transferentzia horren zama jasaten du (Weinzettel et al, 2013; Arto eta Dietzenbacher, 2014). Joan Martinez-Alierrek (2005) horrela deskribatzen du prozesu hau: “Hegoaldeak, inportatzen duena baino gehiago esportatzen du; hala, Iparraldeari behar dituen materialak eta energia ematen dizkio, horren metabolismo sozial neurrigabea elikatzeko. Hegoaldeak arau argi bati jarraitzen dio, ezinbestean: garesti erosi eta merke saldu. Gainera, ekonomikoki eta ekologikoki bidegabekoa den merkataritza hori onartzen du, klima-aldaketagatik ordainetan ezer jaso gabe, Iparraldearen erantzukizun historikoa dena. Hegoaldeak onartzen du, halaber, hondakin toxikoen esportazioa Iparraldetik”. Jarraian ikusiko dugun bezala, hau ez da gertatzen Hegoaldeko gizarteen kontzientzia faltagatik baizik eta beharrizanak eta botere-harremanek hala aginduta. Dena den, gero eta agerikoagoak dira egoera global honen aurkako aldarrikapen eta erresistentziak (Martinez-Alier, 2002, Martinez-Alier et al, 2010).

Eredu honi, truke ekologiko desorekatua deitu ohi zaio eta aberastasun transferentzia bat ekartzen du txirotutako herrialdeetatik Iparralde globalera, Hegoaldean lehengaiak masiboki erauztean sorturiko defizit ekologiko eta ingurumen kalteengatik ez baita ordainik jasotzen esportazio prezioetan (Hornborg, 1998, Muradian eta Martinez-Alier, 2001, Jorgenson et al, 2009). Gainera, baliabide naturalen madarikazioaren teoriak iradokitzen duen moduan, Hegoaldeko herrialdeetako lehengai erauzketak ustelkeria, gatazkak eta txirotasun tasak areagotzeko joera du (Pegg, 2006). Horregatik guztiagatik, Iparraldeak zor ekologikoa du Hegoaldearekiko. Herrialde txirotuetako baliabide naturalen arpilatze jarraituan, herrialde horiekiko berdintasunik gabeko merkataritzan, eta hondakinak askatzeko ingurumen globalaren erabileran datza herrialde aberastuok dugun zor ekologikoa (Russi et al., 2003). Adibidez, EAEren karbono zorra4, CO2 isurketengatik pilatutako zor gisa neurtua, haziz joan da 70eko hamarkadatik. 2005ean, EAEren karbono zorraren balio zenbatetsia 5.348 milioi eurokoa zen (BPGren %9,29) eta zor hau 200 milioi € baino gehiagotan hazten da urtero (Hoyos, 2009).

Testuinguru honetan, berebiziko garrantzia du Iparralde eta Hegoaldearen arteko erlazioak hobeto ulertzeak, baita herrialde bakoitzak, beren kontsumo eta ekoizpen ereduengatik, atzerrian sortzen dituen kalte sozio-ekologikoak ezagutzeak ere, joera jasanezinak eta bidegabekoak eraldatu nahi baditugu behintzat. Ikerketa honetan, ez dugu EAEaren zor ekologikoa neurtzen, ikuspegi historikoa eta neurketa monetarizatu bati dagokionez behintzat. Lan honetan, maila globalean eta, gehien bat, Hegoaldeko herrialdeekiko daukagun zor sozio-ekologikora hurbiltzen gara, azken urteetako inportazioen eta gure lurraldez kanpoko jarduera ekonomikoei erreparatuz.

3. METODOLOGIA

Lan honetan eskala-anitzeko hurbilketa bati ekin diogu, EAEren dinamika ekonomiko eta metabolikoaren eta Hegoaldeko kalte sozio-ekologikoen arteko erlazioak aztertuz. Honetarako, lehenik eta behin, euskal metabolismo soziala aztertu dugu. Hainbat ikerketek munduko eskualde ezberdinen metabolismo soziala (Russi et al., 2008; Steinberger et al., 2013; Schaffartzik et al., 2014) zein honekin loturiko gatazkak aztertu dituzte (adib. Martinez-Alier et al, 2010; Urkidi, 2010; Orta eta Finer, 2010; Veuthey eta Gerber, 2012). Ikerketa hauek baliabide naturalen erabileraren, zerbitzu ekologikoen eta gizartearen jarduera ekonomikoaren arteko erlazioa ezagutzea ahalbidetzen dute. Horrela, gizarteek beren

4 Karbono zorra zera da: munduko batez bestekoaren gainetik isurtzen duten herriek duten zorra, batez bestekoaren azpitik isurtzen dutenekiko. Bestela esanda, karbono zorra honen emaitza da: karbonoren gehiegizko isurketak, bider CO2 tona bakoitzaren kostu sozio-ekologikoak, eurotan neurtuta adibidez.

Page 6: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)192

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

inguruarekin egiten duten energia eta lehengaien trukea, lehengaien kanpo menpekotasuna eta egungo logika geopolitikoak hobeto ulertu ditzakegularik (Fischer-Kowalski, 1998).

Metabolismo sozialaren ikuspegitik, gizarte batek organismo bizi bat bezala jokatzen du, materia eta energia kanpoaldearekin etengabe trukatuz (lehengaiak, energia, landutako produktuak, hondakin solido, likido eta gaseosoak eta abarrak inportatuz eta esportatuz). Hots, sistema ekonomikoak lehengaiak irensten eta metabolizatzen ditu, ondasunak eta zerbitzuak sortzeko, eta hondakinak iraizten ditu, baztertutako materialen eta kutsaduraren bitartez (Matthews et al., 2000). Hemen ekonomia ulertzeko ikuspegi bio-fisiko bat jarraituko badugu ere, ezin dugu ahaztu gizarte bat bestelako fluxu eta erlazioen bitartez elikatzen dela; migrazioak edo truke kulturalak, besteak beste.

Kasu honetan, euskal eredu sozioekonomikoaren bereizgarri diren sarrera material eta energetikoak aztertu ditugu, Eskaera Material Osoa (EMO, TMR ingeleraz) deritzan adierazlea erabiliz. Honek ekonomia batek dituen sarrera material guztiak neurtzen ditu masa unitatetan, hots, gizarteak zuzenean kontsumitzen dituenak zein ekonomiaren funtzionamendurako beharrezkoak direnak. EMOan kontutan hartzen dira bai baliabideen erabilera zuzena (edo Sarrera Material Zuzena = bertako erauzketa + inportazioak), bai bertako erauzketan eta inportaturiko produktuen ekoizpenean sorturiko zeharkako fluxu materialak (Ezkutuko Fluxuak edo motxila ekologikoa). Ezkutuko Fluxuak (EF) ez dira normalean estatistika ofizialetan jakinarazten, baliabide naturalengan dugun mendekotasuna gutxietsiz eta erabaki ekonomikoen benetako ondorio eta eskala fisikoaren irudi desitxuratu bat eskainiz (Adriaanse et al, 1997). EF ordea garrantzi nabarmena dute hainbat sektoretan eta ingurumenan. Meatzaritzan, adibidez, eztainu tona baten erauzketan (gure ikerketa-kasuetako batean azterturiko jarduera) 7.000 tona harri-hondar eta bestelako hondakinak sortzen dira batez beste (Bringezu eta Schütz, 2001).

Zentzu ekonomikoan, EMO ekonomia baten oinarri fisikoa bada, zentzu ekologikoan, ekonomia horrek bai bertako ingurugiroan bai atzerrikoetan eragin dezakeen presio potentziala islatzen du (Arto, 2009). Kasu honetan, EAEren EMOaren bilakaera aztertzeko eta inpaktu handieneko sektoreak zein produktuak identifikatzeko, EUSTATek eskainitako datuak erabili ditugu, zeinek EUROSTATek (2001) eta Europako Ingurumen Agentziak (Bringezu eta Schütz, 2001) erabiltzen duten metodologia moldatzen duen. EUSTATen datuak 2005-2011 eperako daude eskuragarri. Horrez gain, Artok (2009, 2010) jorratutako bideari jarraipena eman diogu, euskal ekonomiaren fluxu energetiko eta materialak lehengaika bereizteko.

Behin EMOa eta bere osagaiak aztertuta, baliabideen fluxuen jatorria arakatu dugu, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren kanpo merkataritzaren estatistikak erabiliz5. Datu-base honek espainiar Estatuko eskualde ezberdinek inportaturiko material guztien deskribapena eskaintzen du, jatorrizko herrialdea eta kantitatea zehaztuz. Honez gain, EAEren atzerriko inbertsioen norakoa eta euskal enpresek atzerrian jorratzen dituzten hainbat jarduera ekonomiko aztertu ditugu. Jarduera hauek ez dute zertan EAEren baliabideen inportazioan eragin behar, hortaz, goian aipaturiko merkataritza estatistiketatik at geratzen dira. Dena den, garrantzizkoa da hauek aztertzea, euskal ekonomiaren ondorio direlako eta, ikusiko dugun bezala, kalte sozio-ekologiko nabarmenak sor ditzaketelako atzerrian. Guzti honetarako, Espainiako Atzerri Ministerioaren6 datuak zein bestelako iturriak erabili ditugu; besteak beste, konpainia pribatuen urteroko memoriak.

Hirugarren fase batetan, antzemandako jarduera ekonomiko eta inportazio horiek jatorrizko eskualdeetan eragindako ingurumen eta gizarte ondorio nagusien azterketa garatu dugu. 5 http://datacomex.comercio.es/6 http://datainvex.comercio.es/

Page 7: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 193

Berauek, gure mugez harago gertaturiko kalteak dira eta, beraz, euskal ekonomiaren kanpo eragin sozio-ekologikoa osatzen dute. Horretarako, bibliografia azterketa xehea egin dugu, unibertsitate edo zientzia munduan burututako ikerketak, Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) artikuluak eta gobernu agentzien txostenen bitartez. Lan hau Hegoamerikan, Asiako Hego-Ekialdean eta Hegoaldeko Afrikan garaturiko hiru ikerketa kasurekin uztartu dugu. Ikerketa-kasuek errealitatea bere testuinguruan modu sakonean aztertzeko aukera ematen digute (Yin, 2003) eta, kasu honetan, lan estatistiko eta orokorragoa adibide zehatz eta adierazgarriekin aberasteko parada.

