4
30 2015EKO MARTXOAREN 15A ERDIKO KAIERA - IHESI Euskal Herria ezagutuz EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA (GIPUZKOA) Badakigu Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscha munduan bakarra dela. Baina flyscharen ospeak ez gaitzala itsutu, Geoparkearen barnealde karstikoak merezi du eta. Duela milioika urteko korala kareharri bihurtu eta ura kareharri hori moldekatuz joan da, bailara itxiak, erliebe bitxiak, kobazuloak... sortuz. Gizakiak hori guztia baliatu du, eta paisaia eder honetan aztarna utzi. Goiz bakarrean 115 milioi urteko bidea egin dugu. Altxor karstikoa flyscharen itzalean Testua eta argazkiak: | NAGORE IRAZUSTABARRENA | DEBAKO HONDARTZA hartu dugu abiapuntu. Autoa bertako aparkale- kuan utzi eta ekialdera, Lapariko hondartza aldera jo dugu, izen bere- ko behatokira iristeko. Oinez bide laburra egin arren, metro gutxian denboran 115 milioi urte egin dugu atzera. Geoparkeko zuzendari zientifiko Asier Hilariok azal- du digu orduan itsaso tropika- lak estaltzen zuela Geoparke- ko eremua. Planetaren batez besteko tenperatura egungoa baino altuxeagoa zen orduan, eta egun Geoparkeak hartzen duen eremua tropikotik ger- tuago zegoen. Sakonera txikiko itsaso horretan koralezko uharriak sortu ziren. Egungo Iberiar penintsula, artean uhartea, biratzen ari zen garai har- tan, eta Bizkaiko Golkoa irekitzea eta arrakala sakonak sortzea eragin zuen horrek. Sakonune horietan metatu zen orain zapaltzen ari garen flysch beltza. Flyscha da Geo- parkeko izarra, bisitari gehienak erakartzen dituena; Hilarioren hitzetan, “mapan kokatzen gaitue- na”. Gu, ordea, barnealdera begira gaude. Hondartzaren atzean Deba- ko herri-gunea dago, eta atzerago Arno ingurua ikusten da. Hara goaz, duela milioika urteko koralez- ko uharrietara. Karsta dastatzen N-634 errepidea hartuta Mutrikura jo dugu eta handik GI-3562 errepi- deak Olatz auzora eraman gaitu, hogei bat minutuan. Koralak den- bora luzeagoa behar izan zuen kare- harri bihurtzeko, nola kareharri gogor baina disolbagarri horrek erliebe forma karstiko bereizgarriak eratzeko. Poljeak arroka karstikoan sortutako sakonune handiak dira, haran itxiak, eta Olatzekoa adibide nabarmena da. Barnealdetik Añu eta Olatzgoi- koa ibaiek bat egiten dute Olatzen, baina itsaso aldera begira jarri gara eta erliebeak ez du behera egiten, gora baizik, paradisu txiki isolatua osatuz. Izan ere, bi ibaietako urak Olatzen bertan, Kobalde- ko sarbegi itzelean barrena, lur azpian sartzen dira. Kobalde ez dugu ikusten, landareek estaltzen dutelako, baina ura- ren burrunba entzutera hurbil- du gara. Asier Hilario geologo- ak dio egokia litzatekeela etorkizunean sarbegiaren ingu- rua garbitzea eta plataforma modu- ko bat ipintzea. “Horrek bisitariak erakar ditzake”; gogoratu, Geopar- kera hurbiltzen diren gehienak kos- taldeko flyschera mugatzen dira. Geoparkeak dagoeneko “Karste- ko zaporeak” izeneko bisitaldi gida- tua dauka antolatuta, Olatzeko ingu- ruak ezagutarazteko. Bi ordu inguruko ibilbidean, paisaia karstiko- aren elementuak ikusteaz gain, Goie- Flyscha da Geoparkeko izarra, bisitari gehienak erakartzen dituena, baina karstak ere badu garrantzia. “Gure Dordoina txikia”, Asier Hilario geologoaren hitzetan

Euskal Herria ezagutuz EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA ... · eta erliebeak ez du behera egiten, gora baizik, paradisu txiki isolatua osatuz. Izan ere, bi ibaietako urak Olatzen bertan,