Lehengo kasuak palma-olioa lortzeko landaketak aztertzen ditu Indonesian. Kasuaren aukeraketa, nekazal-erregaiek duten gaurkotasunarengatik zein egun Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak energia mota honen inguruan dituzten sustapen politikak kontutan hartuta egin da. Gaur egun EAEk eta Europak inportatzen duten palma-olioren gehiengoa Asiako hego-ekialde tropikaletik dator, Indonesiatik hein handi batetan. Bigarren kasuak eztainuaren erauzketaren kalteak aztertzen ditu Bolivian, EAEko inportazioen iturri eta munduko eztainu meatzaritzan herrialde garrantzitsuenetarikoa dena. Izan ere, Espainiak inportatzen duen eztainuaren %70 EAEra dator, ardo industrian erabiltzeko batik bat. Azkenik, euskal ontziteri industrialak, Indiako Mendebaldeko Ozeanoan, atunaren arrantzan, sorturiko eraginak aztertzen ditugu. Azken kasu hau Indiar Ozeanoan euskal arrantzak duen presentzia handiagatik eta bertako atun harrapaketek euskal arrantzan duten pisuagatik hautatu da.

Kasu bakoitzerako, 2 hileko landa-lana garatu genuen 2011. urtean. Landa-lana metodologia kualitatiboan oinarritu zen: sakoneko elkarrizketak funtsezko aktore sozialekin (komunitate indigenak, nekazariak, arrantzaleak, GKEak, administrazio nazional eta tokian tokikoak, sindikatuak, mugimendu sozial eta ekologistak, besteren artean); aztertutako jardueren eta erlazionatutako gertaeren zuzeneko behaketa (erauzketa eta ekoizpen jarduerak, manifestaldiak, bilerak eta abar); kalteak in-situ ikuskatzea; ikus-entzunezko materialaren grabazioa eta analisia; eta komunikabideen eta bibliografiaren bilketa eta berrikuste jarraitua. Kasu bakoitzerako 20-30 elkarrizketa burutu ziren leku ezberdinetan: hiri-buru nazionalean, eskualdean, komunitatetan eta landa eremuan. Esan bezala, ikerketa osatzeko , ikus-entzunezko dokumentu bat garatu da landa-lanean buruturiko grabaketekin7.

4. EMAITZAK

4.1 EAEren metabolismo soziala eta kanpo eraginak

Atal honetan, euskal ekonomiaren metabolismo soziala eta berari loturiko atzerriko kalte nagusien laburpen bat aurkezten dugu, Hegoalde globalean sorturiko eraginak aurkeztuz batik bat. EAEren eskaera materialean duten pisuagatik eta beren erauzketan eragiten diren kalteen gordintasunagatik, mineral metalikoen zein gasa eta petrolioaren inpaktuak laburbiltzen ditugu, euskal inportazioen jatorrizko herrialdeei erreparatuz. Honez gain, euskal ekonomiaren dimentsio transnazionala kontuan izanda, EAEren kanpo inbertsio pribatuak sustaturiko proiektuak ere aipatuko ditugu, laburki bada ere. Kasu honetan, beren egoitza soziala EAEn duten transnazional handienek (Iberdrola eta BBVA) Hegoaldean sustatzen dituzten proiektuei erreparatzen diegu. Esan bezala, atal hau EAEko ekonomiaren inpaktu global nagusien laburpen adierazgarri bat da, baina ez dira kalte bakarrak eta, informazio zabalagoa jaso nahi izanez gero ikus Urkidi eta Garmendia (2013). Horretaz gain, hurrengo atalean, hiru ikerketa-kasuen emaitza nagusiak laburbiltzen dira, euskal zor ekologikoaren adibide zehatzak azaltzeko asmoz.

7 “Euskal Herria: Ezkutuko zorra. Euskal ekonomiaren inpaktu sozial eta ekologiko globalak”: http://vimeo.com/49158755

Page 8: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)194

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Euskal metabolismo sozialari dagokionez, 2005 eta 2011 urte arteko datuek erakusten dute Eskaera Material Osoa 181 tona/pertsona izatera heldu zela EAEn 2011an. Honek %19ko hazkundea suposatzen du 2005eko datuekin alderatuta (ikus 1. grafikoa). Balio hau Finlandiarena (109 t/p) baino handiagoa da eta Alemania (68 t/p, 2000n), Britainia Handia (40 t/p, 1999an), AEB (71 t/p, 1994an) edo Txina (43 t/p, 2008an) bezalako herrialdeen bikoitza edo hirukoitza (Bringezu et al, 2004; Wang et al, 2013). Nahiz eta datu hauen datak oso ezberdinak izan, balioen arteko distantzia handiek erakusten dute EAEren eskaera materiala gaur egungo Iparraldeko herrialdeen batez bestekoaren gainetik dagoela.

1. grafikoa. EAEko Eskaera Material Osoa (EMO) 2005-2011 epean. Iturria: berezko lanketa EUSTATen oinarrituta.

Hainbat dira egoera hau azaltzeko arrazoiak: EAEren lurralde hedadura txikia (7.234 km2), populazio dentsitate altua (302 pertsona/km2), ekonomiaren irekitasuna eta industrializazio maila dira azpimarratzekoak. Pertsona bakoitzeko Barne Produktu Gordinaren arabera (BPG), Espainiako eskualderik aberatsenen artean dago (31.000€/p 2010ean versus 22.500€/p Espainian) eta hau ere kontutan izatekoa da. Era berean, EAEko eredu industrialak eragin zuzena du bere eskaera materialean. Izan ere, euskal industrian, baliabide eskaera handiko sektoreek pisu nabarmena dute; metalurgia, erregai finketa eta makineriaren eta garraio ekipamenduaren ekoizpenak BPG industrialaren %50 suposatuz. Eskaera materialaren jatorriari dagokionez, esan beharra dago EMOaren %9 baino ez dela asetzen EAEko baliabideekin, gainontzeko %91 kanpotik datorrelarik (ikus 3. grafika). Jarraian ikusiko dugun moduan, kanpo menpekotasun handi hau oso erlazionatuta dago industria astunarekin eta metalen eta erregai fosilen erabilerarekin.

2. grafikoan ikus dezakegun bezala, material metalikoak (lehengaiak, produktu metaliko erdi-eraldatuak eta guztien Ezkutuko Fluxuak) EAEren EMOaren %60 osatu zuten 2011an (99 t/p). Balio hau %30 hazi da 2005-2011 epean. Azpimarratzekoa da, eskaera material honen %95 Ezkutuko Fluxuei dagokiela eta soilik %5 Sarrera Material Zuzenei eta metalak, beren osotasunean, inportatzen direla, Euskal Herriko azken meategi metalikoa, Gallartako Bodovalle burdin meategia, 1993an itxi zenetik.

Ur eta akuiferoen azidifikatzea, metal astunek kutsaturiko zoru eta laborantzak eta

Page 9: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 195

metal pilaketen ondoriozko osasun arazoak abere eta pertsonengan dira meatzaritza metalikoarekin loturiko ingurumen arrisku handienetarikoak (Bell eta Donelly, 2006). Estatu Batuetan, adibidez, Ingurumen Agentziak 30.000 dolar gastatzen ditu egunean Summitvilleko meatokian, ehunka urtez iraun dezaken drainatze azidoa tratatzen; Hegoaldeko eskualdetan pentsaezinezkoak diren tratamenduak, alegia. Beste jarduera ekonomikoekin lehian sartzen den ur kantitate handien kontsumoak, erreken sedimentazioa, ustekabeko isuri toxikoak eta airearen kutsadura dira metalen erauzketa eta eraldaketaren beste kalte garrantzitsuak (Bell eta Donelly, 2006).

2. grafikoa. EAE-ko EMOaren osaera 2011n. Iturria: berezko lanketa EUSTATen oinarrituta.

EAEko inportazio metalikoen bolumena eta beren ingurumen ondorioak kontuan hartuta, hiru dira azpimarratzeko metalak: eztainua, nikela eta aluminioa. Eztainuaren erauzketaren kalteak hurrengo ataleko ikerketa kasuan azaltzen dira Boliviako Huanuni haranaren adibidearen bitartez. Nikelari dagokionez, 1997tik eta Europako krisi ekonomikoa hasi artean, EAEren inportazioek gorantz egin zuten, 2008an Espainiak inportatzen zuenaren %40 inportatuz. Inportazio hauek nagusiki Errusiatik datoz (%228), Norilsk bezalako hirietatik, non munduko nikel gordetegirik handiena aurkitzen den. Bertako atmosferak, meatzaritzaren eta galdaketaren ondorioz, urtero 4 milioi tona kobre, berun, nikel, artseniko eta selenio jasotzen ditu. Ez dago zuhaitzik 48 kilometroko erradioan, nikel galdategiak eragindako euri azidoa dela kausa. 46 urtetik beherako bizi-itxaropenarekin, nikel meatzaritzatik eratorritako kalteek munduko 10 hiririk kutsatuenen9 artean jarri dute Norilsk (Blais et al, 1999; Allen-Gil et al, 2003).

Aluminioaren euskal inportazioak, 2010ean, 66.000 tonara iritsi ziren, nagusiki Mozambiketik (%40,34) eta Errusiatik (%37,3) etorriak, baina baita Venezuela (%8,27), Hegoafrika (%1,56) eta Brasiletik (%1,04). Herrialde hauetan, aluminioa eraldatzeko beharrezko energia eskuratzeko –Worldwatch Institutoaren (1992) arabera, munduko energia kontsumoaren %2–, planta hidroelektriko handiak eraikitzen ari dira. Mozambike eta Brasilen kasuan, presa hauen eraikuntzak ondorio larriak izan ditu baso tropikalentzat, babesturiko eremuentzat

8 Nikelaren inportazioak EAEra 2005-2011 epean: Errusia (%22), Hegoafrika (%20) eta Australia (%16).9 http://worstpolluted.org/projects_reports/display/43 (kontsultatua: 30/9/2014)

Page 10: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)196

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

eta bertako komunitateentzat10. Mozambiken, adibidez, aluminio galdategi baten handitzea ahalbidetuko duen, 2 bilioi $ kostuko Mepanda Nkuwa presak, Zambezi delta, bere hezeguneak eta 200.000 mozambiketar kaltetu ditzake. Horrez gain, 1.400 familien nahitaezko birkokatzea eragingo du, gehien bat nomada, arrantzale eta nekazari txikiz eta gerra zibiletik bere onera etortzen ari diren komunitateez osatutako eskualdean (Mail and Guardian, 22/11/2013). Gainera, Mozambiken martxan dauden beste hidroelektrika eta aluminio galdategi handien eskarmentua dela eta, zalantzan jartzen da proiektu berriek onurarik ekar dezaketenik bertako ekonomia eta ongizatearengan (Intermediate Technology Consultants, 2004).

3. grafikoa. EAEko EMOaren jatorria 2011n. Iturria: berezko lanketa EUSTATen oinarrituta.