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Euskal Herria ezagutuz EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA ... · eta erliebeak ez du behera egiten, gora baizik, paradisu txiki isolatua osatuz. Izan ere, bi ibaietako urak Olatzen bertan,

30 � 2015EKO MARTXOAREN 15A

ERDIKO KAIERA - IHESI

Euskal Herria ezagutuz

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA(GIPUZKOA)

Badakigu Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscha munduan bakarra dela. Baina flyscharenospeak ez gaitzala itsutu, Geoparkearen barnealde karstikoak merezi du eta. Duela milioika

urteko korala kareharri bihurtu eta ura kareharri hori moldekatuz joan da, bailara itxiak,erliebe bitxiak, kobazuloak... sortuz. Gizakiak hori guztia baliatu du, eta paisaia eder

honetan aztarna utzi. Goiz bakarrean 115 milioi urteko bidea egin dugu.

Altxor karstikoaflyscharen itzalean

Testua eta argazkiak:

| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

DEBAKO HONDARTZA hartu duguabiapuntu. Autoa bertako aparkale-kuan utzi eta ekialdera, Laparikohondartza aldera jo dugu, izen bere-ko behatokira iristeko. Oinez bidelaburra egin arren, metro gutxiandenboran 115 milioi urte egin duguatzera. Geoparkeko zuzendarizientifiko Asier Hilariok azal-du digu orduan itsaso tropika-lak estaltzen zuela Geoparke-ko eremua. Planetaren batezbesteko tenperatura egungoabaino altuxeagoa zen orduan,eta egun Geoparkeak hartzenduen eremua tropikotik ger-tuago zegoen.

Sakonera txikiko itsaso horretankoralezko uharriak sortu ziren.Egungo Iberiar penintsula, arteanuhartea, biratzen ari zen garai har-tan, eta Bizkaiko Golkoa irekitzeaeta arrakala sakonak sortzea eraginzuen horrek. Sakonune horietanmetatu zen orain zapaltzen arigaren flysch beltza. Flyscha da Geo-parkeko izarra, bisitari gehienakerakartzen dituena; Hilarioren

hitzetan, “mapan kokatzen gaitue-na”. Gu, ordea, barnealdera begiragaude. Hondartzaren atzean Deba-ko herri-gunea dago, eta atzeragoArno ingurua ikusten da. Haragoaz, duela milioika urteko koralez-ko uharrietara.

Karsta dastatzenN-634 errepidea hartuta Mutrikurajo dugu eta handik GI-3562 errepi-deak Olatz auzora eraman gaitu,hogei bat minutuan. Koralak den-bora luzeagoa behar izan zuen kare-harri bihurtzeko, nola kareharrigogor baina disolbagarri horrekerliebe forma karstiko bereizgarriakeratzeko. Poljeak arroka karstikoansortutako sakonune handiak dira,

haran itxiak, eta Olatzekoa adibidenabarmena da.

Barnealdetik Añu eta Olatzgoi-koa ibaiek bat egiten dute Olatzen,baina itsaso aldera begira jarri garaeta erliebeak ez du behera egiten,gora baizik, paradisu txiki isolatua

osatuz. Izan ere, bi ibaietakourak Olatzen bertan, Kobalde-ko sarbegi itzelean barrena, lurazpian sartzen dira. Kobaldeez dugu ikusten, landareekestaltzen dutelako, baina ura-ren burrunba entzutera hurbil-du gara. Asier Hilario geologo-ak dio egokia litzatekeelaetorkizunean sarbegiaren ingu-

rua garbitzea eta plataforma modu-ko bat ipintzea. “Horrek bisitariakerakar ditzake”; gogoratu, Geopar-kera hurbiltzen diren gehienak kos-taldeko flyschera mugatzen dira.

Geoparkeak dagoeneko “Karste-ko zaporeak” izeneko bisitaldi gida-tua dauka antolatuta, Olatzeko ingu-ruak ezagutarazteko. Bi orduinguruko ibilbidean, paisaia karstiko-aren elementuak ikusteaz gain, Goie-

Flyscha da Geoparkeko izarra,bisitari gehienak erakartzen

dituena, baina karstak ere badugarrantzia. “Gure Dordoina txikia”,Asier Hilario geologoaren hitzetan

Page 2: Euskal Herria ezagutuz EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA ... · eta erliebeak ez du behera egiten, gora baizik, paradisu txiki isolatua osatuz. Izan ere, bi ibaietako urak Olatzen bertan,

Lasturreko poljea ikus daiteke argazki honetan. Gainazalean sumatzen diren inbutu moduko sakonune txikiak dolinak dira;dolinak handitu eta bata bestearekin elkartzean sortzen dira poljeak; alegia, haran itxi baten forma duten sakonunehandiak. Lasturrekoak ohiko itxura du, luzea. Aldiz, Euskal Kostaldearen Geoparkeko beste polje garrantzitsua, Olatzekoa,askoz eliptikoagoa da, ia biribila.