Euskal ekonomia bere energia intentsitateagatik ere nabarmentzen da, kontsumitutako energiaren %90a jatorri fosilekoa izanik, elektrizitatearen jatorria ere kontutan izanik (EVE, hainbat urte). Erregai fosilek EMOaren %10 suposatzen dute 2011an eta balio horretatik %60 inportaturiko erregaien eta elektrizitatearen Ezkutuko Fluxuei dagokie. Erregai fosil guztiak ere inportatuak dira, 90. hamarkadan azken gas eremuak agortu ostean. Gaur egun, bertako energia ekoizpen bakarra energia berriztagarria da, zeinek eskaera osoaren %10 baino ez duen osatzen EAEn (Urkidi et al, 2012).

2005-2011 epean, 56 miloi tona petrolio gordin inportatu ziren Errusia (45%), Iran (27%) eta Mexikotik (8%) eta 16 milioi tona gas Nigeria (44%) eta Trinidad eta Tobagotik (32%). Deforestazioa eta zoruen higadura, habitaten suntsipena, uren eta akuiferoen kutsadura, berotegi efektuko gasen eta beste gas toxikoen isuriak, euri azidoa, formazio uren isurketa, suteak eta itsas ekosistemen kutsadura: denak hidrokarburoen erauztearekin loturiko ondorioak dira (O’Rourke eta Conolly, 2003). Hauek euskal inportazioetatik eratorritako ondorioak dira, besteak beste, eta munduko ekosistema aberatsenei zein bertako biztanleriari zuzenean eragiten diete. Asko dira gas eta petrolioaren erauzketak pertsonengan eragiten dituzten osasun kalteak eta inpaktu psiko-sozial eta kulturalak salatu dituzten ikerketak (Hurting eta San Sebastian, 2002; Epstein eta Selber, 2002; Beristain et al, 2009). Adibide bat jartzearren, kalkulatzen da 9-13 milioi upel petrolio isuri direla azken mende erdian Nigerian, EAEn kontsumitzen den gasaren jatorri nagusia (Obot, 2007). Honek zoruak kutsatu ditu, bioaniztasuna eta janari zein ur garbiaren eskuragarritasuna murriztu du eta komunitateen derrigorrezko birkokatzea eragin du (Daniel-Kalio eta Braide, 2002, Opukri eta Ibaba, 2008)

10 http://www.internationalrivers.org/resources/anti%E2%80%93dam-activists-target-the-aluminum-industry-7417

Page 11: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 197

EAEaren metabolismoarekin loturiko kanpo erantzunkizuenean, metalak eta erregai fosilak gailentzen badira ere, 2005-2011 epean biomasarekin lotutako eskaera materiala EAEn 32t/p-koa izan zela aipatu beharra dago, EMOaren %17 suposatuz. Hauen %90 Fluxu Ezkutuei dagokie, biomasaren ekoizpenean eragindako higadurekin erlazionatuta. Gainera, biomasaren eskaeraren %88 kanpoko baliabideekin asetzen dela azpimarratu beharra dugu. Mineral ez-metalikoen EMOa 35t/p-tik 28t/p-ra jaitsi zen 2005etik 2011ra, 2008ko krisiaren osteko eraikuntzaren sektoreak izan zuen beherakadak eraginda. Arlo honen eskaerak EAEren lurraldeko harrobietan du bere jatorria, kareharrietan batik bat, zeintzuk eskaera mineral ez-metalikoaren %90 suposatzen duten.

4.2 EAEko enpresen kanpo jardueren eta inbertsioen eraginak

EAEren inportazioekin eta metabolismo sozialarekin erlazionatutako kalteez gain, ekonomiaren kanpo eragina aztertzeko, euskal enpresen atzerriko inbertsio, proiektu eta jarduerak ikertzea beharrezkoa da. Euskal enpresen atzerriko jardueraren barruan, euskal flota industrialaren arrantza aztertu dugu adibide adierazgarri bezala eta ikerketa-kasu hori hurrengo atalean azaltzen dugu. Euskal konpainien kanpo inbertsioari dagokionez, azken urteetan asko handitu dela ikusten da (Alberdi-Larizgoitia, 2010), 2005-2011 epean 52.498 milioi €-koa izan zelarik (Datainvex). Inbertsio honen %80 baino gehiago sektore energetiko eta finantzieroan eman zen, Bilbon egoitza fiskala duten Iberdrola eta BBVA konpainiek bultzatuta.

4. grafikoa. EAEko Kanpo Inbertsio Zuzena 2005-2011 epean. Iturria: berezko lanketa DATAINVEXen oinarrituta.

BBVAk adibidez, ingurumenean eta Hegoaldeko pertsonengan, gehien bat Latinoamerikan, kalte larriak eragin dituzten proiektuak babestu edo sustatu ditu. Nabarmenenak meatzaritza-sektorekoak, nekazaritzako negozioak (esaterako, zelulosa eta nekazal erregaiak lortzeko monolaborantzak), petrolio proiektuak eta hidroelektrikoak izanik. Besteak beste, BBVAk OCP Oliobidea finantzatu du Ekuadorren, babesturiko 11 eremu kaltetzen dituena, komunitateen aurretiko galdeketa egiteko eskubidea errespetatu ez zuena, eta 2009an 14.000 upel gordin isuri zituena Amazonian11. BBVAk, era berean, petrolio-enpresa handiak finantzatu ditu, Total edo Repsol, kasu, eskubideen urraketa eta sorturiko ingurumen kalteengatik maiz salatuak 11 Informazio gehiago izateko, “Informe final de la Audiencia Preliminar del Tribunal Permanente de los Pueblos sobre BBVA” (Bilbo, 2007ko urria) ikus daiteke. Ikus, era berean, “Violaciones de los derechos humanos en la construcción del OCP (Oleoducto de Crudo Pesado)” (Alerta Verde, Boletín de Acción Ecológica, 2003ko maiatza, 126. alea)

Page 12: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)198

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

(Gavaldà, 2003; ODG, 2006).

Meatzaritzan sustaturiko proiektuak aipatzearren, BBVAk finantzatu ditu, besteak beste: hainbat ekosistema kaltetu dituzten Los Pelambres eta Collahuasi meategiak Txilen (Van Dijk eta Slob, 2007); Latinoamerikako urre meategi handiena den eta merkurio isuri larri baten erantzule izan den Yanacocha meategia Perun; Vale eta INCO konpainiak, ingurumena eta komunitate indigenak kaltetzen ari direnak Brasilgo Amazonian eta Kaledonia Berrian zein Indonesian, hurrenez hurren (Mines and Communities, 2006); edo Vedanta Resources, baso mozketa ilegalengatik eta giza eskubideen urraketagatik salatua izan dena Indian (van Dijk eta Slob, 2007). BBVAk CELCO paper-fabrika ere finantzatu zuen, famatua Valdivian (Txile) ingurumen kutsadura eragiteagatik eta babesturiko lepo beltzeko ehunka zisne hiltzeagatik.

Iberdrolaren kasuan, energia termiko eta nuklearraren ekoizpenetik eratorritako kalteez gain, EAEko mugetatik kanpo nabarmentzekoa da sektore hidroelektrikoan egiten ari den inbertsio hazkorrak eragin ditzakeen ondorioak, batik bat Latinoamerikan. Brasilen kasuan, Neoenergía subsidiarioaren bidez, euskal transnazionalak hiru proiektu hidroelektriko ditu martxan, eta beste hamar proiektu bidean. Proiektu hauek guztiek biztanleria ugariren lekualdaketa eragingo lukete, eta haien ekosistemei kalte handiak eragiteaz gain, urpean utziko lituzkete baso eta oihan eremu handiak. Iberdrola planetako presa polemikoenetako baten eraikuntzan parte hartzen ari da, Belo Monte, Amazonian. Eraikiko balitz, 40.000 pertsona baino gehiago lekualdatuko lituzke (Uharte, 2012). Era berean, Iberdrola lur komunitarioez jabetzeagatik ere salatua izan da, baita komunitate indigenen kontrako errepresioagatik Oaxakan (Mexiko), parke eoliko erraldoi baten proiektuan (Uharte, 2012).

4.3. Ikerketa kasuak

Ondoren, ikerketa kasuen ondorio nagusiak laburbiltzen dira. Landa-lanean jasotako testigantza gehiago “Euskal Herria: ezkutuko zorra” dokumentalean eta Urkidi eta Garmendiak (2013) editaturiko liburuan aurki litezke zehaztasun handiagoarekin.

Palma-olioa Indonesian

Europan, Espainiako estatuan zein EAEn, nekazal erregaien kontsumoa sustatzen ari da, erregai fosilen mendekotasun energetikoa eta CO2 isurketak murrizteko neurri gisa, horrela klima-aldaketaren arriskuak gutxiagotzeko. Horrela, palma-olioaren ekoizpena %9an handitzen doa urtero, aldaketa klimatikoa, erregai fosilen eskasia eta elikadura-industriaren eskaerak eraginda (Verchot et al, 2010). EAEn, nekazal erregaien ekoizpena beste herrialde batzuetatik inportaturiko lehengaien mende dago, neurri handi batean. 2010ean, 47.500 tona palma-olio inportatu ziren helburu horrekin, eta horien %95 Indonesiatik etorri zen, munduko palma-olio ekoizlerik handiena Malasiarekin batera (Colchester, 2011).

Indonesiako palmondo landaketek, aurrekaririk gabeko hazkundea izan dute azken hamarkadan: 2006-2011 aldian %75ko hazkundea hain zuzen ere. 2011an, palmondo landaketei eskainitako azalera 11,5 milioi hektareakoa zen, nagusiki Sumatra eta Borneo irletan. Landaketa hauen zabalkundea batik bat baso gisa sailkaturiko azaleretan gertatu da Indonesia zein Malaysian (Koh eta Wilcove, 2008). Egun Indonesian, palmondoa landatzeko erabilitako lurrak batik bat baso-erreketa prozeduraren bidez lortu dira, milioika tona CO2 isurita atmosferara (Marti, 2008). Indonesiako 97-98ko suteetan, susmagarritzat jotako 176 enpresetatik, 133 olio-palmondo landaketetan jarduten duten enpresak ziren, tartean Wilmar

Page 13: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 199

konpainia, munduko palma-olio esportatzaile handienetakoa (Kucharz, 2007). Paradoxikoki, Indonesiako Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketa nagusiak basoak eta zohikaztegiak, karbono biltegi apartak direnak, palmondo landaketetan bihurtzean sortzen dira (MacKinnon, 2007). Horrela herrialde hau munduko BEG isurtzaile handienen artean dago.

5. grafikoa. EAEko palma-olio inportazioak eta jatorria 2005-2011 eperako. Iturria: berezko lanketa DATACOMEXen oinarrituta.

Brasilekin batera, Indonesia planetako bioaniztasun handiena duen herrialdea bada ere, palmondoen zabalkundea kalte nabarmenak sortzen ari da, suteak, ekosistemen zatiketa eta oihan galerak direla eta. Palmondo landaketetako bioaniztasuna nabarmen murritzagoa da baso naturalekin alderatuta, baita eraldatutako beste baso mota edo laborantzen aldean ere (Danielsen et al. 2009). Sumatra irlako Jambi probintzian garaturiko azterketa batek (Maddox et al., 2007) erakusten du eremu zabalagoetan dauden ugaztun ertain eta handien espezieen %10 baino ez dela ohikotasunez sartzen palmondo monolaborantzetan. Esaterako, Borneoko orangutana, Sumatrako tigrea edo errinozerontea ez dira ia inoiz sartzen landaketa hauetan. Borneon, 1997-1998ko suteen ondorioz, orangutanen (Pongo pygmaeus) populazioa %33 murriztu zen eta, egoera aldatu ezean, 2025erako desagertu daitekeelako susmoa dago (Convention on Biological Diversity, 2001).

Dena den, palmondo landaketen arriskuak ez dira soilik ekologikoak, kalte sozial eta kulturalak ere nabarmenak dira. Ikerketek esaten dute palmondoaren zabalpenak txiroen eta aberatsen arteko desberdintasunak areagotzen dituela landa eremuetan, komunitate indigenen eta nekazari txikien biziraupena arriskuan jarriz (Colchester eta Jiwan, 2006; Sirait, 2009). Gainera, Indonesiako gobernuaren arabera, palmondo landaketen %60 konpainia handiek kudeatzen dute, jabe txikiek oso hedadura txikia kontrolatzen dutelarik (Caroko et al, 2011). Halaber, palmondoetan diharduten nekazariek diote “beren lurretan mamuak” bailiran sentitzen direla, jasaten duten zorren ziklo amaigabea dela eta (Colchester eta Jiwan 2006). Bestalde, nekazal-erregaiak arriskuan jartzen ari dira komunitate askoren elikadura segurtasuna munduan zehar, lurra, ura zein beste baliabide batzuen eskuragarritasuna murrizteagatik (Alonso et al, 2008; Vargas, 2009). 2007ko elikadura krisia eta elikagaien

Page 14: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)200

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

prezioen igoera globala ere nekazal-erregaien zabalpenarekin lotu izan da (Giampietro eta Mayumi, 2009).

Indonesiako konstituzioak herri indigenen lurralde eskubideak jasotzen baditu ere hau ez da praktikan gauzatzen. Gainjarritako hainbat legek palmondoaren landaketak lehenesten ditu indigenen lurretan (Colchester, 2011). Honek komunitate indigena eta nekazariak haien lur eta biziraupen sistemez desjabetzea ekarri du (Sirait, 2009; Andiko, 2010). Ondorioz, Sawit Watch behatokiak olio-palmarekin erlazionaturiko 654 gatazka identifikatu zituen Indonesian 2011ra arte eta, Lur Agentzia Nazionalaren arabera, askoz handiagoa izan daiteke kopuru hau (Colchester, 2011).

Adibidez, 2008. urtetik Sinar Mas konpainiaren filial batek, aurretiko baimenik gabe, Silat Ulu dayak komunitatearen lurrak okupatu ditu Ketapango probintzian (Borneo mendebaldean), haien arbasoen hilobiak eta baso-nekazaritza sistemak hondatuz. Konpainia komunitatea konpentsatzera derrigortua izan zen baina zigorra errefusatu zuen. Horrela, bertako biztanleek haien lurretan ilegalki jarduten zebiltzan bi bulldozer eta makineria hartu zituzten. Hasierako akordio baten ostean, konpainiak komunitatea krimen-ekintzengatik salatu zuen eta bi kidek 2 urte beteko kartzela zigorra jaso eta 2 miloi rupia ordaintzera derrigortuak izan ziren. Egun kide hauek libre jarraitzen badute ere herri mobilizazio handiei esker, berauek kartzelaratzeko arriskuak darrai. Bestalde, 2011an, Jambi probintzian (Sumatra), “Olio-Palma Sostengarriaren Mahaian” dagoen Sinar Mas konpainiarekin izandako gatazka batean, poliziak hainbat nekazari tirokatu eta horietako 6 zauritu zituen (Jakarta Post, 27/05/2011). Tamalez, kasu hauek olio-palmarekin loturiko indarkeriaren adibide batzuk baino ez dira.

Azkenik, palmondo landaketek emakumeen ongizatean sorturiko kalteak azpimarratu beharra dago. Adibidez, eguneroko baliabideen jasotzea, normalean emakumeek egiten duten lana, asko zaildu da Borneon: gero eta gehiago ibili behar dira ura eta beste baliabideak eskuratzeko (White eta White, 2011). Horrez gain, ilegala ere bihurtu da zenbait lekutan, eta eskualde batzuetan, emakumeak tirokatuak izan dira erreketan arrantzan ibiltzeagatik, olio-palma enpresek errekak haien jabegoa direla diotelako (Djuweng, 1997). Gainera, palmondo landaketekin batera, prostituzioa asko hazi da eta honek gatazka familiarren eta sexualki transmititutako gaixotasunen igoera ekarri du (elkarrizketak, Borneo, 2011). Zentzu honetan, Indonesiako Emakumeen Jabekuntza Ministroaren arabera, olio-palmarekin erlazionaturiko genero indarkeria handitu egin da herrialdean, estres sozial eta ekonomikoa dakarten egoera berriak direla eta (Colchester, 2011).

Eztainua Bolivian

Eztainuaren inportazioak asko handitu dira 1997tik EAEn. Urte horretan, ardo botilentzako eztainu-kapsulak ekoizten dituzten bi enpresa Araban kokatu ziren Eusko Jaurlaritzako diru laguntzei esker, gaur egun funtzio estetikoa baino ez duten kapsulen ekoizleak, hain zuzen ere. Azterturiko epean EAEk 28.100 tona eztainu inportatu ditu, Espainian sartu den eztainuaren %40. Inportazio hauek Peru (33%), Indonesia (22%), Bolivia (19%) eta Brasiletik (11%) egin dira gehien bat. Nahiz eta zuzenean inportatutiko eztainu tonen zenbatekoa itxuraz oso handia ez izan, lehengai honen ezkutuko fluxu handiak direla eta, bere pisu osoa EAEren EMOan oso altua da: %7,7, 2005-2011 eperako. Izan ere, tona bat eztainuren erauzketak 6.791 tona ezkutuko fluxu ditu, eragiten dituen lur mugimendu handiak eta ingurumen ondorioak direla eta (Bringezu eta Schütz, 2001).

Page 15: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 201

6. grafikoa. EAE eta Espainiako eztainu inportazioak 2005-2011 epean. Iturria: berezko lanketa EUSTATen oinarrituta.

Eztainuak EAEko eskakizun materialean duen garrantziagatik eta horren parte bat Hego Amerikatik, zehazki Boliviatik, inportatzeagatik, bigarren kasu honek eztainuaren meatzaritzak herrialde horretan dituen gizarte eta ingurumen ondorioak aztertzen ditu. Konkista espainiarretik, Bolivia herri meatzaria izan da eta, XX. mendeko lehen hamarkadetan zehar, munduko eztainu ekoizle nagusienetakoa izan zen. Orduko eztainu esportazioen %80 Eztainuaren 3 Baroiak zeritzenen eskuetan egon zen, hauetatik bik, Iturri-Patiñok eta Aramaiok, jatorri euskalduna zutelarik. Kasu honetan, zehazki Huanuni meatokiaren kasua aztertu dugu, Boliviako egungo eztainu ekoizle nagusia delako, eta XX. mende hasieratik ustiatzen ari den meategia izanik, ingurumen pasibo handiak utzi dituelako izen bereko bailaran (Boliviako goi-lautadan, Oruro probintzian). Evo Moralesen gobernuaren hasieratik, Huanuni izan da Bolivian nazionalizatutako meategi bakarra.

120 urte baino gehiagoko ustiapenaren ostean, Huanuni bailararen egoera ekologikoa oso ahula da. Iturburuan kalitate oneko ura duen errekan, meatokitik igarotzean, pHa muturrera jaisten da (2,6ra ere), meatoki metalikoetan ohikoa den drainatze azidoaren prozesuagatik. Ondorioz erreka mehatxu bihurtzen da inguruan bizi diren hamabi komunitateen osasunarentzat. Azidifikatze honek metal astunen askatzea dakar, metal askok muga legalak luze gainditzen dituztelarik Huanunin. Zink eta kadmio kontzentrazioak, adibidez, gehieneko muga onargarria baino 770 eta 86 aldiz handiagoa izatera heltzen dira eta antzera gertatzen da sulfato eta solido disolbatuekin(Zamora, 2008).. Uraren kutsadurak zuzenki eragiten du zoru, landare eta laborantzen kalitate eta segurtasunean. Meatzaritzak uraren kalitateaz gain, kantitatean ere eragiten du. 2000. urtean, adibidez, Huanuni enpresak azpi-arro osoko gainazaleko ur eskuragarriaren %69 kontsumitu zuen (López et al, 2010).

Bestetik, bailaran bertan dagoen eraldaketa-plantak eztainuaren kontzentrazioan sorturiko prozesu-urak, hondar hondakinak eta flotazio hondakin likidoak (sulfuro ugarikoak) isurtzen ditu Huanuni errekara, aurretiko inolako tratamendu motarik gabe (Zamora, 2008). Badago plan bat isurketen dikea eraikitzeko, bertan hondakin horiek pila daitezen, baina eraikuntzaren hasiera hainbat arrazoirengatik atzeratuz joan da. Dikea, guztiz derrigorrezko eta gutxieneko neurri bat da. Gainera, meategietako hondakin solido eta arroken pilaketek, eraldaketa-plantek zein galdategiek ke eta hauts toxikoak sortzen dituzte, euri azidoa eta partikula esekiak eraginda, besteak beste.

Page 16: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)202

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Aipaturiko ingurumen arazo guztiek ondoko komunitateei eragiten diete, bai osasunari dagokionez, bai nekazaritza eta abeltzaintza eta elikadura burujabetzari dagokienez. Ikerketa ezberdinen arabera, Huanuniko kinoa laginen erdietan baino gehiagotan, kadmioak gainditu egiten zituen FAOk zerealetarako gomendaturiko gehienekoak eta litekeena da Huanuni meatokitik hurbileko laborantza gehienak desegokiak izatea giza kontsumorako (PPO, 1996; Zamora, 2008). Era berean, eskualdeko emakumeek salatzen dute ganadua murriztu egin dela, heriotza goiztiarrak, malformazioak, bazkaren kalitate txarra, bazkalekuen galera eta zoruen gero eta basamortutze handiagoa dela eta (elkarrizketak, Huanuni, 2011).