Page 3: Euskal Herria ezagutuz EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA ... · eta erliebeak ez du behera egiten, gora baizik, paradisu txiki isolatua osatuz. Izan ere, bi ibaietako urak Olatzen bertan,

32 � 2015EKO MARTXOAREN 15A

ERDIKO KAIERA - IHESI: EUSKAL KOSTALDEAREN GEOPARKEA

netxe baserrian artaldea ikusi, gazta-gintzan parte hartu eta gazta eta txa-kolina dastatzeko aukera dago.

Kalbaixoko baselizaAñu eta Olatzgoikoa ibaien arteanBasarte (442 m) mendia beste ele-mentu karstiko baten adibide garbiada: pinakulua. Hilariok esan diguatzealdean mendia ez dagoela era-

bat bananduta, pinakulua ez dagoe-la erabat hustuta, baina Olatzetikbegira piramide ia perfektua ikustenda. Gainazal horizontala pixkanakadisolbatuta sortzen dira pinakuluaketa klima tropikaleko ohiko mode-latuak dira. Goiz hotz honetan,itzaleko zelaiak izotzak zuritutadaude oraindik, eta elur arrastoakere ikusten dira gailurretan; ez da

erraza eremuaren iragan tropikalaimajinatzea.

Berriro autoa hartu eta GI-3562errepidean atzera eginez, Astigarri-biara doan GI-3230tik jarraitubaino lehen, ezkerrera, Kalbaixokoermitara doan bidexka hartu dugu.Flyschak eta karstak bat egiten duteikuspegi bikaineko kokagune hone-tan, ermitaren kanpoaldeko idi-pro-

Izarraitz ingurua, Endoiatik ikusita.

IBILBIDEA Lapariko behatokianhasi arren, hitzordua Euskal Kos-taldeko Geoparkearen guneanegin dugu, Deban. Praileaitzekolepokoen eta venusaren errepli-kak, fosil itzelak, estalaktika batensekzioa... dituzte ikusgai. Eta Eus-kal Kostaldeko Geoparkearennondik norakoak azaltzeaz gain,Europako Geoparkeen Sarearenberri ere ematen da bertan.

Geoparkea Deba, Mutriku etaZumaiako udalerriek osatzen dute2010etik. “Geoparkeak garapenjasangarrirako estrategien aldekoapustua egiten duten lurraldeakdira, euren balio natural eta kultu-raletan oinarriturik”. Euskal Kos-

taldekoa Euskal Herriko eta Kan-tauriko eremuko lehena da, etabertako baliabideak –nagusiki geo-logikoak– nabarmentzea du helbu-ru, ondare geologikoa eta kulturalamodu jasangarri eta pedagogikoanustiatzea.

Europako Geopar-keen Sarea 60 bat ere-muk osatzen dute.Munduko gainerakoakbezala, UNESCOrenbabespean daude.Lurralde antolakun-tzan eredu berritzaileaabiarazi dute, espaziofisiko, natural eta kul-turalari laugarren

dimentsioa erantsiz: denbora geo-logikoaren eta Lurraren historia-ren dimentsioa.

Informazio gehiagoGeoparkearen webgunean

(www.geoparkea.com).

Zer da Geoparkea?

EU

SKA

LK

OST

ALD

EA

RE

NG

EO

PAR

KE

A

Page 4: Euskal Herria ezagutuz EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA ... · eta erliebeak ez du behera egiten, gora baizik, paradisu txiki isolatua osatuz. Izan ere, bi ibaietako urak Olatzen bertan,

2015EKO MARTXOAREN 15A 33�

IHESI: EUSKAL KOSTALDEAREN GEOPARKEA - ERDIKO KAIERA

balekua flyscheko harriez egina bai-tago –1989an bildu zituzten Satu-rrarango hondartzan– eta arrastakaeramateko harriak, aldiz, karstekokareharri estimatuaz.