Inguruko komunitate askorentzat, meatzaritzak pobrezia eta migrazioa baino ez dakar. Meatzarien soldatak proportzionalki altuak badira ere, Huanuni udalerriko biztanleriaren %84,5 pobrezian dago, eta meatokitik errekan beherako udalerrien muturreko pobrezia tasak %60 eta %80 bitartekoak dira (INE, 2001). Maila nazionalean, meatzaritzari Boliviako esportazioen %35 dagokio eta dibisen sarrera iturri garrantzitsua da. Dena den, azterketa batzuen arabera, meatzaritzak ez dauka izan beharko lukeen pisua Boliviako zergen barruan, Evo Moralesen gobernuak aldaketak egin baditu ere (Collque eta Poveda, 2010).

Gainera, meatzaritzak mota ezberdinetako gatazka sozialak sortarazi ditu. Batetik, lanarekin loturikoak. 2006ko urrian, adibidez, kooperatibistak eta enpresa publikoko langileak aurrez aurre jarri zituzten gertakari bortitzak izan ziren Huanunin. Lehergai eta frankotiratzaileen arteko su gurutzatua, senide eta auzokideen artean, 12 hildako eta 20 zauriturekin bukatu zen (Coronado, 2006). Bestetik, ingurumenarekin loturiko gatazkak daude. Azken urteotan, meatzaritzaren ondoriozko kutsadurak kalteturiko komunitateak antolatu egin dira Oruron, talderik adierazgarriena CORIDUP (Desaguadero Errekaren eta Uru-Uru eta Poopó Lakuen Arroaren Defentsarako Koordinakundea) izanik. Tokiko protesta ugariren ondorioz, 2009an gobernuak Ingurumen Larrialdiko Eremu izendatu zuen Huanuni ingurua. Aitorpen horretatik aurrera, kalteak konpontzeko neurriak abiarazi beharko lirateke, baina aurrekontu eza eta bestelako arrazoiak direla medio Huanunik bere horretan darrai.

Urruneko euskal atun ontzi industrialak Indiar Ozeanoan

Arraina eta eratorritako produktuak maila internazionalean gehien salerosten diren elikagaiak dira eta Europa, Japonia eta AEB dira horretan buru. EAEko arrain kontsumoa (40 kg/pertsona/urtea), Europako (22,11), mundu mailako (14,6) edo Afrikako (8,6) batez bestekoaren gainetik dago12. Arrain kontsumoaren hazkundea inportazioen eta urruneko arrantzaren bitartez ase da. XX. mendearen lehen erdialdeko arrantzaren industrializaziotik aurrera hasi zen ipar hemisferioko flota bere arrantza gaitasuna aurrekaririk gabeko mailetara handitzen, eta mundu osoko ozeanoak xahutzen (Pauly et al., 2002), arrantza stocken gehiengoa egoera kritikora eramateraino (FAO, 2014).

Euskal flotaren bilakaera Europako arrantza industrializazioaren eta internalizazioaren adibide garbia da. Europako arrantza-tokien baliabideak nabarmen murriztu dira gehiegizko ustiapena dela eta (FAO, 2014), eta baxurako euskal arrantzak modu larrian pairatu du egoera hau. Urruneko uretan diharduten euskal atun-ontzi industrialak ordea, diru-laguntzak jaso dituzte modernizatzeko, Europako flota handiena bihurtuz eta aurrekaririk gabeko harrapaketa ahalmena lortuz. Europar pabilioieko 20 ontzi handienen artean, “gehiegizko tamainakoak”, hiru euskal atun-ontzi topatzen ditugu (Greenpeace, 2014).

Egun, EAEko kanpo arrantza atunen sektoreagatik nabarmentzen da nagusiki, oso lotua dagoena mundu mailan diharduen euskal kontserba-industriari. 2004an, euskal floten harrapaketen %78 atunen populazioak izan ziren, eta horietatik %68 Indiako Ozeanoan izan

12 Iturriak: MARM, FishStat, Euskal Herriko Arrantzaren Plan Estrategikoa 2008-2013 eta FAO (2010).

Page 17: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 203

ziren (Euskal Herriko Arrantzaren Plan Estrategikoa 2008-2013, IOTC, 2011). Mendebaldeko Indiako Ozeanoak euskal arrantzaleentzat duen garrantzia kontuan izanda, azken ikerketa kasu hau Kenya eta Seychelletako kostaldean jorratu dugu, nahiz eta euskal ontziteriak beste herrialde zein ur internazionaletan ere arrantzatu.

Mendebaldeko Indiako Ozeanoan egiten diren atun harrapaketen %20-25 Espainiar ontziek egiten dituzte eta euskal flota buru da bertan. Europar Batasunak dituen 56 atun inguraketa-ontzietatik (Europako Batzordea, 2008), 25ek Bizkaian dute beren portu basea. Pabilioi espainiarreko ontziez gain, Indiako Ozeanoan euskal kapitala edo jatorria duten baina Seychelleetako edo beste herrialdetako bandera daramatzaten atun ontziek ere arrantzatzen dute, komenentzia banderak deritzenen bitartez. Adibidez, Albakora euskal arrantza-konpainiak 2012an egindako atun harrapaketen %43 baino ez zegokien Espainian erregistraturiko ontziei (Albacora, 2013). Horregatik, euskal arrantzaren kanpo erantzukizuna ez da erabat islatuta geratzen Espainia edo EAEko estatistika ofizialetan.

Kenyan, 6.500 arrantzale txiki dago baina duten teknologiak ez die aukera ematen ur handitako arrantza burutzeko eta atuna EAEkoa bezalako atzerriko ontziteriek harrapatzen dute gehien bat (Ministry of Fisheries Kenya, 2011). Seychelletan, 6.000 pertsonek egiten dute lan artisau-arrantzan edo arrantza erdi-industrial eta industrialean baina, azken 30 urtetan, biziraupen jarduera zena atzerriko konpainiek menderaturiko esportazio-ekonomia bihurtu da (SFA, 2006; CBS, 2006). Bi kasuetan, atun-ontzi industrialen jarduera arrain stockak eta arrantzale txikien harrapaketak murrizten ari da, kostaldeko komunitateen elikadura segurtasuna arriskuan jarriz (APP, 2014). Bidai bakar batetan, euskal atun-ontzi batek 3.000 tona atun arrantzatu ditzake, Ozeano Bareko herrialde batzuen urteko harrapaketa osoen bikoitza (Greenpeace, 2014). Hala ere, atun stocken murrizketarik handiena (%63,6) Indiar Ozeanoan eman da (Juan-Jordá et al, 2011).

Gehiegizko arrantzarekin batera, ustekabeko harrapaketei dagozkie euskal ontziek Indiar Ozeanoan eragiten dituzten kalte nabarmenenak. Ustekabeko harrapaketak eta bazterkinak xede espezieak ez diren edo merkataritza-balio baxua duten harrapaketak dira, behin harrapatuta eta oro har hilda, itsasora itzultzen direnak. Hauek zailak dira neurtzen, ia ez baita horretaz informatzen, baina kalkulatzen da 3,6-6 tona artean baztertzen dela 1.000 tona atun bakoitzeko (Amande et al, 2008). Proportzionalki, inguraketa-ontziek beste ontzi mota batzuek baino bazterkin gutxiago sortzen dute, baina, guztirako kopuruak neurtuta, oso altuak dira eta baxurako arrantzaren harrapakin guztiak baino gehiago izatera hel daitezke. Euskal ontziek marrazoen, itsas ugaztunen eta babesturiko itsas dortoken ustekabeko harrapaketak egin dituzte eta salatuak izan dira atuntxikia baztertzearren (Greenpeace, 2014). Honez gain, eskualde honetan harrapatzen diren atunen %70 Arrainen Pilaketa Gailuen bitartez arrantzatzen direla kalkulatzen da. GPSez kontrolaturiko eta arrainak erakartzeko itsasoan sarturiko gailu hauek kezka handiak sortu dituzte, itsas-ekosistemetan eragin dezaketen aldaketengatik (Hallier eta Gaertner, 2008).

Inpaktu ekonomikoei dagokienez, Mendebaldeko Indiako Ozeanoan urtean harrapatzen den atunaren balioa bi eta hiru mila milioi dolar artekoa bada ere (WWF eta WIOMSA, 2011), honek ez du tokiko komunitateen ongizatean positiboki eragiten. Europar Batasunetik eta enpresa-erakundeetatik behin eta berriz baieztatzen da hegoaldeko herrialdeetako uretan egindako arrantzak garapen eta lankidetza osagai garrantzitsua duela. Aitzitik, Europako Arrantza Politikaren erreformaren Liburu Berdeak onartzen du arrantza akordioek “ez dutela lortu modu esanguratsuan eragitea pobreziaren kontrako borrokan (…) Kanpo arrantza politikak egokiago hartu beharko lituzke kontuan hirugarren herrialdeetako elikadura segurtasuneko estrategiak” (Europako Batzordea, 2009). Egoera hau areagotzen duten arrazoien artean, Afrikako herrialdeen kontrol-gaitasun urriak eta hauen eta atzerriko herrialdeen arteko

Page 18: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)204

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

botere-harreman desorekatuak ditugu. Landa-laneko elkarrizketatuen arabera, Seychelleak eta Europar Batasunaren arteko Arrantza Akordioetan, ez dago gardentasunik, bertako aktore sozialen, GKEen eta arrantzale txikien parte-hartzea oso mugatua da eta europar interesak baino ez dira babesten. Europar Batasunaren eta Kenyaren artean egoera are kezkagarriagoa da, ez baitago Arrantza Akordiorik, eta atun enpresen eta Kenyako gobernuaren arteko baimen pribatuen bidez antolatzen da arrantza.

Azkenik, atun arrantzarekin erlazionaturiko Mendebaldeko Indiar Ozeanoko pirateria aipatu beharra daukagu. 2009an, Alakrana ontzia eta bere eskifaiaren bahiketa izan da euskal ontziteriari loturiko kasurik entzutetsuena. Pirateria oso fenomeno konplexua da, eta bere arrazoiak eta motibazioak anitzak. Dena den, Afrikako adarrean, gehien bat Somaliako uretan, legez kanpoko arrantza eta gehiegizko harrapaketak jo dira pirateriaren sorburutzat eta zabalkundea sustatu dituen arrazoi nagusitzat. Arrazoiak arrazoi, ondorioztatu daiteke herrialde industrializatuetako arrantza masiboak kaltetu egiten dituela itsas ekosistemak eta pobretu tokiko komunitate arrantzaleak, gatazka sozialetarako pizgarriak sortuz.

5. ONDORIOAK

EAEko metabolismo soziala Iparralde Globaleko handienen artean dago. Energia kontsumoa ere, pertsonako neurtuta, Espainia eta Europako batez bestekoen gainetik dago eta azken 30 urtetan %50ean handitu da (EVE, hainbat urteko txostenak). Euskal industriaren izaerak eragin zuzena du adierazle horien dimentsioan, baliabide metaliko eta energia asko eskatzen duelako. Metalek eta erregai fosilek Ezkutuko Fluxu altuak eta ondorio sozio-ekologiko larriak dituzte, eskaera material osoaren hazkundea eraginez. EAEren hedadura txikiak, biztanleria dentsitate handiak, industrializazio maila altuak eta ekonomiaren irekitasunak daude metabolismo sozial altu honen oinarrian.

Bestalde, EAEn erabilitako baliabide gehienak beste herrialdeetan erauzten dira, euskal eskaera materialaren %91 inportaturiko materialekin ase zen 2011n. Beraz, euskal ekonomiak kanpo menpekotasun handia du, lehengaiei eta energiari dagokionez. Eta menpekotasun hau beste Europar herrialdeena baino handiagoa da: espainiar Estatuarena (%46), Herbeherena (%73), edo Europar Batasunarena (%39) baino altuagoa, besteak beste. Berriz ere, kanpo menpekotasuna aztertzean, derrigorrez EAEren hedadura kontutan hartu beharra dago. Dena den, ezaugarri industrial edo geografikoek garrantzia badute ere, euskal ekonomiaren eta jendartearen kontsumo eta ekoizpen ereduen jasangarritasun ezan arreta jarri beharra dago. Gaur egungo globalizazio ekonomikoa kontsumo/erauzte prozesuak deslokalizatzen joan da; des-territorializazio prozesu deritzenak areagotzen doazelarik. Gure bizimodua gero eta era biziagoan oinarritzen da atzerriko ekosistema eta lurraldeetan. Zentzu horretan, EAE Iparraldeko ekonomia txikien adibide paregabea da eta azken urteetan krisi ekonomiko larria pairatu badu ere, bere lurraldez kanpoko erantzukizun sozio-ekologikoa ez da murriztu.

Ikerketa honetan erabilitako metodologia baliagarria suertatu da EAEko ekonomiak atzerrian, eta gehien bat Hegoalde Globalean, sortzen dituen kalte sozio-ekologikoak argitzeko, (a) euskal inportazioei eta (b) euskal transnazionalei loturiko kalteak, hain zuzen ere. Azterketa estatistiko eta bibliografikoek argazki orokor bat eskaini digute eta ekoizpen zein kontsumo ereduetan aldatu beharreko joerak azpimarratu. Honetaz gain, ikerketa-kasuei eta landa-lanari esker, Hegoaldeko eskualde zehatzetan eragindako kalte eta dinamiketara hurbiltzeko aukera izan dugu.

Horrela, EAEko zein Europako instituzioek nekazal-erregaiak sustatzerakoan kontutan izan beharko lituzketen kalte eta gatazkei erreparatu diegu, Indonesian palma-olioak eragiten dituenak kasu. Klima aldaketari aurre egiteko, garraio kolektibo publikoak eta energia

Page 19: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 205

berriztagarriak babestea era honetako erregaiak sustatzea baino estrategia jasangarriagoa litzateke. Bestalde, euskal ardo-industriak erabiltzen duen eztainuaren erauzketak Bolivia bezalako herrialdeetan sortzen dituen inpaktuak ikusita, premiazkoa litzateke, egun funtzio estetikoa baino ez duten kapsuletan, eztainuaren ordez ezkutuko fluxu gutxiagodun lehengai bat erabiltzea. Azkenik, euskal atun-ontziteria industrialak Mendebaldeko Indiar Ozeanoan sortzen dituen arazoak aztertu ditugu. Kasu honetatik ere, ondorio kritikoak atera ditzakegu. Tokian tokiko arrain kontsumo jasangarriagoa bultzatzea, baxurako arrantza sustatzea, eta Hegoaldeko herrialdeekin arrantza-akordio orekatuagoak bideratzea beharrezko aldaketak direla, hain zuzen ere.

Ikerketa honetan, gauzatutako ikuspegi global zein lokalen uztarketa oso argigarria izan da eskala-anitzeko prozesu konplexuak azaltzeko, eta baliagarria izan daiteke, bai hezkuntza mailan, bai erabakiak hartzen diren eremu politikoetan, premiazko dugun hausnarketa eta eraldaketa prozesua bultzatzeko. Gure kasuan, ikerketaren emaitzekin eraikitako zabalpenerako materialak (dokumentala, erakusketa, liburuak, material didaktikoa) oso harrera positiboa izan dute EAEko jendartean, hezkuntza arloan, elkarte munduan eta komunikabideetan. Horren adibide dira Interneten dokumentalek izan dituzten 5.000 ikustaldiak, egindako 70 bideo-forumak, tailerretan parte hartu duten 2. hezkuntzako eta unibertsitateko 1.000 ikasleak, edo komunikabideetan argitaraturiko 30 artikulu, prentsa-ohar edo elkarrizketak, besteak beste. Ikus-entzunezko materialaren ekoizpenak eta datu orokor eta kasu zehatzen arteko uztarketa izan litezke zabalpen honen giltza.

Ikerketa honen ekarpenak gutxietsi gabe, kontuan izan behar dira era honetako analisiak egiterakoan dauden oztopo eta mugak. Alde batetik, estatistika nazionalek edo eskualde mailakoek maiz ez dituzte inportazioek edo tokiko erauzketek sortzen dituzten Ezkutuko Fluxuak kontutan hartzen, ekonomiaren arlo bio-fisikoa modu partzial batetan agertuz, eta hortaz zeharkako datu iturriak erabili behar dira hutsune hau betetzeko. Gainera, baliabide askoren jatorriaren jarraipena egitea zaila suertatu daiteke egungo globalizazioagatik. Adibidez, Europan jaten dugun atuna, Tailandian eraldatua eta Filipinetako arrantzale batek Indiar Ozeanoan harrapatua izan daiteke, Belizen erregistraturiko espainiar ontzi batetan (Fair Trade Center, 2007). Beste alde batetik, artikulu honetan azalduriko adierazle eta kalte guztien arteko agregazioa konplexua da. CO2 isurketekin ez bezala, aurkitu ditugun kalte bio-fisiko eta sozialak nekez adierazi litezke adierazle batekin eta, hortaz, zor ekologikoaz hitz egiterakoan beharrezko ikusten dugu tona edo eurotan neurtutako kalteez haratago joatea.

Emaitzak eta oztopoak ahantzi gabe, ikerketa honen ekarpen nagusia Iparralde eta Hegoalde Globalaren arteko ingurumen desorekak enpirikoki erakustea izan dela deritzogu. Iparraldeak masiboki eskatzen dituen baliabideak Hegoaldeak erauzten ditu hein handi batean, eta ordainetan ezer gutxi jasotzen du jasandako ondorio sozial eta ekologikoengatik. Egoera txarrera doa eta kontsumo material eta energetikoa handitzen ari den bitartean, gero eta gehiago dira erregai fosil (peak-oil) zein bestelako natur baliabideen (peak-all) agortzeaz ohartarazten diguten ahotsak (Capellan et al, 2014, Seppelt et al., 2014).

Espero zitekeenaren kontra, petrolioaren eta bestelako baliabideen zenitak ez ditu kutsadura eta klima-aldaketaren arazoak ekiten, eta, alderantziz, egungo krisi ekologikoa areagotu lezake. Erregaien eta gainerako lehengaien prezioaren igoerak bultzatuta, ustiapen eta erauzketa mugak, ingelesez commodity frontiers, beste lurralde batzuetara hedatzen ari dira, orain arte ustiatu gabeko guneetarantz, alegia. Lurralde horiek sarbide zailekoak izan ohi dira, eta sarritan bioaniztasunerako balio handiko guneekin bat egiten dute. Beste ustiapenekin konparatuta bertako baliabideen kalitatea txarra da (kontzentrazio baxukoak) eta, ondorioz, lehengai kantitate berdina ateratzeko ingurumen kalteak handiagoak

Page 20: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)206

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

(Davidson et al, 2014). Mehatxu hori bereziki larria da Afrika, Asia eta Hego Amerikako hainbat eskualdetan, baina baita Europan ere, frackingaren kasuak erakuzten duen bezala. Egoera honen aurrean, Iparraldeko gobernuak estrategia ezberdinak ari dira martxan jartzen baliabideen eskuragarritasunari eusteko. Europar Komisioaren “The Raw Materials Initiative” (2008) deritzon estrategiaren bitartez, Europak Hegoalde Globaleko lehengaiak ziurtatu nahi dizkio bere enpresa eta inbertitzaileei, era berean, bere kanpo erantzukizun sozio-ekologikoa handituz.

Guzti honengatik, egungo ereduarekin jarraituz gero, ikerketa honetan deskribatu ditugun kalteak areagotu baino ez dira egingo. Jasangarritasunerako trantsizioak, ordea, EAEko eta Iparralde Globaleko gainontzeko herrialdeen ekoizpen eta kontsumo maila eta eredua errotik aldatzea eskatzen du. Euskal jendarteak erantzukizun global bat du eragindako kalteengatik, baina baita egoerari buelta emateko ahalmen herritar boteretsua ere. Gaur egun, mundu mailan aurrera eramaten ari diren esperientzia ezberdinek erakusten digute, jasangarritasunaren eta ingurumen justiziaren bidetik, artikulu honetan azterturiko joerak eraldatzeko aukerak egon badaudela. Deshazkundea, bizitza ona, des-materializazioa edo post-garapena bezalako kontzeptuen bitartez (D’Alisa et al, 2014, Unceta, 2014), Euskal Herrian eta munduan zehar, eredu sozio-ekonomiko sostengarri eta bidezkoago bat ahalbidetzeko ekimenak dagoeneko martxan daude. Aldatu beharreko joerak eta trantsizioaren bidean dauden proposamenak gertutik aztertzen jarraitzea ezinbestekoa dela deritzogu. Zentzu honetan, hemen jorraturiko ikerketa, dinamika lokal eta globalen arteko erlazioak argitzeko eta gure bizitza-ereduen mugak ikustarazteko tresna baliagarria izan daitekeelakoan gaude.