Lasturko poljeaErmitatik jaitsi eta GI-3562an bidelaburra daukagu GI-3230 errepidekobidegurutzera iritsi bitartean. Eskui-nera joko dugu hor, Lastur aldera.Lasturko poljera iritsi baino lehen,Astigarribian, pinakuluak, konikoaknahiz esfera erdi itxurakoak, osonabarmenak dira, Basartekoa bezalaartadi bikainez estaliak, tapizatuak,baita neguan ere, hosto iraunkorrekoespeziea baita. Mediterraneokozuhaitz tipikoa, Kantauriko isurial-dean ere ohikoa da artea, hau bezala-ko kareharrizko lurzoru malkartsue-tara ederki moldatzen baita.

N-634aren bidegurutzera iristean,Debara jo ordez, GI-3293 errepideahartuko dugu Lasturrera. Bide bihu-rrian behera Lasturko poljean sartugara. Olatzeko poljea eliptikoa da,biribila ia, baina Lasturkoa luzeagoada, ohikoagoa. Haranaren hasieranegin dugu geldialdia, bertatik poljeosoa ikusteaz gain, dolinak hautema-teko toki aproposa baita. Lurrazalekourek maila freatikoa bilatzeko joeradute beti. Bidean kareharria disolba-

tzen dute eta hala eratzen dira doli-nak, inbutu moduko sakonune txi-kiak. Beste elementu karstikobatzuen oinarri dira, gainera; dolinakhanditzen diren heinean, bata bestea-rekin elkartzen dira eta horrela sor-tzen dira poljeak, eta dolina arteangeratzen diren ertzek, aldiz, elkartueta pinakuluak sortzen dituzte.

Errotak lur gainean, kobazuloak azpianBidean aurrera egin eta bizpahiruminutuan Plazaolako errotek berri-ro gelditzeko eskatu digute. Gaz-tañadi errekako urak mugitzendituen irin-errotak burdinolak zirenjatorriz, 1335eko erregistroen ara-bera. Burdingintzak errentagarrita-suna galdu ahala, ola asko errotabihurtu ziren eta bailarako nekaza-riek hara eramaten zituzten arta-leak, bertan eho eta irina lortzeko.

Berriro ere nabarmen geratu dainguru hau taxutzeko urak duengarrantzia. Eta, uraz gain, giza jar-duerek ere eragina dutela agerianuzten dute errota hauek, Kalbaixonikusi ditugun inguruko harrobieta-ko harriek bezala.

Baina gizakiek hemen utzitakoondare preziatuena ez dugu ikusiko,lur gainean gauden bitartean behin-tzat. Gainazala ez ezik urak lur azpia

ere zizelkatu baitu. Kareharri gogo-rrena erraz disolbatzen du urak eta,denboraren joanean, kobazulo etakonduktu konplexuak sorraraztenditu lurpean. Goi Paleolitoan koba-zulo horiek bizileku aproposa zirengizakientzat, are gehiago kostaldetikhain hurbil egonda.

“Dordoina txikia”Karst honetan gizakiek okupatutako40tik gora kobazulo daude. “Egia daGeoparkeko flyscha bezalakorik ezdagoela munduan”, dio Asier Hila-riok, “baina karsta gure Dordoinatxikia da”. Besteak beste, Ekaingohorma-irudiak edo Praileaitzekolepokoak horren froga dira.

Lasturreko haranetik irten etaEndoiara egin dugu GI-3292 erre-pidea hartuta, Izarraitzen gailurzuritua lagun. Geoparkearen muganamaitu dugu ibilbidea. Alde bateanZestoa dugu, eta bertan EkainBerri. Beste aldean Deba eta Ekainzaharra. Zaharra, gizakion ikuspegi-tik, 15.000 urte huskeria baitira eginberri dugun milioika urteko bidegeologikoan. n

Geologia, arkeologia etapaisaia Karst eremuanbideoa ikusteko:ttiki.com/337453

Plazaolako errotak, Gaztañadi errekako uraren indarrazmugitzen direnak. Erdi Aroko erregistroek erakustendigutenez, errota hauek burdinolak izan ziren hasiera batean.