6. ESKERRAK

Artikulu hau Eusko Jaurlaritzako Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoak diruz lagundutako BIORES (FOCAD 2011-2014) proiektuaren barruan garatu da. Gure esker onak bertan parte hartu duen ikerketa taldeari: Iñaki Barcena, Roberto Bermejo, David Hoyos, Rosa Lago, Martin Mantxo eta Lali Musoles. Horrez gain, E.G.k Eusko Jaurlaritzaren ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programaren diru-laguntza eskertu nahi du. L.U.k, bere aldetik, Euskal Herriko Unibertsitatearen ikertzaile doktoreen espezializazio programaren diru-laguntza eskertu nahi du.

7. BIBLIOGRAFIA

Adriaanse, A., Bringezu, S., Hammond, A., Moriguchi, Y., Rodenburg, E., Rogich, E., Schütz, H., (1997). Resource flows: The material basis of industrial economies. World Resources Institute, Wuppertal Institute, Netherlands Ministry of Housing, Spatial Planning, and Environment, National Institute for Environmental Studies, Japan. WRI Report, Washington.

Albacora SA (2013). Annual Report 2012, Albacora SA, July 2013.

Alberdi-Larizgoitia, A. (2010). Economía vasca: 1980-2010: tres crisis y una gran transformación. Ekonomiaz, 25 A.

Allen-Gil, S.M., Ford J., Lasorsa, B. K., Monetti, M. (2003). Heavy metal contamination in the Taimyr Peninsula, Siberian Arctic. The Science of the Total Environment 301: 119-138.

Alonso-Fradejas, A., Alonzo, F., Durr, J., (2008). Caña de azúcar y palma africana: Combustibles para un nuevo ciclo de acumulación y dominio en Guatemala. IDEAR-CONGCOOP. Magna Terra Editores, Guatemala.

Amande, J., Ariz, J., Chassot, E., Chavance, P., Delgado de Molina, A., Gaertner, D., Murua, H., Pianet, R., Ruiz, J. (2008). By-catch and discards of the European purse seine tuna

Page 21: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 207

fishery in the Indian Ocean. Estimation and characteristics for the 2003-2007 period. IOTC-2008-WPEB-12.

Andiko, SH., (2010). Radical Transformation without free will. Edited by Human and Forest People Program.

APP, (2014). Africa progress panel. Grain Fish Money, financing Africa’s green and bue revolution, Africa progress Repot, 2014. http://www.africaprogresspanel.org/wp-content/uploads/2014/05/APP_APR2014_24june.pdf

Arto, I., (2009). Using Total Material Requirement to Reduce the Global Environmental Burden. Journal of Industrial Ecology, 13: 775–790. doi:10.1111/j.1530-9290.2009.00172.x

Arto, I. (2010). Impactos ambientales del consumo en el País Vasco: Huella ecológica y huella de carbono. Documento de trabajo.

Arto, I., Dietzenbacher, E. (2014). Drivers of the Growth in Global Greenhouse Gas Emissions. Environmental Science and Technology, 48 (10), pp 5388–5394.

Bell, F.G., Donelly, F.J. (2006). Mining and its Impact on the Environment. Taylor & Francis.

Beristain, C., Paez, D., Fernandez, I. (2009). Las palabras de la selva: Estudio psicosocial del impacto de las explotaciones petroleras de Texaco en las comunidades amazónicas de Ecuador. Bilbao: Hegoa.

Blais, J. M., Duff, K. E., Laing, T.E., Smol, J.P. (1999). Regional contamination in lakes from the Norilsk region in Siberia, Russia. Water Air Soil Pollut, 110 (3-4) 389-404.

Bringezu, S., Schütz, H., (2001). Total material requirement of the European Union. Technical part. European Environment Agency. Copenhagen.

Bringezu, S., Schütz, H., Moll, S., (2003). Rationale for and Interpretation of Economy-Wide Materials Flow Analysis and Derived Indicators. Journal of Industrial Ecology, 7: 43–64. doi:10.1162/108819803322564343

Bringezu, S., Schütz, H., Steger, S., Baudisch, J., (2004). International comparison of resource use and its relation to economic growth: The development of total material requirement, direct material inputs and hidden flows and the structure of TMR. Ecological Economics, 51: 97–124.

Capellan, I., Mediavilla, M., de Castro, C., Carpintero, O., Miguel, L.J. (2014). Fossil fuel depletion and socio-economic scenarios: An integrated Approach. Energy 77(1): 641-666.

Caroko, W.., Komarudin, H., Obidzinski, K., Gunarso, P. (2011). Policy and institutional frameworks for the development of palm oil-based biodiesel in Indonesia. Working Paper 62. CIFOR, Bogor, Indonesia. Eskuragarri hemen: http://www.cifor.org/publications/pdf_files/WPapers/WP62Komarudin.pdf

Convention on Biological Diversity, (2001). Impacts of human-caused fires on biodiversity and ecosystems functioning, and their causes in tropical, temperate and boreal forest biomes, CBD Techinical series no5. SCBD, Montreal.

CBS (Central Bank of Seychelles) (2006). Fisheries Industry of the Seychelles: at a crossroad. First Quarterly Review 2006, volumen XXIV, no 1.

Chant, S.H., and C. McIlwaine (2009). Geographies of Development in the 21st Century: An Introduction to the Global South. Edward Elgar Publishing.

Page 22: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)208

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Colchester, M., Jiwan N. (2006). Ghosts on our own land: oil palm smallholders in Indonesia and the Roundtable on Sustainable Palm Oil. Forest Peoples Programme and SawitWatch, Bogor.

Colchester, M., (2011). Palm oil and indigenous peoples in South East Asia. Forest Peoples Program and International Land Coalition.

Collque, J., Poveda, P. (2010). Hegemonía transnacional en la minería boliviana. Le Monde diplomatique. El Diplo 28 (edición boliviana): 5-7.

Coronado, F. (2006). Estudio de caso Conflicto Huanuni, Octubre 2006. Defensoría del Pueblo de Bolivia, La Paz, Bolivia.

D’Alisa, G., Demaria, F., Kallis, G. (2014). Degrowth. A vocabulary for a new era. UK: Routledge.

Daniel-Kalio, L.A., Braide S.A. (2002). The Impact of Accidental Oil Spill on Cultivated and Natural Vegetation in a Wetland Area of Niger Delta, Nigeria. AMBIO 31(5):441-442 doi: http://dx.doi.org/10.1579/0044-7447-31.5.441

Danielsen F, Beukema H, Burgess Parish F, Bruhl CA, Donald, PF, Murdiyarso D, Phalan B, Reijnders L, Struebig M & Fitzherbert EM (2009). Biofuel plantations on forested lands: double jeopardy for biodiversity and climate. Conservation Biology 23(2): 348–358.

Davidson, D.J., Andrews, J., Pauly, D. (2014). The effort factor: Evaluating the increasing marginal impact of resource extraction over time. Global Environmental Change 25: 63–68.

Dittrich, M., Bringezu, S., (2010). The physical dimension of international trade: Part 1: Direct global flows between 1962 and 2005. Ecological Economics, 69: 1838–1847. doi:10.1016/j.ecolecon.2010.04.023

Dittrich, M., Giljum, S., Lutter, S., Polzin, C., (2012). Green economies around the World? Implications of resource use for the development and the Environment. Sustainable Europe Research Institute, Viena.

Djuweng, S. (1997). Indigenous Peoples and Land-Use Policy in Indonesia: A Dayak Showcase, Pontianak: Institute of Dayakology Research and Development.

Europako Komisioa (2008). Study on the European external fleet. Final report. Contract FISH/2006/02. Comisión Europea.

Epstein PR, Selber J., (2002). Oil: A Life Cycle Analysis of Its Health and Environmental Impacts. Boston: Center Health Glob. Environ, Harv. Med. Sch.

EUROSTAT, (2001). Economy-wide material flow accounts and derived indicators. A methodological guide. Luxembourg: European Communities.

Fair Trade Center (2007). Report on Canned Tuna. The working conditions in a global industry. Disponible en: http://www.fairtradecenter.se/sites/default/files/FTC_Tuna_1.pdf

FAO (2010). El estado mundial de la pesca y la acuicultura 2010, SOFIA. Food and Agriculture Organization FAO, Roma.

FAO (2014). The state of world fisheries and aquaculture. Opportunities and challenges. Food and Agriculture Organization FAO, Roma.

Fischer-Kowalski, M., (1998). Society’s Metabolism. Journal of Industrial Ecology, 2: 61–78. doi:10.1162/jiec.1998.2.1.61

Page 23: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 209

Gavaldà, Marc (2003). La recolonización: Repsol en América Latina: invasión y resistencias. Barcelona: Icaria.

Giampietro, M., Mayumi, K., (2009). The Biofuel Delusion: The Fallacy of Large Scale Agro-Biofuels Production. London: Earthscan.

Greenpeace, (2014). Monster boats - The scourge of the oceans. Amsterdam: Greenpeace. Eskuragarria hemen: http://www.greenpeace.org/australia/PageFiles/643010/GP_monsterboats_report.pdf

Hallier, J-P., Gaertner, D. (2008). Drifting fish aggregation devices could act as an ecological trap for tropical tuna species. Marine ecology progress series. 353: 255-264.

Hornborg, A. (1998). Towards an ecological theory of unequal exchange: articulating world system theory and ecological economics. Ecological Economics, 25(1): 127-136.

Hoyos, D. (2009). Cambio climático y deuda ecológica. La deuda del carbono en la Comunidad Autónoma del País Vasco. En: Barcena, Lago y Villalba (eds) Energía y deuda ecológica. Transnacionales, cambio climático y alternativas, Barcelona: Icaria.

INE (2001). Estadísticas e Indicadores Sociodemográficos, Productivos y Financieros por Municipio. Instituto Nacional de Estadística de Bolivia. http://www.ine.gob.bo/

Intermediate Technology Consultants (2004). The Mphanda Nkuwa Dam project: Is it the best option for Mozambique’s energy needs? Final Report for WWF.

IOTC (2011). Archivo de capturas. Indian Ocean Tuna Commission. Disponible en: https://www.iotc.org/files/proceedings/2011/wptt/NC_TROP.zip

IPCC - Intergovernmental Panel on Climate Change (2007). Climate Change 2007: Mitigation of Climate Change. Contributing of Working Group III to the Fourth Assessment Report of the Intergovernmental Panel on Climate Change. Cambridge: Cambridge University Press.

Jorgenson, A.K., Austin, K., Dick, C. (2009). Ecologically Unequal Exchange and the Resource Consumption/Environmental Degradation Paradox A Panel Study of Less-Developed Countries, 1970—2000. International Journal of Comparative Sociology, 53: 155-180.

Juan-Jordá, M.J, Mosqueira, I., Cooper, A.B., Freire, J., Dulvy, N.K. (2011). Global population trajectories of tunas and their relatives. PNAS, 108 (51): 20650–20655. doi:10.1073/pnas.1107743108

Koh, L.P. and Wilcove, D.S. (2008). Is oil palm agriculture really destroying tropical biodiversity? Conservation Letters, 1: 60–64.

Kucharz, T., (2007). Agroenergía en Asia: el gran suicidio. Ecología Política, 84-85.

López, E., Cuenca, A., Lafuente, S., Madrid, E., Molina, P., (2010). El costo ecológico de la política minera en Huanuni y Bolívar. PIEB – Programa de Investigación Estratégica en Bolivia, La Paz, Bolivia.

Macintosh, D. C., Ashton, E. C., Havanon, S. (2002). Mangrove rehabilitation and intertidal biodiversity: a study in the Ranong mangrove ecosystem, Thailand. Estuarine, Coastal and Shelf Science 55: 331-345.

MacKinnon, I. (2007). Palm oil: the biofuel of the future driving an ecological disaster now. The Guardian 2007/04/04.

Page 24: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)210

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Maddox, T., Priatna, D., Gemita, E., Salampessy, A. (2007). The conservation of tigers and other wildlife in oil palm plantations, Jambi Province, Sumatra, Indonesia. ZSL Conservation Report 7: i-ii, 1-62.

Martinez-Alier, J. (2002). The Environmentalism of the Poor. A Study of Ecological Conflicts and Valuation. Cheltenham UK: Edward Elgar.

Martínez-Alier, J. (2005). Preámbulo, en Miquel Ortega Cerdá (c) La deuda ecológica española. Sevilla: Universidad de Sevilla Secretariado de Publicaciones.

Martinez-Alier, J., Kallis, G., Veuthey, S., Walter, M., Temper, L. (2010). Social Metabolism, Ecological Distribution Conflicts and Valuation Languages. Ecological Economics 70: 153-158.

MEA Millennium Ecosystem Assessment (2005). Ecosystems and Human Well-Being: Biodiversity Synthesis, World Resources Institute.

Mines and Communities (2006). Empresa Minera Brasileña Cancela Ayuda a Indígenas. www.minesandcommunities.org/article.php?a=3138&l=2

Ministry of Fisheries Kenya (2011). Strategic plan 2008-2012. Eskuragarri hemen: http://www.fisheries.go.ke/index.php?option=com_content&task=view&id=101&Itemid=136

Montana Environmental Association Center. 2010. Eskuragarri hemen: http://www.meic.org/mining/cyanide_mining/golden_sunlightMine

Muradian, R. and Martinez-Alier, J. (2001). Trade and the environment: from a ‘Southern’ perspective. Ecological Economics, 36: 281-297.

Muradian, R., Walter, M., Martinez-Alier, J. (2012). Hegemonic transitions and global shifts in social metabolism: Implications for resource-rich countries. Introduction to the special section. Global Environmental Change, 2 (3): 559-567.

Obot E. 2007. Ensuring ecosystem integrity. Paper presented at National Stakeholders Forum on the New Mechanism for Environmental Protection and Sustainable Development in Nigeria; 2007 Oct 22–23; Abuja, Nigeria.

ODG (2006). Dossier Repsol-YPF. Observatori del Deute en la Globalitzacio, Campaña Repsol 2006, Contrajunta de afectados. http://www.odg.cat/documents/enprofunditat/Transnacionals_espanyoles/Dossier_Repsol_28032006.pdf

Opukri, C.O. and I.S. Ibaba (2008). Oil induced environmental degradation and internal population displacement in the Nigeria’s Niger Delta’. Journal of Sustainable Development in Africa, 10(1): 173-193.

O’Rourke, Dara and Conolly, Sarah (2003). Just oil? The distribution of environmental and social impacts of oil production and consumption. Annul Review Environmental Resources, 28:587–617.

Russi, D., Puig, I, Ramos, J., Ortega, M. y Ungar, P. (2003). Deuda ecológica. ¿Quién debe a quién? Icaria, Barcelona.

Russi, D., Gonzalez, A.C., Silva-Macher, J.C., Giljum, S., Martinez-Alier, J., Vallejo, M.C., 2008. Material flows in Latin America: a comparative analysis of Chile, Ecuador, Mexico, and Peru, 1980–2000. J. Ind. Ecol. 12 (5–6), 704–720.

Pauly, D., Christensen, V., Guenette, S., Pitcher, T.J., Sumaila, U.R., Walters, C.J., Waltson, R., Zeller, D. (2002). Toward sustainability in world fisheries. Nature 418: 689–695.

Page 25: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 211

Polimeni, J.M., Mayumi, K., Giampietro, M. (2007). The Jevons Paradox and the Mith of Resource Efficiency Improvements. Earthscan: London.

Pegg, S. (2006). Mining and poverty reduction: Transforming rhetoric into reality. Journal of Cleaner Production 14 (3-4), 376-387.

PPO (1996). Proyecto Piloto Oruro. Ministerio de Desarrollo Sostenible y Medio Ambiente / Secretaría Nacional de Minería, La Paz, Bolivia.

Robinson, J.A, Torvik, R., Verdier, T. (2006). Political foundations of the resource curse. Journal of Development economics, 79(2): 447-468.

Sachs JD, AM. Warner (1995). Natural resource abundance and economic growth. Harvard Institute for International Development Discussion Paper 517a, Cambridge, MA.

Schaffartzik, A., Mayer, A., Gingrich, S., Loy, C., Krausmann, F. (2014). The global metabolic transition: Regional patterns and trends of global material flows, 1950-2010. Global Environmental Change 26 (1): 87-97

Seppelt, R., Manceur, A. M., Liu, J., Fenichel, E. P., Klotz, S. (2014). Synchronized peak-rate years of global resources use. Ecology and Society 19(4): 50. http://dx.doi.org/10.5751/ES-07039-190450

SFA (2006). Annual Report 2006. Victoria: Seychelles Fishing Authority.

Sirait, M. (2009). Indigenous peoples and oil palm plantation expansion in West Kalimantan, Indonesia. Report commissioned by the Amsterdam University Law Faculty.

Steinberger, J.K., Krausmann, F., Getzner, M., Schandl, H., West, J. (2013). Development and Dematerialization: An International Study. PLoS ONE 8 (10), e70385.

Swyngedouw, E., (1997). Neither local nor global: ‘glocalization’ and the politics of scale. In: Cox, K. (Ed.), Spaces of Globalization: Reasserting the Power of the Local. New York: Guilford Press.

Uharte Pozas, L.M. (2012). Las multinacionales en el siglo XXI: impactos múltiples. Editorial 2015 y más.

Unceta, K. (2014). Desarrollo, Postcrecimiento y Buen Vivir. Debates e interrogantes. Quito: Ediciones Abya Yala.

Urkidi, L. (2010). A glocal environmental movement against gold mining: Pascua–Lama in Chile. Ecological Economics 70 (2), 219-227.

Urkidi, L., Barcena, I., Lago, R. (2012). Deuda energética vasca 2011: la energía que consumimos y lo que le debemos al mundo. Ecología Política 42.

Urkidi, L., Garmendia, E. (eds), Musoles, L., Mantxo, M., Arto, I., Barcena, I., Hoyos, D., Bermejo, R., Lago, R. (2013). Euskal zor ekologikoa: ondorio sozial eta ekologikoak Hegoaldean. Leioa: Servicio editorial de la UPV/EHU.

van Dijk, M., Slob, B. (2007). Vínculos financieros con empresas y proyectos controvertidos. Editada y coordina por Federación SETEM. Madrid.

Veuthey, S., Gerber, J. (2012). Accumulation by dispossession in coastal Ecuador: Shrimp farming, local resistance and the gender structure of mobilizations. Global Environmental Change, 22 (3): 611-622.

Vargas, Monica, (2009). Agrocombustibles: ¿Otro negocio es posible? Barcelona: Icaria.

Page 26: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO EKONOMIAREN LURRALDEZ … · Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212; ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e) 187 Lurralde : invest. espac. 38 2015: p:

Lurralde : inves. espac. 38 (2015), p. 187-212 ISSN 0211-5891 ISSN 1697-3070 (e)212

L. URKIDI, E. GARMENDIA, I. ARTO

Verchot, L.V., Petkova, E., Obidzinski, K., Atmadja, S., Yuliani, E.L., Dermawan, A. and Amira, S., (2010). Reducing forestry emissions in Indonesia. Bogor, Indonesia: CIFOR.

Wang, H., Yue, Q., Lu, Z., Schuetz, H., Bringezu, S., (2013). Total Material Requirement of Growing China: 1995–2008. Resources 2: 270–285. doi:10.3390/resources2030270

Weinzettel, J., Hertwich, E.G., Peters, G.P., Steen-Olsen, K., Galli, A., (2013). Affluence drives the global displacement of land use. Global Environmental Change 23: 433–438. doi:10.1016/j.gloenvcha.2012.12.010

West, J., Schandl, H., (2013). Material use and material efficiency in Latin America and the Caribbean. Ecological Economics, 94: 19–27. doi:10.1016/j.ecolecon.2013.06.015

White, Julia, Ben White, (2011). The gendered politics of dispossession: oil palm expansion in a Dayak Hibun community in West Kalimantan, Indonesia. Paper presented on the International Conference on Global Land Grabbing. Institute of Development Studies, University of Sussex, 6-8 April 2011.

Wiedmann, T.O., Schandl, H., Lenzen, M., Moran, D., Suh, S., West, J., Kanemoto, K., (2013). The material footprint of nations. PNAS, early edition: 201220362. doi:10.1073/pnas.1220362110

Worldwatch Institute (1992). Aluminum’s Real Tab. World Watch Magazine, March/April 1992, Volume 5, No. 2. http://www.worldwatch.org/node/342

WWF eta WIOMSA - Western Indian Ocean Marine Science Association (2011). Special call for concept notes. WWF/WIOMSA Western Indian Ocean Tuna Challenge. http://sancor.nrf.ac.za/funding/31%20jul%20Concept%20Notes_WIO%20Tuna%20Challenge_Final.pdf

Yin, R. K. (2003). Case Study Research: Design and Methods. Thousand Oaks, CA: SAGE Publications.

Zamora, G. (2008). Evaluación ambiental del lago Poopo y sus ríos tributarios. Universidad Técnica de Oruro, INCO S.R.L, Worley Parsosns Komex, Laboratorio de Limnología de La Paz, Oruro, Bolivia.